Animaliak lagun

10
Animaliak lagun

Transcript of Animaliak lagun

Page 1: Animaliak lagun

Animaliak lagun

Page 2: Animaliak lagun

Aspaldi-aspaldian, animaliek artean hitz egiten zuten garaian, etxe batera

txakur bat heldu zen.

—Egun on, gelditu naiteke zure etxean bizitzen? — galdetu zion txakurrak etxeko jabeari.—Eta zer egingo duzu jatekoa irabazteko? — erantzun zion jabeak.

Page 3: Animaliak lagun

—Umeek txakurrak gustuko dituzte; jolas egingo dut haiekin, eta, gainera, etxea zainduko dut: gauean lapurren bat etortzen bada... zaunka egingo dut!—Ederto, laguntxo! txakurraren txabolan gera zaitezke.

Eta txakurra

gizonarekin bizitzen gelditu zen.

Page 4: Animaliak lagun

Hurrengo egunean, zaldi bat heldu zen etxera.

—Egun on, gelditu naiteke zure etxean bizitzen? —galdetu zuen zaldiak.—Eta zer egingo duzu jatekoa irabazteko? —erantzun zion jabeak.

—Zaldi indartsua naizenez... mendira zoazenean, nire gainean joan zaitezke. Horrela ez zara nekatuko!.—Ederto, laguntxo! zalditegian gera zaitezke.

Page 5: Animaliak lagun

Eta zaldia,

txakurrarekin

eta gizonarekin bizitzen gelditu zen.

Page 6: Animaliak lagun

Hurrengo egunean, oilo bat heldu zen etxera

—Egun on, gelditu naiteke zure etxean bizitzen?— galdetu zuen oiloak.—Eta zer egingo duzu jatekoa irabazteko? —erantzun zion jabeak.

—Sasoiko oiloa naizenez, zuk jateko arrautzak errungo ditut.—Ederto, oilo maitea! oilategian gera zaitezke.

Page 7: Animaliak lagun

Eta oiloa

zaldiarekin,

txakurrarekin

gizonarekin bizitzen gelditu zen.

Page 8: Animaliak lagun

Beste egun batean, katu bat heldu zen etxera.

—Egun on, gelditu naiteke zure etxean bizitzen?— galdetu zuen katuak.—Eta zer egingo duzu jatekoa irabazteko? —erantzun zion jabeak.

—Katu zuhurra eta azkarra naizenez, etxeko sagu guztiak uxatuko ditut.—Ederto, katu ausarta! sukaldean gera zaitezke.

Page 9: Animaliak lagun

Eta horrela gelditu ziren gauzak: katua,

oiloa,

zaldia

Page 10: Animaliak lagun

eta txakurra

gizonarekin

etxean bizitzen gelditu ziren.

Harrezkero, gizakiak animaliak lagun ditu inguruan, eta hobeto bizi da haiei esker; izan ere, lagundu egiten diote, eta janaria ematen.

Egia bada, sakelan sar, eta gezurra bada, kontuan ez har.