Almuñecarreko Zaldi frijitua ostatua

2
Almuñecarreko Zaldi frijitua ostatua Dani

description

Gida turistikoa

Transcript of Almuñecarreko Zaldi frijitua ostatua

Page 1: Almuñecarreko Zaldi frijitua ostatua

Almuñecarreko Zaldi frijitua ostatua

Dani

Page 2: Almuñecarreko Zaldi frijitua ostatua

Almuñecarren altxatzen den Zaldi frijitua izeneko ostatu zoragarri hau paradisua da mahai onean gozatzen dutenentzat. Izan ere, bertoko produktu naturalak esku trebez erabiliz, plater ezin hobeak eskaintzen dituzte sukaldariek. Bestalde, esan beharra dago herri honetan landatzen diren barazkiak onenak direla lehenengo platerak egiteko. Haien artean “Gazpatxo” izenekoak aipamen berezia merezi du. Plater hau ozpinez, ogiz, oliba olioz, tomatez, luzokerrez, piperrez, kipulaz eta baratxuriz eginiko zopa antzeko bat da. Honetaz gain, kipulaz, piperrez, baratxuriz, ozpinez, olioz eta patataz eginiko “Papas a lo pobre” deitutako platera ere oso tipikoa da herri honetan. Bestalde, turistek arroza, odolkiak eta indaba erabiliz eginiko “San Antón lapikoa” ere dastatu ahal dute. Lehenengo platerekin amaitzeko, “Kardu kazola” deituriko eltzekoa ezin da probatu gabe utzi. Izan ere, karduak, baratxuriak, almendrak, kipulak, piperrautsa eta kuminoa erabiliz prestatutako jaki hau oso preziatua da turisten artean. Bigarren plateretako osagaiak oso ezberdinak dira. Adibidez, muinak, intxaur zatiak, ogi birrindua eta ilarrak erabiliz “Sakromonteko tortila” deituriko plater zaporetsua dasta daiteke. Hala ere, kipulaz eta piperrez eginiko “kipula frijituak” ere aipamen berezia merezi du. Baina arrainak bigarren plateretatik banaezinak diren sinboloak dira. Izan ere hauek erabiliz plater zaporetsuak dasta daitezke, esaterako, arrain parrilladak eta hegaluze tipularekin nahastuta. Bestalde, jatetxe hau leku paregabea da postre goxoak gogoko dituzten guztientzat. Bai horixe! Ugariak eta ospe handikoak dira. Haien artean aipatzekoak dira, alde batetik, almendraz, intxaurrez, eztiz eta orez eginiko tortak; eta bestetik, irinez, gurinez, arrautzez, olioz, laranjen zukuz, azukrez eta kanelaz prestaturiko “hostoxkak”. Sukaldaritza honetako plater atsegingarriekin batera, bisitariek te berde, menda eta azukrea erabiliz eginiko “te morunoa” dastatu ahal dute bazkari eta afari ahaztezinak izateko. Aipatutako guztiagatik, Zaldi frijitua izeneko ostatua derrigorrezko geldiunea da plater gozagarriak gogoko dituzten mokofin guztientzat. Ez galdu gero!