Aldaketak urte bete (euskera)

12
ALDAKETAK URTE BETE Bakio euskera

description

 

Transcript of Aldaketak urte bete (euskera)

Page 1: Aldaketak urte bete (euskera)

ALDAKETAK

URTE BETE

Bakio

euskera

Page 2: Aldaketak urte bete (euskera)

Puntuatu 1etik 10era jarraian adierazitako arloak

Eguneroko kudeaketa

Gardentasuna

Hurbiltasuna

Parte-hartzea

Komunikazioa

Lehen urte honetan egindako zer goraipatuko zenuke? Eta zer hobetuko zenuke?

Zelan baloratzen dituzu gaur egungo tresna komunikatiboak?

Zelan baloratuko zenuke urte honetako lan instituzionala 1etik 10era?

Arloren baten lan egiteko prest egongo zinateke? Zeinetan?

Bestelako proposamenik?

Ez da beharrezkoa izena jartzea, baina arloren batean lan egiteko prest egonez gero kontaktua jarri mesedez, zurekin harremanetan jarri ahal izateko.

Izen-abizenak: Posta elektronikoa:

INKESTA

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10

Kultura Euskera Kirola

Hezkuntza Hirigintza Ingurumena

Lehenengo sektorea Turismoa Politika feminista

Gazteria Nagusiak Etorkinak

Gizarte zerbitzuak Osasuna Parte-hartzea

Page 3: Aldaketak urte bete (euskera)

1

Urte bete pasatu da jada gobernura heldu ginenetik. Urte bete, udaletxea oxigenatzen. Leihoak eta ateak zabaltzen, azken baten, herritarron beharrizanei muxin eginez kudeatu den instituzioa, herritarron etxe bihurtzen. Urte bete daramagu txarto egindakoak desegiten, erantzun gabeko gai potoloak erantzuten, aparkatuta zeuden gaiak konpontzen, urte bete, kudeaketa txarraren eta utzikeriaren ondorioei aurre egiten.

Aldaketak ez dira gauetik egunera ematen eta askotan honek frustrazioa sortzen badu ere, argi dugu, astiro goazela urrun heldu nahi dugulako.

Dokumentu honen bitartez, urte bete honetan martxan jarri ditugun proiektuak eta iniziatibak zerrendatu eta azaldu nahi ditugu, zuek, hauek baloratu eta proposamen edo iritziak bideratu ditzazuen. Izan ere urteko balorazioa denon artean egin beharreko ariketa bezela ulertzen dugu.

EH Bilduko kideok prozesu honetan parte hartzera animatu nahi zaituztegu. Gogoratu, aldaketa behetik gora izango dela edo ez dela

izango.

BAKIDXON GILTZA ZU ZARA!

Dokumentu honen bitartez edozein herritarrek EH Bilduk urte honetan, egindako lanaren balorazioa egin dezake, inkesta betez eta EHBilgunearen kanpoaldean dagoen buzoian

utziz.

Online jarri dugun inkestaren bitartez: http://bakio.ehbildu.eus/aldaketak-urte-bete

Uztailaren 1ean, Txakolingunean antolatu dugun ariketa kolektiboan parte hartuz.

1

2

3

Nola parte hartu dezakezu?

Page 4: Aldaketak urte bete (euskera)

2

Aldaketa politikoak normalizazio politikoan eta herritarren parte-hartzean sakontzen du

Gaur egungo gobernuaren ustez, parte-hartze hori estrategikoa da, Bakio herri gisa garatzeko. Prozesu horrek lan gardenaren adierazpen politikoa dakar eta bide ematen du eskura dagoen informazio guztia emateko, prozesu horiek errealak izan daitezen.

Herritarren parte-hartzea

EH Bildun ziur gaude herritarren parte-hartzea gardentasunaren eta informazio-fluxuaren oinarri dela. Informaziorik izan ezean, zaila da egunerokotasuneko erabakietan parte hartu ahal izatea. Prozesu parte-hartzaileak garrantzitsuak dira, eta hala uste dugu, baina, gure ustez, helburuak gizartearen ahalduntzea izan behar du, prozesu parte-hartzaileen alde aktibo izan ahal izateko.

Lehenengo urte honetan, zenbait prozesu jarri ditugu martxan, eta horietako batzuen helburua da ahalduntzean eta parte-hartzean urratsak ematea. Gaur egun, hausnarketa-prozesuan gaude, eta, bertan, herritarrek parte hartzeko planteamendu integrala baloratzen ari gara. Hausnarketa honetan, BakioBaik eginiko proposamena baloratuko dugu.

Honako hauek dira martxan jarritako prozesuetako batzuk:

` Ordenantza aurkeztea, herritarrek aktiboki parte hartu ahal izateko osoko bilkuretan.

` Herri-argiteria ebaluatzeko prozesu parte-hartzailea.

` Herritarrek herriko elkarteei diru-laguntzak banatzeko ordenantza garatzeko parte-hartzeko prozesua.

` Herriko eragileekin kultur eta gizarte ekitaldiak antolatzeko lankidetza eta koordinazioa sendotzea, adibidez: Jai batzordea, Musika Astea antolatzeko lantaldea, Errefuxiatuen aldeko Europako Eguneko ekitaldiak ...

` “Haurren Hiria”, umeen aholkularitza-batzordea sortzeko ekimena, laster jarriko dugu martxan.

` Herritarren iritzia kontuan hartzeko eta Udalean dauden zerbitzuak etengabe hobetzeko bide ematen duten prozesuak diseinatzea.

` San Jose eguneko aitabitxia edo amabitxia hautatzeko prozesu parte-hartzailea.

ERAKUNDEAN

` Lau informazio-batzorde eratu dira, ahalik eta informazio gehien emateko alderdiei eta, horrela, beren ekarpenak eta proposamenak jaso ahal izateko.

` Kontratazioak: kontratazio guztiak, ahal den neurrian, partekatu eta adostu egiten dira.

` Barne-tresna bat sortu da, erabakiak hartzeko behar den informazioa partekatzeko.

` Lan-talde bereziak sortzen dira, beharrezkoa dela uste bada, gai zehatzak eta konplexuak lantzeko.

HERRIAN

` Udalaren web-orrialdea berritu da, herritarrek Bakioren komunikazio-proiektuan zeregin garrantzitsuagoa izateko.

` Udalaren osoko bilkurak grabatzen dira eta Udalaren YouTube kanalean esekitzen dira, herritarrek hartzen diren erabakien zuzeneko informazioa izan dezaten.

` Udala Zabaltzen ekimena sortu da, Udalaren informazio zuzena emateko herritarrei. Ekimen honen helburua Udala herritarrei hurbiltzea da. Aldian behin, ekintzak, bilera irekiak eta jakinarazpenak egiten dira; horietan, Udalak informazioa ematen du eta aukera ematen die bertaratutakoei zuzenean zinegotziei galdetzeko.

` Udal-aldizkaria sortu da, “Bakioko Kronika”, herritarrei Udalak martxan jartzen dituen ekimenen berri emateko.

Aldaketa politikoak Udalaren demokratizazioari bide eman dio; izan ere, osoko bilkuran ordezkaritza duten alderdi politiko guztiek eta herritarrek egunerokotasuneko erabakietan parte hartzen dute.

GARDENTASUNAAldaketa politikoaren oinarri

EH Bildun lanean jarraituko dugu, pertsona oro gizarte parte-hartzaile eta aktibo gisa ahalduntzeko. Tokiko politikari buruzko ikuspegi-aldaketa.

Page 5: Aldaketak urte bete (euskera)

3

PNVren kudeaketa txarrak azken urteotan eragin larria izan du udalaren diru-kutxan eta, beraz, egoera ekonomiko orokorrean. Udalaren egoera ekonomikoaren bilakaerak, grafikoetan ikusten denak, 2015a egoera ekonomikoaren egoeraren hobekuntzan urte erabakigarria izan dela erakusten du.

Egoera ekonomikoaren bilakaera, diruzaintzako gerakinari eta zorraren bolumenari dagokienez

DIRUZAINTZAKO GERAKINA ZORREREN BOLUMENA

Hala ere, ezin dugu ahaztu gaur egun Bakioko Udala doikuntza ekonomikoko plan baten mende dagoela eta PNVk 2012an kontratatu zuen kreditu bat ordaindu behar duela. Zorraren ordainketa eta gastuaren euspena lehenetsi zen; ondorioz, herritarrentzako zerbitzuak nabarmen murriztu ziren. Honako hauek dira PNVk az-ken urteotan hartutako zenbait neurri eta adostutako zenbait murrizketa.

` OHZren % 15eko igoera 2012an.

` Zaborren tasaren % 30eko igoera 2012an.

` Urteko KPIaren igoerak.

` Aurrekontuaren 1. eta 3. kapituluaren % 5eko igoera.

Zerga doikuntzak

` Ordezkapenik ez baja eta erretiroetan.

` Kontraturik ez udan errefortzuetarako, diruz lagundutako zerbitzuetan salbu.

Udalaren plantilaren doikuntzak

Page 6: Aldaketak urte bete (euskera)

Gaur egungo egoera ekonomikoa: aldaketa politikoaren eragina

Egoera ekonomikoaren balorazioa eta doikuntza-planaren bilakaera hiru neurritan oinarrituta egin behar da:

Zorraren bolumenaZorraren bolumenaren aurreikuspena %124,70ekoa zen 2015erako. Urtea % 97,76rekin itxi da. Datu horrek nabarmen hobetzen ditu 2019rako ezarritako zorraren bolumenaren aurreikuspenak.

Aurrezki garbiaGastua diru-sarrera baino txikiagoa izan dela erakusten du. 2015eko likidazioak islatzen du Bakioko Udalak aurrezki garbi positiboa duela eta Doikuntza Planean aurreikusitakoaren gainetik dagoela. Gobernu berriak hartutako neurriek zuzeneko eragin positiboa dute aldagai honetan; hura Bizkaiko Foru Aldundiak emandako diru-laguntzak kontuan hartu gabe kalkulatzen da. Gastuaren euspenaren eta aurretik aipatutako neurrien bidez, aurrezki garbi positiboa lortu da, aurreikuspenaren gainetik.

GerakinaGastu Orokorretarako Diruzaintzako Gerakina positiboa da, 69/2013 Foru Dekretuak exijitzen duen bezala.

Nabarmendu behar da zor bat zegoela berandutza-interesengatik “Construcciones José Antonio Olabarri SL”-rekin. Zor horren ordainketa 2015eko ekainean amaitzen zen (2014ko azarotik). Negoziatu ondoren, adostasun batera heldu gara: 70.762,56€ ordaindu dira eta gainerakoa (300.000€) 2018an ordainduko da. Ordaintzeke dagoen diru hau, 2015eko ekitaldiko diruzaintzako gerakinetik atxi da, eta 2018an ordainduko da.

2016aren benetako aurreikuspena egiteko, jakin behar dugu zenbat esleituko dien Bizkaiko Foru Aldundiak egoera ekonomiko larrian dauden herriei, besteak beste, Bakiori. Datu hori daukagunean, aurreikuspena diseinatu ahalko dugu.

Egoera ekonomikoaren balorazio integrala egiteko, aldagai ekonomikoak baloratzeaz gainera, gobernu berriak Udalaren baliabide ekonomikoak kudeatzeko duen moduan sakondu behar da. Kudeaketa horren ideia nagusia ideia nagusi batean laburtzen da:

1

2

3

Murriztutako zerbitzuak berreskuratzera eta herriaren beharrizanen kudeaketa lehenestera bideratuta dagoen udal baliabide ekonomikoen

kudeaketa-eredua.

ALDAKETA POLITIKOA

Page 7: Aldaketak urte bete (euskera)

5

Pertsonen beharrizanei erantzuteko kudeatzen dugu:

` Jendearen kexak eta proposamenak erregistratzeko prozedura ezarri dugu. Ahalik eta denbora laburrenean ematen diegu irtenbidea, eraginkortasunez.

` Herriko gune ilunak ebaluatu ditugu, herritarren ekarpenen bidez, eta ekintza-plana diseinatu dugu, herri-argiteriak eragindako arazoei irtenbidea emateko. Ekarpen guztiei erantzun diegu.

Aldi baterako lan-aukerak sortu ditugu herritarrentzat:

` Lan-poltsa bat sortuko dugu, brigadan dauden bajak bete ahal izateko pertsona bat kontratatzeko.

` Hauteskude-egunean Udaleko langileei laguntzeko bi/hiru pertsona kontratatuko ditugu.

` Azpikontratatutako enpresei herritarrei lan-aukerak emateko eskatu diegu. Adibidez, TAOa -Trafiko eta Aparkamenduaren Ordenamendua- (curriculumak udaletxean batu dira, enpresak hautaketa egiteko).

` Adi gaude beste erakunde publiko batzuek kudeatzen dituzten lanpostuei (esaterako, hondartzainak), eta horietan bitartekari-lana egiten dugu.

` Errefortzuak kontratatzeko dihardugu, Udaleko langileei Bakioko jaietan laguntzeko.

Udalarekin harremana duten pertsonen lan-harremana antolatu dugu:

` Gure Etxea: egoera erregularizatu da.

` Kontratua egin diegu une zehatzetan Udalarentzako lan egiten duten pertsonei (adibidea: laguntzaileak San Jose egunerako).

Aurreko legegintzaldietan murriztutako zerbitzuen ezarketa:

` Zaborren bilketa:

•  Bilketa-zerbitzua indartzea nahikoa ez denean.

•  Ahalegina egin da edukiontzi berriak erosteko, herritarrei zerbitzu hobea emateko.

•  Herritarrak kontzientziatzeko estrategiak diseinatzea eta ezartzea.

` Lorezaintza: Ahalegin ekonomikoa egitea, lorezaintza-zerbitzua ahal den neurrian berreskuratzeko. Zerbitzua hobetuko duen eta brigadari beste beharrizan batzuei erantzun ahal izateko denbora emango dion kudeaketa mistoa lortzea.

Udala ahalegina eginten ari da, egoera ekonomikoa larria izanik ere, kultura-agenda aberatsa lantzeko eta lana herriko beste elkarte batzuekin koordinatzeko.

` Neguan zein udan kultura-eskaintza zabaldu dugu.

` Beste herri batzuetan sortzen diren edo herriko jendeak kalitateko kultura-agenda osatzeko proposatzen dituen ekimenetan laguntzen ari da (Zinegoak, Txistulari Eguna, Bakio Kantari Eguna).

` Herriko elkarte eta pertsonak inplikatzen ditugu alternatiba iraunkorrak bilatzeko jarduerak antolatzen (Musika astea)

Gastuaren lehenespenaren bidez, gure kudeaketa herriaren beharrizanei erantzutera bideratu nahi dugu. Lupa pertsonen beharrizanetan jarri nahi dugu eta kudeaketa kanpora bideratu. Nolakoa da ekintza-plan hau egunerokotasunean?

1

2

3

4

5

Page 8: Aldaketak urte bete (euskera)

6

Urteko balorazioa arloka

Legegintzaldiko lehenengo urte honetan lehentasuna eman nahi izan diogu Kulturgunea izeneko proiektuari. Proiektu honen helburua, Bakion kulturaren erreferente izango den kultur espazioa definitu eta antolatzea da.

Kultura arloan, erronka garrantzitsu bat daukagula kontutan izanda, badaukagu urte luzez luzatu den arazo bat konpontzeko erantzunkizuna ere. Itxas-Alde dantza taldea lokalik gabe dago eta elkarte honi, Kulturgunean leku bat eta espazio bat definitzen aritu gara legegintzaldi hasiera honetan. Aspaldi konponduta egon beharreko arazoa izanda, EH Bildukook adostasun, elkarrizketa eta proposamenen bitartez eman nahi izan diogu konponbidea.

Zer egin dugu? Dantza eta musikarako espazio egokia, Txakolinguneko beheko solairua dela kontutan izanda, espazio berri bat zabaltzeko proposamena egin diegu Bizkaiko Foru Aldundiaren sail desberdineko arduradunei. Proiektua Itxas-Alde dantza taldearekin adostu genuen.

2015-07-07 Bizkaikoako arduradunari idea planteatu genion (Bizkaikoa Txakolinaren museoa kudeatzen duen Foru Aldundiaren saila da). Honek, Azpiegiturak sailera joateko esan zigun, azken hau baita Txakolingunearen kudeatzailea.

2015-09-10 Azpiegiturako arduradunei idea aurkeztu genien diputatua eta gerenteari. Hauek proiektu zehatza aurkeztu behar genuela esan ziguten.

2015eko urria Udaleko Bakio Bizi batzordean aurkeztu genuen proiektua: “Gure Lurraren Txakolingunea”.

2015-10-29 Batzordean parte-hartzen dugun zinegotzi guztiok proiektuarekin adostasuna erakutsi genuen.

2015-10-29 Azpiegiturak saileko arduradunei aurkeztu genien proiektua.

2016ko urtarrila Azpiegiturak saileko Diputatuak telefonoz, proiektua Kultura Sailarekin konpartitzeko eskatu zigun.

2016-03-04 Kultura Saileko arduradunari proiektua aurkeztu genion. 30 egun baino gehiago pasatu ziren zita eman arte.

2016-04-14 Kultura Saileko zuzendariak eta Bizkaikoako arduradunak gure proiektua gaur eguneko Txakolingunearekin ez dela bateragarria adierazi ziguten eta “Gure Lurraren Txakolingunea” proiektuari atea itxi zioten.

Bederatzi hilabete proiektuarekin bueltaka ibili ondoren, Txakolingunea herritartzeko proiektuari atea itxi diote.

Erabaki honek, Itxas-Alde Dantza Taldearentzako beste espazio bat bilatzera behartu gaitu.

Hurrengo fase honetan Ibarreta, kulturaren erreferente bilakatzea izango da gure helburua eta kulturgunea proiektuan aurrerapausuak ematea.

BAKIO BIZI

Emandako pausuak eta garatutako proiektuaren inguruko informazio guztia

hemen topatu ditzakezu:https://issuu.com/bildu_bakio/docs/txakolin-

gune_proiektua_eu

Page 9: Aldaketak urte bete (euskera)

7

EH Bildukook legegintzaldia hasi zenetik Kiroldegia publiko bihurtzeko lanetan dihardugu. Martxoan Lehiaketa publikoa deitzeko proposamena jarri genuen mahai gainean. Zein izan da EH Bilduren planteamendua

Lanbiderekin formazio-zentrua negoziatzeko hasitako negoziazioak bururaino eramatea herriarentzako egokiena den proiektua definitzeko.

* Lanbideren dirulaguntza beharrezko dugu, hau barik, gaur egun ezin dugu igerilekua mantendu.

Lehiaketa publiko bat deitzea. Baldintzak udalak jarrtzea, eta hor , abonoen prezioak, zabalik egon behar den ordu kopurua etab. zehaztea. Herriak kiroldegiaren kontrola eta ondorioz, erabilpenerako baldintzak jartzea.

Koordinazio mahai bat sortzea. Udalak eta enpresak hiru hilabetero datu ekonomikoak konpartitzeko.

Zein da gaur egungo egoera?

` Martxoak 29ko ohiko osoko bilkuran, PNVren baiezko botoekin eta BakioBai!-ren abstentzioaren bitartez UTE BAKIO SPORT enpresari kontratua luzatzea erabaki zen (EH Bildukook kontrako botoa igorri genuen).

` Martxoak 30: Alkatetzaren dekretua bidali genion gaur egun kiroldegia kudeatzen duen enpresari, urte beteko prorroga zuela adieraziz.

` Apirilak 29: UTE BAKIO SPORT enpresak alkatetza dekretuaren kontrako errekurtsoa jarri eta bi urteko prorroga eskatu zion udalari, urte beteko prorroga legezkoa ez dela adieraziz.

` Maiatzak 5: Udalak UTEaren errekurtsoa aintzat hartu eta segurtasun juridikoa argudiatuta, bi urteko luzapena eman zion.

EH Bildukook argi dugu gure helburua kiroldegia publikoa izatea dela eta edozein herritarrek kiroldegia erabili ahal izateko lanean jarraituko dugula. Horregaitik lehiaketa publikoaren aukera aztertzen jarraituko dugu eta Lanbiderekin proiektu berri bat diseinatzeko lanetan jarraituko dugu. Argi dugu, kiroldegi publiko baten aldeko bide hau alderdi ezberdinen arteko adostasunean eta elkarlanean oinarritu behar dela.

` Hiru hileroko kultur egitaraua kaleratzen da herriko elkarteekin koordinatuta, herritarrek egitarauaren berri aurretiaz izan dezaten.

` Kalitatezko kultur egitaraua diseinatzen hasi da, Zinegoak bezelako festibalekin kolaboratuz adibidez.

` Euskera Batzordea berriro martxan jarri da eta euskeraz hitz egiteko kanpaina abiatu da, tartean “Berba lagun” taldeak.

` Txistulari eguna berreskuratzeko beharrezko dirulaguntza eman dugu.

` Musika astea lantzeko lan talde bat sortu da eta 4 egunetik 8 egunera luzatu da.

` “Umeen Herria Sarea” sortu da Bakion eta Tonucciren, pedagogo Italiarraren, sare internazionalarekin bat egin da.

Bakio bizi eta euskaldun bat lortzeko emandako aurrerapausoak:

1

2

3

Bakiok kiroldegi publikoa behar du!

Page 10: Aldaketak urte bete (euskera)

8

ONGIZATEA

Azken urte honetan arlo honetan aurrera egin dugu. Oinarrizko zerbitzu sozialen alde egiten jarraitzen dugu eta gainera berdintasunaren eta osasunaren alde ere lanean hasi gara. Honetaz aparte, EHra kanpotik etortzen den jendearentzako aproposa izan daitekeen herri politika egiten hasi gara, errefuxiatuen aldeko kanpainaren bitartez.

` Indarkeria matxistaren kontrako protokoloa garatu dugu, batez ere jaietarako.

` Indarkeria matxistaren kontrako kanpaina, dendetan, tabernetan eta txoznetan.

` Leku publikoen erabilerarako eskaeren oinarrietan (barrakak…), mezu matxistak ez erabiltzeko arauak jarri dira.

` Indarkeria matxistaren kontra lan egiteko plana diseinatzen ari gara. Gero elkarteekin, herritarrekin eta eskolan lan egiteko.

` Mikromatxismo edo matxismo ikustezina deitzen dena identifikatzeko lanketa egin dugu elkarteekin.

` Errefuxiatuen egoera jasanezinaren inguruan, Europak daukan politikaren kontrako jarrera eta salaketa.

` EH Bilduk Bizkaiko Gizarte Zerbitzuen Maparako ideiak eta proposamenak bideratu ditu.

` Bi desfibriladore jarri dira herrian.

` 150 pertsonak baino gehiagok ikasi dute desfibriladorea erabiltzen eta oinarrizko premiazko laguntza, Udalak antolatutako ikastaroen bitartez.

Emandako aurrerapausoak:

GURE ETXEAPNVk urteetan egindako gestino txarraren

ondorioz hartu dugun herentzia negargarria

Gobernura heldu orduko, Gure Etxearen gestino irregularra aurkitu genuen. Azken urteotan, PNVren aurreko urteetako udal gobernuek tabernako langileen egoera irregularrari ez diote kasurik egin. Langileok kontraturik gabe lanean eta Seguritate Sozialean altan egon barik izan dituzte.

Egoera horren aurrean, udal gobernu berriak argi zeukan egoera hori zuzendu egin behar zela. Tabernako langileekin eta Gure Etxea jubilatu eta pentsiodunen elkartearekin batzartu egin ginen gaia hobeto ezagutzeko eta konponketarako biderik onena aurkitzeko. Batzar zabala ere antolatu da interesdun guztiekin egoerari buruzko beharrezko azalpenak emateko eta egiteko dagoen bidea komentatzeko. Honen guztiaren helburua bai elkartearen bai langileen interesen alde lan egitea izan da.

Udalak konpromiso hau hartu du, aldiro aldiro eskaerak, kexak eta nahiak batzeko bilerak egitea eta elkarrekin lan eginda Gure Etxea aurrera eramatea.

Page 11: Aldaketak urte bete (euskera)

9

Bertoko Osasun Sarea martxan jartzeko lehenengo pausuak ematen hasi gara.

Zer da Osasun Sarea?

Herriko jendearen osasunarekin lotutako arlo guztietako taldeak batzen dituen sarea; interesa duten herri-tarrak, elkarteetakoak eta osasunarekin zuzenean lan egiten dutenak. Sare honen helburua, jendearen parte hartzearen bitartez, osasunaren alde egitea eta sustatzea da.

Zein da Osasun sarearen helburua Bakion?

` Pertsonak, ideiak eta baliabideak elkartzea Bakioko pertsonen eguneroko bizitza osasungarria izateko.

` Herrian, osasunaren inguruan ere herritarren parte-hartzea sustatu eta osasunaren garrantziaz jabetze-ko programak ezartzea.

` Herritarren beharrizanak identifikatzea, baita egoera arriskugarriak ere.

` Osasunean eta ongizatean eragina izango duten programak martxan jartzea, Bakion.

` Programa hauek martxan jartzeko dirulaguntzak etab. lortzea.

Nor izango da Bakioko Osasun Sareko parte?

Parte-hartzeko interesa duen edonor. Proiektua martxan jartzeko hasierako lantaldea badago. Bertan Bakioko Udaleko teknikoak eta politikoak, Mungialde partzuergoko teknikoak, Bakioko Osasun Zentroko langileak eta Osasun Publikoko ordezkariak daude.

OSASUN SAREAOsasuna zaintzeko tokiko sarea

Hilabete gutxitan hasiko dugun Herri Antolaketarako Plan Orokorraren eztabaidak bete-betean mugatzen du atal honen garapena. Hauek dira burututako ekintzak:

TOKIKO GARAPENA

` Bentako aparkalekuan autokarabanei zuzendutako eremua erreserbatzeko planaren garapena, faseka.

` Herriko sektore ezberdinekin herriko turismoaren kudeaketa eztabaidatzeko proposamena.

` Turismo-mapa berri baten garapena.

Burututako ekintzak:

Page 12: Aldaketak urte bete (euskera)

BAKIO ERAIKI

Legintzaldia hasi zenetik Bakioren gizarte errealitatearekin zerikusirik ez duen kudeaketa eredu batekin ari gara aurkitzen. Lurra kudeatzeko modu zaharkitu bat eta burbuila inmobiliarioaren estiloari erantzuten dion eredua heredatu dugu. Une honetan bi sektore daude martxan (Elexalde eta Errenteria), horrez gain, bere garapenean gabezi askorekin sortutako Herri Antolaketarako Plan Orokorra eta egungo errealitateari erantzuten ez dioten hitzarmen urbanistiko ugari daude, kajoian zein prozesuan.

Elexalde eta Errenteria, bi sektoreak, ez dira egokitzen Lurzoruaren legera eta 10 urte baino gehiago daramatzate prozesuan, kudeaketa eta exekuzio arazoak sortuz. Errenteriaren kasuan, lanerako talde bat eratu dugu proposatutako urbanizazio eredua aldatzeko. Helburua bi sektore hauek, epe laburrean eta herriarekin batera bizitzeko nahi dugun herri ereduaren inguruko hasnarketa orokorrean sartzea da.

Herri Antolaketarako Plan Orokorrari dagokionez, PNVk egindakoa desegitea tokatzen ari zaigu, berriro bideari ekin ahal izateko. Izan ere, Planaren aurrerapenean planteatzen zenak ez ditu estandar orokorrak betetzen eta gainera, Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurugiro atalak akatsak detektatu ditu eta konpontzeko eskaria egin du, aurrera jo ahal izateko. Honek, PNVk diseinatutako antolaketa urbanistikoan aldaketa sakon eta esanguratsuak egin beharra ondorioztatuko du. Plan Orokorra idazten duen enpresarekin apurtzeko prozesua hasi dugu jadanik, egungo egoera irauli ahal izateko.

Legegintzaldi hasieratik, Bakion fase berri bat zabaltzeko lanean dihardugu, herriarekin herriaren eredu urbanistikoa definitu ahal izateko. Badirudi, laster, hausnarketa kolektiborako planteamendu berria kaleratu ahal izango dela. Honek, egun urbanismoa ikusteko dugun modua aldatuko du eta herriarentzat jasangarria izango den eredua diseinatuko da, oinarrian, etxebizitzen inguruko kudeaketa-ereduaren, ingurunearen eta gure herriaren eredu sozioekonomikoaren inguruan eztabaidatu eta adostuko baita.

Gainera, Bakio Eraiki komisioan urtebete daramagu prozesuak diseinatzen, Udaletxe barruko funtzionamendua aldatzeko eta arlo ezberdinak ordenatzeko, herritarren ekarpen, proposamen eta kexak eraginkortasunez erantzun ahal izako.

` PNVrekin murrizten joan diren oinarrizko zerbitzuen, zaborren bilketa edo lorazaintzarena esaterako, errekuperazio edo hobekuntzarako ekintza-plana.

` Mugikortasun eta irisgarritasun plana garatzeko proposamena, herritarren parte-hartzearekin laster garatuko dena.

` Bakio Fracking-ik gabeko eremu izendatzeko mozioaren onarpena.

` Bentako aparkalekuan autokarabanei zuzendutako eremua erreserbatzeko planaren garapena, fasela.

` Eskolako pertsianak aldatzeko planaren onarpena.

` Aurreko legegintzalditik heredatutako obra txikiei erantzuna ematea.

` Herri argiteriaren eta gune ilunen hobekuntzarako ekintza-plana.

` Bakiotarren proposamenei erantzuna ematea.

Arlo honetan garatutako ekintzak:1

2

3