Argitaratzailea - urolakosta.hitza.eus€¦ · 7 Milar Larramendi Julio Urkixo, 16 bis · AZKOITIA...

28

Transcript of Argitaratzailea - urolakosta.hitza.eus€¦ · 7 Milar Larramendi Julio Urkixo, 16 bis · AZKOITIA...

Page 1: Argitaratzailea - urolakosta.hitza.eus€¦ · 7 Milar Larramendi Julio Urkixo, 16 bis · AZKOITIA 943-85 18 97 Xurgagailuak Samsung The Frame telebistak Elektrogailuak eta bezeroari
Page 2: Argitaratzailea - urolakosta.hitza.eus€¦ · 7 Milar Larramendi Julio Urkixo, 16 bis · AZKOITIA 943-85 18 97 Xurgagailuak Samsung The Frame telebistak Elektrogailuak eta bezeroari
Page 3: Argitaratzailea - urolakosta.hitza.eus€¦ · 7 Milar Larramendi Julio Urkixo, 16 bis · AZKOITIA 943-85 18 97 Xurgagailuak Samsung The Frame telebistak Elektrogailuak eta bezeroari

3

Argitaratzailea:UROLA KOSTAKO HEDABIDEAK

Zuzendaria:Nerea UrangaPublizitatea:

UK HITZAko talde komertzialaTestuak:

Aitziber ArzallusDiseinua:

Ane Azkue

Helbidea:Araba kalea, 27

ZARAUTZ943-89 00 17

[email protected]

1.zenbakia - Martxoa 2.zenbakia - Apirila

Ederra da etxean gustura eta eroso sentitzea, baina nola lortzenda hori? Etxebizitzaren espazioak, altzariak, etxetresnak, argi-teria, koloreak, osagarriak eta abar norberaren gustura eta

erabilerara egokituta edukitzea garrantzitsua da. Gure bizitzakodenboraren zati handi bat igaroko dugun espazio hori polita izateabezain garrantzitsua da funtzionala izatea. Horretarako, UrolaKosta eskualdean urte askotako esperientzia eta ezagutza duten

profesionalen aukera zabala dago. Espazioen antolaketa, gelak, ata-ria, lurra, hormak, kolorea, altzariak, argiteria, etxetresnak, asegu-rua... aldatu, egokitu edota berritzeko askotariko eskaintza aurkitudaiteke eskualdetik irten gabe. Etxebizitzarako nahi den hori esku-ratzeko profesional horiengana jo besterik ez dago, asko dagoelakoirabazteko: aholkua, gertuko tratua, esperientzia, ideia berriak,

obren jarraipena, merkatuko azken eskaintzak...Esku artean duzun aldizkari honen bidez Urola Kostako profesiona-len berri jasoko duzu. Lehen zenbakia martxoaren erdialdean jasoko

zenuen, hau da bigarrena.

Etxea egokituz,osatuz, zainduz

Page 4: Argitaratzailea - urolakosta.hitza.eus€¦ · 7 Milar Larramendi Julio Urkixo, 16 bis · AZKOITIA 943-85 18 97 Xurgagailuak Samsung The Frame telebistak Elektrogailuak eta bezeroari

4

Lufe

Porrotaren zuloan hondoa jotaegotea zer den badaki EnrikeArrillaga eibartarrak; baita arra-

kastaren aparretan igeri egitea zerden ere. Mutur batetik bestera pasatuda denbora gutxian, lan asko eginda.Aurten bost urte beteko ditu harenenpresak, LUFEk. Orain arte LasaokoAnardi industrialdean izan du egoitza,baina hura txiki geratuta, Aizarnaza-balgo Etxezarreta gunera lekualdatuberri dira, hazten jarraitzeko.

Enpresa eredugarria da LUFE. Hu-tsetik hasi, eta etenik gabe haztenjoan da. Gaur, 20 laguneko lantaldeadu, egunean 80 eskaera jasotzen ditu,350 altzari fabrikatzen, eta iaz faktu-ratutako hiru milioi euroak aise gain-dituko ditu aurten —%20 gainetikdabil—. «Ametsik onenetan ere ezinnezakeen irudikatu horrelakorik», diosortzaileak. Baina hankak lurreanditu, nondik datorren ondotxo dakie-lako. «Altzari fabrika bat nuen etahondoa jo nuen. Sosik gabe geratunintzen, baina buruan banuen ideiabat: 30 euroan saltzeko moduko oheak

ekoitzi nahi nituen; hemengo pinuzeta hemen bertan eginak, ekologikoaketa merkeak, Internetez bakarrik sal-tzeko».

Marta emaztea eta biak nahikomodu prekarioan hasi ziren: utzitakoazpiegituretan eta utzitako makina-riarekin. Inbertsio bakarra webgu-nean egin zuten: 2.000 euro. Aurretikezagutzen zuten Lombok Design ko-munikazio enpresari eman zioten ar-dura hori; berezko prezioarenlaurdena besterik ez zien kobratu.Arrillagak izen-abizenekin gogoratzenditu hasiera haietan ondoan izan zi-tuen guztiak. «Lander Garatek BegarMobiliario enpresako azpiegiturakutzi zizkigun eta Gandiaga aroztegikoJosu Gandiagak zenbait makina, etaoheak egiten hasi ginen. Horrenmerke saltzen genituenez, asko sal-tzea zen kontua; negozioaren arrakas-taren gakoa eta zailtasuna hori zen.Lehen hilabetean 4.000 euro faktu-ratu genituen; hasiera oso ona izanzen guretzat».

Enpresak aurrera egiteko aukerakbazituela ikusita, Larrañaga zerrate-giak Lasaoko Anardi industrialdeanduen pabilioi bat hartu zuten alokai-ruan. «Iñaki Larrañaga da hasierahaietan gugan konfiantza jarri zute-netako beste bat», adierazi du Arrilla-gak. «Sektoreko ezagunak ginen, etabazekien nire enpresak hondoa jozuela, baina, hala ere, gugan sinistuzuen, eta oheak egiteko behar genuenegurra ekartzen hasi zitzaigun». Bestehorrenbeste dio Martin Martinez Ma-rigorta makinaria hornitzaileaz ere.«Behar nituen makinak ekartzen utzizidan, ‘ordainduko didazu’ esanda».Arrillagak berehala ekin zion lantal-dea osatzeari. «Segituan deitu nienPablo Aristiri eta Jose Mari Berasate-giri. Aurretik elkarrekin lanean aritu-takoak ginen eta elkar ondoezagutzen genuen. Haiek gabe hau au-rrera ateratzea ezinezkoa izango zen;LUFEren arima dira».

Enpresa berehala hasi zen martxahartzen. «Lan asko eginda, baina beti

Lasaotik Aizarnazabalera,hazten jarraitzeko

Aurten bost urte beteko dituLUFEk. Hemengo pinuz egin-dako altzari merke eta ekologi-koak fabrikatzen ditu, Interne-tez saltzeko. Hutsetik hasitakoenpresak, 20 langile ditu gaur,eta egunean 80 eskaera jaso-tzen ditu.

Page 5: Argitaratzailea - urolakosta.hitza.eus€¦ · 7 Milar Larramendi Julio Urkixo, 16 bis · AZKOITIA 943-85 18 97 Xurgagailuak Samsung The Frame telebistak Elektrogailuak eta bezeroari

5

Lufe

bide onetik», dio nagusiak. Horretan«ikaragarri» lagundu die egindakolana beti kobratu izanak. «Sosik ez ge-neukan, baina online bakarrik saltzengenuenez, egiten genuena momen-tuan kobratzen genuen, 90 edo 120egun zain egon beharrik gabe». Horibai, hasieratik diru asko inbertitubehar izan dute Interneteko publizita-tean, erabiltzen duten salmenta kanalbakarra hori delako. «Gure helburuabeti izan da sarean ahalik eta ondoenkokatuta egotea, bezeroak hortik etor-tzen zaizkigulako. Hasieran, horretaninbertitzen genuen irabazitako guz-tia». Gaur, egunean 10.000 bisita in-guru izaten ditu LUFEren webguneak.

Ustekabean, eromenaEnpresak hiru urte bete zituenean bu-ruratu zitzaien hedabideetara prentsaohar bat bidaltzea. Kontatu nahizuten krisialdi betean jaiotako en-presa izan arren, hiru urtean 8 langi-

leko taldea osatzera iritsi zirela etaegunean 20 eskaera jasotzen zituztela.«Prentsa oharrak eromena eraginzuen. Handik eta hemendik deika hasizitzaizkigun, eta egun batetik bestera,20 eskaeratik 160ra igaro ginen». Ez ze-kiten eromenak zenbat iraun zeza-keen. «Gehiegi emozionatzerik ere ezgenuen nahi, ez genekielako ordu laur-den bateko edo hiru hilabete kontuaizango zen. Baina, bitartean, eskaerakpilatzen ari zitzaizkigun. Hirugarrenegunean Jose Marirengana joan nin-tzen zer egin genezakeen galdezka, etaharen erantzuna argia izan zen: ‘lan’.Eta halaxe egin genuen».

Emate epeak luzatu zituzten, es-kaintzen zuten produktuen kopuruamurriztu zuten, eta bururik altxatugabe lan egin zuten, eta, pixkanaka,lortu zuten egunean jartzea. «Jada biurte pasatu dira eromen hartatik, etahazten jarraitzen dugu. Orain gaudenmoduan, haziko ez bagina ere ez litza-teke ezer gertatuko, baina ikustendugu aukera asko ditugula hazten ja-rraitzeko».

Eskaeren kopurua eta ekoizpenahazi ahala, ordea, azpiegiturak diratxiki geratu zaizkienak. Horregatikerabaki dute Lasaoko Anardi gunetikAizarnazabalgo Etxezarreta gunera le-kualdatzea. «Saiatu ginen Azpeitianzerbait bilatzen, baina ez genuen pare-korik topatu, garesti dago lurra, etaazkenean Aizarnazabalera etorrigara». 5.700 metro koadroko pabilioiaerosi dute han.

‘Patxi eta egur fabrika’LUFEren webguneak egunean 10.000bisita inguru izaten ditu. «Oso enpresaindartsuekin lehiatzen ari gara, diru

asko duen jendearekin. Era horretaraezin dugu haien parera iritsi, guk ezindugu telebistan iragarki bat jarri,beraz, irudimena erabili eta beste es-trategia batzuk asmatu behar izatenditugu, eta atsegin ditugu gauza ikus-garriak». Jendearengan eragitea hel-buru duten kanpainak egiten dituzte.Horren adibide da abian duten Patxieta egur fabrika kanpaina. «Aurten,hamabi bezerori egurrezko lingotebana tokatuko zaie. Altzari kaxetansartuko ditugu eta haietako bat jaso-tzen duenak LUFEko produktuetan300 euro gastatu ahal izango ditu.Gero, hamabi irabazleekin zozketaegingo dugu eta zortedunari sekulakooparia egingo diogu: 24.000 euroemango dizkiogu eskudirutan».

Etxezarreta industrialdea, 9 · AIZARNAZABAL943-81 07 95

[email protected]

Page 6: Argitaratzailea - urolakosta.hitza.eus€¦ · 7 Milar Larramendi Julio Urkixo, 16 bis · AZKOITIA 943-85 18 97 Xurgagailuak Samsung The Frame telebistak Elektrogailuak eta bezeroari

6

Milar Larramendi

riexek ditugu». Teknologiarik berri-tzaileena darabilten etxetresnak etaEuropako azken joeren arabera disei-natutako sukaldeak eskaintzen di-tuzte, hain zuzen ere.

Dendara joaterik ez duenak edojoan nahi ez duenak, Internetez preziolehiakorretan erosteko aukeraduwww.milar.es webgunean, eta es-katutakoa dendan edo etxean jasokodu egun gutxiren buruan. Baina, ho-rren ohikoak ez diren etxetresnak ber-tatik bertara ikusi nahi dituenak,Azkoitiko Julio Urkixo kaleko dendandu aukera, hura baitute gailu berezie-nen erakustoki. «Saiatzen gara den-dan edukitzen merkatuan berrienakdirenak».

Produktu esklusibo ugari dituztehan. Bat, Samsungen Frame, koadrobihurtzen den telebista. «Bi urte dara-matza merkatuan, lau neurritan sal-tzen dugu, eta atera berri duten azkenbertsioak aukera ematen du nahi dio-

Mende erditik gorako ibilbideaduten negozioak izan, badira,baina bi eskuetako hatzekin

zenbatzeko lain. Izaera ausarta etaegokitzeko aparteko gaitasuna derri-gor eduki behar, herritarren ohiturakhorrenbeste eta horren azkar alda-tzen doazen garaiotan. Josu Larra-mendik hala ditu, eta horren isla daAzkoitian duen Milar Larramendidenda.

Etxetresnak eta sukaldeak saltzendituzte Milar Larramendin, baina ezedonolakoak. «Produktu estandarrakedozein lekutan topa daitezke, baina,gaur egun, jendeak bilatzen ditu gauzadiferenteak eta bereziak, eta guk ho-

Merkatuan diren etxetresna berritzaileenak eta Europan azkenjoera diren sukaldeak dituzte Milar Larramendin. Betikoak baztertu gabe, produktu diferenteak eta esklusiboak bezeroen es-kura dituzte.

Teknologian eta joeretan,urrats bat aurretik

Page 7: Argitaratzailea - urolakosta.hitza.eus€¦ · 7 Milar Larramendi Julio Urkixo, 16 bis · AZKOITIA 943-85 18 97 Xurgagailuak Samsung The Frame telebistak Elektrogailuak eta bezeroari

7

Milar Larramendi

Julio Urkixo, 16 bis · AZKOITIA943-85 18 97

www.milar.eus

Xurgagailuak

Samsung The Frame telebistak

Elektrogailuak

eta bezeroari zerbitzu integrala ema-teko».

Joerei aurrea hartutaEtxetresnarik berritzaileenak, Euro-pan azken joera diren sukaldeak hor-nitzeko. Bi kontzeptu horiekuztartzen dituzte Milar Larramendin.«Teknologian ez ezik, sukaldeetan ereapustu indartsua egin dugu azken ur-teotan, eta horren adierazgarri da den-dan dugun erakusketa, hiru urteanhirugarren aldiz berritu baitugu».

ari da. Hemengo dendetan ez da ohikomarka, baina gurean badugu».

Elkarkonektatutako gailuakAzken belaunaldiko teknologia erabil-tzen duten etxetresna horiek, badutebeste berezitasun bat: elkarkonekta-tzeko gaitasuna. «Egun, telebista baterosten duenak, ez du soilik telebistabat erosten. Telebista horren atzeanzerbitzuen mundu oso bat dago: Inter-neterako loturak, gainontzeko etxe-tresnekikoak, aplikazioak eta haiekematen dituzten aukerak… Telebistabat erosten duen bezeroari gailua berebeharretara egokitzen diogu. Presta-tuta gaude hori guztia kudeatzeko

zun koloreko markoa jartzeko». Josu-ren arabera, «izugarrizko arrakasta»izaten ari da, «aukera pila bat ematendituelako».

Miele etxearen saltzaile ofizialakere badira. «Patenterik gehien dituenmarka da eta beti joaten da lehiaki-deen aurretik. Adibidez, datorren hi-lean dositzailedun ontzi garbigailuamerkaturatuko du, eta gurean eskura-gai egongo da».

Azkenaldian horren ezagun egindiren Dyson etxeko xurgagailuak etaaireztapen sistemak ere badituzteMilar Larramendin. «Enpresa britai-niarra da Dyson eta etxeko gailueta-rako oso teknologia bereziak garatzen

Page 8: Argitaratzailea - urolakosta.hitza.eus€¦ · 7 Milar Larramendi Julio Urkixo, 16 bis · AZKOITIA 943-85 18 97 Xurgagailuak Samsung The Frame telebistak Elektrogailuak eta bezeroari

8

Babestu koltxoiak

Koltxoiari babesgarria jartzeak askok uste dutenabaino garrantzi handiagoa du. Gizakiok gure bizitza-ren herena lotan pasatzen dugu eta gure atseden

lekua baldintzarik onenetan izatea ezinbestekoa da. Kol-txoiak ezin daitezke maindireak bezala garbitu. Horregatik,zikindu ez daitezen, babestu egin behar dira.

Zergatik jarri koltxoiari babesgarria? Batetik, garbitasu-nagatik. Lotan gaudenean, gure gorputzak hezetasuna sor-tzen du, eta izerdi horrek orbanak sortzen ditu. Gertadaitekeena da likidoren bat erortzea ere. Koltxoian ager-tzen diren orbanak garbitzea ia ezinezkoa da. Horregatik,oso garrantzitsua da babesgarria jartzea.

Bestetik, iraunkortasunagatik. Hezetasunak eta isurka-riek, koltxoia zikindu ez ezik, hura egiteko erabili diren ma-terialak hondatu ere egin ditzakete, eta koltxoiaren bizitza

erabilgarria laburtu dezakete. Babestutako koltxoiakgehiago iraungo du, beraz.

Eta azkenik, erosotasunagatik. Mota askotako babesga-rriak daude merkatuan. Babesa ez ezik, erosotasuna ereematen dute haietako askok.

Zumaiako Decotenan aspaldi jabetu ziren koltxoia ba-besteak duen garrantziaz. «Babesgarria jarriz gero, hezeta-sunik gabe eta garbi mantenduko dugu koltxoia, etadenbora gehiagoz erabili ahal izango dugu», adierazi duImanol Tena jabeak. Decotenan, kalitatetik oneneko babes-garriak dituzte bezeroen eskura. Hiru eratakoak dituzte au-keran.

Babesgarri iragazgaitz eta transpiragarria. Alde batetikPVC-zkoa da eta bestetik kotoizkoa %100ean. Alergien, aka-roen, lizunaren eta onddoen aurka babesgarri aproposa da.

Bigungarridun babesgarri itzulgarria. Gainean etzatekokoltxoia baino leunagoa da eta bi aldetara erabil daiteke.Oso moldagarria da eta erraz egokitzen da koltxoira, hegalguztian duen gomari esker. Babesgarriaren bi aurpegiak etahegala kotoiz eta poliesterrez eginda daude, erdi eta erdi.

Bigungarridun babesgarri plastifikatua, iragazgaitza etatranspiragarria.Gainean etzateko koltxoia baino leunagoada eta oso erraz egokitzen da koltxoira, hegal guztian duengomari esker. Gainaldeko estalkia eta hegala kotoiz eta po-liesterrez eginda daude, erdi eta erdi.

Horiez gain, koltxoientzat zorroak ere saltzen dituzte De-

Babestu koltxoia,gehiago iraundezanBehar bezala erabiltzen eta zaintzen den kol-txoiak, gehiago iraungo du. Babesgarria jartzeada neurririk eraginkorrena.

Page 9: Argitaratzailea - urolakosta.hitza.eus€¦ · 7 Milar Larramendi Julio Urkixo, 16 bis · AZKOITIA 943-85 18 97 Xurgagailuak Samsung The Frame telebistak Elektrogailuak eta bezeroari

9

Babestu koltxoiak

cotenan. Tenaren arabera, «ez dira babesgarriak bezain era-ginkorrak, baina balio dute koltxoia gutxiago zikintzeko».Cuti zorroa da eurek saltzen dutena, kotoizkoa %100ean,eta kremallera L forman du, koltxoiari erraz jantzi ahal iza-teko.

Zenbait aholkuZortzi urtean behin koltxoiz aldatzea aholkatzen dute fa-brikatzaileek. Baina koltxoia kalitatezkoa bada, eta beharbezala erabiltzen eta zaintzen badugu, haren bizitza erabil-garria pare bat urtez luza dezakegu. Hona hemen horreta-rako aholku batzuk:

- Koltxoiari babesgarria jarri.- Hezetasuna saihestu. Ingurune hezeetan, onddoaksortzen eta ugaritzen dira. - Ohea egunero haizeberritu. Berdin dio uda ala neguaizan. Jaiki, eta ohea egin aurretik, 15-20 minutuz loge-lako leihoa irekita eduki. Horrela, gauean metatutakoizerdia lehortu egingo da eta oheko hezetasuna gu-txitu. - Oinarri egokia erabili. Esaterako, latexezko koltxoieksomier malguak behar dituzte eta ez malgukidunak,malgukiek ehun eta material bigungarriak urratzen di-tuztelako. - Sarri biratu. Hankak eta burua jartzeko lekua hileanbehin lekualdatu. Koltxoiak bi aurpegi baditu, urtaro-ero buelta eman. - Sarri garbitu. Lehorrean garbitzeko aparrak erabilieta xurgagailua pasa. Gauero erortzen zaigun azalhilaz elikatzen dira akain edo akaroak.

Page 10: Argitaratzailea - urolakosta.hitza.eus€¦ · 7 Milar Larramendi Julio Urkixo, 16 bis · AZKOITIA 943-85 18 97 Xurgagailuak Samsung The Frame telebistak Elektrogailuak eta bezeroari

10

Etxebizitza aseguruak

Hego Euskal Herrian ez da derri-gorra etxebizitza aseguratutaizatea, hipotekadun etxebizi-

tza ez bada behintzat. Dena dela,hamar familiatik bederatzik baduteeuren etxebizitza babesteko polizarenbat. Izan ere, asegurua izateak lasaita-suna ematen dio etxejabeari, etxean is-tripuren bat gertatuz gero edo kal-teren batzuk eraginez gero, aseguruetxea egingo delako haien kargu. Bes-tela, eragindako gastuei etxejabeakberak egin beharko die aurre, eta zen-bait kasutan dirutza izan daiteke.

Era askotako etxebizitza asegu-ruak daude merkatuan. Baina, nolajakin guri egokien datorkiguna zeinden? Nola jakin eskatzen diguten dirukopurua bat datorren eskaintzen digu-ten arrisku estaldurarekin? Honahemen komeni zaigun asegurua kon-tratatzeko aholku batzuk:

Ez ordaindu gauza bera bi aldiz. Ko-menigarria da komunitateko asegu-ruak zer arrisku estaltzen dituen jaki-

tea, gure etxerako asegurua kontrata-tzen dugunean gauza beragatik berrizordaindu ez dezagun.

Gauza garrantzitsuak sartu.Ziurtatuaseguruak guretzat garrantzitsuakdiren gauza guztiak estaltzen dituelaeta haietakoren bati zerbait gertatuzgero aseguru etxeak kalte ordainaemango digula.

Etxebizitzak dituen indarguneak ba-liatu.Etxeak dituen segurtasun neurridenen berri eman aseguru konpainiari.Ate gotortua, alarma, segurtasun ka-merak edo kutxa gotorra baditugu,etxeak arriskua txikiagoa izango du,eta horrek asegurua merkatuko digu.

Berrikusi bi urtean behin. Komeniga-rria da pare bat urtean behin asegu-ruaren baldintzak eta estaldurakberrikustea, ziurtatzeko ez daukagulagure etxebizitzari dagokiona bainoaseguru eskasagoa. Gerta baitaiteke is-tripuren bat gertatu eta aseguruak ezhartzea bere gain eragindako gastuguztiak.

Aseguru guztiak konpainia bereanbatu. Dauzkagun aseguru guztiakkonpainia berari kontratatzen badiz-kiogu —etxebizitza asegurua, autoa-rena, motorrarena, bizitza asegurua,eta abar—, konpainiari eskaintzahobea egitea exijitu ahal izango dio-gu.

Urte guztikoa batera ordaindu.Bi au-kera egoten dira: urte guztikoa aldi be-rean pagatzea edo hilero zati batordaintzea. Aldi bakarrean pagatzekohautua egiten badugu, prezio hobeaegingo digu aseguru etxeak, horrela,berari gastuak murrizteaz gain, urte-betean lotuta izango gaituela ziurta-tzen baitiogu.

Ez kontratatu behar ez duzun estal-durarik. Aseguru askok ziurrenikinoiz beharko ez ditugun estaldurakeskaintzen dizkigute, eta, trukean,gehiago kobratzen digute. Ziurtatukontratatzen duzun guztia beharrez-koa dela eta saihestu sekula beharkoez dituzun estaldurengatik ordain-tzea.

Behar duzunagatikbakarrik ordaindu

Page 11: Argitaratzailea - urolakosta.hitza.eus€¦ · 7 Milar Larramendi Julio Urkixo, 16 bis · AZKOITIA 943-85 18 97 Xurgagailuak Samsung The Frame telebistak Elektrogailuak eta bezeroari
Page 12: Argitaratzailea - urolakosta.hitza.eus€¦ · 7 Milar Larramendi Julio Urkixo, 16 bis · AZKOITIA 943-85 18 97 Xurgagailuak Samsung The Frame telebistak Elektrogailuak eta bezeroari

12

Azkuelek

Elektrizitate eta argiztapen kon-tuetan ez ezik, dekorazioan ereadituak dira Azkueleken. Guru-

tze, Alaz eta Alazne udaberriko joereiburuz mintzatu dira.

Zer saltzen duzue Azkueleken?Etxea janzteko eta apaintzeko beha-rrezko ia guztia: altzari osagarriak, sa-baiko lanparak, tentekakoak, mahaigainekoak, ontziak, landare artifizia-lak, mantak, kuxinak, sofak, besaul-kiak, ispiluak, ordulariak, argazkien-tzako markoak, koadroak… Eta beste-lako zenbait gauza ere saltzen ditugu:

esaterako, poltsak eta diru zorroak,oso bereziak. Hala ere, gure espeziali-tatea bonbillak eta argiztapeneko gai-luak dira.

Azkueleken etxe guztia jantzi dai-teke, beraz?Ia guztia. Arropentzako armairuriketa hormako armairurik ez dugu,baina beste guztia bai. Dendan dugu-naz gain, katalogotik erosteko aukeraere eskaintzen diegu bezeroei.

Joerek indar handia dute dekorazio-aren esparruan. Aldian aldiko joere-

tara egokitzen al duzue eskaintza?Bai, noski. Joerak jarraitzen ditugu,baina, saiatzen gara joera horiek guredendara egokitzen. Gure estiloarekinbat datozen gauzak ekartzen ditugu.Urtaroero aldatzen dugu erakusketaeta sarri berritzen dugu eskaintza.

Aurtengo udaberrian zer egongo dajoeran?Urre kolorea indar handiz dator.

Besterik?Udaberriarekin, beti etortzen dira ko-lore argiagoak; adibidez, aurten arrosaasko ikusiko da. Estiloei dagokienean,berriz, nordikoa da azken urteetanarrakastarik handiena izaten ari dena,eta badirudi joera horrek jarraituegingo duela.

Etxea urte sasoiaren arabera janz-teko ohiturarik ba al du jendeak? Bai, badu. Askotan nahikoa izaten dabizpahiru gauzatxo aldatzea etxeariedo gela bati beste ukitu bat emateko.

«Askotan nahikoa izaten da bizpahiru gauzatxo aldatzea gelabati beste ukitu bat emateko»

Page 13: Argitaratzailea - urolakosta.hitza.eus€¦ · 7 Milar Larramendi Julio Urkixo, 16 bis · AZKOITIA 943-85 18 97 Xurgagailuak Samsung The Frame telebistak Elektrogailuak eta bezeroari

13

Adibidez, sofa gainean ditugun kuxi-nak eta manta aldatuta, egongelaribeste itxura bat eman diezaiokegu,beste kolore batzuekin jantzi deza-kegu. Landareak erabiltzea izan dai-teke beste aukera bat.

Argiztapenerako gailuetan aukerazabala duzue. Horietan ere joerekagintzen al dute?Ez horrenbeste. Egia da gaur saltzenditugun lanparek ez dutela zer ikusi-rik duela hamabost urte saltzen geni-tuenekin, baina urtaro batetik besteraeskaintza ez da ikaragarri aldatzen.Orain joeran daude argiaren intentsi-tatea aldatzeko aukera ematen dutenlanparak.

Dendan altzariak, lanparak eta deko-razioko osagarriak saltzen dituzue.Baina, berez, zertan zarete adituak?Era guztietako instalazio elektrikoe-tan. Obra berriko eraikinetan zein era-berritzeetan jarduten dugu etaetxeetan ere era guztietako elektrizi-tate lanak egiten ditugu.

Page 14: Argitaratzailea - urolakosta.hitza.eus€¦ · 7 Milar Larramendi Julio Urkixo, 16 bis · AZKOITIA 943-85 18 97 Xurgagailuak Samsung The Frame telebistak Elektrogailuak eta bezeroari
Page 15: Argitaratzailea - urolakosta.hitza.eus€¦ · 7 Milar Larramendi Julio Urkixo, 16 bis · AZKOITIA 943-85 18 97 Xurgagailuak Samsung The Frame telebistak Elektrogailuak eta bezeroari
Page 16: Argitaratzailea - urolakosta.hitza.eus€¦ · 7 Milar Larramendi Julio Urkixo, 16 bis · AZKOITIA 943-85 18 97 Xurgagailuak Samsung The Frame telebistak Elektrogailuak eta bezeroari

16

Bainugelako zeramikak

Bainugela etxeko lekurik erabi-lienetakoa izan arren, haren de-korazioari ez diogu garrantzirik

eman izan, ez behintzat etxeko gai-nontzeko txokoei ematen diegunik.Orain arte.

Komunak baldosen erreinu izandira betidanik. Eta, gaur, merkatuanaukera gehiago badauden arren, ha-laxe izaten jarraitzen dute. Zergatik?Erraz garbitzen eta zaintzen direlako,iraunkorrak direlako, edozein lekutanjar daitezkeelako eta diseinu origina-lak dituztelako.

Gure bainugelarako azulejuak au-keratzea, ordea, ez da nolanahiko era-bakia. Kontuan hartu beharrekogauza asko daude: argi naturalik sar-tzen den ala ez, gela handia edo txikia

den, azulejuei zenbateko protagonis-moa eman nahi diegun, eta abar.Komun guztia azuleju berdinekin alalerro kromatiko bereko azuleju dife-renteekin estali nahi dugun ere era-baki beharko dugu. Azkenik, kalterikez digu egingo joeren inguruko infor-mazio pixka batek ere, egunean egongaitezen. Hemen ideia batzuk:

Erliebedun baldosak. Klasikoentzateta dotorezia atsegin dutenentzategokiak. Hormei protagonismoa ema-ten diete, hiru dimentsiotakoak dirensentipena eraginez, eta bainugelarinortasuna. Kontuan izan, ordea, garbi-tzeko garaian azuleju arruntek bainolan gehiago emango digutela.

Vintage estiloko azulejuak ere joerandaude. Inprimatze digitala erabilita,nahi bezala irudiztatutako eta kolo-reztatutako zeramikak, azulejuak etabaldosak sor daitezke. Distiratsuakoso ongi geratzen dira bainugelan.

Imitaziozkoak.Beste material batzukimitatzen dituzten zeramikak erejoera dira; egur, harri, metal, adreilu,marmol eta hormigoi itxurakoak, esa-terako. Nortasun handia ematen diotekomunari eta baita ukitu sotisfikatuaere. Kristalarekin konbinatuta, argita-sun handiko espazioak sor daitezke.

Forma geometrikodun baldosak.Bai-nugelari bizitasuna, ukitu dibertiga-rria eta indarra ematen dizkiote.Aproposak dira irudipen optikoak sor-tzeko eta hainbat formatako baldosakelkarrekin konbinatzeko aukera ereematen dute. Hori bai, erraz nazka-tzeko arriskua dute.

Metroko baldosak eta estilo indus-triala dutenak.Bainugelari ukitu mo-dernoa ematen diote, baina gehiegiarriskatu gabe. Baldosa zuriak betiizango dira joera.

Nortasunhandikoerreinu txikiak

Page 17: Argitaratzailea - urolakosta.hitza.eus€¦ · 7 Milar Larramendi Julio Urkixo, 16 bis · AZKOITIA 943-85 18 97 Xurgagailuak Samsung The Frame telebistak Elektrogailuak eta bezeroari
Page 18: Argitaratzailea - urolakosta.hitza.eus€¦ · 7 Milar Larramendi Julio Urkixo, 16 bis · AZKOITIA 943-85 18 97 Xurgagailuak Samsung The Frame telebistak Elektrogailuak eta bezeroari

18

Toldoak

Toldoetan, pertsianetan etaleihoetan adituak dira Za-rauzko Etxe.Tekniken. Etxean

toldoa jarri nahi dutenentzako go-mendi batzuk eman ditu Xabier Goe-nagak.

Noiz da garairik onena etxean toldoajartzeko?Denboraldia oraintxe hasi da, udabe-rriarekin, nahiz eta aurten zertxobaitaurreratu zaigun, eguzki egun askoegin dituelako.

Non jartzen dituzue toldoak?Edonon jartzen ditugu: etxebizitze-tan, dendetan, kafetegietan, taberne-tan… Baina, gehienak, hamarretikbederatzi, etxebizitzetan.

Zenbat eratako toldoak dituzue au-keran?Era askotako toldoak ditugu aukeran,baina onena izaten da gu geu joateatoldoa jarri behar den lekura, eta ikus-tea zer aukera dauden, ez baita gauzabera leiho bat, balkoi txiki bat edo te-rraza handi bat izatea. Lekuaren ara-bera, toldo bat edo bestea jarrikogenuke.

Etxebizitzetarako zeintzuk dira go-mendagarrienak?Batez ere bi eratako toldoak jartzenditugu. Lehenengoak, besoak ezku-tuan dituztenak dira. Horietan, be-soak goitik ateratzen dira, toldoarekin

batera. Bigarrengoak, puntu zuzene-koak deitzen diegunak dira. Horiek,besoak alboetan izaten dituzte, etatoldoa jaisten da besoekin batera.

Zeintzuk dira toldo on batek izanbehar dituen ezaugarriak? Toldoak bi zati izaten ditu: burdineriaeta olana. Oso inportantea da toldoakburdineria ona izatea: aluminiozkoaeta herdoilaren kontrako tratamentu-duna. Olanetan, aukera handia dau-kagu, baina, izpi ultramoreak atzerabota eta eguzkiaren argiari pasatzenuzten diotenek dute arrakastarikhandiena.

Nola zaindu behar dira toldoak aha-lik eta gehien iraun dezaten?Urtean behin olioztatzearekin nahi-koa izaten da normalean. Hori bai, in-portatea da olio ona erabiltzea,herdoilaren kontrako ezaugarriak di-tuena.

Zenbat urte iraun ditzake ondo zain-dutako toldo batek?Asko. Toldo batek 15 edo 20 urte erraziraun ditzake, inolako arazorik emangabe.

Zer beste zerbitzu eskaintzen ditu-zue Etxe.Tekniken? Pertsianak, estoreak eta leihoak jarrieta konpondu ere egiten ditugu, etabaita toldoak eta pertsianak motori-zatu ere.

«Toldo batek 15 edo 20 urte erraziraun ditzake, inolako arazorikeman gabe»

Page 19: Argitaratzailea - urolakosta.hitza.eus€¦ · 7 Milar Larramendi Julio Urkixo, 16 bis · AZKOITIA 943-85 18 97 Xurgagailuak Samsung The Frame telebistak Elektrogailuak eta bezeroari
Page 20: Argitaratzailea - urolakosta.hitza.eus€¦ · 7 Milar Larramendi Julio Urkixo, 16 bis · AZKOITIA 943-85 18 97 Xurgagailuak Samsung The Frame telebistak Elektrogailuak eta bezeroari

20

Lanpara industrialaketa txuriak ere. Aurtengo kolorea,baina, urre kolorea da, eta noski, lan-para industrialetan ere badira kolorehorretakoak. Kobre eta brontze kolo-rekoak ere asko ikusiko dira oraindik.

Lanpara industrialak oso ongi gel-ditzen dira etxebizitza modernoene-tan edo giro industriala eman nahizaien geletan. Baina, ez pentsa, altzariklasikoekin ere primeran konbinatzenbaitute, aukeratzen asmatuz gero. Ko-lore beroetako metalek epeltasuna etadistira ematen diete gela neutroei, etaestiloa eta originaltasuna etxebizitzei.

Sabaitik zintzilikatzeko lanparetanez ezik, tentekakoetan eta mahai gai-nekoetan ere badira estilo industriale-koak.

Lanpara industrialak modandaude. Duela pare bat urte hasiziren erabiltzen etxebizitzetan

argiztapenerako elementu gisa, etajoera horrek indartzera egin du. Aur-ten ere, estilo industrialeko lanparakpuri-purian egongo dira.

Joeran dagoen estilo industrialakXX. mende hasieran fabriketan etalantegietan erabiltzen zituzten argiz-tapenerako elementuetan du oinarria.Era askotako elementuak daude mer-katuan, baina estilo horren adierazga-rri onena dira egongelako eta sukalde-ko sabaitik zintzilik jartzeko meta-lezko lanpara handiak.

Koloreei dagokienean, aukera za-bala da: kolore ilunek eta beltzak arra-kasta handia dute, baita kolore argiek

Estilo industriala,etxea argiztatzeko

Page 21: Argitaratzailea - urolakosta.hitza.eus€¦ · 7 Milar Larramendi Julio Urkixo, 16 bis · AZKOITIA 943-85 18 97 Xurgagailuak Samsung The Frame telebistak Elektrogailuak eta bezeroari
Page 22: Argitaratzailea - urolakosta.hitza.eus€¦ · 7 Milar Larramendi Julio Urkixo, 16 bis · AZKOITIA 943-85 18 97 Xurgagailuak Samsung The Frame telebistak Elektrogailuak eta bezeroari

2222

Egurrezko kaxak

Urbistondon, aukera zabala Dekorazioko objektu gisa erabiltzeko,garrantzitsua da kaxak egokitzea. Ero-sitakoak badira, ez dago haiek pres-tatu beharrik. Aurrez bestezerbaitetarako erabilitakoak badira,ordea, garbitu eta lixatu egin beharkoditugu, gero nahi dugun moduanapaintzeko. Margotzea da aukera bat,kolore batez, hainbat koloretan edomarrazkitxoak eginda, zurdakiarekinedo espraiz. Egur kolorea atsegin iza-nez gero, bernizatu eta kito.

Azpeitiko Urbistondo Margoakenegurrezko kaxetan aukera zabaladute. Era guztietakoak dituzte bere-zoen eskura: txikiak, handiak, tapadu-nak, gabeak, kutxak, tiraderadunaltzari txikiak… Eta kaxak bakarrik ez;egurrezko osagarri ugari dituzte, nor-beraren gustura apaindu, eta etxeariukitu berezia emateko aproposak,beste inork ez baitu halakorik izango.Eta noski, kaxa eta osagarri horieknorberaren gustura apaintzeko beha-rrezko guztia ere badute: margoak, es-praiak, bernizak, zurdakiak, margotu-tako paperak… Zoazte Azpeitiko San-juandegi auzoan duten dendara etaSorkundek aholkatuko zaituzte.

rako altzari lagungarri aproposa egindezakegu, adibidez, fruituak eta ba-razkiak gordetzeko. Eta azpian gurpiltxiki batzuk jarriz gero, orga eraman-garri bihurtuko dugu. Haurren jostai-luak edo arropak gordetzeko ere osoerabilgarria izan daiteke, logelako de-korazioaren arabera apaintzen ba-dugu.

Kaxa bakar bat hartu eta gurpil ba-tzuk edo hanka batzuk jarrita, mahai-txo lagungarri bat sor dezakegu,gainean lanpara bat jartzeko egokia,adibidez. Kaxari gainean kristal batjartzen badiogu, ukitu sofistikatuagoaemango diogu eta gainera egurra gu-txiago hondatuko da. Lau kaxa hartu,elkar lotu, eta gainean kristala jartzenbadiegu, berriz, egongela erdian jar-tzeko mahaia prest izango dugu.

Baina ez pentsa egurrezko kaxaketxe barruan bakarrik erabil daitezke-enik, ez. Izan ere, balkoian eta terra-zan jartzeko loreontzi ikusgarriak ereegin daitezke haiekin. Kanpoaldeanjartzeko asmoa izanez gero, komeniga-rria da pintura egokiarekin margo-tzea, egurra euritik eta eguzkitikbabesteko.

Irudimenak mugarik ez duen mo-duan, egurrezko kaxek ematen dituz-ten aukerek ere ez dute mugarik.Baina ez pasatu, eta tamaina hartu,gauza ez baita etxe guztia egurrezkokaxaz betetzea ere.

Ez dago diru asko gastatu beha-rrik etxea apain-apain izateko.Egunerokoan erabiltzen ditu-

gun objektuak berrerabiliz gauzaikusgarriak egin daitezke, baita etxe-ari ukitu sofistikatua eman ere. Egurrezko kaxak dira aukera bat.Merkeak dira, ekologikoak, iraunko-rrak, originalak eta nahi dugun mo-dura itxuralda ditzakegu. Apalak,apalategiak, sarrerako altzariak, gaumahaiak, egongelarako mahaitxoak…ia edozer sortzeko aukera ematen di-gute, etxeko edozein lekutarako, gai-nera: sukalderako, komunerako,egongelarako, logelarako, eta abar.

Esate baterako, horman bata bes-tearen ondoan jarrita, ontziak, argaz-kiak eta beste hainbat objektujartzeko konposizio bat eraiki deza-kegu. Edo paretan egin beharrean,gauza bera egin dezakegu, baina lu-rrean. Azpi-azpian jartzen ditugunkaxak lurrera josi ditzakegu, eta gai-nean jartzen ditugunak haiei lotu so-kekin edo itsasi kolarekin. Gero,margotu egin ditzakegu, bernizatuedo marrazkidun paperarekin, binilopaperarekin edo oihalekin forratu.

Kaxoidun altzari bat eraikitzekoere erabil ditzakegu egurrezko kaxak.Neurri bereko hiruzpalau kaxa hartu,elkarren gainean jarri, eta batetik bes-tera tartetxo bat utziaz egurrekin edolistoiekin lotu ditzakegu, eta sukalde-

Egurrezko kaxak, dekorazioan joera

Page 23: Argitaratzailea - urolakosta.hitza.eus€¦ · 7 Milar Larramendi Julio Urkixo, 16 bis · AZKOITIA 943-85 18 97 Xurgagailuak Samsung The Frame telebistak Elektrogailuak eta bezeroari
Page 24: Argitaratzailea - urolakosta.hitza.eus€¦ · 7 Milar Larramendi Julio Urkixo, 16 bis · AZKOITIA 943-85 18 97 Xurgagailuak Samsung The Frame telebistak Elektrogailuak eta bezeroari

24

Fatxaden birgaitzea

Eraikin baten fatxada berritzeainbertsio handia izan ohi dahango bizilagunentzat. Horre-

gatik, fatxada berritzeko erabakianormalean ez da hartzen arrazoi este-tikoengatik bakarrik, segurtasun arra-zoiengatik baizik.

Egoera txarrean dagoen fatxadabat arriskutsua izan daiteke eraiki-neko bizilagunentzat eta haren ingu-rutik pasatzen diren gainerakoherritarrentzat. Baina, fatxada berribatek, segurtasuna baino gehiagoemango dizkie eraikinari eta hango bi-zilagunei. Batetik, eraikineko bizilagu-nen bizitza kalitatea hobetuko du; etabestetik, etxebizitzei balio handiagoaemango die.

Fatxada birgaitzeko erabakia har-tzen dugunean, horrekin zer lortunahi dugun zehaztu beharko dugu au-

rrena. Eta gure helburua lortzeko zeraukera dauden aztertu beharko dugugero. Modu bat baino gehiago bai-taude. Horretarako, oso lagungarriaizango zaigu espezializatutako en-presa baten zerbitzuak kontratatzea.

Fatxadak eraikitzeko, nagusiki,hiru sistema erabiltzen dira: sistemaarrunta, kanpotik ezartzen den isola-mendu termikoko SATE sistema, etasistema aireztatua. Azken bi horiekaztertuko ditugu jarraian.

Kanpoko isolamendu termikokoSATE sistemaEraikinaren fatxadaren kanpoaldeanitsasten den isolamendu termikokoxafla sistema da, eta etxe barrukoberoa kanporantz irtetea ekiditen du.Normalean, itsatsi egiten da edo finka-pen mekaniko bidez bermatu. Panelohikoenak poliestireno hedatuarekineginak izaten dira, baina gero etagehiago erabiltzen dira zuntz minera-lezko panelak ere. Isolamendua estaliegiten da, eta horretarako hainbatbabes geruza ezartzen dira bata beste-aren gainean. Horietako batek erre-fortzurako sare bat izan ohi du.

Aipatutako estaldura hori zuzeneanisolamenduaren gainean jartzen da.

Fatxada aireztatuaMota horretako fatxadekin edozeinakabera iraunkor aukera dezakegu.Kalitate oneneko isolamendu termikoeta akustikoa ematen du sistemahonek. Fatxada aireztatuaren erai-kuntza sistemak barruko orri bat, ge-ruza isolatzailea eta kanpoko orri ezestanko bat ditu, eta aukera estetikoasko eskaintzen ditu. Hezetasun etakondentsazio-arazoei aurre egiteko ir-tenbide eraginkorrena da.

Segurtasuneanez ezik, bizi kalitatean ereirabaziko duzu

Page 25: Argitaratzailea - urolakosta.hitza.eus€¦ · 7 Milar Larramendi Julio Urkixo, 16 bis · AZKOITIA 943-85 18 97 Xurgagailuak Samsung The Frame telebistak Elektrogailuak eta bezeroari
Page 26: Argitaratzailea - urolakosta.hitza.eus€¦ · 7 Milar Larramendi Julio Urkixo, 16 bis · AZKOITIA 943-85 18 97 Xurgagailuak Samsung The Frame telebistak Elektrogailuak eta bezeroari

26

Funtzioanizdun altzariak

adro batzuk irabazteko borroka ho-rretan, ohe tolesgarriak erabiltzea au-kera bat izan liteke, esaterako,haurren logelan. Hamaika eratakoakdaude merkatuan: osorik horizonta-lean armairuan gordetzen direnak,bertikalean gordetzen direnak, erditikebakita gordetzen direnak, erditikebaki eta armairuan gorde beharreanlitera bihur daitezkeenak, eta abar.Egunez jasota izango genuke eta, hala,haurrek jolaserako lekua izango lu-kete; eta gauez zabaldu egingo genuke,eta logela atsedenerako leku bihurtu.

Aukera gehiago ere badira haurrenlogelako altzarietan. Jaioberriak dire-nean erabilera bat emango zaie etakoskortzen direnean, beste bat. Badirasehaskak ohe, sofa edota idazmahaibihurtzen direnak; edo pardela alda-tzeko erabiltzen genuen mahaiak, ge-rora jolaserako mahai edo idazmahaiizan daitezkeenak.

Altzari osagarrietan ere aukeraikusgarriak daude merkatuan. Esatebaterako, mahaitxo osagarri bat orainbandeja eramangarri bihur daiteke-ena eta geroxeago arropentzako zin-tzilikario eta oinetakoentzako gorde-leku.

dena, gero idazmahai gisa erabiliahalko dugu; eta orain ordenagailua-rentzat mahai gisa darabilgun kontso-latxoa, geroxeago zortzi lagunekbazkaltzeko moduko mahaitzat.

Sofa batek ere, dirudiena bainoaskoz erabilera gehiago izan ditzake.Noski, esertzeko eta atseden hartzekoerabiliko dugu, baina badira eserlekuiristagarrietatik tira egin eta ohebihur daitezkeenak edo eserlekuetakotapak altxatu eta gauzak gordetzekokutxa bihur daitezkeenak ere. Sofakokuxin eta mantak ezkutatzeko prime-rako lekua izan daiteke. Badira sofak,buelta batekin bazkaritako mahaibihurtzen direnak ere, lau lagunentzateserleku eta guzti.

Logeletako altzariek ere aukeraugari eman ditzakete. Zentimetro ko-

Etxe txikia izateak jada ez duesan nahi ezeri uko egin be-harko diozunik, ez. Ondo antola-

tzea da gakoa, zentimetro koadrobakoitza baliagarri egitea. Funtzioa-niztun altzariak aukera aproposa dirahorretarako. Ohe bihurtzen dirensofak eta mahai luzagarriak aspalditikezagutzen ditugu. Baina, gaur egun, al-tzari multifuntzional askoz gehiagoere badaude merkatuan. Hona hemenzenbait adibide:

Irudimena da altzari diseinatzai-leen gaitasunik handienetakoa, ha-siera batean pentsaezinak diruditenirtenbideak egiazko egiteko. Hala,orain egongelako armairu nagusia

Leku faltari, irtenbide irudimentsuak

Page 27: Argitaratzailea - urolakosta.hitza.eus€¦ · 7 Milar Larramendi Julio Urkixo, 16 bis · AZKOITIA 943-85 18 97 Xurgagailuak Samsung The Frame telebistak Elektrogailuak eta bezeroari
Page 28: Argitaratzailea - urolakosta.hitza.eus€¦ · 7 Milar Larramendi Julio Urkixo, 16 bis · AZKOITIA 943-85 18 97 Xurgagailuak Samsung The Frame telebistak Elektrogailuak eta bezeroari