ARGIA ETA SOINUA

download ARGIA ETA SOINUA

If you can't read please download the document

Transcript of ARGIA ETA SOINUA

  • 1. ARGIA ETA SOINUA Argia:Argia, ikusmenaren bidezinguruan doguzan objetuak ikustea ahalbidetzen dauan energia motea da.

2. ARGI ITURRIAKGorputz batzuk argia igorteko propietatea daukie, horregaitik argi iturri esaten jake, eta naturalak edo artifizialak izan daitekez. Argi ituri naturalak : Eguzkia eta beste izar batzuk dira.Argi iturri artifizialek: Gizakien parte-hartzea behar dabe argia igorteko. 3. ARGIAREN HEDAPENA Argiaren hedapena edozein dala ere, argia beti uhin moduan hedatzen da, eta, bidean aurkitzen dauzan, gorputzak argitzen dauz.Argia norabide guztietan hedatzen da, horregaitik ilunpetan dagoan gela baten lanpara pizten badogu gela guztia 4. argitzen da.Argia zuzen hedatzen da, horregaitik, ilunpetan dagoan gela batean besaulki bat esku-argi batez argituta ere, besaulkien atzean dagoana ilunpetan egongo da oraindik. Horregaitik sortzen dira gerizpak.Argiaren hedapenaren abiadura zeharkatzen duan ingurunearen eraberakoa da. Adibidez, aireak urak baino dentsitate txikiagoa dauka, horregaitik argia bizkorrago hedatzen da airean. Baina argiak ez dau ingurune materialik ( adibidez, airea edo 5. ura ) behar hedatzeko; hutsean ere hedatu daiteke.GORPUTZ EZ-ARGIDUNAK Argia argi iturrietatik gorputz ez-argidunetara hedatzen da, adibidez, arroketara, uretara edo izaki bizidunengana. Gorputz argituek ez dabe bardin jokatzen argia jasoten dabenean.Gorputz opakuek ( adibidez, egurrakedo arrokek ) ez deutsee argi izpiei pasatzen izten. Argiak 6. zeharkatu ezin dauanez eta argia zuzen hedatzen danez, objektu horren atzean dagoan eremu ilunari geriza deitzen zaio.Gorputz gardenek, adibidez, erakuslehio bateko beirak eta argi garbiak, argi izpiei pasatzen izten deutsee. Horregaitik, horreen atzean dagozan objektuak oso garbi ikusten dira. 7. Gorputz zeharrargiek, adibidez, hainbat beirak eta plastikok, argi izpi batzuei bakarrik izten deutsee pasatzen. Horregaitik, horreen atzean dagozan objektuak lausotuta ikusten doguz.ARGIAREN ISLAPENA Argiak gorputz bategaz talka egiten dauenean, argi izpi batzuk errebotatu egiten dabe edo, beste modu batera esanda, argia islatu egiten da. Objektuen egitureak eta koloreak eragina daukie islapenean : Egitureari jagokonez, gainazal leunek, adibidez, baldosek, izpiak norabide bakar baten izlatzen dabez. 8. Adibidez, argiak objektu gorri bat argitzen dauanean, objektuak gorriarenak barik beste kolore guztietako izpiak xurgatzen dauz. Halan, izpi gorriak islatu egiten dira, eta gure begiek igarri egiten dabez. 9. Gorputz batek argi zuria osotzen daben kolore guztiak xurgatzen badauz, baltz ikusiko dogu; alderantziz, kolore guztiak islatu ezkero, kolore zuria daukala ikusiko dogu.Koloreari jagokonez, gorputz argiek ( adibidez, edurrak ) jasoten daben argiaren parterik handiena islatzen dabe. Gorputz ilunek ( adibidez, ikatzak ) argi gitxiago islatzen dabe. Argiaren islapenari esker, objektuen formea 10. eta kolorea bereiztu daikeguz. Eguzkitik heltzen jakun argi zuria zazpi koloreren nahasketaz osotuta dago. 11. ARGIA XURGATZEA Argiak gorputz bategaz talka egiten dauanean, izpi batzuk gorputzak xurgatzen dauz. Xurgatutako izpien argi energia bero energia bihurtzen da, eta gorputzaren tenperatureak gora egiten dau. 12. Gorputz gardenek oso argi gitxi xurgatzen dabe. Gorputz opakuek, ostera, jasoten dabezan argi izpi gehienak xurgatzen dabez, batez ere kolore iluna daukienek. Horregaitik, gorputz ilunak gorputz argiak baino gehiago berotzen dira. 13. ARGIAREN ERREFRAKZINOA Argia ingurune garden batetik bestera igarotean ( adibidez, airetik uretara ) abiadurea eta norabidea zeozertxo aldatzen dira. Argia ingurune batetik bestera aldatzean 14. gertatzen dan fenomeno horri errefrakzinoa deitzen jako.Lenteak argi izpiak errefraktatzen dabezan gorputz gardenak dira eta horreen bidez ikusten doguzan, objektuen neurria aldatzen dabe. Lenteak : lupak, betaurrekoak, prismatikoak eta teleskopioak egiteko erabilten dira.Formearen arabera, mota biko lenteak bereizten dira: konbergenteak eta dibergenteak Lente konberjenteak, erdialdean zabalagoak dira, eta argi izpiak kontzentratzen dabez. Lente horreen bidez, objektuak benetan 15. diran baino handiagoak ikusi daikeguz.Lente diberjenteak, zabalagoak dira ertzetan erdigunean baino, eta argi izpiak sakabanatzen dabez. Horreen bidez, objektuak benetan diran baino txikiagoak ikusi daikeguz.SOINUAREN HEDAPENA 16. Soinu uhinak, argi uhinen antzera, soinuaren igorpen iturritik hedatzen dira.Soinuaren hedapenak honango ezaugarri honeek daukaz : Soinua norabide guztietan eta zuzen hedatzen da.Hedapen abiadurea uhinek zeharkatzen daben ingurunearen araberakoa da. Ingurunea zenbat eta dentsoagoa izan, orduan eta bizkorrago hedatzen da soinua. 17. Adibidez : airean soinuak segunduko 340 metro egiten dauz; uretan, 1.500 metro; eta burdinan 4.900 metro.SOINUAREN EZAUGARRIAK Soinuak hiru ezaugarri daukaz : intentsitatea edo bolumena, tonua 18. eta tinbrea. Intentsitatearen edo bolumenaren bidez, soinu ozenak, adibidez, kamioi baten klaxona, eta soinu alhulak, adibidez, katu baten urrumea, bereizten dira.Tonuaren bidez, soinu altuak eta baxuak bereiztu daitekez.Tinbrea soinua igorten dauan gorputzaren araberakoa da. 19. OIHARTZUNA Oihartzuna soinu uhinek gorputz bategaz zut talka egiten dabenean sortzen da. Soinu uhinak islatu eta jatorrira itzultzen dira.Oihartzuna sortu daiten, soinu iturriaren eta soinuak talka egiten dauan gorputzaren artean 17 20. metrokotarte tartea behar da, gitxienez.Ohiartzuna soinuaren islapenagaz zerikusia daukan fenomeno bat da.SOINUA ETA ZARATEA 21. Sarritan, zaratak soinuaren intentsitateagaz dauka zerikusia, baina badira gogaikarriak izan daitekezan intentsitate apaleko soinuak ere, adibidez, eltxo baten burrunbea, lo hartzen ahalegintzen garanean.Horregaitik, zaratea entzun gura ez dogun edozein soinu dala esan daikegu.