Armentiberri21

28
etapa berria 021 Martxoak 28 GASTEIZen alex vadillo lehendakaria juan abad kros-BTT aratz armentxo

description

armentia ikastolako albistegia, 21. zk.

Transcript of Armentiberri21

etapa berria 021

Martxoak 28 GASTEIZen

alex vadillo lehendakaria juan abad kros-BTT aratz armentxo

02

elkarrizketa

alex vadillo lehendakaria

A continuación hablamos con Alxex Vadillo:- Alex, Miren Larrionek ikastolako lehendakaritza utzi, eta zuk hartuko duzu haren kargua. Horrek ba al dakar aldaketarik? Artezka-ritza-kontseilua ondo baino hobeto ezagutzen duzu, bertako parte-hartzailea baitzinen. Zertan egin behar da ahaleginik han-diena?> Mirenek oso lan ona egin du ikastolan. Eskerrak eman behar dizkiogu horregatik: eta jakina, zorte ona opa. Karguari buruz, zer

esan? Lan gehixeago izango dela? Baliteke. Ardura gehixeago? Ere bai. Dena den garbi izan behar dugu gurea proiektu kolektiboa dela. Ardurak banatu egiten dira eta niri hau egokitu zait. Pertsona talde on-ona dugu, bai zuzendaritzan, bai artezkaritzan. Erronkak ondo de� niturik daude. Badira hainbat urte ikastolak plan estrategikoa de� nitu zuenetik... Orain gauzatzen amaitzea dagokigu, ebaluatzea, eta aurrera nola egin erabakitzen hastea: nolako ikastola nahi dugun pentsatzen jarraitu, eta ideietatik ekintzetara pasatu.

- Ikastolaren egoera eko-nomikoa kezkagarria da, ezta? Beharbada, buru-hausterik gehien sortzen duena da?> Ikastolaren egoera ekonomikoa ez da oso-oso txarra. Hainbat urtetan emaitza ekonomiko onak izan dira, eta urte pare batetik hona zenbaki gorri batzuk agertzen hasi dira. Horren aurrean, adi egon behar dugu, gure perspektibak egokitu, eta agian baita egitasmo batzuk birpentsatu ere. Egoera, dena den, ez da kezkagarria, ezta gutxiago ere.  

Miren Larrion, quien ha sido presidenta de Armentia ikastola los últimos años, ha dejado su cargo. Continúa en la junta pero por motivos personales no va a poder seguir como presidenta. Ello ha llevado a una reorganización de este grupo de trabajo, que os pre-sentamos a continuación: 

Lehendakaria: ALEX VADILLO OTSOA

Lehendakariordea: EVA SANTOS SAN PEDRO

Idazkaria: MARIA FERNANDEZ FERNANDEZ DE LANDA

Bokalak: MIREN LARRION RUIZ DE GAUNA

JOSU OSKOZ BARBERO

OLATZ AGORRIA BEITIA

ARANTZA SANCHEZ GONZALEZ

XABIER OLASO BENGOA

ESTITXU AGINAGALDE LOPEZ

MARI CARMEN BURGOA BADIOLA

02 03

alex vadillo lehendakaria- Eremu akademikoan, Lomce da? Gainera, oker ez banago, ikastolan gai hori lantzen duen lantaldean zaude, ezta?> Lantaldeak ideiak oso garbi ditu. Ikuspegi eta sentsibitate ezberdinak ditu bere baitan, baina garbi du zein diren lehentasunak: ikastolak ez du erabakirik hartuko, ikasleen edo irakasleen etorkizuna eta segurtasuna kolokan jarriko duenik, baina eutsi egingo dio bere proiektu pedagogikoari. Horretan bai, horretan erradikalak izan gaitezke. - Familien parte-hartze handiagoa behar al da? Behar bezalako inplikazioa dago?> Familien inplikazioa ona da. Beti ez dugu asmatu partaidetza bide-ratzeko tresnekin eta espazioekin, baina zerbait espezi� koa planteatu dugun bakoitzean familiek ondo erantzun dute. Batzuek diote ikas-tolak eta kooperatibak oro har arlo honetan auto-exigenteagoak izan beharko liratekeela. Baliteke hor erronka interesgarri bat egotea.  - Irakasleen kasuan, ikasto-larekin duten inplikazioak altua izaten jarraitzen du? Eskolak ematen dituen irakasle hutsa baino gehia-go dira?> Ikastolan harro gaude irakasleek egiten duten lanarekin. Irakasle inplikatuak ditugu, beren lanean sinisten dutenak, eta geletan daukatenetik onena ematen dute-nak egunez egun. Honen inguruan, dena den, lehen esandako gauza bera esan daiteke: parte hartzea eta inplikazioa optimizatzeko bideak bilatu behar ditugu guztion

artean. Irakasleak prest daude horretarako. - Ikastolak hainbeste han-ditu izanak nolabait gi-zatasuna kendu dio ala, kontrakoa, indartsuago bihurtu du?>Ez dio gizatasuna kendu, baizik eta konplexuago egiten du: “la complejiza”. Ikastola txiki batean

natural geratzen diren gauzak ikas-tola handi batean ondo pentsatu behar dira: harremanak ez dira ho-rren arinak, eta gehiago kostatzen da erabakiak denon artean hartzea. Dena den, iruditzen zait ikastolaren hazkundea pausoz pauso eman dela, era jasangarri batean. Agian komeni zaigu etorkizunean ere horrela izatea.

04

kirola eta euskara

kros-btt martxa juan abadOs ofrecemos un fantástico plan para la ma-

ñana del 31 de mayo.  Aún falta mucho, pero la organización del Kross-BTT Armentia ya está en marcha para tener todo perfecto para ese día. En esta ocasión además, es una edición muy especial, porque cumple su décima edición, y desde la organización se están volcando para ofrecer una mañana de competición, diversión y homenaje.

En esta ocasión se pretende superar el número de mil participantes en las seis carreras que se celebrarán. Tres de ellas serán infantiles, de 200, 400 y 600 metros en la campa del bosque de Armentia. Otra de 3,2 kilómetros para jóvenes de entre 12 y 16 años y también senior de 6,5 kilómetros .

A ello se une la marcha BTT con el recorrido tradicional de 4,1 kilómetros en un paseo fami-liar en ese mismo lugar. Este año se pretende además enfocar el kros-BTT al deporte infantil y juvenil colocando las carreras de niños y niñas en la mejor franja horaria de la mañana.  Ade-más se sigue con el objetivo de seguir abriendo esta � esta del deporte escolar a toda la ciudad y Álava. Junto a las carreras se pretende fomen-tar un ambiente divertido, con el euskera como lengua protagonista también y que, recordamos, el año pasado atrajo a la campa  a unas tres mil personas.

Al ser el décimo aniversario, la organización trabaja en la posibilidad de que corredores

como Martin Fiz, Eneko Llanos o Nieves Zar-za, que participaron en las primeras ediciones puedan también hacerlo en esta ocasión si su agenda se lo permite. También quieren explorar la posibilidad de que Kike San Sebastián, Ivan Rodríguez, Julen Basterretxea o Marc Hurtado, puedan estar en la Kross-BTT. Habrá premios, sorpresas y el ya tradicional homenaje a Izaskun Basaras. Un día fantástico, sin duda del que os iremos informando. Y ya sabéis si queréis cola-borar, desde la organización estarán encanta-dos. 

04 05

Zer helburu duzue aurten?Aurten haurrentzako hiru laster-keta antolatuko ditugu Armen-tiako basoan, 200, 400 eta 600 metrokoak, hain zuzen ere. 12-16 urtekoek, juniorrek, alegia, 3,2 kilometroko zirkuitua egingo dute basoan eta nagusien lasterketa 6,5 kilometrokoa izango da, basoan ere bai. BTT Martxari dagokionez, ohiko ibilbidea izango da, 4,1 kilometrokoa, Armentiako basoan. Iaz 1.000 partaide inguru izan ziren guztira eta aurten ere haur eta gaz-te kirolaren aldeko apustu horri eu-tsi nahi diogu. Iaz haurren eta juniorren lasterketak lehenetsi geni-tuen eta helburu hori lortu genuela uste dugu, nagusien lasterketak beti izan duen interesa galdu gabe. Aurten proba guztien antolakuntza hobetu nahi dugu, eta uste dugu ume gehiagok parte hartu ahal izango dutela lasterketetan. Eta

gauza bera espero dugu ikusleen aldetik. Ikusle kopurua igotzea ere dugu helburu. Jende asko etor dai-teke Armentiaraino eta antolatuko diren ekintzetan aritu, nahiz eta lasterketetan parte hartu ez. Oso polita da lasterketetan sortzen den giroa, eta bereziki umeen aurpegiak ikustea domina eta korrikalaria-ren poltsa ematen dizkiegunean. Umeek gustuko dute protagonis-tak direla sentitzea, dortsala eta domina eta guzti. Gainera, Armen-tia Ikastolatik harago, festa hau Gasteiz eta Araba osora ere zabaldu nahi dugu, beste ikastola edo ikas-tetxe batzuetako neska-mutilek ere parte har dezaten. Eskola-kirolaren festa izan behar da eta uste dugu, euskara protagonista izanda eta Armentiako Basoa bezalako toki batean, Armentia Ikastolako jendea-rentzat ez ezik, Gasteiz osorako ere oso erakargarria izan daitekeela.

Iaz halaxe dela ikusi genuen, 3.000 lagun inguru bildu baitziren bertan.

Aurtengo edizioa berezia da, ezta? X. urteurrena da. Antola-tzaileok ere horrela bizi duzue?Bai, oso edizio berezia da. Hamar-garren urtemugara iristeak esan nahi du ibilbide garrantzitsua bete dugula Gasteizen antolatzen diren kirol-ekitaldien artean, eta horrek behar bezala ospatzea merezi du, zalantzarik gabe. Ikastolako hasie-rako gurasoen meritua azpimarratu nahi dugu, beraiek izan zutelako Krossa antolatzeko ideia eta beraiek eman zituztelako, hasierako ozto-po guztien gainetik, lehenengo urratsak. Orain, hamar urte pasa eta gero, antolakuntza-taldean ari ga-renok segida ematen diogu orduko ideia hari, baina benetan zailenak hasierakoa izan behar izan zuen.

>>>

Otsailean gaude, baina ez zarete geldirik geratzen. Lan eta lan ari zarete BTT-Krossa antolatzen. Data duzue jada, kontaiguzu.Bai, data jarrita dago jada. Aurten Armentia Ikastola BTT-Krossa maiatzeko azken igandean izango da, maiatzak 31. Normalean ekaineko lehenengo igandean izan ohi da beti, baina aurten aurreratu egin dugu ekainaren 7an Gasteizen beste ekitaldi garrantzitsu batzuk ere egongo direlako. Dagoenekoz bi hi-labete daramatzagu egin beharreko lanak antolatzen eta banatzen eta lehenengo kontaktuak izan ditugu lagun-tzaileekin. Krossa goiz osoan zehar luzatuko da eta hori antolatzeak badu bere zailtasuna: sei lasterketa antolatu behar dira, omenaldiak, sari banaketa… Aseguruak ere kontratatu behar dira, baimenak eskatzeko dokumenta-zioa prestatu, anbulantzia eta osasun zerbitzuak kontrata-tu, iaz 50 sari baino gehiago eman zituen zozketa antolatu, izen-ematea antolatu, epaileak kontratatu, emaitzak argitara-tu… Ez gara profesionalak, baina gogotik ari gara eta denbora eskaintzen diogu.

10.krosBTT

ARMENTIAikastola

ARMENTIAKO BASOAN

2015ko Maiatzak 31a

06

euskara eta kirola

Aurten berrikuntzaren bat egongo da? Beste sariren bat akaso?Hamargarren urtemuga ospatzeko ideia asko ditugu, baina ez ditugu oraindik zehaztu. Ustekabeak egon-go dira, baina ez dugu ezer aurre-ratuko oraindik itxita ez dagoelako. Hori bai, kirol-festa honen jatorria berreskuratu nahi dugula iragarri dezakegu; Krossaren antolakuntzan hasi zirenen lana azpimarratu nahi dugu, eta gogora ekarri nahi dugu Gasteizko kirolari ospetsu batzuek ere bertan parte hartu dutela, hala nola, Martin Fiz, Eneko Llanos eta Nieves Zarza Estatu mailako fondis-tarik onenak. Edota Kike Sebastian, Marc Hurtado, Julen Basterretxea eta Ivan Rodriguez. Aurten horiek guztiek, aurreko edizioetako iraba-zleek, hain justu, parte har-tzea nahiko genuke, hamargarren urteurrena elkarrekin ospatu ahal izateko. Gainera, aurten beste ikas-tola eta ikastetxeen parte-hartzea ere bultzatu nahi dugu, batez ere junior lasterketan, 12-16 urtekoan, adin horretan zaila izaten delako nerabeak atletismora erakartzea. Iazkoan arrakasta handia izan

zen, guztira ikastetxe askotako 92 neska-mutilek parte hartu zutelako. Aurten hori sendotzen saiatuko gara eta, ahal bada, ea neska-mutil gehiagok parte hartzen duten. Hori dela eta, sari berezia emango diogu ikasle gehiago ekartzen dituen ikas-tetxe edo ikastolari, gure ikastolari salbu: 500 euro kirol-materialean. Zozketan ere sari asko banatuko ditugu, iaz interes handia piztu zuelako, eta espero dugu babesleek laguntza ematen jarraitzea. Eta iaz bezala, aurten ere kirol minoritario bat izango dugu gonbidatu gisa, Armentiako zelaietan erakustaldia egiteko. Iaz Gaztedi Errugbi Taldea izan zen gurekin eta aurten ere be-rriz etorriko da, eta beste kirol mi-noritario bat ere izango da bertan, baina hori zehazteke dago oraindik. Federazio batzuekin harremanetan gaude eta interes handia dutela esan digute.Omenaldia ere egingo duzue?Bai, horixe. Izaskun Basaras Ome-naldia antolatuko dugu. Horrelako ekitaldi batean, non haur-kirolak protagonismo osoa duen, ezin dugu Izaskun ahaztu, berak urteak eta urteak eman zituelako gure ikasto-

lako umeen alboan. Omenaldia oso une hunkigarria da guztiontzat, eta aurten are garrantzitsuagoa izango da programa barruan.Zenbat lagun zarete anto-lakuntza-taldean?Armentia Ikastolako zazpi gura-so ari gara, baina ikastolarekin harremana duten beste lagun askok laguntzen digute unean uneko, eta hori ere funtsezkoa da. Esate-rako, ikastolako zuzendaritza eta irakasleak zuzenean busti dira, eta dantzarien eta txistularien taldeak berdin. Onerako edo txarrerako, esan dezakegu antolakuntza osoa Armentia Ikastolaren esku dagoela. Eta onerako edo txarrerako diogu arlo horretako profesionalak ez garelako; edonola ere beti esan ahal izango dugu Ikastolaren bera-ren zerbait dela. Eta neska-mutilei helarazten diegun mezua ere polita da oso: baliabide handirik gabe, denon esfortzuak eta gaitasunak bat eginez, ilusioa eta gogoa ipiniz, posiblea da haur-kirolaren festa ederra antolatzea, Gasteiz eta ingu-ruko jende guztiari irekia.

DBHko ikasleak Mendizorrotzan

06 07

atletismoa

Laugarren urtez DBH1. mailako ikasleak Mendizorrotzako “Martin Fiz” modulu estalira hurbildu dira atletismoa gertutik ezagutzera. Gasteizko LA BLANCA Atletismo klubak gonbidatuta, hiru saio jaso dituzte eta atletismoaren arlo desberdinak ezagutzeko aukera izan dute:

• saioan jauziak: altuera jauzia, luzera jauzia eta jauzi hirukoitza.• saioan lasterketak: hesi lasterketa eta abiadura lasterketetako tako irteerak.• saioan jaurtiketak: pisu eta disko jaurtiketak.

Ruben, Marian, Mikelen eta Jacken azalpenekin eta laguntzarekin kirol hau gertutik ezagutzeko aukera izan dute DBH1. mailako ikasleek eta primeran pasatu dute. Eskerrik asko lauroi!

08

19. korrika

korrika korrika korrikaMartxoak 14 Zabalgana-Ariznabarra auzoen korrika jaia

Martxoak 24 Korrika jaia ikastolan

Martxoak 25 Koldo Zubizarretaren hitzaldia “Mundua bizikletaz”

Martxoak 26 Korrika Txikia

Martxoak 28 Korrika Gasteizera helduko da eta Armentiak bere kilometroa izango du

08 09

Hona hemen LH2ko gelako batzuk egin genuen txangoa.Erdi Aroa zela eta, Olitera joan giñen horko gaztelua ikustera.Oso egun polita eta interesgarria guztiontzat.Prest gaude beste irteera bat antolatzeko eta komentatu dizuegu.

Olitetxapela buruan...

10

elkarrizketa

¿Desde cuando estás vincula-da a la ikastola ?

Empecé como monitora de Euskal Dantza en el curso 2011-2012

Este curso te has hecho car-go de Armentxo ¿Qué tal va la experiencia?

La verdad que las primeras semanas fueron difíciles, la extraescolares acababan de empezar, los padres entraban a Armentxo con un montón de preguntas, tenía un montón de emails por contestar, llama-das… pero rápidamente cogí la marcha y ahora la verdad es que estoy muy a gusto y contenta.

¿Qué es lo más complicado?

Lo más complicado o lo que más trabajo puede dar, es cuando hay que suspender

algún partido tanto de futbol o baloncesto y hay que contac-tar con, los entrenadores de los equipos contrarios, con la federación, buscar otro día para disfrutar el partido, avisar a los alumnos...

¿Qué echas de menos en la ikastola?

La ausencia de espacios de-portivos en Armentia. Aunque la ikastola se ha esforzado en ofrecernos lugares para realizar las actividades estamos limita-dos por la ausencia de zonas amplias cerradas y la carencia de duchas o vestuarios. Es complicado de solucionar pero algo hay que hacer. Si quere-mos aumentar la demanda, debe haber medios adecuados para hacerlo.

¿Cómo han sido acogidas las nuevas extraescolares este curso?

Aratz ARMENTXO ELKARTEKO ESKOLAZ KANPOKO JARDUAREN KOORDINATZAILEA

Dagoeneko, zuetako askok ezagutzen duzue Aratz, Ikastolako Armen-txo elkarteko eskolaz kanpoko jardueren koor-dinatzaile berria baita. Armentia Ikastolan, Eus-kal Dantza jardueraren monitorea izan da, eta jantokian eta udako jolas txokoetan ere ibili da lanean. Haur Hezkun-tzan hainbat ordezkapen egin ondoren, ikasturte honetan zehar, Armen-txon duen lana eta bi urteko gelako irakasle lana uztartu ditu, horre-tan pozaren pozez dago. Armentiberrin, berarekin ibili gara hizketan.

11

Este curso hemos ofertado, tres actividades nuevas, Cien-cia divertida, Robotix y Aloha. La verdad, es que han tenido bastante éxito, y los alumnos están muy contentos. Son muy diferentes a lo que teníamos hasta ahora, pero han tenido bastante éxito.

¿Demandan algo las familias?

Estando este curso de coordi-nadora, no he recibido ninguna sugerencia, ya sabéis, las puer-tas de Armentxo están abiertas a todo tipo de sugerencias.

Has estado también vincula-

da a las colonias de verano e incluso has estado realizando sustituciones ¿no? También en dantzas. Cuéntanos.

Si entre en la ikastola como monitora de Euskal Dan-tza mientras estudiaba haur hezkuntza. Una vez acabados los estudios empecé a trabajar en el jantoki y en los “Jolas txokoak” de verano. El curso pasado estuve haciendo alguna sustitución en haur hezkuntza y este año, estoy en la gela dos 2 años todo el año, por cierto muy contenta.

¿De cara al próximo curso se está trabajando ya en algo o aún es demasiado pronto?

No, de momento, cara al curso que viene no estamos traba-jando en nada. Ahora empeza-remos a organizar la � esta de la ikastola, la korrika y los jolas txokoak de verano.

Quiero destacar también el trabajo del grupo de padres de Armentxo que están realizando cantidad de actividades con gran aceptación y valoración positiva por parte de las fami-lias.

ikasleen testuak

EMAKUMEEN GORPUTZA

Emakumeen gorputza

defendituko dut.

Bereizkeriaren kontra,

maltratatzailearen kontra,

justiziaren kontra

defenditu

egingo dut

emakumeen gorputza.

Galduko ditut

itxaropenak,

indarrak,

gogoak,

baina emakumeen gorputza

defendituko dut.

Hitzak zapalduko dizkidate

eta garrasiekin defendituko dut

emakumeen gorputza;

malkorik gabe,

arimarik gabe

utziko naute.

Baina beste emakumeek ere

defendituko dute

gure gorputza.

Maitane Morales

MUNDUA SALBATU

“Zer izan nahi duzu?”

zidaten gurasoek galdetu.

“Medikua izan nahi dut,

eta bizitzak salbatu.

Abokatua izan nahi dut

eta errugabeak defenditu.

Artista izan nahi dut

eta jendea emozionatu.

Irakaslea izan nahi dut

eta dakidan guztia transmititu.

Ikerlaria izan nahi dut

eta gaixotasun guztiak sendatuko dituen txertoa aurkitu.

Politikaria izan nahi dut

eta hitzik ez dutenen izenean gobernatu.

Idazle edo hizlari izan nahi dut

eta gerrak geldiarazi egingo dituen diskurtsoa kontatu.”

Galdera entzutean, ordea, zera erantzun dut:

“Ez dut oraindik pentsatu.”

Maialen Carrasco

12

ZER NAIZ?

Zer naiz?

Musikaren erritmo transtornatu bat,

akorde disonantea,

eszenatokira atera nahi diren esku dardartiak.

Zer naiz?

Irteerarik gabeko bidea,

erantzunik gabeko gutuna,

argitzen ez den gela iluna.

Zer naiz?

Ilargia ukitu nahi duen umea,

kartzelatik atera nahi duen presoa,

beste garai batean bizi nahi duen pertsona.

Zer naiz?

Askatua izan nahi duen lorea,

libre izateko jaio dena,

txoria izan nahi duen umea.

Zer naiz?

Ez dakit.

Zuk zer zaren ba al dakizu?

Ainara Álvarez

TRISTE? ZERTARAKO?

Triste banago,

ez dut festa disfrutatuko.

Triste bazaude,

ez duzu irrifarre polit hori erakutsiko.

Triste badago,

triste egongo da.

Triste bagaude,

pozik egoteko minutuak galduko ditugu.

Triste bazaudete,

triste egongo dira.

Triste badaude,

zer?

Bizitza 5 minutu, 1 triste eta 4?

Triste? Zertarako...?

Nahi duzuna lor dezakezu,

nahi duzu izan dezakezu,

nahi duzuna.

Beraz, mantendu zure irria

aireak eraman ez dezan.

Amestu.

Bizi.

Alicia Rivacoba

12 13

1514

ikasleen testuak

Gabonak eta gero, beste festa garrantzitsu bat dator. Gazteok eta ez hain gazteok mozorrotzeko erabiltzen dugun festa konkretuki. Hori da. Inauteriak gero eta hurbilago daude, eta mozorroa erabakitzen hasi den jendea ere badago. Horregatik, mozorro aldizkari bat irakurtzen ari nintzen bitartean, zera ikusi nuen: polizia mozorroa. Mutilena: betaurrekoak, plaka bat, traje urdin bat, txapela, pistola, etab. Honaino normal eta ondo. Hurrengoak kezkatzen nau, nesken mozorroak hain zuzen ere. 30cm-ko gona, sabela bistan uzten duen bikini formako kamiseta, txapela, bilurrak, pistola, eta nola ez, “pose sexia”. Ez dakit zuek zer uste duzuen, baina nire iritzi apalean, hau ez da ez zilegia, ezta morala ere.

Agian, Costa Ricako edo Brasileko mozorro bat izango balitz, bueno, agian onartuko nuke. Baina hau Gasteizen saltzea, Siberia Gasteizen, eta otsailean. Horrek jartzen nau sutan, horrek. Zer? Emakumezkoek ez dute hotzik pasat-zen ala?

Gainera, suposatzen da pistolagatik-edo arazoetan sartzen direla eta defendi-tu behar direla. Nola demontre defendituko da, arropak ez badu ezta gorputz osoa tapatzen ere?

Bukatzeko, esan nahi dut polizia mozorroan ez dela bakarrik gertatzen, ia edozein lan edo dena delakoarekin egin dute mozorro matxista bat, eta umo-re pixka batekin hartu badut ere, gai hau oso serioa dela badakit. Horrelako gauzek eragiten dute genero indarkeria, agian ez � sikoa, baina bai psikolo-gikoa, mutilek horrela nahi dituztelako ikusi beste neskak, edozein mozorro laburrekin eta postura sexian.

Guztiz bukatzeko bakarrik komentatu nahi dut gauza bat: konturatu zarete ez dagoela mutilentzako erizain edo idazkari mozorrorik?

Asier Echauri

15

1716

pasatutakoak

iñauteriak

1716

18

pasatutakoak

iñauteriak

1918

pasatutakoak

iñauteriak

2120

21

22

pasatutakoak

ageda bezpera

2322

2524

pasatutakoak

ageda bezpera

2524

pasatutakoak

mendi irteerakbaltzolako kobak, dimantxulato

Iñauterietako Kontzertua

crescendo abesbatza