Ametsetako negozioak

1

Click here to load reader

Transcript of Ametsetako negozioak

Page 1: Ametsetako negozioak

Ekintzaileak 17 2012ko irailaren 16a • Egitura

Ehundik gora proiektu aurkeztudituzte Emprende 2012 azokan.Proiektuak gauzatzeko inbertitzaileakbilatzea da ekintzaileen xede nagusia.

Joanes Segurola Barakaldo

Ez da edozein topaleku. Ekintzai-leen eta inbertitzaileen hartu-emanerako azoka da Emprende2012. Barakaldoko BEC erakusta-zoka (Bizkaia) sorkuntzaren etaenpresa proiektuen urteroko bil-toki bihurtu da. Ehundik goraproiektu zeuden erakusgai azokahorretan, asteazkenean: tartean,inbertitzaileen zain zeuden en-presari txikiak eta enpresa berribat sortzeko ideia bila zebiltzaninbertitzaileak.

Proiektu berrien erakusleihoizateaz gain, enpresa sortzekoeman beharreko pausoen lantegiere bada Emprende, baita enpre-sa kudeatzeko orduan sor daitez-keen arazoak gainditzeko eskolaere. Zailtasun horiek tarteko, ins-tituzioei eskaera bat egin die Ber-nabe Unda Eusko JaurlaritzakoIndustria sailburuak: norbere en-presa sortzea erabakitzen dute-nei laguntzak eman diezazkiete-la.

Negozio munduaren seriotasu-nari ez zaio falta izan umore ukitubat. Ekintzaileei haien bizitzanilusioa berreskuratzeko eskatudie Jose Luis Izquierdo More ma-

goak magiaren bidez, ilusio horiondoren sortzen duten enprese-tan erabil dezaten.

Negoziorako txokoaHainbat ekintzaile elkartu etaproiektu ekintzaile bat sortzekogune bat izatearekin batera, azo-ka horretan norberaren proiek-tuak erakusteko lekua izan da na-gusi. Sektore eta mota guztietako103 proiektu izan dira ikusgai:esaterako, El Sidecar Supersoni-co enpresa, komunikazioarekineta marketinarekin lotutakoa;Enseñalia, haurren eta helduenheziketa ardatz duena; eta Hiru-dart, hiru dimentsiotako infogra-fien, errealitate birtualaren etamultimedia zerbitzuen inguru-koa.

Baina ez dira bakarrak. Izanere, enpresentzako itzulpengin-tza zerbitzua eman du ezagutzeraMaramara taldeak. Emprende-ren bitartez enpresa horrek baliz-ko bezeroekin harremanak estu-tu nahi izan dituela adierazi duAmaia Etxepeteleku talde horre-tako komunikazio arduradunak:«Bezeroekin harremanak estu-tzea bilatzen dugu, baita gurekinkolaboratu nahi duten pertsonak

ere». Talde horren barnean, gai-nera, diseinu grafikoarekin, web-guneekin eta komunikazioarekinlotutako zerbitzuak eskaintzendituen beste proiektu bat erebadute: Bi Tanta. Maluta, berriz,talde horretako argitaletxe batda. Zerbitzu horiek eskaintzera-koan egin behar izaten dutentalde lana nabarmendu du Etxe-petelekuk.

Ezagutarazteko moduaHain ohikoak ez diren produk-tuez gain, ikerketarekin, garape-narekin eta berrikuntzarekin lo-tutako produktuentzako tarteaere bada azoka horretan. Farma-zia industriak eta botika berriakasmatzen dituztenek egin beharizaten dituzten azterketen gas-tuak murrizteko erreminta sortudu IMG Pharma enpresak: zelulamintz batzuen microarray-ak.Tresna horren bidez, Egoitz Asti-garraga erremintaren sortzailee-tako batek dio ikerketetako den-bora, hondakin erradioaktiboaketa esperimentuetako animaliakaurrez daitezkeela.

Emprende haien sektorekoazoka izan ez arren, mikroarraienproduktua ezagutarazteko auke-ra paregabea izan daitekeela ustedu. «Orain dela bi urte sortu ge-nuen enpresa. Hori horrela, ezdugu bezeroen eta hornitzaileenarteko erabateko harremana lor-tuko, baina hainbat ideia truka di-tzakegu enpresa garatzeko eta en-presa kudeatzeko».

«Garrantzitsuena gure produk-tua ezagutaraztea da», adierazidu Paco Simon Zapa iBooks en-presako kideak. Azken teknolo-gia berrietara egokitutako liburuelektronikoak egiten dituzte.Hori bai, oraingoz, iPadetarakobakarrik. Urte amaierarako gai-nerakoetarako prest izango dituz-tela uste du. Haren hitzetan, inge-leseko irakasleek teknologiareki-ko duten zaletasuna oinarrihartuta bururatu zitzaien enpre-sa sortzea.

Audioak, bideoak edo bestela-ko multimedia elementuak dituz-ten liburuak eskaintzeaz gain,bestelako produktuetarako balia-garria izan daitekeelakoan dago:«Euren produktua ezagutarazinahi duten enpresentzat interes-garria izan daiteke, eta nahi du-ten formatuetan eskaintzen ditu-gu».

Arriskua eta beldurraEkintzaile izatea arriskuarekinlotuta dagoela uste du Astigarra-gak: «Ekintzaile izatea ez da zaila,arriskutsua baizik». Izan ere, ha-ren arabera, enpresa proiektuagauzatzeko jarritako dirua, eskai-nitako denbora eta egindako es-fortzua daude horren guztiarenatzean. Finantzaketa traba izandaitekeelakoan dago, baina azal-du du sortu nahi den enpresa gau-zatzeko formakuntzarik ez izateadela zailena. «Ondo joanez gero,ikasiko duzu, baina, gaizki joanezgero, are gehiago ikasiko duzu».

Sorkuntzaren erakusleihoa

ten gizarteari», dio Peñak. Harenarabera, gizarteak ohartu behar-ko luke ekintzaileek lana sortzendutela eta ekonomia dinamiza-tzen dutela.

«Gaur egun inoiz baino beha-rrezkoago dira», azaldu du. Izanere, uste du egoera ekonomikoaribuelta ematen lagundu diezaio-ketela. Hori bai, nabarmendu dukontu publikoak orekatzeko egi-ten ari diren murrizketak ekin-tzaileentzat «kaltegarri» direla.

Murrizketekin edo murrizketa-rik gabe, generoak ez du parekide-tasunik ekintzailetzan. Otsailetik—Espainiako Gobernuak lanerreforma berria onartu zuene-tik— abuztuaren amaierara arte,Hego Euskal Herrian ekintzaile-ek lortutako kontratu mugagabegehienak gizonezkoenak dira:kontratuen %58 (1.625). Emaku-mezkoek, berriz, 1.162 kontratulortu dituzte (%42).

Kopuru horien atzean, familiaeta lana uztartzeko zailtasunakdaude, Peñaren esanetan. «Gerozeta emakume gehiago daude lanmerkatuan, baina piramideangora eginda, emakume kopuruagutxitzen doa. Administraziokontseiluetan, oraindik ere, ema-kume gutxi daude».

Aldaketak, oinarrietatik«Ekintzaile izatea jarrera aldake-ta bat da», adierazi du RodriguezTazebaez enpresako kideak.Ekintzaile izateak lan munduare-kiko ikuspuntua aldatu diolako-an dago. «Akaso, egun enpresabatera curriculuma ematera joanbeharrean, lan eskaintza batekinjoango naiz».

Ekintzailetzaren izpiritu horitxikitatik barneratzea interesga-rria izango litzatekeela iritzi dioIbarbiak. Hori lortzeko, hezkun-tza sisteman ekintzaile izatearenezaugarriak txertatu behar dire-lakoan dago. «Ikastolan ikasleakez dituzte prestatzen enpresa batsortzeko. Interesgarria izangolitzateke izpiritu hori txertatzea,eta gizarteak zentzu horretanaldatu beharko luke». Batxilergo-an eta Lanbide Heziketan lehenpausoak ematen ari direla esandu.

«Gaurko gizarteak aldaketa be-har du zentzu horretan», azaldudu Rodriguezek ere. Gainera,uste du Ibarbiak eskatzen duenaldaketa unibertsitateetan eregauzatu beharko litzatekeela etaekintzaileak norabide horrenbihurgune izan daitezkeela. Ja-rrera aldaketa hori tarteko, ekin-tzaileak ausartak direla diote Pe-ñak eta Ibarbiak.

Beti izan dira ekintzaileak, etabeti izango dira. Aldaketaren al-darria izaten dute eskuan, ames-tutako proiektuak errealitateraeraman nahi izaten baitituzte.Ametsak egia bihurtzen direlaesan ohi da. Ekintzaileen kasuan,oro har, errealitate bihurtzendira.

Webguneen eta sakelakoen programazioaren inguruko produktuak eman ditu ezagutzera Blacslot enpresak Emprende azokan.MONIKA DEL VALLE / ARP