AITA SANTI, Asmo berezi batek eraginik, Larreara abiatu ... · Olerkiak lehenengo, baina gero...

9
ERITXIAK AITA SANTI, BERTSO ETA OLERKIETAN MURGILDURIK Asmo berezi batek eraginik, Larreara abiatu gara eta han, arratsalderoko ibilalditxoa egitenaurkitu dogu A. Santi Onaindia. Beti lez, irnbarrea dariola, zahartzaro gozo emonkorraren zorionean. Poz-pozik hartu nau, bere-bereak dituan olerki eta bertsoa gai izango genduzan solasaldirako prest. Datorren urteko urtarrilean, Bertsolari-egunean, Euskal Herriko Bertsolari Elkartearen erabagiz, A. Santi Onaindia izango dogu omenduetariko bat, Alfonso Irigoienekin batera. Beraz, gizon jakintsu bik, euskal letretan oso ospetsuak diran bizkaitar bik jasoko dabe aurten omenaldi hori. Luis Baraiazarra .-Zelanjaso dozu albiste hori ? A. Santi, zer gogoeta edo bihozkada izan dozu hautatuetariko bat zeu zinala jakitean? Scmti Onaindia.- Bihozkada onak izan ditut, beti lez, Hori beti da gozoa eta pozgarria, eta batez ere euskal letretako lana eskerronez hartua dala jakitea, oraindik gehiago. Lehendik ere adiskide batek esanda, banekian zerbait eta pozik entzun neban. Egun horretan, ba ? han izango gara eta egingo dogu zerbait hareek eta nik. Norberak ere zeozer egin behar dau, bertsolariak 68 ERITXIAK

Transcript of AITA SANTI, Asmo berezi batek eraginik, Larreara abiatu ... · Olerkiak lehenengo, baina gero...

  • ERITXIAK

    AITA SANTI, BERTSO ETA OLERKIETAN MURGILDURIK

    Asmo berezi batek eraginik, Larreara abiatu gara eta han, arratsalderoko ibilalditxoa egitenaurkitu dogu A. Santi Onaindia. Beti lez, irnbarrea dariola, zahartzaro gozo emonkorraren zorionean.

    Poz-pozik hartu nau, bere-bereak dituan olerki eta bertsoa gai izango genduzan solasaldirako prest. Datorren urteko urtarrilean, Bertsolari-egunean, Euskal Herriko Bertsolari Elkartearen erabagiz, A. Santi Onaindia izango dogu omenduetariko bat, Alfonso Irigoienekin batera. Beraz, gizon jakintsu bik, euskal letretan oso ospetsuak diran bizkaitar bik jasoko dabe aurten omenaldi hori.

    Luis Baraiazarra .-Zelanjaso dozu albiste hori? A. Santi, zer gogoeta edo bihozkada izan dozu hautatuetariko bat zeu zinala jakitean?

    Scmti Onaindia.- Bihozkada onak izan ditut, beti lez, Hori beti da gozoa eta pozgarria, eta batez ere euskal letretako lana eskerronez hartua dala jakitea, oraindik gehiago. Lehendik ere adiskide batek esanda, banekian zerbait eta pozik entzun neban. Egun horretan, ba? han izango gara eta egingo dogu zerbait hareek eta nik. Norberak ere zeozer egin behar dau, bertsolariak

    68 ERITXIAK

  • AITA SANTI, BERTSO ETA OLERKIETAN MURGILDUKIK

    goratu eta abar. Behintzat jakin nebanean, nire bihozkada ez zan edozelakoa izan, pozezkoa haino.

    L. B.- Zuk, A. Santi, bertsolaritza eta olerkaritza alkarren ondoanjarri dituzu hainbat bider Esaterako, Milla Euskal-olerki Eder liburu bikainean, olerki-lanen ondoan bertsoei etabertso-idazleei ere leku egin zeuntsen; beste horrenbeste egin izan dozu zeuk zuzentzen dozun OLERTI aldizkarian ere. Zergaitik hori?

    S. O.- Nik eta euskal literatura eta batez ere olerkaritza eta bertsolaritza aztertzen dauan beste edonork ere, nik uste dot horixe esan behar dauala egia esateko: nahiz bertsolaritza nahiz olerkaritza, burutik eta bihotzetik sortzen diranak dira. Olerkariak burutik sortzen dau bere olerki-gaia. Eta gero, bihotzak emoten deutso sua. Eta bertsolariak zer egiten dau? Ba, beste hainbeste. Herriaren aurrean jarri eta buruan dauana esaten dau; burutik ahora jasten da. Eta ideia horri su emon behar jako eta hori bihotzak egiten dau.

    Nik, orain dala urte asko, MILLA EUSKAL-OLERKI EDER argitaratu nebanean, bila ibili nintzan hara eta hona; bai Bizkaian, bai Gipuzkoan eta bai mugaz bestaldean eta abar. Era guztietako bertsoak aurkitu nituan, bai olerkarienak eta bai bertsolarienak ere. Hemen Bizkaian, Bilbon esaterako, baegozan eta neuk neukazan olerkari finen Hburuak eta bertsolari batzurenak ere bai eta hortik hartu nituan.

    Gero Gipuzkoara joan eta Donostian hango diputazioan arakatu nituan han egozan liburu eta aldizkariak. Danetankoak aurkitu nituan: batzuk eder-ederrak eta beste batzuk ez hainbestekoak, hain goikoak ez behintzat. Gero Iparraldean ere hara eta hona ibili nintzan, honi itandu eta hari itandu... Eta azkenez, Jainkoak ere honelako gauza on eta ederretarako beti laguntzen dau eta, Ustaritzera joan nintzan Laffite-rengana eta harek erakutsi eustan honako mordo handi bat, ia metro bateko mordo handia, olerkari eta bertsolarien bertsoz berak batutakoak.

    ERITXIAK 69

  • LUIS BARAIAZARRA

    70 ERITXIAK

  • AITA SANTI, BERTSO ETA OLERKIETAN MURGILDURIK

    'Hemen daukazuz eta zeuk ikusi' esan eustan. Hala ere, sail handia zan ezkero, bera izaten neban lagun. Eskolak emon eta gero nigana etorten zan eta bion artean arakatu genduan meta handi hori. Berak, hobeto ezagutzen eban batuta eukana eta esaten eustan: 'Hau oierki-lan ederra dozu, beste hau bertsolari--sailekoa' eta horrelaxe aukeratu genduzan. Oierkiak batu eta gero, hainbat bertso gelditzen ziran. Orduan, honeek zer? itandu neutsan neure buruari; honeek bertan behera itxiko ete dodaz, ba? Ez, honeek ere merezi dabe euren tokia Hburu honetan, eta gure bertsolariak ere sartu nituan azken zatian. Beste batzuk, olerkarien artean ere bai.

    L.B.- Aitzolek, olerkaritzaz ahaztu barik, bertsolaritzaren aldeko lanari ekin eutson, hori herriarentzat hurragokoa eta eragingarriagoa zalako haren ustez. Zu ere eritzi berekoa zaituguF

    S.O.- Horrelaxe da. Harek uste eban gero bertsolaritzari jarraitu behar jakola. Berak eratzen zituan olerkari-egunak. Urteetan egon zan olerkariei sua emoten eta gero bai Orixek eta bai Lizardik berak ere, bertsolaritza ezin zala albora itxi esaten eben eta orduan hasi zan Aitzol bertsolari-egunak eratzen. Egun handia izaten zan, olerkariena baino hobea. JAKINTZA aldizkarian idazlan sutsu bat idatzi eban bertsolaritzaren alde; ez zala inondik ere albora itxi bear hori; bertsolaritza Euskal Herrian lehendik, antxina-antxinatik etorrena zala eta abar. Noiztikoa dan ez dakigu, eta Euskal Herria da bakarrik altxor hori gorde dauana. Lekuona zaharrak, bere hitzaldietariko baten, eguzkialdean, Siria aldean dagoan herri bat aitatzen eban bertsoetarako gure antzeko erreztasuna eukana, baina ez besterik. Beraz, hau gauza eder— ederra da. Horregaitik sartu nituan bertsoak neure liburuetan. Olerkiak lehenengo, baina gero bertso-idazleen lanak ere bai.

    L.B.-Dana dala, hiru maila bereizten ei dituzu letra ederretan diharduenen artean: olerkariak, oleskariak eta bertsolariak. Azalduko zenduke hori apur bat?

    S.O.- Bai eta pozik gainera! Lehenengo olerkariak. Ez uste izan poeta edonor danik. Danok daukagu zerbait hemen barruan,

    ERITXIAK 71

  • LUIS BARAIA2ARRA

    ederra ikustean: txori baten kanta, arbola baten edertasuna, erreka baten pol-pol ederrak... danok geratzen gara miretsirik. Batzuk horraino ere ez dira heltzen; gauza horreek ez ditue behar bestean ederresten. Dana dala, hurrengo pausuan dago untzea: ederraren sentimendu hunkigarri hori azaltzen jakitean. Hori teknikak eta ikasteak dakar. Gauza bi horreek alkartzen dakiana da olerkaria. Ondoren oleskariak datoz. Oles egitea deitzea da, atean kask-kask eginik, haren barrua, bai bihotza eta bai haren izate guztia dardaraz jartzen dauana, hori da oleskaria niretzat. Enbeita zaharraren bertsoz osoturik liburu bat egin neban orain dala urte asko. Argentinan argitaratu zan. Haren bertsoak ia danak batu nituan; gero ere agertu dira banaka batzuk baina. Eta danak dira horretara, oleska egindakoak. Bertsolaria zan bera izan, baina gerra aurretik, hemen Bizkaian batez ere, mitinen bat zanean, batzarren bat zanean, Enbeitari deitzen eutsien; eta ha ez zan ibilten hau eta bestea esaten; herriagana joian zuzen; irudi polit batzuk erabilten zituan handik eta hemendik hartuta eta herriaren bihotza dardaraka ipintera joian. Abertzaletasuna zabaltzen ibili ohi zan. Beste batzuk ere ibiliko ziran, baina Enbeita zan beti deitua toki guztietara. Horregaitik ipini neban nik, liburu horretan, 'oleskari' eta gaur ere horretara dabiltzanei 'oleskari' deitzen deutset.

    Hirugarren mailan dagoz niretzat bertsolariak. Beheratxoago. Ez dira heltzen olerkari izatera, ezta herria aupatzera ere. Gaur, hala ere, hori esatea ez da egia osoa. Gaur badira Gipuzkoan eta Bizkaian batez ere, esate baterako, Amuriza, Lopategi, Enbeita... horreek oleskariak dirala esango neuke nik. Dana dala, bertsolaritzan sarturik dagoz. Mugaz bestaldean, hor dogu Xalbador. Ha zer zan? olerkari ala bertsolari? Izatez, lehenengo olerkari zala uste dot nik, eta gero bertsoginan ere ibilten zala hara eta hona. Baina oso eder eta egokia zan. Odolaren Mintzoa liburua irakurtea baino ez dago haren pentsamentuaz jabetzeko, Baekian bai ederra zer zan eta non egoan.

    L.B.- Zuk egindako liburu hatek, hain zuzen ere, GURE BERTSOLARIAK liburuak, «Agirre Saria» lortu eban, entzun

    72 ERITXIAK

  • AITA SANTI, BERTSO ETA OLERKIETAN MURGILDURIK

    izan dodanez, Nemesio Etxanizen LUR BERRI BILLA deritxonagazlehia bizian. Zerkeraginzinduzan bertsolaritzari buruzko ikerketak egitera eta noizhasi zinan3 gitxi gorabehera, lan horretan?

    S.O.- Nik ordurako idatzita neukan Milla Euskal-olerki eder eta aukera bat agertu zan bertsolaritzaz ere zeozer idazteko, Liburu asko neukazan eta Milla Euskal-Olerki eder egiteko

    bazterrak arakatzen ibiliz, gauza asko eskuratu nituan eta neure baitan esaten neban: hemen zeozer egin neinke, ba, honetaz. Orduantxe hasi nintzan, hementxe Larrako neure gelan eta igarri barik idatzi neban liburutxo hori; batean sailtxo bat, bestean beste bat? konturatu orduko amaiturik neukan. Bertsolaria zer dan agertu nahi neban eta olerkiak eta bertsoak zelan egin behar diran. Amaitu eta Parisera bialdu neban. Han egoan horren arduradun zan Urrestarazu «Umandi» eta harek, Nemesio Etxaniz-en liburua baino sakontasun handiagoko lantzat jo eban, antza, nirea. Eta neuri emon eustien 1.000 dolarreko «Agirre Saria».

    ERITXIAK 73

  • LUIS BARAIAZARRA

    Baionara saria hartzera alkarregaz joan ginan Nemesio Etxaniz eta biok. 'Hire liburua, Lur berri billahandia dok-esan neutsan-eta nirea txikia, baina oraingoan txikiak irabazi jeutsak handiari'. Amoroton jaietan ahari-topekak izaten dira eta artzainak harro-harro agertzen dira euren ahariak plazara ekarriz. Ni han izan nintzan baten ere ahari ederrak agertu zituen lehenengo; azkenez, ahari txikx bat, moztuta eta itxura eskasekoa. Zer egin behar jok honek? -esaten eban jendeak. Zer egin behar jok? ba, harexek atera zituan adarkadaka beste guztiak plazatik kanpora...!

    L.B.- Lehengo bertsolari ospetsu batzuk ezagunak izan zenduzala badakigu; esaterako, «Urretxindorra»; antxinakoen artean, beste ospetsurik bai?

    S.O.- Ospetsurik? ba, Txirrita etorten zala noizean behin honatz. Behin edo ikusi nebala uste dot. Basarri ere etorten zan batzutan Bilbo aldera. Baina orduan Bizkaian gehien ibilten zana hauxe Enbeita zan. Hau beti izan dot nik bertsolari on-ontzat. Bertsolari baino oleskari esaten deutsat horri. Eta behin etorri

    jatazan esanez ea batuko neunkezan haren bertsoak. Nahiko zabaldurik egozan EUZKADIn eta orduko aldizkarietan. Asko idatzi eban Enbeitak. Batze-lanari ekiteko haren etxera joan nintzan. Bera ez neban etxean aurkitu. Ordurako hila zan; baina haren etxekoak han egozan eta erreztasun guztiak emon eustezan, baita batzen lagundu ere. Horretara laster amaitu neban liburu horretarako bertsoak batzea. Ez dot uste asko geratu ziranik kanpora. Ez da harritzekoa banaka batzuk gero ere agertu izana, asko idatzi ebalako eta aldizkari askotan gainera. Buenos Aires-en argitaratu eben eta Ameriketako euskaldunen artean zabaldu zan gehien bat. Hona ez ziran ale gitxi baino heldu. Oraintsu izan dirabarriro argitaratzekotan, baina arazoaksortu eidira, batuzale batzuk guztia «h»z josi nahi izan dabelako edo... Azkenez neuk sartu beharko dotbarriro ere, benetan merezi dau eta. Enbeitaren bertsoak goiko argiaz eta bihotzeko suaz eginak dira. Gainera mitinetan eginak ziran gehienak. Ondo egindakoak.

    74 ERITXIAK

  • AITA SANTI, BERTSO ETA OLERKIETAN MURGILDURIK

    L.B.- Zeuk entzun zeuntsan inoiz?

    S.O.- Bai, bai, sarri!

    L.B.- Ahots zoragarria ei eukan.

    S.O,- Ahots argia eta gozo-gozoa, Balentin bere semearenaren antzekoa. Gero, kantakera eta gorputzaren jarrera ere dotorea.

    L.B.- Bertsolaritzak lehendik hona aurrera egin dauala gauza guztietan uste dozu, ala gauza batzutan aurrera eta beste batzutan atzera?

    S.O.- Nik uste dot aurrera egin dauala. Oraingo bertsolariak asko ikasi dabe eta eskolak asko esan gura dau. Dakianak daki eta ez dakianak ez daki. Antxinakoen artean baziran batzuk oso onak. Txirrita, esate baterako, eta iehenago Xenpelar... Txirrita entzute handikoa zan. Basarri gizon handi egin zan gerra aurretik eta gerra ostean zertan esanik ere ez. Horrek asko irakurri eta idatzi dau. Gaur asko ikasten da eta oso bertsolari onak dagoz,

    ERITXIAK 75

  • LUIS BARAIAZARRA

    bai Gipuzkoan eta bai Bizkaian; Bizkaikoen artean, hiru-lau bertsolari apartak ditugu: Torreburukoa (Amuriza), Lopategi, Enbeita,., Honeek asko dakie eta bertso oso finak egiten ditue, ia-ia olerkiak.

    L.B.~Xalbadorri buruz lehentxoago ere zerbait aitatu dozu3 baina honi buruz esan izan da bertsolaririk olerkariena eta olerkaririk bertsolariena zala. Halan uste dozu zeuk ere? Olerkaritza eta bertsolaritza bateratsu joan ete leitekez ala jenero desbardinak ete dira?

    S.O.-Jenerodesbardinakez. Danasortzendaburutik. Buruak zelako indarra daukan eta bihotzak zelako garra, hortxe legoke aldea. Xalbadorrek euskera ederto ekian eta asko ikasi eban gainera, Artzain ibilten zaneta astia eukan pentsatzeko. Pentsalaria izan behar dau gizonak. Liburuak irakurtea ondo dago, baina ia beti geure gogoetetan darabilgunak urteten deusku, urak basoko iturrietan urteten dauan antzera. Dana dala, semea hazi jakonean, hau bialtzen ei eban artzain mendira eta bera etxean gelditzen ei zan ikasten, irakurten eta antzeko zereginetan. Horregaitik dira haren bertsoak hain ederrak. Odolaren mintzoaliburua benetan irakurgarria da.

    L.B.-Eskerrik asko? A. Santi, jakituriaz beteriko zurejardun gozoagaitik. Badakit, honelako gaietan batez ere, zure iturria agortezina dala, baina oraingoz nahikoa bedi...!

    Ia afaltzeko ordua heldurik, hemen eten dogu solasaldia eta trist-trast! magnetofonoari isiltzeko agindu deutsat. Dana dala, irakurleari hauxe esan beharrean nago: Aita Santiren erantzunak zuzen-zuzen jaso ditudala uste dot, baina esaldiak eta ortografia neure erara jarri ditut; badakit «h»dun ortografia Aita Santik ez dauala maite... Zer egingo dogu, ba! Barkatii beist!

    Luis Baraiazarra Txertudi

    76 ERITXiAK,