ALKATEAREN ERANTZUNA 2008

6
Eskolako Agenda 21 20720 AZKOITIA Azkoitian, 2009ko apirilaren 8an Kaixo guztioi: Aldez aurretik eskerrak eman nahi dizkizuet egin duzuen lanarengatik eta uraren erabilera arduratsuaren alde egin dituzuen ekarpenengatik. Berandu erantzuteagatik ere barkamena eskatzen dizuet. Udalean, zuek aurkeztutako lana eta egindako proposamenak aztertu ondoren, ondorengoa adierazi nahi dizuet: Egindako lana oso interesgarria iruditu zait. Ura zaindu beharreko ondarea dugu eta zuek esan bezala Azkoitian zenbait gauza aldatu beharrekoak baditugu. Egindako proposamenak bost ataletan banatu dituzue eta horiek azaltzen saiatuko naiz: Uraren azpiegiturak direla eta, proposamen desberdinak egin dituzue. Horiek aurrera eramateko ardura Gipuzkoako Urak enpresarena da. Dagoeneko jakinaren gainean daude eta urte honetan gauzatuko dituztela aurreikusita dago. Lanbide Eskolan eta Floreagako Haur Hezkuntzako patioan iturriak jartzeko konpromisoa hartzen dugu. Floreagatik datorren estoldari irtenbidea eman zaio eta egun euri asko egiten duenean, ez da inolako arazorik sortzen. “Sanjungo”iturria futbol zelai berriaren konponketa lanak amaitzen direnean, konponduko da.

description

alkatearen erantzuna 2008 EA 21

Transcript of ALKATEAREN ERANTZUNA 2008

Page 1: ALKATEAREN ERANTZUNA 2008

Eskolako Agenda 2120720 AZKOITIA

Azkoitian, 2009ko apirilaren 8an

Kaixo guztioi:Aldez aurretik eskerrak eman nahi dizkizuet egin duzuen lanarengatik eta uraren

erabilera arduratsuaren alde egin dituzuen ekarpenengatik. Berandu erantzuteagatik ere barkamena eskatzen dizuet.

Udalean, zuek aurkeztutako lana eta egindako proposamenak aztertu ondoren, ondorengoa adierazi nahi dizuet:

Egindako lana oso interesgarria iruditu zait. Ura zaindu beharreko ondarea dugu eta zuek esan bezala Azkoitian zenbait gauza aldatu beharrekoak baditugu.

Egindako proposamenak bost ataletan banatu dituzue eta horiek azaltzen saiatuko naiz:

Uraren azpiegiturak direla eta, proposamen desberdinak egin dituzue. Horiek aurrera eramateko ardura Gipuzkoako Urak enpresarena da. Dagoeneko jakinaren gainean daude eta urte honetan gauzatuko dituztela aurreikusita dago.

Lanbide Eskolan eta Floreagako Haur Hezkuntzako patioan iturriak jartzeko konpromisoa hartzen dugu.

Floreagatik datorren estoldari irtenbidea eman zaio eta egun euri asko egiten duenean, ez da inolako arazorik sortzen.

“Sanjungo”iturria futbol zelai berriaren konponketa lanak amaitzen direnean, konponduko da.

Ur edangarria erabiltzearena ideia bikaina da, baina, teknikoki ez da erraza egiteko.

Puskaturiko iturriak konpontzeko agindua emanda dago Udaletxeko brigada arduradunei eta uste dut jadanik konponduta egongo direla.

Azoka plazan badaude komun publikoak eta horiek berritzen ari dira.

Estali gabeko igerileku berria euri urarekin betetzea ere ideia bikaina da. Baina, denon osasunaren onurarako sanitateko zenbait neurri bete behar direla kontuan harturik, ez da bideragarria.

Page 2: ALKATEAREN ERANTZUNA 2008

Ur kontsumoa murrizteko atalean, azpiegitura inguruko gaiak daude. Iturrietan botoiak jartzeko proposamena martxan da eta aurten gauzatuko da.

Autoak garbitzeko erabiltzen den ura ez edangarria berrerabiltzeko aukera ezberdinak daudenez, horiek aztertutakoan, bideragarriena abian jartzen ahaleginduko gara.

Errekaren inguruan egindako ekarpenak interesgarriak dira. Dena den, ezin ditugu bakarrik burutu, denon laguntza behar dugu. Iaz Ingurumen hamabostaldian ibai garbiketa antolatu bagenuen ere, ezin izan genuen egin, ez baitzuen inork izenik eman.

Ibaian esku artean dugun informazioaren arabera badaude arrainak eta azken urteetako uraren kalitatea aspaldiko onena da.

Erreka bazterreko landare inbaditzailearen aurkako ekimena aurrera doa. Gipuzkoako Foru Aldundia Udalarekin elkarlanean landare horren desagerpena lortzeko ekintzak gauzatzen ari da.

Ura eta Industriaren inguruan esan, Azkoitiko enpresek isuritakoa nahiko kontrolaturik dugula. Gehienek saneamendu hodietara isurtzen dute eta kontrol sistema dute horretarako.

Kontzientziazio kanpainei buruz azaldu aurten ere egingo dugula uraren inguruan.

Bukatzeko, isuna eta bonifikazioak proposatu dituzue. Zaborrak uretara botatzen norbait ikusiz gero, isuna jarriko diogula agintzen dizuet. Baita ur gehiago erabiltzeagatik gehiago ordaintzeko ideia aztertzeko ere.

Proposamen guztiak aurrera eramatea ez da erraza, baina, saiatuko gara pixkanaka guztiak gauzatzen.

Zuekin berriro elkartzeko egunaren zain, agur.

Asier Aranbarri UrzelaiAzkoitiko Alkatea

Page 3: ALKATEAREN ERANTZUNA 2008

Eskolako Agenda 21Floreaga Salestar Ikastetxea20720 AZKOITIA

Page 4: ALKATEAREN ERANTZUNA 2008