Arrosadian Euskaraz 5

12
A benduarekin datorkigu ARROSA- DIAN EUSKARAZ aldizkari digita- laren bosgarren alea. Udazkenarekin ailegatu zen arrosadiako euskalgintzaren ikasturte berria, ohi denez, Euskaraz Bai egunarekin. Aurten, ezabaketa astea albo batean utzi eta Ezabatu eta eskaraz bizi ekimenari ekin dio EHEk. Auzoan ere hasi gara ekimena lantzen, besteak beste, ezabaketak eginez, pankarta informatiboak paratuz, eta sala- keta kanpaina berriarekin. Iragan azaroaren 5ean Euskaraz Bai egun arrakastatsua ospatu genuen auzoan. Auzokide aunitz bildu ginen egun osoko egitarauaz gozatzeko. Bazkarian, adibi- dez, 90 lagun inguru egon ginen sagardo- tegi menuaz gozatzen. Baina besta eta aldarria eskutik joan ohi dira gure herrian, eta EHEk euskalgintzaren borroka zabaldu nahi izan zuen jai giroan. Dudarik gabe, haur eskola euskaldunaren aldeko aldarria izan zen nagusi, goizeko antzerkitxoan, baita arratsaldeko kalejiran ere. Haur eskola berria eraiki dute Arrosadian. Kostata, baina, azkenean ikasturteari ekin zion abuztua hondarrean. Zoritxarrez, eta Iruñeko Udalak ohi duenez, haur eskola honek euskara baztertu egiten du, erabat ezkutatu, ostrazismora kondenatuz. Hala ere, gure hizkuntzaren alde egiteko gogoz jarraitzen du auzoko euskalgintzak, eta joan den urtean aurkezturiko batzordea lan eta lan ibili da udan sinadurak biltzen. Euskarazko eredua, horixe da gure aldarri soil, baina ezinbestekoa euskara baztertu egiten den hirian. Arrosadiako haur eskola berriak 112 haur artatzeko aukera duela iragarri zuten Nafarroako egunkari lokalek, eta Udalaren webgunean azaltzen denez, 87 haur matri- kulatu dira aurten. Eskola honek, Printzearen Harresiren plaza kopurua han- ditzeko aukera eman du, eta haur eskola batetik bestera pasatu dituzte umeak. Era berean, eskariari hobeki erantzuteko auke- ra ematen dio. Orduan, zein da arazoa? Eskaririk garrant- zitsuena bazterrean utziko duela haur eskola berriak. Izan ere, gaztelania hutsez- ko eredua ere mugitu dute eraikin batetik bestera. Egunkari honek apirilean argitara- tu zuenez, zerbitzu hau eskatzen duten gurasoen %77k euskarazko eredua nahia- go du Iruñean. Zoritxarrez, bi haur eskola- tan baizik ez da euskaraz lan egiten, eta biak Txantrea auzoan daude: Izartegi eta Egunsenti. Beraz, Iruñean 0 eta 3 urte duten 4.509 haurretatik, 1.441ek lortzen dute plaza, eta 123k baizik ez dute euska- razko eredua jasotzeko aukerarik. Hau da, haurren %3ak ere ez ditu euskaraz eginen bere hezkuntzako lehenbiziko urratsak. Gainera, azken urteotan 10 haur eskola eraiki dira, eta batek berak ere ez du eus- karazko zerbitzurik ematen. Iruñeko Udalak ez dio eskariari behar bezalako erantzunik ematen, haien interes alderdikoiei jarraiki beti ere. Hiriburua eremu mixto izendatu duten horiek beraiek ez dituzte haien legeak ongi betet- zen. Euskara bazterturik dugu Iruñean, eta herritarren aurkako neurriak hartzen dituz- te alderdi espainolek. Bigarren mailako herritar gisa tratatzen gaituzte, haien azpian nahi gaituztelako. Bien bitartean, British eredua jarri nahi dute euskararekin lehian. Baina, beti ere, abantailarekin, izan ere, gehiago dira gisa horretako haur esko- lak euskaldunak baino. Aitzitik, euskaltzaleak indartuz goaz. Lan egiteko gogoak ez dira galdu, eta hauspo- aren lana egiten du euskalgintzak Iruñea erdaldunean euskarari behar duen bultzada emateko. Euskararen egunak, elkarretarat- zeak, Udaletan aurkezturiko mozioak... herri mugimendua ez dago geldirik. Arrosadian ere, sinadurak bildu eta mobi- lizazioekin aurrera goaz, haur eskola guziak euskaldundu arte. Euskarazko ere- dua behar eta nahi dugu, Iruñea euskaldu- na eraikitzera goazenok behinik behin; eta horretara goaz. Euskaraz, behar eta nahi! Arrosadiako euskaltzaleen kazeta digitala 5. alea 2011ko abendua Arrosadian (Iruñea)

description

Arrosadian Euskaraz aldizkari digitalaren 5. alea

Transcript of Arrosadian Euskaraz 5

Page 1: Arrosadian Euskaraz 5

Abenduarekin datorkigu ARROSA-

DIAN EUSKARAZ aldizkari digita-laren bosgarren alea.

Udazkenarekin ailegatu zen arrosadiakoeuskalgintzaren ikasturte berria, ohidenez, Euskaraz Bai egunarekin. Aurten,ezabaketa astea albo batean utzi etaEzabatu eta eskaraz bizi ekimenari ekindio EHEk. Auzoan ere hasi gara ekimenalantzen, besteak beste, ezabaketak eginez,pankarta informatiboak paratuz, eta sala-keta kanpaina berriarekin.Iragan azaroaren 5ean Euskaraz Bai egunarrakastatsua ospatu genuen auzoan.Auzokide aunitz bildu ginen egun osokoegitarauaz gozatzeko. Bazkarian, adibi-dez, 90 lagun inguru egon ginen sagardo-tegi menuaz gozatzen. Baina besta etaaldarria eskutik joan ohi dira gure herrian,eta EHEk euskalgintzaren borroka zabaldunahi izan zuen jai giroan. Dudarik gabe,haur eskola euskaldunaren aldeko aldarriaizan zen nagusi, goizeko antzerkitxoan,baita arratsaldeko kalejiran ere.Haur eskola berria eraiki dute Arrosadian.Kostata, baina, azkenean ikasturteari ekinzion abuztua hondarrean. Zoritxarrez, etaIruñeko Udalak ohi duenez, haur eskolahonek euskara baztertu egiten du, erabatezkutatu, ostrazismora kondenatuz. Halaere, gure hizkuntzaren alde egiteko gogoz

jarraitzen du auzoko euskalgintzak, etajoan den urtean aurkezturiko batzordea laneta lan ibili da udan sinadurak biltzen.Euskarazko eredua, horixe da gure aldarrisoil, baina ezinbestekoa euskara baztertuegiten den hirian.Arrosadiako haur eskola berriak 112 haurartatzeko aukera duela iragarri zutenNafarroako egunkari lokalek, eta Udalarenwebgunean azaltzen denez, 87 haur matri-kulatu dira aurten. Eskola honek,Printzearen Harresiren plaza kopurua han-ditzeko aukera eman du, eta haur eskolabatetik bestera pasatu dituzte umeak. Eraberean, eskariari hobeki erantzuteko auke-ra ematen dio.Orduan, zein da arazoa? Eskaririk garrant-zitsuena bazterrean utziko duela haureskola berriak. Izan ere, gaztelania hutsez-ko eredua ere mugitu dute eraikin batetikbestera. Egunkari honek apirilean argitara-tu zuenez, zerbitzu hau eskatzen dutengurasoen %77k euskarazko eredua nahia-go du Iruñean. Zoritxarrez, bi haur eskola-tan baizik ez da euskaraz lan egiten, etabiak Txantrea auzoan daude: Izartegi etaEgunsenti. Beraz, Iruñean 0 eta 3 urteduten 4.509 haurretatik, 1.441ek lortzendute plaza, eta 123k baizik ez dute euska-razko eredua jasotzeko aukerarik. Hau da,haurren %3ak ere ez ditu euskaraz eginen

bere hezkuntzako lehenbiziko urratsak.Gainera, azken urteotan 10 haur eskolaeraiki dira, eta batek berak ere ez du eus-karazko zerbitzurik ematen.Iruñeko Udalak ez dio eskariari beharbezalako erantzunik ematen, haien interesalderdikoiei jarraiki beti ere. Hiriburuaeremu mixto izendatu duten horiekberaiek ez dituzte haien legeak ongi betet-zen. Euskara bazterturik dugu Iruñean, etaherritarren aurkako neurriak hartzen dituz-te alderdi espainolek. Bigarren mailakoherritar gisa tratatzen gaituzte, haienazpian nahi gaituztelako. Bien bitartean,British eredua jarri nahi dute euskararekinlehian. Baina, beti ere, abantailarekin, izanere, gehiago dira gisa horretako haur esko-lak euskaldunak baino.Aitzitik, euskaltzaleak indartuz goaz. Lanegiteko gogoak ez dira galdu, eta hauspo-aren lana egiten du euskalgintzak Iruñeaerdaldunean euskarari behar duen bultzadaemateko. Euskararen egunak, elkarretarat-zeak, Udaletan aurkezturiko mozioak...herri mugimendua ez dago geldirik.Arrosadian ere, sinadurak bildu eta mobi-lizazioekin aurrera goaz, haur eskolaguziak euskaldundu arte. Euskarazko ere-dua behar eta nahi dugu, Iruñea euskaldu-na eraikitzera goazenok behinik behin; etahorretara goaz.

Euskaraz, behar eta nahi!

Arrosadiako euskaltzaleen kazeta digitala5. alea

2011ko abenduaArrosadian (Iruñea)

Page 2: Arrosadian Euskaraz 5

IRUÑEKO PARLAMENTUARENAITZINEAN 19:00ETAN

Page 3: Arrosadian Euskaraz 5

Gaurkoanzer?

EEuusskkaarraazz BBaaii eegguunnaa4-5. orr.

VVaassccuueenncceeaarreenn lleeggeeaakk 2255 uurrttee6-7. orr.

EEzzaabbaattuu eettaa eeuusskkaarraazz bbiizzii9. orrMMaaññeerruukkoo iittxxiiaallddiiaa

8 orr.

ZZeennbbaatt bbuurruu10-11. orr

Page 4: Arrosadian Euskaraz 5

kkrroonniikkaa

4

Arrakastatsua oso izan zenaurtengo Euskaraz Bai egunaGaupasarik ez zen izan, eta euria mehatxuka egonzen egun osoan zehar; dena den, goizeko ekimenetanlagun aunitz bildu zen, baita herri bazkarian ere

Arrakasta. Hori izan da azaroahasieran ospatutako EuskarazBai eguna baloratzeko hitzik

aproposena. Izan ere, apostu berriaegin zuen Arrosadiako KulturKoordinadorak: gaupasa egitarautikkendu, eta goizeko ekimenak indartu.Aldaketa txarrerako ez zen izan behi-nik behin, eta jendetza bildu zen goi-

zean batik bat. Eguerdian 90 laguninguru elkartu ziren bazkarian.

Goizean goiz euriaren mehatxua pre-sent egon zen Arrosadian. Zeruanhodeiak ziren nagusi, baina EuskarazBai eguna zapuzteko lana nahiko zailazen. 11:00etan hasi zen eguna, erral-doien kalejirarekin. Tarteka euri tan-tak erori ziren auzoko kaleetan,baina deus gutxi. Dantzariak ereatera ziren, baina euriaren beldurzirenez, zuzenean emanaldiaeskeini zuten Galle enparantzan.

Ikurrina buruan zutelarik ailegatuziren dantzariak plazara. Hanziren EHEko kideak postuankamisetak saltzen. Erraldoiakailegatu zirenorduan, eta ikuslegotxikiena ekarri zutenhaiekin batera.Azkenerako, Galleenparantzak hainbat

lagun bildu zituen dantza emanaldiaikusteko gogoz.

Agintarienarekin hasi, eta Bizkaikodantzari dantza egin zuten ondotikOberena dantza taldeko kideek.Iruñeko jota, Jaurrietako neska dant-za, Berako makildantza, Polka Pik,Kaskarot, eta abar eskaini zituztenordu bete inguruko emanaldian.Tartean erraldoiek ere mugitu zituztenoinak gaiteroen doinuari jarraiki.

Dantzarien ondotik, EHEko kideenparodiaren tenorea ailegatu zen. Mr.Jones Kaixo London eskolan klaseakeman zituen. Haren ikasleek, aitzitik,ez zuten egoera ulertzen. “Zergatik ezdugu ingelesa ikasten, hemengo hiz-

kuntza bada?” galdetuzion haietako batekirakasleari. Honek ezzion garrantziarikeman, munduan barre-na ez baitzuten hiz-

Mihigorrik bisita eginzuen eguerdian haureskola euskalduna

aldarrikatzeko

Sagardotegi menuaz gozatu zuten 90 lagun inguruk Zabaldi KKEn egindako herri bazkarian. ARROSADIAN EUSKARAZ

Salaketa antzerkitxoa Galle plazan. AE

Page 5: Arrosadian Euskaraz 5

eeuusskkaarraazz bbaaii eegguunnaa

5

kuntza beharko. Hala ere, hizkuntzaeta kultura defendatu eta gordetzekogogotsu ziren bere ikasleak.

Argudiorik gabe gelditu zen Mr.Jones, eta hondarrekoz ikasleei “inpo-satzaile taliban nazionalista” deitzeabaizik ez zitzaion geratu. Klasea ohibaino lehenago akitu, eta izkin eginzien ikasleek planteaturiko galderei.

Parodiaren hondarrean txirrindulamartxan parte hartu zutenEHEko kideak ailega-tu ziren Galle plazara.Kolore biziz, banderaberdeak txirrindularenatzealdean zutelariksartu ziren auzoan.Parodia antzeztu zutenlagunen kantua aditzeko bai-zik ez ziren ailegatu. “Ze arra-roa euskararik

gabe haur eskola” entonatu zutenEHEko kideek, Nafarroa Oinezekokantuaren bertsioarekin. Antzerkiabukaturik, ardo dastaketaren tenoreaizan zen. Gogotsu probatu zuten ardoeta gazta bertan zirenek. Baten batekhasiera eman zion arratsaldean jarrai-tuko zuen parrandari.

Mihigorrik bisita egin zuen bazkalorduaren aitzinetik. Haur eskola

berrian eredu euskaldunaaldarrikatzeko margoketaegin zuen. PrintzearenHarresiren atean EHErenbarraskiloa margotuzuen, auzokideen txalo

artean.

Bazkaria 14:30ak pasatxo zirela-rik hasi zen. Sagardotegimenuarekin gozatuzuten

Zabaldi KKEn elkartu ziren 90 laguninguruk. Gainera, Friki Fanfarrearendoinuek girotu zuten eguerdia, baitaarratsaldea ere. Haiekin batera kaleji-ra egin zen auzoko karriketan barrena,oraingoan ere haur eskola euskalduna-ren aldarria zabalduz. Pankartan argizioen: haur eskola euskaldunari bai!behar eta nahi.

Buelta txiki bat eman, eta Zabaldiraitzuli ziren euskaltzaleak gero. Haneuskal karaokearekin eman ziotenbukaera egunari. XalbadorrenHeriotzean klasikoarekin batera,Maite Zaitut kantu berria ere aditu zenbozgorailuetatik. Beste batzuetan ezbezala, auzokideak ez ziren batere lo-tsaturik ibili, eta mikrofonoa hartzekoitxaron behar izan zuen batek baino

gehiagokhan.

Ezkerrean Mihigorriren margoketa haur eskola berriaren atarian. Goiti eskuinean Iruñea zeharkatu zuen txirrindulamartxaren bukaerako elkarretaratzea; beheiti arratsaldeko kalejira auzoko karriketan barna. ARROSADIAN EUSKARAZ

Oberenako dantzariak. AE

Page 6: Arrosadian Euskaraz 5

Hogeita bost urteko iru-zurra. Horixe daNafarroa Garaian eus-

kaldunok jasan behar izanduguna. Vascuencearen legea1986. urteko abenduaren15ean promulgatu zen.Horregatik, egun horretan ber-tan, eta urteurrenarekin batera,EHEk 20 elkarretaratze deituditu Nafarroa osoan. Euskarazbizi nahi dugulako, hizkuntzapolitika burujabea lelopeanbilduko dira euskaltzaleak eus-kararen aurkako legea errefu-xatu, eta lege “burujabea”eskatzeko.Ekimen honekin txapela jarri-ko die herri mugimenduko era-gile euskaltzaleak azaroanhasitako protestei. OrduanNafarroako Parlamentuarenaitzinean bildu ziren

Vascuencearen legea salatze-ko. Ondotik, azaroaren 24an,Euskarabidea itxi egin zutenkateekin. Horrela, euskararennafar institutuaren jarrera sala-tu zuten.Beraz, abenduaren 15eanlehenbiziko protesta horri hel-duko dio berriz ere EHEk.Baina, egun horretan, 20 elka-rretaratze eginen ditu Altsasun,Etxarri Aranazen, Iruñean,Burlatan, Noainen,Barañainen, Antsoainen,Atarrabian, Berriozarren,Lesakan, Leitzan, Irunberrin,Agoizen, Otsagabian,Faltzesen, Tafallan, Garesen,Lizarran Lakuntzan etaTuteran. Iruñekoa 19:00etanizanen da, NafarroakoParlamentuaren parean.Igaro dira 25 urte Nafarroa

Garaian Vascuencearen legeaonartu zutenetik. Ordutik deusgutxi aldatu da, oraindik ereeuskararen ofizialtasunari ukoegiten baitio IruñekoGobernuak. Hasiera hasieratik,lege horrek ez du euskara nor-malizatzeko inolako asmorik

izan. Gaur egun, ozto-po izaten jarraitzen du,eta gobernariek ere ezdute legea betetzen.Itsura guzien arabera,mende laurdeneko iru-zurrarekin jarraitunahi dute beste mendelaurden batez, gutxie-nik ere.80. hamarkadan koka-tu behar duguVascuencearen legea-ren sorrera. OrduanPSN zen NafarroaGaraiko administra-zioko buru, eta ‘ForuHobekuntza’ prestat-zearekin batera heldubehar izan zioten hiz-

kuntzaren aferari. EAJrekinnegoziaturiko proposamenakez zuen aurrera egin, eta eskui-narekin egindako negoziazioekeuskararen normalizazioaoztopatuko zuen legea erdituzuten. Euskara Nafarroakoberezko hizkuntza izendatzea-ren aurka ziren eskuinekoalderdiak, eta estatus ofizialaematea ez zuten aurreikusten.Testuinguru horretan, 1986.urteko abenduaren 15ean pro-mulgatu zuten Vascuencearenlegea. Lege testuak horrela diobere lehenbiziko artikuluan:“Foru Lege honek euskararenerabilera normal eta ofizialaerregulatzea du helburu, baigizarte bizikidetzan, baita hez-kuntzan ere”. Baina, izenburu-tik hasi -euskara izendatzekovascuence ele arkaikoa erabilizuten- eta hondar punturaino,legeak ez ditu biltzen “erabile-ra normal eta ofiziala” erregu-latzeko egin beharrekoak.Aholkuak baizik ez.

eerrrreeppoorrttaajjeeaa

6

Mende laurden diraueniruzurraren historia25 urte pasatu dira Parlamentuan ‘Vascuencearenlegea’ onartu zenetik 1986ko abenduaren 15ean

20 elkarretaratzera deitu zuen EHEk Iruñean. EHE

‘Vascuencearen legearen’ aurkako ekimena Errotxapean. EHE

EHEk 20 bilkura eginen ditu urtemugaren egunean;Iruñekoa 19:00tan izanen da, Parlamentu parean

Page 7: Arrosadian Euskaraz 5

Gutxinaka hustuz joan daArestian aipatu bezala, hasie-rako testua oztopo zen euska-raren normalizazioan, bainagerora testua hustuz joan ziren,eta legea are deusezagoabihurtu zen. 2000. urteaneremu misto izendatu zutenaeremu ez-euskaldunaren parejarri zuten, errotulazio euskal-dunaren aurkako neurriak har-tuz. Lanpostu publikoetan eus-kararen ezagutzak ez zuenpuntuatu ordutik aurrera, etahorren balorazioa hautazkoaizanen zen, ez ordea ingelesa,frantsesa edota alemanarena.Eremu euskaldunean ere des-agerrarazi zuten lanpostupublikoetan euskararen eza-gutza arautzen zuen araua.2001. urtean osasun langileekeuskara ezagutzeko zutenbeharra ezabatu zutenVascuencearen legetik. Eremueuskaldunean ere medikuek ezzuten zertan euskara jakinbeharko. Neurri hauetako bat-

zuk bertan behera geratu zirenNafarroako Administra-zioAuzitegiaren aginduz.Adibidez, 2000. urteko ForuDekretua.25 urte hauetan, Vascuencea-ren Legeak zatituriko lurralde-ak mantendu egin dira. 2010.urtean baizik ez da aldaketarikegin. Oposizioak erabaki zuenAranguren, Belaskoain, Galareta Noain-Elortzibarreko uda-lek hala erabakitzekotan,eremu mistoan sartzeko aukeraizanen zutela. Euskararen ofi-zialtasuna, baina, baztertuaizan da eztabaida orotan.Euskalgintzakinoiz ez du onar-tu Vascuencea-ren legea, etabeti galdegin dioIruñeko Gober-nuari euskaranormalizatzeko legea. Nafa-rroako eskuinak ere ez du atse-gin, eta ez du betetzen.Euskara bultzatzeko beharra

ahantzi egiten du beti, etahorretarako hamaika aitzakiaasmatu ditu mende laurdenhonetan. Batzuetan, artikuluekziotena aldatuz. Hori da 17.artikuluaren kasua. “Plazapublikoetarako deialdietaneuskara meritu gisa baloratuliteke” dio. Beraz, meritu gisabaizik ez da baloratuko, etahautazkoa da gainera hori exi-jitzea.Hezkuntza alorrean ere ez dabetetzen. Eremu mistoan eus-kara progresiboki sartuko dahezkuntzan 25. artikuluarenarabera, baina hondar hamar

u r t e e t a nIruñerrian ezda euskal ere-dua eskaintzenduen haur-eskolarik za-baldu, bai aitzi-

tik British eredua eskaintzenduenik. Eremu ez euskaldune-an ere euskarazko hezkuntzasostengatzeko eskatzen du

legeak 26. artikuluan, bainaGobernuak ez du eskaintzeneuskarazko hezkuntza publiko-rik.Komunikabideen afera ezin-bestekoa da hizkuntza batennormalizazioan. Vascuencea-ren legearen 27. artikuluak dioeuskararen presentzia handituzjoan behar duela hedabidepubliko zein pribatuetan, etaeuskara erabil dezaten ekono-mikoki sostengatuko dituela.Aitzitik, 2011. urtean %30tikgoiti jaitsi dira Nafarroakohedabide euskaldunen diru-laguntza publikoak, eta 2012.urtean ez dute sosik jasoko.Azkenik, eremu administrati-boaren afera dugu. Horretanere euskaraz zuzentzeko esku-bidea aitortzen zaio nafarorori, baina ez du aipatzen eus-karaz artatua izateko eskubide-rik, eremu euskaldunean izanezik. 25 urte beranduago, osozaila da administrazioan eus-karaz artatua izatea.

7

VVaassccuueenncceeaarreenn lleeggeeaa

Euskalgintzak inoizez du onartuVascuncearen

legea, ezta nafareskuinak ere

ALTSASUETXARRI ARA�ATZAIRUÑEABURLATA�OAI�BARAÑAI�A�TSOAI�ATARRABIABERRIOZARLESAKALEITZAIRU�BERRIAAGOITZOTSAGABIAFALTZESTAFALLAGARESLIZARRALAKU�TZATUTERA

MOBILIZAZIOAKMOBILIZAZIOAKAbenduaren 15eanAbenduaren 15ean

UDALETXE AURREA�HERRIKO PLAZA

�AFARROAKO PARLAME�TUARE� PAREA�BELOSOKO ERROTO�DA�

GASOLI�DEGIKO ERROTO�DA�UDALETXEKO PLAZA�LAPURBIDE PLAZA�

CAIXAKO ERROTO�DA�UDALETXE AURREA�HERRIKO PLAZA�

LOPE�EKO ATARIA�UDALETXE AURREA�UDALETXE AURREA�URRUTIA KARRIKA�HERRIKO PLAZA�HERRIKO PLAZA�HERRIKO PLAZA�

UDALETXE AURREA�MA�KOMU�ITATEARE� AURREA�

FORUE� E�PARA�TZA

19:0019:0019:0019:0020:0019:0020:0019:3019:0019:0020:0019:3019:3019:0020:0020:0019:0020:0019:0020:00

Page 8: Arrosadian Euskaraz 5

aallbbiisstteeaakk

8

Nafarroako auzo eta herri guzietan eus-karaz bizitzeko eskubidea. Hori baizikez du eskatuko Sortzen Ikasbatuazekabenduan eginen duen itxialdian. Hiruegunez egonen dira Mañeruko eskolan,hilaren 16, 17 eta 18an hain zuzen. Han,egitarau oparoa prestatu duteVascuencearen legeak sortzen ditueneskubide urraketak salatzeko, baita bestagiroan ere.Lege horrek zatituriko Nafarroan,Mañeru eremu ez-euskaldun izendaturi-koan kokaturik dago. Beraz, ez zaie eus-karazko hezkuntza publikoa jasotzeko

eskubidea aitortzen, ezta eskaintzen ere.Horregatik, Sortzen Ikasbatuazek eremuez-euskaldun izendatutakoan bizi dire-nei dei berezia egin die itxialdian partehartzeko: “Auzo eta herri guzietan eus-karazko irakaskuntza aldarrikatzeko”. Mañeruko udalak bat egin du itxialdiare-kin, eta harekin elkarlanean sortu duSortzen Ikasbatuazek egitaraua.Abenduaren 16a izanen da lehenbizikoeguna, eta 13:30ean eginen dute harreraekitaldia. Hala ere, lehenago Porrotxenbisita izanen dute itxialdian parte hartu-ko dutenek. Herri kirolek eta joaldunekbukaera emanen diote egunari.Gainontzeko egunetan, bilerak izanendira herri mugimenduarekin eta alderdipolitikoekin, baina bestarako tenorea erebai, noski. Kontzertuak, bazkari herri-

koiak, triki-poteoak, musika eta dantzaez dira faltako hiru egunetan zehar.

Itxitako eskolan itxialdiaMañeru aukeratu dute itxialdirako. Izanere, herri esanguratsua da hura. Eskolazuten, baina herritarrek euskaraz ikasinahi zutenez, eta Vascuencearen legeakeremu ez-euskaldun izendatu zuenez,Nafarroako Gobernuak eskola itxi eginzuen, euskarazko eredua jarri beharrean.Horrek ondorio latzak izan zituen mañe-rutarrendako. Izan ere, euskarazko hez-kuntza jasotzeko egunero bidaiatzerabehartu baitzituen. Ezin ahantzi egoeradeserosoa dela haur zein gurasoendako,baita bidaiatzeak dituen arriskuak ere.Hiru egunez Mañeruko eskola biziberri-tuko du Sortzen Ikasbatuazek.

Itxialdia eginen du Mañeruko eskolan SortzenIkasbatuazek abenduaren 16, 17 eta 18anAuzo eta herri guzietanEuskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatukodute ekimen horrekin

Hilaren 17an bisitaizanen du AritzunOlentzerokOlentzerori bisita egiteko autobusa anto-latu dute Arrosadiako KulturaKoordinadorak eta Hegoalde ikastolakoAPYMAk. Joan den urtean bezala,Aritzura joanen dira auzoko txikienakabenduaren 17an Olentzerori eskutitzaeskura ematera. Sanfermin peñako joaldu-nak eta Oberena dantza talde txikiko dant-zariak ere han izanen dira.

Haur eskola euskaldunarenaldeko bilkuraHaur eskola euskaldunaren aldeko plata-formak martxan jarraitzen du, eta udansinadurak bildu ondotik, elkarretaratzeakdeitu ditu azken bi hilabeteetan.Abenduaren 12an izanen da urteko azke-na, Felixa Munarriz enparantzan19:00etan. Hala ere, mobilizazioekin etasinadura bilketarekin jarraitzeko asmoadute.Azaroan plazaraturiko eskuorriaren arabe-ra, eskakizunak aldatu dituzte. Izan ere,haur eskola berria ireki egin dute, etaerdarazko eredua baizik ez du eskaintzen.Horregatik, behintzat euskarazko lerro bateskatuko dute hemendik aurrera. Eskuorrian azaldu zutenez, horrek ez du hasie-rako helburua albo batera uzten, eta haiennahia euskarazko eredu bakarra egotea da.

Page 9: Arrosadian Euskaraz 5

EHE Euskal HerrianEuskarazek ‘ezabatu eta eus-karaz bizi’ ekimena aurkeztudu, Ezabaketa asteari jarraipe-na eginen dion egitasmoa.Euskal Herriko paisaia linguis-tikoa erabat arrotza izatenjarraitzen duen honetan, herrieuskaldunak bizi duen zapal-kuntzaren mugak azaleratu,hizkuntza paisaia irauli etaberau kolorez zipriztintzekodeia egin du.Gakoa asimilazio prozesuaetetean dagoela uste du EHEk.“Euskarari lehentasuna ema-nez egin behar dugu bidea”,azaldu zuen Igone LamarainekIruñeko agerraldian. Beraz,hor kokatzen da ‘ezabatu eta

euskaraz bizi’ egitasmoa. Herrieuskaldunaren zapalkuntzarenmugak eta hizkuntza paisaiakolorez zipriztindu nahi ditueragile euskaltzaleak. “Dagozkigun eskubideak alda-rrikatzeko ez dugu gauarenbabesik behar. Irria eta lanera-ko arropak soinean hartu etainposatzen diguten paisaia lin-guistiko erdalduna iraultzekodeia zabaldu nahi dugu”, azal-du zuen Lamarainek. Ekime-nean parte hartzera deituzituen herritar guziak, ustebaitu ez dela soilik EuskalHerrian Euskarazen mobiliza-zioa. Horregatik, EHEren tal-derik ez dagoen herrietan ereezabaketak egiteko eskatu

zuen, eta ekimena norbanako-ek bultzatzeko.Egitasmo honek ez du datazehatzik izanen, EzabaketaAsteak zuen bezala. Hala ere,azaroan aurkeztu zen,Espainiako hauteskundeen tes-tuinguruarekin batera. Ekimenhorrek segida izanen duFrantziako hauteskundeentenorean, hau da, maiatzan.Lamarainek azalpenak emanditu: “Finean, FrantziakoAsanblada Nazionaletik etaEspainiako Gorteetatik datozherri euskalduna ukatzen zeineuskaldunon eskubideon aur-kako hizkuntza politika men-deratzaileak onartzen dituztenerabakiak”.

Arrosadian ereAuzoan ere segida eman zit-zaion ‘ezabatu eta euskarazbizi’ ekimenari. Horretarako,Euskaraz Bai egunaren bezpe-ran, trafiko seinaleetan pegati-nak paratu ziren. Lehentasunaeman euskarari, Stop euskara-ren aurkako erasoak etaVascuencearen legea pikutarabezalako mezuak agertu zirenegokien seinaleetan.Horretaz gain, Mihigorrik eki-mentxoa egin zuen EuskarazBai egunaren baitan. Iruñerriazeharkatu zuen txirrindulamartxari harrera egin, eta haur-eskola berriaren atarianEHEren logotipoa margotuzuen.

ggaauurrkkoottaassuunnaa

9

Ezabatu eta euskaraz bizi ekimenari hasiera eman dio EHEk

Galle enparantza inguruko seinalea, ofizialtasunaren aldeko mezuak jantzia. ARROSADIAN EUSKARAZ

Ezabaketa astea atzean utzi, eta dinamika berriari ekin dio eragileeuskaltzaleak; Arrosadian seinaleek zabaldu zituzten mezuak

Ezabatu eta euskaraz bizi ekimenaren baitan kartelak, pegatinak eta pankartak paratu ziren auzoan. AE

Page 10: Arrosadian Euskaraz 5

zzeennbbaatt bbuurruu

10

ZZeennbbaatt buru...hhaaiinnbbaatt aburu

ZZeerr ddaa lleehheennbbiizzii hhiizzkkuntza edo lurraldea?

“Hizkuntza. Izan ere horigabe lurraldeak ez duzentzurik.”

"Hizkuntza oinarria da,horrek lurraldetasuna egi-ten duelako"

Luis Urzainki(LABeko kidea):

Aintzane Marin(AEKko irakaslea):

Page 11: Arrosadian Euskaraz 5

iirriittzziiaa

11

Zenbat bbuurruu......hainbatt aabbuurruu

Zer da lehenbizi hizkkuunnttzzaa eeddoo lluurrrraallddeeaa??

"Biak batera doaz, hizkuntzaherri baten nortasunarenalderdi garrantzitsua delako"

"Biak batera doaz. Kanpotikezarri diguten egoeragatik,batean zein bestean zentrat-zen gara, baina, biak bateradoaz."

Usue Sorauren(Arrosadiako KulturKordinadorako kidea):

Xabier Sarda(Ezker Abertzalea):

Page 12: Arrosadian Euskaraz 5

Abenduak 1155.. Elkarretaratzeak Nafarroa osoan Vascuencearen legearen aurka.

Abenduak 1166..AEK-k antolaturiko gaupasa Sanfermin peñan.

Abenduak 1177.. Olentzerori bisita Aritzun.

Abenduak 1166,,1177,,1188.. Itxialdia Mañerun.

Abenduak 2233..Arrosadiako Olentzero eta gaupasa Sanfermin peñan.

Abenduak 2244.. Iruñeko Olentzero kalejira.

ΑΒΕΝ∆ΥΚΟ ΑΓΕΝ∆ΑΑΒΕΝ∆ΥΚΟ ΑΓΕΝ∆Α