“Artearen historia” atala aukeratu duzu. Atal honek...

5
1 “Artearen historia” atala aukeratu duzu. Atal honek Mesopotamiako zibilizazioaz dihardu. Mesopotamiako zibilizazioa Lurreko zibilizaziorik zaharrenetako bat da. Duela 4000 urte baino gehiago sortu zen eta hiru mila urtean iraun zuen. Tigris eta Eufrates ibaien arteko eskualde emankorrean herri ugari kokatu ziren. Babilonia Eufrates ibaiaren ertzean dago eta bere izena “Babi-Ilu”tik dator (“Babi-Ilu”k hau esan nahi du: “Jainkoaren atea”). Orain zuk kontatu beharko duzu Messina maisu eta bere ikasleek (David eta Angela) Hammurabi erregearekin izandako pasadizoa. Sumertarrek idazkera kuneiformea asmatu zuten, beren hizkuntzan idatzi ahal izateko. Aurrerago, eskualde hartako beste herri batzuek bere egin zuten idazkera hori; herri horietako batzuk akadiarrak, amorreotarrak eta asiriarrak ditugu; asiriarren azken hiriburua Ninive izan zen. Errege-erreginentzako jauregiak ere eraikitzen zituzten. Asiriarren garaian, sarbideen albo banatan harrizko eskultura erraldoiak jartzen zituzten. Besteak beste, hegalak eta giza burua zituzten zezenenak ziren eskultura haiek. Babiloniarrek uste zuten estatuek errege-erreginak eta beren ondasunak zaintzen zituztela. Babiloniarrek adobea eta adreiluak erabiliz altxatzen zituzten hiriak eta eraikinak. Beren arkitekturaren eraikinik bereizgarriena zigurata da: dorre altu bat, piramide-egitura duena; hainbat solairu ditu, zenbat eta gorago, orduan eta estuagoak direnak: tenpluen ondoan eraikitzen zituzten ziguratak.

Transcript of “Artearen historia” atala aukeratu duzu. Atal honek...

Page 1: “Artearen historia” atala aukeratu duzu. Atal honek ...bilbao.net/cibercomic/babiloniarrak_bilbao.pdf · 10.- Historiaurreko artea Mesopotamiako zibilizazioa baino zaharragoa

1

“Artearen historia” atala aukeratu duzu. Atal honek Mesopotamiako zibilizazioaz dihardu.

Mesopotamiako zibilizazioa Lurreko zibilizaziorik zaharrenetako bat da. Duela 4000 urte baino gehiago sortu zen eta hiru mila urtean iraun zuen.

Tigris eta Eufrates ibaien arteko eskualde emankorrean herri ugari kokatu ziren. Babilonia Eufrates ibaiaren ertzean dago eta bere izena “Babi-Ilu”tik dator (“Babi-Ilu”k

hau esan nahi du: “Jainkoaren atea”).

Orain zuk kontatu beharko duzu Messina maisu eta bere ikasleek (David eta Angela) Hammurabi erregearekin izandako pasadizoa.

Sumertarrek idazkera kuneiformea asmatu zuten, beren hizkuntzan idatzi ahal izateko. Aurrerago, eskualde hartako beste herri batzuek bere egin

zuten idazkera hori; herri horietako batzuk akadiarrak, amorreotarrak eta asiriarrak ditugu; asiriarren azken

hiriburua Ninive izan zen.

Errege-erreginentzako jauregiak ere eraikitzen zituzten. Asiriarren garaian, sarbideen

albo banatan harrizko eskultura erraldoiak jartzen zituzten. Besteak beste, hegalak eta giza burua zituzten

zezenenak ziren eskultura haiek. Babiloniarrek uste zuten estatuek errege-erreginak

eta beren ondasunak zaintzen zituztela.

Babiloniarrek adobea eta adreiluak erabiliz altxatzen zituzten hiriak eta eraikinak.

Beren arkitekturaren eraikinik bereizgarriena zigurata da: dorre altu bat, piramide-egitura duena; hainbat solairu

ditu, zenbat eta gorago, orduan eta estuagoak direnak: tenpluen ondoan eraikitzen zituzten ziguratak.

Page 2: “Artearen historia” atala aukeratu duzu. Atal honek ...bilbao.net/cibercomic/babiloniarrak_bilbao.pdf · 10.- Historiaurreko artea Mesopotamiako zibilizazioa baino zaharragoa

2

Page 3: “Artearen historia” atala aukeratu duzu. Atal honek ...bilbao.net/cibercomic/babiloniarrak_bilbao.pdf · 10.- Historiaurreko artea Mesopotamiako zibilizazioa baino zaharragoa

3

Page 4: “Artearen historia” atala aukeratu duzu. Atal honek ...bilbao.net/cibercomic/babiloniarrak_bilbao.pdf · 10.- Historiaurreko artea Mesopotamiako zibilizazioa baino zaharragoa

Saure argitaletxearen bildumekin 4Marrazkilaria: Mª José Mosquera

©

Page 5: “Artearen historia” atala aukeratu duzu. Atal honek ...bilbao.net/cibercomic/babiloniarrak_bilbao.pdf · 10.- Historiaurreko artea Mesopotamiako zibilizazioa baino zaharragoa

1.- Grekoek Mesopotamia (alegia, “ibaien artean”) deitu zioten Ekialde Hurbilean Tigris eta Eufrates ibaien artean dagoen eskualdeari.

Bai Ez

2.- Mesopotamiarrena munduko zibilizaziorik zaharrenetako bat da.

Bai Ez

3.- Babilonia Eufrates ibaiaren ertzean dago eta bere izena “Babi-Ilu”tik dator (“Babi-Ilu”k hau esan nahi du: “Jainkoaren atea”).

Bai Ez

4.- Ninive izan zen asiriarren lehenengo hiriburua.

Bai Ez

5.- Animalia androzefaloek zezen edo lehoi gorputza, arrano-hegalak eta gizaki-burua dituzte.

Bai Ez

6.- Mesopotamian, buztinezko, harrizko edo metalezko oholtxoen gainean idazten zuten.

Bai Ez

7.- Zigurata animalia mitologikoa da.

Bai Ez

8.- Hammurabiren monolitoan, erregeak bere menpekoak gobernatzeko erabiltzen zituen legeak jasota daude. Idazkera kuneiformez idatzita daude.

Bai Ez

9- Babilonia emankortasunaren jainkosa da.

Bai Ez

10.- Historiaurreko artea Mesopotamiako zibilizazioa baino zaharragoa da.

Bai Ez

Galderak

5