Argazki egunkaria lehengo 9 aste

21
1. ASTEA Dagoeneko iritsi da eguna, eta urduritasuna eta egon ezina sartu zait gorputzean Iraurgi ikastetxera iristean. Bertara heldu naizenean oso ongi etorri polita egin didatela esango nuke, bertako zuzendaria eta PTak ezagutu orduko gelan sartu eta lanari ekin diogu. Urduritasuna eta egon ezina ordean beti egon dira presente lehenengo egunean, izan ere ikasle berriak, zentro berria, lankide berriak … guztia da ez ezaguna Iraugin niretzat. Gainera aipatu beharra dago eskola kristaua dela eta honelako eskola batean praktikak egiten ditudan lehenengo aldia denez jakin mina ere badut kristautasunaren inguruan egiten dutenaz jakiteko. Beraz, aste honetan lanari ekiteaz gain berriak egingo zaizkidan hainbat gauzekin egin dezaket topo batzuk gustuko izango ditudanak eta beste batzuk behar bada ez ditudanak hain gogoko izango. Beraz goazen esperientzia honetaz disfrutatu eta ahalik eta gehien ikastera. Poliki poliki ari naiz eskola eta bertako ikasle eta irakasleak ezagutzen. Lehengo aste honetan esan beharra dago nahiko galduta

Transcript of Argazki egunkaria lehengo 9 aste

Page 1: Argazki egunkaria lehengo 9 aste

1. ASTEA

Dagoeneko iritsi da eguna, eta

urduritasuna eta egon ezina sartu zait gorputzean

Iraurgi ikastetxera iristean. Bertara heldu

naizenean oso ongi etorri polita egin didatela

esango nuke, bertako zuzendaria eta PTak

ezagutu orduko gelan sartu eta lanari ekin diogu.

Urduritasuna eta egon ezina ordean beti egon

dira presente lehenengo egunean, izan ere ikasle

berriak, zentro berria, lankide berriak … guztia da

ez ezaguna Iraugin niretzat.

Gainera aipatu beharra dago eskola kristaua dela eta honelako eskola

batean praktikak egiten ditudan lehenengo aldia denez jakin mina ere badut

kristautasunaren inguruan egiten dutenaz jakiteko. Beraz, aste honetan lanari

ekiteaz gain berriak egingo zaizkidan hainbat gauzekin egin dezaket topo

batzuk gustuko izango ditudanak eta beste batzuk behar bada ez ditudanak

hain gogoko izango. Beraz goazen esperientzia honetaz disfrutatu eta ahalik

eta gehien ikastera.

Poliki poliki ari naiz eskola eta

bertako ikasle eta irakasleak

ezagutzen. Lehengo aste honetan

esan beharra dago nahiko galduta

nabilela ikastetxeko pasilloetan zehar,

eskola oso handia ez den arren baditu

pasillo eta pasadizo asko eta ni

bezala berriak direnak galdu xamar

ibiltzen omen gara bertan lehenengo egunetan. Esan beharra

dago Iraurgi ikastetxea nahiko zaharkitua dagoela izan ere garai

batean apaiz eskola izandakoa da eta oraindik nabarmentzen dira

apaizak bizi ziren gelak zein diren.

Page 2: Argazki egunkaria lehengo 9 aste

Gaur egun gela hauek trastez josita daude, jaialdirako materialez,

bagonetako apaingarriz edota PT eta

logopedarentzako bereziki

prestatutako gelak daude bertan.

Adibidez laguntza gela bertan dago,

oso gela polita eta erakargarria dela

esango nuke, txikia bai da eta bertan

egotean ikasleei gertutasuna

transmititzen zaiela esango nuke, nire

iritziz gela aproposak dira haur

bereziekin lanean jarduteko, giro

beroa eta etxe giroa sortzen dela

esango nuke. Laguntza gelan

6.mailako ikasleekin aritzeko aukera

izango dut, beraz gelatxo hauen berri

izango dudala iruditzen zait.

Page 3: Argazki egunkaria lehengo 9 aste

2. ASTEA

Bigarren astea hasi bezain

laster 6.mailako ikasleekin lanean

ari ginela beraietako batek laster

bere urtebetetzea dela aipatu du,

noiz den galdetu diot eta azaroak

25ean dela esan duenean hau da

sorpresa hartu dudana, nire

urtebetetzea ere ala bai da!

Beraz laguntza gelako irakasleak aste honetako ostiralean nolabaiteko

festa bat egingo dugula esan du. Poz handia eman dit ikasle honek nirekin

batera urteak betetzea, izan ere berarekin hainbat ordu bakarka egon behar bai

dut matematika lantzen. Ikasle hau, Pakistandarra da eta oso abila den arren

memoriaz ikasten, logikako ariketak eta zenbakiak dituzten ariketak ez ditu

batere gogoko izan ere ez da matematiketan bezain ona. Beraz biok

urtebetetze eguna berdina dugunez berarekin errazago egingo dudala lana

iruditzen zait, izan ere berak ere sorpresa handia hartu du eta asko gustatu zaio

bere irakasleak berarekin batera egitea urteak. Hau aprobetxatu beharko dut

berarekin lan fin egiteko.

Gainera dagoeneko hobeto ezagutzen ari naiz 6.mailako taldetxoa.

Bakoitzak bere arazo eta berezitasunak ditu eta oso interesgarria izango da

beraiekin lanean jardutea

eta beraien konfiantza

neureganatzea. Beraz,

gogotsu ekingo diot

lanari eta ahalik eta

gehien saiatuko naiz

beraiengana gerturatzen

harreman estu bat

sortzeko asmoz. Beti ere,

honelako taldetxotan

harremanak sustatzea

Page 4: Argazki egunkaria lehengo 9 aste

eta taldea osotasun batean BAT egitea oso garrantzitsua

dela uste dut eta garrantzitsua izateaz gain beharrezkoa

dela esango nuke. Gela arruntean ezberdinak sentitzen bai

dira eta laguntza gelan taldeko bat gehiago direla sentitzen

direla iruditu zait, naiz eta oraindanik gai horren inguruan ez

naizen mintzatu. Badut gogoa beraien pentsaerak eta

sentimenduak ezagutzeko ere.

Page 5: Argazki egunkaria lehengo 9 aste

3. ASTEA

Aste honetan Euskararen

eguna ospatu da eskolan. Hau

aprobetxatuz euskara sustatu eta

kanpotarrak direnei euskara gure

hizkuntzaren garrantzia transmititzeaz

gain, arratsalde batean jolasak egin

ditugu Euskal kulturaren inguruan.

Hau egiteko haurrak zikloka banatu

dira eta eskolako atarian aritu gara

jolasean. Taldeka jarri eta galdera

erantzunen hainbat jolas egin ditugu,

bertsoak osatu behar zituzten, Azpeitiko eta Euskal Herriaren inguruko

galderak, Euskaldunak diren artista eta kulturgileen inguruan …

Honetaz gain aste

honetan pasa den

interesgarriena laguntza gelan

gertatu zait. Bertan ostegun

arratsaldean elkarrizketa

gogorra baina oso interesgarria

izan genuen ikasleekin.

Beraietako gehienak bere

sentimenduan azaleratzen

jardun ziren, tontoak sentitzen

zirela gela arruntean, errepikatzaileak eta bereziak zirela, laguntza behar

zutela... eta honelako gauzak atera ziren. Beraien ahotik atera zen laguntza

gelan askoz ere erosoago sentitzen direla, talde bat direla eta elkarri laguntzeko

daudela bertan. Gainera esan zutenaren arabera elkarren artean konfiantza

handia dute eta nahiz eta sentitzen dutela esatea kostatu laguntza gelan egin

dituzten leunei eta irakasleari kontatzeko arazorik ez dutela. Izan ere, badakite

bertan hitz egiten dena ez dela gelatik aterako beraien ez badute nahi. Honek

galdera asko kari dizkit burura … Zer da benetako inkusioa? Nola sustatu

Page 6: Argazki egunkaria lehengo 9 aste

benetako inklusioa gelan haur batzuk ez badira eroso sentitzen? Gela

arruntean haurrak mantentzea al da iklusioa? Ez dakit nondik jo galdera hauei

erantzuteko, baina gauza bat argi dudala uste dut, haurren arteko harremanak

ezin bestekoak direla eta lanean jarduteko gelan eroso sentitzea oso

garrantzitsua dela. Beraz ez nago horren ziur inklusioa zer den benetan.

Page 7: Argazki egunkaria lehengo 9 aste

4.ASTEA

Aste honetan, zubia zela eta bi egun galdu ditugu, beraz aste oso motxa

izan da. Ez dugu lan asko egin, asteburuan haurrek Gabonetako jaialdia bai

dute eta entseguekin jardun dira. Hala ere 5. mailan dezente egon naiz izan ere

bertako bi haurrekin nabil buru belarri lanean, bata Dominikarra eta bestea

Marokoarra da. Gehienetan nik Dominikarra den ikaslearekin egoten naiz eta

PTak Marokoarrarekin. Poliki poliki ari naiz berarekin konfiantza hartzen eta

naiz eta hasieran ez zuen lanerako gogo handirik agertzen, baina badirudi ni

gazteago ikusten nauela et6a berarekin beste harreman bat sortzen ari naizela.

Izan ere, nik berak arratsaldean egiten dituenak edo zer moduz dagoen edota

zer bazkaldu duen galdetzen diot eta era batean edo bestean laguntzat ere

hartzen nauela iruditzen zait.

Honetaz gain aste

honetan haurrek Gabonetako

jaialdia ospatuko dute Azpeitiko

Izarraitz pilotalekuan, beraz

maila bakoitza lanean ari da

jaialdia prestatzen. Honen

ondorioz haurrek klase asko

galtzen dituzte eta oso gustura

pasatzen dute jaialdia behin

eta berriz entsaiatzen.

Entseguak gora eta bera

ibili ostean larunbatean egiaren ordua iritsi da eta bertara gerturatu naiz

irakasleei laguntzeko asmoz, izan ere egun honetan haur guztiak oso aztoratuta

egoten dira eta hauekin batera gurasoak ere gogotsu egoten dira beraien

haurrak dantzan eta antzerkiak egiten ikusteko. Horregatik lan asko izaten da

Izarraitz pilotalekuan, izan ere bai haurrak eta baita gurasoak ere oso aztoratuta

eta urduri egoten dira. Oso polita izan da jaialdi dantzaldia lan asko eman duen

arren dena ongi atera dela esango nuke.

Page 8: Argazki egunkaria lehengo 9 aste

Nire kasuan PTarekin

batera musika jartzen egon

gara, maila bakoitzeko musika

ezberdinak eta tartean-tartean

girotzeko musika jartzen aritu

gara. Ptak esan didanez,

urtero bere lana musikarekin

aritzea izaten da eta presio

asko jasan izan omen du urteetan zehar. Adibidez urte batean musika aparatua

gaizki funtzionatzen hasi zen eta guztiek berari begiratzen omen zioten zer ari

zen gertatzen galdezka begiradarekin.

Page 9: Argazki egunkaria lehengo 9 aste

5.ASTEA

Dagoeneko ganbonen

aurretik azken astean gaude.

Beraz irakasleak urduri

dabiltza eta haurrak oraindik

eta urduriago. Izan ere

Gabonetan hainbat gauza

ospatzen dituzte,

Olentzeroren etorrera, jaiotza

prestatzea, gabon eskeko

kantak, eta abar. Maila

bakoitzeko talde batek edo

birek jaiotzak prestatzen

dituzte. Batzuenak ikusgarriak dira, beste batzuenak berriz, material

birziklatuekin eginak eta txikienak berriz plastilinaz eginikoak esaterako. Gero

Gabonetan zehar jaiotza hauek Bethar izeneko aretoan jartzen dituzte ikusgai.

Areto hau Iraurgi eskolak duen areto txiki bat da, bertan haurren eskulanak edo

honelakoak jartzeko erabiltzen

dute. Hau da, erakusketak egiten

dira bertan.

Honetaz gain, oporrak

direla eta hiruhilekoaren azken

txanpan gaudenez, ikasleak

kontrolak egiten ari dira eta

irakasleak berriz informeak

prestatu eta gurasoekin bilerak

egiten ari dira. Nire kasuan ez

dut aukerarik izan gurasoekin

bileraren batean parte hartzeko, baina PT ak eta beste tutore batek laguntza

eskatu dit laguntza gelako haurren inguruan edo ni gelara laguntza eskaintzera

sartzen naizen haurren inguruan nire iritzia emateko.

Page 10: Argazki egunkaria lehengo 9 aste

Izan ere, zenbait haurren

informea betetzea ez da hain lan

erraxa. Ikasle askok izaten dituzten

gora bera guztiak kontutan hartzea

eta bere ibilbide guztiarekin

gogoratzea. Beraz hainbat haurren

informea betetzeko oso baliagarria

izan daiteke irakasle bat baino

gehiagoren iritzia jakitea eta

laguntza edukitzea.

Page 11: Argazki egunkaria lehengo 9 aste

6.ASTEA

Azkar pasa diren arren Gabonetako oporrak, berriz ere gogotsu gaude

lanerako. Bai haurrak eta baita ikasleak ere pilak kargatuta gatoz. Aste hau oso

motxa izango da eta berriz ere asteburua etorriko zaigu segituan. Ala ere,

eskola anbientean sartzeko nahikoa izan da. Hau horrela izanda, nire ordutegi

berria finkatu didate eta ondorioz lau gela ezberdinetan arituko naiz. 6.mailako

laguntza gelan, 5.mailan bi ikasleei laguntza eskaintzen, 4.mailan beste bi

ikaslerekin eta 3.mailan klase osoari laguntzen, hau da bertako tutoreari

laguntza eskaintzen.

Page 12: Argazki egunkaria lehengo 9 aste

7.ASTEA

Aste honetan dagoeneko ordutegi berriari eutsi diot. Batez ere 6.mailako

laguntza gelan eta 5.mailan sartuko naiz. Oso eroso sentitzen naiz bi geletan

Gainera uste dut 5.mailako ikasle batekin oso harreman ona sortzen ari naizela

eta lanerako giro ona jartzen dugula bion artean.

Honetaz gain ez dut asko kontatzerik aste honetan, izan ere gaixo pasa

dut ia aste osoa eta ez dut esperientzia asko kontatzerik. Beraz datorren

asterako pilak ondo kargatu eta nire onenak emateko indarrak hartu ditut.

Page 13: Argazki egunkaria lehengo 9 aste

8.ASTEAAste honetan 6.mailako

ikasleek matematikako eta

gizarteko kontrolak dituzte, beraz

laguntza gelan lanean aritu gara bi

kontrol hauek prestatzen. Beti ere

kontutan izan behar dugu behar

bereziak dituzten ikasle hauek

zerbaitegatik daudela laguntza

gelan. Batzuek retenitzeko

arazoak dituztelako, beste batzuk hizkuntza dela eta zailtasunak dituztelako eta

beste batzuek ikasteko zailtasunak dituztelako. Beran ni eta PT a beraien

apunteak moldatzen eta ikasterrazago izateko koloreen bidez edota galdera

erantzunen bidez ari gara guztia prestatzen. Gainera laguntza gelako ikasle

hauek azterketak beraien minimoetara egokituta egingo dituzte, hau da, beraiek

arazoak dituztenez, beste ebaluaketa

mota bat egingo zaie nolabait. Hau da,

beraien azterketak ezberdinak izango

dira gainontzeko ikasleekin alderatuta.

Honetarako PTak material mordo

bat prestatzen du urtero ikasleen

beharretara egokitzen dena. Testuak,

ariketak, apunteak … Lan handia

dagoela nabaria da, aldameneko

argazki honetan ikus dezakegunez

urtez-urte pilatu den material guztia ikus

dezakegu. Bertatik ikusta harrigarria eta

ikusgarria dela esango nuke. Baina aldi

berean beharrezkoa ere bai. Asko

gustatu zait txoko hau izan ere bertara

jo daiteke edozein material bilatzeko bai behar bereziko haurrekin erabiltzeko

edota baita gainontzeko ikasleekin erabiltzeko ere, izan ere gainontzeko

Page 14: Argazki egunkaria lehengo 9 aste

ikasleei ere oso ondo etortzen zaie honelako materialekin jardutea ikasi

beharreko errepasatzeko edota lanean jarduteko soilik.

Honetaz gain, aste hau oso berezia izan da Iraugin, izan ere Azpeitian

oso zaleak dira San Sebastianak ospatzen eta danborradarako ohitura handia

dago. Beraz ikastetxean mobida handia egon da danborradarekin. Haurrei ilusio

handia egiten die danborra jotzen ateratzeak eta batez ere neskek gogo handia

izaten dute abanderada eta kantinera bezala ateratzeko. Argazkian ikus

daitekeenez ikastetxeko ataria oso dotore ikusten da konpainia bakoitza bere

lekuak kokatuta. Neskak ere beren tartea izan dute bakoitzak bere taldeko

bandera astindu eta eskolako balkoitik guraso eta ikasle guztien begiradak

jasotzeko.

Page 15: Argazki egunkaria lehengo 9 aste

9.ASTEAAste hau, bikoteka

irakurtzen astea zela

zirudien, izan ere sartzen

naizen bi geletan

irakurketako atal hau egokitu

zait aurrera eramatea.

Alde batetik 6.mailako

laguntza gelan jardun naiz,

nahiko testu zaila tokatu dela

esango nuke. Izan ere gela honetan etorri berriak diren ikasleak daude eta

beraien hizkuntza maila dela eta asko kostatu zaie testua irakurtzea. Esan

beharra dago testua gaztelaniaz zela eta Azpeitia oso herri euskalduna den

heinean, bertakoak diren ikasleei ere dezente kosta zaie irakurketa haurrera

eramatea hiztegi arazoak zirela medio. Hau honela izanda, nire laguntza oso

baliagarria izan zaie testua irakurtzeko. Hau egin ostean galderak erantzuteko

tartea etorri da. Gaztelaniaz zenek nahaste handiak egon dira eta batzuk oso

graziosoak ere izan direla esan beharra dago. Izan ere, euskaratik ateratako

hitzekin jardun dira erantzun nahian eta barrez jardun dugu “euskañoletik” atera

dituzten hitzen inguruan.

3.mailari dagokionez, galderei

erantzuteaz gain helburu

garrantzitsuena irakur zaletasuna

sustatzea da eta beraien denbora

librean irakurtzeko ohitura

sustatzea izan da. Beraz , haurrei

berain kasa irakurtzen utzi diegu

inongo beharrik gabe. Batzuek ez

zuten irakurtzeko gogorik baina

lagun guztiak irakurtzen ikustean

beraiek ere irakurtzen jarri dira eta

azkenean gustura jardun direla esango nuke.

Page 16: Argazki egunkaria lehengo 9 aste

Astea amaitzeko

Pakistandarra den

ikaslearekin aritu naiz

matematika egiten.

Zatiketak erakusten nabil,

izan ere oso jarrera ezkorra

zuen zatiketekin eta

matematikekin orokorrean.

Nire laguntzarekin ari da

zatiketen mekanika hartzen

eta berak esan duenez

orain gustuko ditu.

Haur honek lanerako jarrera erakusten du beti eta oso erosoa da

berarekin lanean jardutea, izan ere ikasteko gogoa duela nabaria da. Oraindik,

zatitzaile bakarreko zatiketekin ari garen arren datorren astean gehiagora

joateko prest izango garelakoan nago oso ondo barneratzen ari bai da mutilkoa.

Hau esanda, datorren astea iritsi zain nago, ea gogoratzen den eta haurrera

egiteko modua dugun.

Page 17: Argazki egunkaria lehengo 9 aste