apunteak

6
IKT batxilergoa Internet eta gizarte-sareak Zumaiako Institutua

Transcript of apunteak

Page 1: apunteak

IKTbatxilergoa

Internet eta gizarte-sareak

Zumaiako Institutua

Page 2: apunteak

1 .- Sarrera

Internet munduko ordenadore sareen sarea da. Konektatuta dagoen edozeinekin mota guztietako informazioa truka dezakegu: dokumentu idatziak, irudiak, entzunezkoak... Baita elkarrizketa bat zuzenean mantendu ere, idatziz edota ikus-entzunez. Gainera, guk daukagun informazio jakin bat publikatu dezakegu, behar duenak munduko edozein puntutatik eskuratu ahal izateko.

Hezkuntzako PREMIA sarearen eskema

Baina ordenagailu batek Internetera sarbidea izateko, baldintza batzuk bete beharko ditu, bai hardware eta bai software aldetik. Ikus ditzagun sare honen azpian dauden hainbat kontzeptu.

2.- Hardwarea eta konfigurazio datuak

Ordenagailu bat Internetera konektatu ahal izateko sare bateko kide izan behar du. Honetarako, hardwarea eta konfigurazio datu batzuk behar ditugu. Normalean hau ISP (Internet Services Provider) motako enpresa batekin kontaktatuz egiten da: Euskaltel, Telefonica, Orange, Terra, Jazztel, Wanadoo, Ono, Arrakis…

2.1.- Konexio motak

MODEM bidezkoa. Munduko telefono sarea erabiltzen da informazio digitala bidali eta jasotzeko, ordenadorea eta telefono ariaren artean modem izeneko kaxatxo bat ipiniaz. Honek informazio digitala analogikora pasatzen du

2

Page 3: apunteak

(MOdelatu/DEModelatu). Konexio mota honetan linea bakarra baldin badaukagu, ezingo dira telefonoa eta Internet batera erabili. Bestalde, datuen trasmisio abiadura motela da.

ADSL motakoa. Honek ere telefono sarea erabiltzen du, baina kablea sareratzen den puntuan filtro berezi batzuk ipini behar dira, ahotsa eta informazio digitala batera transmitu ahal izateko, datuetarako abiadura handiak lortuz.

KABLEMODEM bidezkoa. Zuntz optikoa etxeraino sartuz lortzen da, bertatik telefonoa, telebista eta Internet zerbitzuak erabili ahal direlarik. Zuntza eta ordenagailuaren artean kablemodem izeneko kaxatxo bat konektatzen da.

WIFI motakoa. Ordenagailuak sare-txartel inalanbrikoa behar du, eta inguruetan antena duen atzipen-puntu batek eskainiko dio konexioa.

2.2.- IP zenbakia

Sarean konektatuta dagoen ordenagailu bakoitzak IP helbidea esaten zaion zenbaki bat izan behar du identifikatua ahal izan dadin. Telefono zenbakiarekin konpara daiteke. Puntuz bereizita dauden lau byteko kode bat da, adibidez:

212.23.110.57

IP zenbaki hau gure ordenagailuari ezartzeaz ISP enpresa arduratuko da, eta gure konfigurazio datuetako bat izango da.

2.3.- Erabiltzailearen datuak

Konexioa ezartzerakoan, aukeratutako ISP enpresak erabiltzaile izen eta pasahitz bat emango dizkigu, sarearen barruan identifikatuko gaituena.

3.- Softwarea

Gaur egun Interneteko zerbitzuak erabili ahal izateko beharrezkoa den software ia bakarra nabigatzaile bat da. Programa honi esker ikusi ahal izango ditugu web orriak, hauen HTML lengoaia interpretatuz. Gero eta “plugin” edo programatxo gehiago sortu dira nabigatzaileentzat, web orrietan eskaintzen zaizkigun aukera guztiak erabili ahal izateko: animazioak eta abar.

Nabigatzaile asko daude: Mozilla Firefox, Microsoft Explorer, Safari (Macintosh), Google Chrome...

3

Page 4: apunteak

Posta elektronikoa kudeatzeko ohikoa izan da ordenagailuan instalatutako software bat erabiltzea (Outlook, Outlook Express, Evolution...), baina gero eta gehiago erabiltzen da web bidezko posta (hotmail, gmail...), software berezirik behar ez dutenak, nabigatzailea bakarrik.

Berdin gertatzen da txateatzeko, hurruneko konexioak ezartzeko (TELNET), fitxategien trasferentziak egiteko (FTP) eta abar. Lehen zerbitzu hauetako bakoitzak bere softwarea behar zuen funtzionatzeko, baina orain nabigatzailearen bidez erabil ditzakegu, besterik gabe.

4.- Hainbat kontzeptu

DOMEINU IZENAK: Zerbitzuren bat eskaintzen duen ordenagailu batera atzitzeko bere IP helbidea gogoratzea zaila izan daitekeenez, Interneten ordenagailu bat identifikatzeko domeinu izenak erabiltzen dira. Hauek kontratatu egiten dira, berriro ere ISP edo Internet hornitzaileei. Internet bertan asko topa ditzakegu helburu honetarako, adibidez www.nominalia.com. Domeinu izenen adibideak:

www.zumaiahe.comwww.google.com

www.euskalerria.org

URL (Uniform Resource Location): Sareko edozein orrialderi identifikatzaile bat dagokio, nabigatzailean ikusiko dugun helbidea, hain zuzen. Domeinuaren eta erabilitako zerbitzuaren araberako da. Domeinu berari lotutako URLen adibideak:

http://www.zumaiahe.com

http://moodle.zumaiahe.com

ftp://zumaiahe.dokumentuak.com

DNS (Domain Name Server) Ordenagailuek beraien artean komunikatzeko IP zenbakiak erabiltzen dituzte, eta erabiltzaileak domeinu izenak. Domeinu bakoitzari dagokion IP zenbakia, DNS izeneko datu-base handi batean errejistratuta dago. Datu-base izugarri hau munduan zehar dauden DNS zerbitzaritan gordeta dago, eta hauen lana, gure nabigatzailean URL motako helbide bat jartzen dugunean, dagokion IPa lortzea eta gure nabigatzaileari bueltatzea da. Internet kontratatzen dugunean, hornitzaileak gure ordenadorearen zerbitzura jarriko ditu hauetako bi gutxienez.

4

Page 5: apunteak

HTML (HyperText Markup Language) eta XML (eXtensive Markup Language). Biak webguneak sortzeko eta antolatzeko erabiltzen diren programazio lengoaiak dira. Web leku hauetako dokumentuak testuak, irudiak, soinuak eta bideoak modu gero eta erakargarriagoan eskaintzen dizkigute. Informazio mota hauetaz gain, estekak edo linkak deituriko loturak ezarri ohi dituzte sareko edo webgune bereko beste leku batera. Berezitasun guzti hauengatik web orrialdeak hipertestuak deitzen dira.

HOSTING. Webguneak sarean ikusgai egoteko, sareko zerbitzari batean kokatuta egon behar du. Zerbitzua ona bada, webgunea 24 orduz eta urtean 365 egunez eskuragai egongo da, birus eta bestelako agresioetatik salbu, eta webgunea azkar eskainiaz. Zerbitzu hau ere ISP enpresak eskaintzen dute eta kontratatu egiten da. Sarean badaude debaldeko hostinga eskaintzen duten enpresak, baina normalean zure orriak propagandaz beteta ikusiko dira.

ICANN (Internet Corporation for Assigned Names and Numbers). Internet nolabait erregulatzen duen erakundea da. IP zenbaki guztien eta domeinu izen guztien kontrola eta kudeaketa eramaten du, eta azpitalde askoz osatua dago.

5.- Zerbitzu garrantzitsuenak

WWW. Mundu osoko ordenagailuetan gordeta dauden web orrien sarea da. Web orrialde hauek gobernuek, enpresa, edota pertsona partikularrak sortutakoak izan daitezke, eta edozein gairi buruz informazioa emateko helburua dute. Gaur egun miloika existitzen dira.

Web 2.0. Orain arteko web estatikoak atzera utziz kontzeptu berri hau azaldu da. Batez ere “erabiltzaileen partehartzean eta informazio trukaketan oinarritzen diren Interneteko web-zerbitzuen” inguruan sortu den terminoa da. Erabiltzaileen artean lankidetza eta informazioaren elkartrukaketa modu azkar batean lortzea ahalbidetzen dute, eta erraztasun honek jende gehiagok erabiltzea sustatu du, eta edukien garapen emankorragoa izatea. Hainbat adibide daude Web 2.0erako web aplikazioen artean: blogak, markatzaile sozialak, irudiak partekatzeko lekuak…

5

Page 6: apunteak

Posta elektronikoa. Zerbitzu erabiliena, ordenadorearen bidez munduko edozein puntuan dagoen pertsonarekin mezu digitalak trukatzea ahalbideratzen duena, testu, irudi, soinu, bideoak barne. Erabili nahi duenak posta elektronikoko helbide bat behar du. Adibideak:

[email protected] [email protected]

Gaur egun ohikoena sareko posta kudeatzaile bat erabiltzea da, hau da, web orri baten bidez. Adibideak: hotmail.com, gmail.com, euskalerria.org... Helbide bat daukagunean, azken finean daukaguna zera da: zerbitzua eskaintzen duen hornitzaile horren ordenagailuetan kokaturik dagoen karpeta bat, gure “buzoi digitala” bezala uler dezakeguna.

FTP eta P2P. Bi hauek fitxategiak trukatzeko protokoloak dira: dokumentuak, liburuak, musika, bideoak, filmak... Gaur egun sarean bertan topa ditzakegu hau lortzeko webguneak.

TELNET. Gure ordenagailutik sareko beste ordenagailu batean saioa ireki eta bertan bageunde bezala erabiltzeko balio duen protokoloa da. Hau beharrezkoa suertatzen da gure esku ez dauden aplikazioak erabili behar ditugunean, adibidez unibertsitate batean bakarrik erabiltzen den aplikazio bat edo liburutegi bateko kudeaketa programa. Hala ere, zerbitzu honetara iristeko bideak gaur egun www sarean aurkitzen ditugu normalean.

TXATA. Sareko beste erabiltzaileekin momentuan bertan elkarrizketak eramateko protokoloa da. Gaur egun webgune askok eskaintzen dute hau egiteko aukera.

6.- Gizarte-sareak

Aurreko zerbitzu guzti hauen eboluzioaren ondorioz gizarte-sareak edo sare sozialak sortu dira. Hauek web aplikazioak dira eta erabili ahal izateko bertan harpidetza egin behar izaten da. Erabiltzaile bakoitzak bere profila sortzen du, datu pertsonalak eta nahi duen informazioa publikatuz.

Adibideak: MySpace, Facebook, Tuenti, Twitter…

Bakoitzaren helburuen arabera aisialdirako planak, ikasketak lantzeko taldeak, hitzordu erromantikoak edo negozioak adostu daitezke. Aukerak asko dira, eta bertan azpitaldeak ere osatu ohi dira, zaletasunen edo interesen arabera.

6