ARANTZEN USAINA Ihintza Erremundeguy, 15 urte · aintzi amak iratzarria zuen Ainhoa. Jeiki eta aho...

21
ARANTZEN USAINA Ihintza Erremundeguy, 15 urte Baiona Goiz hartan ere, eguzkiak bere distiraz itsutu aintzi amak iratzarria zuen Ainhoa. Jeiki eta aho zabalka ari zela ispiluari begira gelditu zen istaiio batez. Ohetik atera berri zen sei urteko neska txiki bat zeukan begira. lIe luze koarpilatu haien tarte- tik bi begi haundi besterik ez zuen ageri; urduri zirudien, nahiz eta egunean zehar zer egin behar zuen argi ta garbi jakin. Begi beltz haiek jaurtitzen zuten indarrak haurraren borondate ona islada- tzen zuten. Lasto izpia baino finagoa izan arren, haren zango ahulek izugarrizko beldur, arazo eta penen zama zeramaten, etengabe. - Gosaltzeral -oihu egin zion amak sukalde- tikan- berandu gabiltzal Sukaldera iritsitakoan amak bidaiak zenbat iraungo zuen abisatu zion, eta aspertu ez zedin, aitari oparituko zion marrazki bat egiteko aitzakia- rekin, orriak eta margoak hartzea aholkatu zion. Aita Parisen preso zuen, oraindik oso argi ez zuen arrazoi bategatik, amak usu azaldu izan arren. Geltokiara iritsitakoan, trena berandutu zela abi- satu zituzten eta orduan gela isil hartako gune batean eseri eta zain gelditu ziren. Han zeuden jar- leku gehienak hutsik zeuden hain segur oraindik oso goiz zelako. Pareta zuriaren goialdean urrune- ra distiratzen zuten argi berde ugariz ordua adie- 37

Transcript of ARANTZEN USAINA Ihintza Erremundeguy, 15 urte · aintzi amak iratzarria zuen Ainhoa. Jeiki eta aho...

Page 1: ARANTZEN USAINA Ihintza Erremundeguy, 15 urte · aintzi amak iratzarria zuen Ainhoa. Jeiki eta aho zabalka ari zela ispiluari begira gelditu zen istaiio batez. Ohetikatera berri zen

ARANTZEN USAINAIhintza Erremundeguy, 15 urte

Baiona

Goiz hartan ere, eguzkiak bere distiraz itsutuaintzi amak iratzarria zuen Ainhoa. Jeiki eta ahozabalka ari zela ispiluari begira gelditu zen istaiiobatez. Ohetik atera berri zen sei urteko neska txikibat zeukan begira. lIe luze koarpilatu haien tarte­tik bi begi haundi besterik ez zuen ageri; urdurizirudien, nahiz eta egunean zehar zer egin beharzuen argi ta garbi jakin. Begi beltz haiek jaurtitzenzuten indarrak haurraren borondate ona islada­tzen zuten. Lasto izpia baino finagoa izan arren,haren zango ahulek izugarrizko beldur, arazo etapenen zama zeramaten, etengabe.

- Gosaltzeral -oihu egin zion amak sukalde­tikan- berandu gabiltzal

Sukaldera iritsitakoan amak bidaiak zenbatiraungo zuen abisatu zion, eta aspertu ez zedin,aitari oparituko zion marrazki bat egiteko aitzakia­rekin, orriak eta margoak hartzea aholkatu zion.Aita Parisen preso zuen, oraindik oso argi ez zuenarrazoi bategatik, amak usu azaldu izan arren.

Geltokiara iritsitakoan, trena berandutu zela abi­satu zituzten eta orduan gela isil hartako gunebatean eseri eta zain gelditu ziren. Han zeuden jar­leku gehienak hutsik zeuden hain segur oraindikoso goiz zelako. Pareta zuriaren goialdean urrune­ra distiratzen zuten argi berde ugariz ordua adie-

37

Page 2: ARANTZEN USAINA Ihintza Erremundeguy, 15 urte · aintzi amak iratzarria zuen Ainhoa. Jeiki eta aho zabalka ari zela ispiluari begira gelditu zen istaiio batez. Ohetikatera berri zen

razia zegoen bi iragarki pankarta erraldoiez ingu­ratuta. Noizbehinka, kanpoko ibilgailuen burrun­ben oihartzunak be1arrietara heltzea, logura uxat­·zen zion. Batzutan ere, kanpoan hainbat zuhaitzenhostorik gabeko adar ugariak inarrosiz arrabotsbe1durgarri bat eragiten zuen haize freskoak, sarre­rako ateko zirrikitutik lerratzea lortu ondorenAinhoarengana heltzean halako hotz-ikara izoztubatez gorputza zeharkatzen zion. Oraindik gauazen eta leihotik izar ugari ikus zitezkeen be1tzez tin­datutako zeru amaitezinean. Haurra marrazki bategiten ari ze1a, soinu goxo batek ge1a hartan nagu­sitzen zen isiltasun pima eten zuen. Ahots xumeeta apal batek lagundurik, kantu triste baten antzahartu zion nahiz eta hitzak ez ulertu. Poliki-polikiburua itzuli eta gizon zahar bat begiztatu men hau­rrak gitarra eskutan zuela, begiak itxita, berakabesten zuen kantaz gozatuz. Pentsaketan ari zela,aita jin zitzaion burura; irrikitan zegoen ikusteko.

Bapatean hots ozen batez, trenak bere sarreraegin men. Amak alaba eskutik he1du eta pauso era­bakior batez aintzina jo men bitartean, Ainhoakeskalearen ondotik pasatzean deboraldi laburbaina atsegin hartan egin marrazkia eskeini zion.Hark esku be1tza zuzendu eta, irudiari so eginondoan, irriiio batez erantzun zion. Konpartimen­dura he1tzean jende gutxi zegoenez, ama alabakparez-pare jarri eta hizketan hasi ziren, bidaia luze­egia egin ez zedin. Ez zen lehen aldia aita bisita­tzera zihoala, baina espetxean pentsatzearekinbakarrik urdaila korapilatu egiten zitzaion.

38

Page 3: ARANTZEN USAINA Ihintza Erremundeguy, 15 urte · aintzi amak iratzarria zuen Ainhoa. Jeiki eta aho zabalka ari zela ispiluari begira gelditu zen istaiio batez. Ohetikatera berri zen

Nahiz eta gutxi ikusi, usu e1gar idazten zuten.Gehienetan, marrazkiak bidaltzen zizkion Ainho­ak, idazten eta irakurtzen ikasten hasi berria bai­tzen. Peiok maitasunezko esaldi goxo batzuezgutun hunkigarri bat erantzuten zion. Hitz xumehoriek ez zuten iiior harritzen, betidanikjaioa izanbaitzen horrelako gauzentzat. Izan ere, oso hizkerazaindua zuen. Lanbidez irakasle izanki, ele ederbat ikasi ahal izan zuen, denboran eta geroztikfrango praktikatzen zuena. Bera baino haundiago­ko bihotza zuen; baina barren-barrenean gorde­tzen zuen inork zauritu ahal ez izateko. Ongi bai­tzekien kristalezko bihotz minbera hori behinhautsiz gero, zatiak berriz eranstea ezinezkoa zela.Handia izan arren, ez zuen bere alturari zegokio­naren erdia ere pisatzen. Alabari muxu ematenzion bakoitzean, kilima goxo batzuk egiten zizkionbizar luzeaz. Ipuin asko kondatzen zizkion, etaanitzetan altzoan 10 hartzen zion amets goxoetanmurgilduz.

- Trein numero 18.390. Le voyage est termine.Nous arrivons a l'arret terminus, il est priez a tousles passagers de descendre du trein.

Ama salto batez esnatu zen tren gidariaren erra­nak aditzerakoan. Ainhoak ez zion ulertu, bainatrena pixkanaka gelditzen zihoala ikusita, iritsizire1a pentsatu zuen.

- Iritsi gira. Ainhoa, bildu zure puskak zakuan,aita ikustera goaz!

Ibilgailutik jautsi eta geltokitik atera ondoren,hurbil samar zegoen jatetxeko jabe ezagunei

39

Page 4: ARANTZEN USAINA Ihintza Erremundeguy, 15 urte · aintzi amak iratzarria zuen Ainhoa. Jeiki eta aho zabalka ari zela ispiluari begira gelditu zen istaiio batez. Ohetikatera berri zen

zakuak atxikitzeko eskatu zien amak. Handik hur­bil zegoenez, oinez abiatu ziren presondegira.Beste alditan baino jende gehiago zegoen zain.Jonek, kezkati aurpegiajarri zuen. Bere txanda iri­tsi zenean, amak paperak erakutsi zizkion zaintzai­leari, baimena emango ziolakoan; baina ukatuegin zion. Orduan ama zainetan zela oharturik,haurrak eskua eman zion lasaituko zelakoan.Sekula baino gehiago estutzen zion; lasaitzenbazen gaitzerdi. Frantsesez mintzo ziren biok ereeta ez zuten elkar tutik ulertzen.

Bapatean, berataz mintzo zirela ohartu zen. Amaoihuka ari zen. "Elle veut voir son pere", errepika­tzen zuen garrasika. Baina ahotsa aldatzen ari zi­tzaion, kosta egiten zitzaion hitz batzuen ahoska­tzea. Ainhoak, oso urduri zegoenez, beste eskuazbesotik heltzen zion ihes egin ez zezan. Gizon gaiz­to hura ez zuenez ikusten ahal, amari begiratzenzion. Bere begi beltzak gorritzen, eta ezpainakaldiz hainbeste estutzearen poderioz ubeltzenhasiak ziren. Amaren begirada hiltzaileak ez zuengizon gaiztoa beldurtzen, baina so garaile huraahultzen zihoan. Supituki, betileen artetik lerratuzen malko lodi bat itxuri zitzaion masailean.Alabak ez zituen sekulan amaren begiak bustirikikusi; ezin zuen gehiago jasan egoera hura. Gizongaiztoa duela ordu laurden bat bezelaxe zegoen.Etorri ginenetik ez zuen atzamar bat ere mugitu.Zirudienez, amaren malko goibelek ez zuten ezhaserretu, ez hunkitu; lehengo moduan begiratzenzion, lasai-Iasai ezer pasa ez balitz bezala.

40

Page 5: ARANTZEN USAINA Ihintza Erremundeguy, 15 urte · aintzi amak iratzarria zuen Ainhoa. Jeiki eta aho zabalka ari zela ispiluari begira gelditu zen istaiio batez. Ohetikatera berri zen

Berriro ere hitz egiten hasi zen, baina ordurakoama nigar zotinka ari zen. Bihotz gabe haren lasaita­sunajasan ezina zitzaion: herejarlekuan eserita zego­en txiklearekin jolasean. Kolpez, Jone Ainhoa esku­tik tiraz erdi korrika abiatu ze. Gune lasai eta gordebatera iritsi zirenean han zegoen aulki batean jarrieta altzoan hartu zuen. Orduan, haurrak lepotikheldu eta muxu eman zion. Masaila-haserreek era­gin berotasuna baretzen zuten malkoz bustia zen.

- Zer gertatu da? -itaundu zion-.Ama indargabetua zen eta, ihardetsi baino

lehen, bizpahiru aldiz arnasa sakonki hartu beharizan zuen.

- Paperetan tronpatu dira eta ez dute gure bisitamarkatu, hori dela eta seguruenik ezingo dugugaur aitatxo ikusi; zaintzaileak arratsalderako xeka­tuko zuela agindu didan arren.

- Amatxo, ez nigarrik egin, gizon gaixtoarekinhaserretuko naiz eta sartzen utziko gaitu!

- Gauzak ez dira hain errazak, maitea, erantzunzion etsipen aire batez.

Jone nahiko umila zen. Bi begi beltzen isladansufrimendu handia ageri zuen. Urteak zeramatzanbizitza astun hura segituz, nekeak aIde batera utziz.Bere larru koloreak oraindik tristeago bihurtzenzuen. Txiki samarra zen eta fin-fina. Ez zen ezertannabarmentzen, baina guttik menperatzen zutenabilidadea zuen: eskulana. Ikaragarrizko zaletasu­na, afizioa zen. Egunero lana bukatu eta alabaren­tzat marrazki polit bat asmatzen zuen ikastolatiklanda oparitzeko.

41

Page 6: ARANTZEN USAINA Ihintza Erremundeguy, 15 urte · aintzi amak iratzarria zuen Ainhoa. Jeiki eta aho zabalka ari zela ispiluari begira gelditu zen istaiio batez. Ohetikatera berri zen

Bitartean, Peio zaindariaren zain zegoen bisitaordua ze1a erran ziezaion. Baina denbora aurrerazihoan eta denbora pasa pentsaketan hasi zen.Kartze1an, askotan norbere bizitza guztia errepa­satzeko denbora ukaiten zuten. Zimentazko ohegainean etzan, ohearen erdiraino ere iristen ez zenmihisi zikinaz estali eta orduan hasten zen gogoe­tan. Inon aurki ez zitekeen berotasun haren bilazelula heze hartan, pixkanaka bere etxea ikustenzuen, urrutian eta hurbildu einean ingumko sailakageri ziren. Hango lore sorta bat usaindu nahianazkarki usnartu eta ge1a itxi hartako kiratsa barne­ratzen zuen azken odol ttantta bulta baterako hoz­tuz. Aments, familiari pentsatzean egiten zituenamets luze eta gozoenak. Nahiz eta bi astetik biastero bakarrik ikusi beti buman zeraman. Egunhartan gainera etortzekoak zirenez urduri eta kez­katuta zegoen. Izan ere, bidaia luzea zen Peio bisi­tatzeko egiten zutena, bereziki Ainhoarentzat, "gai­xoak oso goizik ezagutu baitu he1du mundu gordinhau". Ordu erdi barm iritsi beharrak ziren.Hilabete bat iragan zen azken aldikotz besarkatuzituenetik. Sarritan idatzi arren, biziki urrun sen­titzen zituen eta paper mutur horiek ez zuten ino­laz ere haien gorputzeko berotasuna ordezkatzen.

Hala ere, azken hamar urte hauetan, berotasunhori epe1tzen hasia ze1a ohartu zen. Kaiola hartantxoriek ez zuten gehiago kantatzen; ez mututu zire­lako, baizik eta han erakatsi abestia kaiola berabaino itogarriagoa baitzen. Hamar urte jasanondotik edozein gauza erraz egiten da, bestehamar suportatzea izan ezik.

42

Page 7: ARANTZEN USAINA Ihintza Erremundeguy, 15 urte · aintzi amak iratzarria zuen Ainhoa. Jeiki eta aho zabalka ari zela ispiluari begira gelditu zen istaiio batez. Ohetikatera berri zen

Jada ordu, bete zeraman zain eta arazoren batzegoela oharturik, arduradunetariko batengana jozuen:

- Nire izenean etorri al da baten bat?- Zein da zure izena?- Urretabizkaia.-Ez.- Seguru? ... Errana zidaten gaur jitekoak zire1a.Peiok ez zuen entzundakoa sinetsi nahi,Jonek ez

zue1a sekula huts egiten baitzekien, ez behintzatabisatu gabe. Alabaina, pareko gizona ez zen horiulertzeko gai, ez zuen sentimendurik hesiaren bes­taldean zeudenentzat, ez zuen ulertu nahi.

- Nik ez dakit zuri zer errana zizuten, baina argidiotsut hona ez dela inor etorri. Eta irrifio gaiztobatez, agian zure emazteak aste bukaera guztiz zuikustera etortzea baino ekintza interesgarriagorenbat atxeman du... a, a, a!

Hori entzutean, presoa eskumuturrak hertsitueta lurrera begiratuz lehengo bideruntz abiatu zen.Min egiten zion horre1ako hitzak entzun beharrak,ez zuen onartu nahi egia izan zitekeela. Zelularaheltzean leihotik begirajarri zen. Udazkena gertu­ratzen ari zen. Zuhaitz ihartuak askatu zituen hain­bat hosto lurrera zihoazen, poliki-poliki, kanpokohaize hegoarekin dantzan aritu ondotik. "Besteurte bat iragan duk", erran zion bere buruari, egu­nen batean, hura ere, orbe1 meta horren antzerakate guztiak askatu eta aske sendituko ze1a ames­tuz. Baina denboraren trena ge1dirik zegoe1a iru­ditzen zitzaion. Hainbat irri eta nigarrez osaturiko

43

Page 8: ARANTZEN USAINA Ihintza Erremundeguy, 15 urte · aintzi amak iratzarria zuen Ainhoa. Jeiki eta aho zabalka ari zela ispiluari begira gelditu zen istaiio batez. Ohetikatera berri zen

oroitzapenak eraman zituen bide amaiezin batetikdesagertuz bide hari muga bat jarri zioten arte.Espetxeratu zutenetik, helmuga begien aurreanjarri eta harako zubia suntsitu zioten. Zulo hartan,ez zen ez egunik ez urterik iragaiten. Tren bidaiarizirenak ikusle bilakarazi zituzten. Bi burdinen arte­tik eguzkia jeikitzen eta urrunean desagertzenikusi arren, izpiak ez ziren haren begietaraino hel­tzen; ez zituen lau pareta hertsien artean presozeudenen bihotzak berotzen. Kartzelako ataria ira­gan zuenean bere izaite eta arima kanpoan geldituziren, egun hartatik ez zen gehiago bere buruarenjabe, agindu edota mehatxu bidez mugiaraztenzuten txontxongiloa zeukaten beien menpe.Hitzek nigar egin ahala, malkoak mintzatzen ziren;isiltasunean idortutako malkoak, oihartzunik gabe­ko hitzak. Begiak itxiz gero, segundo batzuez zori­gaitzetik at eskapatzen zen, beste mundu batera,bihoztunen mundura. Baina zilo hartako aire heze­ak bihotzeko sugarra itzaltzen zion. Itotzeke zego­en arnasa ez hartu nahirik; hartuz gero itoko bai­tzen. Era guztiz, pareta estu haien artean ez zenaire garbirik kabitzen; erdoildutako barren artetikiragaitean beroa, kiratsduna bilakatzen zen airea;betikoa.

***Gau ilun hartan izar bat zegoen zeru erdian,

bihotz bat gorputz hil batean bezela. Peiok 10 urtezeramatzan zerua osorik ikusi gabe. Kartzelakobarrek napa beltza zatitzen zuten xarma guztia

44

Page 9: ARANTZEN USAINA Ihintza Erremundeguy, 15 urte · aintzi amak iratzarria zuen Ainhoa. Jeiki eta aho zabalka ari zela ispiluari begira gelditu zen istaiio batez. Ohetikatera berri zen

kenduz. "Iritsiko da eguna, non kalpar distiratsuhoriek inguratuko hauten bien artean oztoporikegon gabe", ari zen pentsaketan, "kaiola honetatikhegaldatuko haizena askatasunari buruz",Bapatean, sakeletik familiaren argazkia atera etahari begira, "bazenekite zenbat maite zaituztedan;izarrak zeru be1tza baino gehiago argitzen duzuenire bihotza!" eta bakarrik iraun, "ezin duk egoerahonetan jarraitu, hi ere pertsona haiz eta biziamerezi duk. Zeinek esan behar dik hiri non alanorekin bizi behar haizen? nork erabaki dezakeknor maitatu behar duan? Ez zagok eskubiderik!Aske bizitzeko sortu hintzen eta kateakjarri ditiate,baina azken aldi honetan familiari ere jarri zizkio­tek hi ikustera etortzen ez utziz. Gizon horiek zerditek hik baino gehiago hiri halako tratu txarraemaiteko... ezer ez! Ezin duk horrela segitu, ihesegin behar duk" Begiak itxi eta ohe gogorrera botazuen bere burua.

Biharamunean pentsaketan ziharduen. Ezinez­koa zen. Nolaz egin ziezaioketen halakorik. Gelahartako giro hilak pentsatzeko eragozten zuenezkanpora irten zen. Ez zen gehiago urrunean ikus­ten ziren mendiak begiratzeko gai, parean zuenparetari so zegoen luzaz. Zenbat neurtzen otezuen? Bistaz, zerua ikutzen zuela zirudien, nahizeta egun hartan zerua oso behera egon. Izan ere,behe-Iaino hark iduri zuen zeruak irentsi eginbehar zitue1a. Patioan itzulika zebilela, lore bataurkitu zuen bide erdian. Lore kontutan ez zenoso jakina eta ez zen haren izena emateko gal,

45

Page 10: ARANTZEN USAINA Ihintza Erremundeguy, 15 urte · aintzi amak iratzarria zuen Ainhoa. Jeiki eta aho zabalka ari zela ispiluari begira gelditu zen istaiio batez. Ohetikatera berri zen

baina ikaragarri gustatu zitzaion. Hori-horia zen;egun hartan fal ta zen eguzkia ordezkatzen zuenbere bihotza argituz. Txiki samarra, petalo ugarizituen, bata bestea baino kolore biziagokoa.Adartxoak, aldiz, arantza batzuk zeuzkan; lore harkjaurtitzen zuen indarra eta zoriona hunkiezinakbailitzan. Emeki-emeki, eskuetan hartu eta sudu­rrera hurbilduz usaindu zuen. Ez zuen usainik.Ulertu ezinik, berriz ere usnatu zuen baina deusez. Uli eder horri ere barne honetara sartzeanarima kendu zioten. Sustrairik gabeko landarea.Bapatean, arantza batek ziztatu zuen. Ximikobaten moduan min pixka bat egin zion baina ezzen odolik atera. Eriari begira zegoen. Bere baitanohartu zen lore honi izaitea kentzeaz gain defen­tsak ere galarazi zizkiotela. Arantza haiek indarga­betuak zeuden. Lurrean eser zen; errabiaturik.Peio ere ber maneraz zigortu zuten. "Biok etxearrotz batean giltzapetu gaituztek. Hi oihanetikurrun eta ni familiarik gabe. Ezin diagu bakardadehorretan segitu. Kanpoko eguzkiak hobeki argitu­ko ditik gure bihotzak. Gezurra erran zidatek;bazekiat. Bart, goganbehartu diat iruzur egin dida­tela. Alabaren urte betetzeak hilabete barru dituketa egun horretan nire kontra eduki nahi diat; ezdiat berriz ere egun hori huts egin nahi" ziharduenpentsaketan. Sartzeko ordua iristerakoan, kontuhaundiz sakelean lerratu eta lehengo bidetik zelu­lara abiatu zen. Sarrarazi eta atea gibeletik gakotuondoan, mahain gainean pausatu zuen. Bazkaltzenhasi orduko zaintzaile ezezagun batek zuzendaria-

46

Page 11: ARANTZEN USAINA Ihintza Erremundeguy, 15 urte · aintzi amak iratzarria zuen Ainhoa. Jeiki eta aho zabalka ari zela ispiluari begira gelditu zen istaiio batez. Ohetikatera berri zen

rengana joateko agindu zion. Gelatik atera aintzinloreari azken begirada zuzendu eta irten egin zen.

- Peio, lege berri batek agintzen duenez, ez duzugehiago familia ikusteko edota haiekin komunika­tzeko eskubiderik. Gure kontu zure emaztea abisa­tzea. Galderarik?

Peiok ez zion aurpegira begiratu ere egiten.Gorrotoak itsututa zeukan. Ezer erraiten ez zuelaikusirik berriz bazkaltzera bidali zuten. Eztarriasamindurik zeukan eta ezin izan zuen ezer irentsi.

Duda gehiegi zeramatzan buruan; erantzunikgabeko galderak, arrazoinik gabeko kezkak.Pixkanaka bihotza zatitu ondoren zati bakoitzaebasten ari zitzaizkion, baina, aldi honetn ebatsiakizan arren, zati bakoitza lotzen zuten zainetakoodola xurgatu zioten; familiarekin zituen harre­man bakanak moztuz. Kartze1ako isiltasun hurajasanezina zitzaion, baina hitz horiek aditzea bainonahiago zuen hala ere. Biharamunean, lagun batlibratzekoa zuten eta errana omen zioten kanpokoegoera penagarria zela. Peiok ohar hori entzutean,malkoak begietan, irriiio egin zuen. Barrea etanigarraren arteko zalantza. Seguruenik, hastapene­an bere burua kanpoan aske ikusirik alaitasunakgaihartu zuen, baina laster hodei hartatikjautsi etahankak non zituen oroitu zen. Izan ere, urrezkokaiola baino nahiago zuen askatasun miserablea.lritsi zen agurtzeko garaia, hainbat urtez gelakokide izan zuenak zeru amaitezina arnasa hartukozuen. Bazihoala eta, Peiok eskutitz bat lerratu zuenbere sakelean zaindariek kontrolatu gabe familiari

47

Page 12: ARANTZEN USAINA Ihintza Erremundeguy, 15 urte · aintzi amak iratzarria zuen Ainhoa. Jeiki eta aho zabalka ari zela ispiluari begira gelditu zen istaiio batez. Ohetikatera berri zen

eman ahal izateko. Bertan bere asmo zehatza argi­tzen zuen: ihes egitea. Nazkaturik zegoen arratoienkonpainiaz, familia behar zuen, gainera aste batzuigaro zituen inoren berririk jaso gabe. Hori bai,IaguntzaiIe bat behar zuen, bakarrik egiteko zaiIsamarra "zeritzaioIako", eta huts txikienak denabertan behera erorrarazi zezakeeIakko. Konfian­tzazko adiskidea izanik, bazekien ahaI bezain Iastereskutitz hori bere emaztearen eskuetan izango zeIa.

Esan eta egin, astebete geroago Jonek, Ianeanzela, dei bat jaso zuen bere helbidea esktauz, esku­titza eskurra ziezaion. Arrats hartan berean sakeIe­an Iuzaz egondako gutun zimurtua irakurtzeariekin zion: "Iluntasun itogarri honetan amasa faItadut. Gainera zuek ikustea gaIarazi didatenez, eska­patzea erabaki dut. Laguntza txiki bat behar nukenorbait atxemaiteko, orduan aurki ezazu konfian­tzazko pertsona bat. Laister arte."

Hau irakurtzean nigarrez hasi zen gaixoa. Ezzekien zergatik. Agian Peiok egin behar zuenarenbeldurrarengatik edota, bestela, Iaister besarkatu­ko zuen esperantzaz. Emozioak iragan ondoren,berehaIa xeka hasi zen. Lagun askori deitu zien,baina denek zeukaten aitzakiren bat: batek denbo­ra faIta, besteak beIdurra eta azkenak gogo eskasia.Hainbat adiskiderekin hitz egin zuen arrats hartanbertan, baina, ez zion inork baietzik eman. Horizela eta, nekaturik eta amore emanda, Iotara joanzen.

Biharamun goizean, Ainhoa jada esna zegoenama iratzartzera joan zitzaioneko Mugimenduak

48

Page 13: ARANTZEN USAINA Ihintza Erremundeguy, 15 urte · aintzi amak iratzarria zuen Ainhoa. Jeiki eta aho zabalka ari zela ispiluari begira gelditu zen istaiio batez. Ohetikatera berri zen

jabetua zen. Amak umea zela kontuan hartu arren,berak ulertzeko gisan kontatzea inportantetzat jozuen. Orduan, altzoan hartu eta erran zion:

- Beharbada ohartu zira atzo egunerokoa ez zenzerbait gertatu zela.

Alabak jakinmin haundiz begiratzen zion.- Hau da, gizon bat etorri zen etxera eta gero dei

ugari egin nituen. Gertatu dena zuri esplikatzeazail samarra da, baina saiatuko naiz: gizon gaixto­ek, zuk diozun bezela, aitari erran diote ezingo gin­tuela gehiago ikusi orduan erabaki horrekin bat ezzetorrenez, guregana etortea erabaki duo Baina,autorik ez duenez eta gu joan ezin garenez, honai­no ekarriko duen norbait xekatzeko galdegin ditbart gizonak ekarri eskutitzean.

- Noiz etorriko da?- Hilabete baino lehen etxean egotea espero

dut.- Bikain! Orduan, urtebetetzerako bi opari izan­

go ditut aurten! -ihardetsi zuen Ainhoak, zorionairrian-. Jonek, berriz, hasperen bat egin zuen,umeak ikusten zuen bezain erraz iraganen zelaotoitz eginez. Eskolarako prestatu eta umea hanutzi ondoren, lanerajoan zen egun normal bat bai­litzan.

* * *Ahalegin ugarien ondotik, azkenean, aurkitu

zuen laguntzailea. Aspaldiko lagun bat zen, Iiiakizuen izena. Lehen, harakina zen, baina, negozioakhuts egin eta sukaldari hasi zen. Ostatu ttipi bat

49

Page 14: ARANTZEN USAINA Ihintza Erremundeguy, 15 urte · aintzi amak iratzarria zuen Ainhoa. Jeiki eta aho zabalka ari zela ispiluari begira gelditu zen istaiio batez. Ohetikatera berri zen

zeukan kostaldean era irabaziak emendatzeko, jan­tegietara ere bidaltzen zituen bere "platoak".Langilea zen, borondate onekoa. Aspalditik zirenlagun bera eta Peio; beti konpondu izan zirenongi. Gizon mardula zen. Nahiko txukuna. Azkenurteotan brurusoila izan arren, gaztetan ile horiaizandakoa zen. Berrogei urteak ondo pasata zeuz­kan, baina, kirolaria zenez, ez zitzaion antzematen.Errealako jarraitzaile sutsua zen eta futbol parti­duetan ez zen isildu ere egiten epaileari txistuka.Ezkonduta zegoen; ez zeukaten umerik. Horrega­tik, Ainhoarekin oso harreman hurbila zuen.Ikusten zuen aldi oro, opari bat eskaintzen zion etaumeak bere aldetik bere txiste txarrekin kristorenalgarak eta parreak egiten zituen. Idoia bere emaz­tea, aldiz, nahiko idorra eta isila zen. Ez zuen sena­rraren umorea gustuko eta, istorio irringarri batkondatzen hasi orduko, begirada gaizto bat zuzen­tzen zion isilarazi arte.

Egun pare baten buruan, beraz, e1kartu ziren etabien artean pIano zehatz eta maltzur bat asmatuzuten. Iiiakik publizitate bidez kartze1ako zuzenda­ria bere janaria eskatzeko erakarriko zuen, preziomerkea eskainiz. Horre1a, astero platoak eramate­ra presondegira joanen zenean Peiorekin komuni­katu ahal izango zuen eta, dena prestatu ondoren,biak irten egingo ziren. Aste bete geroago kontuhaundiz idatzitako propaganda bidali zuen eta bis­pahiru egun ondotik interesatuak zirela zihoeneskutitz bat jaso zuen. "Erge1 halakoak, besteakbaino maltzurragoak zinetelakoan", pentsatu zuen,

50

Page 15: ARANTZEN USAINA Ihintza Erremundeguy, 15 urte · aintzi amak iratzarria zuen Ainhoa. Jeiki eta aho zabalka ari zela ispiluari begira gelditu zen istaiio batez. Ohetikatera berri zen

martxa horretan azkar engainatuko zitue1a ohar­tuz. Denborarik galdu gabe,jarraian erantzun zienprezio merkean janari ona proposatuz. Bazekienoso mesfiatuak zirela eta haien konfiantza irabaz­tea zaila izango zela. Onartu beharra zegoen arris­ku batzu hartzen zitue1a laguna libratzeko; beraz,nahiago izan zuen emaztea abisatzea.

- Nolaz bururatu zaizu horre1akorik, lagunasabaltzeko zure burua arriskatzea ere!

- Idoia, badakit kolpean jakin eta horrela eran­tzutea normala de1a, baina, lasai zaitez dena kon­trolpean daukat eta ongi aterako da.

Bestaldera begiratu eta beti egin zuen beze1abaxerak eginez bere kontuak xuxurlatzeari ekinzion. Senarrak ez zion kasurik egin pasako zitzaio­lakoan.

Lau egunen buruan hitzordu bat zeraman gutu­na jaso eta berehala Joneri hots egin zion.EIgarrekin bere itxura hobetu eta kartze1ara joate­ko prestatu zen.

Hara iritsitakoan, berehala mila galdera pausatuzizkioten; biri erantzun eta sartzen utzi zuten.Sukaldean sartzean,jestu bortitz edo errezelagarri­rik egin gabe jateko prestatzen hasi zen. Ordu erdipasata, presoak iritsi ziren. Bata bestearen atzetik,ilaran, pauso mantso batez hurbiltzen ziren.Sukaldariaren parera he1tzean, ez zuten begiratuere egiten. "Bonjour" batek beren gorputz hila ber­piztu ondotik, segidan murgiltzen ziren berenmundura. Denek ahots berdina zeukaten, denokkeinu berdinak errepikatzen zituzten, sehi urrikal-

51

Page 16: ARANTZEN USAINA Ihintza Erremundeguy, 15 urte · aintzi amak iratzarria zuen Ainhoa. Jeiki eta aho zabalka ari zela ispiluari begira gelditu zen istaiio batez. Ohetikatera berri zen

garri batzuen gisan. Denbora joan ahala, Iiiaki erebeti-bateko gurpil hartan hasi zen itzulika. Azietabat hartu, eltzetik burruntzalikada bat bota etaeman. Jada berrogeita hamar aldiz errepikatumen. Ez zien gehiago aurpegira begiratzen, denakberdinak zirela aurreikusiz. Ia-ia automatismo batbihurtzen ari zen, parekoak delako "Bonjour" huraerran ez zion arte. Hitz horren zain zegoen platerahartu eta betikoa egiteko; baina ez men aditzen.Errota itzulika ari zen oraindik ere eta han segitzeaerrezagoa zen geldiaraztea baino. Parekoa isilikzegoen, geldi. Zerbitzariak poliki-poliki buruaaltxa eta "P..." hasi zen; "plat s'il vous plait!" erra­nez disimulatu zuen.

Peiok zuzen begiratzen zuen. Emozioak ez zionirriiio bat egiteko indarrik ematen. Iiiaki, aldiz,geldi egon ezinik, oihal baten bila joan zen.Harmar urte iragan ziren, bien artean plater batbakarrik egonik, elkar ikusi zutenietik; beti orbai­nez estalitako berin zikin hura zehatzten men gie­grada beste urutzatzeko. Itzulitakoan, lagunakhobeki zirudien. Jana eskeini eta gibelekoari tokialibratuz, joan zen gizona, zerbitzaria bere lana egi­ten utziz.

Iiiakik etxera sartzean, Jone deitu zuen denaongi iragan zela eta senarra osasuntsu zuelajakina­razteko. Lehen egunetan elgar ikustearekin nahi­ko beharko zuten, zuzendaria harrera ona egitarenzain baitzegoen.

Biharamunean, bezperako jarduera bera prakti­katzera joan zen eta Peioren txanda izan zenean

52

Page 17: ARANTZEN USAINA Ihintza Erremundeguy, 15 urte · aintzi amak iratzarria zuen Ainhoa. Jeiki eta aho zabalka ari zela ispiluari begira gelditu zen istaiio batez. Ohetikatera berri zen

plastifikatutako paper bat zopan kukutu zuen.Honek han idatzita zegoena irakurri, emeki-emekiestali eta sukaldariarengana eraman zuen hotzazela kexatuz. Iiiakik labean sartzerakoan paperasakelean lerratu eta azieta itzuli zion. "Urriak 5".Hitz hark zioenez, astebete barru. Eguna finkatuazen.

Zelulara joan aintzin kanpora itzuliiio egitekoposibilitatea baliatuz, aire pixka bat hartzea eraba­ki zuen. Eguraldi freskoa zen. Gorputzaz dardareknagusitu zitzaizkion. Egun gutxi barru hamar urtezzapaldu ez zuen lurra hunkituko zuen. Lur maitea.Zelai hartan ibiltzeak oinak bigundu zizkion; bereetxegaineko aldapa igotzeko gogortu beharkozituen. Baina ez men gehiago dudarik, familiasano zegoen; Iiiakiren begietan igarri zuen.Egunak joan arau, kanpora joaiteko irrika haun­diagoa men. Abiatze egunarentzat bi gau falta zire­la beren estrategia egokia zela pentsatu eta ihesegiteko prestatu ziren.

* * *Bazkalondoan Peiori tokatzen zitzain jangela

garbitzea. Erratza pasatzen ari zen bitartean, zain­dari bakar bat zegoen. Iiiaki kexaka ad zen.Tarteka, hitz larri batzuez bere haserrea azaltzenzuen, zaindariaren begirada erakarriz. Itxurak egi­ten momentu bat pasa ondoren, zaindariari hur­bildu zitzaion.

- Ez da posible, jantegi zikin honetan ez al dagobaxerak egiteko ere xaboirik? -sukaldariak kexaka-.

53

Page 18: ARANTZEN USAINA Ihintza Erremundeguy, 15 urte · aintzi amak iratzarria zuen Ainhoa. Jeiki eta aho zabalka ari zela ispiluari begira gelditu zen istaiio batez. Ohetikatera berri zen

- Ez dakil. Galdetzerajoango naiz.- Galdetzera... xaboia eta zuzendariaren esplika-

ziorikjaso aintzin ez etorri honera!- Zuzendaria ez da hemen.- Bada, xaboia nahi dul.- Berehala. -xuxurlatuz erdi korrika abiatu zen

eskatutakoaren bila-.Izan ere, zaintzaile gizajo horiek hain ziren gal­

duak, non edonoiz oihuka has zitezkeen bezalaedonork oihu eginez gero, umil-umilki obeditzenzuten. Bitartean, ordura arte isilik zirauen Peiosukaldeko zakarrontzian sartu zen. Iiiakik uste1­tzen eduki zituen zaborrak nahastu eta zaku bate­an sartuta gainera bota zizkion. Ezer pasa ez balitzbezala, kanporako bidea eraso zuten, gizon urdi­nek kontrol baterako gelditu zuten arte. "Miake­tal", garrasi egin zuen.

Iiiakik lasaitasun osoz utzi zien bere gorputzamiatzen. Zakarrontziari tapa kentzean ordea ikara­garrizko usain txarra zabaldu zen gelan, orduanberehala hetsi zuten "pasa, pasa" erranez zaborrenkiratsa uxatu nahian.

Hori entzun eta, pauso mantso batez aintzinatueta atea bere atzean hertsi ahala martxa bizituzuen. Kamionetan sartu eta momentu batez geldiegin zen, motorra piztu arte. Hots monotono huramoztearren, aldizka azeleradorea zapaltzen zuen.Poliki-poliki ibilgailua aurrera zihoan. Lehen bide­gurutzea iragan eta aparkaleku batean gelditu zen.Atzekaldera joan, zakarrontziko tapa ireki eta bar­neko zakarrak atera ondoren, lagunari besoa luza­tu zion. Pei ge1dirik zegoen, begiak itxita, isilik.

54

Page 19: ARANTZEN USAINA Ihintza Erremundeguy, 15 urte · aintzi amak iratzarria zuen Ainhoa. Jeiki eta aho zabalka ari zela ispiluari begira gelditu zen istaiio batez. Ohetikatera berri zen

- Lasai, pasa gaituk, atera hadi kutxa hdrretatik.- Seguru? -itaundu zion urduri-.- Baietz, gizonalZutitu eta aIde guztietara begiratu ondotik

liiakirengana hurbiIdu eta Iuzaroan besarkatuzuen. Istaiio bat geroago berriz abiatu ziren. Peioatzean geratu zen bada ezpada ere. liiakiren egoi­tzara iritsitakoan Peio kotxean gelditu zen zain,Iaguna etxera zihoan bitartean. Familia berehaIaetortzekoa zen; sorpresa gisan. Adiskidea urrundueta segundu batzu geroago Jone ikusi zuen berine­tik. Supituki, Ainhoa iritsi zen korrika.

- Aita!, erran zion besoetara salto eginaz.Segidan, Jonek besarkatu zuen.- Zenbat denbora elgar ikusi gabe! Ezin dut

sinetsi! Ainhoa, zenbat haunditu zaren!... eta nikdenbora guzti hau huts egin izana; Iotsagarria da.

Ainhoak barkatzeko muxu bat eman zion.Bitartean, liiakik etxe atarira iritsi eta txirrina jozuen. Nehork idekitzen ez zueIa ikusi eta, bere giI­tzekin ideki eta sartu zen. Gakoak beren tokianuzterakoan, hots arraro bat entzun zuen Iogelaneta zerena zen ikustera joan zen. Atea ireki zuene­an Idoia ikusi zuen presaka ohetik ateratzen; bitxiairuditu zitzaion.

- Lortu dugu, kanpoan dago famiIiarekin.-erran zion pozez-.

Emazteak beti bezain idor jarraituz, ez zionerantzun. Denbora berean, Peio hitz gutxiz adie­razten zuen emozio azkarra sentitzen ari zen.

55

Page 20: ARANTZEN USAINA Ihintza Erremundeguy, 15 urte · aintzi amak iratzarria zuen Ainhoa. Jeiki eta aho zabalka ari zela ispiluari begira gelditu zen istaiio batez. Ohetikatera berri zen

- Urtebetetzerako opari bat ematen badidazu,etxean egon zaitezen konponduko naiz, -erranzion alabak arazo guziei konponbidea ateratzenzien moduan.

Orduan, aitak sakeletik lorea atera zion.Denbora luzea zeraman han eta ez zen kartzelakopatioan aurkitu zuenean bezain ederra. Umeakeskutan hartu, sudurrera hurbildu eta azkarkiusainduz:

- Zein usain ona duen! Badirudi luzaz kontser­batu duela gero niri eskeintzeko!

- Halaxe da, halaxe da, maitea.Idoiak nekatua zen aitzakiaz ez zuen ongietorria

egitera joan nahi izan, beraz, senarra bakarrikjoanzen.

- Betiko gurekin aitatxo, bai?- Lore horrek usaintsu diraueno!Ahots goxo hark denak itsututa zeuzkan. Ifiakik

urrundik aditzen zuen eta umeari kondatzeko txis­tea asmatu nahian zebilen. Baina, bere kamionetaaintzinera heltzean ezusteko dekorazioak harrapa­tu zuen. Bi kamioneta zeuden. Bata berea; bestearrotza. Lau pertsona zeuden; lauak ezagunak.Baina, laugarrenaren presentzia ez zen ohikoa:kartzelako zuzendaria zen. Hortxe zegoen tente,harro, Peioren eskumuturrak lotzen ari. Adiskideazur eta lur gelditu zen, zer egin ez zekiela. Joneri,aspaldiko partez alaitu ziren begi beltzetatik malkobakar bat ixuri zitzaion; bakarra eta soberan.Ainhoak aitari peiak lotu zizkiontena, er txikihaiek finki eusten zuten lorea askatu zuen. S~rtu

56

Page 21: ARANTZEN USAINA Ihintza Erremundeguy, 15 urte · aintzi amak iratzarria zuen Ainhoa. Jeiki eta aho zabalka ari zela ispiluari begira gelditu zen istaiio batez. Ohetikatera berri zen

zuten atxilotua kaiolan, moztu zizkioten hegalak.Eta amidlegk bidea lorea ere zigortu zuten errotaastun haiekin zapalduz. Biek arima galdu zuten etabide beretik desagertu ziren; datorren udazkenbatez hostoekin batera hegaldatzeko asmoz.

57