Alkatearen erantzuna

4
Floreagako San Jose Ikastetxea Eskolako Agenda 21 20720 AZKOITIA Azkoitian, 2010eko maiatzaren 31n Kaixo guztioi: Biodibertsitatearen gaia elikadurarekin batera lantzea oso interesgarria iruditu zait. Ekintza politak eraman dituzue aurrera eta gaiaren inguruan asko ikasi duzuela erakutsi duzue. Aldez aurretik zoriondu egin nahi zaituztet eta guztiontzako eredu zaretela ere esan nahi dizuet. Eskertzen dut zuen aldetik, arlo honetan, Udalak egin duen lanaz jabetu ahal izatea.Egindako lana eta Foroan adostutako konpromisoak oso interesgarriak iruditu zaizkit eta baita ere Udalari zuzenduriko ekarpenak. Hauek aztertu ondoren, ondorengoa adierazi nahi dizuet: 1. Ingurumen gaien inguruan herritarren artean informazioa zabaltzen jarraitzea: TXIP 21 gehiago publikatu. Eta honekin batera, Udaleko web orrian ingurumen saila kendu egin denez, berriro ere sartzea nahiko genuke. 2010ean aurrekontu arazoak direla eta ezingo dugu TXIP21 argitaratu baina Kontsejupetik aldizkaria erabiliko dugu.ingurumen gaiak argitaratzeko.Hiru hilabetean behin, orri bat ingurumeneko gaiei eskainiko diegu.Web orriarena martxan jarriko dugu. 2. Intsaustiko parkean arbolen izenak jartzea Gai hau oso interesgarria iruditzen zait. Aurreko urtean parkeko zuhaitzak identifikatu zenituztenez, lan erdia egina dago. Aurrekontua eskatuko dugu ea posible dugun aurten burutzea. 3. Pistinako berdegunea urte osoan zabalik izatea, proiektuan agindu zen moduan.

description

2009-10 ikasturtean EA21eko alkatearen erantzuna

Transcript of Alkatearen erantzuna

Page 1: Alkatearen erantzuna

Floreagako San Jose IkastetxeaEskolako Agenda 2120720 AZKOITIA

Azkoitian, 2010eko maiatzaren 31n

Kaixo guztioi:

Biodibertsitatearen gaia elikadurarekin batera lantzea oso interesgarria iruditu zait. Ekintza politak eraman dituzue aurrera eta gaiaren inguruan asko ikasi duzuela erakutsi duzue. Aldez aurretik zoriondu egin nahi zaituztet eta guztiontzako eredu zaretela ere esan nahi dizuet.

Eskertzen dut zuen aldetik, arlo honetan, Udalak egin duen lanaz jabetu ahal izatea.Egindako lana eta Foroan adostutako konpromisoak oso interesgarriak iruditu zaizkit eta baita ere Udalari zuzenduriko ekarpenak. Hauek aztertu ondoren, ondorengoa adierazi nahi dizuet:

1. Ingurumen gaien inguruan herritarren artean informazioa zabaltzen jarraitzea: TXIP 21 gehiago publikatu. Eta honekin batera, Udaleko web orrian ingurumen saila kendu egin denez, berriro ere sartzea nahiko genuke.

2010ean aurrekontu arazoak direla eta ezingo dugu TXIP21 argitaratu baina Kontsejupetik aldizkaria erabiliko dugu.ingurumen gaiak argitaratzeko.Hiru hilabetean behin, orri bat ingurumeneko gaiei eskainiko diegu.Web orriarena martxan jarriko dugu.

2. Intsaustiko parkean arbolen izenak jartzeaGai hau oso interesgarria iruditzen zait. Aurreko urtean parkeko zuhaitzak identifikatu zenituztenez, lan erdia egina dago. Aurrekontua eskatuko dugu ea posible dugun aurten burutzea.

3. Pistinako berdegunea urte osoan zabalik izatea, proiektuan agindu zen moduan.

Ibaitik gertu dagoen zatia irekitzeko asmoa badago baina zenbait gauza zehaztu behar dira oraindik. Horretan gabiltza lanean.

4. Kontsejupeko aldizkariaren banaketa hobeto egitea, ez baita etxe guztietara heltzen. Adibidez, Auzmendi kaleko banakako etxe batzuetara ez da heltzen.

Banaketa egiten duen enpresa aldaketa egin denez, hasieran arazoak egon dira baina jakinaren gainean gaude eta zerbitzua hobetzeko pausuak eman ditugu.

5. Oñederren egoera eta etorkizunari buruzko informazioa zabaldu.Zuekin egon nintzenean esan nizuen bezala, Ingurumen arloko baimena tramitatzen ari gara lurzoru horretan Industrialde berri bat sortzeko.Izango duzue honen berri hurrengo hilabeteetan.

Page 2: Alkatearen erantzuna

6. Panel informatiboak: Azpeitiko Udalak egiten duen modura, leku estrategiko batean ipini kartel informatibo bat azoka dugula arratsalde horretan adieraziz. Azpeitiko Loiolako pasealekuan ipintzen dute.

Azkoitian badugu autobus geltokian (liburutegi ondoan) panel informatiboa. Hau eguneratuta egoten saiatuko gara.

7. Hitzaldiak egitea elikadura eta osasunari buruz, herri mailanOreka elkarteak urtero Udaletxeko laguntzarekin antolatzen ditu horrelakoak.

8. Kanpoko pistinatan taberna jarriAurreikusita dago ondoko baserria horretarako prestatzea baina arrazoi desberdinengatik momentuz ez da posible izango.

9. Kanpoko pistinan eta profesionalean iturriak ipiniPistinako kudeaketa daraman enpresari jakinaraziko diogu eta profesionaletakoa begiratuko dugu.

10. Zaborrontziak herriko kale guztietan ipini, zaindu eta berritu, ez bakarrik kale nagusietan.

Kontuan hartuko dugu zuen proposamena eta asaiatuko gara betetzen baina badakizue aurtengo urtea zaila dela udalentzat diru arazoak direla eta. Guren nahia Azkoitiko kale guztiak txukun egotea da.

11. San Juango futbol zelaia partidurik ez denean, irekita izatea herritarrentzat (Azpeitian egiten den bezala)

Futbol zelaia Anaitasunak kudeatzen du eta aztertuko dugu gaia beraiekin.

12. Uraren kuotarekin bidezko erabakiak hartu: gastatzen duenak ordain dezala.Gipuzkoako Urak darama uraren kudeaketa eta elkarlanean egin beharreko lana da hau. Aztertuko dugu.

13. Kanpainak egiten jarraitzea komeni da. Konpostatzeko ohitura gehiago zabaltzea.

Mankomunitateak hurrengo asteetan hasiera emango dio gai honen inguruko kanpaina bati.

14. Porlanezko pareta gutxiago egin eta horma zaharrak mantendu, izaki bizidunak baitaude.

Saiatuko gara hau aurrera eramaten.

15. Kalean animaliaren bat aurkituz gero, Nola jokatu dioen iformazioa zabaldu.Kontsejupetik erabiliko dugu horretarako.

Page 3: Alkatearen erantzuna

16. Herrian informatzea egiten diren aldaketez, adibidez zuhaitzak lekuz aldatzen badira, gaixoturik daudelako kentzen badira…

Hori egiten da. Ez da herri osoan egiten bai baina gertu dauden bizilagunei. Bandoak jartzen ditugu etxeetan inguruko zuhaitz bat botatzera goazenean.

17. Ibaiko ahateen hazkuntza kontrolatuJendeak ez die janaria bota behar eta hori esateko kanpaina bat egitea ondo egongo litzeteke.

18. Floreagako goiko patioan sarea ipini eta landareak landatu goitik behera hazi daiteze

Nahi hau ezingo dugu bete. Alde batetik pasa-leku bat doa eta bertan sarea jartzea ez da bideragarria eta bestetik muroak anklaje batzuk ditu eta hauek urtero errebisatu egin behar dira. Landareak badaude lan hori ezingo dugu egin eta segurtasunari garrantzia ematen diogu.

19.Udaltzainek larunbat gauetan Zurt atzeko kale eta kale Nagusia zaintzea, gauza asko apurtuta agertzen baitira.Nire esku geratzen da bere lana ondo egin behar dutela esatea.

Besterik gabe, mila esker egindako lanarengatik eta ea datorren ikasturtean ere elkar ikusten dugun!!!

Izpta.: Asier Aranbarri UrzelaiAZKOITIKO ALKATEA