Argia eta soinu

8
ARGI ITURRIAK Gorputz batzuk argia igorteko propietatea daukie, horregaitik argi iturri esaten jake, eta naturalak, ( adibidez eguzkia) edo artifizialak, (adibidez bonbillek), izan daitekez. ARGIAREN HEDAPENA Argia beti uhin moduan hedatzen da, eta bidean aurkitzen dauzan gorputzak argitzen dauz. Argiaren hedapenak honango ezaugarri honeek daukaz. Argia norabide guztietan hedatzen da, horregaitik, ilunpetan dagoan gela batean lanpara bat iziotzen dogunean, gela guztia argitzen da.

Transcript of Argia eta soinu

Page 1: Argia eta soinu

ARGI ITURRIAK

Gorputz batzuk argia igorteko propietatea daukie, horregaitik argi iturri esaten jake, eta naturalak, ( adibidez eguzkia) edo artifizialak, (adibidez bonbillek), izan daitekez.

ARGIAREN HEDAPENA

Argia beti uhin moduan hedatzen da, eta bidean aurkitzen dauzan gorputzak argitzen dauz. Argiaren hedapenak honango ezaugarri honeek daukaz.

Argia norabide guztietan hedatzen da, horregaitik, ilunpetan dagoan gela batean lanpara bat iziotzen dogunean, gela guztia argitzen da.

Page 2: Argia eta soinu

Argia zuzen hedatzen da, horregaitik, ilunpetan dagoan gela batean besaulki bat esku-argi argituta ere, besaulkiaren atzean dagoana ilunpetan egongo da horaindik. Horregaitik sortzen dira gerizpeak.

Argiaren hedapenaren abiadurea argiak zeharkatzen dauan ingurunearen araberakoa da. Adibidez, aireak urak baino dentsitate txikiagoa dauka, horregaitik argia bizkorrago hedatzen da airean.

GORPUTZ EZ-ARGIDUNAK

Argia argi iturrietatik gorputz ez- argidunetara hedatzen da, adibidez arroketara, uretara edo izaki bizidunengana. Gorputz argituek ez dabe bardin jokatzen argia jasoten dabenean.

Gorputz gardenek, adibidez, erakuslehio bateko beirak edo aire garbiak, argi izpiei pasatsen izten deutsee. Horregaitik, horreen atzean dagozan objetuak garbi ikusten dira.

Page 3: Argia eta soinu

Gorputz zeharrargiek, adibidez, hainbat beirak eta plastikok, argi izpi batzuei bakarrik izten deutsee pasatzen. Horregaitik, horreen atzean dagozan objektuak lausotuta ikusten doguz.

Gorputz opakuek ez deutsee argi izpiei argi pasatzen izten. Horregaitik ez da ikusten horreen atzean dagoana.

ARGIAREN ISLAPENA

Argiak gorputz bategaz talka egiten dauanean, argi izpi batzuk errebotatu egiten dabe edo, argia islatu egiten da. Objetuen egitureak eta koloreak eragina daukie islapenean:

Page 4: Argia eta soinu

Egiturearin jagokonez, gainazal leunek, adibidez, baldosek, izpiak norabide bakar baten islatzen dabez.

Koloreari jagokonez, gorputz argiek (adibidez, edurrak) jasoten daben argiaren parterik handiena islatzen dabe. Gorputz ilunek (adibidez, ikatzak) argi gitxiago islatzen dabe.

ARGIA XURGATZEA

Argiak gorputz bategaz talka egiten dauanean, izpi batzuk gorputzak xurgatzen dauz. Xurgatutako izpien argi energia bero energia bihurtzen da, eta gorputzaren tenperatureak gora egiten dau.

ARGIAREN ERREFRAKZINOA

Argia ingurune garden batetik bestera igarotean abiadurea eta norabidea zeozertxo aldatzen dira. Argia ingurune batetik bestera aldatzean gertatzen dan fenomeno horri errefrakzioa deitzen jako.

Page 5: Argia eta soinu

Lenteak argi izpiak errefraktatzen dabezan gorputz gardenak dira eta horreen bidez ikusten doguzan objetuen neurria aldatzen dabe. Formearen arabera, lenteak konbergenteak eta dibergenteak dira.

SOINUAREN HEDAPENA

Soinu uhinak, argi uhinen antzera, soinuaren igorpen iturritik hedatzen dira. Soinuaren hedapenak honango ezugarri honeek daukaz:

Soinua norabide guztietan eta zuzen hedatzen da.

Hedapen abiadurea uhinek zeharkatzen daben inguruaren araberakoa da. Ingurunea zenbat eta dentsoagoa izan, orduan eta bizkorrago hedatzen da soinua.

SOINUAREN EZAUGARRIAK

Page 6: Argia eta soinu

Soinuaren hiru ezaugarriri esker gertatzen da: intentsitate edo bolumena, tonua eta tinbrea.

Intentsotatearen edo bolumenaren bidez, soinu ozenak, adibidez, kamioi baten klaxona, eta soinu ahulak, adibidez, katu baten urrumea, bereizten dira.

Tonuaren bidez, soinu altuak eta baxuak bereiztu daitekez.

Tinbrea soinua igorten dauan gorputzaren araberako ezaugarria da. Tronpeta batek eta flauta batek tonu eta intentsitate berberako soinua igorten badabe, ezaugarri honi esker bereiztuko dogu soinua zer musika tresnak sortu dauan.

OIHARTZUNA

Oihartzuna soinu uhinek gorputz bategaz zut talka egiten dabenean sortzen da. Soinu uhinak islatu eta jatorrira itzultzen dira.

Page 7: Argia eta soinu

SOINUA ETA ZARATA

Soinua norabide guztietan eta zuzen hedatzen dan energia bat da.

Zaretea entzun gura ez dogun edozein soinu gogaikarri dala esan daikegu.

EGILEA: NAHIA TORRES