alkatearen erantzuna

2
Kaixo Guztioi: Aldez aurretik eskerrak eman nahi dizkizuet maiatzean luzatu nizuen gonbiteari erantzuteagatik. Udaletxean zuek proposatutakoa aztertu ondoren, aurrera eraman behar ditugun asmoen berri eman nahi dizuet: Etxe mailako proposamenei dagokionez hurrengo urtean gure aurrekontuetan, energia aurrezteko etxez etxeko kanpaina bat egiteko diru kopuru bat aurreikusiko dugula adierazi nahi dizuet eta kanpaina honetan zuen proposamenak herritar guztiei luzatuko dizkiegu. Eskola mailako proposamenei dagokionez esan, aurtengo ikasturtean zuen ikastetxean, eguzki panelak jarri dituztela eta hurrengo ikasturtean hauek konektatzean, sortzen duten energi kopurua ikusi ahal izango duzue, panel batzuen bidez. Hondakinak sailkatzeko erraztasunak emateko, ontzi arinak bereizteko edukiontzi berezi batzuk erosi ditugu eta aurtengo ikasturtean ez bada, hurrengo ikasturterako zuen geletan horrelako edukiontzi bat izango duzue. Herri mailako proposamenen artean badira batzuk azterketa sakona behar dutenak aurrera eraman aurretik baina beste batzuk martxan daude jadanik. Adibidez, Azkoitiko bide gorrien aurreproiektua egina dugu eta honen kopia bat bidaltzen dizuet, aztertu dezazuen. Bizikletentzat aparkalekuei dagokienez, bide gorrien planoan , hauen kokapen egokiak seinaleztatzeko aukera eskaintzen dizuet, zuen iritzia garrantzizkoa baita guretzat. Zentral hidroelektrikoen inguruan, Azkoitian gaur egun 3 zentral daudela martxan esan behar dizuet eta hauek bisitatzeko aukerarik izan ez baduzue, hauen sarbidea desegokia eta arriskutsua delako izan da.

description

EA 21 alkatearen erantzuna 03-04

Transcript of alkatearen erantzuna

Page 1: alkatearen erantzuna

Kaixo Guztioi:

Aldez aurretik eskerrak eman nahi dizkizuet maiatzean luzatu nizuen gonbiteari erantzuteagatik.Udaletxean zuek proposatutakoa aztertu ondoren, aurrera eraman behar ditugun asmoen berri eman nahi dizuet:

Etxe mailako proposamenei dagokionez hurrengo urtean gure aurrekontuetan, energia aurrezteko etxez etxeko kanpaina bat egiteko diru kopuru bat aurreikusiko dugula adierazi nahi dizuet eta kanpaina honetan zuen proposamenak herritar guztiei luzatuko dizkiegu.

Eskola mailako proposamenei dagokionez esan, aurtengo ikasturtean zuen ikastetxean, eguzki panelak jarri dituztela eta hurrengo ikasturtean hauek konektatzean, sortzen duten energi kopurua ikusi ahal izango duzue, panel batzuen bidez.Hondakinak sailkatzeko erraztasunak emateko, ontzi arinak bereizteko edukiontzi berezi batzuk erosi ditugu eta aurtengo ikasturtean ez bada, hurrengo ikasturterako zuen geletan horrelako edukiontzi bat izango duzue.

Herri mailako proposamenen artean badira batzuk azterketa sakona behar dutenak aurrera eraman aurretik baina beste batzuk martxan daude jadanik. Adibidez, Azkoitiko bide gorrien aurreproiektua egina dugu eta honen kopia bat bidaltzen dizuet, aztertu dezazuen. Bizikletentzat aparkalekuei dagokienez, bide gorrien planoan , hauen kokapen egokiak seinaleztatzeko aukera eskaintzen dizuet, zuen iritzia garrantzizkoa baita guretzat.Zentral hidroelektrikoen inguruan, Azkoitian gaur egun 3 zentral daudela martxan esan behar dizuet eta hauek bisitatzeko aukerarik izan ez baduzue, hauen sarbidea desegokia eta arriskutsua delako izan da.

Denen artean, pixkanaka gure ingurumenaren aldeko jarrerak eta ekintzak aurrera eramatea da gure nahia eta edozein proposamen kontuan hartuko dugula jakinarazi nahi dizuet.Agur bero bat

Asier Aranbarri( Azkoitiko Alkatea )