“Etxekoak” antzezlana istorio pertsonal batetatik abiatzen da. · “Publikoari Gorroto”...

8

Transcript of “Etxekoak” antzezlana istorio pertsonal batetatik abiatzen da. · “Publikoari Gorroto”...

Page 1: “Etxekoak” antzezlana istorio pertsonal batetatik abiatzen da. · “Publikoari Gorroto” (XIII. Donostia Antzerki Saria) izan zen estraineko antzezlana. Ondorengoa berriz, Huts
Page 2: “Etxekoak” antzezlana istorio pertsonal batetatik abiatzen da. · “Publikoari Gorroto” (XIII. Donostia Antzerki Saria) izan zen estraineko antzezlana. Ondorengoa berriz, Huts

“Etxekoak” antzezlana istorio pertsonal batetatik abiatzen da.

Itsasoaz bestalde maitemindu nintzen. Atzerriko lagunarekin egoteko aukera bakarra ezkontzea izan zen. Eta hor hasi zen dena: burokrazia, paper administratiboak, joan etorri zenbaezinak, elkarrizketak kontsulatuan… urtetako erokeri eta zentzugabekeria hutsa.

Esperientzia honetatik abiatuz, egungo gizarteak eta estatuek sortu eta eraiki dituzten muga eta lege absurduen kritika egitera goaz antzezlan berri honekin. Etxekoa/kanpokoa dikotomian gaur egun hain presente dugun inmigrazioaren gaia jorratuko dugu.

Page 3: “Etxekoak” antzezlana istorio pertsonal batetatik abiatzen da. · “Publikoari Gorroto” (XIII. Donostia Antzerki Saria) izan zen estraineko antzezlana. Ondorengoa berriz, Huts

Eta bat hori da, aldi berean, Ander Lipusen proiektu pertsonaletarako kabia.“Publikoari Gorroto” (XIII. Donostia Antzerki Saria) izan zen estrainekoantzezlana.Ondorengoa berriz, Huts Teatroaren bigarren antzezlanarekin bere alboan ariko den behargin taldea:

Zuzendaria: Ander Lipus

Idazlea: Jon Gerediaga

Aktoreak: Kristian Etxaluz Javier Barandiaran Ander Lipus Maika Etxekopar

Zuzendari laguntzailea: Mariya Aneva

Musika: Asier Ituarte

Argiztapena: Josep Duhau

Jantziak: Leire Orella

Eszenografia: Jose Pablo Arriaga

Panpina eta atrezzoa: Battit Halsouet

Kartela: Aritz Merino

Argazkiak: Ainhoa Resano

Web arduraduna eta diseinua: Roberto Quintana

Administrazioa: Iasone Parada Irantzu Azpeitia Xabino Alkorta

Banaketa: Irantzu Azpeitia

Ekoizpena: ARTEDRAMA

Page 4: “Etxekoak” antzezlana istorio pertsonal batetatik abiatzen da. · “Publikoari Gorroto” (XIII. Donostia Antzerki Saria) izan zen estraineko antzezlana. Ondorengoa berriz, Huts

LIPUS GEREDIAGARI BURUZStanislavskik Chejoven lanak taularatu zituen. Kantorrek Witkiewitzenak. Eta nik, Gerediagarenak. “Che, Witki, edo Holderlin” hala deitu izan diot nik broman.Eta broman edo serio, baina 15 urte pasa dira elkar ezagutu eta beharrean hasi ginenetik. Beti erakarri nau bere idazteko manerak, bere sentiberatasunak, eta nola ez, pertsonak, Jon lagunak. Beste lagun batek, La Zarandako Eusebio Calongek esan zidan: “Ederra da Jonen poesia bai, baina behartu behar duzu antzerkia idaztera, mehatxatu. Ez dakit berak antzerkia behar duen, baina antzerkiak bera behar du”. Bost urteko pausaren ondoren berriz gatoz poesiarekin antzerkia egitera.Zer da bada antzerkia, poesia mugimenduan ez bada?

GEREDIAGA LIPUSI BURUZHainbat urtez Ander Lipusekin batera lan egin ostean, bost urte neramatzan antzerkitik urrun, antzerkiaz akituta nonbait, poesiaren hizkuntza soil eta bakartian babestuta, Ander Lipusengandik urrun. Baina Iñigo Ibarra ez da sekulan oso urrun ibili. Bere kezkak nire kezkak izan dira azken urteetan ere: gure etxea, gure bihotzak, legea, gizalegea.

Ander Lipusekin sormen lan batean sartzea, etxeko erosotasunetik atera eta izerditan hastea da, eta umeen seriotasunez heltzea jolasari. Eta lanean hastea tinko. Gauzak, gutxi gorabehera, halakoxeak izan ohi dira: Lipusek begiak ixten ditu, eta apurka-apurka edo bat-batean, oholtzan irudiak eta ekintzak agertzen dira. Orduan ez da zaila izaten ados jartzea: nik hitzak paratu behar ditut berak irudiak eta ekintzak paratzen dituen leku berean:gizakiaren alde, poesiaren alde.

Orain, Iñigo Ibarraren poz eta minak nireak direlarik, Ander Lipusekin lanean tinko hasteko sasoia heldu da. Serio jolasteko sasoia.

Page 5: “Etxekoak” antzezlana istorio pertsonal batetatik abiatzen da. · “Publikoari Gorroto” (XIII. Donostia Antzerki Saria) izan zen estraineko antzezlana. Ondorengoa berriz, Huts

KRISTIAN ETXALUZAsko inketatu dira nere senideak ikusiz nola nere mania batengatik beti jotzen nuen “por amor al arte”rekin sukaldatzen ziren ekintzetara, antzerkiak leku erraldoia hartzen zuelarik nere griñan: “Noiz ote seriosa billakatuko hiz?” Seriosa, kontexto hortan eta beraientzat profesionala izatea erran nahi zuen eta diru irabazteko lanean aritzea. Nere arrapostua premonitorioa zen: “Hola bilakatuko naiz erretretan, nere klasekoak bezala aspertu orde. Orduan aski fresko izango naiz, lanak ez bainu higaturik utziko, eta aski experientziarekin ere”. “Amatur eta profesional ber denboran”.

JAVIER BARANDIARANJende normalak bere bizitza antolatuta izaten duen edadean, nik lema kolpe bat eman nion nireari eta antzerkigintzan murgildu nintzen. Ogibide bihurtu zen hasieratik, Ados eta Trapu Zaharra konpainiekin lan eginda. Paraleloki ogi gutxi edo bat ere ez ematen duen ibilbide autonomoari ekin nion JB Pedradas proiektu pertsonalarekin.Egun tamaina eta izaera ezberdinetako abenturetan nabil: Hika, Metrokoadroka, JB Pedradas bera... eta hala ere lortzen dut burua argi mantentzea, goizetan sikiera.

MAIKA ETXEKOPARTxipidanik kantatzen ikasten hasi nintzen, Xiberoan nahiko naturalki egiten den bezala, eta biziak beste adierazpen artistiko batzuen aitzinean zur eta lur geratzera eraman nau, hala nola antzerkia, honen plazerren jastatzeko gogo haundiarekin. “Amaren alabak” xiberotar neska taldeko kide kantaria niz aspalditik, Iparraldeko “Le Petit Théâtre de Pain” antzerki taldearekin 3 urtez lanean eta ikasten aritua, bi basa-pastoraletan arizale izana (Ederlezi eta Akitaniako Alienor), baita ere nire aldetik frantses eta euskarazko kantu eta antzerki experientziatxoen eramaiten, nire bide eta formen bilatzen hots.

Page 6: “Etxekoak” antzezlana istorio pertsonal batetatik abiatzen da. · “Publikoari Gorroto” (XIII. Donostia Antzerki Saria) izan zen estraineko antzezlana. Ondorengoa berriz, Huts

Lainoak estaltzen du zerumugaeta euria ari du itsaso gainean.

Besarkatuko bagina astiro-astiro!Euria ari du ere gure barnean.

Eutsi, maiteaez du inporta zer dagoenzerumugaz haraindi, lainotan barrenagu etxean gaude beti, eta beti bidean.

Maite zaitut, maite nauzu,euria itsasora bezala bagoaz gure etxetik gure etxera.

-Jon G.-

Page 7: “Etxekoak” antzezlana istorio pertsonal batetatik abiatzen da. · “Publikoari Gorroto” (XIII. Donostia Antzerki Saria) izan zen estraineko antzezlana. Ondorengoa berriz, Huts

ZUZENDARI ARTISTIKOA:Ander Lipus

ZUZENDARI ADMINISTRATIBOA:Xabino Alkorta

EKOIZPENA:Iasone Parada (+34) 633 56 76 46

BANAKETA:Irantzu Azpeitia(+34) 615 77 95 11

ARTEDRAMAJose Ramon Aketxe Plaza 1148940 Leioa - Bizkaia

(+34) 94 607 25 72

[email protected]

@ArteDrama

- - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - www.etxekoak.eus- - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - -

EGUTEGIA

SORKUNTZA EGONALDIAK:

2014ko Ekaina, Leioa

2014ko Azaroa, Zumaia

2015eko Martxoa, Leioa

2015eko Maiatza, Luhuso

2015eko Urria, Luhuso

Estreinaldia 2015eko Udazkena

Bira amaiera 2016ko ekainean

Page 8: “Etxekoak” antzezlana istorio pertsonal batetatik abiatzen da. · “Publikoari Gorroto” (XIII. Donostia Antzerki Saria) izan zen estraineko antzezlana. Ondorengoa berriz, Huts

Luhuso/ Harri Xuri

Gasteiz/ Principal Antzokia

Azpeitia/ Soreasu Antzokia

Larresoro/ Herriko Gela

Zumaia/ Aita Mari Antzokia

Bilbo (2 emanaldi)/ Arriaga Antzokia

Kultur Leioa

Durango/ San Agustin Kulturgunea

Donostia (4 emanaldi)/ Gazteszena. Egia

Elorrio/ Arriola Antzokia

Berriz/ Kultur Etxea

Markina/ Frontoia

Santurtzi/ Serantes Kultur Aretoa

Gernika/ Lizeo Antzokia

Oñati/ Santa Ana Antzokia

Basauri (2 emanaldi)/ Social Antzokia

Arrigorriaga/ Lonbo aretoa

Hondarribia/ Itxas Etxea Auditorium

Andoain/ Bastero Kulturgunea

Zornotza Aretoa

Arrasate/ Amaia Antzokia

Errenteria Hiria Kulturgunea

Tolosa/ Leidor Antzokia

Aulesti/ Frontoia

Ermua Antzokia

Baigorri / Antzokia

Senpere / Antzokia

Bira amaiera 2016ko ekainean

Azaroak 1

Azaroak 4

Azaroak 6

Azaroak 7

Azaroak 13

Azaroak 18

Azaroak 20

Azaroak 22

Azaroak 26, 27,28,29

Abenduak 11

Abenduak 12

Abenduak 13

Urtarrilak 21

Urtarrilak 23

Urtarrilak 24

Urtarrilak 29

Otsailak 5

Otsailak 7

Otsailak 12

Otsailak 19

Otsailak 21

Martxoak 13

Martxoak 18

Apirilak 2

Apirilak 8

Apirilak 9

Apirilak 15