ALKATEAREN ERANTZUNA

4

Click here to load reader

description

2006KO EA 21

Transcript of ALKATEAREN ERANTZUNA

Page 1: ALKATEAREN ERANTZUNA

Eskolako Agenda 21AZKOITIA

Azkoitian, 2006ko ekainaren 19an

Kaixo guztioi:Aldez aurretik eskerrak eman nahi nizkizueke egin duzuen lanarengatik eta

kontsumoa gutxituz hondakinak murrizteko egin dituzuen ekarpenengatik. Gainera, badakigu gaia sakonki aztertu duzuela eta hondakinak dakarten arazoez ohartu zaretela.

Udalean, zuek aurkeztutako lana eta egindako proposamenak aztertu ondoren, ondorengoa adierazi nahi dizuet:

Egindako lana oso interesgarria iruditu zait, arlo desberdinak aztertu dituzuelako eta hondakinak sortzearen arrazoiak identifikatu dituzuelako, eguneroko eginkizunetan sortzen baitugu zaborra, hamaiketakoan, propagandan, erosteko moduan, ikasteko behar dugun paperaren erabileran....

Horregatik garrantzia handia du hartu dituzuen konpromiso pertsonalak hartzeak. Denek aurrera eramango bagenitu, hondakinen inguruan dugun arazoa erdira gutxituko genuke.

Konpromiso pertsonalak hartzea garrantzizkoa bada ere, ezinbestekoa da Udalak dagozkion betebeharrak betetzea eta zuek interesgarriak diren asko proposatu dituzue. Hauek guztiak azaltzen saiatuko naiz:

- Hurrengo ikasturterako, patioetan edukiontzi horiak izango dituzuela ziurtatzen dizuet, bertan plastiko eta aluminio papera botatzeko.

- Aurten, berdura plazan argiak aldatu ditugu, margotzeko asmoa dugu eta ea pixkanaka txukuntzen dugun.

- Berdura plazako ordezkariei bertan zenbait ekimen aurrera eramateko diru laguntza eman zaie. Adi egon San Andresetan, Gabonetan....Berdura plazan egongo diren sorpresekin.

- Ludotekak badu jostailuak lagatzeko zerbitzua. Bertan laga eta arduradunek beharra dutenei banatzen dizkie. Hurrengo ikasturterako aztertuko dugu, tonbola bat antolatzeko ideia.

- Txakur kaka jasotzen ez dutenei isuna jartzeko araudia badugu Azkoitian. Idatzi honekin batera, bidaltzen dizuet kopia bat.

- Zaborren igorpena ere badugu eta bertan kale garbiketari buruzko araudiak badaude.Honen kopia bat bidaltzen dizuet ere.

- Lantegien arazoa konpontzea pixkanaka egin behar den lana da. Ari gara baina emaitzak ikusteko urteak pasa behar dira.

- Hurrengo urtean aurreikusita dago produktu ekologikoen azoka antolatzea. Badakizue Azkoitian, OREKA elkartea dagoela eta produktu ekologikoaren inguruan lan interesgarria egiten ari dela.

- Aurten, merkataritza indartzeko diru laguntzak atera berriak ditugu, bertako merkatariei zuzenduta eta merkataritza indartzeko helburuarekin.

Page 2: ALKATEAREN ERANTZUNA

- Etxera iristen den propaganda murrizteko hartu behar ditugun neurrien artean, etxe bakoitzera “propagandarik ez “ jartzen duen pegatina bidaltzea dago.

- Txiklea zakarrontzira botatzeko kanpaina, TXIP 21aren bidez egingo dugu.- Garbitasun udaltzainak jartzea ez da erraza. Azkoitiko “merixuak” saiatzen dira

lan hori egiten baina zikintzen duena ikustea ez da lan erraza izaten.- Iturriei botoiak jartzearen ideia aztertuko dugu eta posible den heinean aurrera

eramango dugu.- Udaletxean hasi gara birziklatutako papera erabiltzen baina oraindik asko

geratzen zaigu egiteko. Pixkanaka ea lortzen dugu, langile guztiak erabiltzea.- Hurrengo TXIP 21 aldizkarian, autoaren erabilera murrizteko kanpaina berezia

egingo dugu, ikastetxeei zuzendutakoa eta espero dugu zuen parte hartzea izatea.- Bidegorriak egokitzeko lanak Foru Aldundiari dagokio, eta eskaera hau berriz

luzatuko diogu.- Herrian badago edukiontzi kopuru nahikoa. Hurrengo batean leku zehatz batean

falta dagoela nabaritzen baduzue esan eta aztertuko dugu.- Edukiontziak hilabetean behin garbitzen dira makina berezi batekin. Arrainaren

kasuan, arrandegikoak arraina poltsetan sartuz gero eta arratsaldeko 20:00etatik aurrera atera ezkero, usaina desagertuko da.

- Jarraitzen dugu Birziklaketari buruzko kanpainak egiten. Aste gutxi barru, hozkailuan jartzeko imana banatuko dugu etxe guztietara. Bertan nola birziklatu behar dugun azaltzen da.

- Bilgarri gutxiago erabilpena bultzatzea denen esku dago. Guk hasi behar dugu, erosten dugunean paperean ez biltzeko eskatzen, dendetako poltsa ez hartzen eta etxeko gure poltsa erabiltzen. Hori baino kanpaina hobeagorik ez dago!!!

- Agintariak ari dira zabortegia betetzen denerako alternatibak aztertzen. Gaia oso konplexua da eta adituak buru belarri ari dira gai hori aztertzen.

- Propaganda jartzeko panelak eta totemak jarrita daude.- Ikastolako patioko iturriak aldatzeko eskaera kontuan hartuko dugu, hauek

ikustera joango gara eta ea konpontzerik badaude aztertuko dugu aldatu aurretik.- Herriko tuberiak oso ur gutxi galtzen dutela ziurtatzen dizuet, hala eta guztiz ere

urtero berrikusten dira eta beharrezkoak diren hobekuntzak egiten dira.- Aurten ATTOLAn 70 pago landatu ditugu zuhaitz egunean eta Loiolako bidean

30 ezki.- Garraio publikoa aztertzen eta irtenbideak aurkitzeko, eskualdeko mugikortasun

plana idazten ari dira.

Guk, gure aldetik eta zuen laguntzarekin, hondakinak murrizteko ekimenak aurrera eramaten jarraituko dugu, etorkizunean kalitatezko ingurua ziurtatu nahi dugulako.

Agur bero bat,

Asier Aranbarri UrzelaiAzkoitiko Alkatea