Aktibitate logikoak
Transcript of Aktibitate logikoak
ONA, LAURA
1.JARDUERA ELKARKETAK ADINA: 2-3 urte MATERIALA: Kartoi lumaz egindako
pailazoa eta itsasteko piezak.
HELBURURA: Izaera eta formaren arabera elkarketak egitea.
PROZEDURA: Umeek itsatsi egin beharko dituzte piezak dagozkien lekuan. Hau da, begiak begietan, ahoa ahoan, eta abar.
2.JARDUERA TRENA ADINA: 3-4 urte. MATERIALA: Gometxa urdinak, horiak
eta gorriak. HELBURUA: Geroago bloke logikoekin
erabiliko ditugun koloreak ezagutzea. Ordenazio jarduera bat burutzea.
PROZEDURA: Umeei gometxa bana jarriko diogu eskuan. Ondoren, arbelan tren bat margotuko dugu gometxen koloreak erabiliz. Umeak ordenatu beharko dira koloreei kasu eginez.
3.JARDUERA FORMAK GARRAIATZEN ADINA: 3-4. MATERIALA: Bloke logikoak eta esku
gurdiak edo poltsak. HELBURUA: Dauden forma guztiak eta
haien izenak ezagutzea. Horren arabera sailkatzea.
PROZEDURA: Klaseko bost txokotan bost kutxa jarriko ditugu. Lautan, bertan sartu behar den formaren irudia agertuko da.
Bosgarrenean forma guztiak nahastuta egongo dira. Harrek, hortik hartu egin beharko dituzte eta dagozkien kutxatara eraman. Kutxan sartzean formaren izena esan beharko dute.
Karratua Laukizuzena
Triangelua Zirkulua
4.JARDUERA NOLAKOA NAIZ? ADINA: 3-4-5. MATERIALA: Telazko poltsak,bloke
logikoak eta fitxak. HELBURUA: Tamaina eta lodiera
ezberdinak ezagutzea eta horren arabera sailkatzea.
PROZEDURA: Haurrek eskua poltsa barruan sartuko dute eta begiratu gabe, ukimenaren bidez, konturatu beharko dira tamaina eta lodiera ezberdinak daudela.
Ondoren, eskatuko diegu blokeen sailkapena.Horretarako, fitxaz baliatuko gara. Lehenengo aldagai bakarreko fitxak izango dira, ondoren bikoak.
5.JARDUERA ETXEA MARGOTZEN ADINA:3-4. MATERIALA: Tamaina eta kolore
ezberdineko margotutako etxeak eta bloke logikoak.
HELBURUA: Orain arte ikusitako aldagai guztiak(kolorea, tamaina, forma eta lodiera) birpasatzea.
PROZEDURA: Etxe bakoitzak karratu bat izango du fatxada, bi karratu txiki leiho, triangelu bat teilatu,zirkulua ate eta laukizuzena patio. Lodiera eta kolorea alda dezakegu. Haurrak blokeak dagozkien lekuetan jarri egin beharko ditu.
6.JARDUERA TRANSFORMAZIOAK ADINA:4 urtetik aurrera. MATERIALA: Bloke logikoak. HELBURUA: Aldagai bat edo gehiago
kontutan hartuta irudiaren transformazioa egitea.
PROZEDURA: Bloke logikoekin irudi bat osatuko dugu. Forma, kolorea edota lodiera aldatzeko eskatuko diegu.
7.JARDUERA SERIEAK ADINA:4-5 urte MATERIALA: Bloke logikoak. HELBURUA: Irizpide bat edo bi kontutan
hartuta piezak jartzea. PROZEDURA: Irizpidea aldez aurretik
eman diezaiokegu seriea burutzeko edo seriea eman eta irizpidea zein den eskatzeko.
Forma berdina
…
Zein da irizpidea?
….
(kolorea)
8.JARDUERA ZEIN FALTA DA? ADINA:4-5 urte. MATERIALA: Bloke logikoak. HELBURUA: Memoria lantzea. PROZEDURA: Haurrari bloke batzuk
erakutsi ondoren, pieza bat ezkutatuko diogu eta galdetuko diogu zein den.
9.JARDUERA ZEIN NAIZ? ADINA:5-6 MATERIALA: Bloke logikoak. HELBURUA: Haurrek nahi duten
irizpideak asmatzea. PROZEDURA: Galderak eginez
bakoitzak zein blokea duen asmatzea. Identifikatu ondoren,ordenatu edo sailkatu nahi duten irizpideari jarraituz.
10.JARDUERA SUGEA ADINA:5-6 urte. MATERIALA: Bloke logikoak. HELBURUA: Serieak jarraitzen duen
irizpidea asmatzea. PROZEDURA: Sugearen gorputza bloke
logikoz eginda egongo da irizpide bat jarraituz. Tarteka ez dugu blokerik jarriko eta haurrek izango dira irizpidea asmatu ondoren bloke horiek jarriko dituztenak.
ERANTZUNA