Aniztasuna eta aukera berdintasuna

6
Aniztasunaren eta ukera berdintasunaren inguruan hitz egiten ere jardun gara klasean. Horretarako, talde txikitan jarri eta kontzeptu bakoitzari definizioa ematen saiatu gara, lehenik eta behin. Hortaz gain, bakoitzaren onurak eta gatazkak zerrendatzen saiatu gara. Lan zaila izan da orokorrean, izan ere kontzeptuak abstraktuak dira eta elkarren artean solapatu egiten dira. Hala ere, guaza oso interesgarriak atera dira gelako elkarrizketan eta nire iritzia birplanteatzeko eta ako ikasteko aukera izan dut. ______________________________________________ Definizioak Aniztasuna : Aniztasuna, bere horretan, desberdintasunen multzo bezala definitzen da; haur desberdinen multzoa eskolaren kasuan. Hala ere, definizio horretatik haratago, aniztasunaren atzean ulertzeko modu bat ezkutatzen dela iruditzen zaigu. Beraz, desberdintasuna alde positibo eta inklusibo batetik begiratzea izango litzake; hau da,

Transcript of Aniztasuna eta aukera berdintasuna

Page 1: Aniztasuna eta aukera berdintasuna

Aniztasunaren eta ukera berdintasunaren inguruan hitz egiten ere jardun gara klasean. Horretarako, talde txikitan jarri eta kontzeptu bakoitzari definizioa ematen saiatu gara, lehenik eta behin. Hortaz gain, bakoitzaren onurak eta gatazkak zerrendatzen saiatu gara. Lan zaila izan da orokorrean, izan ere kontzeptuak abstraktuak dira eta elkarren artean solapatu egiten dira. Hala ere, guaza oso interesgarriak atera dira gelako elkarrizketan eta nire iritzia birplanteatzeko eta ako ikasteko aukera izan dut.

______________________________________________

Definizioak

Aniztasuna : Aniztasuna, bere horretan, desberdintasunen multzo bezala definitzen da; haur desberdinen multzoa eskolaren kasuan. Hala ere, definizio horretatik haratago, aniztasunaren atzean ulertzeko modu bat ezkutatzen dela iruditzen zaigu. Beraz, desberdintasuna alde positibo eta inklusibo batetik begiratzea izango litzake; hau da, ematen zaion trataera baino gehiago, horren aurrean dugun jarrera izango litzatekeela uste dugu. Aniztasunak gure ikuspegia irekitzera garamatza. Gela batean gaudenean mota guztietako pertsonak aurki ditzakegu, zailtasunen bat duen haurra, etnia edo kultura desberdinetako haurrak...

Page 2: Aniztasuna eta aukera berdintasuna

Aukera berdintasuna : momentuan ez gara termino honi definizio bat emateko gai izan. Hala ere, geroago hitz egindakoarekin (idatzita dagoena) gutxi gorabehera zer den esaten dela uste dut.Bakoitzaren onurak eta gatazkak zehazterakoan oso

zaila egin zaigu elkarren arteko mugak bereiztea. Beraz, ados agertu gara (ni ere bai pertsonalki) gure ikaskide den Amaiak esan bezala, eta “elkarren arteko joko bat bezala” ulertu dugu. Aniztasunari inklusiboki, era egokian erantzun nahi bazaio, aukera berdintasuna bermatu behar da. Aitzitik, aukera berdintasunik ez dago aniztasunik onartzen eta errespetatzen ez bada.Arrazoi horregatik, kontzeptu biek dakartzaten onurak eta gatazkak nahiko berdintsuak direla ondorioztatu dugu.

Onurak

Aniztasuna : - Aukera berdintasuna- Norbere pertsona eraikitzeko aukera (libre izateko)

- Bizikidetzan eta enpatian oinarritutako baloreak- … (beste mila)

Aukera berdintasuna:

- Norberaren duintasuna errespetatzea- Norbere pertsona eraikitzeko aukera (libre izateko)

- Aniztasunaren trataea inklusiboagoa bermatu- Bizikidetzan eta enpatian oinarritutako baloreak

- … (beste mila)

Page 3: Aniztasuna eta aukera berdintasuna

Gatazkak

Gatazka bezala, ikusi dugu hezkuntza sisitema gaur egun antolatua dagoen bezala eta eskola gehienetako antolamendua (ordutegi zorrotzak, ikasle-talde handiegiak, testuliburuak…) dela eta, oso zaila dela aukera berdintasuna bermatzea eta aniztasunari trataera egokia ematea. Beraz, gaur egungo gizartea eta bi kontzeptu hauek etengabeko gatazkan daudela uste dugu. Gauzak errotik aldatu beharko ditugula ere bai.*Aukera berdintasuna, esaterako, ezinezkoa da gurea bezalako gizarte kapitalista eta indibidualista batean.

Jarraian klasean hitz egindakoak eta horren inguruko nire iritzi eta kezkak azaltzen ditut…

Ondoko biñetak esan nahi duetnarekin desados agertu dira batzuk klasean. Eta laguntzarako haurren azpian kaxa gehiago edo gutxiago jarri beharrean, hesia moztu beharko litzatekela esan dute. Asko pentsatu dut horren inguruan eta, esan beharra daukat, oraindik ere ez dudala argi non kokatzen naizen iritzi horren aurrean. Alde batetik, uste dut hesiak hezkuntza helburuak irudikatzen baditu, esaterako, bai moztu beharko litzatekela. Edo behintzat malguagoa izan eta pertsona bakoitzari egokitu. Baina, bestalde, hesia mundua eta hau ulertzeko ezagutza bezala ulertuz gero, ondo deritzot txikienei kaxa gehigao jartzea. Hori hezkuntzara ekarrita, esango

Page 4: Aniztasuna eta aukera berdintasuna

nuke gehien behar duenari laguntza gehiago ematearekin bat natorrela. Laburbilduz, aurrez esan bezala ez dut batere argi eta ez dut konklusio batera iristea lortzen; nire ustetan bi aurpegi baititu.

Hizketaldiaren bitartean norbaitek ondorengoa esan du: “baina aukera berdintasuna ematen badiegu, denak leku berdinera eramango ditugu eta hori ere ez dugu nahi”. Horren aurrean esan, nire ustez aukera berdintasunak ez dituela helburuak edo helmugak finkatzen. Guztiz kontrakoa, irteera-lerroa markatzen du, hots , denok leku beretik hastea. Haur guztiei ikasteko eta parte hartzeko aukera berdinak emango zaizkie eta hortik bakoitzak erabaki dezala bere bidea. Ez ditugu helmuga berdinera iristen diren haurrak nahi. Era horretan, aniztasuna erail egingo genuke.

________________________________________________________________________________________________________

Biak ala biak inklusibitatearen printzipio eta ezinbesteko oinarriak

dira.

Page 5: Aniztasuna eta aukera berdintasuna

Bitxikeria bezala, goiko irudia aurkitu du sarean informazio bila nebilen bitartean eta lerro batzuk eskaintzea pentsatu dut. Bertan, egoera bat ageri da: irakasleak, ebaluazioa justua izan dadin ikasle guztiei (ikasleek gaitasun oso desberdinak dituztela esan beharra dago) froga berbera egiteko eskatzen die, hots, zuhaitzera igotzea.

Gaur egun, edo nik ikusitakoaren arabera behintzat, azterketa bidez ebaluatzen dira ikasleak, Lhko bigarren eta hirugarren zikloetan gehienbat. Froga hauek idatziak izan ohi dira eta gehienetan testuliburuek edo irakasleak esandakoa erreproduzitzeko eskatzen dute. Gainera, DENONTZAT BERDINAK izaten dira.

Horren aurrean, hausnarketa txiki bat egin dut. Mota honetako ebaluazioak aukera berdintasuna eskaitzen al du? Dudarik gabe, ez. Ez dira ikasleen behar eta gaitasunak kontutan hartzen eta gutxiago horietara egokitzen. Beraz, aukera berdintasuna bermatu nahi badugu, ez al genuke ebaluazio sistema eraldatu behar?