ARDURAREN ORDEZ, HESIAK - Argiahilabeteak iraun zituen, eta kontsentsuzko hautagaia buru zuen...

48
2015eko irailaren 6a | LXXVIII. urtea | 2.473 zenbakia | 3,90 euro .eus ERREFUXIATUEN KRISIA ARDURAREN ORDEZ, HESIAK Jann-Marc Rouillan, Action Directe Trantsizioak erakusketa Argia Egunean Joserra Senperena

Transcript of ARDURAREN ORDEZ, HESIAK - Argiahilabeteak iraun zituen, eta kontsentsuzko hautagaia buru zuen...

Page 1: ARDURAREN ORDEZ, HESIAK - Argiahilabeteak iraun zituen, eta kontsentsuzko hautagaia buru zuen zerrenda izan zen emai-tza: Xulio Ferreiro, magistratua eta zuzenbide irakaslea, oinarrizko

2 0 1 5 e k o i r a i l a r e n 6 a | L X X V I I I . u r t e a | 2 . 4 7 3 z e n b a k i a | 3 , 9 0 e u r o

.eus

ERREFUXIATUEN KRISIA

ARDURAREN ORDEZ, HESIAK

Jann-Marc Rouillan, Action Directe

Trantsizioak erakusketa Argia Egunean

Joserra Senperena

Page 2: ARDURAREN ORDEZ, HESIAK - Argiahilabeteak iraun zituen, eta kontsentsuzko hautagaia buru zuen zerrenda izan zen emai-tza: Xulio Ferreiro, magistratua eta zuzenbide irakaslea, oinarrizko
Page 3: ARDURAREN ORDEZ, HESIAK - Argiahilabeteak iraun zituen, eta kontsentsuzko hautagaia buru zuen zerrenda izan zen emai-tza: Xulio Ferreiro, magistratua eta zuzenbide irakaslea, oinarrizko

2015EKO IRAILAREN 6A 3�

NON ZER

Jabetza: Komunikazio Biziagoa, S.A.L. Lehendakaria:Bego Zuza. Zuzendaria: Estitxu Eizagirre. Asteko Gaia-Pertsonaia: Mikel Garcia. Iritziak: Mikel Asurmendi. Kultura:Gorka Bereziartua, Garbine Ubeda. Aisia: Unai Brea.Termometroa: Urko Apaolaza, Xabier Letona, Pello Zubiria.Euskara: Onintza Irureta. Interneteko erredakzio-burua:Lander Arbelaitz. www.argia.eus: Jon Torner. Multimedia: AxierLopez. Argazkilaria: Dani Blanco. Produkzioa: ANTZA, S.A.L.Harpidetzak: Iraitz Agirre. Salmentak: Karlos Olasolo.Idazkaritza teknikoa: Aloña Soraluze. Publizitatea: Idoia Arregi,Maite Arrieta, Ixabel Bereziartua, Berdaitz Goia, Olatz Korta,Bego Zuza. Administrazioa: Marijo Aiertza, Mari KarmenLoiarte. Harrera: Jone Arzallus. Web garapena: Asier Iturralde. HELBIDEAK: Gipuzkoa: Industrialdea, 15. 20160 Lasarte-Oria. Tel: 943 371545. Faxa: 943 361048. Lapurdi, NafarroaBeherea eta Zuberoa: Xalbardin baita. 64122 Urruña. Tel: 559 473163. Bizkaia: Eleizalde 1, 2-D. 48600 Sopela. Tel: 94 6765580 Nafarroa: GaztelukoPlaza 44, 3. eskuina. 31001 Iruñea. Tel: 948 222285. POSTA ELEKTRONIKOA. Komertziala:[email protected]. Harpidetzak: [email protected]: [email protected]. Interneten: www.argia.eus.Lege.gordailua: SS 837-2012. ISSN: 0213-909X.Batzorde.parekidea: 72562 E. Inprimategia: Antza S.A.L.Informatika: iametza interaktiboa, S.L. Urtebetekoharpidetza: Euskal Herria eta Espainia: asterokoa, 145 euro;hilean bi ale, 77 euro; hilean behinekoa, 41 euro. Besteatzerriak: 182 euro. Airez: 285 euro. Komunikazio BiziagoaS.A.L. Ametzagaiña Taldeko partaidea da.

2 0 1 5 e k o i r a i l a r e n 6 a | L X X V I I I . u r t e a | 2 . 4 7 3 z e n b a k i a | 3 , 9 0 e u r o

.eus

ERREFUXIATUEN KRISIA

ARDURAREN ORDEZ, HESIAK

Jann-Marc Rouillan, Action Directe

Trantsizioak erakusketa Argia Egunean

Joserra Senperena

Azaleko argazkia:GEORGI LICOVSKI/EPA/LAFOTOTECA.COM

Azala: ANTZAKOMUNIKAZIO GRAFIKOA

ASTEKO GAIAGALIZIAR MAREAK Hau ez da Madrilen gertatu.

DAVID LOMBAO / 4

PERTSONAIAJANN-MARC ROUILLAN: «Denok gaude baldintzapeko

askatasunean, baina nik badakit». SUSTRAI COLINA / 9

GAIAKERREFUXIATU KRISIA «Krisi humanitarioaz ari denean,

Europak gehitu beharko luke betebehar legala ere baduela».MIKEL GARCIA IDIAKEZ / 14

TRANTSIZIOAK ERAKUSKETA Lau hamarkadatakoeraldaketak hamaika iruditan. URKO APAOLAZA AVILA / 17

IRITZIAREN LEIHOADOÑA SEBASTIANA JUNE FERNÁNDEZ / 20ARROSATIK GORRIRA INMA ERREA / 22ARGI-ITZALAK JOXE IRIARTE ‘BIKILA’ / 23GORA PRO NOBIS ASISKO URMENETA / 21TXANDAN Lehorretik. EDU ZELAIETA / 22

ERDIKO KAIERAJOSERRA SENPERENA: «Musikarik onena zineman egiten da

gaur egun». JONI UBEDA / 24LITERATURA XABIER ETXANIZ ERLE / 28MUSIKA JOXI UBEDA / 29ZINEMA GAIZKA IZAGIRRE / 30DENBORA-PASAK ANA ZAMBRANO / 31LANDAREAK JAKOBA ERREKONDO / 32l BIZI BARATZEA, EMAN ETA HARTU / 33

ZIENTZIA JOXERRA AIZPURUA SARASOLA / 34DENBORAREN MAKINA NAGORE IRAZUSTABARRENA / 35

TERMOMETROABINGEN AMADOZ: «Gerra zibileko matoi asko lasai ederrean hil

ziren, inolako damurik gabe». KOLDO AZKUNE ETXEBARRI / 37GURE GENEALOGIA FEMINISTAK LIBURUA Feminismoaz

irakurtzen, euskalgintzako betaurrekoak jantzita.TXERRA RODRIGUEZ / 40

EUSKALERRIA IRRATIAK BADU LIZENTZIA “Funtsean gureeskubideen jabe izatea irabazi dugu”. XABIER LETONA / 42

EUSKARA ALBISTEAK ONINTZA IRURETA AZKUNE / 43EKONOMIAREN TALAIAN JUAN MARI ARREGI / 43NET HURBIL Eta 2015eko abuztuan 2008ko krisitzarra

berpiztu zen. PELLO ZUBIRIA KAMINO / 44MALTZAGATIK XABIER LETONA / 46

2015eko irailaren 6a, 2.473. zenbakia

ARGIAko edukiak kopiatu,moldatu, zabaldu etaargitara ditzakezu, gureegiletza aitortu eta baldintzaberetan eginez gero.

Page 4: ARDURAREN ORDEZ, HESIAK - Argiahilabeteak iraun zituen, eta kontsentsuzko hautagaia buru zuen zerrenda izan zen emai-tza: Xulio Ferreiro, magistratua eta zuzenbide irakaslea, oinarrizko

2015EKO IRAILAREN 6A4 �

ASTEKO GAIA

GALIZIAR MAREAK

Gerora “mareak” etiketa orokorrarekin izendatu diren udal hautagaitzek, oro har, arrakastahandia lortu zuten Galizian maiatzeko udal hauteskundeetan. Batez ere A Coruña probintziakohiru hiri nagusietan jo zuten kolpea, hiruretan alkatetza eskuratu baitzuten. Ezkerreko alderdiek

eta herritar mugimendu ugarik olatu haren indarra baliatu nahi dute orain, Espainiako etaGaliziako hauteskundeetan formula errepikatzeko. Batasuna gauzatzea ez da hain erraza, ordea.

2012KO URTARRILEKO azken egunetan, politi-koki antolatutako galiziarren zati esanguratsubati eskemak hankaz gora jarri zitzaizkion, etasektore bati bihotza erdiratu ere bai. Urteetakotentsio ugarien ostean, Amioko azokagunean(Compostelan) egindako BNGren naziobatzarrak hausturaren bidea ireki zuen alderdisoberanistan. Zatiketa handik oso gutxira gau-zatu zen, Xosé Manuel Beiras buru zuen

Encontro Irmandiño taldeak alde egin zue-nean. Luze gabe bide beretik jo zuten bestetalde eta militante batzuek. Okerra litzatekepentsatzea gertakari hura izan zela M24anustekabeko emaitzak lortu zituzten marea ize-neko udal hautagaitzen jatorria, baina mailabereko okerra litzateke ez konturatzea Bloque-ko zatiketa dela gertakari politiko horren abia-puntuetako bat. Mareek ezusteko galanta

Hau ez da Madrilen gertatu

| DAVID LOMBAO |

A Coruñako Marea Atlántica hautagaitzako kideak, Podemoseko Pablo Iglesiasekin batera, maiatzaren 24 gaueangaraipena ospatzen. Iglesiasen aldamenean ageri da Xulio Ferreiro, hiriko alkatetza eskuratu zuen hautagaia.

MA

RE

AA

TLÁ

NT

ICA

- C

C B

YSA

Page 5: ARDURAREN ORDEZ, HESIAK - Argiahilabeteak iraun zituen, eta kontsentsuzko hautagaia buru zuen zerrenda izan zen emai-tza: Xulio Ferreiro, magistratua eta zuzenbide irakaslea, oinarrizko

GALIZIAR MAREAK

� 52015EKO IRAILAREN 6A

eman diote galiziar ekosistema politikoarenzati handi bati. Hainbat analisik hala iradokiduten arren, zaila da haiek azaltzea madrildardinamika politikoaren erreprodukzio hutsabailiran.

BNGren hausturatik urte erdi besterik igaroez zela, Xuntako presidente Alberto NúñezFeijóok 2013ko udaberrian egitekoak zirenhauteskundeak aurreratzea erabaki zuen.Popularrak aitzinatze horren alde egitera era-man zuten faktoreen artean, oposizioa ia guztizindargabetuta egotea zen nagusia: PSdeG-PSOEk aukeratzeke zuen hautagaia, eta BNGkguztiz burutu gabe zeukan Amion gertatutako-aren digestioa.

Bitartean, Bloque-tik aldendutako taldeak,eta haiengana hurbiltzen ari ziren pertsonak etaantolakundeak, irakinaldi betean zeuden. NovoProxecto Común behin-behineko izena emanzitzaionaren zati bat Anova-Irmandade Nacio-nalista bihurtua zen, Beiras buru, eta bestetalde txiki batzuk, banakako zenbait militante-rekin batera, hasiak ziren Compromiso porGalicia zentro-ezkerreko alderdi gallegista mar-txan jartzen. Denek ekin zioten, arrapaladan,ustekabean deitutako hauteskundeetarakoelkarguneak bilatzeari.

AGE izeneko kometaTestuinguru hartan jaio zen mareen besteernamuinetako bat. Hainbat forotan seguru-tzat jotzen zen galiziar hautesleek hamarkadabat baino gehiagoz Parlamentua osatu zutenhiru alderdien –PP, PSOE eta BNG– eta Blo-que-a utzia zutenen batasunaren artean auke-ratu beharko zutela, baina orduan gidoiaaldatzen hasi zen.

Munduko Foro Sozialean eta antzekoguneetan mugimendu altermundistarekinhainbat urtez harremanean eman ondoren,eta M15ean gertatutakoa eta haren eztandauhina arretaz behatu ondoren, Beirasek etaharen inguruak areagotu egin zituzten eskui-naren aurkako “fronte zabala” osatzekodeiak. Fronte hartan, azaldu zutenez, ezkersoberanistarentzat ez ezik lekua zegoen besteindar batzuentzat ere; esaterako, EsquerdaUnidarentzat (EU). Azkenean, EUk Anova-rekin bat egin zuen, eta Espazo Ecosocialis-tarekin eta Equorekin batera AlternativaGalega de Esquerda (AGE) sortu zuten.

Anxo Lugilde kazetariak De Beiras a Podemos:A política galega nos tempos da troika (Beirasengan-dik Podemosera: galiziar politika troikarenaroan) saiakeran azaldu bezala, krisiaren etamurrizketa larrien urteetan pilatutako sumin-dura ezkerretik bideratzeko sortua zen hautes-tresna baten gidaritza hartu zuen buruzagiabertzale historikoak. Haren karisma, troikarenaginduei –kasu honetan Núñez Feijóorekin

identifikaturik– amaiera emateko lelo nagusia-rekin batera, nahikoa izan zen AGEk bozakjaso zitzan bai abertzaletasunetik, bai PSOEkosektore desengainatuetatik, bai eta IzquierdaUnidak Galizian duen hautesleria txikitik ere.Hala, hilabete eskas batean, Beiras buru zuenkoalizioak Parlamentuko hirugarren indar bila-katzea lortu zuen, bederatzi eserleku eskuratuz,BNGk baino bi gehiago.

AGEren hauteskunde kanpaina oso biziaizan zen, ia eromenezkoa. Beiras, ordurako 80urte betetzear zela, bigarren gaztealdi politikobetean zegoen, eta areto guztiak mukuru ego-tea lortzen zuen. Haren atzealdean, antolakun-de jaioberriko kide askok bere buruari galde-tzen zioten “zer gertatuko ote da”, eta zeinizango litzatekeen arrakastaren tamaina kan-painak pare bat aste gehiago iraun ahal balu.Pertsona haien artean zegoen kolaboratzaileanonimo bat, IUren inguruan zebilen Madril-go Complutense Unibertsitateko irakaslea,Pablo Iglesias izenekoa. Urtebete geroagobere AGE abiarazi zuena: Podemos.

Eta orduantxe iritsi zen PodemosBerak behin baino gehiagotan gogorarazi due-nez, Iglesiasek ondo gogoan hartu zuen Gali-zian bizi izandakoa. EUko koordinatzaileYolanda Díazen aholkulari jardun zuen Beira-sen kanpaina hartan, eta bizipen hura Podemo-sen diseinuaren giltzarrietako bat izan zen.Galiziar laborategian, Iglesias jabetu egin zenhaserrea bideratzeak emaitza onak zituela hau-teskundeetan, eta horixe egin zuen 2014koeuropar bozketan, bi urte lehenago GalizianAGEk jokatutako rol bera jokatuz.

Galizian, Iglesiasen alderdiak boto askoatera zuen AGEk irekitako arrantzagunetik.AGE bera, berriz, hasita zegoen “politikazaharra” esaten zaionaren ajeetako batzuk jasa-ten. Esaterako, diputatu batek alde egitea era-gin zuen barne liskar garratza. BNGren zatike-

BNGren XIII. NazioBatzarra, 2012kourtarrilean Santiagode Compostelanegindakoa. Batzarhorretan hasi zengauzatzenkoalizioaren zatiketa,gerora Anovaalderdiarensorrerrarekin burutuzena. Haustura hurada udaletako mareenfenomenoa ulertzekogakoetako bat, bainaez bakarra.

BN

G-

CC

BY

NC

SA

Page 6: ARDURAREN ORDEZ, HESIAK - Argiahilabeteak iraun zituen, eta kontsentsuzko hautagaia buru zuen zerrenda izan zen emai-tza: Xulio Ferreiro, magistratua eta zuzenbide irakaslea, oinarrizko

GALIZIAR MAREAK

2015EKO IRAILAREN 6A6 �

ta bezala, gertakariok ez dira nahikoak, bainabai beharrezkoak, mareen sorrera ulertzeko.

Marea Atlantikoa eta haren eztanda-uhina Europako hauteskundeetako lurrikararenostean arnasa hartzeko ia astirik gabe, uztailerdialdean Marea Atlántica manifestua, hasierabatean 99 lagunek sinatutakoa, hasi zen han-hemenka agertzen A Coruñan. “A Coruña%99ri itzultzeko jaio gara”, esan zuten berenlehen ekitaldi publikoan. Han bildutako 300lagun ingururen artean, ezkerreko indarretakoeta indar abertzaleetako aurpegi ezagunak zeu-den. “Batuketa prozesua da hau, eta ez buruza-gitzen arteko elkarrizketa”, azaldu zuten.Haien helburua hiri osoan sare bat ehuntzeazen, urtebete geroago, ziotenez, PPren aurkaborrokatzeko bertako gobernua eskuratzealdera. Une hartan, popularrek gehiengo abso-lutua zuten bertan.

Marea Atlantikoaren prozesua sektoreka-ko hamaika bilera eginez eta auzokako“marea” gogotsuak sortuz zihoan aurrera, etajakin-minez eta, zenbaitzuetan, inbidiaz begi-ratzen zioten Galiziako beste hiri batzuetatik,batez ere PPren agintepekoetatik . A Coruña-ko ispiluan begiratu zioten beren buruei,konparazio baterako, Santiagon CompostelaAberta plataforma bultzatzea erabaki zutenpertsonek. Antzeko zerbait gertatu zenOurensen, eta Ourense en Común izan zenemaitza. Berdin beste hiri eta eskualde-burubatzuetan. Jaiotza horiek zalantzaz betetakoitsasoan gertatu ziren; nagusietakoa, nolakoharremana edukiko ote zuten mugimenduberriek BNGrekin, eta alderantziz.

Irakurketa bakarra, ezinezkoaOso zaila da, edo besterik gabe ezinezkoa,mareen fenomenoa gertakari bakartzat azter-tzea, haien errealitateak oso desberdinak bai-

tira, ia hauteskundeetan lortutako emaitzakbezainbat. Marea Atlantikoan, adibidez,hasieratik parte hartu zuten abertzaletasu-nean eta soberanismoan ibilbide luzea zutenzenbait pertsonak, hala nola estatuko ezke-rreko indar politikoetako (EU, Podemos)hainbat kidek, A Coruñako herri mugimen-dukoekin batera. Prozesua lasaia izan zen,hilabeteak iraun zituen, eta kontsentsuzkohautagaia buru zuen zerrenda izan zen emai-tza: Xulio Ferreiro, magistratua eta zuzenbideirakaslea, oinarrizko mugimendu abertzalee-tan eskarmentuduna, baina politikaren lehenlerroan aurrez sekula aritu gabekoa.

Prozesua askoz azkarragoa izan bazen ere,antzera gertatu zen Compostela Abertan. Pla-taforma, edonola ere, ez zen guztiz abiatu Mar-tiño Noriegak –Anovako bigarrena, 2007 eta2011n Teoko alkate aukeratua BNGrekin–zerrendaburu izatea onartu zuen arte. Hala,aurreko hilabeteetan egindako lan politikoaren“traktore” bihurtu zen. Aldi berean, udalbatzuetan bi ‘marea’ sortu ziren. Ferrolen, esa-terako, Ferrol en Común izan zen batetik, batikbat AGE inguruko jendeak osatua Podemose-ko batzuekin batera, eta marea Ártabra beste-tik, Pablo Iglesiasen alderdiko kideak eta bestehainbat arlotakoak bildu zituena. Ourensen,berriz, hasiera batean A Coruñako eta Santia-goko prozesuen antza zuenak porrot egunzuen azkenik, barne hauteskundeak oso naha-siak suertatu baitziren eta kideen arteko gataz-ka bizia eragin baitzuten.

EmaitzakOsagai horietatik abiatuta, M24an galiziarmareek A Coruñako hiru hirietan izan zutenarrakasta batez ere. Marea Atlantikoak, Com-postela Abertak eta Ferrol en Comúnek alkate-tza lortu zuten, lehenbiziko biek zerrendaburusoberanistekin; Ferroleko kasuan, aldiz, alkate

Ezkerrean, Compostela Aberta hautagaitzaren aurkezpen ekitaldi bat. Eskuinean, Xulio Ferreiro A Coruñako MareaAtlánticako zerrendaburua, mitin batean.

MA

RE

AA

TLÁ

NT

ICA

- C

C B

YSA

SEB

AS

AN

XO

Page 7: ARDURAREN ORDEZ, HESIAK - Argiahilabeteak iraun zituen, eta kontsentsuzko hautagaia buru zuen zerrenda izan zen emai-tza: Xulio Ferreiro, magistratua eta zuzenbide irakaslea, oinarrizko

2015EKO IRAILAREN 6A 7�

GALIZIAR MAREAK

berria, Jorge Suárez, EUko kidea da. Galiziakolurraldean osatutako 70en bat hautagaitzakjatorri desberdinekoak dira, batzuk BNGtikirtendakoen baturatik sortuak, beste batzukPodemosen tokian tokiko bertsioak…

Testuinguru horretan, zaila da gertatutakoaPodemos fenomenoaren errepikapen hutsabailitzan azaltzea –Galizian jazotakoa Iglesia-sen alderdia sortu baino lehenagokoa da–, edoBNGren hausturaren ondorio hutsa bailitzan.Hurrengo Espainiako hauteskundeetan, etabatez ere, 2016ko Galiziakoetan jakingo dasoberanismoaren eta ezker hausturazale etafederalistaren arteko nahastetik sortutako

espazio politiko berri bat sendotzen ari den,edo aliantza horiek udal gutxi batzuetako anek-dota hutsean geratuko ote diren.

Galiziar Marea?Udal hauteskundeetan lortutako emaitza onakikusita, ia berehala hasi ziren Marea Galega batsortzeko aldarriak. Madrilgo Kongresurakohautagaitza izango litzateke, datorren urtekogaliziar hauteskundeetarako proba-saio modu-ra balioko lukeena.

Batasunaren aldeko urrats politiko ugariizan dira, eta batzuk oso berritzaileak. Esatera-ko, BNGk bere siglei uko egin izana, “galiziar

MAIATZAREN 24AK garaipen zapo-rea izan zuen Galiziako ezkerrareneta abertzaletasunaren zati handibatentzat, baina politikan ospakizu-nek labur irauten dute –begiratuGreziari– eta garaipen bakoitzarenostean beste erronka batzuk iristendira. Mareek ere badituzte eurenak,bai udaletako lanari dagokionez, baieuren eboluzioari eta nazio mailanegituratzeari dagokionez. Erronkahoriek gainditzen asmatzearenmenpekoa izango da haien arrakas-ta, eta arrakasta diogunean ez garahauteskundeetan emaitza onak lor-tzeaz ari soilik, baizik eta –batezere– jendartea eraldatzeko beneta-ko gaitasuna izateaz. Hiru erronkaerabakigarri nabarmenduko ditut.

Lehenbizikoa, inork kontuan ezduena, herritarren parte-hartzeamantendu eta handitzea da. Hauta-gaitza asko, funtsean, Anova etaEsquerda Unidaren (EU) arteko

koalizioak izan ziren, baina bestebatzuek gizarte eragile asko elkar-tzea lortu zuten. Etorkizuna ber-matu nahi badute, bai batzuek baibesteek euren oinarriak zabaldubehar dituzte, eta ez dute utzi beharhauteskundeetako sukarrarenostean parte-hartzea apaldu dadin.

Bigarren erronka nagusia pro-grama guztiz definitzea da. Ulerga-rria izan daiteke autogobernuarengaia, Galizian berebiziko garrantziaduena, udal hauteskundeetan ezta-baidaren lehen lerroan ez egotea,baina erkidegoko eta estatuko boze-tan erabakitzeko eskubidea balizkoMarea Galega baten zutabeetakobat izan beharko litzateke. Orain-goz, badirudi tartean dabiltzan iaeragile guztiek argi dutela MadrilgoKongresuan talde galiziarra izatea-ren beharra, Konstituzioaren erre-formaren aukera gerta daitekee-nean. Bestalde, arlo ekonomiko eta

sozialetan hartzen diren jarrerekadieraziko dute mareak beste PSOEbat besterik ez diren, edo 78ko erre-gimena benetan eraitsi nahi duenmugimendu batez ari garen.

Azkenik, beharbada MareaGalegaren erronka latzena izangoda alderdietako buruzagitzek pro-zesua beren kontrolpean hartzeaeragoztea. Benetako herri fronteanahi duenak ez luke burokrazienmugimenduen zain egon behar.Gauzak ondo eginez gero –ACoruñan hala gertatu zen– alder-diek bi aukera baino ez dute izan-go: gainerako eragileekin berdinta-sunean bat egitea, edohauteskundeetan zartakoa jaso-tzea. Berdin dio Podemos, EU,Anova edo BNG izena duten.

Raul Rios (Novas da Galizako

kazetaria)

Zailena orain dator

EUSKAL OROIGARRIAKHarizko brodatu pertsonalizatuetan adituak

Kale Nagusia, 16San Jeronimo, 14

Portu, 1420003 Donostia · Euskal Herria

650 210 339 / 618 094 279 · [email protected]

Page 8: ARDURAREN ORDEZ, HESIAK - Argiahilabeteak iraun zituen, eta kontsentsuzko hautagaia buru zuen zerrenda izan zen emai-tza: Xulio Ferreiro, magistratua eta zuzenbide irakaslea, oinarrizko

�8 2015EKO IRAILAREN 6A

GALIZIAR MAREAK

nazio hautagaitza” osatzea errazteko. Batasu-naren aldeko manifestuak han-hemen zabaldudira, eta PSOEtik ezkerrera dauden indar poli-tikoen arteko hartu-emanak biderkatu egindira, salbuespen bakarrarekin: BNGk etaPodemosek ez dute elkarrekin hitz egin.

Aldi berean, oinarrian herritarrek osatutakobaina alderdien parte-hartzea ere baduten bimugimendu –Encontro Cidadán por unaMarea Galega eta Pola Unidade–, batasunezkohautagaitza baten aldeko lanean aritu dira.Hauteskundeetan emaitza ona lortuz gero,

Madrilgo Gorteetan galiziar talde bat egoteaekar lezake horrek, historian lehen aldiz.

Prozesu bizi horretan parte hartzen ari direneragileak ez dira ausartzen emaitza zein izangoden iragartzera. Inork ez du aldez aurretikbalizko batasuna baztertu nahi. Hala eta guztizere, batek baino gehiagok iragarri du Mareamarkak, azkenik, Anova, Podemos, udal hauta-gaitzetako kideak eta are Esquerda Unida bil-duko dituela, eta beste alde batetik oinarrisoberanistako hautagaitza bat sortuko dela,BNGren inguruan. n

“GALIZIAR MAREAK” esamoldeaerabiltzen hasi ginen, maiatzekoudal hauteskundeetan herritar pla-taformek lortutako arrakastarenondoren. Hala izendatutakoekezaugarri komun asko dituzte, bainaez dira elkarren klona, eta espirituberean oinarritu arren tokian tokikodinamiken isla izan ziren.

“Marea” izendapen bera ez dagohain zabalduta. Sortutako 70 udalmugimenduetako –Galiziak 314udal ditu– gutxi batzuek baino ezdute izen hori. A Coruñako MareaAtlantikoa izan zen lehenengoa, etaezagunena ere bada, ez hauteskun-deetako arrakastagatik bakarrik,alderdi politikoek haren barruanjokatzen duten rola bigarren maila-koa izateak erreferente “herritarza-le” bihurtu dutelako baizik. Askokuste dute horixe izan beharko litza-tekeela Marea Galega handi batsortzeko eredu egokiena.

Mareek hiru ezaugarri interes-garri dituzte. Lehenengoa da orain-goz hirietako gertakaria direla.Batez ere Galiziako zazpi hirietaneta beste zenbait gune urbanotandaude, galiziar gehien-gehienakbizi diren tokietan. Bigarrenik,inongo alderditan ez dabilen per-tsona askok parte hartzen dutemareetan. Kasurik nabarmenena ACoruñakoa da. Eskuratu zituenhamar zinegotzietatik, zazpi ezdira alderdi bateko militanteak.

Hirugarren ezaugarria galiziarnazionalismotik datorren jendekopuru handia da. Horietako asko,noski, esparru abertzaleko alderdihandiena den BNGtik datoz,batzuk independente modura, ACoruñako alkate Xulio Ferreiro esa-terako, beste batzuk militante izan-dakoak. Bigarren multzo horrenbarruan nabarmentzen da MartiñoNoriega, Santiago de Compostela-

ko alkate eta Anovako nazio boze-ramailea Beirasekin batera.

Une honetan, Marea Galegabaten sorrera Galiziako politikarenerdiguneetako bat da. Hainbatdeialdi egin da herritarrek batasunhautagaitza baten sorreran partehar dezaten. Udaletako mareek ereekarpena egin dezakete, hala nolaPSOEren ezkerrean dauden etaGaliziaren nazio izaera onartzenduten alderdiek. Alderdi horiekizan beharko lukete prozesuaren“ordezko motorrak”, protagonis-moa herritarren esku utzita. Ardatzhoriek elkartuz sortuko da MareaGalega, eta hauteskundeetakogaraipena lortzeko Alderdi Popula-rrarekin lehiatu daitekeela pentsa-tzea ez da zentzugabea.

Paulo Padin Alvarez(Politologoa, Galizaleak

elkarteko kidea)

Galiziar Marea: herritarren proiektua PPren hegemoniari aurre egiteko

Page 9: ARDURAREN ORDEZ, HESIAK - Argiahilabeteak iraun zituen, eta kontsentsuzko hautagaia buru zuen zerrenda izan zen emai-tza: Xulio Ferreiro, magistratua eta zuzenbide irakaslea, oinarrizko

2015EKO IRAILAREN 6A 9�

1968ko maiatza, 16 urte... Lehen manifestaldiak, poliziarekin lehenkalapitak... Ikastetxeko lagunekin pop ingele-sa jotzen zuen talde bateko kide izatetik taldepolitiko bateko kide izatera pasa nintzen.Sozial-iraultzailea nuen aita, komunista ama,eskualdeko alderdi komunistaren lehenkideetako bat aitatxi, baina praktika eta ekin-tza politikoa 1968ko maiatzak eman zizkidan.

Tolosan nengoen, gorrien hiriburuan, Espa-niako gerra zibileko errefuxiatuz inguraturik,eta berehala sartu nintzen legez kanpo jardu-teko beldurrik ez zuen antolakunde anarkobezain egituratu batean. Espainiako iraultzan,II. Mundu Gerrako erresistentzian, etamakietan ibilitako jendearekin nenbilenez,naturala zen armen erabilera. Politikoki hezininduten kideak izan ziren ETA lehen aldiz

PERTSONAIA

JANN-MARC ROUILLAN

“Avanti o popolo, alla riscossa: bandiera rossa, bandiera rossa...”

| SUSTRAI COLINA |

Argazkiak: Dani Blanco

«Denok gaude baldintzapeko askatasunean,

baina nik badakit»

Page 10: ARDURAREN ORDEZ, HESIAK - Argiahilabeteak iraun zituen, eta kontsentsuzko hautagaia buru zuen zerrenda izan zen emai-tza: Xulio Ferreiro, magistratua eta zuzenbide irakaslea, oinarrizko

masiboki armatzen lagundu zutenak. Hala,Burgoseko epaiketa denboran, Baionarabidali ninduten ETAri laguntza logistikoaematera. ETA V.ekoekin bazkaldu eta ETAVI.ekoekin afaltzen nuen. Eszisio garaietakobitxikeriak. Handik gutxira ezagutu nuenOriol Solé, eta ohartzerako Bartzelonan nen-goen.

Tolosa, Baiona, Bartzelona... Hain sinple, hainnatural?Tolosan bizi eta, Espainiako Estatutik etorri-tako errefuxiatuak baizik ez zenitueneaninguruan, armen hautua berezkoa zen.Maoistek armak hartuko zituztela aldarrika-tzen zuten bitartean, guk solairuetan geni-tuen leherkari eta fusilak. Horiek hartu etamuga igarotzea naturala zen guretzat. Borro-ka bera zen Donostiara armak pasa edo Bar-tzelonan pistola soinean ibiltzea. Dena zenbizimodu zoragarri, liluragarri eta zoriontsubaten parte. 1974an, Puig Antichen exekuzio-aren ostean, atxilotu ninduten Parisen,1977an geratu nintzen aske, baina kartzelatikatera eta biharamunean ekin nion berrizborrokari. Ordurako nire antolakundea ezzen existitzen, baina trantsizioaren traizioa-ren aurka ari zen jende asko ezagutu nuenespetxean. Autonomoen borrokan inplikatu-rik, berehala nintzen Bartzelonan eta Madri-len. Aski fite, alta, errezeloak sortu zitzaizki-dan euren borroka moldeekiko, hurbilagosentitzen nintzen autonomo italiarrengandik,eta Milanera jo nuen. Hala, Frantziako etaItaliako mugimenduen arteko lotura ziurtatunuen zenbait urtez.

Action Directe sortu arte?Autonomiaren baitan, erasotzen edo armakpasatzen zituzten talde politiko militar guz-tien koordinakunde bat genuen, eta ActionDirecte sortzea, koordinakundeari izenaaldatzea baizik ez zen izan. Parisen autono-miaren mugimendua zapartatzen ari zen,siderurgiaren aldeko ofentsiba eta borrokakpitzatzen, autonomiaren gaineko botereanahi zuen jendeak, eta borroka armatuarenpremia azkarra izaki, aitzina jo genuen. Ala-baina, sasoi horri buruz ezin naiz soberamintzatu, epaileek galarazten didate. Fran-tziak arazo izugarria baitu bere memoriare-kin. Badakite memoria gudazelai bat dela etamemoriaren eta presoen desagerrarazteare-kin lotzen dute. Historian zehar, Frantziakfite ulertu du etsitzen ez zuten presoak kali-tu behar zirela. Ikusi besterik ez dago Indo-txina edo Aljerian praktikatu eta Argentina-ra zein Uruguaira esportatu zuten izuareneskola. Gerra leku guztietan jendea hilobikomunetan lurperatzen zuten bitartean,

Frantziak itsasora botatzen zituen bereetsaien hilotzak. Bitxia da, sasian nintzeneannire argazkia denetan ezartzen zuten etaorain ez dute inon ikusi nahi.

Zer da sasian bizitzea?Ez da jendeak uste duena, ez da 24 orduzarma soinean eramatea. Denboraren %90apartamentu batean zaude, edozeinek egitendituen arrunkeriak egiten dituzu, zure pozaketa penak kudeatzen saiatzen zara... Ez zaudeegunerokotik salbu. Gero, egia da goizeanetxetik ateratzen zarelarik ez dakizula gaueanitzuliko zaren. Ez dakizu etxez aldatu behar-ko duzun, atxilotuko zaituzten, erail... Lehenlerroan urteak irauteko mugikortasun etaindar psikologiko itzelak behar dira. Zurepolitizazioaz eta zure borrokaren helburuzein arrazoiez ziur egoteak baizik ez dizuteezegonkortasun hori eramaten irakasten.Zertan ari zaren garbi baduzu errepresioarengorabehera guztiei egiten diezu aurre. Borro-ka iraultzailean, inperialismo eta burgesiariarmekin aurka egitea deliberatzen baduzu,ezin duzu “ez da erabat nire hautua” pentsa-tu. Aitzina jotzen duzun unetik ardura kolek-tibo guztiak egiten dituzu zeure. Horregatik,borroka, sasia barne, poz izugarria da nire-tzat, mundu hiltzaile batetik askatu eta espe-rantzaz betetako talaia batean kokatzekoparada. Borroka armatua dudaz edo gaizkibizi duen militante batek ospa egin behar du,dena bertan behera utzi. Borroka armatua ezbaituzu derrigortuta egiten. ETAkide damu-tuak borroka armatura behartu zituztelakexatzen entzuten ditudanero ez dut jakitenirri edo negar egin. Mugimendu armatu batekbadaki ezin duela bere militante bat ezertarabehartu. Badaki bere kideen politizazio etaarduraren baitan datzala bere arrakasta.Borroka armatua beti da kolektiboa, betioinarritzen da ondokoarekiko konfiantzan,eta norbaitek “nik hau egin dut” esaten dida-nero jokoz kanpo geratzen da.

2015EKO IRAILAREN 6A10 �

Jann-Marc Rouillan. 1952ko abuztuaren 30eanAuchen sortua (Okzitania). MIL, GARI eta Action Directe-ko ezker muturreko militante historikoa. Kartzelan zeinsasian sartu-irtenak egin ondoren, 1987ko otsaileanatxilotu zuten, bizi osoko bi kartzela zigorrera kondenatu,eta zazpi urte eta erdiz erabateko isolamenduan atxiki.2007an hirugarren gradua eman zioten, baina 2008koelkarrizketa batean esandakoen ondorioz lehen graduraitzuli behar izan zuen. 2011n atera zen berriz etabaldintzapeko askatasunean dago ordutik. Beste askorenartean, De Memoire (I, II, III), Chroniques carcérales etaAutopsie du dehors liburuen idazlea da.

NORTASUN AGIRIA

JANN-MARC ROUILLAN

Page 11: ARDURAREN ORDEZ, HESIAK - Argiahilabeteak iraun zituen, eta kontsentsuzko hautagaia buru zuen zerrenda izan zen emai-tza: Xulio Ferreiro, magistratua eta zuzenbide irakaslea, oinarrizko
Page 12: ARDURAREN ORDEZ, HESIAK - Argiahilabeteak iraun zituen, eta kontsentsuzko hautagaia buru zuen zerrenda izan zen emai-tza: Xulio Ferreiro, magistratua eta zuzenbide irakaslea, oinarrizko

Estatuarentzat jokoz kanpo geratzearen defini-zioa atxilotu eta zazpi urte eta erdiko erabatekoisolamendua inposatzea da?Ni hala atxiki ninduten. Hor sentitzen duzudeterminazio eta ardura politikoaren indarra-ren garrantzia. Ezin duzu behera egin, ez dau-kazu eskubiderik. 24 orduko etengabekoaurrez aurreko hil ala biziko gatazkan zaude,dena egiten dute zuk etsitzeko, eta egin beharduzun bakarra ez etsitzea da. Hori da sekulaahantzi behar ez duzun bakarra. Baina zurekideak gaixotu direla edo senetik ateratzenhasita daudela iristen zaizu, solasa galtzen arizarela ohartzen zara... Ez nintzen gehiago min-tzatzeko gai, ahantzi nuen. Zure eguneko hitzbakarra funtzionarioari luzatutako agurradenean, buruan daukazun ideia eta adieraztekobidearen arteko erabateko deskonexiora iristenzara. Hasterako bukatzen nuen esaldia, eta jaki-na, ez zidan inork zipitzik ulertzen. Eguneanpare bat orduz boz goran irakurtzen hasi nin-tzen, hitza ez galdu eta ahal izatera berreskura-tzea zen borroka. Badakite urtebetez, bi urtez,hiru urtez eutsiko diozula, baina hutsune etagabeziak azaleratuko zaizkizula. Hor mantendubehar da burua hotz. Estatuak demokrazianbaino askoz aurreratuagoak daude torturan.Bukatu da azkazalak eraisten zizkizuten aroa,askoz muinerago jotzen dute orain.

Zer dago espetxeko harresien gibelean?Jendartearen okerrenaren sublimazioa: erail-keta, tortura, eta batez ere zaintzaileek gor-puzten duten jendeen miseria. Horri aurreegiteko erresistentzia antolatzen denean, alta,kanpoan ezinezkoak diren elkartasun sarehumanoak ehuntzen dira. Hori da preso poli-tikoon arma indartsuenetakoa. Hori bai, denaegingo dute ofizialki ez dadin preso politiko-rik egon. Lehenik, goizetik gauera preso poli-tikoaren figura deuseztatzen zuen dekretuaonartu zuten: “Besteak bezalako preso batzara, baina lasai, beste kupel bateko sagardoadaukagu zuretzat”. Ideologikoki oso garran-tzitsua da beraientzat demokraziarekiko erre-sistentzia oro despolitizatzea, bestelakomundu bat amesten dugunok piztiak edoburu-gaixoak legez agertzea. Jende isolatu,zurrun, karratu, hotz eta errorik gabea gareladiote, ez garela sekula maitemintzen, ezdugula afektibotasunik... Zergatik deitzenzioten Idoia Lopez Riañori “Tigresa”? Eureniruditerian, furiak baizik ez dezakeelako ema-kume bat borroka armatura eraman. Idoiarenengaiamendu politikoaren atzean ez zegoelakonbikziorik agertu nahi zuten, emakumebiziki gaizto baten patua baizik ez zela. Aldiberean, zer gertatzen da biziaren sakralizazio-aren inguruko diskurtsoarekin? Pestizidak,

�12 2015EKO IRAILAREN 6A

JANN-MARC ROUILLAN

BULTZA KAZETARITZA INDEPENDENTEAEGIN HARPIDETZA

943 371 545 · [email protected] · www.argia.eus/harpidetza

Page 13: ARDURAREN ORDEZ, HESIAK - Argiahilabeteak iraun zituen, eta kontsentsuzko hautagaia buru zuen zerrenda izan zen emai-tza: Xulio Ferreiro, magistratua eta zuzenbide irakaslea, oinarrizko

amiantoa, gerrak edo langileenesklabotza nahieran erabiltzendituztenei betetzen zaie sermoihorrekin ahoa! Hiltzaile indus-trialak dira, eta guk inoiz inorhil badugu, artisauen gisan izanda. Horregatik diot ez ginelakartzelara gaizkile sartu, egindugunaren ardura bizkarreandaramagula, eta kartzelanborrokak jarraitzen duela.Gaizkile fabrika horretan leku-kotza hartu nuen borroka-mol-detzat. Idaztea nire borrokapolitikoaren jarraipena da, lite-ratura beti baita borroka errea-litate baten lekukotza.

Ez zaizu zer idatzirik faltako. Ez pentsa. Borroka errealitatehorren faltan ez dut nire buruaidazteko gai ikusten. Kartzelanaskoz errazagoa zitzaidan idaz-tea, idazten nuenean borrokanari nintzen. Katalunian edoVenezuelan banengo luma aisea-go dantzatuko nuke, baina pen-tze hauei begira... Borrokatzenez dudanean opresioa nabarme-nagoa da nigan. Borrokan arinaizenean askoz kontzienteagoa naiz pertso-nak inolako autonomiarik ez duen jendartetirano batean bizi garela. Ezin zara arrastotikatera, jaiotzetik heriotzara zure bizimoduabideratuta dago. Azken 25 urteotan Frantziahiper-erreakzionario bihurtu da. Europan zeinTroikan herriak aukeratu gabeko agintariakdira nagusi, eta oker ez banago, faxismoa dahori. Syrizakoak preso politiko eta kartzelekinzer egin behar zuten galdezka etorri zitzaizki-danean, ezker-muturreko indar batek amnistiaaldarrikatu behar lukeela iradoki nien. Ezinzutela, NATOren eta Europar Batasunaren bitestuk preso politikoen amnistia debekatzenzutela erantzun zidaten. Amerikako EstatuBatuen babesa berme, Ingalaterra izan daIRA-ko presoekin horri aurre egin dion baka-rra. Sistemak ez du kontra egin dion jendeaberriz politizatu nahi. Zer ari da gertatzenEuskal Herrian? Irteera kolektiboak ukatu etaepe luzera begirako banakakoak baizik ez dau-dela mahai gainean. Zer da hori borroka batdespolitizatzea ez bada?

Zer idatziko zenuke barkamenaz, damuaz, kon-denaz?Preso politikoei egiten zaizkien etengabekoxantaia tipikoak direla. Espetxeratu eta 18hilabetera hurbildu zitzaizkigun egindakoguztiari bizkar ematen zion testu politiko bat

idatziz gero kalera gindoazelaesanez. Horrela izan da kartze-laldiak iraun duen mende laur-denean. Hori da sistemak presopolitikoentzat duen programa.Onartzen duzu ala ez. Lizarra-Garazi garaian, 700 preso kol-pez ateraz gero Euskal Herrikoindar harremana errotik alda-tzen zela esaten nien euskaldu-nei, presoak armekin trukatuarren bururaino jokatu beha-rreko karta zela. Egun, aldiz, ezdut ulertzen nola euskal eragi-leek ez duten preso politikoenardatz eta altxor politikoagehiago baloratzen. Ez dut usteeuskal presoak soilik erakundebaten presoak direnik, munduaaldatu nahi dugunon presoakere badira. Horregatik, askatze-ko oso kanpaina oldarkorrakegin behar genituzke, agintarieta buruzagiak interpelatu,kalea hartu... Uneotan, alta, ezdut ikusten gaiarekiko ildokoherente eta definiturik. Hain-beste preso edukita, nola ez daizango presoena zure askapenmugimenduaren funtsetako

bat? IRA-rentzat ezinezkoa zatekeen borrokauztea presoak askatu ezean.

Zuri hirugarren gradua eman zizuten lehenik,baina elkarrizketa batean esandakoengatikpreso sartu zintuzten berriz, eta baldintzapekoaskatasunean zaude egun.Hirugarren gradua paradoxa handi bat da.Oso zaila da kartzelatik ateratzea kartzelan loegin behar duzunean. Eskizofrenikoa da bizi-tza bat kartzelatik nola ihes egin pentsatzenpasa eta gauero kartzelako atean zeure kabuztinbrea jo behar izatea. Nahiago dut eskumu-turreko elektronikoa jantzi ziegan egonbaino, baina kondena luzatzeko modu bat da,zu kontrolpean luzaroago mantentzeko zirri-kitua. Hala, elkarrizketa batean borrokaarmatua prozesu iraultzailearen fase bat zelaaldarrikatu nuen, askapen metodo gisa gain-diezina zela, armarik gabe ez zela muturrekoiraultzarik egongo. Syriza edo Podemosekgarbi uzten dute burgesiaren erabateko erra-dikaziorik gabe ezinezkoa dela gutxienekoerreformak burutzea. Proposatzen dutenakapitalismoaren kudeaketa humanoagoa da,ez zapaldutako eta ustiatutako masen egune-roko bizitzaren eraldaketa. Horregatik, ezdago atxilotze arriskurik gabeko iraultzarik.Denok gaude baldintzapeko askatasunean,baina nik badakit. n

2015EKO IRAILAREN 6A 13�

“Ez naiz ezpal bakarreko enborra. Oso gaskoianaiz, baina aldi berean oso katalana, anti-autorita-rioa, baina antolakuntza eta antolakundeen alde-koa. Kontraesana da erresistentziaren dinamis-moaren motorra. Nire kontraesanek mugitzennaute eta nire kontraesanekin mugitzen naiz”.

Kontraesanekin

AZKEN HITZA

Page 14: ARDURAREN ORDEZ, HESIAK - Argiahilabeteak iraun zituen, eta kontsentsuzko hautagaia buru zuen zerrenda izan zen emai-tza: Xulio Ferreiro, magistratua eta zuzenbide irakaslea, oinarrizko

�14 2015EKO IRAILAREN 6A

Ekialde Hurbileko eta Afrika iparraldeko gatazkek behartuta, milaka biztanlek ihes egitendute lurralde seguruagoen bila, baina asiloa emateko garaian, errezeloz begiratzen ditu

Europar Batasunak, dituen betebehar etiko eta legalei sarri muzin eginez. II. Mundu Gerrazgeroztik bizi dugun exodo masiboenaz galdetu diogu Agustin Unzurrunzaga migrazioan

aditu eta SOS Arrazakeriako kideari.

Errefuxiatu kopuruagatik larrialdi egoera dekla-ratu du berriki Mazedoniak, ACNUR eta NBE-ren arabera, Europar Batasunera bidean aurten180.000 errefuxiatu inguru iritsi dira Serbiaraeta beste 265.000 Mediterraneoko kostaldera.Egungo egoerari dimentsioa emate aldera,zenbateraino da ezohikoa hau guztia?Krisi handi baten aurrean gaude. Baina Euro-paren joera da esatea krisi humanitario batenaurrean gaudela eta laguntza humanitarioaematea dagokiola, eta horri gehitubeharko litzaioke betebehar legalaere baduela, Europak akordiougari dituelako sinatuak eta onar-tuak nazioartean. Konpromisoakhartuak ditu Giza EskubideenDeklarazioan, 1951ko Genevakoakordioan… nazioarteko asilo etababes sistemari lotuta, eta askotanez ditu betetzen.

Europar Batasunak Dublin IIarautegia darabil, baina ez du asi-loa emateko sistema baturik eta hori arazopotoloa da. Aspalditik salatu dugu Dublin IIsistema, ez duelako jendearen borondateaerrespetatzen: giza eskubideen aldarrikape-nak dio norberak eskubidea duela asiloa noneskatu erabakitzeko, baina sistema bateratu-rik gabe, aipaturiko arautegiaren barruanerrefuxiatuak asiloa eskatzen du iristen denherrialdean, eta adibidez Greziara iristenbada han geratu eta itxaron beharko du, jaki-nik administrazio kontuak urtetan luzatzendirela, eta herrialde bakoitzeko prozedurakoso ezberdinak direla epetan eta erabakitan

(baiezkoa edo ezezkoa ebazteko orduan, esa-terako). Egun, iristen denak ez du segurtasunjuridikorik EB barruko herrialde guztietanberdin tratatua izango dela bermatzen dionik.

Hain juxtu, Merkelek eta Hollandek politikabateratua aldarrikatu dute. Arduraz, errefuxia-tuak birkokatzeko kuoten beharraz… ere min-tzatu dira, baina joan den apirilean Mediterrane-oan 1.400 migratzaile hil ostean gauza berdinak

entzun genizkien agintariei, eta ondo-ren adostu zutena ordea mugen kon-trola areagotzea eta pertsonen mugi-kortasunari trabak gehitzea izan zen;herrialde bakoitzak hartu beharrekopertsonen kuotak ezartzea ere ezzuten lortu azkenean.Bai, urteak daramatzate berdinaerrepikatzen. François Hollande-ren 2009ko artikulu bat irakurridut eta asilo sistema bateratua,segurtasun juridikoa eta abar eska-

tzen zituen, baina presidentetzara iritsi osteanez du ezertxo ere egin. Horrelako krisi batbizi behar izan dugu berriz ere urak astintze-ko. Alemania aztoratu egin da jende gehienakbertan nahi duelako asiloa, eta kezkatuta dau-denez badirudi Frantzia eta Alemania inplika-tu egin direla eta aurrerapausoak eman dai-tezkeela.

Krisiari erantzuteko nahikoa aurrerapauso?Ziurrenik motz geratuko dira, kontuan hartu-ta erabakiak hartzen hasi direla arazoakeztanda egin duenean, aldez aurretik neurriak

«Krisi humanitarioaz ari denean,Europak gehitu beharko luke

betebehar legala ere baduela»

| MIKEL GARCIA IDIAKEZ |

ERREFUXIATU KRISIAAGUSTIN UNZURRUNZAGA, SOS ARRAZAKERIA

“Birkokatzea betearaztekoneurriak hartu beharkolirateke, prozesua estatuenborondatearen eskulagatzen denean hauek ezdutelako jendea hartzekoinongo asmorik”

Page 15: ARDURAREN ORDEZ, HESIAK - Argiahilabeteak iraun zituen, eta kontsentsuzko hautagaia buru zuen zerrenda izan zen emai-tza: Xulio Ferreiro, magistratua eta zuzenbide irakaslea, oinarrizko

2015EKO IRAILAREN 6A 15�

hartu beharrean. Dublin II hankaz gora jarrieta sistema bateratuaren aldeko apustua eginbeharko da, eta Europak nola funtzionatzenduen aintzat hartuta, bizpahiru urte iraungoditu prozesuak.

Erregistro zentroak sortzea nahi dute Merkeleketa Hollandek, “baldintzak betetzen ez dituzte-nak” euren jatorrizko herrialdeetara lehenbaile-hen itzultzeko.Bai, asiloa edo babesa behar dutenen eta gai-nerakoen artean bereizketa garbia egin nahidute, eta bertako biztanleriaren zati batenaurrean ondo geratzeko diskurtsoada hori, “babesa behar dutenakhartuko ditugu, gainerakoei egu-rra”, baina praktikan sarri hori ezda batere erraza. Gerran dagoenleku batetik badator argiagoa da,baina miserian gelditu den albokoherrialderen batetik badator zer?

Bidezkoa da bereizketa hori egitea?Ez. Jendeak emigratzen du jaiote-rrian gaizki dagoelako. Batzuetangerra dagoelako, bestetan premialarrian delako, etorkizunik ez due-lako… Faktore ugariren nahasketa izan ohida eta bereizketa egitea antzua da, nahiz etaegia den legearen arabera nazioarteko asiloaegoera jakin baten barruan eskatu behar dela.

Europako 26 estatutan batetik bestera libremugitzeko askatasuna zehazten du Schengen-go Hitzarmenak. Askatasun hori murrizteaaipatu da eta halakorik ukatu egin du EuroparBatasunak, baina ez dirudi mugitzeko askata-suna guztientzat berdina denik, muga batzue-tan jartzen dituzten trabak ikusita.

Bai, Bulgarian 14 kilometroko harresiak erai-ki dituzte Turkiako mugan, Hungaria horre-tan ari da… Gauza bat da libre zirkulatzekoaldarrikapen orokorra, eta kapitalak eta mer-kantziak ez dute horretarako inongo arazo-rik, baina pertsonei trabak jartzen zaizkie,jaioterriaren arabera. Eta gainera, EuropakoBatzordeak esan arren Schengengo Hitzar-mena ez dela ukituko, aldatzeko presioakdaude, Sarkozyren hauteskunde programan,Fronte Nazionalaren eskaeretan, Europakoeskuin muturraren aldarrikapenetan…

Hitz egin dezagun egin beharkolitzatekeenaz. Errefuxiatuak birkoka-tzeko kuotez asko hitz egin da. Nolainplikatu herrialdeak zeregin hone-tan?Jendea babestea da abiapuntua.Europako Batzordeak 40.000lagun Europan berfinkatzeko jarrizituen irizpideak egokiak iruditzenzaizkit; horrekin batera, jendearenborondatea kontuan hartzea ereoso inportantea da. Jakina,40.000ko kopurua izugarri motzgeratzen da gaur egun, eta aurreko

esperientzia ikusita, prozesua estatuen boron-datearen esku lagatzen denean hauek ez dute-nez jendea hartzeko inongo asmorik, birko-katzea betearazteko neurriak ere hartubeharko lirateke.

Bidean (bereziki Mediterraneoan) heriotzaksaihesteko baliabide gehiago jartzea eskatudute, besteak beste, ACNUR edo MugarikGabeko Medikuek.Hala da. 2013an Italiak Mare Nostrum sistemajarri zuen martxan Mediterraneoan eta bar-

“Asiloa Europara iristeaneskatu ordez, zergatik ezeskatu jatorrikoherrialdean edo ingurukoenbaxadaren batean,Europara modu oneaniristeko bidean bizitzaarriskuan jarri gabe?”

Page 16: ARDURAREN ORDEZ, HESIAK - Argiahilabeteak iraun zituen, eta kontsentsuzko hautagaia buru zuen zerrenda izan zen emai-tza: Xulio Ferreiro, magistratua eta zuzenbide irakaslea, oinarrizko

�16 2015EKO IRAILAREN 6A

kuek bizitza ugari salbatu zituzten, baina2014an Mare Nostrum pikutara bidali etaFrontex segurtasun sistemaren baitan Tritonjarri zuten indarrean: Tritonek baliabideenerdiarekin egiten du lan eta bere betebeharnagusia ez da bizitzak salbatzea, mugak babes-tea baizik. Diferentzia izugarria da eta hiltzenden jende kopuruan antzematen da hori.

Europan sartzeko bide legalak irekitzea, bidealternatiboak eskaintzea ere aldarrikatu dute.Asiloa eskatzen da Europara iristean, zergatikez eskatu aldez aurretik abiapuntuko herrial-dean edo ingurukoan, Europako (edo euro-par estaturen bateko) enbaxadan? Hala, asiloalortu eta bideak zabalduko lirateke Europaramodu onean iristeko, lehenengo bizitza arris-kuan jarri behar izan gabe.

Askoren ustez, Afganistan, Irak, Siria, Libia,Yemen… bezalako herrialdeak egonkortzera balia-bideak bideratu beharko lituzke Europak, jakinikhein batean Europaren esku-hartzearen ondorioadela herrialde horietan bizi duten egoera.Europa ez da herrialde horietan dauden kon-traesan guztien erantzule bakarra, baina egiada izugarrizko eragina izan duela Europarenjarrera praktikoak. Libiakoa izugarria izan da,aurretik Irakekoa… Mendebaldeak itxurazkodemokraziaren teoria argudiatu zuen Iraken,Libian sartzeko berriz arrazoi humanitarioakeman zituen, baina Kadafi kendu eta estatuadesegin ostean ez du inongo irtenbiderikeskaini, ez daki zer egin. Egindakoa desastrebat izan da eta gertaturikoan erantzukizunadauka Europak. Horregatik, Sirian, Libian etabeste hainbat lekutan irtenbidea bilatzekoinplikatu egin beharko litzateke, nahiz etakonponbidea oso zaila den.

AEBen erantzukizuna ere ez da samurra. Zeinneurritan inplikatu beharko lirateke estatuba-tuarrak, errefuxiatuen krisiari erantzutekoorduan?Maila berean. Kontua da asilo eskatzaileen-tzat urrun geratzen direla AEBak. Dena den,Patrick Weil politikariak nazioarteko konfe-rentzia bat proposatu du errefuxiatuen afera-ri irtenbidea aurkitzeko, ez bakarrik Europan,baita beste estatu batzuk inplikatuz ere, bere-ziki AEBak.

Aurrekariei kasu eginez, zein izan ohi da errefu-xiatuen joera, euren herrialdetako gatazkaamaitu ondoren?Adibide bat jartzearren, Bosniako gerragaraian akordioa egin zuten Europan, jendeabirkokatzeko, eta Euskal Herrian ere izangenituen ugari. Urte gutxira, gerra amaituostean, gehientsuenak bueltatu egin dira, ape-nas geratzen den inor hemen. Gerra luze joa-ten denetan, aurreko gizartea desegin egitenda, eta hainbatek ez du itzultzeko asmorik iza-ten, ez zaiolako jaioterrian ezer geratzen.1936ko Gerran hemen emandako mugimen-duak begiratzen baditugu, Irunen erreketeaksartu zirenean eta jendea Iparraldera joatenhasi zenean, handik urte batzuetara poliki-poliki etortzen hasi ziren batzuk, beste batzukFrantzian, Mexikon edo Venezuelan geratuziren, leku horretan bizitza egina zutelako.

Frantziatik Ingalaterrara hainbatek mugazeharkatu nahi izan duela medio, David Came-ron Erresuma Batuko lehen ministroak immi-grazio lege berria agindu du irailerako. Zenbaitgobernu egoera baliatzen ari al dira, migratzai-leen aurka legeak zorrozteko?Bai, argi eta garbi, eta herritarren aurrean gai-nera populismo merkea eginez. Arazoa beti-koa da: eskuin muturraren eremuan sartzenbanaiz, ni ere eskuin muturtzen naiz, eta hau-teskundeetarako errentagarria izan litekeenarren, epe ertain eta luzera porrota izan ohida. Frantzian ikusi dugu: Sarkozy FronteNazionalaren eremuan sartu zen, haien alda-rrikapen batzuk bere eginez, baina azkeneanespazio horretan Fronte Nazionala atera dagaraile; epe luzera eskuin muturra da indar-tzen dena. Eta jakina, joko politikotik harago,legeak gogortzeak izugarrizko eragin ezkorradu atzerritar guztientzat, eta urte luzez.

Migrazioaren kudeaketa onak onurak ekartzendizkio gizarte hartzaileari?Bai, zalantza barik. Azken 200 urteotakomigrazio prozesuak aztertzen baditugu, horiekhartu dituzten herrialdeentzat onuragarria izanda epe ertain-luzera. Ezinezkoa da New York,Holandako portuak, Bartzelona edo Bilbomigrazio barik irudikatzea. Une honetan, ia1.000 milioi pertsona daude munduan migra-tzen, gehienak estatu barruetan (750 milioi);migrazioa beti egon da eta egongo da. n

Xenofobia“Efektua bikoitzada eta Alemanianikusten ari gara.Batetik, neonazieketa bestehainbatek erasoakegin dituzte, bainabestetikerrefuxiatueisolidaritatea etaelkartasunaadierazten dietenmugimenduakindartsu ari dira”.

Agustin Unzurrunzagaren esanetan, errefuxiatuen eta gainerakoenarteko bereizketa egitea “antzua da: jendeak emigratzen dujaioterrian gaizki dagoelako. Batzuetan gerra dagoelako, bestetanpremia larrian delako, etorkizunik ez duelako... Faktore ugarirennahasketa da”. Lehenengo orriko argazkian, errefuxiatu siriarrakMazedoniako mugan.

JON

HE

RN

AE

Z/

AR

GA

ZK

IPR

ESS

Page 17: ARDURAREN ORDEZ, HESIAK - Argiahilabeteak iraun zituen, eta kontsentsuzko hautagaia buru zuen zerrenda izan zen emai-tza: Xulio Ferreiro, magistratua eta zuzenbide irakaslea, oinarrizko

Apal ilunetan gorderik, ARGIAk badu altxor bat urteen poderioz distira gehiago egiten duena.Bere artxibo historikoan azken lau hamarkadatako milaka argazki daude “ezkutatuta”,

horietako asko argitaragabeak. Orain, horien aukeraketa bat ikusgai jarriko dugu Trantsizioak erakusketaren bidez, gure historia hurbilean izandako

eraldaketa sozial eta politikoei begira diezaiegun.

‘TRANTSIZIOAK’ ERAKUSKETA

1976AN ARGIAren –garai haietan oraindikZeruko Argia zen– irakurleek aldaketa itzelasumatu zuten. Euskal prentsaren dekanoak,ordura arteko formatu tabloidea utzi eta

magazine modernoen itxura hartu zuen,Lemoizko zentral nuklearraren obrak erakus-ten zituen koloretako azal eta guzti. Aldaketahorrek ate bat zabaldu zuen astekariarendiseinuan eta derrigorrean ekarri zuen argaz-kiei garrantzi handiagoa ematea. Ordurako,kazetari belaunaldi berria zebilen lanean, dik-

Lau hamarkadatako eraldaketak hamaika iruditan

| URKO APAOLAZA AVILA |

Lemoizko zentralnuklearraren kontrako

martxa 70ekohamarkadaren

amaieran.

Page 18: ARDURAREN ORDEZ, HESIAK - Argiahilabeteak iraun zituen, eta kontsentsuzko hautagaia buru zuen zerrenda izan zen emai-tza: Xulio Ferreiro, magistratua eta zuzenbide irakaslea, oinarrizko

�18 2015EKO IRAILAREN 6A

TRANTSIZIOAK

taduraren zentsura gainditu eta puri-purianzeuden gai politikoak eta sozialak espresukilantzeko prest.

Horrek guztiak azal lezake zergatik denhain aberatsa ARGIAren argazki artxiboa1976tik aurrera, eta beldurrik gabe esan liteke70eko eta 80ko hamarkadetako zenbait gaieninguruko ilustrazioak –euskalgintzari dagoz-kionak esaterako– balio handiko dokumentuhistorikoak direla.

Trantsizioak erakusketan horien selekziobat ikusi ahal izango da, 250 argazki inguru.Erakusketa Oñatin zabalduko da irailaren18an –Argia Egunaren bezperatan– Gaztele-kuan, eta Oñatiko memoria historikoari lotu-riko zenbait argazki ere erakutsiko dira, Eus-kal Memoria Fundazioaren herrikotaldearekin elkarlanean. Horren ondorenbeste hainbat tokitara eramango dugu era-kusketa, ibiltaria izateko bokazioz jaio baitaproiektua.

Eraldaketen ispiluak“Trantsizioa” hitzak badu esangura jakin batEspainiako historiografia konbentzionalean,Francoren diktaduratik garai “demokratiko-ra” arteko urteak lirateke. Haatik, EuskalHerrian asko dira trantsizio politiko horiamaitu gabe dagoela diotenak. Nolanahi ere,trantsizioaren adiera zabalagoa eta anitzagoaislatu nahi du argazki erakusketaren izenbu-ruak, etengabeko krisi eta eraldaketen arteanbizi baikara, izan energiaren arloan edotaeskubide zibilen defentsan, eta 2007an leher-tutako krisi ekonomikoak are ageriago utzidu trantsizio horien beharra.

Erakusketa hainbat paneletan dago antola-tuta eta bakoitzean gai zehatz bat aurkeztenda, Franco hil osteko urteetatik gaur arte.Ikus ditzakegu, esaterako, desobedientziarenbidean Euskal Herrian eman diren pausoak,lehen intsumituen garaietatik herri harresieta-ra. Edo abortatzeko eskubidearen aldekolehengo eta oraingo mobilizazioak jarri ditu-gu parez pare.

Azken batean, aldaketa horiek utzitakoarrastoak eta sortutako kontraesanak azaldunahi dira irudien eta testuen bidez; kasu asko-tan protagonista izan zirenen esanekin etaastekarian argitaraturiko edukiekin osatuta.

Argazki baten indarraMaiz, aitaren altzoan kamerari so dagoenhaurraren begirada nahikoa izan ohi da albis-te baten angelu itsua ikusarazteko, adibidezikastolen aldeko gose greba baten atzeandagoen sentsazio mutua azaltzeko. Erakuske-tarako argazkiak aukeratzeko garaian, ahale-gin berezia egin dugu irudiak berak transmiti-tzen duenari indarra ematen; izan ofizioz

hartutako bat-bateko eszena, nahiz argazkila-riak subjektiboki bilaturiko erretratu artisti-koa.

ARGIAren artxiboan dauden argazki gehie-nak bertako kazetariek, argazkilariek eta kola-boratzaileek ateratakoak dira, beste batzukenkarguz eginak eta askok jatorri ezezagunadute, batez ere 70 eta 80ko hamarkadakoek;tartean badaude sekula argitaratu gabekodokumentu grafikoak. Ahal den neurrianargazkien jatorria eta argazkilarien lana aitor-tzen da erakusketan.

Testuei dagokienez, hemeroteka lana fun-tsezkoa izan da argazki-oinean testuinguruaahalik eta modu zehatzenean laburbiltzeko.Zenbait gai jorratzeko garaian, bestalde, osobaliagarriak izan dira hainbat lan erreferen-tzial, euskararen arloan esaterako DabidAnauten Euskararen Kate Hautsiak liburuanoinarritu da informazio ugari.

Erakusketa honekin Euskal Herriko histo-riaren azken 40 urteei errepasoa eman nahiizan diegu, aurrez aurre ikus dezagun gureburua ispiluaren aurrean. Hurrengo orrial-dean erakusketaren lagin bat aurkitu duzu,zenbait argazki esanguratsurekin. n

TRANTSIZIOAK erakusketak asteburu luze eta oparobati emango dio hasiera Debagoienan, eta irailaren20an, igandearekin, Oñatin izango da zita nagusia,Argia Egunean. ARGIAk egitaraua osatzen diharduharpidedun eta eragileekin elkarlanean. Leloa erebadugu: Txikitik eragiten.

Txikitasunak lotura handia duelako komunikazioproiektu honen izateko moduarekin eta gurean lan-tzen ditugun gaiekin, desazkundearekin, eredu jasan-garriago batekin, herrietatik sortutako jendartekomugimenduekin. Txiki asko, txikitik eragiten, bestela-ko mundu baterantz bidea urratzeko gai garelako.Hori guztia bildu nahi du 2015eko Argia Egunak.

Oñatira joateko deiaGizarte eragileak jadanik hasi dira Argia Egunera joa-teko mezua zabaltzen. Francking ez! taldeko MikelOteroren esanetan frackingaren kontrako mugimen-duak kazetaritzarekin “zor bat” du Euskal Herrianeta “horren barruan ARGIAk sekulako lana egin duinformazioa zabaltzen”. Oihana Etxebarrieta BilguneFeministako kidearen arabera, Bilgunerentzat “ikasieta irakasteko sare zoragarria da” ARGIA, “gero etagai zailagoetan ikuspegi feminista txertatzeko deitzendiguzuenez, asko irakurtzea tokatzen zaigulako. Gurealiatu bereziak zarete eta urte luzez horrela izateaespero dugu”.

Argia Eguna’15Txikitik eragiten

Page 19: ARDURAREN ORDEZ, HESIAK - Argiahilabeteak iraun zituen, eta kontsentsuzko hautagaia buru zuen zerrenda izan zen emai-tza: Xulio Ferreiro, magistratua eta zuzenbide irakaslea, oinarrizko

2015EKO IRAILAREN 6A 19�

TRANTSIZIOAK

Goitik behera, ezker-eskuin, erakusketako lagin bat: Seaskako gurasoek Baionako katedralean hasitako gose greba (1982);Gasteizko herri harresia (2015); mundu mailako politikariak Aieteko Bake Konferentzian (2011); bortxaketen eta sexu erasoenkontra Errenterian izandako manifestazio jendetsua (1978); Iruñeko medikuntzako ikasleak Espainiako Estatuan istilu ugarisortu zituen greba eta protestekin bat eginik (1987); Askatasunaren Ibilaldiaren zutabeetako bat Arazurira iristen (1977).

DA

NI

BLA

NC

O/

AR

GIA

AR

TX

IBO

A

AX

IER

LOPE

Z

AR

GIA

AR

TX

IBO

A

AR

GIA

AR

TX

IBO

A

AR

GIA

AR

TX

IBO

A

AR

GIA

AR

TX

IBO

A

Page 20: ARDURAREN ORDEZ, HESIAK - Argiahilabeteak iraun zituen, eta kontsentsuzko hautagaia buru zuen zerrenda izan zen emai-tza: Xulio Ferreiro, magistratua eta zuzenbide irakaslea, oinarrizko

20 � 2015EKO IRAILAREN 6A

IRITZIAREN LEIHOA

DOÑA SEBASTIANAK 63 urte ditu eta Chi-chicastenangoko (Guatemala) herrixkabatean bizi da. Ez du irakurtzen ez etaidazten ikasi ere, baina lan ugari egitenditu: medikua, psikologoa, abokatua...Emakumeak defendatzea da bere eginbe-har eta bokazio nagusia. Bizitza gogorraizan du, berak dioenez, izugarri pairatubehar izan du gaur egun indarkeria biziduten emakumeen egoera ulertzeko, etahala, laguntza egokia eman ahal izateko.

Hamabi urte zituela bere amak mutilbatekin ezkontzera behartu zuen. Mutilhori ere behartuta sentitu zen, eta berehaserrea Sebastiana jipoitzen eta umilia-tzen bideratu zuen. Hamar urtez bere amaikustea debekatu zion. Sebastianak hama-bi aldiz erditu zuen baina sei haur txiki hilzitzaizkion. Erditu eta hurrengo eguneanere jipoitzen zuen senarrak, edozein aitza-kia erabiliz. Edoskitzean haurtxoek berenamaren samina eta haserrea edaten zuten,eta horregatik hiltzen zirela uste du DoñaSebastianak. Orduan senarrak are etagehiago jipoitzen zuen: ezertarako balioez zuelakoan, ezta bere haurren bizirau-pena bermatzeko ere.

Emakume taldeetan parte hartzeakbizitza aldatu zion. Han ikasi zuen ema-kumeek eskubideak dituztela, errespetuamerezi dutela. Aktibismoak adorea emanzion bere senarrari aurre egiteko eta besteemakumeak laguntzeko. Bere komunitate-ko lideresa da egun. Bizirauteko ehuntzeeta artisau lanak egiten ditu, baina berealaben laguntzari esker, emakumeekinegoteko denbora ateratzen du. Emaku-meen istorioak entzuten ditu, laguntzaemozionala ematen die eta aholkularitzaere. Emakumea jipoitua izan deneanDoña Sebastianak erruda usaindun edo

bortusai landarea erabiltzen du beldurraeta haserrea baretzeko.

Batzuetan senarrekin bitartekaritzalanak egiten ditu. Gizonak ez badu uler-tzen tratu txarrak onartezinak direla,hurrengo pausoa epaitegietara jotzea da.Emakumeek ez dute abokatu bat ordain-tzeko dirurik, orduan Doña Sebastiana daGiza Eskubideen Gortean doako defen-tsa eskatzen duena.

Chichicastenangon askok maite duteDoña Sebastiana, baina bere lanak gorro-toak ere pizten ditu. Berak aspaldi beldu-rra galdu zuen eta bidegabekeria guztiaksalatzen ditu, baita politikarien ustelkeriaere. Hori dela eta, herriko gizon botere-tsuek Sebastiana lintxatuko duten meha-txua zabaldu dute.

Erraza liteke Doña Sebastianaren edoGuatemalako beste lideresen istorioakentzun eta erruki sentitzea. Baina eurek ezdute beren burua biktimak bezala aurkez-ten, bizirik atera diren sobrevivientes bezalabaizik. Hori da Ameriketako feministeknahiago duten kontzeptua. Gure artean,ordea, ez da ez hori ezta lideresa kontzep-tua erabiltzen.

Gure artean indarkeria matxista biziduten emakumeen biktimizazioa nabari-tzen da eta salaketa judizialak dirudi irten-bide bakarra. Arlo instituzionalean aurre-ra pauso ugari eman dira, baina arlokomunitarioan oso gutxi. Biktimak (izenhori erabiltzen dugu) gizarte zerbitzuen,terapia taldeen edota zerbitzu juridikoenerabiltzaile soilak dira. Guatemalako hain-bat erakundek komunitateetan rol nabar-mena daukaten emakumeei prestakuntzaematen diete, euren auzoetan erreferentebilakatu daitezen eta tratu txar edo diskri-minazio egoerak identifikatu eta bidera-tzeko gai izan daitezen. Lan hori euren-tzat terapeutikoa ere bada: pertsonaindartsuak eta baliogarriak sentitzen dira. Esan bezala, erraza liteke: “Gizajoak!”pentsatzea. Baina errukia sentitu ordez,euskaldunok badaukagu euren esperien-tzietatik zer ikasi eta horrela, bide batez,kolonialismoak eragin duen botere harre-mana apur bat irauli. n

Doña Sebastiana

Chichicastenangon askok Doña Sebastianamaite dute, baina bere lanak ere gorrotoakpizten ditu. Berak aspaldi beldurra galduzuen eta bidegabekeria guztiak salatzenditu, baita politikarien ustelkeria ere

JuneFernández �

KAZETAR IA

Page 21: ARDURAREN ORDEZ, HESIAK - Argiahilabeteak iraun zituen, eta kontsentsuzko hautagaia buru zuen zerrenda izan zen emai-tza: Xulio Ferreiro, magistratua eta zuzenbide irakaslea, oinarrizko

2015EKO IRAILAREN 6A 21�

GORA PRO NOBIS - IRITZIAREN LEIHOA

Asisko Urmeneta �

Page 22: ARDURAREN ORDEZ, HESIAK - Argiahilabeteak iraun zituen, eta kontsentsuzko hautagaia buru zuen zerrenda izan zen emai-tza: Xulio Ferreiro, magistratua eta zuzenbide irakaslea, oinarrizko

IRITZIAREN LEIHOA

2015EKO IRAILAREN 6A�22

LEHORRETIK ari da begiralea, haurrek ige-rian ikas dezaten. Igerian irakasteko meto-do bitxia. Busti gabe. Pedagogia ezagunadugu, edonola ere: egizu nik esaten duda-na, ez egiten dudana. Historikoki apezfrankok praktikatu izan dute halako ikasbi-dea, bai eta (bestelako) agintari batzuekere, bereziki botere-gune nagusien ingu-ruan aritu direnek.

Lehorrean egin du saio guztia begira-leak, mahuka motzeko kamiseta bat jantziaduela. Eta hala jardun du egunero, ikasta-roa bukatu arte. Busti gabe, instrukzioaketa aginduak ematen ozenki, tarteka zakar

antzean, soinean daraman kamiseta bereiz-garri: bainujantzian ez dagoen pertsonabakarra bera da. Gogoan hartu, baina, ezdela bereizgarri bakarra: igeri egiten ezduen bakarra igerian irakasten duen begi-ralea da. Lehor hasi, lehor jardun, lehorbukatu.

Lehorretik abiatu da ikasturte berria,Kataluniako hauteskundeak atarian daude-la. Izan ere, Madrilen, igeriketa ikastaroanbezala, lehorraren legea da nagusi. Ikuski-zun dago orain zein jarrera hartuko dutenur mugituetan sartuko diren boto-emaileek,eta nori eginen dioten kasu ez itotzeko. n

ARROSA KOLOREKO MUNDUA, hori agintzen zaie nes-kei txikitatik. Tonu arrosetan blai datoz jostailu-ira-garkiak, jantzi eta osagarriak, eskola-materialak...

Ez dut gogoan arrosa kolorea bereziki gustuko iza-tea haurtzaroan, ez nik, ez inguruko neskek, nahizbagenituen neska gisa bereizten gintuzten ezauga-rriak: parpailez eta loredun estanpatuez betetako soi-nekoak, printzesen ipuinak,ezkongaienak ziruditen jaunartze-jantziak...

Baina arrosak koska bat goragoegin zuen, eta, neska txikien koloretradizionala izateari utzi gabe–mutiko txikien urdin argiari kon-trajarrita–, emakume-kolorea bila-katu zen (andreak eta haurtxoaknahita pareko?). Orain, neskatilaeta emakume askok arrosa bizikimaite dute, eta mutiko askok bizikiarbuiatu, neskatilen kolorea dela-ko! Eta jende askok uste du jaio-tzetikoak direla arrosarekiko zale-tasuna eta gorrotoa.

Arrosa kolorea emakumezkotasunaren ikur nagu-sietako bat izaki, ez da bakarra. Neskatilak haztean,beste baliabide batzuk dituzte eskura emakume ager-tzeko: jantzi iradokitzaileak, orrazkera ezin zaindua-goak, takoiak, makillajea... Azkenotan, industriarensaltzeko grinak mutilentzako ere asmatu ditu halako-

ak, baina, gauzak zer diren, beti bezain zorrotzbereizten ditu gizonen eta emakumeen estetikak.Emakumeak, emakume, eta gizonak, gizon. Eta auke-ra sexual desberdinaren bat dutenek ere estereotipohorietara beraietara jo behar, beren hobespenak alda-rrikatuko badituzte: genero-rolek ez dute barkatzen.

Emakume askori, ordea, arrosa gorri bihurtzenzaie, beren odolaren gorriaz tin-datzen zaie agindu zieten arrosakoloreko bizitza. Maiz, bizitzaizateari utzi, eta heriotzarik bel-tzena bilakatzen zaie.

Jende asko urduritzen da,entzuten duenean, arrosa kolore-ko lilurari tinko eutsita gizonenikuspegia gizartean nagusi bihur-tzen duen bereizketa sexistak bul-tzatzen duela genero-indarkeria.Jende askok –emakume zeingizon– gustuko ditu amets erro-mantikoak eta arrosaz margotuta-ko errealitatea, ez die uko egin

nahi halakoei, eta ez du ikusi nahi zer dagoen egiatanbortizkeria sexistaren atzean. Baina honezkero pre-miazkoa da: bortxaketa edo hilketa bat dagoen bakoi-tzean nola den posible galdetzen ibili ordez, gizartehonetako sexismoa desmuntatu behar dugu, attrezzo(arrosa) eta guzti, emakumeak arrosatik gorrira dara-matzan bidea eteteko. n

Arrosatik gorrira

Inma Errea KAZETAR IA ETA ITZULTZA ILEA �

Jende askok –emakumezein gizon– gustuko dituamets erromantikoaketa arrosaz margotutakoerrealitatea, ez die ukoegin nahi halakoei, eta ez du ikusi nahi zerdagoen egiatanbortizkeria sexistarenatzean

EduZelaieta�

IDAZLEA

Lehorretik

DA

NI

BLA

NC

O

JOSU

SAN

TE

STE

BAN

Page 23: ARDURAREN ORDEZ, HESIAK - Argiahilabeteak iraun zituen, eta kontsentsuzko hautagaia buru zuen zerrenda izan zen emai-tza: Xulio Ferreiro, magistratua eta zuzenbide irakaslea, oinarrizko

IRITZIAREN LEIHOA

� 232015EKO IRAILAREN 6A

UZTAILEAN bete behar izan banu orri hau, ezbairikgabe, Greziak bizi duen egoera deskribatzera muga-tuko nintzakeen. Irailean balitz, agian, tragedia guz-tietako iheslarien hilobia bihurtu zaigun Mediterrane-oari buruz idatziko nuke. Alabaina, abuztuan, niregogoa Pirinioetako gailurretatik ezin jaitsiz dabil, etaaltura horietan, ezin naiz zentratu gai bakar batean.

Esate baterako, begiak Grezian jartzen ditudanean,erreferendumaren osteko giro epikoa tragedia bihur-tu izanak penatzen nau. Eta penagarria bada Greziangertatutakoa, penagarriagoa, da ezker europarraren(eta gu horren parte gara) portaera: moralki solidarioaeta praktikoki alferrikakoa, lelotua, desmobilizatua,ezin ulertuzkoa da Greziako bataila. Espainiako Esta-tuan 1936koa bezala, dimentsio europarra eta histori-koa duela.

Gurean, intentzio oneko lagun batzuen ezkerrarenbatasunaren aldeko aldarriak eman zidan pozak zergutxi iraun duen zapuzten nau. Gaur gaurkoz ezomen daude sustraiak eta ondorengo zutabeak finka-tuak. Noiz ohartuko gara ezker eraldatzailearen bata-suna inoiz baino garrantzitsuago dugula?

Azken hauteskundeetan EH Bilduk Gipuzkoanizan duen atzerakada esplikatzeko, gauza batzuetanazkarregi joan omen garela azpimarratu egin da.Pedagogia kontua bada, ados. Baina aldi berean argieta garbi adierazi behar da, gauza gehienetan motele-gi goazela. Aldaketa klimatikoari aurre egiteko eraba-kiak hartzerakoan, esate baterako, Euskal Herriadugu biztanleriaren bataz besteko karbono dioxidoa-ren sortzaile handienetakoak.

Arazo horri aurre egiteko, Barack Obama behingozprest omen dago karbono dioxidoa eragiten dutenenergia motak gutxitzeko, baina indar faktiko guztiak(sektore horren lobbiak) aurka azaldu zaizkio. Ezergutxi, zoritxarrez. Arre (kapitalismoa sostengatu) etaso (energia kutsatzaileei aurre egitea) alde berean, ezi-nezkoa baita. Izan ere, Naomi Kleinek dioen bezala,aldaketa klimatikoaren errudun nagusia ez da karbonodioxido kopurua –hori ondorioa da– sistema kapitalis-ta baizik. Eta ez dut zalantzarik bere kabuz ez duelaaldatuko mundua amildegira daramatzan norabidea.

Eta guzti horren kontra egiteko beranduegi, agianez, baina bai atzeratuegi gabiltzala ezkerraren birmol-daketan eta indar metaketan, bai gurean zein Europaosoan: “Denok hala inor ez, bakarka ezin da”. n

Joxe Iriarte, Bikila� IDAZLEA

DA

NI

BLA

NC

O

Argi-itzalak

Gurean, intentzio oneko lagun batzuenezkerraren batasunaren aldekoaldarriak eman zidan pozak zer gutxiiraun duen zapuzten nau. Gaurgaurkoz ez omen daude sustraiak etaondorengo zutabeak finkatuak. Noizohartuko gara ezker eraldatzailearenbatasuna inoiz baino garrantzitsuagodugula?

Page 24: ARDURAREN ORDEZ, HESIAK - Argiahilabeteak iraun zituen, eta kontsentsuzko hautagaia buru zuen zerrenda izan zen emai-tza: Xulio Ferreiro, magistratua eta zuzenbide irakaslea, oinarrizko

24 � 2015EKO IRAILAREN 6A

ERDIKO KAIERA

OSO KONTZERTU GUTXI eskaintzen ditu berediskoekin. Donostiako Lugaritz kulturaetxean eskaini zuen emanaldi bakan horieta-ko bat, 2009an. Han bertan elkarrizketatudugu, sargori zen udako goiz batean.

9 Ganbera pieza diskoa jarri eta film aretobatean ikusten dut nire burua, garai batekofilm baten aurrean.Musika instrumentala entzuteko ohiturarik ezdago, normalean. Eta orduan horrelakoetanmusika estilo hori berehala zinemarekinlotzeko joera izaten da. Bestalde, egia da filmasko ikusten ditudala. Musikarikonena zineman egiten da gaur egun.

Film bateko eszenak, elkarrizketak...zeini erreparatzen diozun asma deza-ket. Soinu bandan erreparatzea fijazioaizatera iritsi al daiteke?Bere osotasunean ikusteko joera iza-ten dut. Filma oso ona ez denean,argazkian eta bestelakoetan erreparatzen has-ten zarela esaten da. Filma ona denean ezdiozu alor zehatzei erreparatzen. Soinu ban-dari, noski, musikari eta profesional bezalaerreparatzen diot. Baina normalean literatu-ran, zineman... irakurlearen edota ikuslearenpapera hartzen ahalegintzen naiz.

Zinema lan ildo interesgarria izan daiteke zure-tzat.Bai, noski.

Lan egiteko abiapuntua, ordea, oso desberdinalitzateke.Halaxe da. Nire disko bat egiteko garaian,etxean abiapuntu zehatzik gabe trantzean sar-

tzen naiz. Enkargu edo proposamen bat jaso-tzean, hainbat baldintza bete behar dira.Horrelakoetan abiapuntua zein den argi iza-ten da, beraz, lan egiteko garaian oso desber-dina da.

Zure emozioen isla izatera irits daiteke 9 Gan-bera pieza disko berria?Obra bakoitzaren atzetik autorea dago,saihestezina da hori. Rafa Berrio kantariakezin hobeto deskribatu zuen hori. Bere hitzaknire eginez, disko hau hein handi batean fik-zio autobiografikoa da.

Elkarren artean oso ezberdinak direndiskoak egiten dituzu.Nire obran pentsatzen jartzen naiz,nire diskografian, eta lehen diskotikazken diskora arte ildo bat badagoelairuditzen zait. Egia da, lehen diskoaeta azkena oso ezberdinak dira, bainaguztietan ezaugarri batzuk errepika-

tzen dira: melodiaren protagonismoa horegon da beti, esaterako.

Eta bestetik disko bakoitzean kantuenartean erritmo eta harmonia aldaketa ezber-dinak aurki daitezke. Ez ditut disko homoge-neoak gustuko.

Zortzi disko egin dituzu baina interprete bezalaezagunagoa zara. Disko berriak kontrazalean“Joserra Senperenak sortua” dio. Zehazteafalta da disko honetako musikari guztien arre-gloak zerorrek egin dituzula.Lehen diskoetan abiapuntua neronek jartzennuen, eta musikari bakoitzak inprobisazioa-ren bitartez bere aletxoa jartzen zuen. Azkenbi diskoetan musikariei partiturak eman eta

JOSERRA SENPERENA

«Musikarik onena zinemanegiten da gaur egun»

Udaberrian bakarkako zortzigarren diskoa aurkeztu zuen, eta udazkenean entzuleekzuzenean ikusteko aukera izango dute. Sortzaile emankorra izanagatik ere, musikari gisaaskoz ezagunagoa da. Astebururo milaka lagunen aurrean aritzen den Fito & Fitipaldis

taldeko kideak ganbera musikarako piezak konposatzen ditu.

“Disko hau fikzioautobiografikoa da

hein batean”

| JONI UBEDA |

Argazkiak: Dani Blanco

Page 25: ARDURAREN ORDEZ, HESIAK - Argiahilabeteak iraun zituen, eta kontsentsuzko hautagaia buru zuen zerrenda izan zen emai-tza: Xulio Ferreiro, magistratua eta zuzenbide irakaslea, oinarrizko
Page 26: ARDURAREN ORDEZ, HESIAK - Argiahilabeteak iraun zituen, eta kontsentsuzko hautagaia buru zuen zerrenda izan zen emai-tza: Xulio Ferreiro, magistratua eta zuzenbide irakaslea, oinarrizko

26 � 2015EKO IRAILAREN 6A

ERDIKO KAIERA - JOSERRA SENPERENA

hori jo dute. Musika klasikoan ohikoa dahori.

Musikari guztien lana zerorrek sortu eta parti-tutara pasa zenuen. Burutik paperera, pianoatarteko?Orain arte, disko guztietan eta jasotakoenkargu guztietan, pianoa gertu izan dut beti.Disko honetan nire pianista izaeraalde batera uzten ahalegindu naiz.Eta etxeko beste txoko bateanpaperaren aurrean jarri eta melo-diak trantzean sortzen saiatzennintzen. Behin melodia sortuta,pieza garatzen hasten nintzen: har-monizazioa, instrumentazioa...

Diskoaren aurkezpen ekitaldianPaul McCartneyk Beatles taldearen antolo-gian kontatzen zuena aipagai izan nuen.Egun batean Yesterday kantuaren melodiaburuan zuela esnatu zen. Erantsi zien harmo-nia eta Georges Martin ekoizleak egindakohari laukotearen moldaketa ondoren iritsiziren.

Melodiak sortzeko berrikuntza hori dela eta,disko kuttuna izango al da zure diskografian?

Normala denez, nire azken disko hau onenada niretzat. Gehiago identifikatzen naiz diskohonekin. Ausarta izan naizen irudipena izandezaket, baina disko bat egin dudan aldirosentipen bertsua izan dut. Aurrekoa beregaraian ere ausartena iruditu zitzaidan.

Sorkuntzaz eta interpretazioaz, eskarmentuhandiko musikari baten eta anbizioa duen gaz-teago baten arteko solasaldi interesgarri batbadago Treme musika telesailean. Zaharrenakdio arrakasta izateko abestu eta sortu eginbehar duela. Gazteak sortzea zein zaila denerantzuten dio. Eta zaharrak berehala erantzun:“Horrexegatik dago mundua interpreteezbetea”.Amy Winehouse kantarian oinarrituriko Amyfilm dokumentala ikusi berritan, bere adieraz-pen bat aipatu nahi dut: hark zioenez, sor-kuntzari ekin zion buruan zuena ez zuelakobeste inon topatzen.

Nik neuk, hogei urte nituenean, egin neza-keen musika oso txarra izan zitekeela pentsa-tzen nuen. 35 urterekin edo, Winehousekdioen antzeko zerbait burutik pasa zitzaidan.Eta horrela hasi nintzen, sorkuntzan. Besteartista edo taldeentzat lan egiten duen musi-kariaren ogibidea polita da, jarraituko duthori egiten. Baina sorkuntzarik gabe, hanka-motz sentituko nintzateke.

Fito & Fitipaldisen entzuleentzat harrigarriaizango da taldeko pianistak ganbara piezaksortzen dituela jakitea.Ulertzen dut hori. Nire ama hizkuntza popmusika da, maiz jo izan dut pop musikara etahorrela egingo dut etorkizunean. Errazenegiten zaidan estiloa da. Baina gaur egunmusika garaikidea edo klasikoa buruan duteta gainera musika hori grabatzeko aukeradaukat.

Goazen hasierara, egin beharrekolehen galderara. Noiz hasi zinen 9ganbera pieza sortzen?10 Trio Piano, Biolin eta Akordeoirakoaurreko diskoarekin lortu nuenemaitzarekin pozik geratu nintzen.Lan berrirako denbora behar nuen,ezer baino lehen. Hiruzpalau hila-

bete jarraian niretzat hartu nituenean 9 ganbe-ra pieza sortzen hasi nintzen. Orkestra handibaterako zerbait idazteko gogoa banuen, etahortik abiatu nintzen. Baina arrazoi ezberdi-nak tarteko, orkestra lan bat aurrera eramateaoso zaila izango zela eta, talde txikiago bate-rako konposaketa lanari ekin nion.

Industria dagoen moduan egonda, zein baliodu zuretzat disko bat egiteak?

“Nire ama hizkuntza popmusika da, baina gaur

egun musika garaikideaedo klasikoa buruan dut”

Azaroaren 20an Donostiako Victoria Eugenian eta abenduaren 20anTolosako Topic aretoan aurkeztuko du disko berria zuzenean JoserraSenperenak.

Page 27: ARDURAREN ORDEZ, HESIAK - Argiahilabeteak iraun zituen, eta kontsentsuzko hautagaia buru zuen zerrenda izan zen emai-tza: Xulio Ferreiro, magistratua eta zuzenbide irakaslea, oinarrizko

2015EKO IRAILAREN 6A 27�

JOSERRA SENPERENA - ERDIKO KAIERA

Nire belaunaldiko gehienek bezalaxe, nirelana formatu fisiko batean ikusi behar dut.Gaur egun izango dira musika hori zabaltze-ko eta ezagutarazteko moduak, baina neuoraindik nire lana disko batean ikusi behardudan horietakoa naiz. Jakin badakit diskohauek ez direla asko saltzen, baina Elkarrekapustua egin du eta alde horretatik zorione-koa naiz.

Zuzeneko gutxi eskaintzen dituzu. Sonic Youth-eko Kim Gordonek bere biografian dioena osobaliagarria da zure diskorako ere: berak dioe-nez, oholtza beste inon topatu ezin daitekeenedo beste inon espresatu ezin daitekeen horre-kin bete behar den espazioa da.Zuzenekoa musikan nabarmendu behar denbeste alor garrantzitsu bat da. Diskoak sor-kuntza lanaren ondorio dira. Zuzenekoa erre-pikatuko ez den une hori da. Oso zaila dazuzeneko on bat egitea. Normalean arazotekniko asko izaten da, eta beharbada egunhorretan musikaria burukominez igotzen dataula gainera.

Ez da gehienetan gertatzen, baina den-dena alde dagoenean, zuzenean sortzen denenergia kolektibo hori sentitzea magikoa iza-tera irits daiteke.

Oholtza zure musikarekin bete daiteke, beraz.Hori espero dut. Diskoa atera eta berehalazuzenekoak eskaintzeko asmoa genuen,baina udazkenerako utzi dugu. 9 ganberapieza Donostiako Victoria Eugenian etaTolosako Topic aretoan aurkeztuko dugu,azaroaren 20an eta abenduaren 18an hurre-nez hurren.

Zinemaz hizketan hasi gara, eta aurtengoDonostiako Zinemaldian zure musika entzute-ko aukera izango da.Halaxe da. Josu Martinezen Gure Sor Lekuarenbila eskainiko dute. Euskaraz egindako lehenluzemetraiari buruzko dokumentala da. n

“Nire lana formatu fisikoanikusi behar dut, nahiz etabadakidan disko hauek ez

direla asko saltzen”

“Melodiak protagonismoa izandu beti nire diskoetan, lehen

lana eta azken hau osoezberdinak diren arren”

Page 28: ARDURAREN ORDEZ, HESIAK - Argiahilabeteak iraun zituen, eta kontsentsuzko hautagaia buru zuen zerrenda izan zen emai-tza: Xulio Ferreiro, magistratua eta zuzenbide irakaslea, oinarrizko

28 � 2015EKO IRAILAREN 6A

ERDIKO KAIERA - LITERATURA

EGOERA SINPLE eta arrunt batetik abiatuta Leire Bil-baok obra irudimentsu eta fantastikoa aurkeztendigu; errealitate kutsua du hasieran, Urko eskolarajoateko prestatzen denean, berandu ibili eta txizaegin barik autobusera igotzen denean. Horixe duguondorengo gertakari guztien abiapuntua eta arra-zoia. Urkok, autobusean, gero eta txizagura handia-goa du eta errotonda baten ondoan, semaforoagorri jarrita, jaitsi egiten da une batez txiza egiteko.Jakina, autobusak ihes egingo dio eta mutikoa erro-tonda barruan geratuko da, lurralde aparte batean,miresgarrian, motxilan daraman Alizia herrialdemiresgarrian liburuaren antzeko egoera batean.

Nonsense-a, edo zentzugabea dugu Lewis Carro-llen nobelaren ezaugarri nagusi, eta antzekoa daLeire Bilbaoren ipuin hau; etengabe errotondanzuloak egiten dituen satorren atzetik abiatuta hain-bat pertsonaia eta egoera xelebre ezagutuko ditugu.Bonbillaz betetako oreina, semaforoko gizontxo-ak… edo hitz egiten duen harria:

“–Aizu, badakit buru gogorra dudala… baina ezdut zure hanketako usaina zertan jasan –esan dusudurra itxita duenaren ahotsarekin.

–Hara! Falta zitzaidan bakarra! Berbetan dakienharri bat –esan dut oihu harritu batekin.

–Ni ez naiz harri bat. Ni Harry naiz –esan duirmo”.

Zentzugabea izateak badu umoretik ere zerbait,xelebrea baita Urkori gertatzen zaiona, xelebreak

aurkitzen dituen lagunak eta xelebreak haien artekoelkarrizketak.

Kontakizuna gertakariz, kapitulu laburrez osatu-rik egoteak laguntzen du irakurketan, handik etahemendik pikatzen ari den pertsona dugu irakurlea,eta denbora pasaren sentsazioa astiro gertatzenbada ere, egunak aurrera egiten du.

Autobusa bueltan, errotondan dagoela… “Ande-reño Mirenek nigan erreparatu du, edo hori irudituzait behintzat, bere aurpegi izutua ikustean. (…)

–Txizalarri nintzen, andereño. Eta ezin izan diotbarrua husteko premiari eutsi.

–Azkar, sartu zaitez barrura! Zure amak jakitenbadu! –esan du–. Ez, hobe jakiten ez badu –gehitze-ko gero”.

Ikusten den bezala, errealitate gordinena fantasiahandienarekin batera agertzen dira kontakizunentretenigarri eta atsegin honetan. Eta tonu horiEider Eibarren irudietan ere islaturik dugu; kolorebizi, ikuspegi ezberdin, neurri eta forma diferen-teak, kontakizunaren haria osatuz eta aberastuz.

Errotondan bueltaka liburuko orrietan murgiltzenden irakurlea, untxiaren atzetik zihoan neskatoarenantzera, mundu fantastikoan murgilduko da hariketa Tiranosaurioa, barka autobusa, agertu arte; gureerrealitatera itzuli arte. n

Xabier Etxaniz Erle

Errotondan bueltakaLeire BilbaoIlustrazioak: Eider Eibar

Elkar, 2015

Haur literatura

Fantasian murgilduta

Page 29: ARDURAREN ORDEZ, HESIAK - Argiahilabeteak iraun zituen, eta kontsentsuzko hautagaia buru zuen zerrenda izan zen emai-tza: Xulio Ferreiro, magistratua eta zuzenbide irakaslea, oinarrizko

2015EKO IRAILAREN 6A 29�

MUSIKA - ERDIKO KAIERA

XORIÑOAK KALOIAN Iruñe-ko talde gazteak lehen diskoakaleratu du. Eneko, Mikel,Julen eta Iñaki taldekideaktxikitatik dira lagunak.Xoriñoak Kaloian sortuaurretik, musikaren mun-duan, euskal folklorea etabeste hainbat bide jorratuzituzten, eta metalak batuditu, metal kutsuko doinuakjotzeko elkartu dira. Xoriño-ak kaloian XVIII. mendekopoema anonimoa da, zube-reraz idatzia.

Gitarraren riff eta punteobortitzak eta rock doinugogorrak entzun daitezkehaien kantuetan, erritmobiziak eta astunak. Indarhandiz jotzen eta kantatzendute, beren musika tresnakoso ongi erabiltzen dituzte eta kantuen leloak ongizaintzen dituzte.

Hitzetan, kritika eta salaketa ere gordin egitendute, txorakeriarik gabe. Hainbat gai dituzte hizpi-de. Besteak beste: musikaren industria, EuskalHerriaren erabakitzeko eskubidea, duintasuna,zapalkuntza, justizia eza, agintariak, boterea etaesnatzeko eta altxatzeko beharra.

Kantuak entzunez gero, besteak beste, BlackSabbath talde mitikoa eta 90eko hamarkadakotalde batzuk atsegin dituztela sumatzen da. Doinugogorrak eta astunak jotzen dituzten zenbait talde,eta beste batzuk ere bai: Rage Against The Machi-ne, Pantera, Slipknot, Limp Bizkit, Korn, Dut,Negu Gorriak eta Berri Txarrak taldearen lehendiskoak.

Berrizko (Bizkaia) Lorentzo Records estudioangrabatu dute diskoa, Aitor Ariño teknikariarekin.Denak batera joz, eta hori nabari da kantuak entzu-tean, doinu trinkoa ederki gauzatu baitute, doinugordina, basatia eta potoloa.

Xoriñoak Kaloian taldeko kideek beraiek sortudituzte diskoko zortzi kantuen musika eta hitzak, Gis-bertaren Balada eta Teknokratak eta Langileak kantuenhitzak izan ezik. Gisbertaren Balada poema originalaportugesez idatzi zuen Pedro Abrunhosak eta euska-razko itzulpena Joxemari Sestorainek egin du, Txan-treako Euskaldunon Biltoki elkarteak osatutako Hitzabide, bizia xede (Pamiela, 2012) bildumarako. Teknokra-tak eta Langileak berriz, Hedoi Etxartek idatzitako Sin-plistak (Susa, 2012) poema liburutik hartu dute.

Ez dute ezer berririk asmatu, baina haize berribat ekarri dute doinu gogorren eta astunen mundu-ra. Egia esan, euskaraz kantatzen duten mota horre-tako talde asko ez daude.

Musikari gazteak dira eta ilusio, kemen eta grinahandiz ari dira. Beren egitasmoan sinesten dute, etakantuak sortzen jarraitzeko eta jendaurreko emanal-diak egiteko gogotsu daude, kaiolatik ihes egin nahiduten txoriak bezala. n

Joxi Ubeda

Metal kutsuko doinuak eskaintzen ditu Iruñeko taldeak lehen diskoan.

Xorinoak KaloianXorinoak Kaloian

Autoekoizpena, 2015

Txio basatiak

Page 30: ARDURAREN ORDEZ, HESIAK - Argiahilabeteak iraun zituen, eta kontsentsuzko hautagaia buru zuen zerrenda izan zen emai-tza: Xulio Ferreiro, magistratua eta zuzenbide irakaslea, oinarrizko

30 � 2015EKO IRAILAREN 6A

ERDIKO KAIERA - ZINEMA

SHARKNADO, Mega Shark vs Mecha Shark, Abraham Lin-coln vs. Zombies, Mega Python vs. Gatoroid, Crocosaurus…Ziur azkenaldian eta behin baino gehiagotan entzundituzula izenburu xelebre hauek. Interneten gora etabehera dabiltza pelikulak eta bertako trailer eta bideo-ak sare sozialen bitartez, izugarri biralizatzen dira.Jakin, zentzugabeko izenburu horien atzean izen batdagoela: The Asylum.

Azken urteotan, Hollywood-etik etengabe bonbar-datzen gaituzte, remake, reboot, prekuela eta original-tasun falta larria duten ehunka ekoizpenekin. Baina,The Asylumek airera-tzen dituen filmekinkonparatuz gero, sorme-naren gailurrak dirudite.

Eta zer da zehazkiThe Asylum? Ekoizpeneta banaketa lanak egi-ten dituen konpainiazinematografiko ameri-kar bat, ezaugarri nagusibatzuk dituena: aurre-kontu eskaseko filmakdirela, aurretik existitzendiren hainbat blockbus-teren plagio parodiko-okerrak, zuzeneanDVD/Blu-ray merkatu-ra irteten diren fikzioak.Harrigarria dirudienarren, gehienetan osoerrentagarriak izatendira, jatorrizkoak zine-ma aretoetan estreinatubaino lehenago airera-tzen baitituzte, denbora-errekor guztiak hautsiz,filmen kopiak (Mockbus-ter deiturikoak). Pacific Rim iragarri zutenean adibidez,Atlantic Rim errodatu zuten segituan. Gehienak lauhilabetean errodatu dira.

Merkezurreko eta gaizki eginiko efektu berezihoriei gehitu behar zaizkie azken-lerroko aktoreenzerrenda kaskarra, edo aktore ezagunen senideak. Ez-dakit-noren anaiaren lehengusua, beste horren semea-ren osaba eta abar. 1980ko eta 90eko hamarkadetantelesail arraroetan irtendakoek ere badute lekua fikziohauetan: Power Rangersen lan egindakoek, adibidezedo ostrazismoan galdurik dabiltzan beste batzuk,Steve Urkel (Jaleel White) besteak beste.

Eta nondik dator arrakasta? Konpainia 1997 urteansortu zen eta hasieran beldurrezko filmak egiten zituz-ten batik bat. Baina konpetentzia zela eta, 2005.urtean hasi ziren joeraz aldatzen. Urte horretan Ste-

ven Spielberg eta Peter Jackson zuzendariek, King kongeta The War of the worlds filmak estreinatu zituztenhurrenez hurren. Nola ez, Asylumekoek H. G. Wells’War of the Worlds eta King of the Lost World ekarri zituz-ten.

Hortik aurrerakoa, parranda galanta! 2006. urtean,The Da Vinci Treasure, Snakes on the Train eta Pirates ofTreasure Island (The Da Vinci Code, Snakes On a Plain etaPirates of Caribeanen bertsioak noski); 2007an, Trans-morphers eta abar. Esan beharrik ez dago, nabarmenabaita, filmak oso txarrak direla, baina lagunartean

barre batzuk egitekoparegabeak.

Honi lotuta badabeste kontzeptu bitxibat, Hollywood aldeanazken urteotan gerozeta gehiago zabaltzen aridena: high concept dela-koa. Paperean tontake-riak diruditen filmak,baina sekulako arrakastaeta diru sarrera ikaraga-rriak dituztenak. TheAsylumen kasuarenantzera, ezinbestekoa,film horren premisa,esaldi bakarrean konta-tzeko modukoa izatea.Tontakeria? Ala jeinuta-sun hutsa? Mota hone-tako filmen adibide batlehen aipaturiko SnakesOn a Plane da: hegazkinbat sugez beterik. Hain

erraz laburbildu daiteke,filmaren izenburua bera-rekin jakin baitezakegu

zeri buruzkoa den. Arrakasta izan dezan, saihestezi-nak diren ezinbesteko hiru baldintza bete behar dira:filmak promozio bortitza eduki behar du, ahalik etamerchandising gehiena saldu eta batez ere, nerabeenartean arrakasta duen aktore lirain eta eder bat tarteansartu. Interpretazioaren prodijio hutsak diren, TaylorLautner, Kristen Stewart ala Zac Efron, adibidez.

Beraz badakizue, ez galdu denborarik gidoiarekin.Filma mundu guztira zabaltzeko Weinstein bezalakotipo bat kontratatu, aktore ezagun eta lirain bat auke-ratu (ona ala txarra, berdin dio); kamiseta eta panpinabilduma zabala sortu eta aberastera! Oraintxe okurrituzaidan bat: Sagardorik gabeko sagardotegi batean, bi astezharrapaturik geratzen den frantses koadrila bat. n

Gaizka Izagirre

Egin ditzagun film kaxkarrak!

Ekoizpen handien bertsio merke eta txarrak: horra The Asylumenarrakastarako formula.

Page 31: ARDURAREN ORDEZ, HESIAK - Argiahilabeteak iraun zituen, eta kontsentsuzko hautagaia buru zuen zerrenda izan zen emai-tza: Xulio Ferreiro, magistratua eta zuzenbide irakaslea, oinarrizko

2015EKO IRAILAREN 6A 31�

DENBORA-PASAK - ERDIKO KAIERA| ANA ZAMBRANO |

Hitz gezidunak

ZOLITU

------------ORBAN

AGERTZEKO

EKINTZA

------------BIZI GAREN

PLANETA

GOROTZA

------------MUTU

BEHERAKO

------------PRASEO-DIMIOA

LORE MOTA

ERASORAKO

TRESNA

------------ELEMENTU

KIMIKOA

MUSUKA

------------PERTSO-NAIAREN

ABIZENA

ZELATAN

------------TAMAINAK

GELDO

------------ERABATEKO

NAHASTE

IDI, HITZ-ELKARKETAN

------------OLINPIKO

BURURATU

------------SANTU

EUSKAL

JAKA

------------ZERUKO

ARGIA

KAUSA

------------SUARI

DARIONA

AUZOKIDE

------------INAUTERI

JAINKO

EGIPTOARRA

------------ZIBURU,

ZABU

GARIAREN

HAUTS

------------... ABASOLO,BERTSOLARIA

BETEEZIN

------------UZTAIA

SARRERA

------------ARTE

EUROPAKO

MONETA

AITZIN

------------ZORU, ZOLA

MAHAI-JOKO

------------TO, HI

AFIXA

------------40

ERROMATAR

ZENBAKIZ

URANIOA

------------GALDE

PARTIKULA

TXADEKO

HERRITAR

------------AZKEN

LETRA

ABEREAK

BAZKATZEKO

LANDARE

SUSTRAI

------------ZINTZO

PERTSO-NAIAREN

JAIOTERRIA------------

PERTSONAIA-REN IZENA

BENINGO

BIZTANLE

NEPTUNIOA

------------ZIGILU

SUBSTANTZIA

ELASTIKOA

------------ELKARREKI-KO ERLAZIO

Sol

uzio

ak

134625897

895741263

267938451

589314726

416872935

372569184

951483672

748256319

623197548

Z OAKONTSONAN-TEERREPIKA-

TUA

------------BALIOAPT

I P Z IARGONA

R R EMOTEL

NITOKAIKUA

DONOSTIAKARI

ULEAUZOKORA

IRINASEEZIN

ENINDARATEA

NPAURREXAKE

L I E SUKARTELU

U A KTXUTXADAR

R R O KELAZIOOLO

O

J

B

L

O

8

9 7 2 3

2 8 4

5 1 4 2

4 8 2 5

7 5 6 4

1 4 2

7 8 6 1

3

Zaila

SudokuaBete gelaxkak 1etik 9rako zenba-

kiak idatziz, zutabe, lerro eta 3x3kokoadro bakoitzean errepikatu gabe.

Zeharretara eta goitik behera,hitz bera.

1.- Zezen zikiratuak.2.- Baia luzanga.

3.- Itorik.4.- Aitormen.

5.- Argi.

5x5

5x5:

1. Idiak2. Datil3. Itota4. Aitor5. Klaru

DA

NI

BLA

NC

O

Page 32: ARDURAREN ORDEZ, HESIAK - Argiahilabeteak iraun zituen, eta kontsentsuzko hautagaia buru zuen zerrenda izan zen emai-tza: Xulio Ferreiro, magistratua eta zuzenbide irakaslea, oinarrizko

| JAKOBA ERREKONDO |[email protected]

ERDIKO KAIERA - LANDAREAK

2015EKO IRAILAREN 6A�32

Kaixo Lukas. Daratulua deitzen zaie har horiei. Batbaino gehiago badira: horia (Zeuzera pyrina), gorria (Cos-sus cossus) eta abar. Landare gazteak gustatzen zaizkie,azala eta zura guria dutenak. Jeneralean gorantz egitendu zuloa. Enborraren ondoan lur gainean azalduko dentxirbil hezearengatik igarriko duzu sartua dela. Plasti-kozko babes horiek ez dute laguntzen, berari ezkuta-tzen bai, geure zelatari ez. Urteko egunik luzeenetanpupa osatuko du harrak galeriaren sarrera ondoan, gero

handik, tximeleta gisara, erraz ateratzeko. Hark berriz,atera kontuak, mila arrautzatik gora jar ditzake...

Udaberrian azti ibili eta enbor ondoan txirbila azal-duz gero zuloa aurkitu eta alanbre bat sartuz harra aka-batu arte gora behera dantzatu.

Eta orkatzak sagarrondotik uxatzeko baratxuria erabi-li. Uretan edo oliotan jarri pare bat egunez bi buru birrin-duta. Isipu edo zurdaki batekin busti enborra eta adarnagusiak. Baratxuri usaina ez dute, itxuraz, gustuko. n

Irakurleak galdezka

JAPONIAN fruituei egitendieten ohiz kanpokogoratzarrearekin utzinuen txoko hau udaaurrean. Uda eta udazke-na arteko sasoi honi ezinekin fruituak ahaztuta.Duela ez asko, bertsolaribatek “errotu” eta “gara-tu” hitzen garrantziaberritu zidan. Bat dira.Zer da lehena, garatudenaren hazia errotzeaedo errotutako hazia bil-duko duen fruitua emate-ko garatzea? Erro etagara, bat. Erroa lurrean barrenaluzatuko da, lurrera lotzen gaituengrabitatearen indarraren alde. Garagora dator, grabitateari kontra egi-nez. Lurpean eta lur gainean luza-tzen den izaki bakarra da landarea,erro-gara. Izaki horren kopiak sor-tzeko bidea da fruitua. Fruitukohazia. Kopiak, baina halamoduzkokopiak, kopia okerrak, erdipurdi-koak edo berebizikoak. Nork daki!

Hazia beti da mirakulua. Haziaaitaren eta amaren arteko nahaske-taren emaitza gorena da. Arrareneta emearen arteko gurutzatzea.

Amak eta aitak bakoitzak berealdetik dakarten familia zuhaitza-ren informazio genetikoa nahasieta berrantolatzen da hazi bakoi-tzean. Hazi batek milaka urtekoinformazio genetikoa laburbiltzendu, eta itxura berria ematen dio.Etengabe berritu eta egokitzenden milioika urteko informazioaribizia emateko gai da hazi bat.Hibrido berriak. Etorkizuna.

Hazi bat edo fruitu bat jatendugunero kontuan izan beharkogenuke: oraintxe jaten ari garenbabarrun berriak, lekak, sagarrak,

piperrak, alberjiniak,kuiatxoak, udareak...Eskuetan dugun hazihorrek zer historia otedakar?, eta zer historiaberri sortu nahi ote du?Berriz ere, bere espeziea-ren historia berritu nahidu atzera. Hazia hozitueta errotuko litzatekeene-tik atzera, landare berriakaurreko denei etorkizunaemango lieke. Landarebakoitzak, atzera, aurre-rabidea erakutsiz espe-ziea biziberritzen du.

Landare bakoitzak bide bat etabakarra. Hazi bakoitza informaziogenetiko berezi baten, apartekokonbinazio baten kontainerrabaita. Aurrekoa, atzera, hazi bakoi-tzetik atzera aurreratzen.

Errotu eta garatu hitzen kontuapiztu zuen bertsolariari, “aurrera-atzera” hitzen jokoa luzatu nion,itzulinguruak utzi eta adarrezadar, jo eta salto ibili beharrean,errora jotzearren. Zainera. Kontuguztiak, edaten ari ginen sagardoeskas halakoaren erruz. Erdipur-diko alaena! n

Hazi batek milaka urteko informazio genetikoa laburbiltzen du, eta itxura berria ematen dio. Argazkian, sagar haziak.

ANDRÉ KARWATH-CC BY SA

Aurrekoa atzera, kontainerrean

Kaixo Jakoba. Duela dozena erdi urte inguru sagastikoxkor bat jarri genuen etxean –100en bat sagarron-do–, sagardoa egiteko usadioari jarraipena emate alde-ra. Hasierako urteetan orkatzen urteroko erasoa jasoizan dute, eta horretarako plastikozko babesak jarri izandizkiegu. Azken aldian babes horien azpian enborrazulatuta aurkitu ditut sagarrondo bakan batzuk –txingo-rri eta zomorroz beteta–, beste pare bat erditik haizeak

puskatu ditu barrutik zulatuak zeudelako. Zauri horietanalanbrez garbitzen aritu naiz eta bakarren bat sua erabi-liz ere garbitu dut. Han-hemenka galdetuta “zeuzera”eta halako tximeleta kaltegarriak aipatu izan dizkidate.Zerbait egin dezaket egoera konpontzeko, edo okerreraez egiteko gutxienez? Eskerrik asko.

Lukas Etxeberria (Amezketa)

Page 33: ARDURAREN ORDEZ, HESIAK - Argiahilabeteak iraun zituen, eta kontsentsuzko hautagaia buru zuen zerrenda izan zen emai-tza: Xulio Ferreiro, magistratua eta zuzenbide irakaslea, oinarrizko

BIZI BARATZEA, eman eta hartu - ERDIKO KAIERA

� 332015EKO IRAILAREN 6A

Jar zaitez gurekin harremanetaneta behar duzun informazioaeskuratuko duzu.

[email protected]� 943 371 545

ANTOLATU ZURE HERRIAN

@bizibaratzea · Informazio gehiago: www.argia.eus/bizi-baratzea

Jakoba Errekondok baratzeari buruzko berejakintza herritarrekinpartekatuko du EuskalHerri osoan. Hauek dira ondorengohitzorduak:

Irailak 18OzaetaOrdua eta lekua zehazteke.

Irailak 22AlegiaInaxio Begiristain Kultur Etxean, 18:30ean.

Irailak 23Algorta Egizu! elkarteak antolatutakoUribe Kostako IrakurzaleenTxokoaren barruan. 19:30ean, lekua erabakitzeke(eguraldiaren arabera)

Irailak 24Urduña. Alondegian, 19:00etan.

Irailak 29Zaldibia. Goierriko HamabostaldiEkologikoaren barruan,lekua eta ordua zehazteke.

AURKEZPEN SOLASALDIAK

EskaerakSalneurria: 23 €Harpidedunentzat: 19,50 €

� 943 371545 www.argia.eus/[email protected]

Zure saltokian liburua salgai jartzeko, deitu.

Eskuratu liburua sinaturikBiz i Baratzea ARGIAn erosiz gero, Jakoba Errekondok eskuz sinatutako hitz batzuekin jaso dezakezu liburua.

Egileak herriz herri ematen dituen hitzaldietan ere (ikusi ondokozutabean non-noiz) baduzu sinaturik eskuratzeko aukera.

Bizi Baratzea liburuaz Errekondok Ainhize-Monjolosen emandako hitzaldiaren bideoaikusgai ww.argia.eus/multimedia helbidean.

BASERRIAK hustu, inguruak pinuz josi eta fabrikak bete genituenean ezgenuen soilik bizimodua aldatu. Munduaren ikuskera bat galdu genuen,naturarekin lotzen zena. Galeraren neurria hartzeko, adibide bat. “Bideertzean arbola bat dago” esan genezake kaletarrok lasai asko. Ez dakigu-lako arbolak bereizten, noski. Ez genuke esango “Bide ertzean animaliabat dago”, baizik behia, txakurra, astoa, edo elefantea.

Beste adibide bat dago Jakobaren liburuan. Natura ezagutzen duenakbadaki lehenik “eman” egin behar dela, gero “hartu” nahi bada. Bainapertsonen artean hartu-emanak dauzkagu, hau da, lehenbizi nahi duguhartu eta gero –izatekotan– eman. Nire amak “bi kakoak etxera begira”zituen egoista salatzen zuen, bere bi hatz erakusleak kakotuta. Nik ereuste dut etorkizun hobea ez dela etorriko lehenbizi hartu eta gero eman-da, edo bi kakoak gugana bideratuta; eta gure auzolaneko ohiturak iraundezan, komeni zaigula eman-hartuetan gehiago aritzea.

Ni ere jakobita bihurtu ote naiz?Mikel Irizar,

Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasunerako zuzendaria

Irakurleek zer diote?Abuztuaren 12an Berrian Zaldieroak izena jarri zion kofradiari.

Page 34: ARDURAREN ORDEZ, HESIAK - Argiahilabeteak iraun zituen, eta kontsentsuzko hautagaia buru zuen zerrenda izan zen emai-tza: Xulio Ferreiro, magistratua eta zuzenbide irakaslea, oinarrizko

ERDIKO KAIERA - ZIENTZIA | JOXERRA AIZPURUA SARASOLA |

2015EKO IRAILAREN 6A�34

Babeslea: iametza Interaktiboa

EURI URAK bustitzen ezduen gainazalen ingurukoberria aipatu izan dugu sailhonetan. Oraingoan, arezailagoa dirudien zerbaitaipatuko dugu: ur azpian erelehor mantentzen den mate-riala.

Northwestern Unibertsi-tateko (AEB) Neelesh A.Patankar ingeniariaren lantal-dearen arabera, gainazalak urazpian lehor manten daite-zen itxura eta ezaugarri bere-ziak behar dituzte. Garrantzihandia du zimurtasunak;zimurretan dauden “haranen” diametroak mikroia, hots milimetroaren mila-rena, baino txikiagoa izan behar du, horrela lortzen baita haran horietan urlurrina pilatzea ur likidoaren ordez. Ezaugarri hori hainbat ur-intsektuk dute,beraz naturan existitu egiten da jada.

Horrelako material batek abantaila itzelak eskain ditzake. Itsasontzietan,esaterako, oso ohikoa da ur azpian dauden aldeetan animalia ugari itsastea;horrek urarekiko erresistentzia handitu eta erregai kontsumoa handitzen du.Ontziaren gainazala lehor mantentzeak arazoa saihesten lagundu lezake. n

Koloneko minbiziarenaurka, kafeaKoloneko minbizia kirurgikokieta kimioterapiaz tratatutakogaixoekin egindako azterketabaten arabera, egunean lau kafeedo gehiago hartzen dutenen-gan minbizia berriz garatzekoarriskua %42 txikiagoa da kafe-rik hartzen ez dutenengan baino.Bizpahiru kafe hartzen dutenen-gan onura txikiagoa behatu dute,eta ia bat ere ez egunean bakarrahartzen dutenengan.

ttiki.com/341035 (Gaztelaniaz)

Material ez-magnetikoakmagnetiko bihurtzekobideaNature aldizkarian argitaraemandako artikulu batean azal-du dutenez, Leedseko Uniber-tsitatean, Erresuma Batuan,kobrea eta manganesoa magne-tiko izatea lortu dute molekulaorganikoekin konbinatuz.Modu horretan, material mag-netiko berriak sortzeko bideazabaldu dute.

ttiki.com/341036(Euskaraz)

Lurraren barne geologiaezagunago, diamanteeieskerDiamanteak 150 eta 220 kilo-metro bitarteko sakoneran sor-tzen dira, eta inguruan daudenlikidoak berenganatzen dituzte.Lurrazaleranzko bidea egiteaneuren ezaugarri kimikoak alda-tzen ez direnez, lur azpikoinformazio garrantzitsuagarraiatzen dute.

ttiki.com/341037 (Gaztelaniaz)

DO

UG

WH

ELL

ER

-CC

BY

Ur azpian bustiko ez denmaterialaren bila

STEPHEN HAWKING astrofisikariak etaIntel konpainiak ACAT izeneko gizaki-makina interfazea liberatzea erabaki dute.

Sistema horren bidez, betaurrekoetandagoen hargailu infragorri batek aurpegi-ko muskuluen higidura detektatu eta orde-nagailu batera bidaltzen du, ahots roboti-ko bihurtuz.

ACAT interfazea Windows sistemanbaino ez du funtzionatzen, eta gaixotasun

neurodegeneratiboak dituzten pertsonen bizitza hobetzea espero da, hitzegiteaz gain ordenagailuetan oinarrizko hainbat eragiketa egitea ahalbide-tzen baitu.

Inork sistema honen ezaguera zabalagoa nahi badu edota softwarea des-kargatu nahi badu ondoko helbidera jo beharko du: https://01.org/acat. n

Stephen Hawkingek hitz egitekodarabilen softwarea askatu dute

WW

W.M

AR

ITIM

E-E

XE

CU

TIV

E.C

OM

Uretan siku mantentzen den material batekontzietan animaliak itsastea eragotzi lezake.

Page 35: ARDURAREN ORDEZ, HESIAK - Argiahilabeteak iraun zituen, eta kontsentsuzko hautagaia buru zuen zerrenda izan zen emai-tza: Xulio Ferreiro, magistratua eta zuzenbide irakaslea, oinarrizko

2015EKO IRAILAREN 6A 35�

DENBORAREN MAKINA - ERDIKO KAIERA| NAGORE IRAZUSTABARRENA |

PARIS (FRANTZIA), 1665. Luis XIV.aerrege ahalguztidunak, Parisko kaleilunetako arriskuez nazkatuta, argizta-tze publiko zerbitzu bat sortzekoagindu zuen. Hala, Lastargi etaArgiontzi Eramaileen Zentroa funda-tu zuen. Eramaileak hiriko gune nagu-sietan egon ohi ziren, 300 pausokotarteetan kokatuta, oinezkoak etxerai-no laguntzeko prest. Hiru solen truke,hamabost minutuz ematen zietenargia, eta zalgurdia erabiltzen zutenekgehixeago ordaindu behar zuten, bostsol, eramailea karrozara igo zedin.

Diotenez, Eguzki Erregeak ezzituen soilik menpekoak izan gogoaneta bere buruaren mesedetan erehartu zuen erabakia; Frantziako –etaNafarroako– monarka gonazale etaalkoholzale amorratua omen zen, etaederki jakingo zuen gauez putetxee-tatik mozkortuta irtetean eskertze-koa zela norbaitek kale galbidetsuakargiztatzea.

Zerbitzuak berehalako arrakastaizan zuenez, Luis XIV.ak argiztatzesistema finkoa jartzeko ardura emanzion Nicholas Gabriel de La Reynie-ri. La Reynie Parisko poliziako lehenlotinant jenerala izan zen, eta lehenpolizia gorputz modernoaren sor-tzailetzat jotzen da.

1667ko irailaren 2an 2.736 kaleargipiztu zituzten, karrika eta etorbidebakoitzeko bizpahiru: bat, kalearenerdialdean eta beste bi, kantoietan.Urte gutxian argi kopurua 5.000ra iri-

tsi zen. Zerbitzuak, herritarrei mese-de egiteaz gain, eragozpenen bat ereeragin zien. Batetik, herritarrek ilun-tzero argiak piztu eta goizaldero,ordu bietan, itzali behar zituzten,urritik martxora bitartean. Kedarrakkaleargien kristala zikintzen zueneanere, haiek garbitu behar zuten. Gai-nera, zerbitzuaren mantentze-lanakzerga bidez finantzatzen ziren, hauda, herritarrek, argiaren truke, Taxedes Boues et Lanternes delakoa–lokatzen eta linternen gainekozerga– ordaindu behar zuten. Siste-mak oso oinarrizkoa, deserosoa etagarestia dirudi gaurko begietatik iku-sita, baina kontuan izan behar dabeste bi mende joango zirela argizta-tze elektrikoa sortu baino lehen;kaleargi elektrikoz argiztatutakolehen hiria Wabash (Indiana, AEB)izan zen, 1880ko martxoaren 31n.

Argiak saltokiei mesede handiaegin zien, eta hiriko merkataritza-jar-duera bikoiztu egin zen, hainbat iturri-ren arabera. Bisitariak ere txunditutautzi zituen, “Parisen gauez eguerdianbezainbeste argi dago” esateraino.

Zenbaitentzat, Luis XIV.arenoinordekoei lepoa moztu zien iraul-tzak Antzinako Erregimenaren ilun-tasuna eten zuelako merezi du hiriakgoitizena. Beste batzuek artean etakulturan nabarmendu izanari lepora-tzen diote. Baina literalki, argiztatzepublikoa jartzen lehena izan zelakoesaten zaio Parisi Argiaren Hiria. n

CannabisaShakespearerenpipetanWITWATERSRAND (Hegoafrika)Unibertsitateko ikerlariekWilliam Shakespeareren jaiote-rri Stratfort-upon-Avon-enaurkitutako hainbat pipa azter-tu dituzte, horietako batzukidazlearen lorategian bertantopatutakoak.

Masen espektrometria etagasen kromatografia teknikakerabiliz, aztertutako 24 pipazatietatik zortzitan cannabisarrastoak aurkitu dituzte eta,beste bitan, koka hosto arras-toak. Kalamua zuten lau zatiidazlearen lorategikoak ziren,ustez idazleak berak erabilita-koak; gainerakoak, ingurukobeste etxe batzuetakoak.

Shakespearek drogan era-ginpean idazten zuela esannahi al du horrek? Witwaters-rand Unibertsitateko FrancisThackerayen hipotesiaren ara-bera, idazleak kalamua erre-tzen zuen, baina koka hostorikez, kokaren eragin kaltegarriezjabetu omen zelako. Hipote-siak hipotesi, ikerketak frogatuduena da duela 400 urtekoIngalaterran drogen kontsu-moa hedatua zegoela. n

Arrastoak

HY

AC

INT

HE

RIG

AU

D

Shakespeareren etxea,Stratford-upon-Avon-en. Etxekolorategian hainbat pipa zatiaurkitu zituzten, eta horietakolautan, kalamu arrastoak.

Ezkerrean, Lus XIV.a Frantziakoa; hark eman zuen Parisko kaleak lehenengozargiztatzeko agindua. Eskuinean, Parisko kale bat, gauez, 1940ko hamarkadan.

ESC

ALE

DE

NU

IT

Eguzki Erregeak piztuzuen Argiaren Hiria

Page 36: ARDURAREN ORDEZ, HESIAK - Argiahilabeteak iraun zituen, eta kontsentsuzko hautagaia buru zuen zerrenda izan zen emai-tza: Xulio Ferreiro, magistratua eta zuzenbide irakaslea, oinarrizko

36 � 2015EKO IRAILAREN 6A

TERMOMETROA

Nafarroan 1936an faxistek eragindako milaka hilketen erantzuleen inguruko informazioabiltzen ari da Bingen Amadoz (Murillete, 1952) ikerlari eta kazetaria. Fusilatuen senidea

izaki, garbi du biktimek ez dutela mendekurik bilatzen, baina sarritan euren burueisinetsarazi diete hiltzaileak gaizki amaitu zuela, “eta asko lasai ederrean hil ziren”.

BINGEN AMADOZ

Testua eta argazkiak:

|Koldo Azkune Etxabarri|

KONTU EZAGUNA DA 1936koGerrak Nafarroako bazter gehienakodolez zikindu zituela. Mola jenera-lak “beldur-giroa” sortzea beha-rrezkoa zela ebatzi zuen, eta, agindusekretu baten bidez, Fronte Popula-rrarekin zerikusia izan zezakeenedonor fusilatzera bidali zuen.Heriotza-orgia horretan hil zituzte-nen artean, Bingen Amadoz, Eus-kadi Irratiko kazetari ohiaren aitonaeta osaba zeuden, Murilleteko bizi-lagunak biak, lur komunalen aldekoborrokan nabarmenduak. Zigorraez zen, baina, bere horretan gelditu,eta hurrengo urteetan segida izanzuen, eguneroko joan-etorrietansenideen garunean tiro egin zutenhiltzaileekin gurutzatu behar izanzutelako, umilazioa biderkatuz.

Orain, aurre-jubilazioa hartuta,kazetari nafarrak hiltzaileen inguru-ko testigantzak jasotzen dihardu,ahal duenean liburu batean argitara-tzeko asmoz, Gerra Zibilaren justi-zia eza egiaren aitortzarekin arindudaitekeela sinetsita.

Iruñeko udal aldaketa dela-eta “Erori-takoen” eraikinaren afera mahai gai-nean dago berriz. Nola da posibleIruñea erdian Mola eta Sanjurjofaxisten hilobiak mantentzea?

Lehenik eta behin, plazari izenaaldatu beharko zaio. Rodeznokokondeak milaka heriotza-zigor sina-tu zituen, hiltzaile ikaragarria izanzen. Gero, noski, Mola eta Sanjur-joren gorpuzkinak euren familieknahi duten lekuetara eraman behar-ko lituzkete. Leku hori hustu eginbehar da, garbitu. Eraikuntzarekinez dakit zer egin daitekeen. Batzuekesaten dute bota egin behar dela,edo Memoriaren museo bilakatu...Ezkabako gotorlekuarekin erearazo bera daukagu. Bi gune haue-kin zer egin publikoki eztabaidatubehar da.

Zure familia faxisten errepresioarenhelburu izan zen. Denbora asko pasada orduz geroztik, sendatu al dirazauriak?Zama horren presioa bizitza osoansentitu dugu gainean. 1936koabuztuan, gauez, herriko bestebost lagunekin batera aitona etaosabari eskuak lotu eta Marcillaradoan bide bazterrera bota zituzten,tiroa eman eta gero. Sozialistakziren eta gizartea hobetzeko kon-promisoa zuten hartuta. Nire ahai-deek aberatsek lapurtutako komu-nalak herriarentzat berreskuratunahi zituzten, eta borroka horretannabarmendu ziren. Beste hainbatetxetan bezala, gurean ere ikaraga-rri sufritu izan da. Nire aitari bizi-tza errotik ebaki zioten 13 urtebaino ez zituela, etorkizunik gabeutzi zuten. Ahal izan zuten guztialapurtu ziguten, eta galtzaileakginenez emigratu beharrean izanginen. Batzuek Ameriketara jozuten, beste batzuek Gipuzkoa etaBizkaira. Sarraski hura gertatu izanez balitz, egun oso bestelakoakizango ziren gauzak.

Familiak normaltasunez heldu diojazotakoari?Bai aitak eta bai amak etxean beti

“Asko izan zirenpertsona gutxi batzuk hilzituzten ‘matoiak’.Harrituta gelditzen naiz‘nire aitona falangistaedo erreketea zen, bainapertsona ona’ entzutendudanean. Izan liteke,baina ‘matoiak’, nonbaitegotekotan eurenartean zeuden”

«Gerra zibileko matoi askolasai ederrean hil ziren,inolako damurik gabe»

Page 37: ARDURAREN ORDEZ, HESIAK - Argiahilabeteak iraun zituen, eta kontsentsuzko hautagaia buru zuen zerrenda izan zen emai-tza: Xulio Ferreiro, magistratua eta zuzenbide irakaslea, oinarrizko

2015EKO IRAILAREN 6A 37�

horren berri ematen ziguten, osokontziente ginen. Karrikan guresenideen hiltzaileak ikusten geni-tuen. Beste familia batzuetan ger-taera horiek isiltzea aukeratu zuten,gurean ez baina. Hiltzaileak ezziren bakarrik tiroka ibiltzen zire-nak. Salatariak ere hiltzaileak ziren,susmagarrien zerrendak idaztenzituztenak... Inork ez zuen 1936anetorriko zena espero, beren alda-menekoengandik, eta batzuetanberen familikoengandik, halakoerasoak sufrituko zituztenik. Ero-men kolektiboa izan zen.

Nortzuk erein zuten eromen horrenhazia?Herrietan boterea zutenek, aberatsbatzuek. Baina hilketak egiterakoan,pobreenak izan ziren horien ardura-dun. Boteretsuek erreklamazioakegiten zituztenen kontra jo zuteneta horretarako beren zerbitzurazeuden morroiak erabili zituzten,

herriko miserableenak, klase kon-tzientziarik gabeko gajoak.

Zergatik ari zara “matoien” gainekoinformazioa biltzen?Gerra Zibilaren kontaketan hutsu-ne asko daude, eta gai hori horrenadibide da. Hiltzaileez ez da ia hitzegin, tabu moduko bat izan da. Bik-timen testigantzak jasotzen dituda-nean bi gauza errepikatzen dira: ezdituzte hiltzaileen izenak eman nahioraindik beldurra existitzen delako,eta horretaz gain, ez dituzte hiltzai-leen ondorengoak kaltetu nahi,horien artean ere oso pertsona onakdaudelako. Errekete eta falangistenoinordekoek, aitzitik, behin etaberriz zera errepikatzen didate:beren aitona edo dena-delakoa osopertsona ona izan zela. Eta tira,batzuk onak izanen ziren, baina ezdenak.

Argi izan behar dugu erruak ezdirela heredatzen, erruak pertsona-

lak direla eta ez beste inorenak. Bik-timek ez dute mendekurik bilatzen,eta are gutxiago hiltzaileen ondo-rengoen kontra.

Zeintzuk dira Nafarroako “matoi”ezagunenak?Berbintzanako Txato da ospetsue-na, herri gehienetan aipatzen dute

“Boteretsuek erreklamazioak egiten zituztenen kontra jo zuten eta horretarako beren zerbitzura zeuden morroiak erabilizituzten, herriko miserableenak, klase kontzientziarik gabeko gajoak”. Irudian, Sartagudako Memoriaren parkean.

Page 38: ARDURAREN ORDEZ, HESIAK - Argiahilabeteak iraun zituen, eta kontsentsuzko hautagaia buru zuen zerrenda izan zen emai-tza: Xulio Ferreiro, magistratua eta zuzenbide irakaslea, oinarrizko

38 � 2015EKO IRAILAREN 6A

TERMOMETROA - BINGEN AMADOZ

bere izena. Kaparrosoko Foro ereezaguna izan zen, edo IruñekoGalo Egues edo Benito Santeste-ban. Gutxi batzuk nabarmenduziren, baina “matoi” asko egonziren pertsona gutxi batzuen hil-tzaile izan zirenak, beren herrianedo ondoko herrian... Horregatikharrituta gelditzen naiz “nire aito-na falangista edo erreketea izanzen eta oso pertsona ona” esatendidatenean. Izan l iteke, baina“matoiak” nonbait egotekotaneuren artean zeuden.

Eta elizak zer zerikusi izan zuen“matoiei” bide eman zien 1936kouda odoltsuan?Elizak oso paper beldurgarria izanzuen. Mingarria da ikustea apaizakzein punturaino izan ziren kolabo-ratzaile. Apaiz gutxi batzuk ere bik-timak izan ziren, Pitillasen, Kase-dan edo Iturenen, kasu, bainagehienak kolaboratzaile zuzenakizan ziren. Batzuek sermoietan jen-dea hiltzera animatzen zuten, bestebatzuk zuzenean joaten ziren“matoien” artean, beste batzuektiroak eman zituzten, beste batzuekarmak konfesatokietan banatzenzituzten...

Gerra amaituta, nola lortu zuten hil-dakoen senideek hiltzaileekin baterabizitzea?Nekez. Askok ezin izan zuten hala-ko umilaziorik jasan eta herritikospa egin zuten, ezin zutelakoberen aitaren edo anaiaren hiltzaileaaurrez aurre ikusi, zigorrik gabe,harro-harro paseatzen. Biktimenfamiliek inpunitate hori oso gaizkieraman zuten. Inpunitate horrenaurrean, herriak justizia mentalabaliatu du; hots, euren buruei sine-tsarazi diete hiltzaileek oso gaizkibukatu zutela, oso gaizki eramanzituztela euren bizitzetako azkenurteak, erotu zirela, beren buruez

beste egin zutela... Eta egia dabatzuk horrela bukatu zutela, bainabeste asko lasai ederrean hil ziren,ohean etzanda, inolako damurikgabe.

Noizko espero duzu egiten ari zarenazterketa amaitzea?Entzun behar izan ditudanak hainkontu latzak direnez, lan hau nahieta nahiez mantso hartu beharizan dut, kontatzen dizkidaten ger-taera horiek barneratu behar ditu-dalako. Eta oso zamatsua suerta-tzen da hori, sufrimendu handiadagoelako, eta sufrimendu horikutsatzen delako. 3.500 dramaezberdin dago. Maiz etxera lur jotaitzultzen naiz. n

“Lan hau nahitaezmantso hartu beharizan dut, kontatzendizkidaten gertaerahoriek barneratu beharditudalako. 3.500drama ezberdin dago.Maiz etxera lur jotaitzultzen naiz”

“Nire aitari bizitza errotik ebaki zioten 13 urte baino ez zituela, etorkizunik gabeutzi zuten. Ahal izan zuten guztia lapurtu ziguten, eta galtzaileak ginenezemigratu beharrean izan ginen”.

FRANCO HIL eta berehala fami-liak hildakoen gorpuen bilaabiatu ziren, eta urte horietan40 urte lehenago Nafarroandesager tutako gorpu askoberreskuratzea lortu zuten.Erriberrin bazen emakume batgerra garaian aita hil ziotena,eta berau ere gorpu horiberreskuratu nahian zebilen.Tamalez, ez zekien nora jo.Hortaz, Erriberriko apaiz batihurbildu zitzaion. Apaiza gaz-tea zen, nahiko irekia. Emaku-meak susmoa bazuen nor izanzitekeen aitaren hi ltzai lea,baina ez zegoen seguru.Badaezpada, ustezko hiltzai-learengana hurbildu bainolehen, apaizaren bitartekaritzaaukeratu zuen. Apaizarekindatu horiek guztiak partekatuzituen, eta elizgizonak mesedehori egingo ziola agindu zion.Bada, apaizak susmagarriarenetxeko atea jo, eta bisitarenarrazoiaren berri eman zion.Ezustean, zera erantzun ziongizon horrek apaizari: “Nik ezdakit ongi gizon hori nonar raio dagoen lurperatuta.Galde iezaiozu zure aitari ,berak aski ongi baitaki, galdetuzure aitari”.

Libururakotestigantza

Page 39: ARDURAREN ORDEZ, HESIAK - Argiahilabeteak iraun zituen, eta kontsentsuzko hautagaia buru zuen zerrenda izan zen emai-tza: Xulio Ferreiro, magistratua eta zuzenbide irakaslea, oinarrizko
Page 40: ARDURAREN ORDEZ, HESIAK - Argiahilabeteak iraun zituen, eta kontsentsuzko hautagaia buru zuen zerrenda izan zen emai-tza: Xulio Ferreiro, magistratua eta zuzenbide irakaslea, oinarrizko

40 � 2015EKO IRAILAREN 6A

TERMOMETROA

MIREN ARANGURENEK, EdurneEpeldek eta Iratxe Retolazak ondudute liburua. Euskal feminismoarenbarrunbeetan, zoko-mokoetan,eztabaidetan eta jardunbideetankukutxo bat egiteko bidea erraztendu. Eta beste mugimendu batzue-kin estekatzeak egiteko.

Gurean talde feministetan hasita-ko asko amorruak eraginda hurrera-tu ziren haietara, egunero nozitzenzuten zapalketari nolabaiteko eran-tzuna emateko asmoz. Behin hasita,ordea, militantziarekin bat forma-tuz joan ziren gazte horiek: diskur-tsoak landu, antzeko bizipenakdituztenekin konpartitu, teoria etapraktika berriak ikasi… Esate bate-rako, Bilboko Santutxu auzokoIduna elkarteko kide batek honakoaesaten du liburuan: “Auzoan lanegiteko grina piztu zitzaidan, nikbeti argi izan dut feminista nintzela.Inguruan nituen jarrera matxistak,txikitatik diskriminazioa pairatudut, hau barruan eraman izan dut.Garai hartan, hala ere, ez genuengaiaren inguruko teorizaziorik, bai-zik eta amorrua genuen, zerbaitegin nahi genuen”.

Euskalgintzan, ordea, nago barnedinamikari ez zaiola behar bestekogarrantzia eman. Gurean aktibismoasko egon da (dago!), baina hausnar-keta, diskurtsoa, barne bisio, senti-mendu partekatze, bizipen parteka-

tze txikiegia akaso. Zerk bultzatugintuen euskalgintzan aritzera?Norekin konpartitu ditugu sentimenedo bizipen horiek? Zer sentitzendugu egunerokoan euskaldun arituz?Zer sentitzea gurako genuke?

Ni ez naiz ibili emakume elkar-te/taldeetan. Euskara elkarteetan,ordea, bai. Eta horrelakoetan ez dutnik antzeman euskaldun gisa ditu-gun arazoei buruz berba egitekoparadarik, ez dut antzeman gurearazoei kasu egiten zaienik, ez dutantzeman gure egoera digeritu etaaldatzeko barne gogoetarik. Modusistematikoan eta antolatuan, behi-nik behin.

Egia esateko, amorruaren eragi-nez sortutako neska gazteen taldehorietako askok bizitza laburra izandu. Baina liburuan batek bainogehiagok aitortzen du talde horiek

sekulako marka utzi dietela eta eurenetorkizuneko bilakaeran ezinbeste-koak izan direla. Feminismoaren“eskola” izan direla, alegia. “Eskola”horiek ere beharrezkoak direlakoannago, ikasi, asmatu eta erratzekoaukera emango diguten eskolak.

Talde eta elkarte feminista askokazken urteotan, batez ere, transgre-sioa, freskotasuna, txinparta… eka-rri dituzte plazara. Gurean, ordea,ez ditut horrelakoak ikusi (han etahemen bai, baina oro har ari naiz).Zergatik gaude hain apalankatuta?Administrazioarekiko larregikodependentzia akaso? Erakundetzeeta profesionalizazio maila altuegiaakaso? Koldo Izagirrek salatzenzuen funtzionarizazioa ote?

Baina natorren adibideetara.Liburuan emakume abertzaleentopaketetan izandako eztabaida etagogoetak batzen dira. Horrez gain,topaketen alde ludikoagoari ere egi-ten diote leku: talde sentimenduari,kohesioari, igurtziari eta abarri.Euskaltzaleon topaketak, ordea, etasalbuespenak salbuespen, gatzbakoak dira, eta liburuan esatendena gurean imajinatzea nahikozaila egiten zait gaur-gaurkoz.

Euskalgintzak urteetan plantoaeta ekintza zuzena erabili izan ditu:ikastolen sorrera, gau eskolen sorre-ra, unibertsitateetan egindako plan-toak, ezabaketa egunak eta abar.

Gure genealogia feministak liburu mardula irakurri berri dut. Baina ezin liburua irakurrijantzita daramatzadan euskalgintzako betaurrekoak erantzi gabe, ezin irakurri behin etaberriro feminismoaren eta euskalgintzaren artean loturak (eta desloturak) egin gabe, ezin

irakurri behin baino gehiagotan inbidia latza sentitu gabe.

GURE GENEALOGIA FEMINISTAK LIBURUA

| TXERRA RODRIGUEZ |

Ez naiz ibili emakumetaldeetan. Euskaraelkarteetan, ordea, bai.Eta horrelakoetan ezdut antzeman gureegoera digeritu etaaldatzeko barnegogoetarik

Feminismoaz irakurtzen,euskalgintzako betaurrekoak

jantzita

Page 41: ARDURAREN ORDEZ, HESIAK - Argiahilabeteak iraun zituen, eta kontsentsuzko hautagaia buru zuen zerrenda izan zen emai-tza: Xulio Ferreiro, magistratua eta zuzenbide irakaslea, oinarrizko

2015EKO IRAILAREN 6A 41�

GURE GENEALOGIA FEMINISTAK LIBURUA - TERMOMETROA

Hala ere, azken urteotan gutxi era-bili izan dira horrelakoak. Feminis-tak, aldiz, gero eta sarriago ari dirahorrelakoak erabiltzen euren alda-rrikapenetan. Euskaltzaleok zailta-sunak ditugu guk nahi ditugunmezuak helarazteko eta ekintzazuzenak bide ona izan daitezkemezu horiek zabaltzeko. Ez ala?

Euskal feminismoaren historiari,azken urteotan behinik behin, aniz-tasuna eta dinamikotasuna dario:elkarte asko eta lan ildo asko irekidituzte azken urteotan. Eta horrekberriro ere euskalgintzara naramaartez: horrenbeste urteren ondoren,inori ez zaio bururatu, esate batera-ko, etorkin euskaldunen elkarteriksortzea? Edo euskara nagusitanikasi dutenen elkartea? Edo euskarateknikarien elkargo profesionalik?

Edo euskara hutsez biziko direnenlaguntza antolatuko duen elkarte-rik? Edo... Ba, antza ez.

Beste kontu bat ere ekarri nahikonuke lerrootara: feminismoak ema-kumez osatutako erakundeetan

garatu du bere jarduna. Baina ez duinondik ere ahaztu jendartearen“beste” erdia. Eta hasieratik etanahiko sistematikoki saiatu dahaienganako diskurtsoak sortzeneta elikatzen. Gurean, ostera, ez dutikusi nik erdaldunenganako diskur-tsorik azken urteotan (“zoaz euskal-tegira” bezalako errieta-aginduakkenduta). Eta euskaldunok elika-tzen ez baditugu, nork elikatu beharditu gure aldeko diskurtsoarekin?

Inbidia latza pasatu dut liburuairakurtzen. Nahiko nituzke guretzatfeminismoak azken urteotan duenbizitasuna, konplexutasuna etaintuizioa. Nahiko nituzke bai. Askodugu ikasteko, asko dugu ikusteko,asko egiteko, asko deseraikitzekoeta asko desikasteko. Eta, ahal denneurrian, elkarrekin. n

Inbidia latza pasatu dutliburua irakurtzen.Nahiko nituzkeeuskalgintzarentzatfeminismoak azkenurteotan duenbizitasuna,konplexutasuna etaintuizioa

Txerra Rodriguezen iritziz, talde feministek transgresioa, freskotasuna eta txinparta ekarri dituzte plazara. Euskalgintzan ezdu horrelakorik ikusten. Ezkerrean, abortatzeko eskubidearen aldeko manifestazioa Iruñean, 2014ko apirilean. Eskuinean,2015eko apirilean Iruñean, Anaitasuna kiroldegian, euskaraz bizitzea aldarrikatzeko egindako ekitaldia.

DANI BLANCO KONTSEILUA

Page 42: ARDURAREN ORDEZ, HESIAK - Argiahilabeteak iraun zituen, eta kontsentsuzko hautagaia buru zuen zerrenda izan zen emai-tza: Xulio Ferreiro, magistratua eta zuzenbide irakaslea, oinarrizko

42 � 2015EKO IRAILAREN 6A

TERMOMETROA

Zein balorazio egitenduzu lizentzia lortu iza-naz?Lehenago ere etor zite-keen, baina UPNk ezdu nahi izan. UPNk erebazekin 1998ko kon-tratazio mahaiak eman-dako puntuazioan gureproiektua zela lehenbi-zikoa, eta prozeduramahai hark berak amai-tu izan balu emangoziguten lizentzia, bainaorduko sailburuak etazuzendari nagusiakparte hartu zuten etaegoerari buelta eman zioten.Mahaiaren txosten hura aztertuduen edonork, epaile izan ala ez,bidegabekeria berehala ikusikozuen. UPNk hamaika aukera izandu hura zuzentzeko, baina ez dunahi izan. Orain, azken erabakiaUPNk berak izendatutako mahaibatek eman du. Ez dakigu zein zenUPNren benetako nahia, baina gukpozez hartu dugu erabakia. Eta halaere, bihotza bero baina burua hotz,hori da gure leloa.

Gobernu aldaketarekin espero zenlehenago edo geroxeago lizentziaeskuratuko zela, baina lehengogobernuaren prozeduratik etorri da.Espero zenuten halakorik?Bada bai, ez dizut ukatuko, esperogenuen. Guk bagenekien lizentzia-rako eskubidea genuela, bainalegezko auzia ere irabazi egingogenuela sinetsi izan dugu beti.

2014an ezagutu genuen MadrilgoAuzitegi Goreneko epaia eta honekbukatutzat ematen zuen bide judi-ziala; eta agintzen zion NafarroakoGobernuari lizentzien banaketaberriz egiteko, baina 1998an finka-tutako puntuazioa aintzat hartuta.UPNren Gobernua luzamendutanibili zen ondoren eta lehen bileraiazko ekainean egin zen. Harrezgero gu ibili izan gara informazioeske eta lana aurreratua zegoelaikusten genuen. Gobernua utziaurretik, beraz, UPNk onar zeza-keen bere kontratazio mahaiakegindako balorazioa. Haiek jakingodute zergatik, baina ez dute eginnahi izan eta gobernu berriak eginatopatu du.

Honek zer aldatzen du irratiaren egu-nerokotasunean?Segurtasun juridikoa esaten zaio,baina funtsean gure eskubideen

jabe izatea irabazidugu, sozietate feudalbatetik sozietatedemokratiko modernobatera iragatea bezalada. Honek ondorioakizan behar ditu arloprofesionalean, kon-tratazioak egiterakoaneta halakoetan, bainabaita gure proiektua-ren garapenean ere.Ziurgabetasun juridi-koan aritu gara orainarte eta hori oztopohandia izan da.Horrek, aldi berean,

elkartasun eta laguntza gehigarriaekarri digu euskaltasunaren aldetik.Laguntza horren konplizitatearieutsi nahiko genioke aurrerantzeanere. Gure helburua da Iruñerrikoeuskal jendeari komunikazioproiektu funtzionala eta kalitatez-koa eskaintzea; orain aukera hobea-goa izango dugu zerbitzua hobetoeskaintzeko.

Behin harresi hau erorita, hurrengourratsetakoa Nafarroako Gobernua-ren diru-laguntzak eskuratzea izangoda, ezta?Lorpen hau alor guztietara zabaldubehar da. Gure diru sarrera nagusiapublizitatea da eta orain arte publi-zitate instituzionala guztiz ukatuaizan dugu; adibide bat da hau, badazer normaldu. Gure ustez, honekbultzada handia ekarri beharkoluke, bai arlo ekonomikoan eta baitaprofesionalean ere. n

EUSKALERRIA IRRATIAK BADU LIZENTZIA

1987an lizentziarik gabe ekin zion bideari Euskalerria Irratiak eta 27 urteren ondoren etorri dahainbeste desiotako baimena. Mikel Bujanda zuzendaria lehen lerroan aritu da lizentzia

lortzeko lanean.

«Funtsean gure eskubideenjabe izatea irabazi dugu»

| XABIER LETONA BITERI |

GORKA BEREZIARTUA

Page 43: ARDURAREN ORDEZ, HESIAK - Argiahilabeteak iraun zituen, eta kontsentsuzko hautagaia buru zuen zerrenda izan zen emai-tza: Xulio Ferreiro, magistratua eta zuzenbide irakaslea, oinarrizko

2015EKO IRAILAREN 6A 43�

EUSKARA ALBISTEAK - TERMOMETROA| ONINTZA IRURETA AZKUNE |

HALA DA, ESNEA EZ DATOR ITURRITIK. Horixe da eus-kal esneki-esplotazioetako langileek eta EspainiakoEstatukoek Nekazaritza ministro espainiarrari esanberri diotena. Eta gauza bera esan diete arduradunforal eta autonomikoei. Esneak, aurretik lan bat eska-tzen du, esplotazio egoki bat. Horrek prezio batdauka, gutxieneko kostuak bertan hartuko dituena.Baina merkatuak, industriek eta saltoki handiek ezdute hori onartu nahi, produkzio kostuen azpitik dau-den prezioak ezartzen ari baitira. Horrek sektorearenagonia sorrarazi du; azken urteetan ehunka ustiategiitxi behar izan dituzte eta milaka lanpostu galdu dira.EAEn esnea produzitzen duten baserriak azkenhamalau urtetan 3.274 izatetik 735 izatera pasa dira;behi kopurua ere erdira jaitsi da: 2000. urtean 40.434behi zeuden, 2014an berriz, 20.565. Egoera honenaurrean, abeltzainek mobilizazioak hasi dituzte, etaakordio batera iritsi ezean jarrera gogortzeko aukerazabalik utzi dute.

Zein da arazoa? Abeltzainak babesgabe daude, ino-lako araudirik ez duen merkatuaren aurrean. Industriak

ezarritako prezioek askotan ez dute produkzio kostuakordaintzeko adina ematen. Ohikoa da prezio hori esne-litroko 0,24 eta 0,28 eurotan egotea, baina kostuakordaintzeko gutxienekoa 0,35 euro dela kalkulatu dutearduradun sindikalek. Zenbait baserritan 0,15 baino ezzaie ordaindu! Horrela ezin da lanik egin, ateak ixtenari dira. Esnetarako behia desagertu egin daiteke,enplegurik sortu ez, landa eremuak abandonatu, etaingurumena galbidean jartzeraino.

Mobilizazioen aurrean, Espainiako Gobernuak 300euroko diru-laguntza iragarri du behi bakoitzeko, pro-dukzio kostua ordaintzeko gai ez den abeltzainarentza-ko. Ez dirudi nahikoa denik. Sindikatuek eskatu dutejatorritik datorren esneari salmentarako gutxienekoprezio bat ezartzea. Euskal Herriko enpresa eta foruerakundeek, baita administrazio autonomikoak ere,ezin dute esnearen sektorea hiltzen utzi, bertatik bizidirelako milaka familia, eta arriskuan daudelako neka-zaritza guneak eta ingurumena bera ere.

Juan Mari Arregi

Esnea ez dator iturritik

EKONOMIAREN TALAIAN - TERMOMETROA

BIARRIZKO KALEETAN,haur parkeetan, okinde-gian eta lantokian euska-ra erabiltzea bultzatunahi du Mintzalasai eki-menak.

Erabilera, erakargarri-tasuna eta ikusgarritasu-na ditu ardatz, hizkuntzapaisaia elebakarrean,dendari askok euskarazez dakiten herrian, betiez baita erraza euskarazegitea. Oztopoen aurreanaukerak bilatu nahi dituz-te ordea biarriztarrek etapentsatu nahi dute“gutxi” baino, “ustebaino gehiago” direla.

2011n hasi ziren anto-latzen Mintzalasai. Sare handiakhartzen du parte antolaketan.Zazpi egunez luzatzen da egitaraua,70 hitzordu izaten dira Biarritzenbarrena. 25 elkartek antolatzendute astea, 50 egiturak hartzen dute

parte eta 100 pertsona inguruklaguntzen dute.

Mintzalasai astea irailaren 21etik27ra bitartean izango da. Egunbakoitzean gai bat landuko dute:21ean, sukaldaritza eta ardo dasta-

keta; 22an, formakun-tza; 23an, haur reneguna; 24an, mintzaldi,proiekzio eta eztabai-dak; 25ean, hizkuntzeneta kulturen topaketa;26an, dantza; eta 27an,euskara famil ian etalagunartean. Mintzala-sai-ren webgunean egi-taraua osatuago agerida.Antolatzaileek era-

kundeen lanaren zainegon gabe, euskara era-biltzeko norberak egindezakeenari eman diotelehentasuna eta horreladio Mintzalasairen aur-

kezpenean: “Badakiguindarrean diren hizkuntza politikakoraindik eskasak direla beharrezkoemaitza sakonak eragiteko. Bainanehorren nahikeria itxoin gabe,gauza asko egin ditzakegu, gureburuak aktibatzen hasiz”.

Argazkia 2014ko Mintzalasai saiokoa da. Egunetako bathaurrentzat antolatzen dute.

WW

W.E

KE

.EU

S

Biarritzen, Mintzalasai ekimenaren laugarren edizioa

Page 44: ARDURAREN ORDEZ, HESIAK - Argiahilabeteak iraun zituen, eta kontsentsuzko hautagaia buru zuen zerrenda izan zen emai-tza: Xulio Ferreiro, magistratua eta zuzenbide irakaslea, oinarrizko

44 � 2015EKO IRAILAREN 6A

TERMOMETROA - NET HURBIL

Times of News gunetik hartutako irudian,inbertitzaile txinatar bat jasandako galeren-gatik lantuan Shangaiko burtsan 2015ekoAstelehen Beltzean, abuztuaren 24an. Inber-titzaile txikiek mugitzen omen dute Txinakoburtsako diruaren %80. Zenbait aditurenkontuetan, 80 milioi herritarrek jokatzenzuten urte hasieran burtsan Txinan, nahizeta uda honetan akzioak beheraka hasi zire-nean askok merkatutik irtetea erabaki.Udako bi hilabete eta erdian akzioek balioa-ren %40 galdu dute Txinan. Bere Barne Pro-duktu Gordinaren %280ko zorpetze mailadauka, McKinsey aholkularitzak dioenez.Jarduera ekonomikoa arras moteldu da.2008ko krisiaz geroztik munduko ekonomiaaurreratuek bizi duten makalaldia goxatzenzen emergenteen indarrarekin, Txinaz gainBrasil, India, Hegoafrika eta eta abarrek egi-ten zuten makroekonomiaren motor lana.Orain hazkunde eredu hori krisian ageri da.

AKTUALITATEA GAUR DEN ZIRKOAKkasik lanbropean galduta utzi ditu2015eko udak ekarritako bi oparidiplomatiko, biak ere BarackObama lehendakari estatu batuarra-ri zor zaizkionak. Irango agintarie-kin arma nuklearren aferan lortuta-ko itunak daukan garrantziahistoriaren orrietan idatzirik geratu-ko da. Eta Raul Castrorekin Kuba-rekiko harreman diplomatikoakberpiztuz sinatutako bakeak aspal-diko keinu sinboliko sendoenarenarrastoa lagako du. Baina abuztuhonek ez zuen gogorik inor albisteonekin aspertzeko.

Mendebaldeak gerrak esportatubazizkion Ekialde Hurbil osoari,honek gerraren zipriztinak itzulidizkio. Lehengaien –petrolioaren–kontrola segurtatuz inguru osoakatastrofe eremu bilakatzeko hautuestrategikoa, shock dotrina bortitza,ez zaio Europari dohainik aterako.Abuztuak oroitarazi digu, metropo-lian bertan sortutako jihadistenekintza armatuekin baino are gehia-go milaka etorkinen iritsierarekin.

Mikel Garcia Idiakezek ARGIAhonetan aurrerago azaltzen duenmoduan, etorkinen iriste masiboe-narekin egin du topo aurrez aurreEuropak. Abisatuta geunden, laumilioi baino gehiago daudela itsasoazeharkatzea deliberaturik Turkian,Libanon, Jordanian eta beste hain-

batetan. Udan ikusi zaio neurriauholdeari.

Uda aurretik Calaisko tunelekoanekdotekin agintari frantses etaingelesak arituak ziren herritarrakdespistatzen. Calaisekoa ez da ara-zoa, horretaz ere abisatuta geun-den. Zientoka gutxi batzuk kamioi-ren baten bila Erresuma Baturairisteko, eguna joan eta eguna eto-rri... talde txiki hori batere ez daMediterraneoan egosi den milioikagizon, emakume eta haurren exo-doaren erdian.

Azkenean ikusi da kazetariokCalaisekoaren erreportajeetan den-bora galtzen ari ginen bitartean,urte erdian hirurehun mila iritsiakzirela Europako kostetara, Italiako-ra asko, baina askoz gehiago –kasikberrehun mila– Greziako uhartee-tara.

Greziatik sartu den uholdearibegiratu: ez da itsasoan bat edobatzuk itotzearen konturik kasikaditzen, Turkiatik Greziaren uhartetxikiren batera iristea kilometrogutxiko itsasaldiz egiten da, jendeaetorri eta etorri... Hortik Mazedo-niara. Hemendik Serbiara, edoHungariara ahal balute.

Azken helmuga, Arrasateko uni-bertsitatean ingenieritza ikasi dutengure gazte askorena bezala... Ale-mania aberatsa. Eta hasi dira urdu-ritzen eskuindar alemanak, 800.000

etorkin doazkiela. Iritsiko dirabatzuk Euskal Herriraino ere. Ezziren izango gure makina erremin-ta, tren eta autobusen salmentakglobalizazioak ekarri behar zizkigunopari bakarrak.

Matxura munduko fabrika handianTxinako burtsen eztanda izan daaktualitatearen abuztuko bigarrenoparia, mundu globalizatuko indarerrealak gehiago urduriarazi dituenaMediterraneoko iheslarien erome-nak baino.

2008tik ikusi gabeko muturreko-ak ikusi ziren San Bartolome egu-nez –abuztuak 24– mundu osokoburtsetan. Aurreko hilabeteetan,XXI. mende hasierako krisitzarragainditua zelako itxurak egiten ariziren hedabideak eta agintariak. Batbatean, egia gordina: 2008ko krisiaksegitzen du lurrikara handien gisaerrepikak eragiten.

Txinakoa jo daiteke 2008koaren3.0 bertsiotzat. Estreinako lurrika-rak AEBak astindu zituen. Harenlehen oihartzuna Europan sentitzenari gara oraindik, Grezia amildegi-raino hondoratuta eta Italia, Portu-gal edo Espainia bezalakoak, baitaFrantzia bera ere, hondamendi tota-laren ertzeraino eramanez.

Orain Txinatik errepika, aspaldi-ko galerarik handienak munduosoko burtsetan... posible ote da

2015eko abuztu hura gertatu zitekeen AEBetakopresidenteak Iranekin bake nuklearra sinatu eta Kubakokomunistekin harreman diplomatikoak ezarri zitueneko

oporraldi itxaropentsua, Obama-Kennedy berri batenospakizuna. Zoriona mikazteko, ordea, lau milioi etorkin

Mediterraneoan, Txinako burtsak lehertzeko zorian...

Eta 2015eko abuztuan2008ko krisitzarra

berpiztu zen

| PELLO ZUBIRIA KAMINO |

Page 45: ARDURAREN ORDEZ, HESIAK - Argiahilabeteak iraun zituen, eta kontsentsuzko hautagaia buru zuen zerrenda izan zen emai-tza: Xulio Ferreiro, magistratua eta zuzenbide irakaslea, oinarrizko

2015EKO IRAILAREN 6A 45�

- TERMOMETROA

horrelako kataklismoa Pekinekoagintariek beren moneta hiru kolpeazkarretan %4an debaluatu izana-gatik? Agian bai, mundu osoan jar-duera ekonomikoa nahi baino ahu-lago dabilela ikusten ari diren indarhandiak (inbertsio funtsak, finantzaerakunde erraldoiak, fortuna itze-lak…) kezkatzen hasi direlako Txi-nako produkzioa orain arte aitortudena baino makalago ote dabilen.“Txinako agintariek ez dakite zeregin” irakurri zaie aditu bat bainogehiagori.

Baina arrautzaren aurretik oiloaere bazen. Uda honetan AEBetakoagintariek iragarri dute udazkeneanhasiko direla indargabetzen 2008tikekonomiari arnasa emateko erabilidituzten pizgarriak. Larry Elliottek

The Guardianen azaldu duenez,Mendebaldeko agintariek pizgarribereziak erabili dituzte urteotanfinantzak osasuntsu edukitzekonahiz eta ekonomia erreala, pro-dukzio eta salmenta, izugarri ahulegon. Dopaturik eduki dute gureekonomia, narkotizaturik, txutepean, akro. Badakigu horrelakoetangaixoak arindu lehen bera hartzekogero eta dosi bortitzagoa eskatzenduela.

Hain izan da eraginkorra finan-tza pizgarriek ekonomia kapitaliste-tan eragin “goraldia”, ezen eta bur-tsetan burbuila berria antolatu den.Orain pizgarriak kendutakoan,dirua –dirutza handien jabeak, esannahi da– hasi da non inbertitu bilaeta horrelakoetan balio segurue-

na… herrialde gotor mendebaldar-rren zorra izan ohi da, AEBenanagusiki. “Igo ditzagun pittin batinteres tasak eta dirua berriro bereparadisu naturalera bihurtuko da”.

2008tik hona Txinaren zorpetzemaila lau halakotu omen da. Lon-dresko burtsaren indizea bikoiztu.Munduak ez du ikasi, antza, 2008kokataklismotik, edo beste esplikazioaizan daiteke ortodoxia neoliberalarijarraituz labarrean behera doanbizikletaren pedalei eragitea besteaukerarik ez dagoela.

Goazen, beraz, 2008ko krisiaren3.0 bertsio honetan aurrera etaudazkeneko bozketa, kanpaina etapropaganden ostean, mundua XXI.mende hasierako krisitzarretik aterabehar zuten BRIC herrialdeak –aiBrasil, Errusia, Txina eta enparauenekonomia geldiezin haiek!– norbere krisian murgiltzearekin bateraMendebalde aberatseko jendearruntak aurkituko dira behi arga-lezko zazpi urteotan ondo ikasiduten formularen hurrengo atalare-kin: murrizketak a-tuti-plen.

Horixe iragartzen du Greziarenagoniak. Mikis Theodorakis musi-karia buru dutela hainbat pertsona-litate greziarrek zabaldu dute erre-sistentziarako deia, Troikarenplanak kaltegarriagoak omen direlanaziek gerran egindako txikizioakberak baino. Aldiz, Europako ezke-rraren itxaropena piztu zuen AlexisTsiprasek ez du ikusten ezarri zaionituna sinatzea beste biderik, herrita-rrentzako hondamendi handiagoasaihestearren. Paradoxikoki, etorki-nen uholdean aurkitu dezake Tsi-prasek Europarekin hobeto nego-ziatzeko karta. n

Page 46: ARDURAREN ORDEZ, HESIAK - Argiahilabeteak iraun zituen, eta kontsentsuzko hautagaia buru zuen zerrenda izan zen emai-tza: Xulio Ferreiro, magistratua eta zuzenbide irakaslea, oinarrizko

LEHENENGO aldiz irailaren 27anindependentzia nahi duten katala-nek legezko hauteskunde batzue-tan aukera horren aldeko hautuaegin ahal izango dute. Trikimailua-rekin orain ere, jakina, hamaikaga-rrenez Espainiak ez baitu onar-tzen legezko kontsulta zuzenik,Quebecen edo Eskozian eginzuten moduan.

Eta Espainiaren etengabekoezezkoaren aurrean, independen-tistek zeharkako plebiszituarenhautua egin dute. Neurgailua Juntspel Sí independentziaren aldekohautagaitza bateratua izango da.Eta hari gehituko zaizkio, halaber,CUPen botoak.

Ezezkoaren aldekorik ez da ple-biszituan, baina independentzia-ren aldekoak ez diren boto guztiakkontatuko dira ezezko gisa, baitafederalismoaren aldeko hautuasendotuko duen Sí que es Pot hau-tagaitzarenak ere. Funtsean Pode-mos eta Iniciativak bidera-tzen dute saioa, etaKatalunian egiazkoa denfederalismoaren aldeko indarasko batu dezake. Ikerketenarabera, herritarren %25etik%30ra da federalista Katalu-nian, eta multzo hori independen-tziara eramatea izango da epemotz eta ertainera egungo blokeindependentzia zaleak izangoduen erronka nagusia.

Horretarako, epe motzekosaioa irailaren 27ko hauteskundee-takoa izango da. Ez da zalantzariksoberanismoak irabaziko dituela,bai eserlekutan eta baita bototan;baina zalantza askoz handiagoa daplebizitua irabaziko duen ala ez,hau da, emandako botoen %50etikgora lortuko duen. Oso gaitzaizango da, baina falta diren hiruasteetan edozer gerta liteke. Ez da

ahaztu behar iragan azaroaren 9anizandako ezustekoa: aurreikuspenguztiak hautsiz, 2,3 milioi pertso-nak parte hartu zuten EspainiakoAuzitegi Gorenak debekatutakoerreferendum batean, horietatik1,8 milioi independentziaren alde-koak ziren.

ORAIN 5,5 milioi pertsonak duteboto eskubidea irailaren 27an.Parte-hartzea, beraz, giltzarri izan-go da, baina ez dago garbi norenmesedetan, bai boto espainiarzaleak bai independentismoakhaien aldekoa litzatekeela uste bai-tute. 2012ko hauteskunde autono-mikoetan %67k bozkatu zuen,hau da, 4,1 milioi pertsonak etaCiUk, ERCk eta CUPek 1,74milioi boto lortu zituzten.

Irailaren 27an kopuru horigaindituko bide dute, baina botoemaileen erdia gainditzea giltzarrilitzateke prozesuak gutxieneko

sendotasunarekin jarraitzeko. Horiematen ez bada ere, independen-tismoak gehiengoa izango bide duLegebiltzarrean, baina bistan dabeste era batera jokatu beharkoduela, batez ere parte-hartzearen%70 gainditzen ez bada. Hala ere,oso posible da gainditzea: 2012anparte-hartzea inoizko handienaizan zen hauteskunde autonomikobatzuetan (%69,5) eta oraingomotibazioak herritarrak parte har-tzera deituko dituelako.

Hau ez da Quebec edo Esko-ziako erreferenduma, baina Kata-luniako gizartean bada aski tentsio

independentismoak irabaz dezan.Plebiszitua irabazten ez badu etaparte-hartze txikia bada indepen-dentzia prozesuak husteko arriskuhandia izango du. Eta bestela ereikusi egin behar. Azaroko errefe-renduma arrakastatsua izan zen,baina ondoren soberanistak ezziren gai izan gizarteari proposa-men adostua luzatzeko eta proze-sua hustu egin zen. Neke zantzuakere sumatu ziren gizartean.

JUNTS PEL SIk lortu du azkenunean independentismoa berrizaktibatzea eta, Diada tranpolingisa, sendo doa irailaren 27rantz.Une honetan, hori da garrantzi-tsuena, eta orain arteko Espainia-ren jarrera ikusita, badirudi Maria-no Rajoyk erabaki duela bereohiko estrategiarekin erantzutea,hau da, arazoari iskin egin etaemaitzen eta mugimendu inde-pendentistaren zain egon. Hanka

ez sartzearekin nahikoa lukebere ustez, eta horretarakoahalik eta tentsio gutxienasortzen saiatuko da, batez erelege eta debekuen banderakgehiegi astindu barik. Bitxiabada ere, bere alderdiaren

emaitzei baino gehiago begiratukodie Ciutadans eta Sí que es Pot-eklortutakoei, lehenari espainiarzaleen gotorlekuarentzat giltzarribilakatu delako, eta bigarrenariindependentismoa ahulduko due-lakoan.

Laster ikusiko dugu Junts pelSí-ren indarra, baina denak adie-razten du lortu duela independen-tismoa banatuta joanda baino ilu-sio handiagoa sortzea. Batasunakilusioa sortu ohi du herritarren-gan, batez ere oinarri eta helburusendoa duenean. Izan Katalunian,izan Nafarroan edo izan EAEn. n

DA

NI

BLA

NC

OXabier Letona

TERMOMETROA - MALTZAGATIK

2015EKO IRAILAREN 6A�46

Batasunaren indarra

Batasunak ilusioa sortu ohi duherritarrengan, batez ere oinarrieta helburu sendoa duenean

Page 47: ARDURAREN ORDEZ, HESIAK - Argiahilabeteak iraun zituen, eta kontsentsuzko hautagaia buru zuen zerrenda izan zen emai-tza: Xulio Ferreiro, magistratua eta zuzenbide irakaslea, oinarrizko

ASTE HONETAKOzozketakArgiako harpidedunentzat

AZKEN IRABAZLEAK (2471. Argia)GARRAXIMiren Garcia Dalmau (Hernani)

EUREKA:Lalo Etxeberria Aranburu (Hernani)Joseba Landaluze Moraza (Gasteiz)

STM:Unai Bergaretxe Leibar (Arrasate)Isabel Razkin Lizarraga (Uharte-Arakil)Patxi Xabier Gonzalez Sanz (Gasteiz)

22M2-KARRATURA:Miren Itziar Azkargorta Izeta (Zarautz)Gotzon Bedialauneta Arrizabalaga (Iruñea)Miren Iturrioz Guiu (Andoain)Jone Santamaria Azpiri (Donostia)Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa (Gernika-Lumo)

ILLIMANI: Esteban Etxeberria Urreaga (Hernani)

* Bisitaldietarako epea: Bi hilabete

PARTE HARTZEKOAstelehenetik ostiralera 08:00-15:30Tel: 943 37 15 45 • [email protected]/gunea

Kerizara Nekazalturismoa

2 lagunentzako gau bat (astegunetan)

Otxandio (Bizkaia)www.kerizara.es

[F]arinaJatetxea

2 pertsonentzakootordu bat

Urbina kalea, 5 · (Molinuevo Parkea)Vitoria-Gasteiz ARABA

www.farinarestaurante.com

Leintz Gatzagako

gatz museoa2 lagunentzako bina sarrera

Dorletarako errepidea z/g. 20530 - Leintz-Gatzaga

emaila: www.leintzgatzaga.com

Okatxu

komikia opari

www.argia.eus/denda

Garraxi jatetxea

Bi pertsonentzako otordu bat

Tejeria kalea 9 · DonostiaGipuzkoa

1

3

5

2

4

Page 48: ARDURAREN ORDEZ, HESIAK - Argiahilabeteak iraun zituen, eta kontsentsuzko hautagaia buru zuen zerrenda izan zen emai-tza: Xulio Ferreiro, magistratua eta zuzenbide irakaslea, oinarrizko

TRANTSIZIOAK ERAKUSKETA“Euskal Herriko historia hurbilari begirada selektiboa” erakusketa

irailaren 18tik aurrera

BIZIKLETA MARTXA Debagoienako bidegorrian zehar

(ARGIA Eguna bezperan)

BISITA GIDATUAAizkorri mendilerroaren bihotzean

dagoen Arrikrutz kobetara bisita (ARGIA Eguna bezperan)

AZOKA ALTERNATIBOAHerri eragileen azoka lekuko produktuekin

IBILALDI KULTURALAOñatiko ondare historikoa

ezagutzeko ibilbidea

HERRI BAZKARIABertako eta garaiko elikagaiekin hornitutako bazkaria

JOLAS HEZITZAILEAKTailerrak haurrentzat eta helduentzat

JOLAS ALDARRIKATZAILEAK Nortasun agiri arrotzen jaurtiketa

BIZI BARATZEA Jakoba Errekondo eta komikilariak galderak jorratzen

KALE ANIMAZIOABertsolariak, batukada, herrixka kantuan, …

KONTZERTUAKInguruko euskal musika taldeen emanaldiak

ARGIA EGUN TXIKIA Arrasaten Irailaren 12anDoke txapelketa, kale animazioa, pintxo-bazkaria, kontzertuak…

Debagoienako harpidedunen eta eragileen laguntzarekin osaturiko egitaraua