alkatearen erantzuna

3
Kaixo guztioi: Aldez aurretik eskerrak eman nahi nizkizueke egin duzuen lanarengatik eta hondakinen kudeaketa hobetzeko egin dituzuen ekarpenengatik. Gainera, badakigu gaia sakonki aztertu duzuela eta hondakinak dakarten arazoaz ohartu zaretela. Bestalde, zuen proposamenei erantzun aurretik, bakarmena eskatu nahi dizuet ekarpenak egin zenituztenetik hilabete batzuk igaro direlako. Udalean, zuek proposatutakoa aztertu ondoren, ondorengoa adierazi nahi dizuegu: Etxe mailako proposamenei dagokienez, bat egiten dugu beraiekin eta proposamenak aurrera eramatera animatzen zaituztegu. Modu horretan, herrian ekoizten den hondakin kopurua asko murriztea lortuko dugulako. Helburu horri bultzada emateko, herriko etxe guztietan kubo ekologikoak banatzea aurreikusi dugu. Iaz, esperientzi piloto modura, Jausoron banatu ziren eta gaikako bilketaren portzentaia asko igo da. Aurten, Floreagako etxe guztietan banatuko ditugu. Datorren urteetan beste auzoetan eltzea espero dugu. Bestalde, aurten, Foru Aldundia eta Urola Erdiko Mankomunitateak bultzatutako konposta egiteko programan parte hartu dugu. Konposta hondakin organikoetatik lortzen den ongarria da eta, modu horretan, zaborraren zati handia birziklatzea lortzen da. Programa honen bidez, hamabost konpostagailu banatu dira herriko baserritarren artean eta, datorren urtean, gehiagotan banatzea espero da.

description

Alkatearen erantzuna Ea 21 2004-05

Transcript of alkatearen erantzuna

Kaixo guztioi:

Aldez aurretik eskerrak eman nahi nizkizueke egin duzuen lanarengatik eta hondakinen kudeaketa hobetzeko egin dituzuen ekarpenengatik. Gainera, badakigu gaia sakonki aztertu duzuela eta hondakinak dakarten arazoaz ohartu zaretela.

Bestalde, zuen proposamenei erantzun aurretik, bakarmena eskatu nahi dizuet ekarpenak egin zenituztenetik hilabete batzuk igaro direlako.

Udalean, zuek proposatutakoa aztertu ondoren, ondorengoa adierazi nahi dizuegu:

Etxe mailako proposamenei dagokienez, bat egiten dugu beraiekin eta proposamenak aurrera eramatera animatzen zaituztegu. Modu horretan, herrian ekoizten den hondakin kopurua asko murriztea lortuko dugulako.

Helburu horri bultzada emateko, herriko etxe guztietan kubo ekologikoak banatzea aurreikusi dugu. Iaz, esperientzi piloto modura, Jausoron banatu ziren eta gaikako bilketaren portzentaia asko igo da. Aurten, Floreagako etxe guztietan banatuko ditugu. Datorren urteetan beste auzoetan eltzea espero dugu.

Bestalde, aurten, Foru Aldundia eta Urola Erdiko Mankomunitateak bultzatutako konposta egiteko programan parte hartu dugu. Konposta hondakin organikoetatik lortzen den ongarria da eta, modu horretan, zaborraren zati handia birziklatzea lortzen da. Programa honen bidez, hamabost konpostagailu banatu dira herriko baserritarren artean eta, datorren urtean, gehiagotan banatzea espero da.

Ikastetxe mailako proposamenei dagokienez bat gatoz zuekin. Zuen eskolen inguruan edukiontzi gehiagoren beharra sumatzen duzuenez, laister jarriko ditugu.

Herri mailako proposamenei dagokienez, zuen proposamenen artean badira batzuk azterketa sakona behar dutenak aurrera eraman aurretik, baina, beste batzuk, martxan daude jadanik. Adibidez, publizitatea egiteko toki aproposak jartzea eta herriko paretak txukuntzea proposatzen duzue zuetako batzuk. Helburu horrekin, Kale Nagusian “totem” moduko egiturak jartzeko asmoa dugu. Bertan kartelak jarri ahal izateko paretak zikindu gabe. Esperientzia positiboa bada, herrigune osora zabaltzeko asmoa dugu.

Bestalde, zuetako askok edukiontzien mantenimendu lanak maizago egitea proposatu duzue. Hau aurrera eramaten saiatzen ari gara eta, edukiontzi berriak erosten ari gara zaharrak ordezkatzeko.

Azkenik, hondakinen kudeaketa egokiari buruz nahiko informazioa azaltzen ez dela diozue. Honegatik herriko aldizkarietan eta, batez ere, etxe guztietan banatzen den Txip 21ean, honi buruz informazio gehiago kaleratzen saiatuko gara.

Agur bero bat

Azkoitian, 2005ko azaroaren 16an

Asier Aranbarri Urzelai Azkoitiko Alkatea