Arnas aparatua iker

7
Arnas-aparatua

Transcript of Arnas aparatua iker

Arnas-aparatua

Zeintzuk dira nutrizio-funtzionari dagozkion prozesuak eta aparatuak ?

DIGESTIO-PROZESUA: Elikagaietatik mantenugaiak lortzean datza, gorputzak erabili ahal izateko. Digestio-aparatuan gertatzen da.

ARNASKETA: Bizitzeko behar dugun oxigenoa lortzea da. Arnas aparatuan gertatzen da.

IRAIZKETA: Gorputzean sortzen diren hondakin-substantziak kanporatzeari esaten zaio iraizketa. Iraitz-aparatuan gertatzen da.

ZIRKULAZIOA: Gorputz osoan zehar mantenugaiak, hondakin-substantziak eta oxigenoa garraiatzea da. Horrez gain, beste funtzio batzuk ere baditu. Zirkulazio-aparatuan gertatzen da.

Zertarako balio du arnasketa?

Oxigenoa lortzeko eta karbono dioxidoa kanporatzeko.

Nolakoa da arnas aparatua?

Zer atal ditu arnas aparatua?

Sudur-hobiak, faringea, laringea, bronkioloak, birika-albeoloak, trakea, bronkioak eta birikak.

Nola egiten da Arnas-prozesua?Arnasa hartzean, airea sudur-hobien bidez sartzen da sudurrean, eta faringera joaten da. Faringea digestio-aparatuaren eta arnas-aparatuaren atal bat da. Airea faringetik laringera igarotzen da, eta handik, trakera. Trakea bi bronkiotan banatuta dago, eta bronkio bakoitza birika batean sartzen da. Biriken barruan, bronkioak gero eta bronkiolo meheagotan banatzen dira.

Bronkiolo meheenen muturretan, birika-albeoloak daude. Birika-albeoloak odol-kapilarrez estalitako zakutxoak dira, ehun mehe-mehez osatutako zakutxoak.

Iker Gonzalez

6.M