Amaieraren hasiera? - Euskaltzaindia · 2012-06-25 · Itoizko urtegiare lane konnn-tratua urteare...

7
Nafarroako gehigarria / Ostirala, 1992ko urriak 9 / II. urtea / 45. zenbakia Amaieraren hasiera? Euskal Herriko siderurgiaren bigarren birmoldake tarako egitasmoa apirilean aurkeztu zuen Espaini- ako Siderurgia Korporazioak (CSI). Eragin zuzene na Bizkaiko lantegietan nabarituko badute ere, Nafarroakoak ez dira aparte geldituko, besteen adarrak izanda. Lesakako Laminacionesek (AHV) eta Enside- sako Perfrisak, langile kopuru- aren murrizketa eta pro- dukzioaren jaitsiera x * fcg* somatuko dute hu- y\fv rrengo urteetan. ^ L^Jfo^ Labe garaiak eta altzairuaren soinua laster desagertu litezke. Amen eta omen AINGERU EPALTZA A steleheneko periodikuetako argazkietan ikusi genuen (astelehenez ez da egunkari- rik kaieratzen, periodikuak baka- rrik). Bere gorputz ttikia ('ttikiagoa eta gaiztoagoa', non aditu dut nik halakorik?) gabardinaren estalpe babesgarrian bildua, eguraldiaz ez ezik, inguruan duen jendajeaz geri- zatu nahi iduri. Serio dago, mutur beltzean kasik, bixar motxak eta antioju biribilek atsekabe keinua areagotzen diotela. Haren begitar- teak gisako egoeretan ohi den galde- ra eternala adierazten zuen: «zer egiten din hi bezalako neska batek hau bezalako toki batean?». Aezkoa- ko larreetan galdutako amuarraina. Euskariakoak kontent egon dai- tezke, beraiek antolatzen dituzten ekitaldiek hemengo erakunde ofi- zialetatik biltzen duten erantzun ha- rrigarria ikusita (ez dut uste Euskadin hala gertatzen zaienik). Baina, ho- rrez gain, hain segur ere, nafar inde- pendentzia galdua oroitaraztera Amaiurrera bilduriko etazale eta ga- raikoetxeakideen artean, Alli lehen- dakariaren txapela nabarmentzen ikusi ondoan, huskeria da Javier Marcotegui igandean Garraldara joatea. Gobernu honen hainbat age- rraldik ez bezala, ez dut uste Pablo Mandazen apez apalaren omenaldian ofizialki parte hartzeak lurrikara gehiagorik ekarriko dionik UPN al- derdiari. Bederen, ez dugu Aizpunen bihotz tratutxartuaren inarrosaldi berriren berririk. Marcotegui han ikusteak, hala ere, badu zerik. Han edo hemen egin de- klarazio motz eta lainozuez landa, Allik euskara edo euskal kulturaz egiazki zer pentsatzen duen, ez da- kigu zuzen (artetik errateko, bada inor, beVe andreaz landa, Allik hone- taz edo hartaz egiazki zer pentsatzen duen zuzen dakienik?). Aldiz, Mar- coteguik, kontseilari izan baino lehen erraten zituenak hemeroteka guztietan daude, argi eta garbi, eta gobernukide bilakatu denetik min- gaina zuhurtu bazaio ere, irakaskun- tzaren munduan sarturik dabilen edonork daki nor den Hezkuntza eta Kultura Departamentuan euskararen zehatzaile eta oztopatzaile nagusia. Politikoen lotsagabekeria ez da oraingo afera. Zuri nahiz gorri, poli- tikoak politiko izateko, lotsagabe behar du. Nahitaez. Euskara gorro- tatzen duen politiko batek bere min- tzaldia «egun on garraldarrak» erra- nez hasteak ez gintuzke, beraz, ha- rritu behar. Beharbada bai poztu, ai- tzitik. Argazki-kamarak, ordea, salatari zikin begi-bakar horrek, egiaren egia erakutsi zigun astelehenean: Mar- coteguiren mutur okerra, tripa jaten. Aezkoako larreetan galdutako amuarraina. Beharbada, Iratik hura bilatzen zuen astelehenean, gainezka egin zuenean.

Transcript of Amaieraren hasiera? - Euskaltzaindia · 2012-06-25 · Itoizko urtegiare lane konnn-tratua urteare...

Page 1: Amaieraren hasiera? - Euskaltzaindia · 2012-06-25 · Itoizko urtegiare lane konnn-tratua urteare amaiern baina o lehen sinatuk dao , Antoni o Ara-gon Konfederaziok buruak o adierazi

Nafarroako gehigarria / Ostirala, 1992ko urriak 9 / II. urtea / 45. zenbakia

Amaieraren hasiera? Euskal Herriko siderurgiaren bigarren birmoldake tarako egitasmoa apirilean aurkeztu zuen Espaini-ako Siderurgia Korporazioak (CSI). Eragin zuzene na Bizkaiko lantegietan nabarituko badute ere, Nafarroakoak ez dira aparte geldituko, besteen adarrak izanda. Lesakako Laminacionesek (AHV) eta Enside-sako Perfrisak, langile kopuru-aren murrizketa eta pro-dukzioaren jaitsiera x * fcg* somatuko dute hu- y \ f v rrengo urteetan. ^ L ^ J f o ^ Labe garaiak eta altzairuaren soinua laster desagertu litezke.

Amen eta omen

AINGERU EPALTZA

Asteleheneko periodikuetako argazkietan ikusi genuen (astelehenez ez da egunkari-

rik kaieratzen, periodikuak baka-rrik). Bere gorputz ttikia ( ' t t ikiagoa eta gaiztoagoa' , non aditu dut nik halakorik?) gabardinaren estalpe babesgarrian bildua, eguraldiaz ez ezik, inguruan duen jendajeaz geri-zatu nahi iduri. Serio dago, mutur beltzean kasik, bixar motxak eta antioju biribilek atsekabe keinua areagotzen diotela. Haren begitar-teak gisako egoeretan ohi den galde-ra eternala adierazten zuen: «zer egiten din hi bezalako neska batek hau bezalako toki batean?». Aezkoa-ko larreetan galdutako amuarraina.

Euskariakoak kontent egon dai-tezke, beraiek antolatzen dituzten ekitaldiek hemengo erakunde ofi-zialetatik biltzen duten erantzun ha-rrigarria ikusita (ez dut uste Euskadin hala gertatzen zaienik). Baina, ho-rrez gain, hain segur ere, nafar inde-pendentzia galdua oroitaraztera Amaiurrera bilduriko etazale eta ga-raikoetxeakideen artean, Alli lehen-dakariaren txapela nabarmentzen ikusi ondoan, huskeria da Javier Marcotegui igandean Garraldara joatea. Gobernu honen hainbat age-rraldik ez bezala, ez dut uste Pablo Mandazen apez apalaren omenaldian ofizialki parte hartzeak lurrikara gehiagorik ekarriko dionik UPN al-derdiari. Bederen, ez dugu Aizpunen bihotz tratutxartuaren inarrosaldi berriren berririk.

Marcotegui han ikusteak, hala ere, badu zerik. Han edo hemen egin de-klarazio motz eta lainozuez landa, Allik euskara edo euskal kulturaz egiazki zer pentsatzen duen, ez da-kigu zuzen (artetik errateko, bada inor, beVe andreaz landa, Allik hone-taz edo hartaz egiazki zer pentsatzen duen zuzen dakienik?). Aldiz, Mar-coteguik, kontseilari izan baino lehen erraten zituenak hemeroteka guztietan daude, argi eta garbi, eta gobernukide bilakatu denetik min-gaina zuhurtu bazaio ere, irakaskun-tzaren munduan sarturik dabilen edonork daki nor den Hezkuntza eta Kultura Departamentuan euskararen zehatzaile eta oztopatzaile nagusia.

Politikoen lotsagabekeria ez da oraingo afera. Zuri nahiz gorri, poli-tikoak politiko izateko, lotsagabe behar du. Nahitaez. Euskara gorro-tatzen duen politiko batek bere min-tzaldia «egun on garraldarrak» erra-nez hasteak ez gintuzke, beraz, ha-rritu behar. Beharbada bai poztu, ai-tzitik.

Argazki-kamarak, ordea, salatari zikin begi-bakar horrek, egiaren egia erakutsi zigun astelehenean: Mar-coteguiren mutur okerra, tripa jaten. Aezkoako larreetan galdutako amuarraina.

Beharbada, Iratik hura bilatzen zuen astelehenean, gainezka egin zuenean.

Page 2: Amaieraren hasiera? - Euskaltzaindia · 2012-06-25 · Itoizko urtegiare lane konnn-tratua urteare amaiern baina o lehen sinatuk dao , Antoni o Ara-gon Konfederaziok buruak o adierazi

Gure aukerak

ERAKUSKETAK

Euskararen iraupena Nafa-rroako'gazteleran' izeneko era-kusketa ikusgai dago Agoitzen, bertako udalak antolaturik. Na-fa iToako Gobernuak subentzio-natutako erakusketa honetan, Nafarroako Erribera eta erdial-deko zonaldetan oraindik ere irauten duten hitz euskaldunak agertzen dira. Erakusketa pane-len bidez antolatua daukate, eta panel bakoitzean gai bati buruz-ko hitzak azaltzen dira. Fauna, f l o ra , sukaldaritza, etxebizitza eta osasun landareak dira aipa-tutako gaiak, beste batzuen ar-tean.

'Euskara Mafarroan' izeneko erakusketa ikusgai dago Bianan, urriaren 19a arte. Igandean ospa-tzekoa den Nafarroa Oinez egu-naren jaia dela eta, euskararekin zerikusia duten ekintza ugari iza-nen dira bertan, eta erakusketaren inaugurazioan, Rodriguez Otxoa nafarroako Gobernuko Hizkuntz Politikarako zuzendaria egon zen.

Asuncion Goikoetxea artis-taren lanak ikusgai daude hiribu-ruko Pintzel galerian, hilabete honen amaiera arte. Sakanako pintore honen lanak txuri-bel-tzean egindakoak dira, eta nahi-koa abstraktoak. Erakusketa goi-zez zein arratsaldez dago zalba-lik.

Bianan barna Biana izanen da, nola ez, as-

teburu honetarako plana. Igan-dean ospatuko den Nafarroa Oi-nezek jende multzo handia era-manen du, beti bezala, herrira, eta Ebro inguruan festa polita iga-rotzeko parada ezin hobea dugu.

Larunbatean joanez gero, Bianak berak dauzkan abantailez gozatzeko aukera izanen duzu. igandeko pilaketa saihestu ahal izateko. Ez bait da txantxetako gauza herri txukun hau. Hain zuzen ere, aste honetan bertan izendatu du Nafarroako Gober-nuak ondare kulturala.

Santa Maria Eliza Nafarroan eta Euskal Herria osoan aurki daitekeen ederrenetakoa dugu. 1250tik 1329ra bitarte eraikia, atea, erretabloa eta organoa pa-rerik gabeko lanak ditugu. Ha-laber, hurrengo mendeetan zehar lan franko egin ziren berritze la-netan eta ondorioz ederki kon-tserbatutako ondarea da Santa Maria.

Aipatzekoak dira, era berean, udaletxea, 1685an eraikia, eta

OINEZ BIANAN

Parte Zaharrean bertan dauden zenbait etxe, izen handiko fami-litakoak denak. Horien artean az-pimarratzekoak dira Añoa eta Bustorena, 1700ekoa; Riparena; Ichasorena, XVIII mendekoa;

Muzquiz-Aldunaterena; • Dicas-tillorena, Urra eta Cerecedarena.

Horrekin batera, eta herritik urrunago, badago toki franko, eguraldia lagun, egun ona pasa-tzeko.

ZINEMA Cyrano de Bergerac pelikula famatua eskainko dute datorren ostegunean, urriak 15, Tafallako Español zineman, bertako Kultur Patronatoak antolaturik. Bi saio egonen dira, bata arratsaldeko zortzietan eta bestea gabeko ha-mar t'erdietan. Sarrerak 175 pe-zetan salduko dituzte.

IKASTAROAK Oantzak ikasi edo fanl'arre ba-tean musika jo nahi dutenak Or-tzadar Iruñeko euskal folklore taldearekin harremanetan jartzea besterik ez dute, taldeak berak jakinera eman duenez. Interesa-tuak dantza taldeak Descalzos kalean duen egoitzara joan dai-tezke, edo telefonoz deitu.

Bibliotekonomia ikastaroa antolatu dute Iruñeko IPES el-kartekoek datorren asteartean, urriak 13, hasi eta azaroaren 4a arte iraungo duelarik. Astean hiru egunetan izango da ikastaroa, as-telehen, astearte eta asteazkene-tan, bi ordu egun bakoitzeko. Ikastaroaren zuzentzaile lanak egingo dituena Jone Lajos biblio-tekaria izango da.

MUSIKA M

Santa Cecilia orkestrak kon-tzertu bat eskainiko du datorren ostegunean, urriak 15, Iruñean, 1992-93 kanpainaren barruko lehendabizikoa hain zuzen ere. Musika saioak Gaiarre antzokian izango dira, arratsalde partean.

Antonio Ruiz kitarra jolearen kontzertua egonen da gaur, urriak 9, Tafallako kultur etxean, ber-tako Kultur Patronatoak eta mu-sika kontserbatorioak antolatu-rik. Kontzertua arratsaldeko zor-tzietan izango da.

'Les Mecaniciens' taldea Bia-nan izanen da igandean, eguerdi-ko ordubatean. Xabier Muguru-zak ' Arraroa noski' aurtengo Na-farroa Oinezeko kantaren egilea da. Beraz, kanta hori —nola ez ba— eta 'Les" Mecaniciensek' plazaratu berri duen 'Ia xoraga-rria' diskaren beste abesti anitz entzungai izanen dira Bianan.

Kojon Prieto Azabache y los Huajalotes' taldea Tafallan iza-nen da heldu den larunbatean bertako Cristal tabernan. Maria-txi iruindarrek duela gutxi kale-ratu zuten AEKrentzako eginiko kanta bat, eta abesti hori, eta beste rantxera anitz joko dituzte larun-batean Zidakosko herrian.

ASTEKO PERTSONAIAK ERRAN DUTE

g ! • Orain dela urte

asko jaio nintze-

nez, Jainkoa nitaz ahaztu

da, eta ez dit deitzen».

Honoria Perez Alloko amina

«Arraroa egiten zitzaidan

Osasunaren kontrako go-

lak ospatzea».

Jose Angel Ziganda Futbolaria

«Irabiako urtegian igan-

dean inor izan balira, ez

zatekeen gertatuko gertatu

zena».

Aquilino Barberena Bertako langile ohia

«Inbidia diet Everesteko

gailurra lortu dutenei».

Mari Abrego Mendigoizalea

Antonio Aragon

Ebroko Konfederazioko burua

Itoizko urtegiaren lanen kon-tratua urtearen amaiera baino

lehen sinatuko da, Antonio Ara-gon Konfederazioko buruak adierazi berri duenez. Lanak, baina, udaberria aldera hasiko dira, eguraldi onarekin. Ebroko Konfederazio Hidrografikoko presidentea eta Nafarroako He-rrilan Departamentuko buru ohia pozik azaldu zen gure lurraldean egiten ari diren lanak direla eta, eta E1 Ferial, Urdalur eta Val ur-tegiak aipatu zituen. Bitartean, Itoizko urtegiaren kontrako koordinakundeak kanpaina berri bati ekin dio, prentsari bidalitako iritzi artikuluen bidez.

Julian Retegi

Pilotaria

Eratsungo kirolariak ez du zorte handirik izan azken honetan,

eta patuak izugarrizko dejada egin dio. Joan den astelehenean, eta usotegi bat paratu nahian ze-bilela, zuhaitzik erori eta mina hartu zuen ezkerreko belaunan, bere bizitzan hainbeste arazo eman dizkion belauna, hain zu-zen. Hasieran gauza handirik ez zelakoan izango, baina azkenean meniskoko minak frontoitik kanpo utziko du Retegi. Tama-lez, lau t'erdiko torneoa, bere torneoa, hastear zegoela. Ani-moso agertu zen eratsundarra os-pitalean, eta luze gabe berriro ikusiko dugu aurrekaldean.

Miguel Sola

H H H H K > wm

Futbolaria

Txantreako jokalari ilehoriak bere bi taldeen omenaldia jaso

zuen asteazken gauean E1 Sada-rren, Osasuna eta Athleticen ar-teko partiduaren aurretik. Joan den denboraldiaren amaieran utzi zuen ofizialki futbolaMiguel. Solak, eta ixil ixilik utzi, umil-tasunez. Orain arte ez zitzaion aparteko errekonozimendurik egin, baina asteazkenean egin daitekeen modu onenez ospatu zen: gorritxo eta txurigorrien ar-tean. Bera gabe, Osasunak galdu du azken urteotako jokalari one-netakoa, ez Bilbon ez Iruñean inoiz zorte handirik izan ez ba-zuen ere.

ADI I _ _ _ _ _

EUSKALERRIAIRRATIA FM91.0

Larunbatetan 9etatik lOeta:

ra.... Xinguli Mangulu hau-rrendako saioa.

XORROXIN IRRATIA FM 107.5

Egunero 20.00etatik 22.00eta-ra... Karakola segi hola gaz-teendako saioa.

RNE RADIO 1 QM 835

Astean zehar 20.30etatik 22.30etara... Zuri eta Beltz El-karrizketak, erreportaiak, mu-sika.

ARALAR IRRATIA FM 106.2

Astea zehar 13.30etat ik

14.00etara...Bertako bizilagun eta pertsonai ospetsuei elka-rrizketak.

Page 3: Amaieraren hasiera? - Euskaltzaindia · 2012-06-25 · Itoizko urtegiare lane konnn-tratua urteare amaiern baina o lehen sinatuk dao , Antoni o Ara-gon Konfederaziok buruak o adierazi

HERRIZ BERRI

TafaLla

Jota txapeldunak P U / IRUNEA

Tafallako Sota aizpak atera zi-ren garaile larunbatean Zidakos-ko hirian ospatu zen jota jaial-dian. Bertan urte osoan zehar Na-farroan egindako txapelketetako garaileek hartu zuten parte, eta Ereta frontoia bete ez bazen ere, giro ona izan zen bertan. Jaialdia, berez, abuztuaren 8an zen ospa-tzekoa, baina euria zela eta atze-ratu egin behar izan zuten ekital-dia.

Aurten XVI. edizioa zen, eta berritasun batekin. Orain arte beti abesten zuten jota libre bat, eta beste bat derrigorrezkoa zen. Aurten derrigorrezkoaren partez, jota berri bat abestu behar zuten partaideek eta esan daiteke alda-keta zeharo positi-boa izan zela.

Haur, jubenil eta helduendako mailak izan ziren, eta horien barruan, binaka edo bakarka aritu ziren partaideak. Haur mailan, bakarkan. Tafallako Ainhoa Gonzalezek irabazi zuen, eta bikotetan, Arantxa Diez eta Ainhoa Gonzalezek. Jubeniletan bakarka, Zaragozako Alicia Atrian nagusitu zen, eta bikote-tan, Iruñeko Foral Ahizpek iraba-zi zuten. Helduendako maila zen gehien estimatu zena, eta bertan, beste urte batez, Tafallako Elena Sotak erakutsi zuen nagusitasun handia. Bikotetan bezala, bere ahizpa Anarekin ere lehendabizi-ko saria eskuratu bait zuen.

Epaiketa lanetan jotazale eta

musikagileak izan ziren, eta be-raiek ondoren onartu zutenez, sariak emateko erabakia «oso kostata» burutu zen. Hainbeste, ezen behin baino gehiagotan kasetetan grabatutakoa entzun behar izan zute-la berriro. Hala ere, de-nak ez ziren guztiz bat etorri erabakiarekin, eta amaieran zen-bait txistu ere aditu ahal izan zen.

Irabiako urtegiak beldurra eraman zuen Aezkoara

P.U. / IRUNEA

Astelehen goizean Orbaitze-tan, Orbaran eta Ariben txarrena espero zuten. Goizetik gogoz aritu zuen euria, eta zazpiak eta hamaikak bitarte metro bat t'erdi igo zuen Irati ibarraren mailak. Euria ari zuen etengabe, eta ber-tako biztanle askok ibaira begira eman zuten goiza. Eguerdian, baina, egoera larriagotu egin zen, Irabiako urtegiak gainezka egin baitzuen.

Berrogei zentimetrotik gora hasi zen ura pasatzen, eta herrie-tako biztanleak, hogeitabost ki-lometro beherago, urtegiaren balizko hausdurak sor zitzakeen kalteak neurtzen hasiak ziren. Goardia Zibilak ebakuazioaren aukera ere aipatu zuen, eta Orba-ran eta Ariben, zenbait bizilagu-nek utzi egin zituzten etxeak.

Bitartean, Diputazioko eta Iberdrola enpresako langileak urtegiraino heltzen saiatzen zi-ren. Errepidea baina, moztuta ze-goen, eta pistetatik heldu behar izan zuten, ateak ireki ahal iza-teko. Hala ere, heldu eta irekitze-ko gela ere ur azpian zegoen, eta azkenean, arratsaldeko hiruetan ireki zituzten. Iratiko ura, orduan, beste hogei zentimetro igo zen, baina denek hartu zuten arnasa, Irabiako urtegiak eutsi egin bait zion urari.

Hala ere, kalte handiak utzi zituen bidean euriak. Ariben, ka-su, hodien sarean egiten ari ziren lan guztiak hondatu zituen, eta baratza eta soto batzuk ere urez-tatu zituen. Orbaitzetan, Aribe eta Orbararekin errepidea moz-tuta zegoen, eta Arrotxapea au-zoan zenbait etxe utzi egin behar izan zuten.

Garraldako Udalak omenaldia egin zion joan den igandean Pa-blo Mandazeni —Anaia Gi-nes—, Euskaria erakundea eta Aezkoako Batzarrekin batera. Bertara Javier Markotegi Nafa-rroako Gobernuaren Kultura kontseilaria eta HB, EA eta EAJ-ko alderdien ordezkariak azaldu ziren.

Zaraitzuko Egunaren laugarren edizioa ospatu zen joan zen igan-dean Ezkarozen, musika, fol-klore eta bazkari erraldoi batekin. Eguraldi kaskarrak zenbait eki-taldi egitea eragotzi egin zuen, baina Ibiltzeta, Eaurta eta Itzalen ospatutakoen aldean, jendetsue-na izan zen aurtengoa.

Bianako zentru historikoa kultur ondare izendatu berri du Nafa-rroako Gobernuak, Foru Dekretu baten bidez. Bertan gordetzen dira oraindik Erdi Aroko eraikin franko, gehienak herria defendi-tzeko eginak.

Elizondo herriak plaza berri bat zabaldu zuen joan zen igandean bertako abesbatza eta Juanito Eraso bere zuzendariaren ome-nez. Aurten abesbatzaren 50. ur-teurrena ospatuko dute, eta larun-batean egin zen omenaldi ofizia-la, afaria eta abesbatzaren kon-tzertu batekin. Igandean, abes-batzak'Ave Maria' musika lana-ren jatorrizko partitura oparitu zion bere zuzendariari. Partitura hau Aita Donostiak egina zen es-preski Aresoren ezkontzarako.

Fiteroko Udalaren PSNko zi-negotziek lau hilabete eman di-tuzte udalbatzetara agertu gabe. Horren arrazoia, alkateak Josefa Alfaro " zinegotzi sozialistaren kontra aurkeztutako kereila. Apirilean egindako udalbatzan, biraoka hasi ziren alkatea eta zi-negotzia, eta hark kereila para-tzea erabaki zuen, bere ohorearen aurka jo zuelakoan. Talde sozia-listak, ordea, kereila kendu arte ez dela azalduko iragarri du. Lizarrako dendariek Udalak paratutako zaborren gaineko zer-gak ez ordaintzea erabaki dute, «gehiegizkoak» direlakoan. Udalak, berriz, zergak oso oreka-tuak direla dio, eta denak epera begira daude. Izan ere, aste hone-tan amaituko da zerga ordaintze-ko epea, baina ehun bat dendari ez ordaintzearen alde azaldu dira. Eztabaidaren zioa beste urtetako zergeekin alderatuta izandako igoera da, orain arte zerga finkoa ordaintzen baitzen. Hemendik aurrera, ordea, langile bakoitze-ko gehiago ordaindu beharko da.

Page 4: Amaieraren hasiera? - Euskaltzaindia · 2012-06-25 · Itoizko urtegiare lane konnn-tratua urteare amaiern baina o lehen sinatuk dao , Antoni o Ara-gon Konfederaziok buruak o adierazi

Siderurgiaren biaarren birmoldaketa

L esakako Lamina-

ciones (AHV) eta

Iruñeko Perfrisa (Ensidesa) lantegietako

langileek gaur hasiko dute Madrilerako

martxa, beren Oinez berezia. Hor ere erreibindikazioa

izango da zioa, Espainiako Siderurgia

Korporazioak (CSI) egin duen

Konpetitibitate Egitasmoaren aurka.

Plangintza honen helburuak bi enpresa

nagusi horien produkzioa murriztea

—sei milioi tonatik 4,5era—, langilegoa

gutxitzea —10.000 lanpostu—, eta AHYk

Sestaon eta Barakaldon dituen lantegi nagusiak

kentzea dira. Sindikatuek gogor

kritikatu dute plana, eta Nafarroako langileek,

Bizkaikoekin batera, hilaren 26an azalduko

dituzte euren kexak Madrilen. Langileak Oinez

ALBERTO BARANDIARAN / IRUNEA

«Amaieraren hasiera da». Inoiz baino ezkorrago ageri dira sindikatuen ordezkariak Espai-niako Koorporazio Siderurgi-koak (CSI) egin duen Konpetiti-bitatearen egitasmoa dela eta, eta Enrique Lopez Lesakako Lami-nacionesen langileen batzordea-ren presidentearen hitzak askok dituzte. gogoan. «Guk produk-zioari eutsi nahi diogu, geure bu-rua hornitu ahal izateko, lantegi nagusiak egiten duen guztia lan-tegi txikietan burutzeko, baina haiek ez dute nahi». 'Haiek' , CSI, Ensidesa eta Bizkaiko labe garaiak (AHV) elkartuko dituen enpresaren arduradunak dira, 10.000 lanpostu kentzeko egi-tasmoa burutu dutenak. «Ez diote siderurgiari eutsi nahi».

5INDIKATUEN Euskal He-PROPOSAMENEI rriko siderur-

MUZIN g j a k j a s a t e n

duen bigarren birmoldaketa da honakoa. Lehendabizikoa egin zenean, 80ko hamarkadaren er-dian, 6.000 langile inguru kale-ratu zituzten. AHV franko mu-rriztu zen, eta oraingo honetan, oinarrizko aldaketa eman nahi diote Bizkaian eta Nafarroan lan-tegiak dituen enpresa honi eze-

Lesakako lantegian A H V k o produkz io gehiena osatzen da. S. SALSAMENDI

zik, baita Ensidesari ere. Oraingo argudioa mundu osoan dagoen egoera kezkagarria da, antzeko birmoldaketak ematen ari bait dira Europa osoan, baina sindi-katuak kexu dira, plangintza bu-rutzerakoan planteatu dituzten proposamenei egindako arbuioa dela eta. «Lehendabiziko bir-moldaketa gaizki egin zen, eta soilik plangintza laborala bete zen —dio Lopezek—. Orain bes-te bat egin nahi dute, eta gu, gure zatia betetzeko prest gaude, baina parte hartu nahi genuen. Ez digu-te utzi; muzin egin bait diete aur-keztutako mozio guztiei».

Sei hilabeteko negoziazioen emaitza eskasa ikusita, neurri go-

gorragoak hartzea erabaki dute sindikatuek, inoiz baino elkar-tuagoak. Gaur bertan abiatuko diraNafarroa zein Bizkaitik, Ma-drilen amaituko den Oinez berezi honetan. Nafarrak autobusez aterako dira Iruñetik, Industria Kontseilaritzan egon ondoren, eta Bizkaitik ateratakoen bila joango dira.

HILAREN Bidaiaerrenditzeko

U A 26AN data hilaren 26an MAPR'IEN paratu dute, eta han

Euskal Herritik etorritako fami-liarrekin elkartuko dira, Industria eta Lan Ministerioen aurrean. Beren helburua, orain arte lortu ez dutena: proposamenak onar

ditzatela CSIn. «Egitasmo in-dustriala aldatu, alda daiteke, eta jende guztiak onar lezake. Baina ez dago horretarako borondate-rik, eta CSIk jubilazio onak baino ez digu eskaintzen».

Ez omen da oso borroka erreza izango. Bi enpresaerraldoi hauek konpetitiboak egiteko eta bene-tako birmoldaketa egin ahal iza-teko 600.000 milioi pezeta ingu-ru beharko litzateke, eta Espai-niako egoera ekonomikoa eza-gututa, zaila dirudi horretarako borondatea izatea.

Oraingo egitasmoaren arabe-ra, Espainiako Gobernuaren onespenarekin, AHVk Sestaon duen lantegi nagusia itxi eta al-tzairu trinkorako beste zentru bat eraikiko du. Produkzioa, era be-rean, franko murriztuko da —1,5 milioi tonatik 900.000 tonara—. Horrelako ekoizpenarekin, eta gaur egungo egiturarekin, Lesa-kako lantegiak ezin izango luke % lOOean aritu, eta gainontzeko materiala kanpoan erosi beharko luke. Sindikatuen ustetan, bi al-ternatibak «zentzugabekoak» dira. «Gure lantegia ixteak Ensi-desari erosteko ez dauka zentzu-rik, eta merkatu librean sartzen bagara, nahikoa produkzio eta merkea beti izango dugulako ziurtasun apurrik ez dago».

Arlo industriala, eztabaidatuena A B / IRUNEA

Edozein birmoldaketatan hiru arlo bereizten dira beti: industria-la, hau da, zer-nolako helburuak lortu nahi diren birmoldaketare-kin; laborala, hots, zer aldaketa egin behar diren langilegoan hel-buru horiek lortzeko; eta finan-tzarioa, hau da, nondik atera behar diren baliabideak birmol-daketa aurrera atera ahal izateko.

Espainiako Siderurgia Korporazioak (CSI) apirilean aurkeztu zuen Konpetitibitate Egitasmoaren puntu-rik eztabaidagarriena ez da laborala izan, 10.000 lanpostu ken-tzea proposatzen badu ere, industriala baizik.

«Guk onartzen di-tugu langileei dagoz-kigun sakrifizioak. baina produkzioaren murrizketa, ez, inon-dik inora». Enrique Lopez Lesakako Laminacione-sen langile batzordeko buruare-kinbat datoz sindikatu guztiak.

Plangintzaren arabera, Ensi-desa eta Bizkaiko labe garaiek (AHV) egun duten 6 milioi tona-ko produkzioa 4,5 milioira mu-rriztuko da, eta horrek izugarriz-ko eragina izango du, bereziki

. AHVk Bizkaian dituen lantegie-tan. Sestao eta Barakaldoko zen-troetan dauden 3.542 langileak, kasu, 640 izango lirateke 2000. urtean. Lesakan, ordea, ez litza-teke adinako eragina somatuko —1.960tik 1.772ra—.

Ensidesaren kasua are larria-goa da oraindik, enpresak egun dituen 17.265 langileetatik

Perfrisa, Ensidesa enpresaren iantegia Nafarroan.

10.923 izango bait lirateke 1996. ' urtean. Perfrisak ere nabarmen nabarituko luke birmoldaketa: 128 langile gutxiago izango luke 1994ean: —574etik 446ra—

Sarritan azpimarratu da Admi-nistrazioetatik Nafarroan pro-dukzioaren murrizketa ez dela izango, eta langilegoaren aldetik ere oso eragin eskasa nabarmen-tzen du Nafarroako Gobemuak, baina sindikatuak ez datoz bat horrekin. «AHV eta Ensidesa izugarri murrizten badira, Nafa-rroako enpresek, haien adarrak eta zatiak izanda, ez dute etorki-zun handirik».

CSIk apustua egin du zentro bakoitzaren espezializazioaren

JOXE LACALLE

alde, baina horretarako inber-tsioak benetan eskasak dira. 600.000 milioi pezeta aipatu dira goitik beherako birmoldaketara-ko, baina Bizkaia eta Nafarroako enpresek, kasu, soilik 78.000 mi-lioi jasoko dute. Eta 70.000 Ses-taon eraikiko den altzairugintza konpaktoaren zentrorako.

Nafarroari dagokionez, iker-kuntza zentro bat paratzeko as-moa dauka enpresak, barruko prozesuen optimizaziorako. Egitasmoaren arabera, ikerkun-tzan salmenten % 0,7 inbertituko da, orain inbertitzen den % 0,2ren ordez. Europan pro-dukzioaren % 0,8 eta % 2,1 bi-tarte inbertitzen da arlo berean.

Laberik gabeko garaiak JoSEBA AlARZA

Euskal Herriko industriaren motore eta adierazgarri nagu-

sia izan den Bizkaiko labe garaiak (AHV), egun krisialdiak jota da-goen industria beraren birmolda-ketaren adibiderik latzena dugu. Nazioarteko ekonomia atzerapen edo moteltze garaian delarik, AHV birmoldatzera eraman du-ten arrazoien artean honako hauek daude: 20.000 milioi pezetatik gorako diru galerak urteko, en-presaren produktibitate eskasa Europako lehiakideen aurrean, eskari urriak eragindako jaitsiera altzairuaren prezioan eta irizpide politikoekin egindako gestio ilu-ria.

Gauzak horrela, enpresaren etorkizunari buruz luze eztabai-

'datu ondoren, Espainiako aginta-riek (AHVren ugazabak) enpre-sari burua mozteko erabakia hartu zuten. Lehen pausua Estatuko bi enpresa siderurgikoak (AHV eta Ensidesa) elkartzea izan zen. Hortik Korporazio Siderurgikoa (CSI) sortu zen.

Geroago, CSIko arduradunek bi enpresentzako bideragarrita-sun plana iragarri zuten. Plan ho-rren diseinua asko atzeratu zen egun konpondu gabe dirauen

'ñabardura' xume batengatik: fi-nantzazioa. Izan ere, oraindik inork ez daki zehazki nondik ir-tengo diren plan guztia martxan jartzeko beharko diren 600.000 milioi pezetak.

Egitasmo horrek ez du jaso ez sindikatuen oneritzia ez euskal agintarien erabateko onespena ere, inor pozik ez egoteko moduko neurriak bait dakartza: Sestaoko larttegi nagusiko labeak itxi eta altzairutegi txiki bat eraikitzea, Siderurgiaren produkzio ahalme-na nabarmen gutxitzea, Europako Komunitatearen baimena lortze-ko eta azkenik, 10.000 lanpostu kentzea.

Bitartean, Eusko Jaurlaritzaren isiltasunak Madrileko agintarien egitasmoekin konforme dagoela pentsarazten du. Adostasun hori birmoldaketaren ostean sortuko den 'V ' izeneko sozietate berrian euskal Administrazioak izango duen partaidetzan isladatuko da. Horren partaidea izango da baita ere Nafarroako Gobernua. Era ho-netan lortu nahi du Madrilek, neu-rri batean, prozesuaren finantza-zioa, Ensidesaren eta AHVren antzinako jabeek (INI eta BEX) ez bait dute ezer jakin nahi.

mintzoak

• Haur-denboran, pasilloko argia pizturik uzten zioten, beldurrik ez izateko gauez. Baina begiak erdi itxi eta maindireak sudur azpiraino eramaten zituenean, gela barreneko leihoko kristalean argi piztu hura hori-koloreko animalia nola bihurtzen zen ikusten zuen ikaratua. Jirafa, alegia. Ez al dira ipuin guzietako jirafak hori-kolorekoak?

Leiho batera begiratzen zuen eskolatik bueltan, ia egunero, liburuak besapean zituela karrikan barna oinez etortzen zelarik. Arrats

deskontsolatuenetan, egunkari izkutuan, amodioa deklaratzen zion nexka emakumetu berria han ikusteko espeçantzarekin.

Herri haundira etorri behar izan zuen, deserrira. Leihoaren hegian ukondoak paratu eta karrikaren bertze aldeko etxearen pareta ikusita amets egiten zuen. Herri ttikiarekin amets. Eta bidenabar ikusi pareko leiho guztiak, erakusketa bateko koadro mugikorrak balira bezala: beti ohatzetik jeiki berria ematen zuen aitona, donkijotearen iduria zen pintorea, alfonbretako hautsa harrotzen zuen etxekoandrea, eskolako lanak egin zitzan

Leihoa logelan preso kastigatzen zuten ikasle aspertua, eta egunero arratsaldeko seietan etxetik ateratzen ziren arte bera bezalaxe begira eta irri ttikiak eginez egoten ziren bi emakume estrainio haiek, ile hori artifizialezkoa bata eta ile beltzaran artifizialezkoa bertzea.

Bazuen lagun bat, zeinari zure bihotza ene aingura erran baitzion, poeta hari gau batean ebatsitako hitzak bere eginez. Ilargia leiho bakar, gauaren gelan josi zituzten ezpainak lehenbiziko aldiz. Leihorik gabeko gela jostailuzkoa zirudien hartan goxatu ziren hamekatan: ez aire epel hark ihes egiteko zirrikiturik ez lekukorik nahi, dena haientzat bakarrik.

Bertzeren leihorik ireki du eta bertzek leihorik ireki dio, eta horrela ezagutu ditu paraje zoragarriak, hala izan ez balitz sekula ikusiko ez zituenak. Eta berak ere aunitzi ireki dizkio bereak, bere baitara sar zitezen. Baina, espero gabe leihoa itxi eta harenera sartzea galerazi dionik ere bada.

Eta hor dabil orain, bere leihoekin harat-hunat, eta leihoetara begira, batzuenetan haurtzaroko jirafa beldurgarria ikusten du eta bertzeenetan

gaxte-denborako leihoko nexka ametsetakoa ikustea espero izaten du. Izanez ere, denak holaxe gabiltza, geronez apaindu ditugun leihoak daramatzagula, batzuk leihoak beti zabalik, bertzeak nerean ez haiz sartuko erranez bezala, eta gehienak nolako eguraldia egiten duen.

Leihoarekin bueltaka dugu Javier Irazoki ere (FrantsiSko erraten dio Patzikuk), beretzat poesia leiho bat da, bere begiei mugarik gabeko lurralde bat eskaintzen diena. Koadro bat behar dugu, leiho bat, bertatik mundua begiratzeko, eta leiho hori, gainera, ispilua ere bada, erraten du Sarrionaindiak. Batzuetan jartzen naiz leihotik begira, Atxaga-Ordorikak. Ama begira zuen leihotik plazara, kanta zaharrak. Eta gehiago ere izanen dira, gurean eta guretik kanpora, leihotik edo leihoetara begiratzen dutenak.

Nik ere paper puxka hau hartu dut oraingoan, leiho gisara, gogorazio txoro hauek harrika bOtatzeko. Zeinek hartu nahi dituen, harentzat.

Mikel Taberna Itzultzailea

Page 5: Amaieraren hasiera? - Euskaltzaindia · 2012-06-25 · Itoizko urtegiare lane konnn-tratua urteare amaiern baina o lehen sinatuk dao , Antoni o Ara-gon Konfederaziok buruak o adierazi

G a z t e e n d a k o Z o k o a

Txirriskil arrunta Señnus señnus

Nafarroa osoan ugaria Herri zein hirietan Mediterraneoa du jato-rria

Naboazi jalia Berdea eta hori kolorekoa,

txori txiki hau, fringilidos fami-liakoa, oso zabalduta dago Na-farroa osoan, iparraldean zein hegoaldean, ekialdean zein mendebaldean, eta oso ezaguna da hegoaldeko baserrietan eta he-rri txikietan, arbiaren haziekiko duen zaletasun aparta dela eta. Hainbeste, ezen Etxarri-Arana-tzen 'naboazi jalia' deitzen dio-tela.

Errute garaian —udaberri eta udan— arrak hegaldi bereziak egiten ditu, eta kantu berezien bidez, gora eta behera aritzen da, zirkuluak eginez.

Zuhaitz zein sastraketan pa-ratzen du kabi arrunta, belarra, sustraiak eta goroldioz eginda-koa, eta gero barrutik luma eta ileez betetakoa.

Mediterraneoko espeziea da, baina urteren poderioz Erteuro-pako zona zabaletara hedatu eta ugaldu da. Herrimina balu beza-la, horra joan direnek, urtero egiten dute migrazioa, baina Me-diterraneo ingurukoak bertan gelditzen dira.

Oso ongi egokitu da hirira, eta bertako zuhaitzetan erruten du. Hala ere, ingururik gogokoena herrien ingurua du, zuhaitzetan, baina zona zabaletatik gertu.

Irudimena landuz

Irudimenaz irudi bat eraiki behar duzu zure barnean. Imaji-natu hondartza batean zaudela. Olatuak heltzen diren lekuan, zutik, itsasora begira zaude.

Ez duzu itsasoa besterik ikus-ten. Hondartzan jarraitzen duzu oinak busti gabe, ezkerraldean dauden haitz batzuetara heldu ar-te.

Han mendian gora doan bide bat jaiotzen da, eta tontorrean he-rri bat dago, harresiz inguraturiko herri bat, hain zuzen.

Bidean gora abiatzen zara, pi-nuen artean, pixkanaka-pixka-naka. Tontorrera heltzen zare-nean, bidea, harresia zeharkatuz, herrian barna nola sartzen den antzematen duzu.

Herrian sartzen zara, kale na-

AITOR GASTON

gusiari jarraituz. Kale estuak eta ilunak dira. Ez dago argi asko, eguzkia jadanik sartu egin dela-

uelta asko eman ondoren, ondorio bat atera dut: zien-tzilariak hain jakin-tsuak izanda zerga-tik ez dakite bizitza ondo pasatzeko sor-tu zutela?

ko. Kaleei jarraitzen diezu, erdi galduta zaude.

Bat-batean argia ikusten duzu

etxe bateko leihoan. Jakinminak zirikatu egiten zaitu eta sartzen zara.

Denda bat da, apalez beterik, eta apaltegian edozein motatako gauzak. Begiratzen dituzu eta ob-jetu bat aukeratu eta hartu egiten duzu.

Lehengo bidea berregiten du-zu, kale estuak utziz. Kale nagu-siari jarraituz herria uzten duzu eta basoko bidea jeitsiz hondar-tzara heltzen zara berriro.

Berriro hondartzan zaude itsasora begira. Hartu duzun ob-jetua begiratzen duzu. Hondar-tzan jende gehiago dagoela an-tzematen duzu, eta haiek ere bere objetu propioa dute.

Orain, esango al zenidake zer den aukeratu duzuna?

Itsasoa funtsezko ingurua da lurbiran dauden bizitza moten barruan, eta, era berean, giza-

kumeak ahaztuenetakoa da, behintzat kalte ekologikoei da-gokienez. Iberiar penintsularen mendebaldean, gizakumearen jarduerak zuzen jo duen itsasoa dugu Mediterraneoa. Turismoa-ren espekulazioa, kirol portuak, hondartza artifizialak, bere in-guruan egin diren lan guztiak, gizakumearen betirako aztarnak izango ditu gogor kaltetutako itsaso honek. Hondakin toxikoek ere zuzen jo dutc, Peñarroya S.A. enpresak Portman badian (Mur-tzia) egiten zituenak, kasu. Egu-nero, 7.000 tona botatzen ziren itsasora, moral eta etika falta izu-garriarekin. Kutsadura, hein handi batean, paperak ekoizten duten enpresetatik dator. Torras, Scott eta Sarriok, Herce-rekin batera, 14.080 tona hondakin or-ganokloratuak botatzen dituzte urtero, arazteko gutxienezko sistemarik gabe. Mediterraneoa hidrokarburoak, petrolioa eta deribatuetan kutsadurarik han-diena duen itsasoa da. Hondakin guzti hauek birfindegitik eta arlo honetako jardueratik datoz. Ha-laber, hirietatik datozen honda-kin solidoak, nekazaritzak eta abeltzaintzak sortzen dituenekin batera, algen benetako izurriteak ekarri dituzte azken urteotan. Hauek, usteltzerakoan, oxigeno kopuru handiak kontsumitzen di-tuzte, eta beste organismoei kalte handia eragiten diete. Bertako animalia askok horren eragin zuzenda jasaten dute, eta itxas txakur fraide (monachus mona-chus) espezieren ale bakarra da-go bertan.

KAZKARROAN

Jenero Xumekoak Besamotza

j y esamotza bertso saltzaile bat zen. Seguraski, Euskal Herrian M - J inoiz izan den bertso saltzailerik ezagunena. Bizkaian, Urdu-

lizen jaioa zen. Harrobi batean egiten zuen lan. Baina, egun batez, desgaraian lehertu zen tiro batek bi eskuak kendu ziz-

. kion. Boza ederra zuen. Jeneralean paper saltzen zebiltzanak. gehienak eztarri onekoak izaten ziren, bestela ez bait du balio. Eliz atarian, plazetan eta horrelakoetan kantari hasita jarriko zen. Besamotzak hamarna zentimutan saltzen zituen paperak. Jaten ez nuen behin ere ikusi. Ez dakit nola mantentzen zen.

(Joanito Dorronsororen 'Bertsotan' liburutik)

JEREMIAS ERRO

HITZ GURUTZATUAK

1 2 3 4 5 6 7 8 9

EZKER-ESKUIN: l.-Lokarria.Burutu.

2,- Atabal-jole. 3,- Substantzia. Daude.

4,- Oinarrizko edaria. Pluralean ikasleek

osaturikomusikataldea.S.-Kontsonantea.

Herri hizkeran Beatriz. Tona. 6.- Bizitasun

handikoa. Bete. 7.- Barazki lekadun.

Alderantziz ordaina. 8.- Belearen habia.

9,- Trebe. Hari zuen.

G O I T I K - B E H E R A : 1,- Etxeetan bizi

ohi den marraskari arrunta. ...Anderson,

travesti ezaguna. 2,- Otarreak egiten

dituena. 3.- Portua. Zurezko goilare

handia. 4,- Aita. Irain. 5.- Lehenengoa.

Infusio mota. Piotasioa. 6.- Berastegiko

auzoa. Joan den urtean. 7,- Kasko. Barazki

mota. 8.- Irrati saio. 9,- Toka, noa. Erran.

Zaharrak Berri

Mutiko putiko, axola gutiko. Mutikoek jolasak baino axola gehiagorik ez.

Aezkoa

Zineman, pelikula ezin asper-garriagoa botatzen ari ziren. Ikusle bat loak hartu zuen, eta zurrunka hasi.

Atzekoak: —Aizu, ez zazu zurrunka-

rik egin, aretoko jende guztia esnatuko duzu eta!

Page 6: Amaieraren hasiera? - Euskaltzaindia · 2012-06-25 · Itoizko urtegiare lane konnn-tratua urteare amaiern baina o lehen sinatuk dao , Antoni o Ara-gon Konfederaziok buruak o adierazi

Bizi Bizian

Bost-Kirolaren finala eldu den igandean burutuko

da Mezki-rizko frontoian Bost -Kirolaren aurtengo

finala, hamaikaga-rrena dagoenekoz. Bertan Pello Erbiti iruindarra eta Jose

Javier Larrea oroz-tarra arituko dira el-karren aurrean. Er-bitiren indarra La-

rrearen trebetasuna-ren aurka. Txapel-keta berezi samar

honen finalean —bost partiduta-ra— batek baino

gehiagok somatuko du Iñaki Arrosagarai luzaidarraren hutsa, zortzi urtez txapel-

dun izana. Baina berak azaltzen due-

nez, ñnala hau «ezin interesgarriagoa»

izango da.

KAPITANSORO / IRUNEA

Final arraro samarra izango da aurtengoa, txa-pelketa hau sortu zenetik. duela hamaika urte, Iñaki Arrosagarai luzaidarraren hirugarren hutsa izango bait da. Gehiegitxo bere joku apartarekin ohituta zeuden zaletuendako. Pi-lotari honek izugarrizko erreztasunarekin mende-ratu ditu urte guzti hauetan zehar txapelketa, eta soilik I990an, Cubako Mundia-letan zegoelako, eta aur-' ten, txapelketa hasi eta ez-kondu zelako, ez du parte hartu. Beste urte guztietan, 1982ko bere estrenaldia-ren urtean izan e'zik, txape-la jantzi du.

Alde batetik horregatik, eta bestaldetik bi jokala-riak sasoi onean daudela-ko, Erbiti eta Larrearen ar-teko final hau inoiz baino irekiagoa izango da. Gai-nera, eta biak erdifinaletan erraz antzera nagusitu ba-ziren ere, urtetik urtera berdintasun handiagoa erakusten dute pilotariek, eta lehia azken unera arte ez da erabakiko. «Orain ez da ikusten lehengo 22-0 horiek —azaltzen du Fer-min Dufur antolatzaileta-ko batek—, eta pilotariek urte osoan zehar entrena-tzen dute txapelketa ho-netarako». Izan ere, gogo-rra bait da osb.

Pilotariek bost modali-tatetako lehia dute aurrean, eta azken emaitza bost partiduetan lortutako puntuazioaren batuketa da. Hau da, ez dira partiduak zen-batzen, tantuak baizik. Hasieran pala motza, larruzko paleta, sha-re, gomazko paleta eta eskukoa ziren modalitateak, baina duela

Joko-garbi da Bost-Kirolean sartutako azken modal i tatea. XABIER L A N D A

hiru urte, eta joko-garbi berres-kuratu nahian, gomazko paleta kendu zuten eta Nafarroan galdu-ta zegoen antzinako modalitate hau sartu. Honek beldurtu egin du zenbait pilotari, eta partaidetza oso urria izan da aurten: soilik hamabost. Lehendabiziko urtean

berrogeitabost izan ziren. «Pix-kanaka-pixkanaka asmatzen ari dira joko-garbiarekin —dio Du-furrek—, baina dudarik gabe, ho-ri da gehien kostatzen zaiena. Sharekin gauza bera gertatu zi-tzaigun, eta lehendabiziko txa-pelketak farre egitekoak ziren».

Bost-Kirol txapelketa liau bi helbururekin sortu /uten duela hamaika urte: sharea berreskuratzea eta l'rontoietako pilotaririk osatuena bilatzea. Garran-tzitsuena tantuak izanda, modalitate guztiak men-peratu behar ditu bost-ki-rolariak, eta bakar batean ez huts egin, baina pilota-ren dekatlon honen aurka azaldu dira zenbaitzuk, «gogorregia» delakoan. Javier Etulain txapelketa-ren alma mater horietako batek gezurtatzen du go-gortasun hori. «Pello Erbiti aurtengo finalistaren adi-bidea dugu. Larunbatean Nafarroako pala txapelke-ta jokatu zuen, eta igan-dean Bost-Kirolareri erdi-finala. Bietan irabazi zuen».

Zaletu batzuen ahalegi-nak ahalegin, txapelketa ikusgarri hau moteltze bi-dean dabil azken urteotan. Urtetik urtera harrera ezin hobea izan du bereziki Mezkiritz eta Orotz-Bete-lun baina kanpotarren par-taidetza faltak eta federa-zioak egin dion muzinek ez diote arrakasta handiagoa lortzeko betarik eman. Ikusi egin behar datozen urteetan nolako jarrera hartzen duten zuzendariek, baina oraingoz behintzat ez da irtenbide garbirik ikusten. Aurtengo txapel-ketan Orotz-Betelu, Au-rizberri, Mezkiritz, Luzai-

de, Irurita eta Agoizko partaideak izan dira, eta inoiz baino gutxiago izanda ere, sekulan baino maila handiagoa erakutsi dute. Hori bai, zaletuek beti gogoratuko du-* te 1992ko edizioan Arrosagaraik ez zuela parte hartu txapelketa honetan.

t

Arrosagarai , bost modalitatean kontrakorik gabekoa. XABI VENTURA

Arrosagarai txapelduna M . K . / IRUNEA

Iñaki Arrosagarai luzaidarra izan d a j a u n eta jabe parte hartu dituen txapelketa guztietan, eta 1983tik aurrera, urtero jantzi du txapela, 1990an izan ezik, ez bait zuen parte hartu. Bost-Kiroletan aritzen diren gehienak ez bezala, Arrosagarai eskuz hasi zen pilo-tarekin bere harretriana. «Luzai-den zazpi urterekin hasi ginen jokatzen, eskolan eta. Ondoren, herrien arteko txapelketetan hasi nintzen, oso fama handikoak ga-rai hartan, partaidetza handia iza-ten bait zen: Mezkiritz, Orotz-Betelu, Erronkari, Eaurta, Au-ritz... Gero guzti hau galdu zen».

Luzaiden betidanik izan da pi-lotarekiko zaletasun berezia,

ondoko beste herrietan eta Na-farroa Behereko anitzetan beza-la, eta bertakoek gogoan dituzte oraindik herrien arteko apustuak eta lehiak, mendiak eta mugek sortzen duten konplizitatea le-kuko. «Guzti hori galdu egin da —dio Arrosagaraik—. Oroitzen naiz herriko plazan hogei bat mutikok jokatzen genuenean. Hor zeuden Arretxe, Etxarri, eta beste asko, eta gaur egun ez da ikusten jendea pilotan».

Heldu den urtean, Arros^ga-raik berriro parte hartuko du Bost-Kirolean. «Erretiratzea? ez, ez, —dio barrezka—. Aurten urte sabatikoa hartu dut, baina heldu den urtean han izanen naiz». Txapeldun urte askotarako, be-raz.

Page 7: Amaieraren hasiera? - Euskaltzaindia · 2012-06-25 · Itoizko urtegiare lane konnn-tratua urteare amaiern baina o lehen sinatuk dao , Antoni o Ara-gon Konfederaziok buruak o adierazi

Joaquin Corretge

p asa den igandean 112 arraza honen familia gehienak ikusteko pa-ezberdinetako 700 txakur in- rada izan zen. Nafarroako Txakur guru bildu ziren Iruñean, IV. Elkartea da erakusketa honen anto-

Nazioarteko Txakur Erakusketan. latzailea, eta Joaquin Corretge ber-Arraza ezaguk, exotikoak, txikiak, tako presidentearen arabera ospe

.txakur hezlea erraldoiak, harrigarriak, animalia handia hartu du azken urteotan.

«Txakurraren estimua bere erabilerarekin lotuta dago»

ALBERTO BARANDIARAN / IRUNEA

EGUNKARIA.— Joan den igan-deko erakustokira 112 txakur arraza azaldu ziren, bakoitza bere pedegree-dLXtkm.. Txakur arraza bat sortzeko eta onartzeko proze-sua nola osatzen da? JOAOUIN CORRETGE.— T x a k u r

arrazak finkatuta daude dagoe-neko, eta Nazioarteko Zineologi Federazioa (NFC) da horretaz arduratzen den erakundea. Ber-tan lurralde gehienak elkar-tzen dira eta berak zehazten ditu arrazak. Hauek ez dira sortzen egun batetik bestera, eta urteren po-derioz finkatuta dituzte ezauga-rriak. Arraza bakoitzarekin txakur tipoa egiten da, hau da, txakur horrek zer-nolako ezaugarriak izan behar dituen. Oraindik, hala ere, badaude onetsi ez diren zenbait txakur arraza, Kanariar irletako ehiza txakurra kasu, eta hango

• txakurzaleen lana da arraza ho-rren ezaugarri zehatzak aurkez-tea, NFCk onar dezan. Hala ere, gero eta gutxiago aurkezten dira, esan bezala, arraza gehienak fin-katuta daudelako. EGUNKARIA.— Baina arraza horiek zehazteko selekzio pro-zesuan ezaugarri batzuk aldatu eta hobetu egingo dira. CORRETGE.— Bai, hala da. Txa-kur guztiek bazuten behiala era-

xakur nahasi bat beste txakur batekin nahasten bada, edo-zein motakoa atera daiteke. Hori ez da gertatzen arrazako txakurrekin, eta ho-rregatik guk arraza bilatzen dugu.

bilera bat: artzaintzarako, de-fentsarako edo lagun egiteko. Eta gizarteak berak, nahasketen bi-dez, aukeratu egin zuen behar zuena. Hortik sortu dira arraza ezberdinak. EGUNKARIA.— Arrazaren hau-taketarako prozesu honetan, 'txakur bikainen' bila, ez al dago edozein txakur mota, nahasia iza-teagatik, mesprezatzeko arris-kua? CORRETGE.— Zuk txakur nahasi

bat hartzen ba-duzu, eta beste txakur batekin nahasten badu-zu, edozein motatakoa atera daiteke. Hori ez da sekulan ger-tatzen arraza txakurrekin, horiengandik beti aterako bait dira mota ber-bereko txaku-

rrak. Horregatik, guk arraza bu-latzen dugu. EGUNKARIA.— Arraza ezberdi-nen artean estimu handiagoa izan dezake arraza batek, besteak bai-no? Nola aztertzen da? CORRETGE.— Hori jabearen ara-berakoa da. Adibidez, ehiza txa-kurra baldin bada, ehiztariak es-timatuko du bereziki arraza hori. Eskimal batendako, hango txa-kurra izango da preziatuena. Hau da, estimua bere erabilerarekin lotuta dago. EGUNKARIA.— Eta zergatik da txakurra gizakumearekin hobe-kien moldatzen den animalia? CORRETGE.— Txakurrak bi jato-

Joaqu in (Jorretge bere t xaku r r ek in . * JOXE LACALLE

rri ditu. Batetik, txakaletik, eta, bestetik, otso artikQtik. Biak ba-satiak dira, eta gizakumeak egin duen gauza bakarra animalia ho-riek hezitzea izan da. Zergatik? horren erantzuna oso zaila da. Egiptiarrek, kasu, katajineta zu-ten gogoko animalia, eta arabia-rrek katuak zituzten etxeetan. Orain, txakurra da, baina hori ere alda daiteke urteen poderioz.

EGUNKARIA.— Igandean egin zenuten erakusketan zazpiehun bat txakur aurkeztu zituzten. Ho-rra bere txakurra eramaten duen jendea profesionala da edo edo-zeinek aurkeztu dezake bere txa-kurra? CORRETGE.— Bietatik dago. Ba-dago txakurren zainketa edo he-ziketa lanbidea duen jendea, bai-na gehienak zaletuak dira. Txa-

kur guztiek pedegree-a eduki behar dute, beren arraza ziurtatzeko, baina jabeak mota guztietakoak dira. EGUNKARIA.— Eta arra-za txakur bat izanda, oso zaila al da horrelako lehiaketarako prestatzea? CORRETGE.— Txakurra hezitzeko bidea oso luzea eta frankotan zaila da. Gainera, txakurraren aiurriak ere badu zer esa-nik. Badaude oso lotsa-liak direnak, oso alaiak, aiur txarrekoak... Eta ba-daude ikasteko jarrera hobea dutenak ere. EGUNKARIA.— Nola hartzen du parte Txakur Elkarteak txakurrak eta, 010 har, animaliak ba-besteko egiten diren kanpainetan? CORRETGE.— Nafarroan aurkeztu zen bere garaian Animalien Babeserako lege proiektua, eta guk ere parte hartu genuen bertan. Guk nahiko ge-nuke txakur guztiak raaç-katuak izatea, jabearcn datuak erakutsiko lituz-

keen marka batekin. Izan ere, txakurra galtzen bada, nekez era-kuts dezake jabeak txakurra be-rarena dela. Halaber, udan edo, txakurra deslai utziz gero, salatu ahal izango litzateke jabea. Beste proposamena animalien babesa da. Hau da, jabeak txakurra gaiz-ki tratatuz gero, bere kontrako salaketa jartzea, gizakumeekin egiten den bezala.