APLIKAZIOAREN ARGIBIDEEN AGIRIA - Navarra€¦ · 1. Zein kidegotan parte hartzen den 1....

19
Departamento de Educación Servicio de Recursos Humanos Hezkuntza Departamentua Giza Baliabideen Zerbitzua APLIKAZIOAREN ARGIBIDEEN AGIRIA Aplikaziorako sarbidea Ohar garrantzitsua: aplikazioan sartzeko Internet Explorer nabigatzailea erabiltzea gomendatzen da. Navarra.es webguneko fitxan aurkituko duzu eskabidea betetzeko aplikazio telematikorako sarbidea, beheko irudian lauki urdin batez inguratuta agertzen den estekan. Esteka horretan sakatu ondoren mezu bat agertuko da aplikazioan sartzerakoan “saio” bat sortuko dela ohartaraziz eta, beraz, aplikazioa denbora jakin batean bakarrik izanen dela aktibo. Aplikazioan lanean ari ez bazara, denbora hori igarotakoan “saioa” iraungi eginen da eta aplikazioan egindako lana ezabatu, aldez aurretik gorde ez baduzu. Ondorioz, ez bazara jarraian aritu behar eta eten luzeren bat egin nahi baduzu, ordura arte sartu dituzun datuak jasoko dituen zirriborroa gordetzeko gomendatzen dizugu, berriz ere eskabidea 1/19

Transcript of APLIKAZIOAREN ARGIBIDEEN AGIRIA - Navarra€¦ · 1. Zein kidegotan parte hartzen den 1....

Page 1: APLIKAZIOAREN ARGIBIDEEN AGIRIA - Navarra€¦ · 1. Zein kidegotan parte hartzen den 1. Eskatzaileak kidego batean baino gehiagotan parte har badezake, goitibeherako koadro bat agertuko

Departamento de Educación Servicio de Recursos HumanosHezkuntza Departamentua Giza Baliabideen Zerbitzua

APLIKAZIOAREN ARGIBIDEEN AGIRIA

Aplikaziorako sarbidea

Ohar garrantzitsua: aplikazioan sartzeko Internet Explorer nabigatzailea

erabiltzea gomendatzen da.

Navarra.es webguneko fitxan aurkituko duzu eskabidea betetzeko aplikazio

telematikorako sarbidea, beheko irudian lauki urdin batez inguratuta agertzen

den estekan.

Esteka horretan sakatu ondoren mezu bat agertuko da aplikazioan

sartzerakoan “saio” bat sortuko dela ohartaraziz eta, beraz, aplikazioa denbora

jakin batean bakarrik izanen dela aktibo. Aplikazioan lanean ari ez bazara,

denbora hori igarotakoan “saioa” iraungi eginen da eta aplikazioan egindako

lana ezabatu, aldez aurretik gorde ez baduzu. Ondorioz, ez bazara jarraian aritu

behar eta eten luzeren bat egin nahi baduzu, ordura arte sartu dituzun datuak

jasoko dituen zirriborroa gordetzeko gomendatzen dizugu, berriz ere eskabidea

1/19

Page 2: APLIKAZIOAREN ARGIBIDEEN AGIRIA - Navarra€¦ · 1. Zein kidegotan parte hartzen den 1. Eskatzaileak kidego batean baino gehiagotan parte har badezake, goitibeherako koadro bat agertuko

Departamento de Educación Servicio de Recursos HumanosHezkuntza Departamentua Giza Baliabideen Zerbitzua

betetzeari ekiten diozunean zirriborro horren gainean lan egin dezazun

eskabidea osatu arte.

Onartzeko botoia sakatzean aplikazioan sartuko zara. Aplikazioak lehenik eta

behin erabiliko duzun identifikazio mota aukeratzeko eskatuko dizu.

Sinadura elektronikoa

Sinadura elektronikoa aukeratzen baduzu, ziurtagiri digitala edo eNAN-a izan

beharko duzu. Autentifikazio elementu horietako bat baino ez duzu behar.

eNAN-a eta eNAN irakurgailua badituzu, eNAN-a irakurgailuan sartu behar

duzu programara sartzeko esteka klikatu baino lehenago.

Kasu bietan, jarraian erakusten dizugun pantailaren gisako bat aterako zaizu

aplikazioan. Bertan erabili behar duzun ziurtagiria hautatu beharko duzu. eNAN-

2/19

Page 3: APLIKAZIOAREN ARGIBIDEEN AGIRIA - Navarra€¦ · 1. Zein kidegotan parte hartzen den 1. Eskatzaileak kidego batean baino gehiagotan parte har badezake, goitibeherako koadro bat agertuko

Departamento de Educación Servicio de Recursos HumanosHezkuntza Departamentua Giza Baliabideen Zerbitzua

a erabili nahi baduzu "AC DNIE 002" hautatu beharko duzu eta FNMTren

ziurtagiria erabili nahi baduzu, "FNMT Clase 2 CA" hautatu beharko duzu.

FNMTren zure ziurtagiria instalatu den segurtasun mailaren arabera, pasahitza

eskatuko zaizu, edo ez. Ikus ezazu orri honetan berean zeintzuk diren

aplikazioa erabiltzeko eskakizunak.

Ziurtagiria erabili beharrean eNAN-a erabili behar baduzu, PINa eskatuko zaizu.

PIN hori gutun-azal itxi batean eman zitzaizun eNAN-a erdietsi zenuenean.

IFZ/IK eta PINa

Kasu honetan, zure IFZ eta Ogasuneko PINa sartu beharko dituzu aplikazioan sartu ahal izateko.

3/19

Page 4: APLIKAZIOAREN ARGIBIDEEN AGIRIA - Navarra€¦ · 1. Zein kidegotan parte hartzen den 1. Eskatzaileak kidego batean baino gehiagotan parte har badezake, goitibeherako koadro bat agertuko

Departamento de Educación Servicio de Recursos HumanosHezkuntza Departamentua Giza Baliabideen Zerbitzua

Aplikazioan IFZ eta Ogasuneko PINa erabiliz sartu nahi izanez gero, informazio

gehiago lortzeko Interneteko ondoko helbidera jo dezakezu:

http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/3402/Pasahitza-gestionatzea

Eskabidearen zirriborroak

Behin aplikazioak zure kredentzialak egiaztatu dituenean, eskabidea bete ahal

izanen duzu.

Ez da beharrezkoa eskabidea saio bakar batean betetzea. Edozein unetan

sartu ahal izanen zara, eta utzi zenuen tokitik hasita eskabidea betetzen segitu

ahal izanen duzu.

Horretarako, eskabidea betetzera sartzen zarenean, zirriborro bat gorde ahal

izanen duzu.

Geroago, zure eskabidearen hainbat zirriborro izanen dituzu, zuk gorde

bezainbeste. Zirriborro horiek hor gordeko dira beti, zuk igorri zein ez. Une

desberdinetan eskabidea betetzea erraztuko dizuten zirriborroak besterik ez

4/19

Page 5: APLIKAZIOAREN ARGIBIDEEN AGIRIA - Navarra€¦ · 1. Zein kidegotan parte hartzen den 1. Eskatzaileak kidego batean baino gehiagotan parte har badezake, goitibeherako koadro bat agertuko

Departamento de Educación Servicio de Recursos HumanosHezkuntza Departamentua Giza Baliabideen Zerbitzua

dira eta bakar-bakarrik sinatu eta igortzen diren eskabideak hartuko dira

kontuan.

Eskabidea igortzea

Eskabidea igortzeko, “Eskabidea igorri” botoia sakatu beharko duzu.

Behin eskaera sinatu eta datuak igorrita, ondoko pantaila agertuko zaizu,

egiaztagiria inprima dezazun. Egiaztagiriak zure eskabidea zuzen igorri dela

baieztatzen du.

Gainera, igorritako eskabidea aplikazioaren hasierako orrian aterako zaizu.

Nahi adina eskabide igorri ahal izanen dituzu, baina parte hartzen duzun

kidego bakoitzeko igorritako azkena baino ez da aintzat hartuko.

5/19

Page 6: APLIKAZIOAREN ARGIBIDEEN AGIRIA - Navarra€¦ · 1. Zein kidegotan parte hartzen den 1. Eskatzaileak kidego batean baino gehiagotan parte har badezake, goitibeherako koadro bat agertuko

Departamento de Educación Servicio de Recursos HumanosHezkuntza Departamentua Giza Baliabideen Zerbitzua

Eskabidea betetzeko jarraibideak

Eskabide formularioa blokeka antolatua dago, eta horietan informazioa

eskatuko zaizu.

Eskabidearen osagai nagusiak1. Bloke bakoitzean laguntza ikono bat aurkituko duzu, galdera-markaren

irudiarekin.

Sagua laguntza ikonoaren gainean jartzean azalpen bat jasoko duzu bete

beharreko informazioaren gainean.

6/19

Page 7: APLIKAZIOAREN ARGIBIDEEN AGIRIA - Navarra€¦ · 1. Zein kidegotan parte hartzen den 1. Eskatzaileak kidego batean baino gehiagotan parte har badezake, goitibeherako koadro bat agertuko

Departamento de Educación Servicio de Recursos HumanosHezkuntza Departamentua Giza Baliabideen Zerbitzua

2. Elementu editagarria edozein delarik (parte-hartze espezialitatea edo

hizkuntza, edo eskaera mota desberdinak), eskabidearen barnean hura

erabiltzeko ikono berberak erabiltzen dira:

Gehitzea beste elementu bat.

Editatzea (aldatzea) jadanik dagoen elementu bat.

Gordetzea editatzen ari den elementu bat.

Bertan behera uztea elementu baten edizioa.

Ezabatzea elementu bat.

Horrekin guztiarekin ondokoa esan nahi da: irakasleak espezialitatebatzuetan parte hartu nahi duenean eta haiek dauden atalean dagoela

sakatzen badugu beste espezialitate bat gehituko dugu, bainaeskaeren sarreran gaudela ikono bera sakatzen badugu, beste eskaerabat egiten ariko gara.

3. Eskabidearen elementuak goitibeherako koadroetatik hautatuko dira.

1. Zein kidegotan parte hartzen den1. Eskatzaileak kidego batean baino gehiagotan parte har badezake,

goitibeherako koadro bat agertuko da parte hartu nahi duen kidegoa

aukeratu dezan. Kidego bakar batean parte hartzen badu, kidego hori

behar den tokian agertuko da.

2. Eskatzaile bakoitzak parte hartzen duen kidego bakoitzeko ESKABIDE

BAT beteko du.

7/19

Page 8: APLIKAZIOAREN ARGIBIDEEN AGIRIA - Navarra€¦ · 1. Zein kidegotan parte hartzen den 1. Eskatzaileak kidego batean baino gehiagotan parte har badezake, goitibeherako koadro bat agertuko

Departamento de Educación Servicio de Recursos HumanosHezkuntza Departamentua Giza Baliabideen Zerbitzua

3. Zirriborro bat edo jadanik bidalitako eskabide bat editatzen bada eta ez

bada eskabide berri bat sortzen, parte hartzen den kidegoaren eremua

blokeatuko da eta ez da aldatzerik izanen.

2. Baremoaren berrespenaDeialdi honetan, parte hartutako azken lekualdatze lehiaketan izandako

baremoa berretsiko da, salbu eta eskatzaileak esplizituki kontrakoa

adierazten badu.

Praktiketan dauden funtzionarioei, merezimendurik ekarri behar ez dutenez,

ondoko mezua agertuko zaie

2010-2011 ikasturtetik aurrera (ikasturte hori barne) deitutako lekualdatze

lehiaketetan parte hartu ez duten irakasleei ondoko mezua agertuko zaie:

Aitzitik, irakasleak aipatutako lehiaketetan parte hartu bazuen, atal honetako

informazioa honela agertuko da:

Ez baduzu puntuazioa berrestea nahi eta berriz ere merezimendu GUZTIAK

aurkeztu nahi badituzu, beste atala markatu beharko duzu, ondoko irudian

ikusten den bezala:

8/19

Page 9: APLIKAZIOAREN ARGIBIDEEN AGIRIA - Navarra€¦ · 1. Zein kidegotan parte hartzen den 1. Eskatzaileak kidego batean baino gehiagotan parte har badezake, goitibeherako koadro bat agertuko

Departamento de Educación Servicio de Recursos HumanosHezkuntza Departamentua Giza Baliabideen Zerbitzua

3. Datu pertsonalakEskatzailearen datu pertsonalak soilik irakurtzeko formatuan erakusten dira

(IFZ, izen-deiturak).

4. Zein espezialitatetan parte hartzen denEskatzaileak espezialitate batean baino gehiagotan lehiatzeko aukera badu,

eskatu nahi dituen espezialitateak aukeratu ahal izanen ditu atal honetan.

Bestelako ekintzak egin baino lehenago, beharrezkoa da zein

espezialitatetan parte hartzen den esatea, datu hori gero beste bloke

batzuetan (lehentasunezko eskubideak, eskaerak, etab.) erabiliko baita.

Pantaila barneko bestelako elementu editagarri bat balitz bezala,

espezialitateak ezabatu, aldatu... daitezke, gorago deskribatutako ikonoen

bitartez. Espezialitateetako bat beste atalen batean erabili bada

(lehentasunezko eskubideak, eskaerak), blokeatuko da eta ez da

ezabatzerik izanen hura erabiltzen duten elementuak ezabatu arte.

9/19

Page 10: APLIKAZIOAREN ARGIBIDEEN AGIRIA - Navarra€¦ · 1. Zein kidegotan parte hartzen den 1. Eskatzaileak kidego batean baino gehiagotan parte har badezake, goitibeherako koadro bat agertuko

Departamento de Educación Servicio de Recursos HumanosHezkuntza Departamentua Giza Baliabideen Zerbitzua

Bestetik, 37/2014 Foru Dekretuaren arabera, arau horretan adierazitako

baldintzak betetzen dituzten behin-behinekoek borondatez eskatu ahal

izanen dituzte beren oposizioko espezialitateko hizkuntzari dagokion

hizkuntza eskakizuna duten beste espezialitate bateko lanpostuak. Hori dela

eta, parte-hartzaile horiei aukera honen berri ematen duen mezua agertuko

zaie.

Gainera, eskaerak egitean eskatzailearen gaikuntzetakoren bati dagozkion

eskaerak (edo haietatik eratorriak) hautatzen badira, aplikazioak

automatikoki esleitzen dio bere oposizioko espezialitateari dagokion

hizkuntza profila.

10/19

Page 11: APLIKAZIOAREN ARGIBIDEEN AGIRIA - Navarra€¦ · 1. Zein kidegotan parte hartzen den 1. Eskatzaileak kidego batean baino gehiagotan parte har badezake, goitibeherako koadro bat agertuko

Departamento de Educación Servicio de Recursos HumanosHezkuntza Departamentua Giza Baliabideen Zerbitzua

5. Zein hizkuntzatan parte hartzen denEskatzaileak hizkuntza bat baino gehiagotan lehiatzeko aukera badu, eskatu

nahi dituen hizkuntzak aukeratu ahal izanen ditu atal honetan

(lehentasunezko eskubideetarako zein plaza eskaeretarako).

Pantaila barneko bestelako elementu editagarri bat balitz bezala, hizkuntzak

ezabatu, aldatu... daitezke, gorago deskribatutako ikonoen bitartez.

Hizkuntzetako bat beste atalen batean erabili bada (lehentasunezko

eskubideak, eskaerak), blokeatuko da eta ez da ezabatzerik izanen hura

erabiltzen duten elementuak ezabatu arte.

6. Lehentasunezko eskubideak

Ikastetxea aukeratzeko lehentasunezko eskubidea1. Ikastetxea aukeratzeko lehentasunezko eskubidea baliatu nahi badugu,

klik eginen dugu lehentasunezko eskubide hori adierazten duen laukian:

Orduan, eremu batzuk hedatuko dira lehentasunezko eskubide hori baliadezagun.

Ikastetxea aukeratzeko lehentasunezko eskubidea baliatzen duten eskaerakbloke honetan adieraziko dira.

11/19

Page 12: APLIKAZIOAREN ARGIBIDEEN AGIRIA - Navarra€¦ · 1. Zein kidegotan parte hartzen den 1. Eskatzaileak kidego batean baino gehiagotan parte har badezake, goitibeherako koadro bat agertuko

Departamento de Educación Servicio de Recursos HumanosHezkuntza Departamentua Giza Baliabideen Zerbitzua

Herria edo eskualdea aukeratzeko lehentasunezko eskubidea1. Herria aukeratzeko lehentasunezko eskubidea baliatu nahi badugu, klik

eginen dugu lehentasunezko eskubide hori adierazten duen laukian:

Orduan, eremu batzuk hedatuko dira lehentasunezko eskubide hori baliadezagun.

2. Bloke honetan hautatuko dira herria (eskubidea herri zehatz baterako

edo herri hori dagoen eskualderako erabiltzen bada) eta eskubide hori

zein kasutan erabiliko den. Gainera, eskubide hori zein espezialitate eta

hizkuntzatan erabiliko den adieraziko da, lehentasun ordenaren arabera,

eta, aukeran, eskatzen ahalko dira ibiltaritza betebeharrarekin (maisu-

maistren kidegorako) eta/edo plaza elebidunaren betebeharrarekin.

3. Plaza eskaerak EZ dira bloke honetan adieraziko, baizik eta gainerako

eskaerekin batera (“Lekualdatze lehiaketako eskaerak” atalean), ondoko

moduan:

a) Herria aukeratzeko lehentasunezko eskubidea erabiltzen

baduzu, lehentasunezko ordenan sartu beharko dituzu herriko

ikastetxe guztiak, edo herria bera, horrela nahi izanez gero.

Gainera, DBHko lehen eta bigarren ikasmailetako lanpostuetarako

plaza erreserbatzeko eskatu baduzu, ziklo hori ematen duten

herriko ikastetxe guztiak idatzi beharko dituzu.

b) Eskualdeko beste herri bat edo batzuk aukeratzeko

lehentasunezko eskubidea erabiltzen dutenek, aukeratu

ditzaketen herrietako ikastetxe guztiak idatzi beharko dituzte,

blokeka (bloke bakoitzean herri bereko ikastetxe guztiak); gisa

12/19

Page 13: APLIKAZIOAREN ARGIBIDEEN AGIRIA - Navarra€¦ · 1. Zein kidegotan parte hartzen den 1. Eskatzaileak kidego batean baino gehiagotan parte har badezake, goitibeherako koadro bat agertuko

Departamento de Educación Servicio de Recursos HumanosHezkuntza Departamentua Giza Baliabideen Zerbitzua

berean, besterik gabe idatzi ahal izanen dituzte, eta betiere

lehentasun ordenan, eskubide hori aplikatzea nahi duten herrien

kodeak.

c) Aurreko kasu guztietan, espezialitatearen goitibeherako leihoan

"HLE" (gaztelaniaz, DPL) espezialitatea paratu beharko da.

d) Herria aukeratzeko lehentasunezko eskubidea baliatu den

eskaeretan ez dira adieraziko ez espezialitatea ("HLE" aukeratu

delako), ez hizkuntza, ez ibiltaritza, ez elebitasuna, datu horiek

herria edo eskualdea lehentasunez aukeratzeko eskubideari

berari dagokion blokean adierazi direlako. Egiten bada,

aplikazioak akats mezua agertuko du.

13/19

Page 14: APLIKAZIOAREN ARGIBIDEEN AGIRIA - Navarra€¦ · 1. Zein kidegotan parte hartzen den 1. Eskatzaileak kidego batean baino gehiagotan parte har badezake, goitibeherako koadro bat agertuko

Departamento de Educación Servicio de Recursos HumanosHezkuntza Departamentua Giza Baliabideen Zerbitzua

7. Batera aurkezteko eskubidea 1. Batera aurkezteko eskubidea erabiltzen duten parte-hartzaileek,

eskaeretan, probintzia bateko ikastetxeak eta/edo herriak soilik adierazi

beharko dituzte eta probintzia hori batera aurkeztutakoen taldearendako

berbera izanen da. Ez bada hala egiten, parte-hartzea ezetsitzat joko da.

2. Batera aurkezteko eskubidea erabiltzen duten lehiakideek eskubide hau

eskatzailearekin batera baliatzen duten irakasleen identifikazio datuak

bete beharko dituzte eskabidean. Datu horiek ez badira betetzen edo

gaizki betetzen badira, horrek berekin ekarriko du batera aurkezten

direnen eskabide guztiak bertan behera uztea.

8. Ikastetxe edo herrirako eta espezialitaterako eskaerak1. Ikastetxe bat hautatzeko, lehenbizi, beti hautatu beharko dituzu beste

goitibeherako koadro batzuetan ikastetxea dagoen probintzia eta herria.

2. Eskaeran zehaztu behar diren espezialitateek lau atal dituzte:

a. Espezialitatea bera, dagokion goitibeherako koadroan hautatu

beharko dena.

b. Hizkuntza. Horretarako ere bada goitibeherako koadro bat,

nahitaez bete behar dena eskaera bakoitzean.

c. Ibiltaritza. Maisu-maistren kidegoan ikastetxeak eta herriak

eskatzen direnean adierazi behar da lanpostuak ezaugarri hori

badu; hala bada, laukian klik egin beharko da.

14/19

Page 15: APLIKAZIOAREN ARGIBIDEEN AGIRIA - Navarra€¦ · 1. Zein kidegotan parte hartzen den 1. Eskatzaileak kidego batean baino gehiagotan parte har badezake, goitibeherako koadro bat agertuko

Departamento de Educación Servicio de Recursos HumanosHezkuntza Departamentua Giza Baliabideen Zerbitzua

d. Plazaren eskakizun eleanitza, halakorik balu.

3. Ikastetxe edo herrirako eskaera guztiak eskabideko bloke berean

adierazi behar dira. Herria edo eskualdea aukeratzeko lehentasunezko

eskubideko eskaera guztiak lehenengo tokian kokatu behar dira,

gainerako eskaeren aurretik. Hori egiten ez bada, zirriborro bat

gordetzen saiatzean edo eskabidea igortzeko prozesua abiatzen den

unean, aplikazioak akats mezua erakutsiko du eta eskatzaileari eskaeren

ordena aldatzeko aginduko dio.

4. Ikastetxerako eskaerek ikastetxeen hizkuntza eredua kontuan hartuko

dute eta, horrenbestez, ez da gaztelaniazko eskaerarik egiten ahalko

soilik euskarazko ikasketak ematen diren ikastetxeetan eta alderantziz.

5. Ikastetxerako edo herrirako eskaerak ondoko goitibeherako koadroak

betez egin beharko dituzu:

Eskaera bakoitzerako nahitaezkoa da herria edo ikastetxea, espezialitatea

eta hizkuntza hautatzea. Hautazkoak izanen dira plaza elebidunen

eskakizuna eta ibiltaritza.

15/19

Page 16: APLIKAZIOAREN ARGIBIDEEN AGIRIA - Navarra€¦ · 1. Zein kidegotan parte hartzen den 1. Eskatzaileak kidego batean baino gehiagotan parte har badezake, goitibeherako koadro bat agertuko

Departamento de Educación Servicio de Recursos HumanosHezkuntza Departamentua Giza Baliabideen Zerbitzua

Herria eta ikastetxea hautatzen badituzu ulertuko dugu ikastetxerako

eskaera egin duzula. Herria soilik hautatu baduzu ulertuko dugu herrirako

eskaera egin duzula.

Halaber, eskaera berri bat gehitzen ahalko da jada egin diren beste bi

eskaeraren artean. Horretarako beste eskaera bat egin beharko duzu eta

"Ordena" eremuan adierazi eskaera berria zein posiziotan jarri nahi duzun.

6. Postu berezien programetarako eskaerak:

Postu berezien programetarako postuak eskatzeko, programa horiei

dagozkien herria eta ikastetxea aukeratu beharko dira, deialdiko

eranskinetan adierazi bezala. Herri horiek, eskuarki eskualde deitutakoak,

"Herria / Eskualdea"-ri dagokion goitibeherako koadroan aukeratu beharko

dira. Informazioa hurrenkera alfabetikoan dago goitibeherako koadro

horretan. Adibidez, Iruñerria eskualdea eskatu nahi baduzu, goitibeherako

koadroan "Iruñerriko eskualdea" hautatu beharko duzu eta ez "Iruña" (azken

hau herri baterako egiten den eskaera delako eta ez eskualderako).

16/19

Page 17: APLIKAZIOAREN ARGIBIDEEN AGIRIA - Navarra€¦ · 1. Zein kidegotan parte hartzen den 1. Eskatzaileak kidego batean baino gehiagotan parte har badezake, goitibeherako koadro bat agertuko

Departamento de Educación Servicio de Recursos HumanosHezkuntza Departamentua Giza Baliabideen Zerbitzua

“Entzumena eta Hizkuntza Eskualdean” edo “Gutxiengo Kulturalak”

espezialitateak eskatuz gero, nahitaez ESKUALDEari eta ez herriari

loturikoak direnez, herria hautatzen duten eskatzaileei espezialitate

horietarako eskualdea hautatu behar dela dioen oharra agertuko zaie

eskaera grabatzen saiatzen direnean, eta aplikazioak eskaera

gordetzea galaraziko die destino egokia aukeratzen ez duten bitartean.

7. Eskaeren atalean lehenengo 10ak baino ez dira erakusten; eskaera

gehiago egin badira “ezkutuan” gelditzen dira. Horiek bistaratzeko

eskaeren ataleko hurrengo orrialdera pasatu behar da. Horretarako, atal

horretan bertan, batetik bestera nabigatzeko balio duen orrialde

markatzaile bat dago. Irudian ikus daitekeenez, 11 eskaera egin dira

(ikusi lauki gorria) baina lehenengo 10ak baino ez dira erakusten (ikusi

biribil gorria).

17/19

Page 18: APLIKAZIOAREN ARGIBIDEEN AGIRIA - Navarra€¦ · 1. Zein kidegotan parte hartzen den 1. Eskatzaileak kidego batean baino gehiagotan parte har badezake, goitibeherako koadro bat agertuko

Departamento de Educación Servicio de Recursos HumanosHezkuntza Departamentua Giza Baliabideen Zerbitzua

Orrialde batetik bestera nabigatzeko markatzailea behe aldeko eskuin

izkinan dago (ikusi biribil berdea), baina gerta liteke erregistratutako

datuen tamainagatik markatzailea argi ez ikustea; ongi ikusteko korritze

barra (ikusi lauki urdina) erabili behar da.

Hurrengo irudian orrialde markatzailea ikus daiteke, korritze-barra

erabiliz erabat ikusarazi ondoren.

Irudian lauki gorri batez inguratuta dago orrialde markatzailea: eskaerak

erregistratzeko erabilitako orrialde kopurua erakusten du (adibidez, 2);

18/19

Page 19: APLIKAZIOAREN ARGIBIDEEN AGIRIA - Navarra€¦ · 1. Zein kidegotan parte hartzen den 1. Eskatzaileak kidego batean baino gehiagotan parte har badezake, goitibeherako koadro bat agertuko

Departamento de Educación Servicio de Recursos HumanosHezkuntza Departamentua Giza Baliabideen Zerbitzua

beltzez agertzen da unean uneko orrialdea eta gorriz gainerako

orrialdeak. Orrialde batetik bestera mugitzeko nahikoa da nahi dugun

orrialdea adierazten duen zenbakia sakatzea.

8. Aldez aurretik behin betiko destinoa lortu eta behin-behineko destinoan

dauden funtzionarioek, beraien eskaerak sartu ondoren, eskabideko

azken blokean idatzi beharko dute deialdi honetan zerrendaturiko

espezialitateetako zeintzuetan dauden gaituak, espezialitate horiek

kontuan hartuak izan daitezen Nafarroako Foru Komunitatean

ikastetxerako eta espezialitaterako destinoa ofizioz esleitzeko orduan.

19/19