Alcatel · 2017. 10. 6. · Idatzi zenbaki bat, hautatu egin nahi duzun eragiketa, eta hautatu...

38
Onetouch 2010X / 2010D Erabiltzailearen eskuliburua Alcatel

Transcript of Alcatel · 2017. 10. 6. · Idatzi zenbaki bat, hautatu egin nahi duzun eragiketa, eta hautatu...

  • 1

    Onetouch 2010X / 2010D

    Erabiltzailearen eskuliburua

    Alcatel

  • 2

    Bizkor hasteko gidaTelefonoa erabiltzeko moduari buruzko informazio gehiago izateko, jo ezazu www.alcatelonetouch.com webgunera, eta deskargatu erabil-tzailearen eskuliburu osoa (ingelesezko bertsioa bakarrik). Webgune horretan, FAQeko (ohiko galderen foroa) kontsultak ere egin ahal izango dituzu (ingelesezko bertsioan bakarrik).

    Hemen jarraitu gaitzakezu:

    Telefono mugikor honek estatuan aplikatu beha-rreko 0,2 watt/kg-eko SAR mugak betetzen ditu. SARen gehieneko balioak zein diren jakiteko, ikus erabiltzailearen eskuliburu honetako 23. orrialdea. Telefonoa gorputzetik gertu daramazunean (www.sar-tick.com) edo hura erabiltzen duzunean, erabil ezazu osagarri baimendu bat (esaterako, gerrikoan jartzeko zorro bat), edo utz ezazu 10 mm-ko tartea telefonoaren eta zure gorputzaren artean, irrati-maiztasunarekiko esposizioari buruzko neurriak betetzen dituzula ziurtatzeko. Kontuan izan telefonoak uhin elektromagnetikoak igortzen dituela deirik egiten ez duenean ere.

    BABESTU ENTZUMENA

    Entzumenari kalterik ez eragiteko, ez entzun musika bolumen altuan denbora luzez. Kontuz ibili gailua belarrira hurbildu behar baduzu bozgorailua martxan dela.

  • 3

    Nabigazio-tekla

    Menu-tekla/Aukera bat berresteko tekla

    Widgeten barra ezkutuan baldin badago:

    Mezu bat sortzeko

    Telefono-aurkibidea

    FM irratia

    Egutegia

    * tekla

    Kamera

    Bolumen-tekla

    Zure telefonoa

    Ezkerreko funtzio-tekla

    Telefonoa hartzeko / Deitzeko

    Dei-erregistroa

    Ahots-postontzia

    (luze sakatuta)

    Eskuineko funtzio-tekla

    Pizteko/Itzaltzeko tekla

    Esekitzeko

    Bibragailua (luze sakatuta)

    1

    2

    68

    3

    57

    4

    9

    10

    1

    2

    3

    4

    5

    6

    7

    8

    9

    10

  • 4

    1.1 TeklakNabigazio-tekla

    Aukera bat berresteko (teklaren erdian sakatuta)

    Musika-erreproduzitzailea aktibatzeko (luze sakatuta teklaren erdian)

    Widgeten desplazamendu-barra (teklaren eskuinean edo ezkerrean sakatuta)

    Esekitzeko

    Deiak egiteko

    Pantaila nagusian:

    Dei-erregistroa kontsultatzeko (berriro deitzeko) (labur sakatuta)

    Dei-simulazioa aktibatzeko (luze sakatuta)

    Telefonoa pizteko/itzaltzeko (luze sakatuta)

    Eskegitzeko

    Pantaila nagusira itzultzeko

    Ezkerreko funtzio-tekla

    Eskuineko funtzio-tekla

    Ahots-postontzia kontsultatzeko (luze sakatuta)

    Itxarote-pantailan:

    - Labur sakatuta: “0” idazteko

    - Luze sakatuta: “+/P/W” ikurra idazteko

    Editatzeko moduan:

    - Labur sakatuta: ikurren taulara joateko

    - Luze sakatuta: “0” idazteko

    Itxarote-pantailan:

    - Labur sakatuta: “*” idazteko

    Editatzeko moduan:

    - Labur sakatuta: idazteko metodoak aldatzeko

    - Luze sakatuta: hizkuntza-zerrendara joateko

  • 5

    Itxarote-pantailan:

    - Labur sakatuta: #

    - Luze sakatuta: bibrazio-modua aktibatzeko/desaktibatzeko

    Editatzeko moduan:

    - Labur sakatuta: zuriune bat sartzeko

    Bolumen-tekla (alboko tekla)

    - Bolumen orokorra doitzeko

    1.2 Pantaila nagusiko ikonoak (1)

    2010X modeloan:

    Bateriaren karga-maila.

    Bibrazio-modua: Zure telefonoak dar-dar egiten du, baina ez du soinurik egiten.

    Bluetootharen egoera (Aktibatuta).

    Bluetootharen egoera (audio-gailu bati konektatuta).

    Entzungailuak konektatuta.

    Deiak desbideratzeko aukera aktibatuta: Zure deiak desbi-deratu egingo dira.

    Alarmak edo hitzorduak programatuta.

    Estaldura-adierazlea.

    (1) Eskuliburu honetako ikonoek eta irudiek orientazio gisa balio dute.

  • 6

    SD txartelaren irakurketa amaituta.

    Linea-aldaketa (1): Aukeratutako linea zein den adierazten du.

    EDGE atxikita.

    EDGE konektatzen.

    Musika aktibatuta.

    (Keinuka) Mezu-zerrenda beteta: Zure telefonoak ezin du mezu gehiago jaso. Mezu-zerrendara joan eta gutxienez SIM txarteleko mezu bat ezabatu behar duzu.

    Mezu berria ahots-postontzian.

    Dei galduak.

    Irratia piztuta.

    WAP alarmak (1).

    Roaming-a.

    GPRS konexioaren egoera (Aktibatuta).

    GPRS konektatzen.

    MMSa bidaltzen.

    MMSa jasotzen.

    (1) Sare-operadorearen arabera.

  • 7

    Modu isila: Zure telefonoak ez du txirrinik edo soinurik egiten, eta ez du dar-dar egiten, alarmen kasuan izan ezik.

    Irakurri gabeko SMSa.

    Irakurri gabeko MMSa.

    Hegazkin-modua.

    2010D modeloan:

    Estaldura-adierazlea.

    Deiak desbideratzeko aukera aktibatuta: Zure deiak desbi-deratu egingo dira.

    GPRS konexioaren egoera (Aktibatuta).

    GPRS konektatzen.

    EDGE atxikita.

    EDGE konektatzen.

  • 8

    2 Martxan jartzea2.1 Erabiltzeko moduan jartzea Atzeko tapa ateratzea/jartzea

    Bateria ateratzea/jartzea

    SIM txartela sartzea eta ateratzea

    2010X

    2010D

    Jarri SIM txartela txipa beherantz duela, eta sartu dagokion tokian. Egiaztatu behar bezala sartuta dagoela. Txartela ateratzeko, estutu eta atera kanporantz.

  • 9

    Bateria kargatzea

    Konektatu kargagailua telefonora, eta konektatu kargagailua korronte-hargunera.

    • Baliteke kargagailuak 20 bat minutu behar izatea kargatzen hasteko, bateria guztiz agortuta badago.

    • Ez behartu telefonoaren hargunea.

    • Egiaztatu bateria ongi sartu duzula kargagailua konektatu aurretik.

    • Korronte-harguneak telefonotik gertu egon behar du, errazago iristeko (luzapen elektrikorik ez erabiltzea gomendatzen da).

    • Telefonoa lehenengo aldiz erabiltzean, bateria erabat kargatzea ahol-katzen dizugu (3 orduz gutxi gorabehera). Behar bezala funtziona dezan, telefonoa erabat kargatu behar duzu ( ).

    • Bateria- eta energia-kontsumoan aurrezteko, bateria kargatzen denean, deskonektatu kargagailua entxufetik, deskonektatu bluetootha erabiltzen ari ez zarenean, murriztu atzealdeko argiaren denbora eta abar.

    Bateria erabat betetzen denean, animazioa gelditu egiten da.

    2.2 Telefonoa pizteaLuze sakatu tekla telefonoa piztu arte.

    2.3 Telefonoa itzaltzeaLuze sakatu pantaila nagusiko tekla.

  • 10

    3 Dei bat egiteaMarkatu nahi duzun telefono-zenbakia eta sakatu tekla dei bat egiteko. Akatsen bat eginez gero, erabili eskuineko funtzio-tekla zifrak ezabatzeko.

    Esekitzeko, sakatu tekla.

    Larrialdi-deiak egitea

    Zure telefonoa sareko estaldura-eremuan badago, markatu larrialdi-zenbakia eta sakatu larrialdi-dei bat egiteko, baita SIM txartelik ez baduzu ere; ez duzu PIN kodea sartu beharko.

    3.1 Ahots-postontzira deitzea (1)

    Ahots-postontzira sartzeko, luze sakatu luze tekla.

    3.2 Deiak jasotzeaDeia jasotzean, sakatu tekla deia hartzeko, eta, esekitzeko, sakatu tekla.

    3.3 Telefonoz hitz egiten ari zarenean erabil ditzakezun funtzioakDei batean, zure agenda, egutegia, mezu laburrak eta abar erabil ditzakezu, solaskidearekiko komunikazioa eten gabe.

    (1) Galdetu operadoreari zerbitzu hau baduzun edo ez.

  • 11

    4 Karpeta 4.1 Zure kontaktuak kontsultatzeaPantaila nagusitik kontaktu-zerrendara sartzeko, sakatu tekla, eta aukeratu menuko ikonoa. SIM duala duten modeloen kasuan, SIM1 eta SIM2ko kontaktu guztiak eskura daude menu honetan (1).

    4.2 Kontaktuak gehitzeaKontaktu berri bat gehitu diezaiokezu telefonoari edo SIM txartelari, “Gorde kontaktuetan” aukeratuta.

    5 Mezuak5.1 Mezu bat sortzeaMenu nagusitik, hautatu “Mezuak” testu-/multimedia-mezu bat sortzeko. Mezu bat idatz dezakezu, Txantiloiak atalean aurrez definitutako mezu bat alda dezakezu edo mezua pertsonaliza dezakezu, irudiak, soinua, bideoak eta abar erantsita (MMSak aldatzeko soilik). Idazten ari zaren bitartean, hautatu “Aukerak” mezuen aukera guztietara sartzeko. Maiz bidaltzen dituzun mezuak Zirriborroak atalean edo Txantiloiak atalean gorde ahal izango duzu (MMSak bakarrik).

    Karaktere bereziek (azentuak) SMSaren tamaina handitzen dutenez, baliteke jasotzaileari SMS bat baino gehiago bidaltzea.

    (1) 2010D modeloan bakarrik.

  • 12

    6 MusikaFuntzio honetara sar zaitezke hasierako menutik “Musika” hautatuta. Zure mugikorreko eta zure memoria-txarteleko musika kudeatzeko malgutasun osoa izango duzu.

    7 Bideoak“Mis vídeos” albumak grabatutako, jasotako edo deskargatutako bideoak ditu.

    8 FM irratiaZure telefonoak RDS funtzioa duen irratia(1) du. Zure telefonoa irrati arrunt gisa erabil dezakezu, eta kanalak gorde. Pantailan irratsaioari buruzko informazioa ikus daiteke Visual Radio zerbitzua eskaintzen duten kanalak sintonizatuz gero. Beste aplikazio batzuk exekutatzen dituzun bitartean ere entzun dezakezu irratia.

    9 Nire fitxategiakTelefonoan edo memoria-txartelean, Mis archivos karpetan, jasotako audio- eta bideo-fitxategi guztietara sar zaitezke. Funtzio honen bidez, hainbat aukeratan sar zaitezke: Teléfono, Tarjeta de memoria eta Estado de memoria aukeretan, esaterako.

    (1) Irratiaren kalitatea une horretan zauden eremuan kateak duen estalduraren araberakoa da.

  • 13

    Memoria-txartela instalatzea eta kentzea:

    Jarri microSD txartela txipa beherantz duela, eta sartu dagokion tokian. Egiaztatu behar bezala sartuta dagoela. Txartela ateratzeko, zapaldu, eta atera kanporantz.

    10 KameraZure mugikorrak kamera du, eta, harekin, argazkiak atera eta bideoak graba ditzakezu, eta hainbat modutara erabili:

    • “Nire irudiak” karpetan gorde ditzakezu.

    • Multimedia-mezu batean (MMS) bidali, mugikor batera.

    • Zuzenean MMS edo bluetooth bidez bidali.

    • Pantaila nagusia pertsonalizatu.

    • Direktorioko kontaktu bati sarrerako irudi gisa esleitu.

    11 EzarpenakPantaila nagusian, aukeratu menuko ikonoa, eta, ondoren, aukeratu nahi duzun funtzioa telefonoa pertsonalizatzeko:

    Telefono-ezarpenak, Dei-ezarpenak, Sarea, Konektagarritasuna, Segur-tasuna Berrezarri lehenets. (1).

    (1) Berreskuratu telefonoaren doikuntza lehenetsiak. Erabiltzaile-datuak ez dira ezabatuko.

    Sartu pasahitz lehenetsia (1234) datu lehenetsiak berrezarri nahi dituzula baieztatzeko.

  • 14

    12 AlarmaZure telefono mugikorrak iratzargailua du, eta errepikapen-funtzioa dauka.

    13 KalkulagailuaIdatzi zenbaki bat, hautatu egin nahi duzun eragiketa, eta hautatu beste zenbaki bat. Ondoren, sakatu “=” emaitza bistaratzeko.

    14 EgutegiaMenu nagusitik menu honetara sartzean, hilabeteka antolatutako egute-gi bat aurkituko duzu, zure bilera eta hitzordu garrantzitsuak jasotzeko. Hitzorduak dituzten egunak markatuta geratuko dira.

    15 Bluetooth™Sartu ezaugarri horretara, menu nagusira sartzeko sakatuta. Ondo-ren, hautatu “Bluetooth”.

  • 15

    16 OharrakTestu- edo ahots-formatua duen ohar bat sor dezakezu menu nagusitik “Oharrak” aukerara sartuta.

    17 BihurgailuaPisu- eta luzera-bihurgailua erabil dezakezu. Aukeratu bihurtu nahi duzun unitatea, eta, gero, sartu digituak. Amaitzeko, berretsi “Ados” tekla erabiliz.

    18 Dei-faltsuaFuntzio honek aukera ematen du zure telefonotik dei bat egiteko, programatutako orduan, kontaktu baten zenbakia, izena, edo dei-tonua dela simulatuz. Hala, egoera deseroso batean dei-simulazioaren funtzioa aktiba dezakezu norbaitek deitzen dizula eta hartu egin behar duzula simulatzeko. Deia ez onartzeko, sakatu tekla.

    Activar • Dei faltsua aktibatzeko, “Dei faltsu modua\Aktibatu” hautatuta. Hala, aurrez zehaztutako orduan egingo da deia.

  • 16

    19 DeiakDei-memoria ikus dezakezu pantaila nagusian sakatuta; irteerako deiak, dei galduak eta erantzundako deiak azalduko dira.

    20 InternetWap aukeretara sartzeko: hasierako orrialdea, gogokoak, Interneteko azken helbidea, azkena erabilitako orrialdeak, konexiorik gabeko orrialdeak, URLra joatea, Zerb. sarrerako ontzia, ezarpenak.

    21 ProfilakMenu honen bidez, gertaera eta giroetarako melodiak pertsonaliza ditzakezu.

    22 Aplikazioak (1)Aplicaciones onlineko software-denda bat da, eta aukera ematen du zure telefonorako aplikazioak eta jokoak deskargatzeko. Deskargatu-tako fitxategi guztiak “Apl-.kud.” aukeran aurkitu daitezke, eta menu nagusitik sar daiteke hara.

    (1) Sare-operadorearen arabera.

  • 17

    23 Aplikazio-kudeatzaileaZure aplikazioak kudeatzeko balio du.

    24 IrudiakLiburutegiak aukera ematen du telefonoko “Irudiak” ataleko irudietara edota pantaila-atzealde, pizteko/itzaltzeko pantaila edo sarrerako deia-ren irudi gisa ezarritakoetara sartzeko, bai eta MMS gisa edo bluetooth bidez bidalitakoetara sartzeko ere.

    25 Ahots-alarmaMenu honen bidez, ahots-fitxategi bat sor dezakezu, eta alarma gisa ezarri.

    26 Dei-iragazkiaZerrenda beltza aktibatzeko balio du. Hala, zerrendako izen guztiak automatikoki blokeatuko dira. Zerrenda zuria aktibatzeko balio du. Hala, zerrendako izenekin soilik komunikatu ahal izango da.

    27 Jokoak (1)Zure gogoko jokoak telefonoan deskargatzeko balio du.

    (1) Lehen aldian, telefonoan deskargatu behar duzu aplikazioa. Baliteke aplikazioa deskargat-

    zeak sareko kostu gehigarria izatea, datu-fluxua dela eta.

  • 18

    28 SIM zerb.Jarri harremanetan sarearen operadorearekin, eskuragarri dituzun zerbitzuen berri izateko.

    29 Facebook (1)Jendea beren lagunekin, lankideekin, ikaskideekin edo inguruan bizi direnekin konektatzen ditu Facebook sare sozialak. Erabiltzaileei elkarreraginerako aukera ematen dieten ezaugarri batzuk ditu, hala nola Horma, Zirikatzeak eta abar.

    Kontu bat irekitzeko, ikus: http://m.facebook.com/

    30 Twitter (1)Twitter sare soziala eta mikroblog-zerbitzua da; mundu osoan harrera beroa izan du, eta oso ezaguna da. Mugikorren erabiltzaileek albisteak eta ideiak argitara ditzakete mezuen edo “post”en bidez. “Post”ak egi-learen profileko orrian agertzen dira, eta jarraitzaileei bidaltzen zaizkie.

    Kontu bat irekitzeko, ikus: http://m.twitter.com/

    (1) Lehen aldian, telefonoan deskargatu behar duzu aplikazioa. Baliteke aplikazioa deskargat-

    zeak sareko kostu gehigarria izatea, datu-fluxua dela eta.

  • 19

    31 Atera ahalik eta etekin handiena zure mugikorrari PC programa-paketeaWeb-orritik, programen bertsio berriak deskargatu ahal izango dituzu doan. Programa-paketean hauek sartzen dira:

    • Segurtasun-kopiak egitea/leheneratzea

    Mugikorreko informazio garrantzitsuaren segurtasun-kopiak egin eta nahi duzunean hura leheneratu ahal izango duzu.

    • GPRS modema

    Erabili zure telefono mugikorra, ordenagailua Internetera konektatzeko.

    • Multimedia-pertsonalizazioa

    Pertsonalizatu telefono mugikorra, soinuekin, melodiekin, irudiekin eta animazioekin.

    • Mezuak

    Zure ordenagailuan SMS/MMSak idatz ditzakezu erraz, eta mugikorrera transferitu.

    Sistema eragile bateragarria

    Windows XP/Vista/Windows 7.

  • 20

    ONE TOUCH UpgradeONE TOUCH Upgrade eguneratze-tresnaren bidez, zure telefonoaren softwarea eguneratu dezakezu ordenagailutik.

    Deskarga ezazu ONE TOUCH Upgrade ALCATELen webgunean (www.alcatelonetouch.com), eta instala ezazu ordenagailuan. Abiaraz ezazu tresna, eta eguneratu zure telefonoa, argibideak urratsez urrats jarraituz (kontsultatu ezazu tresnarekin batera datorren erabiltzailearen eskuli-burua).

    Hala, zure telefonoaren softwarearen azken bertsioa izango duzu.

    Informazio pertsonal guztia behin betiko galduko da eguneratze-prozesuaren ondoren. Gomendatzen dizugu, eguneratu aurretik, zure datu pertsonalen segurtasun-kopia egitea, PC programa-paketearen bidez.

    Webcam-a (1)

    Telefonoa webcam moduan erabil dezakezu ordenagailuko bat-bateko mezularitzarako.

    • Konektatu zure telefonoa ordenagailura USB kable baten bidez.

    • Joan ordenagailuaren “Kontrol panela” atalera, eta bilatu USB bideo-gailuak.

    32 Testua idazteko moduaMezuak idazteko, bi idazketa-metodo daude.

    • Ohikoa: Modu honekin, teklei dagozkien letrak edo karaktere-segidak hautatu behar dituzu testua idazteko.

    • Testua modu prediktiboan sartzea, eZi moduan: Modu honekin, azkarrago idatz daiteke testua.

    (1) Webcamaren funtzionamendua aldatu egin liteke ordenagailuaren sistema eragilearen

    arabera.

  • 21

    Erabiltzeko oharrakTelefonoa erabili aurretik, irakurri arretaz kapitulu hau. Fabrikatzailea ez da izango telefonoa behar bezala ez erabiltzeagatik eta/edo eskuliburu honetako argibideen arabera ez erabiltzeagatik gerta litezkeen ondorio-en erantzule.

    • SEGURTASUNA IBILGAILUANEgin berri diren azterketek frogatu dutenez, telefono mugikorra gida-tzean erabiltzea arrisku-faktore erreala da, baita esku libreko osagarria (ibilgailuetako kita, esku libreko kit eramangarria...) erabiltzea ere. Hori dela eta, autoa aparkatu arte telefonoa ez erabiltzea gomendatzen zaio gidariari. Gidatzen ari zaren bitartean, ez erabili telefonoa edo entzunga-iluak musika edo irratia entzuteko. Entzungailuak erabiltzea arriskutsua izan daiteke, eta baliteke zenbait eremutan debekatuta egotea. Telefo-noak erradiazioa igortzen du piztuta dagoenean, eta horrek ibilgailuko ekipo elektronikoetan interferentziak sor ditzake; adibidez, gurpilak ez blokeatzeko sistemetan (ABS), segurtasuneko airbagean eta abar.

    Beraz:

    - ez jarri telefonoa aginte-mahaiaren gainean edo airbaga zabaltzen den eremuan,

    - galdetu ibilgailuaren fabrikatzaileari edo kontzesionarioari ibilgailu barruko tresnak telefono mugikorraren irrati-maiztasunaren aurka behar bezala babesturik dauden.

    • ERABILTZEKO KONDIZIOAKNoizean behin telefonoa itzaltzea aholkatzen dizugu, funtzionamendua optimizatzeko.

    Itzali telefonoa hegazkinetan.

    Ez piztu telefonoa ospitaleetan, horretarako dauden eremuetan izan ezik. Gailu hau edo beste ekipo batzuk erabiltzeak gailu elektriko eta elektronikoen edo irrati-maiztasunak erabiltzen dituzten gailuen funtzio-namenduan eragin dezake.

    Ez piztu telefonoa gas edo likido sukoietatik hurbil. Errespetatu arauak erregai-biltegietan, gasolina-zerbitzuguneetan, produktu kimikoen fabriketan eta leherketa-arriskua dagoen lekuetan.

    Piztuta dagoenean, ez jarri inoiz telefonoa tresna mediko batetik

  • 22

    (taupada-markagailua, belarriko protesia, intsulina-ponpa, etab.) 15 cm-ra baino gutxiagora. Bereziki deiei erantzutean, ez ipini telefonoa taupada-markagailua edo belarriko protesia duzun aldeko belarrian, ipini beste aldekoan.

    Entzumen-arazorik ez izateko, hartu deia telefonoa belarrira hurbildu aurretik. Esku libreko funtzioa erabiltzean, urrundu telefonoa belarritik. Bolumen anplifikatua kaltegarria izan liteke entzumenerako.

    Ez utzi haurrei telefonoa edo telefonoaren osagarriak erabiltzen edo haiekin jolasten zu inguruan ez bazaude.

    Karkasa desmuntagarria ordezkatzean, kontuan izan erreakzio alergikoak eragin ditzaketen substantziak eduki ditzakeela produktuak.

    Kontu handiz ibili beti telefonoarekin, eta gorde ezazu hautsik gabeko leku garbian.

    Ez utzi telefonoa kondizio txarrak dauden tokietan (hezetasuna edo kondentsazioa, euria, likidoak sartzea, hautsa, itsas brisa eta abar). Fabrikatzaileak -10 °C eta +55 °C bitarteko tenperatura gomendatzen du.

    20

    55°C-tik gorako tenperatura badago, baliteke pantailan jartzen duena ez irakurtzea, baina hori behin-behineko egoera da, eta ez dakar arrisku berezirik.

    Telefono-sare batzuetan, ezin da deitu zenbait larrialdi-zenbakitara. Larrialdi-deiak egiteko, ez egon zure telefonoaren mende soilik. Baliteke huts egitea.

    Ez saiatu telefonoa irekitzen, desmuntatzen edo konpontzen.

    Ez dadila telefonoa erori, ez jaurti, eta ez saiatu tolesten.

    Ez pintatu telefonoa.

    Zure telefono-modeloarekin bateragarriak diren ALCATEL ONE TOUCH bateriak, kargagailuak eta osagarriak bakarrik erabili. Hala egiten ez bada, TCT Mobile Limitedek eta haren filialek ez dituzte beren gain hartuko gerta daitezkeen kalteak.

    Ez bota telefonoa udalaren zabor-ontzietara. Ongi irakurri produktu elektronikoak zakarretara nola bota behar diren zehazten duen tokiko araudia.

    Gogoratu telefonoan gordetzen duzun informazio garrantzitsu guztiaren segurtasun-kopiak egitea edo idatziz erregistratzea.

    Pertsona batzuek epilepsia-krisiak jasan ditzakete edo kordea gal dezakete argi distiratsuen ondorioz (adibidez, bideojokoetakoak).

  • 23

    Epilepsia-krisirik edo korde galerarik inoiz izan ez dutenei ere gerta dakieke. Krisiren bat jasan baduzu edo kordea galdu baduzu, edo zure familian horrelako zerbait gertatu izan bada, galdetu medikuari telefo-noan bideo-joko horiek erabili aurretik edo telefonoko argi distiratsuak aktibatu aurretik.

    Gurasoek zaindu behar dituzte haurrak, bideojoko horiek edo argi distiratsuak dituzten beste funtzio batzuk erabiltzen dituztenean. Nor-baitek sintoma hauetako bat edukiz gero, telefonoa erabiltzeari utzi, eta medikuari galdetu behar dio: konbultsioak, begietako edo muskuluetako uzkurdurak, kordearen galera, oharkabeko mugimenduak edo desorien-tazioa. Sintoma horiek izateko arriskua txikitzeko, hartu neurri hauek:

    -nekatuta bazaude edo lo egiteko beharra baduzu, ez jokatu telefono mugikorrarekin eta ez erabili argi distiratsua duten funtzioak,

    -ordu oro gutxienez 15 minutuko atsedena hartu,

    -jokatu beti gelako argiak piztuta daudela,

    -jokatzeko, ipini pantaila begietatik ahalik eta urrunen.

    -jokatzen ari zaren bitartean eskuak, eskumuturrak edo besoak nekatu egiten bazaizkizu edo minduta sentitzen badituzu, hartu atseden hainbat orduz berriro jokatzen hasi aurretik,

    -jokatzen ari zaren bitartean edo jokatu ondoren, eskuak, eskumutu-rrak edo besoak minduta segitzen badute, ez jokatu gehiago eta joan medikuarenera.

    Zure telefonoko jokoak erabiltzean, eskuetako, besoetako, sorbaldako, lepoko edo gorputzeko beste atalen bateko giharretako mina eduki dezakezu. Segitu jarraibideei tendinitisa, karpoko tunelaren sindromea edo muskuluetako edo hezurretako beste lesiorik ez izateko:

    • BIZITZA PRIBATUA ERRESPETATZEATelefono mugikorrekin argazkiak ateratzeari eta soinuak grabatzeari buruz zure herrialdean indarrean dauden lege eta arauak errespetatu egin behar dituzu. Arau eta lege horien arabera, erabat debekaturik dago beste per-tsona batzuen edo haien ezaugarri pertsonalen argazkiak egitea eta/edo haien ahotsak grabatzea eta argazki edo grabazio horiek erreproduzitzea edo banatzea, bizitza pribatua urratzen dela ulertzen baita. Erabiltzailea-ren ardura da dagokion baimena duela ziurtatzea, beharrezkoa bada, elkarrizketa pribatuak edo konfidentzialak grabatzeko edo beste pertsona bati argazkiak ateratzeko; zure mugikorraren fabrikatzaileak, banatzaileak edo saltzaileak (eta operadoreak) ez dute izango telefonoa behar ez bezala erabiltzeak eragindako ondorioen ardurarik.

  • 24

    • BATERIA:Bateria kendu aurretik, ziurtatu telefonoa itzalita dagoela. Bateria erabil-tzean, ohar hauek izan behar dira kontuan:

    - Ez ireki bateria (substantzia kimikoak jariatzeko eta erretzeko arriskua dago).

    - Ez egin zulorik, ez desmuntatu, eta ez eragin zirkuitulaburrik.

    - Ez bota sutara, ezta zaborretara ere, eta ez eduki 60°C-tik gorako tenperaturetan.

    Bateria bota nahi baduzu, ziurtatu ingurumena babesteari buruz indarrean dauden legeen arabera berreskuratuko dela. Ez erabili bateria sortu zen helbururako ez den beste erabilera baterako. Ez erabili inoiz hondatutako ba-teriarik edo TCT Mobile Limitedek eta/edo haren filialek aholkatu gabekorik.

    Zure telefonoak, bateriak edo osagarriek ikur hau badute, gune hauetako batera eraman behar dituzu gehiago erabil ezin ditzakezunean:

    - Ekipo-mota horientzako edukiontzi bereziak dituzten udal-hondakinak deuseztatzeko zentroetara.

    -Saltokietako edukiontzietara.

    Produktuak birziklatu egingo dira, ingurumenean substantziarik ez zabaltzeko, eta, haien osagaiak, berrerabili.

    Europako Batasuneko herrialdeetan:

    Doakoa da bilketa-puntuetara sartzea, eta ikur hori duten produktu guztiak toki horietan utzi behar dira.

    Europako Batasuneko kide ez diren herrialdeetan:

    Herrialde edo eskualde horretan biltzeko eta birziklatzeko aukera badago, produktu horiek ez dira bota behar zakarrontzi arruntetara. Bilketa-puntuetara eraman behar dira, birziklatzera.

    ERNE! BESTE MODELO BATEN BATERIA JARRIZ GERO, LEHERTZEKO ARRISKUA DAGO. ERABILITAKO BATERIAK BOTATZEKO, SEGI EMAN-DAKO JARRAIBIDEEI.

    • KARGAGAILUAKSaretik elikatzen diren kargagailuek 0°C eta 40°C bitartean funtzionatzen dute.

  • 25

    Zure telefonoaren kargagailuak informazio-tratamendurako eta bulegoko segurtasun-arauak betetzen ditu eta erabilera horretarako bakarrik diseinatuta dago. 2009/125/EE Ekodiseinuari buruzko direktiba ere betetzen dute.

    • UHIN ELEKTROMAGNETIKOAK:Telefono mugikorren modelo guztiek nazioarteko eskakizunekin (ICNIRP) edo Europako 1999/5/EE (R&TTE) direktibarekin bat etorri behar dute, eta hori, gainera, merkatuan sartu aurretik bete beharreko baldintza da. Osa-suna eta segurtasun publikoa babestea, batez ere telefono mugikorren erabiltzaileena, eskakizun edo direktiba horien funtsezko betebeharra da. TELEFONO MUGIKOR HONEK UHIN ELEKTROMAGNETIKOEKIKO ESPOSI-ZIOARI BURUZKO NAZIOARTEKO ARAUAK BETETZEN DITU

    Zure telefono mugikorrak irrati-uhinak (uhin elektromagnetikoen irrati-maiztasuna) igorri eta jasotzen ditu, eta nazioarteko araudietan gomendatzen diren uhin elektromagnetikoekiko esposizioari buruzko mugak errespetatzeko diseinatu da. Arau horiek zientzia-batzorde priba-tu batek garatu ditu (ICNIRP, Erradiazio ez-ionizatzaileetatik Babesteko Nazioarteko Batzordeak), eta erabiltzaile guztien segurtasuna bermatze-ko segurtasun-tarte garrantzitsu bat barnean hartzen dute, erabiltzaile horien adina edo osasun-egoera edozein direla ere.

    Absortzio espezifikoaren tasa (SAR, specific absorption rate) deritzon neurri-unitatea erabiltzen dute uhin elektromagnetikoekiko esposizioari buruzko arauek, zeinak telefono mugikorrek igortzen duten irrati-maiztasuna neurtzen baitu. Telefono mugikorretarako SAR muga 2,0 watt/kilogramo da. SAR probak potentzia-mailarik altuena igortzen duten telefono mugikorretan egin dira, maiztasun-banda guztietan eta funtzionamendu estandarreko posizioetan. Hauek dira SAR balio altue-nak, ICNIRP batzordeak modelo honetarako ezarritako arauen arabera:

    2010X:

    Modelo honentzako eta probetan izan ziren kondizioetarako

    gehienezko SAR balioa.

    Burutik gertu erabiltzeko

    SAR balioa

    GSM 900 + bluetootha 0,634 W/kg

    Gorputzerako SAR balioa DCS 1800 + bluetootha 0,944 W/kg

  • 26

    2010D:

    Modelo honentzako eta probetan izan ziren kondizioetarako

    gehienezko SAR balioa.

    Burutik gertu erabiltzeko

    SAR balioa

    GSM 900 + bluetootha 0,634 W/kg

    Gorputzerako SAR balioa DCS 1800 + bluetootha 0,944 W/kg

    Telefono honen benetako SAR balioak, erabiltzen den bitartean, adierazi-tako balio horiek baino baxuagoak dira oro har. Izan ere, eraginkorta-sun-sistema betetzearren eta sareko interferentziak murriztearren, tele-fonoaren potentzia operatiboa automatikoki murrizten da deiak egiteko potentzia osoa behar ez denean. Zenbat eta txikiagoa izan telefonoaren potentzia, orduan eta txikiagoa izango da haren SAR balioa.

    Gorputzeko SAR probak egiteko, 10 mm-ko tartea utzi da gorputzaren eta telefonoaren artean. Telefonoa erabiltzen denean irrati-maizta-sunarekiko esposizioari buruzko arauak betetzeko, gutxienez tarte hori utzi beharko litzateke telefonoaren eta gorputzaren artean. Ez baduzu osagarri baimendu bat erabiltzen, ziurtatu produktuak ez duela metalik eta telefonoa gorputzetik tarte horretara geratzen dela.

    Osasunaren Mundu Erakundeak adierazi du informazio zientifiko horrek ez duela ziurtatzen ez denik beharrezkoa neurri bereziak hartzea telefono mugikorrak erabiltzeko garaian. Esposizioa murriztu nahi baduzu, mugikorraren erabilera murriztea gomendatzen da, edo, bestela, esku libreko aukera erabiltzea, telefonoa gorputzetik eta burutik urruti edukitzeko.

    Informazio gehiago izateko, ikus www.alcatelonetouch.com webgunea.

    Hurrengo orri honetan, eremu elektromagnetikoei eta osasun publikoari buruzko informazioa duzu: http://www.who.int/peh-emf.

    Zure telefonoak barneko antena bat du. Komunikazioetan funtziona-mendu-kalitaterik onena izateko, ez ukitu, eta ez hondatu.

    Gailu mugikorrek funtzio ugari dituztenez, belarriaren ondoan erabiltzeaz gain, beste posizio batzuetan ere erabil daitezke. Entzungailuekin edo USB datu-kablearekin erabiltzean, gailuak dagokion norabidean egon behar du. Beste osagarriren bat erabili behar baduzu, ziurtatu ez duela inolako metalik, eta kokatu telefonoa gorputzetik 10 mm-ra gutxienez.

  • 27

    LIZENTZIAKObigo ABren marka erregistratua da.

    MicroSD-ren logotipoa marka komertziala da.

    Bluetooth hitzaren marka eta logotipoak Bluetooth SIG, Inc. enpresarenak dira, eta TCT Mobile Limi-tedek eta haren filialek lizentziapean erabiltzen dituzte marka horiek. Gainerako marka eta izen komertzial guztiak dagozkien jabeenak dira.

    ALCATEL 2010X/2010D Bluetooth QD ID B020475

    Zi corporationen eta/edo haren bazkideen marka komertzialak dira eZiText™ eta Zi™.

    Facebook, Inc.-ren marka komertzialak dira Face-book eta f logotipoa, eta lizentziapean erabiltzen dira.

    Obigo®Es una marca registrada de Obigo AB. Twi-tter, Inc.-ren marka komertzialak dira Twitter eta T logotipoa, eta lizentziapean erabiltzen dira.

    Obigo ®

  • 28

    Araudiari buruzko informazioaOhar eta onarpen hauek eskualde batzuetan aplikatzen dira, adierazten den bezala.

    2010X:

  • 29

    2010D:

  • 30

    Informazio orokorra• Interneteko helbidea: www.alcatelonetouch.com

    • Bezeroarentzako arreta-zerbitzuaren zenbakia: Ikus “TCT Mobile Services” liburuxka edo Interneteko gure gunea.

    • Helbidea: Room 1910-12A, Tower 3, China HK City, 33 Canton Road, Tsimshatsui, Kowloon, Hong Kong.

    Interneteko gure gunean, online kontsultatu ahal izango duzu ohiko galderen foroa (FAQ), edo zuzenean gurekin harremanetan jarri ahal izango zara posta elektronikoz galderak egiteko. Erabiltzailearen eskuliburu honen ingeleseko edo beste hizkuntza batzuetako bertsioak Interneteko gure helbidean deskarga ditzakezu: www.alcatelonetouch.com . Zure telefonoa telefono-deiak egin eta jasotzeko diseinatutako gailu bat da. GSM sareetan funtzionatzen du, 850, 900, 1.800 eta 1.900 MHz-eko bandetan.

    Honen bidez, TCT Mobile Limitedek adierazten du ALCATEL 2010X/2010D telefono mugikorrek 1999/05/EE Direktibako oinarrizko baldintzak eta aplikatu edo eskatu beharreko gainerako xedapenak betetzen dituztela.

    Lapurretaren aurkako babesa (1)

    Zure telefonoa IMEI zenbakiarekin (serie-zenbakia) identifikatuta dago; paketearen etiketan eta telefonoaren memorian dago zenbaki hori. Lehen aldiz erabiltzen duzunean, komeni da zenbaki hori idaztea (*#06# teklak sakatuta) eta leku seguruan gordetzea; izan ere, baliteke poliziak edo operadoreak eskatzea telefonoa lapurtuz gero. Telefonoa lapurtzen badizute, zenbaki horrekin telefonoaren funtzionamendua blokeatu ahal izango duzu, eta beste inork ezingo du erabili, ezta SIM txartel berria jarrita ere.

    Erantzukizunik ezaLitekeena da desberdintasunak egotea gidaliburu honen eta telefo-noaren benetako funtzionamenduaren artean, telefonoaren softwarea-ren bertsioaren arabera edo operadore bakoitzaren zerbitzu espezifikoen arabera. Halako desberdintasunik izanez gero, TCT Mobilek ez ditu bere gain hartzen, ez eta desberdintasun horiek eragin ditzaketen ondorioak ere; erantzukizun hori operadorearena bakarrik izango da.(1) Galdetu operadoreari zerbitzu hau baduzun edo ez.

  • 31

    Telefonoaren bermeaZure telefonoa bermatuta dago bi (2) urterako(1), jatorrizko fakturan ageri den erosketa-datatik zenbatzen hasita, erabilera normalean agertzen den akats ororen aurka. Behar bezala beteta aurkeztu behar da faktura hori, garbi adieraziz:

    izena, modeloa, IMEIa, data eta saltzailea.

    Telefonoak erabilera normala eragozten dion akatsen bat baldin badu, berehala eman behar diozu horren berri zure saltzaileari, eta, jatorrizko fakturarekin batera, telefonoa eraman behar duzu.

    Akatsen bat duela egiaztatzen bada, telefonoa (edo haren piezaren bat) konpondu egingo da edo aldatu egingo zaizu, zer komeni den.

    Hiru (3) hilabeteko bermea dute konpondutako telefonoek eta haien pieza osagarriek akats horren aurka. Antzeko funtzionaltasuna eskaintzen duten pieza berregokituekin egin liteke konponketa edo telefono-aldaketa.

    Piezen eta eskulanaren kostua sartzen da berme honetan, baina ez beste inolako kosturik.

    Berme honek ez ditu estaltzen telefonoak eta/edo pieza osagarriek arrazoi hauengatik dituzten akatsak:

    1) Telefonoa erabiltzen den eremu geografikoan aplikatzen diren erabi-lera- edo instalazio-jarraibideak edo segurtasun-arauak eta teknikoak ez betetzeagatik.

    2) TCT Mobile Limitedek emandakoa edo gomendatutakoa ez den ekipo batera konektatzeagatik.

    (1) Erabileraren eta sarearen konfigurazioaren araberakoa izango da telefono mugikorraren bateriaren iraupena hitz egiteko denborari, jarduerarik gabeko denborari eta bizitza erabilgarri osoari dagokienez. Bateriak hornigai suntsigarritzat jotzen direnez, zehaztasunek diote telefo-noa erosi ondorengo lehen sei (6) hilabeteetan eta 200 kargatzeetan (gutxi asko) izango duela errendimendurik onena zure telefonoak.

  • 32

    3) Konponketak edo aldaketak TCT Mobile Limitedek edo haren filialek edo baimendutako mantentze-zentroak baimendu gabeko herritar partikularrek egin badituzte.

    4) Eguraldi txarragatik, ekaitz elektrikoengatik, suteengatik, hezetasuna-gatik; likido, jaki edo produktu kimikoren bat sartzeagatik, artxiboak deskargatzeagatik, kolpeak emateagatik, goi-tentsioagatik, korrosioaga-tik, oxidazioagatik eta abarrengatik.

    Telefonoa ez da konponduko etiketak edo serie-zenbakiak (IMEI) kenduta badaude.

    Berme honek ez die eragiten kontsumitzaileak 2003ko uztailaren 10eko 23/2003 Legearen arabera dituen eskubideei.

    Inondik ere ez dira izango TCT Mobile Limited edo haren filialak inolako ustekabeko kalteren edo ondorioren erantzule (besteak beste, eragiketen edo jarduera komertzialaren etenarena), baldin eta legeak kalte horien gaineko erantzukizunik egozten ez badigu.

    Herrialde edo estatu batzuek ez dute uzten ustekabeko kalteak edo ondorioak salbuesten edo murrizten, ezta berme inplizituen iraupena mugatzen ere; beraz, litekeena da aipatutako murrizketak edo salbues-penak zuri ez aplikatzea.

    Zure telefonoaren legezko bermearen aplikazioari buruzko erreklama-zioren bat egin nahi izanez gero, 2007/11/16 Legeak agintzen duenari jarraikiz, ipini gurekin harremanetan bezeroaren arretarako telefonoaren bidez (902113119) edo helbide honetara idatziz:

    TCT Mobile Europe SAS

    Immeuble Le Capitole

    Parc des Fontaines

    55, avenue des Champs Pierreux

    92000 Nanterre

    Frantzia

  • 33

    Arazoak eta irtenbideak Zerbitzu-zentroarekin harremanetan jarri aurretik, argibide hauei kasu egitea gomendatzen da:

    • Bateria guztiz kargatzea gomendatzen da , funtzionamendu optimoa lortzeko.

    • Ez gorde datu-kantitate handirik telefonoan, horrek funtzionamendua-ri eragin baitiezaioke.

    • Erabili erabiltzaile-datuak formateatzeko aukera eta ONE TOUCH Upgrade tresna, telefonoaren softwarea formateatzeko eta eguneratze-ko (erabiltzaile-datuak formateatzeko, luze sakatu # tekla eta pizteko/itzaltzeko tekla, aldi berean, deskonexio-moduan). Erabiltzailearen telefonoko datu GUZTIAK (kontaktuak, argazkiak, mezuak eta fitxategiak eta deskargatutako aplikazioak MRE jokoak, esaterako) betiko ezabatuko dira. Gomendatzen da ordenagailu-programen paketearen bidez telefo-noko eta profileko datu guztien segurtasun-kopia egitea, formateatu edo eguneratu aurretik.

    Egin egiaztapen hauek:

    Telefonoa ez da pizten.• Egiaztatu bateriaren kontaktuak ondo daudela; atera bateria eta sartu berriro, eta piztu telefonoa.

    • Egiaztatu bateriaren kargatze-maila egokia dela, eta kargatu gutxienez 20 minutuz.

    • Hala ere ez badu funtzionatzen, erabili erabiltzaile-datuak forma-teatzeko aukera, telefonoa berrabiarazteko, edo ONE TOUCH Upgrade, softwarea eguneratzeko.

    Nire telefonoa blokeatuta dago, edo ez du erantzuten duela zenbait minutu• Berrabiarazi telefonoa tekla luze sakatuta.

    • Atera bateria, eta sar ezazu berriro. Ondoren, berrabiarazi telefonoa.

    • Hala ere ez badu funtzionatzen, erabili erabiltzaile-datuak forma-teatzeko aukera, telefonoa berrabiarazteko, edo ONE TOUCH Upgrade, softwarea eguneratzeko.

    Telefonoa bakarrik itzaltzen da• Ziurtatu itzaltzeko teklak ez duela egiten kontaktu txarrik.

    • Begiratu bateriaren karga-maila.

  • 34

    • Hala ere ez badu funtzionatzen, erabili erabiltzaile-datuak forma-teatzeko aukera, telefonoa berrabiarazteko, edo ONE TOUCH Upgrade, softwarea eguneratzeko.

    Telefonoa ez da behar bezala kargatzen• Egiaztatu ALCATEL ONE TOUCH bateria bat eta kaxako kargagailua erabiltzen ari zarela.

    • Bateriaren kontaktua zikina badago, garbitu ezazu.

    • Ziurtatu bateria ondo sartuta dagoela kargagailua konektatu aurretik.

    • Egiaztatu bateria ez dagoela guztiz deskargatuta; denbora luzez egon bada deskargatuta, ia 20 minutu igaro daitezke pantailan bateriaren karga adierazten duen ikonoa agertu arte.

    • Egiaztatu ohiko tenperaturan kargatzen dela (0°C eta +40°C bitartean).

    • Atzerrian, egiaztatu sarrerako tentsioa bateragarria dela.

    Telefonoa ezin da inongo saretara konektatu edo “Zerbi-tzurik gabe” mezua agertzen da• Saiatu telefonoa beste kokaleku batetik konektatzen.

    • Egiaztatu sarearen estaldura operadorearekin.

    • Egiaztatu operadorearekin zure SIM txartela baliozkoa dela.

    • Saiatu eskura dauden sareak eskuz hautatzen.

    • Saiatu berriz beranduago, sareak gainkarga badu.

    Telefonoa ezin da Internetera konektatu• Egiaztatu IMEI zenbakia (sakatu *#06#) kaxan edo bermean agertzen den bera dela.

    • Egiaztatu zure SIM txartelaren Interneterako sarbide-zerbitzua eskura-garri dagoela.

    • Egiaztatu zure telefonoak Internetera konektatzeko dituen aukerak.

    • Ziurtatu sare-estaldura duen toki batean zaudela.

    • Saiatu beranduago edo beste toki batetik konektatzen.

    SIM txartel okerra• Egiaztatu SIM txartela behar bezala sartuta dagoela.

    • Begiratu SIM txartelaren txipa hondatuta edo marratuta ote dagoen.

    • Egiaztatu zure SIM txartelaren zerbitzua erabilgarri dagoela.

  • 35

    Ezin da dei bat egin• Egiaztatu zenbaki zuzena markatu duzula, eta hautatu tekla.

    • Nazioarteko deietarako, begiratu herrialdeko/eremuko kodeak.

    • Egiaztatu telefonoa sare batera konektatuta dagoela, eta sareak gainkargarik ez duela edo erabilgarri dagoela.

    • Egiaztatu kontratuaren egoera zure operadorearekin (kreditua, SIM txartelaren baliozkotasuna eta abar).

    • Egiaztatu deiak ez dituzula mugatu.

    • Egiaztatu zure telefonoa ez dagoela hegazkin-moduan.

    Ezin da dei bat jaso• Egiaztatu zure telefonoa piztuta eta sare bati konektatuta dagoela (begiratu sareak gainkargarik duen ez ote dagoen eskuragarri).

    • Egiaztatu kontratuaren egoera zure operadorearekin (kreditua, SIM txartelaren baliozkotasuna eta abar).

    • Egiaztatu sarrerako deiak ez dituzula desbideratu.

    • Egiaztatu ez dituzula dei jakin batzuk blokeatu.

    • Egiaztatu zure telefonoa ez dagoela hegazkin-moduan.

    Sarrerako deiaren izena edo zenbakia ez da agertzen pantailan• Egiaztatu operadorearen zerbitzu horretara harpidetuta zaudela.

    • Deitzen ari den pertsonak bere izena edo zenbakia ezkutatu du.

    Ez ditut nire kontaktuak aurkitzen• Egiaztatu zure SIM txartela ez dagoela egoera txarrean.

    • Egiaztatu SIM txartela behar bezala sartuta dagoela.

    • Inportatu telefonora SIM txartelean gordetako kontaktu guztiak.

    Deien soinuaren kalitatea eskasa da• Dei bat egiten ari zarela bolumena doitu dezakezu bolumen-tekla sakatuta.

    • Begiratu seinalearen intentsitatea zenbatekoa den.

    • Egiaztatu entzungailua, konektorea edo telefonoaren bozgorailua garbi daudela.

  • 36

    Ezin ditut erabili eskuliburuan azaltzen diren funtzioak• Egiaztatu zure operadorearekin zerbitzu horiek kontratatuak dituzula.

    • Egiaztatu funtzio horrek ez duela ALCATEL ONE TOUCH osagarriren bat behar.

    Nire kontaktuetako zenbaki bat hautatzean, ezin dut markatu• Egiaztatu zenbakia ongi gorde duzula fitxategian.

    • Egiaztatu, atzerrira deitzen baduzu, herrialdearen aurrezenbakia hautatu duzula.

    Ezin diot kontaktu bat gehitu nire kontaktuen zerrendari• Ziurtatu zure SIM txarteleko kontaktuentzako espazioa ez dagoela beteta; ezabatu SIM txarteleko fitxategi batzuk, edo gorde kontaktuak telefonoaren memorian.

    Solaskideek ezin dute mezurik utzi nire ahots-postontzian• Egiaztatu zure operadorearekin zerbitzu hori eskuragarri dagoela.

    Ezin naiz ahots-postontzira sartu• Ziurtatu zure operadorearen ahots-postontziko zenbakia zuzena dela, hemen: “Mezuak\Erantzungailua

    • Saiatu berriz gero, sarea okupatuta badago.

    Ezin dut MMSrik bidali edo jaso• Egiaztatu tokia libre duzula telefonoaren memorian.

    • Jarri harremanetan sarearen operadorearekin, zerbitzuaren eskuraga-rritasunari eta MMSen parametroei buruz galdetzeko.

    • Galdetu operadoreari SMS zentroaren edo MMS profilen zenbakia.

    • Litekeena da zerbitzariaren zentroa betea egotea. Saiatu geroago.

    ikonoa keinuka ari da deiak jasotzeko/egiteko pantailan• SMS gehiegi dituzu SIM txartelean gordeta. Kendu zenbait edo gorde itzazu telefonoaren memorian.

    SIM txartelaren PINa blokeatuta dago• Jarri harremanetan operadorearekin, desblokeatzeko PUK kodea lortzeko.

  • 37

    Ezin dut telefonoa ordenagailura konektatu• Lehenik, instalatu ALCATEL ONE TOUCHen PCrako programen paketea.

    • Egiaztatu ordenagailuak ALCATEL ONE TOUCHen PCrako programen paketea instalatzeko behar diren zehaztapen guztiak betetzen dituela.

    • Ziurtatu dagokion kablea (kaxan zetorrena) erabiltzen ari zarela.

    Ezin ditut fitxategi berriak deskargatu

    • Egiaztatu telefonoan nahikoa memoria dagoela deskargarako.

    • Hautatu MicroSD txartela deskargatutako fitxategiak gordetzeko.

    Egiaztatu zure operadorearekin duzun kontratuaren egoera.

    (1) Erabiltzaileak datuak formateatzea: Telefonoko kontaktu, mezu eta fitxategi guztiak behin betiko ezabatuko dira. Mesedez, gorde datuak SIM txartelean formateatu aurretik.

  • 38

    Telefonoak ez ditu beste gailuak detektatzen bluetooth bidez• Ziurtatu bluetootha aktibatuta dagoela eta beste erabiltzaile batzuek telefonoa detekta dezaketela.

    • Egiaztatu bi telefonoak bluetootharen atzemate-eremuan daudela.

    Nola lortu bateriak gehiago irautea• Bateria osorik kargatu (3 ordu, gutxienez).

    • Karga partzial baten ondoren, baliteke karga-maila behar bezala ez adieraztea. Kargagailua deskonektatu ondoren, itxaron 20 bat minutu adierazpen zehatza izateko.

    • Atzealdeko argia behar duzunean bakarrik piztu.

    • Desaktibatu bluetootha, erabili behar ez baduzu.

    Alcatel-Lucenten marka erregistratua da ALCATEL, eta TCT Mobile Limiteden

    lizentziarekin erabiltzen da.

    Eskubide guztiak, erreserbatuta © Co-pyright 2013 TCT Mobile Limited.

    Aldez aurretik iragarri gabe materialak edo xehetasun teknikoak aldatzeko eskubidea du TCT Mobile Limitedek.