Asel_Luzarraga-Abaraska

256
1 abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 1

Transcript of Asel_Luzarraga-Abaraska

1

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 1

2

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 2

3

Abaraska

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 3

4

Asel Luzarraga (Bilbo, 1971). Enpresa ikasketetandiplomaduna eta Euskal Filologian lizentziaduna da.Hainbat urtez irakasle lanetan ibili ostean, egunitzultzailea da. 2003. urtean Hamaika ispilu ganbil(Labayru) argitaratzeak eta VI. Igartza beka eskuratuizanak idazketa serio hartzera bultzatu zuten.Geroztik Karonte (Elkar, 2005), Eleberria lantzekogida (Antton Irustarekin batera. EIE, 2005) etaMozorroaren xarma (Erein, 2007) liburuak argitaratu ditu.

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 4

5

Asel Luzarraga

Abaraska

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 5

6

Jatorrizko izenburua: Nineteen Eigthy-FourItzulpena: Oskar Arana

Azala eta bildumaren diseinua: Esteban Montorio

Argitaratzea:Editorial Txalaparta E.M.

Navaz y Vides 1-278. Posta-kutxa

31300 Tafalla NAFARROA

Tel. 948 70 39 34Faxa 948 70 40 72

[email protected] edizioa

Tafalla, 2008ko maiatza Copyright

Creative Commons: Aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe 2.5

© Txalapartak

MaketazioaMonti

InprimaketaRGM

Aita Larramendi, 448012 Bilbo

ISBN978-84-8136-518-4

Lege gordailuabi-1.586-08 [amaiur]

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 6

7

Martari,eta berarekin egindako bidaietanbidean topatu eta zer gutxi dakidanerakutsi eta erakutsiko didaten guztiei(Jad palestinar harrigarriari, esaterako)

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 7

8

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 8

9

ipertsonaien bila (1)

Taberna hark amerikar zapore jatorra zuen: haienhistoriaurreko far west estiloa gogorarazi nahi zuenegur estiloko plastikozko egitura, gurdi zahar batengurpil erraldoia atearen gainean, ateak, jakina, filmguztietan ikusi ditugun saloon horietakoen tankera-koak, teklarik ere ba ote zuen zalantza egiten nuenpianoa bazterrean... eta beste hamaika detailetxorenartean, haien Olinpoko jainko-jainkosa nagusien iru-di erraldoiak, errege eta erregina: Elvis eta Marilyn;azken hau, zelan ez, subwayren haizeak altxatutakogona zuriari eutsiz. Nire familia berriaren senar jato-rrak, hura dena oso gustuko izan ez arren, topikoenAmerikara ongietorria egin gura izan zidan, zelakoherrira iritsia nintzen dudarik egin ez nezan. Alderik

Irakurleari oharra: Liburu honetan, atal bakoitzaren izenburuaren au-rrean zenbaki erromatar bat topatuko duzu. Zenbakien ordenak, ordea, ezdauka zerikusirik pertsonaiek istorioan daukaten hurrenkera logikoare-kin, sortuak izan ziren hurrenkerarekin baizik. Beraz, ez ezazu pentsaidazleari burua nahastu zaiola (ez asko, behintzat).

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 9

onena, zalantzarik gabe, aire egokitua zeukan toki ba-tean sartzea, aurreko gauean aireportutik kanpo oinajarri nuenetik bero sapa itogarria baikeneukan lagun.Holakoak ei ziren aeb, edo Estatu hura, behintzat:udan infernuko labea, neguan herioaren hats izoztua.

Ez zen ez hasiera txarra. Jet-lag delakoari aurreegiteko modurik onena, horri guztiari gantz dosieder bat gehitzea. Horretan laguntzen etorri zitzai-gun garaiko jantzi haietan borobiltasun estutu bi es-kuzabal eskaintzen zizkigun zerbitzari gaztea. Hangoirribarre ikasiek ez dute alferrik irabazi ospea mun-du osoan. Lehen aukera nire fitxategi potoloa ateraeta fitxa berri bat gehitzeko. Nire ostalariak kuriosi-tatez begiratu zidan, hanburgesa ketsuaren aurreanbesoak gurutzatuta. Artean gutxi ezagutzen genuenelkar, baina aste bi edukiko genituen horretarako.Zerbitzariari buruzko lerro batzuk idatzi, eta bazter-tu nuen koadernoa.

—Hau da aebri buruz edozein europarrek duenirudia.

Andyk barre egin zuen.—Ondo dakit, Alemania eta Frantziatik ibilia

naiz, eta bart esan dizudan bezala, han gutaz uste du-zuenaren ehuneko laurogeita hamar egia da. Horre-xegatik ekarri zaitut hona, rednecken paradisura.

Artean ez nekien zer zen redneck delako bat, in-guruan haien erakusketa ederra izan arren. Apurka-apurka hasi behar zen, eta espero nuen nik zaintze-kotan etorri ziren nerabe guztiak arazo handirik gabemoldatuko zirela hurrengo hilabetean etxea izangozuten lekura. Nik, behintzat, Andyren ondoan ez

10

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 10

nuen zorte batere txarrik izan. Dead Kennedys gogo-ko duen amerikar batengandik ezin da ezer txarrikespero. Ez neritzon, ordea, gauza bera aurreko han-burgesari. Baina zaborra jan behar denean onena za-bor peto-petoa jatea denez gero, eskura nituen osagaiguztiak erantsi nizkion: ketchupa, ziapea, tabaskoa...Zorionez, amerikar garagardo guztiak Budweiser za-pore gabeko hura bezalakoak ez direla erakutsi zidannire lagun berriak. Atera zidatenaren izena ez nueninoiz ikasi, red zela, etiketan indiar bat ageri zela, etagoxo-goxoa zela, besterik ez.

Dena girotzeko country musika iristen zen bazterguztietara, noski. Ez zen bereziki desatsegina, bainaAndyk keinu adierazgarriak egiten zituen maiz. Ha-lako batean, gainera, jatetxekoek han egoteko ordain-du baliote bezala, ia metro biko cowboy oso-osoa sar-tu zitzaigun: alkandora eta praka bakeroak, ezproiakbaino falta ez zituzten larruzko botak, eta noski, ka-pela zuri dotorea. Mahai bateraino ibili, botak harengainean ipini, eta irudia osatzeko falta zitzaiona iku-si nion orduan: gitarra. Gure herrixka bateko tabernabatean abarkadun baserritarren bat txapela jantzitasartzerakoan, han zeudenek bezalaxe jokatuko genu-keen: gauza arruntagorik! Beraz, neu izan nintzenadi-adi begiratu nion bakarra, eta bigarrenez fitxate-gia ireki eta fitxa bat gehitu nion.

—Zer duzu hor? Bidaia kaieren bat? –galdetu zi-dan Andyk, bigarren honetan jakin-minari eutsi ezinik.

—Hori baino askoz gehiago.Orduan jakin zuen Andyk, irakaslea ez ezik, idaz-

lea ere banintzela. Edo idazle-nahia, ordurako tona

11

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 11

bat pisatzen zuen koaderno horretan gordetzen ni-tuen apunteetatik harago ez bainuen ezer idatzita. Fi-txategi hartan zegoen nire etorkizun guztia. Urteetanbildutako pertsonaiak eta egoerak, haien artean ba-tzuk aukeratu eta bizia emateko zain. Baina benetakoistorioak idazteko unea ez nuen inoiz ikusten, agiangordetzen nituen pertsonaiek merezi zuten kalitatez-ko lana egiteko gai izango ez ote nintzen beldurrez.

Nindoan tokira nindoala, ordea, fitxategia neure-kin eroan eta inguruari adi jartzen nintzen. Bideanmilaka pertsonarekin, milaka aurpegirekin gurutza-tzen gara, eta haien guztien atzean milaka istorio txi-ki zein handi ezkutatzen dira. Nire pasioa, beraz, aur-pegi ezezagun haientzat istorioak asmatzea zen.Bakoitzarentzat orritxo bat baino ez nuen gordetzen,askotan lerro txiki batzuk: zelako itxura, zelako kei-nuak, zer lan eduki zezakeen, zer familia, eta, batezere, bizitzan zer xede eta zer arazo. Zoritxarrez, eznekien haiek guztiak zelan lotu eta istorio bakar ba-tera ekarri. Agian haien artean hitz egiten zuten etasortua zuten harremana; seguruenik nik baino hobe-to zekiten zer bizipenek egiten zituzten kide, arerio,maitale, jazarle edo batek daki zenbat gauza. Nik, be-rriz, ez nekien. Orriak behin baino gehiagotan birpa-satzen banituen ere, isilpean gordetzen zituzten ha-rreman horiek, eta, beraz, ezin bizitzarik eman nik.Istorioei hasiera, eta beldurgarriena, bukaera emanbeharko nizkieke, eta atzera bueltarik izango ez zuenbide batean sartzeko kemenik ez neukan. Eskubiderikba ote neukan ere ez nekien. Demagun cowboy huraTokioko kogyaru txolin haren ondora neramala. Bera,

12

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 12

zelan jakin gabe, Shibuya-ko izozki denda bateanagertuko zen, izozkiak japoniar neskentzat zein txora-garriak diren batere ideiarik izan barik, eta are oke-rrago, hango dendetan neska horri gustatzen zaizkioneta egunero aukeratzera ateratzen den soineko horiekzer garestiak diren jakin barik. Baina han egongozen, eta horrek bere etorkizun guztia markatukozuen. Berak horren aurka ezer egin ezinik, Tokiokomilaka gazte zaldiz ibiltzeko botak eta far-westeko ka-pela zuriak, beltzak, marroiak... janzten hasiko ziren.Eta handik ezin amaiera onik atera, ez cowboyaren-tzat ez kogyaru neskatilarentzat, neskak ez baitakiezer bourbonari buruz, ez zaldiak xederaz harrapa-tzeari buruz, institutua amaitzeko zorian egon arren.Zelan hartu, beraz, holako istorio zoritxarreko batenerantzukizuna?

Fitxategi horretatik irten zezaketen besteak ez zi-ren askoz zoriontsuagoak izango, eta ez nengoenprest taberna berean ikusitako cowboya eta zerbitza-ria elkartzeko, euren bizitza arruntari ezin ekarrikobaitzien zirrara berezirik elkarketa hark.

Zenbat urte egin behar nuen atzera? Eskola ga-rairaino, bai. Zaletasuna txikitatik izan nuen: jendea-ri begira ipini eta balizko iraganak eta geroak asma-tzeari ekin. Inoiz lokartzea ere zail egiteraino, gauez,izaren artean, asmatutako ibilbideei amai bila jarrai-tzen nuenekoetan. Ez nuen bakerik ezarrita nizkienxede edo irriketan bide argitsuren bat irekitzen nie-neino. Zorionez, ez nuen beti horrela jokatzen. Aita-amei ere noiz edo noiz solasen berba erdiak harrapa-tu eta istorio zirraragarriak bilatzen nizkien. Zerbitzu

13

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 13

sekretuetan kokatu nituen, ez behin ez bitan. Geroa-go ekin nion solte zetozkidan ideiak idatzita gorde-tzeari. Edozein paper zatitan hastapenetan. 14-15 ur-terekin hartu nuen sistematizazio hura. Ordura artesakabanatutakoei heldu, galbahetik pasatu, eta balio-ren bat bazeukatela irizten banien, fitxa bihurtzen ni-tuen. Harrezkero buruan bertan ezarri nuen galbahea,benetan otutzen zaizkidan guztientzat ez baitago le-kurik! Baina beti izu bera hortik aurrerako bidea gala-razteko: istorio bati hasiera emanez gero, amaia ereeman beharko diozu, txotxo! Andyri ez nion hura de-na azaldu, zertarako. Nahiko neukan, neuronen arte-an irristatzen zitzaizkidan gogoetak baino gehiago,atzamarren artean labaintzen zen ketchup-ziape-maionesa nahasketa lirdingatsua gerarazten. Ez zenborroka orekatua, alajaina.

Minnesotan dagoen mallik handiena ikusi eta ge-ro, munduko zenbatgarren postuan dagoen gogoratuez arren –oso goian dagoela zalantzarik ez–, down-townera jaitsi ginen: hirigunera, alegia. Orduan ezneukan batere argi, eta oraindik ere ez oso, hura Min-neapolis ala Saint James-eko hirigunea zen, ez baine-kien nire familia berriaren suburb delakoa ere bieta-tik zeinetan zegoen. Hiri bikiak izatearen arazoa.Edozelan ere, Mississippi mitikoaren zer ertzetannengoen ezjakin eta handik Prince ikusi gabe ere,ikusgarria izan zen, Bilbon ez baitakigu zer den bbvabezalakoak eta are zerua estaltzerainokoak diren for-ma eta kolore ezberdinetako etxe-orratzek inguratutaibiltzea. Filmetan bai, ikusita ditugu, baina han egoteaesperientzia zeharo ezberdina da. Tokion ere holako-

14

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 14

ak bazeuden, pilo bat, baina agian han dena ulertzenez nituen karaktereetan idatzita ikustearen zirraragailentzen zelako, ahaztuta neukan sentsazio hura.Zenbat istorio ez zen, ba, kristal eta altzairuzko er-launtza hartan ezkutatuko! Hurrengo egunetan Andy-ren auzunetik ibiliko nintzen, txakurrak paseatzeraaterata, baina hango kale hiletatik ez nuen holakopentsamendu bakar bat ere bilduko. Autoak ere ape-nas mugitzen ziren lorategidun etxe dotore haien ar-tean ezin zen imajinatu bizitza zuen gauza handirik.Etxeen formak bereizten saiatzen baziren ere, guztiariusain prefabrikatu bera zerion: antzeko belartzak, an-tzeko bidexkak antzeko garajeen ateetaraino, antzekopostontziak, isiltasun bera, mugimendu falta bera. Ezzen zaila zure etxerako bidea huts egitea, ospitaleakbaino esterilizatuagoak ziruditen bide haietatik. DeadKennedys-en The plastic surgey disasters LParen atze-aldeko argazkia etorri zitzaidan burura, 15-16 urtere-kin erosi eta lagunaren etxerako bidean lurraren kon-tra jota puskatu zitzaidana. Zelako ideia hura lekadazitsatsi eta, orratzaren salto eroak gorabehera zintarapasatzen ahalegintzea, osatu ezin izan genuen zulo-txoan orratza trabatu aurretik eskuz altxatzeko pron-to. Benetako bizitza, ordea, downtown hartan zegoen,eta ezagutzera iritsi ez nintzen ghettoetan ere bai, se-guruenik, bizitza horri amaiera ematen zioten tiro-hots eta guzti, Andyk kontatu zidanez. Izan ere, harenanaia Milwaukeeko ghetto batean bizi zen. Ez edonongainera: hango kulturaren adierazgarria bide den Mil-waukeeko harakina zeritzon serial killer ospetsua biziizan zen bizilekutik lau etxaditara. Anaiaren ghetto

15

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 15

hartara ere egingo genuen agerralditxo bat halako ba-tean, baina hori beste istorio bat da.

Hirigunean, ibili eta ibili, gosetu egin ginen. Han-go sukaldaritzaren paradigma osoa ikusteko, beraz,pizzeria batera jo genuen. Andyk zin egin zidan han-go kulturan murgiltzeko prozesuaren azken etapaizango zela. Aurrerantzean etxean hartuko genituenotordu gehienak, emaztea, aebn oso ohikoa izan ezarren, sukaldari ona zelako; eta neuk ere, jakina, eus-kaldunok famatu egin gaituen gastronomiaren era-kusgai batzuk eskaini gura nizkien.

Coca-cola ertain eta pizza erdi bana azpiletan ipi-nita, mahai txiki bat aukeratu genuen. Dieta horri ja-rraituz gero zenbat kilo gizenduko nintzen hasi nin-tzen pentsatzen, pizza oso gustuko izan arren,kezkaz.

—Begira, agian beste fitxa baterako materiala sar-tzen ari da –esan zidan Andyk irribarreka.

Ate aldera begiratu, eta berriro ere dekoratu batenpartaide sentitu nintzen, estra bat, behin eta berrizbotatzen dizkiguten film horietariko batean: izter er-diaren aldera iristen ziren gona urdin ondo lisatue-tan, cheerleader talde osoa sartzen ari zen, eskuetanponpoi hori-urdin eta guzti. Algaraka sartu ziren, etahan biltzen ginen gehienon arretaren jabe bihurtu zi-ren. Algaragatik baino gehiago, zer esanik ez, danonegorputz lirain haiengatik. Ez dakit hangoek danonegorputzen berri ote zeukaten. Beharbada, han lightproduktu sorta bukaezinarekin konpontzen zuten, etahori nahikoa ez zenean, ebakuntza-gelara jo eta kito.Zertarako daude dolarrak, bestela, garaile, number one

16

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 16

horietako bat izateko ez bada? aebn ez dago tokirikbigarrenarentzat, posizio bi besterik ez: irabazlea edogaltzailea, bata eta bestea peto-petoak tokatu zaien ze-reginean.

Tropela kaloria dosia eskatzera joan zenean, be-rriz, deigarriagoa egin zitzaidan zazpi bat urteko nes-katilaren begirada liluratua. Dieta desorekatuarenbiktima zen, ordea, eta nekez egingo zioten leku per-fekzioaren gurtzaile haien artean. Neskatilaren ame-tsak imajinatu eta fitxategian egin nien leku, fitxa be-rri batean, izozki erraldoia edaten zuen bitartean,adigabe. Ez zen oso azkarra izan behar haren posi-zioa zein zen asmatzeko.

—Egunen batean bukatu beharko duzu istorio-ren bat, eta ingelesera itzuli geuk ere irakurtzeko–akuilatu ninduen Andyk, inbidia emateko modukoirribarre potoloaren atzetik. Zirikatzailea izaten ereondo zekien irribarre hark–. Badakizu, hori dena gal-du, eta hemen topatu duzuna ahaztu baino lehenago–bukatu zuen begi keinu batekin.

17

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 17

18

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 18

iiestasien bila (1)

Pizzeriako komunera jo zuen, lau taldekiderekin ba-tera. Ponpoiak lurrean utzi eta aurpegia freskatuzuen konketan. Aho ertzean irten zitzaion bonatxotxiki bati erreparatu zion ispiluan, eta lore koloretsuzapaindutako azkazalaz haztatu zuen. Tira, oso txikiazen eta disimulatzeko erraza. Betile luzeen makillajesarriak ez zuen begien itsaso berde sakon horren dis-tira ezkutatzen, ispiluaren bitartez zalapartaka zebil-tzan kideei lehor zuzentzen zena. Ileko goma ezpai-netan hartu eta motots hori luzea birmoldatu zuen,eta berehala erlojuari begiratu zion.

—Zelako titiak atera zaizkidan, jausita ziruditen,atso zahar batenak.

—Lasai, beste honetan primeran ditun, begira.—E, eta zergatik ditun tontor horiek hain gogor?

Dutxa hotza zegoen, ala bururatzen zaidan jokalarihorrekin gogoratzen...?

—Eta ni zelan atera nauzue?—Hemen zaudete biak, zelako lesbiana bikotea

egiten duzuen!

19

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 19

—Hauek ez ditun egunen batean Internetenagertuko, ezta?

—Gura huke, txerritxo horrek!—Bidaliko dizkigun e-postaz?—Hau errepikatu behar dinagu, holako lehen ar-

gazkia dinat.—Lasai, ikusiko dun gure aldagelak zein interes-

garriak diren, batez ere jokalariren baten bisita dugu-nean...

Inozoak. Zer gauza gutxirekin konformatzen di-ren. Hauek ez dakite zer den hogeitaka gizon adurradariela begira izatea, zeure esku sentitzea, mugimen-du bakar batez urrutitik isuraraztea. Egunen bateanvoyeur.com edo antzeko batean norbaitek argazkiasartu eta mutilen bat hari begira kanpaika imajina-tzea nahikoa dute nahastuta sentitzeko.

—Ez ditun ikusi nahi? Heu ere agertzen haiz ba-tean, atzean dutxatzen.

Laukotea hari begira geratu zen, eta ilegorri ba-tek kamera digitala eskaini zion.

—Ez, eskerrik asko, presaka nabilen, bidaliko di-dan e-postaz, ok? Bihar arte.

Komuneko atearen atzetik desagertu bezain las-ter, barruan borobil marmartia osatu zen, luze gabekameraren pantaila inguruan bildu zena algaraka etairrikaz.

Ez zuen denbora umekeriatan galtzeko, egia esanzien. Bazekien cheerleader taldean ospeak inguratzenzuela, baina berari axola gutxi. Egiaren erdia jakinizan balute... Kideentzat eguneko unerik kilikagarrie-na zena berarentzat berotze saio txiki bat besterik ez

20

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 20

zen. Entrenamendua, sasoiari eusteko. Kideek ez zu-ten inoiz ulertuko zergatik zen cheerleader, futbol jo-kalari bakar batengan ere interesik ez bazuen. Barka-tzen ez ziotena, ordea, agertu orduko begi gehienakharen mugimenduei josita geratzea zen. Jokalari guz-tien iradokizunei muzin egiten zielako, hain zuzenere, eta edozein neskak jakin behar zuen erronka go-gorra baino hoberik ez dagoela mutilen gosea bizia-gotzeko. Ironikoena zen berak ez zuela horregatikegiten; benetan bost axola zion partidetara biltzen zi-ren guztiek berarekin zer nahi zuten. Berak bazeu-kan bere ikuslea, benetan ardura zitzaizkionak, etahori zaintzen zuen mimo handiz, astean behin bainoez bazen ere.

Ostiral hartan horrelako gaua zuen zain. Hamar-garrena, bere benetako bokazioa –eta diru iturri ede-rra– topatu zuenetik. Ez zituen bereziki prestatzen,ez zuen behar. Zerbait naturala zen, berari baino be-giratzen ez zioten argi horien pean, aretoaren ilunta-sunetik iristen zitzaion ke artean agertzen zen bakoi-tzean berez pizten zitzaiona. Hamar saio, eta ikusleezin fidelagoak zituen. Gauero egin izan balu ere,gauero izango zituzkeen denak han, baina beraknahiago zuen dosifikatu, sei egunez irrikari eutsizutzi miresle tropel hura. Bere arrakastaren funtsa be-ti zerbait ezberdina eskaintzea zen, espero ez zutenaeta espero ez zutenean. Begi oihan baten aurrean bi-luztea edonork egin zezakeen, baina berak benetakoharagiaren usaina eskaintzen zien, partaide, kide, la-gun bihurtzen zituen, eta edariari heltzeko ere ez zi-tuzten begiak bere azal distiratsutik aldentzen.

21

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 21

Unibertsitateko mutilek aukerarik ez zutela ustezutenak oso oker zeuden, han fakultateko batzuk erebiltzen baitziren, haien artean futbol taldeko hiru.Oso ondo gogoratzen zuen haietariko bakoitzarenaurpegia, oihalaren atzetik bera lehen aldiz agertzenikusi zutenean. Mementoz, haietariko bati eman zionbere edabea dastatzeko aukera, eta horrela besteekere jakin zuten saria tokatzeko bidea zein izan zite-keen. Hala ere, hitzik gabeko akordio moduko bat ze-goen, eta tantaka bezala aurpegi ezagunak ugaritzenjoan arren, bere benetako bizitzaren sekretuak ez zi-tuen zeharkatu fakultateko hormak. Unibertsitatean,bere gauetariko baten partaide izandakoen arteanere, neska distiratsu baina urrun eta eskuragaitz hurabesterik ez zen bera.

Logelara itzulita, beraz, irteteko apaintzen hasizen, gelakidearen begirada konplizearen pean. Bai,Annek ere bazekien, berak ere ikusia zuen, gizonakez baitziren emanaldiez gozatzen zuten bakarrak.Ann ez zen gauero joaten, baina berak susmatzenzuen agertzen zen aldiro itxaropen izpi batez jesar-tzen zela. Batek jakin, orain arte neska bakarra zeu-kan oholtzara igota, eta gorputzak eskatzen bazion,agian Ann ere igoko zuen egunen batean. Bera erebehin baino gehiagotan berotu zen Annek logelaramutilen bat ekarri zuenean. Beharbada, bera ondokoohean lo zegoela jakinda, mutil horiek eta Ann beraberegan pentsatzen sentitu zituelako.

Ikasle-egoitzako aparkalekutik auto zaharra ateraeta milaka bizitza ezkutu argitzen zituzten distira ko-loretsuetan murgildu zen. Ederragoa zen hiria iza-

22

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 22

rren teilatupean, neoiek downtowna bera beste zerubeltz izartsu bihurtzen zutenean. Beste modu bateanhartzen zuen arnasa, arnasa sakonago eta benetakoa-goa. Kristalezko munstro horien artean eguneko biz-tanleek mozorroak erantzi eta egiazko izaera ager-tzen zuten. Edo bestea bezain gezurrezkoa, bainanorberaren neurrira egindako gezurra. Han mugi-tzen zirenak ez ziren bulegari-inurriak, erloju erral-doi bat lepotik zintzilik inork zehaztutako bideak egi-ten; gogoak edo senak agindu ahala mailakatu barikaurkeztuko zituzten kobazuloetara abiatzen zirenitzal askeak ziren. Eguzkiak bere legea berriro ezarriarte, izenak ere ahaztuko ziren eta azalak adieraztenzuena baino ez ziren izango. Mozorroa berriro janz-teko orduan ez zuten elkar ezagutuko, gaueko gertae-rak neoiekin batera loak hartuta.

Gurdia klubaren atzeko kale ezkutuan utzi eta bur-dinazko atetxotik sartu zen. Hamabost minutu ispiluaurrean nahikoak izango ziren mahaietako iluntasu-nean espero zuten erregina izateko. Argi indartsuakoihal beltzean margotutako borobiletik agertzeko or-duan, ostiraleroko magia errepikatuko zen: Markekaukeratutako musika aretoaz nagusituko zen, begiguztiak borobil horri adi. Berak ere lehen aldiz en-tzungo zuen musika, barneratu eta gorputza haren ku-lunkara moldatu. Horrela zuten adostuta: berak ezzuen inoiz jakingo zer musika ipiniko zuen. BainaMarkek primerako sena zeukan bete-betean asmatze-ko. Horren arabera, izterra izango zen agertzen lehena,edo atzamar jostariak, edo bularraren perfila... Hurren-go urratsak sortzen zion berari zirrararik handiena:

23

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 23

bildutako ikusleekin topo egitea. Ilunpean egon arren,ondo bereizten zituen aurpegiak, banan-banan azter-tzen zituen, zer irrika, zer itxaropen, zer distira zerienjabetzeko. Aurpegi ezagunen artean berriren bati an-tzemango zion, huts egindako baten bati ere bai. Ikus-leek bere azterketa geldo baina zorrotza sentitzen zu-ten, eta lehenengo izerdiek, ezinegonek, arnasa eutsiekuhin magnetikoz beteko zuten giroa. Aurrerantzeanezinezkoa zen asmatzea zer etorriko zen, berak ere ezbaitzekien.

Gau horretarako ileorde berdea aukeratua zuen.Bere urrezko adats luzea ezkutatzen zuen lehen aldiazen, eta horrek berehala izan zuen eragina ikusleen-gan. Aurpegi berriak birpasatu zituen. Kontxo, ira-kasle bat datorren lehen aldia. Ekonomiakoa. Arbelaurrean baino izerdi gehiago botatzen ari da. Hik, or-dea, entrenamendu oso txarra egin duk gaur, badakikezin duala honetaz pentsatu hemen oina ipini arte.Aitzakia asmatzen Heleni azaltzeko zergatik ezin ze-nuten gaur elkarrekin afaldu? Mutil gaiztoa gero. Etaneska hura? Ez dago txarto, baina deseroso dirudi.Hona aterako banu ez luke bizitza osoan ahaztuko.Begiratu hona, ez galdu detailerik, azkenean gustatu-ko zaizu-eta. Ile ederra du. Oholtza erdiko barraribuelta osoa emanda, bizkarrezurra bermatu zuen al-tzairu hotzean; ehun finaren azpian ditiburuak go-gortzen ari zitzaizkiola sumatu zuen. Bazekien zeregingo zuen gau hartan. Ez zer, zehazki, baina bai no-rekin. Musikarekin batera mugitu eta katuka hasizen; ibiltokiaren bukaeran jesarri eta, soinekoa astirojaisten hasi zen. Ehun zuriak besoetatik behera egin

24

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 24

zuen labain, gerriraino. Begiak bularretako urdineanigarri zituen lorez lore, erle saltarien moduan, ezti bi-la. Ukitu naif hark liluratu zituen. Begi batzuek lorenagusiaren erliebezko pistiloan laztan egin zioten,eta erliebea areagotu. Zutitu eta jantziak orkatileta-rainoko bidea egin zuen; zilbor azpian lorategi txikiberria agertu zen. Argien koloreek dantza egiten zu-ten azaletik. Ez zuen distira emateko ezer jarri, disti-ra bakarra laster isuriko zuen benetako izerdiarenaizatea gura zuen, baina, mementoz, azal leunak kora-pilatzen zituen desioak, ume batena zirudiena bilofin ikusezinean.

Bere burua besarkatu, eta, neskatila babesgabea-ren itxuraz, mahaietarantz jo zuen, aterpe bila. Ikus-leen begiradek lotsaraziko balute bezala, bularrak etahankartea estaltzen zituen. Begirada errukiorrez tra-go bat eskatu zion gizon gorbatadun bati, berbarikgabe. Gizonak berehala bilatu zuen ezpainek utzitakomarrazkia handik edateko, zintzurra bat-batean idor.Argien arduradunek trebezia handiz lortzen zutenharen mugimenduei jarraitzea. Lehenago ikusitakoneskaren ondotik igaro, eskua haren kokotsetik laz-tankiro pasatu, eta irakaslearen mahairaino joan zen.Klub osoak arnasari eusten zion, txistua irenstera ereausartu barik. Irakaslea ezustean harrapatu zuen dan-tzariak eskaini zion aiztoak. Eskuan geratu zitzaiontresnari begiratu, bere izterrean jesarrita neskak es-kaintzen zion katu sorbaldari gero, eta azkenean uler-tu egin zuen. Ile berdearen distirek zirkulu geldoakegiten zituzten bitartean, bularretakoari eusten zionzatitxoari heldu eta moztu egin zuen. Neskak aurre-

25

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 25

rantz jauzi egin, ehun zatia bularren kontra gogor es-tutu, eta ikaratuta bezala egin zuen ihes. Luze gabe,senarrarekin batera ikuskizunaz gozatzen ari zenemakumearen edalontziaren inguruan geratu zirenloretxoak.

Ikusleak bertatik bertara sentitzea maite zuen.Askotan, dantza horietan erabakitzen zuen emanal-diaren muina zein izango zen. Inoiz, mahai batetikbestera igaroz, ikusleen hankarteak zituen haztatuak,gaur zakil handiena hautatuz, bihar txikiena, etzi or-dura arte altxatu barik zirauena. Beste batzuetan, zer-bait xuxurlarazten zien, ahotsaren arabera aukeratze-ko. Halakoetan, ordea, ez zuen inoiz topatzen bilazebilena: frantsesez ahoskatuko zuena. Sekula en-tzun gabe zeukan, baina zerbaitek ziotson ahoskerahori entzuterakoan bertan urtuko zela.

Ibiltokira itzulita, barrari helduta geratu zen, ho-nek titi biluzi berriak ostendu behar balitu bezala. Be-soak zabaldu eta argi zuriak borobil oparo haiek es-kaini zituen, altzairua besarkatuz. Orduan, neskarenbegiak ikusle batengan iltzatu ziren. Hasieratik auke-ratuta zegoenak zurrutada luze batez irentsi zuen ga-ragardoa. Ezinezkoa zen, bera miresle hutsa zen, ikus-lea, itxaropenik gabea. Neskaren jolasean, ordea, lelozaharra betetzen zen: itxaropena galtzen den azkena.Askoz lehenago galduko zuten askok lotsa.

Ikusi zuenetik jakin zuen berak gau hura noren-tzat izango zen. Han zeukan, lehenengo emanalditikgauero, txakurtxo bat bezain zintzoa. Behin ere ez zi-tzaion asko gerturatu, baina bazekien ez zuela horrenbeharrik izan behin baino gehiagotan praka barruan

26

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 26

isurtzeko, begiei eskaintzen zitzaizkien jolasekin guz-tiz bat eginda. Odolosteak bezalako atzamarrak koipeeta izerdizko mapa zeukan kamiseta gris hartan le-hortu zituen. Oholtzatik seinalatu eta mila promesaegiten zuen atzamar hark gerturatzeko keinua eginzionean, kostatu zitzaion berari zuzendua zela sines-tea. Hala ere, aulkia desagerrarazten zuen haragi guz-tia altxatu eta herabe ibili zen harantz, argi itsugarribatek bustita. Orain berarengan zeuden josita begiguztiak. Baina han inork ez zuen txalotzen, ez txu-txu-mutxurik egiten. Jendeak, atea zeharkatzen zue-netik, barruan gertatzen zena onartu eta bizi besterikez zuen egiten.

Oholtzaraino iritsita, belauniko jarrarazi zuen.Han zegoen, eliztarra aldarean bere jainkosa gurtze-ko prest. Neskak geratzen zen lorategitxoan estutuzion burua. Inoiz usaindu gabeko loreak sentitu zi-tuen sudurra kilikatzen. Agindu mutuei otzan, hor-tzetan ehun finaren ertzari heldu eta beherantz eginzuen. Haragi tinko berria joan zen agertzen liluratu-riko ikusleen begi aurrean. Ordurako lehenengo tan-tatxoek, diamante ñimiñoen antzo, desiozko distirakbarreiatzen zituzten. Partaide berriak sabelak uztenzion neurriraino etzan behar izan zuen, kuleroa or-poetaraino eramateko. Botatako izerdiak kamisetarenkolorea uniformatu zion. Belauniko jartzea lortu zue-nean, berak erantziriko ehuna sentitu zuen berriz,neskak aurpegitik pasatuta. Bigarrenez kokotean ja-rri zion eskua, atal askatu berrirantz erakarriz. Lerrozuzen estua osatzen zuten kizkurren kilima nabarituzuen muturrean. Ez zen begiak irekitzera ausartzen,

27

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 27

baina bere zortea noraino irits zitekeen probatu gu-ran, ahoa zabaldu eta mihia luzatu zuen, biloaren ar-tean gune hezea topatu arte. Ikara batek dantzarazizuen neskaren gorputza, goitik behera. Ausardiaonartzen zitzaiola ulertu arren, ezin begiak ireki etapaisaia desiratuaz gozatu, kizkurtxoak betileetan ko-rapilatzen baitzitzaizkion. Beraz, filmetan hainbeste-tan ikusitako lore biziak gogoan hartuz, txipiroia bai-no potoloagoa zuen mihiaz zeharkatzen ari zen ateairudikatzen ahalegindu zen. Ez zekien, ordea, suma-tzen zen hura botoitxo magikoa ote zen. Zapore mi-katz baina gozoa ahoratu zitzaion, eta prest sentituzen hura dastatzen jarraitzearen truk bertan itotzekoere, arnasa hartzea kostatzen zitzaion-eta.

Ikuskizunak aurrera egin zuen, eta bere zorte onamila aldiz bedeinkatu arren, amaiera hurbiltzen zelajabetu ahala, mina joan zen bihotzaren jabe egiten.Hasi zen ulertzen bizitzen ari zena bukatu bezain las-ter inoiz baino urrunago izango zuela azal hura berri-ro laztantzeko aukera. Nekez errepikatzen zuen ikus-kizuna bere jainkosak. Burua ahal zuen guztia estutuzuen, azken minutuak ondo barneratzeko, sukaldekoegunerokotasunera itzulita ere, irudimenean nahi bes-tetan berpiztu ahal izateko zeruan emandako orduhura. Sakon zizelkatuta geratu zitzaion, beraz, mar-meladazko ezpain haietatik zakila atera eta barruangordetzen zuen guztia harria baino gogorragoak etabere sukaldea baino bero eta lurrintsuagoak ziren bu-lar distiratsu haietatik isuri zuen unea. Aurrerantze-an, ostiralero gogoratuko zuen behin bera egon zelasumendi gori haren eskuetan.

28

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 28

Dantzariak zutitu eta masaje itxurako mugimen-duez likido lirdingatsua nahastu zuen blaitzen zuenizerdiarekin. Berarentzat ere hura zen memento go-rena, izterretan dardara zuela, berea ikusezina izanarren, atseginaren gailurrak gainezka egiten baitzion.

Gaueko partaidea bertan janzten utzita, inguruanzituen jantziaren zatiak batu eta, musuak ikusleei bida-lita, oihalaren atzean desagertu zen. Beste esperientziagogoangarri bat bildumarako. Hankartean behera ze-rion marea soinekoaz lehortu eta kamerinoan sartuzen. Itzela izan zen, itzela zen horretan ziharduen mi-nutu bakoitza. Horretara ez zuen mugatu nahi, ordea.Bere ametsa ez zen klub hartan hiltzen. Askotan barre-garria zela pentsatu arren, bere ametsa egunkarietakolehen orrian agertzea zen eta, ez zekien ondo zelan, bai-na Guinness errekor batean parte hartzea ere bai. Horizen barregarria, egunkari baten lehen orrian agertzeariez baitzeritzon hain zaila. Baina errekorrarena ez ze-kien zertara zetorren, ez zerena izan zitekeen. Hala ere,txikitatik zeukan ametsetan guztiz errotuta. Bestalde,pozoi bat bezala bere gogoaz jabetzen zen zaletasun ho-rri bide berriak bilatu behar zizkion. Ezin gera zitekeenMinneapolisen betiko, mundua ezagutu behar zueneta, batez ere, munduak ezagutu behar zuen bera. Pariszen; norbaitek Eiffel dorrearen punta bularrean iltzatubalio bezala, magnetismo indartsuz deitzen zion.

Dutxatik irtenda, ohikoak ziren lore sortak, bon-boiak eta antzekoak topatu zituen. Banan-banan ira-kurtzen zituen gutun-azaltxoetan ezkutatzen zirenadierazpenak, ohiturari jarraituz denak sinatu barikiristen ziren arren.

29

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 29

Kamiseta berdea eta bakeroak jantzita, klubekobarrara abiatu zen. Hura zen emanaldiaren bigarrenzatia: eguneroko itxurarekin, beste bezero bat balitzbezala, kubatatxo bat hartzea. Ikusle gehien-gehienekbertan jarraitzen zuten, eta bazekien haiei ere gusta-tzen zitzaiela bera berriro ikustea, euren artean natu-raltasun osoz edukitzea. Ikusleak ere normaltasunezjokatzen saiatzen ziren, eta begiratu ezkutuak eginarren, bakea ematen zioten. Bera klubeko lagun ba-tzuekin biltzen zen eta ez zuten inoiz emanaldiazhitz egiten. Dantzaria oihalaren atzean hiltzen zen;hurrengo ostiralean berpiztuko zen. Hala ere, berariere oso gustatzen zitzaion nortzuk geratzen zirenikustea, haien aurpegietan aurreko tentsioaren ondo-ko lasaitasuna nabaritzea. Begira, neska berria fakul-tateko lagun batekin etorri da. Edalontzia altxatu etafakultateko kidea agurtu zuen, taberna berean kasua-litatez elkar ikusi balute bezala. Ann ere beste mahaibatean zegoen, eta edaria hartuta barraraino hurbil-du zitzaion. Pare bat kopa eta elkarrekin itzuliko zi-ren, Annek ez baitzeukan gurdirik. Bihar larunbata,eguerdia arte lo egiteko eguna...

30

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 30

vmaskaren bila (1)

Ez neukan pozik sentitzeko arrazoi handirik. Herrihark, berez, ez ninduen lar erakartzen. Hamaikaga-rren aldiz esan nion neure buruari hegazkin okerrahartu nuela. Mexikon, Guatemalan edo Bolivian egonbehar nukeen. Baina, zoritxarrez, urte hartan handikibilitako lagunak etxera itzuliak ziren. Minneapoli-sen neukan, beraz, Ameriketara joateko aukera baka-rra. Alicjak gonbidatu ninduenean, itxaropen izpitxobat piztu zitzaidan: agian, han ere indiar kultura to-pa zitekeen, eta hango indiarrek ere edukiko zutenmaskara interesgarririk. Hori behar nuen inora mu-gitu ahal izateko, gonbidapen bat, umeei etxean ema-ten nizkien eskoletatik nekez aterako nuen aterpe-txerik merkeena ere ordaintzeko dirua. Uda hartan,ikasturtean egindako itzulpen lan batzuekin lortuta-koa neukan hegazkina ordaindu ahal izateko. Hannengoen, beraz, Poloniako udarekin zerikusi gutxizeukan bero itogarri hartan murgilduta.

Alicja ere saiatu zen nire bilaketan laguntzen,baina bost egun haietan, amerikarrak euren jatorriz-

31

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 31

ko kulturaz ere zein ezjakinak diren egiaztatzeazgain, txunditurik, ez nuen aztarnarik idoro indiarkulturaz, are gutxiago jakin maskararik egiten zute-netz. Egun gutxi geneukan, udaren hasierarekin ba-tera, berehala ikasturtearen amaiera iritsiko baitzenhan ere, eta Alicja eta biok elkarrekin itzuliko ginenPoloniara. Vodka behar nuen, berdin poloniarra,errusiarra, edo bertan egina izan.

Hori lortzea askoz errazagoa izan zen. Alicjak, vod-kaz gain, zerbait berezia agindu zidan, eta han nengo-en, areto ilun batean, vodka eta laranja nahastean ige-rian zebiltzan izotzak dantzarazten mahai borobilean.Lagunak ez zidan aurreratu zertan joan ginen hara, etatxundituta geratu nintzen argi zuri handiak agertokimodukoaren atzeko oihal beltza argitu eta handik nes-ka hura agertu zenean. Seguruenik, han biltzen zirenamerikarrek, maskaragileak izan balira, harena egin-go zuten sexuaren jainkosaren ikur. Begiradei, irriba-rreei, mugimendu bakoitzari inoiz ikusi ez bezalakoerotismoa zerien. Baina, strip-tease emanaldi bat ikus-tera eraman ninduen nire lagunak? Zur eta lur nen-goen. Inguruko guztien pentsamenduen gainetik nes-ka harenganaino ibil zitekeela sentitu nuen, hainziren trinkoak. Han zeuden guztientzat mundu osoaargipean mugitzen zen gorputz hartan biltzen zen.Nik, ordea, ez nekien zer demontre egiten nuen han.Alicjari itaundu gura nion, baina begiratu nionean,berak ez ninduela ikusten igarri nion. Vodka erdiaedan nuen, hortaz, kolpe batez.

Neure buruarekin zintzo eta betidanik edertasu-naren miresle, aitortu behar izan nuen begiak ikuski-

32

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 32

zunarekin gozatzen hasiak zirela, eta apurka-apurka,azalaren poro guztiak joan ziren dantza hari lotzen.Batez ere, han geundenok aztertzen hasi zenean, se-gundo batzuk eskaini zizkidanetik. Bere gorputzarenmintzoa sumatu nuen, ozenki. Ez, ez nintzen ni izan-go handik altxatu eta alde egingo zuena. Maskararikezean, han neukan jainkosa mitiko bat gorpuztuta,bildumarako eraman ezingo banuen ere.

Inoiz ez bezalako ikuskizuna izan zen hura, bene-takoa, buruz buru izandako edozein sexu esperientziabezain asegarria. Pentsamenduok lotsarazi ninduten,baina handik kanpo egon ginenean baino ez. Iraunzuen bitartean, ahalkearentzat ez zegoen lekurik.

Dena bezala, hura ere amaitu egin zen, eta den-bora neurtezinean burua bete zigun pertsona baka-rra berriro agertu zenean, bigarrenez txunditu nin-tzen. Aurreko guztia esna bizi izandako ametsa izanbalitz bezala, han zegoen gure dantzaria: beste neskaarrunt bat trago bat hartzen. Alicjak edalontziazagurtu zuen. Gero jakin nuen fakultateko ikaskideazuela.

Lotegira itzuli ginenean, berriz, arazoak lehengoanzirauen. Buruko zurrunbiloak ez zidan ezkutatzen al-ferrik nengoela aebn. Biharamunean, gainera, burukomin iturri bikoitza izango nuen. Alicjak azken azterke-ta prestatu behar zuen, eta orduak liburutegiaren etakafetegiaren artean ematen eduki ninduen horrek.Hormetan ikusten nituen kartel eta oharrek ez nindu-ten askorik entretenitzen.

Kasualitateak nahi izan zuen kafetegian Dakotakomutil harekin topo egitea. Berak esan zidan bere hi-

33

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 33

rian, Bismarcken, Indiar Museoa zegoela. Are gehia-go, etxera itzuli aurretik, azterketak bukatuta, bereetxera gonbidatu gintuen Alicja eta biok. Zerutik bi-dalitako aingerua izan zen Bill hura.

Nire jaioterria baino are lauagoak ziren kilometroamaigabeak egin genituen hurrengo ostegunean, Alic-jak bere azken azterketa bukatu eta berehala irtenda.Minnesota zuhaitz artean ezkutatzen ziren basetxeekzipriztindutako alfonbra berdea zen eta, Ipar Dakota,sasoi hartan, gariak urrez estalitako lautada mugaga-bea zen. Red Hot Chilly Peppers eta Limp Bizkitendoinu artean egin genuen bide luze hura, filmetanbaino ikusita ez neuzkan kamioi mutur-luze andanahandi bat atzean utziz. Han dena neurriz kanpokoabalitz bezala, begiek harrapatzen zuten lerro osoa be-tetzen zuen tren bat ere ikusi genuen, gari zelaietanipinitako kilometroetako hesi bat bezalakoa.

Azkenean, Bismarck-era iritsi ginen. Etxe Zuriare-kin zerikusi gutxi duen Kapitolioaren ondoan, India-rren Museoa. Argi zegoen benetan jeneral izaterainoiz iritsi ez zen Caster ezjakina botak jantzita hil zenlurraldean, indiarrek garrantzia zeukatela, aztarna fol-kloriko bezala baino ez bazen ere. Museoari bere inte-resa ukatu barik, ordea, handik ezin atera indiarrekmaskarak zituztenetz. Zalditeriaren zazpigarren miti-koaren gotorlekutik, Missouri oinetan, erraza zen azal-zurien eta azal-gorrien arteko borrokak irudikatzea.Baina handik ere ezin ezer garbirik atera.

Ezin genuen hango egonaldia asko luzatu, hegaz-kina Minneapolisen hartu behar genuen-eta. Egun bi-ren ostean, beraz, gurdian berriro sartu eta atzera egin

34

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 34

genuen bidea. Paisaia berak orain etsipenez agertzenzitzaizkidan. Billek, berriz, ez zuen amore eman nahi,eta historikoa ei zen Jamestown-en gelditzea erabakizuen. Garai zaharretako herrixka berreraikitzen zuendekoratutik ibili ginen, eta kartoi usaina zerion tokihartan, bufalo erraldoi baten oinetan argazkiak egineta gero, indiarren sinesmen zaharren partaide bihur-tu nintzen: hesi baten atzean adi begiratuta, hara nonagertu zitzaigun bisonte zuri mitikoa! Agian ikustehark ez zuen indiar guztien berrelkartzea ekarriko,baina niri zorte ukaezina ekarri zidan. Gurdirako bi-dean, jantzi moderno baina higatuetan freskagarriaksaltzen zituen indiar zahar bati hurbildu gintzaizkion,Alicja eta biok coca-cola bana eta Bill Dew Mountainbat eskatzera. Zirt edo zart, bertan galdetu nion gizo-nari indiar oroigarriak erosteko tokirik ezagutzenzuen. Azken finean, ikusten nuen benetako lehen in-diarra nuen aurrean! Ez dakit sioux, cheyenne edo zei-nen ondorengoak ziren hangoak. Argi neukan Bis-marck inguruan ezagututako mandan haienak ezzirela, haiek guztiz desagertu ziren-eta.

Indiar zahar haren atzean denda txiki batera iri-tsi ginen. Indiar jabe gazteari gutaz hitz egin, eta bi-dean utzitako bere freskagarrietara itzuli zen. Dendahartan, hauts zelai baten azpian, uztaiak, pipak, dan-borrak, aizkorak, ezkutuak eta beste makina bat gau-za bitxi zeuden. Bila nenbilenarekin zerikusia zutenobjektu bakarrak, ordea, zurezko totemak ziren. Bai-na, esangura gorabehera, totemak eta maskarak ezdira gauza bera. Begiak amore ematen hasiak ikusizizkidanean, zer nahi nuen galdetu zidan. Maskara

35

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 35

bat, zer bestela. Gizonak burua estutu zuen, eta azke-nean bazter bateko kutxen artean bat ireki eta bai,maskara bat atera zuen!

Ez zen zaila asmatzea hegazti baten aurpegiaadierazten zuela. Arranoa, pentsatu nuen. Arranoabeti izan baita miresmena sortu duen hegaztia, bainaez nekien askorik indiarren sinesmenei buruz; beraz,beste edozein hegazti izan zitekeen.

Koadernotxo bat atera nuen nire poltsatik: mas-karak zer adierazten zuen jakin behar nuen. India-rraren aurpegi serioak ezezko keinua egin zuen, bai-na erantzunaren ordez, kutxara itzuli eta beste zer-bait atera zuen: paper beilegitu bat. Zabaldu gabe lu-zatu zidan. Argi zegoen beste aukerarik ez nuelaizango, eta nire poltsikoarentzat gehiegizkoak zirenhirurogei dolarrak eman nizkion trukean. Billek au-rreratu zidan han ez zegoela prezioa adosterik: onar-tu ala utzi.

Gurdirako bidean ume jaioberria baino estuagobesarkatu nuen egunkari paperetan bildutako nire al-txor berria. Azkenean bere fruitua eman zidan aebraegindako txangoak! Behin atzean jesarrita maskaraberriro begi aurrean ipini, eta papera zabaldu nuen.Egia esan, gehiago espero nuen: ospakizunetan era-biltzen zela, arranoa irudikatzen zuela (horretan as-matu nuen), eta arranoa izakirik boteretsuena zela.Ez zuen aipatzen zer triburena zen; mendebaldekokostaldekoa zela, besterik ez. Horrek ilusio pitin batkendu zidan, argi baitzegoen ez zeukala zerikusi han-dirik inguru haietako indiarrekin. Baina tira, kolorepolitak zituen eta maskara bat zen, azken finean.

36

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 36

Hango egunak amaituta, Polonian nengoen berri-ro. Onartu behar: nire jaioterria ez da maskarak lor-tzeko tokirik aproposena. Hortaz, normaltasuneraitzuli eta unibertsitatean geratzen zitzaidan azken ur-teari aurre egin behar. Nire maskara bilduma urriarinoizean behin begiratzen nion: lau baino ez nire lo-gelako horma batean eskegita. Meritu gutxiko lorpe-nak, gainera, Dakotan erositakoa kenduta, beste hiru-rak, nire zaletasun hura piztu zutenak, opariak izanbaitziren: osabak Mexikotik ekarria bat, lehengusi-nak Kenyatik ekarria bestea, ia izeko dudan amarenlagun batek Dominikar Errepublikatik ekarria hiru-garrena. Neuk lortuak izan zein ez, gehiago eskatzenzidaten. Azpegi haietan zerbait mistikoa begitantzenzitzaidan, eta gozatu egiten nuen xehetasun txikieneiere astiro erreparatzen. Ekintza ia erotikoa zen mas-karei so egotea. Gutxiegi ziren artean, ordea. Zenbatmaskara ez ote zegoen munduan, nire begien oniri-tziaren zain. Erliebeek, margoek, antzinako oihartzu-nak zekartzaten esanahi gordeek eman ohi ez zi-tzaien arreta eskatzen zidaten, xuxurla. Nire logelakohormetan, non egongo ziren hobeto. Lasai, politak,laster ekarriko dizuet lagun gehiago. Txikitan kata-maloek beldurra ematen zidaten. Urtebetetze egunenbatean han hasiko ziren lehengusu-lehengusinakhaiek janzten, eta ni negar batean. Are gehiago le-hengusina krudelak niri ezkutatzen zidanean aurpe-gia kartoi izugarri haietako baten atzean. Haiek zirenaldarriak, kentzen zidaten arte. Inozoa ni. Hargatik,gainditu egin nuen; inauteriak, mozorrotzea maita-tzen ikasi ere bai. Eta begira negarti txiki hura nora

37

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 37

zen iritsia. Nork esango zidan lotura ia erlijiosoa er-dietsiko nuela katamalookin.

Azken ikasturte hartan, pasio berri hari irteeraeman ziezaiokeen bidea bilatu behar nuen. Ez nionetorkizun bereziki zirraragarririk ikusten nire ikaske-tek eskaintzen zidatenari: ezusterik gabeko lanbideaeskolaren batean, hizkuntza irakasten, eta bidaiak egi-teko aukera gutxi. Eta azken ideia hori ezin eramannezakeen; eulitzar gogaikarri batek bezala, etengabeegiten zidan eraso. Banekien, gerturatzen zenean uxa-tuz, behi baten buztanak baino emaitza hoberik eznuela lortuko, minutu erdira berriro egongo zelakoipurdian itsatsita. Apiriletik aurrera, gero eta meha-txu handiagoa zen uda: oporrak eta dirurik ez inorajoateko, etxean geratu behar, mundutik milaka mas-kara paseatzen ziren bitartean, lotsabako.

Kasualitatea izango zen, berrio ere, nire aliatua.Egunkaria irakurtzea ez da inoiz izan nire zaletasu-nik handiena, eta, gainera, lan iragarkiak topatzen ni-tuen bakoitzean curriculumak eta aurkezpen eskuti-tzak prestatzen hasi behar nuela gogoratzen nintzen.Baina, halako batean, Mugarik Gabeko Irakasleen ira-garki bat topatu nuen: irakasleak behar zituztenAsian! Ezinbestekoa ingelesa, ezin hobeto mendera-tzen nuena. Asian! Zenbat maskara ez zen Asianegongo! Mementoz Amerika eta Afrikakoak zeudenhormatik niri begira, eta haiek ere adierazi zidatenzirt edo zart egin behar nuela, asiar kide bat eskertu-ko zidatelako. Hori da maskarek duten bertuteetarikobat: guztiz integratzaileak dira eta beste kulturekinnahastea maite dute. Jakina, gustatzen zaie euren ki-

38

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 38

de zaharrekin elkartzea, askotan alargun uzten ditu-gulako, senarra edo emaztea jatorrizko herrian laga-ta, edo umezurtz, edo lagun edo areriorik gabe; etahaiek ere, mundu guztiak bezala, aurpegi ezagunakbehar dituzte inguruan. Baina, hala ere, ohituta daudeeta, haien ordez, gustura onartzen dituzte lagun be-rriak, erlijioa, langai mota, koloreak edo maila kon-tuan hartu barik. Arranoa, adibidez, poz-pozik zegoendominikar andreak buruan zeukan arrainarekin, etaez zen inoiz hura jaten saiatu, edo gutxiesten, gainetikezagutzen zuelako mundua.

Premia benetakoa bide zen, abuzturako Varsovia-ko aireportuan bainengoen, Frankfurtetik igarotaBangkokerako bidean. Thailandia tokatu zitzaidan,baina ohartarazi zidaten mugikortasun handiko lanaizan ohi zela, beharren arabera etengabe moldatzenzena. Traba izan zitekeelakoan azaldu zidaten, bainazer hobe niretzat Asiako herri batetik bestera mugituahal izatea baino?

2000. urteko abuztuaren 2an ipini nuen oinaAsian, lehen aldiz. Erakundekoek, lehen egunean,txango turistikoa antolatu ziguten hara hegan egingenuen hiruroi. Lanean hasi baino lehen, inguruaezagutu behar. Gainera, ekialdeko herrixka batean ze-goen eskola, eta Bangkok bisitatzeko aukera gutxiedukiko genuen behin hara joanda.

Bangkok... Zaila hura deskribatzea, ezinezkoa ezesateagatik. Zelan azaldu kaosik nahasgarrieneanedertasunik miresgarriena topa daitekeela? Zelanulertu estresa kroniko bihurtzeko egina dirudien hirierraldoi batean aurpegirik lasaienak, irribarretsuenak

39

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 39

topa daitezkeela? Kutsadura murtxika daitekeen ka-leetan, motorren eta tuk-tuk-en zarata gorgarrien ar-tean, zentzumen guztiekin gozatzeko aukera dagoelaezin sinets. Baina halakoa zen, kontraesanez betea,bizioz eta bertutez gainezka. Chinatownen lore etalapiko gozoen usainen artean ibiltzeak ez du pareko-rik, dena, den-dena salgai dagoen hirian, saltzaileakgainetik kentzea nekagarria gertatzeraino.

Eta zer esan maskarei buruz! Dozenaka zeudendendetan eskegita, kolore eta neurri guztietakoak! Etahan nengoen ni, lehenengo egunean, aurrerantzeantenplu guztiak zaintzen topatuko nuen aurpegi letagin-luze gorri hari begira, plastikozko mahai txiki batera je-sarrita, sojazko fideo zoragarriak jaten, taxi eta moto-rrak zentimetro gutxira pasatzen, ia sorbalda ukitzen,sentitzen nituen bitartean. Bihotzak bularretik irten be-har zidan; inpresio gehiegi ziren, denak batera neure-ganatu ahal izateko. Nire kideak, ordea, zentratuegi zeu-den platereko zapore berriak bereganatzen, maskaraliluragarri haren garrantzia ulertzeko. Hortaz, ondokomahaian zegoen gizon bakartiari erakutsi nion, pozaadierazteko behar hark bultzatuta. Berak ere inguruabarneratzera emana zirudien, begi argi haietan kalekomugimendu etengabe hura grabatu nahi balu bezala,betiko. Turista peto-petoa zirudien, eta gizonezkoa etabidaia-lagunik gabea izanda, seguruenik ni baino hobe-to iritsiko zen hango gauak eskaintzen zituen aukeraguztiak ezagutzera. Berak edalontzia altxatu eta agurraitzuli zidan, irribarre lasai batez.

Diru apur bat aurreratu bezain laster, aurpegiberdeko bikotea erosi behar nion nire lagun berriari,

40

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 40

argi baitzegoen, udaltzainak bezala, haiek ez zirelainoiz bakarka joaten. Gizakiak, irudimena dauka, ge-ro, jainkoak, deabruak, izpirituak, jeinuak eta horiekguztiak asmatzeko, eta haien irudien atzean bere bel-durrak ezkutatzeko. Non ote zegoen maskaren jatorriantropologikoa; inork ba ote zekien?

41

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 41

42

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 42

iiihilotzen bila (1)

Gustura har daiteke garagardo bat lana bete duzu-la sentituz. Ez zen lan zaila izan, inurritegi erraldoihark milaka aukera eskaintzen zituen, eta denborautzi zidan egonaldia apur bat luzatzeko. Singha hura,gainera, gero eta gehiago gustatzen zitzaidan, eta ba-nekien Thailandiatik alde eginez gero, nekez edukikonuela berriro dastatzeko aukera. Nork esango zidanmotorren iskanbila maite izatera iritsiko nintzela, Pa-risko zalapartatik ahal bezain laster ihes egitera ohi-tuta. Aurrean neukan karramarro hura ezin gozoa-goa zen; inoiz ez dut jakin zelan egiten dituztentxinatarrek holako saltsak. Ez nau inoiz askorik kez-katu platerean ipintzen didatenaren jatorriak, bainaneure buruari adarra jotzeko edo, aitortu nion ma-txardak zituen zerbait zailagoa zela arratoi edo txa-kur batekin nahasten. Eta dena 1,20 liberaren truke,nire kalkuluen arabera.

Gero eta gehiago gustatzen zitzaidan Asia, nireegunak bertan bukatzeko moduko kontinentea zen.

43

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 43

Zelako ironia, une hartan hori pentsatzea. Dena dela,lehenago gauzatxo batzuk konpondu behar nituenEuropan. Batzuetan nazkagarria da aberatsa izatea,berez garrantzirik ez duten gauzek asko lotzen zaituz-te. Egun batzuetarako berriro gorbata itogarri haiekjantzi beharko, eta, batez ere, aldaketarik ez zeukantenperatura atsegin hari agur esan beharko. Ez dakitzergatik gustatu zaidan beti horrenbeste turista peto-petoaren itxura izatea. Mahuka laburreko alkandoramehe, safari estiloko praka labur eta larruzko sandaliahaiei falta zitzaien bakarra kapelua zen. Hurrengo ba-tean erosiko nuen. Eta, jakina, samatik eskegitako ka-mera. Baina argazkilaritza ez da inoiz izan nire zaleta-sunetariko bat. Eta bukatutako lan bakoitzetik argazkiederrak atera zitezkeen, bai horixe!

Horrelako beste hiri bat behar nuen, han denazen errazagoa. Pozak txoraturik maskara erakutsi zi-dan ilehori hura, adibidez: zein erraza izango zen hi-ritik jarraitzea, berdin oinez zein tuk-tuk-ez, harenhotela topatu, eta lan garbi-garbia egiteko unea topa-tzea, inork ezer arrarorik sumatu barik. Turista batmilioi batzuen artean.

Zerrenda poltsikotik atera, eta azken apunteei be-giratu nien. Lehen aldia zen egonaldi berean eta hiriberean hiru hiltzen nituena, baina Bangkokek merezizuen zerbait berezia, eta aste bik gauza askotarakoematen zuten. Okerrik ezean, azken mutiko hark zor-tziehungarrena egiten zuen. Zenbaki borobil eta aho-betekoa: zortziehun. Dena dela, artean urrun nengoennire xedetik: 932. Bederatziehun eta hogeita hamabi.Horrek benetan betetzen zuen ahoa. Bederatziehun

44

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 44

eta hogeita hamabi. Singhak baino zapore gozoagoauzten zidan ahosabaian. Zenbaki magikoa zen, ThugBehram atzean utzi eta munduko erailerik handienabilakatzeko. Hark 40 urte behar izan zituen zenbakihorretara iristeko. Makala. Imajina daiteke bost urte-ko ume bat bere hiltzaile bideari hasiera ematen? Be-re haurtzaina lehen biktima? Gozokia ostu zion mutilhura? Horrek bai merezi lukeela mundu osoko entzi-klopedia eta psikiatria liburuetan agertzea. Ez, nik ho-gei urte behar izan nituen zortziehunetara iristeko,eta beste bost urteren buruan erretiratuta egotea es-pero nuen. Edo azkarrago, zortea izanez gero. Bai ho-rixe, askoz azkarrago.

Ez da ona gazte-gaztetan ikustea bizitza osoa egin-da duzula, aspertzeko aukera guztiak dituzu. Gurasoeklehenago pentsatu behar zuten zein arriskutsua izanzitekeen 22 urteko gazte gaizki hezi bat munduan ba-karrik eta bankuan 300 milioi libera eskura dituela uz-tea. Hiru urte nahi duzun guztia lortuz, zure nahirikezkutuenak poz-pozik beteko dizkizuten neska guz-tiak, atzamar bakar bat ere mugitu gabe. hori nahikoada edonor aspertzeko eta bizitzaren zirrara galtzeko.Adin horretan bertan jakitea ez duzula inoiz lanikegin beharko, ikasi beharko, inoren baimenik ezerta-rako beharko, ez da batere ona. Edo agian bai, prime-ran pasatzen dut-eta. Denok behar dugu xede bat bizi-tzan, eta xedea zenbat eta zailagoa, eskuragaitzagoa,orduan eta hobea. Zin egin dezaket 932 pertsona hil-tzea ez dela batere erraza, ez horixe!

Tratatu psikologikoek jarraikako hiltzaileei buruzziotena irakurtzen nuen bakoitzean, algaraka hasten

45

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 45

nintzen. Zein sinple eta tipikoa. Nik ez nuen inoiztratu txarrik jaso, ez eraso sexualik; ez nintzen inoizmunduko pertsonarik adimentsuena izan, eta esko-lan ez nintzen txarto moldatzen, esaterako. Telebista-ri ere ezin errua egotzi, ez bainaiz inoiz oso zinema-zalea izan, eta film odoltsu bakanen bat baino ez dutikusi. Ondo pasatzen dut pertsona aukeratzen, etadenok daramagu barruan alde sadiko bat. Txikitan eznituen animaliak torturatzen; lagunekin noizeanbehin apoak harrapatzen genituen, lasto batez ipur-ditik putz eginda leherrarazteko, edo sugeei harrikahasten ginen, baina beste edozein umek bezala; ez datxikitatik gordetzen dudan oroitzapenik zirraraga-rriena. Nahiago nuen gure haurtzaina zelatatzea du-txa hartzen zuenean, egia esan. Atea kisketarik itxigabe uzteko ohitura zeukan, eta zazpi urteko ume ba-tentzat hori aurkitzea oso gauza garrantzitsua da. Al-dizkari batean baino lehenago, neska oso-oso batengorputza biluzik zuzenean ikustea kristorena da. Ezditut inoiz titi borobil haiek ahaztuko, are gutxiagosabel azpian ile mordoa ezkutatzen zela ezagutzea.Gogoratzen ez dudana da nire gorputzak aldaketarikizaten zuenetz. Baietz pentsatu behar dut, baina adinhorretan agian ez diegu holako aldaketei jaramonikegiten, ez dakit. Niretzat izugarri neska nagusia zen,ama bezalakoa ia, eta orain pentsatzen dudanean, gu-rasoen ohituren arabera, hamazazpi-hamazortzi urteizango zituela... Zahartzen goaz!

Ez dakit karramarroaren azken aztarnak desage-rrarazi bitartean holako hausnarketak nituen. Segu-ruenik ez. Uste dut azken egun hauek arte gutxitan

46

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 46

begiratu dudala atzera. Orduan, beraz, aurrera begi-ra ibiliko nintzen. Egun bi gehiago Bangkoken, etaPariserako hegazkina hartuko nuen. Txinatar atsegi-nari ordaindu, ilehoriari agur keinua egin, eta China-towngo kaleetatik osteratxo bat egitera abiatu nin-tzen. Esperientziak ziostan berehala euria ekarrikozuela. Ordubeteko euri jasa bortitza, eta kaleek ku-tsadura artean bidea bilatzen zuen eguzkia islatukozuten. Gustura ibiltzen nintzen euripean, are gehia-go han dena eginda neukala jakinda. Ordubete eginnuen, bai, euripean. Barregarria da turistak iheseanikustea, gutxik ateratzen baitute aterkia kalera. Ibaialdera joan nintzen, aurrean Wat Arun tenplu ikus-garria izan arte. Liluratuta nindukan eraikin hark,gertutik zein beste aldetik ikusita. Nire gusturako,hura zen Bangkokeko tenplu nagusia. Agian argazki-laritzarako zaletasun falta horrek eragin du nireoroimen fotografikoaren garapena, aurrean baneukalegez dakusat-eta, orain ere.

Azkar joan ziren egun horiek, eta azkar saiatunintzen Parisen konpondu beharrekoak konpontzen.Arazo administratibo txikiak. Dena dela, ez dut inoizgogoko izan nire kontuak inoren esku uztea; horre-gatik, gurasoek istripua izan bezain laster, kalean utzinituen aitaren administrari eta abokatu guztiak. Zer-tarako behar nituen? Halako dirutza berez adminis-tratzen da! Abokatuena, agian, ez zen hain ideia onaizan, baina tira, 22 urte nituen.

Esan bezala, beti ihes egin dut azkar Paristik, etaorduan ere halaxe egin nuen. Gustura itzuliko nin-tzatekeen Asiara, baina erabaki nuen, sinesgaitza iru-

47

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 47

ditu arren, Erroma ez nuela behar bezala ezagutzen.Polita izango zen Italia aldean egun batzuk ematea.Venezia, Milan eta Napoli agertzen ziren nire zerren-dan, baina Erroma artean ez. Neu ere harrapatu nin-duen ezustean hutsune hark!

Nire lan egiteko modua ez da izan inoiz oso siste-matikoa, inspirazioaren esku utzi izan dut. Hortaz,Erroman hotel txukun bat bilatu, –ez dut inoiz gehie-gikeria maite izan–, eta osteratxo bat egitera ateranintzen. Hura ez zen Bangkok, baina aho zabalik uz-ten ninduen pentsatzeak zelako hiri ederra eraikitze-ko gai izan ziren duela bi mila urte baino gehiagoerromatar haiek. Orain, gainera, thailandiarrekin al-deratuz, egungo erromatarren gidatzeko moduak ezninduen hainbeste harritzen. Argi dago koadriga gi-darien odola dabilkiela zainetatik. Presarik gabe, ber-takoek ezkontza-tarta esaten zioten Mussolinik erai-kiarazitako eraikin zuri handios edo handiusteaatzean utziz, foroen kaletik egin nuen aurrera, Koli-seo erraldoia begi aurrean. Sakon hartu nuen arnasa,edozein mementotan zenturioiren batekin topo eginbehar nuela sinetsita. Hura bai harri puska. Erromandena da harri, milaka urteko harri. Biriketan hartzennuen airea Zesar handiak, edo are Kaligulak hartukozuen bera izango ote zen bururatu zitzaidan. Ez, or-dukoak nekez edukiko zuen hainbeste ke zikin. Iza-tekotan, Neroni, lira jo bitartean, Erroma sutan ikusibitartean iritsiko zitzaionak.

Egun osoan ez nuen, hiria bera izan ezik, ezer in-teresgarririk ikusi. Iluntzeak hozkirria ekarri zuen.Fontana di Trevi inguruan, uretara txanpon bat bota

48

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 48

eta gero, hango harmailetan geratu nintzen, ardo bathartzen lasai. Zerikusirik ez frantses ardoekin, bainatira. Flashak gogaikarriak izatera iristen ziren, eta ho-rrela, nekatu ninduen azken flasharen jabea sartu zi-tzaidan gogoan. Astiro aztertu nuen: mutil gaztea, 30urtera iritsiko ez zena, janzkeran ezaugarri berezirikez: jeansak, artilezko jertse iluna... aipatzeko gauzagutxi; eta eskuan, neska gazte bati zuzentzen zion ar-ma nekagarria, atsedenik hartu barik. Neskak postu-ra ezberdinak eskaintzen zizkion: ile luzea aurpegiaurrean, aldamenera, katuka iturri ertzean... Ezkon-berriak euren ametsetako bidaian, zalantzarik ez. Bi-txia da pentsatzea zer daukan buruan hiltzera doanpertsona batek, hiltzera doala ez dakienean. Zenbatplan hurrengo egunerako, hurrengo asterako, hurren-go urteetarako... Ez kezkatu, ez hasi pentsatzen seme-alabak noizko, edo soldata igoko dizuten pisuaren or-dainketei lasai aurre egiteko. Lehenago pentsatubehar zenuen: ni hilez gero, zer geratuko zaio niremaite kutunari? Zenbat urte edo hilabete beharko di-tu beste batekin maitemintzeko? Gainera, noizeanbehin zeu ere agertuko bazina argazki horietan, egunbatzuetan begiratzeari utziko zenioke. Baina ez, filmosoa laztanarentzat. Eta ez da hain polita, gainera.Badakit maiteminduen begiek mundua ezberdinikusten dutela, baina jartzen zuen postura jartzenzuela, neska hura ez zuten inoiz aukeratuko Playboy-ko azala egiteko.

Aurrerantzean pazientzia beharko nuen. Ez dutatsegin, helburu bat aukeratu dudanean, hilketa bi-koitza egin beharra. Ez nuen gogorik hoteleraino bien

49

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 49

atzetik joateko, alegia. Hurrengo orduetan, ordea, te-rrazaz terraza jarraitzea tokatu zitzaidan. Tenperaturagora behera, italiar izozkiak beti sartzen dira ondo,baita kafe mota ezberdinak ere. Ondo etorriko zitzaiz-kidan logurari bide ez emateko. Piazza Navona lekuederra zen aukerari lasai itxaroteko. Patxadaz jesarri-ta, badaezpada nire kafea ordainduta, handik ikustennituen, monumentuen artetik argazki gehiago egiten.Halako batean, plazatik luzatzen zen saltoki errenka-dari erreparatu eta hara zuzendu ziren. Minutu ba-tzuen buruan bananduta zeuden, elkarrentzako opari-ren baten bila, seguruenik. Presa barik altxatu etasaltokietatik mugitzen hasi nintzen neu ere. Errazaizan zen mutilak zer nahi zuen asmatzea.

—Lagun batentzat ondo dago hori –zuzendu nin-tzaion, ingelesez.

Mutilak ulertu barik begiratu zidan, eta gero es-kuan eusten zion idunekoa aztertu zuen. Egia bainoez nion esan: harri faltsu haiek egokiak izan zitez-keen norbaitekin ondo geratzeko, baina emaztearen-tzat...

—Nik beti erosten ditut hemen senide batzuen-tzako opariak, merke-merkeak dira eta azken fineanpoza ematen die –jarraitu nuen–. Baina nire kutunaliluratu nahi dudanean... Badakizu, maitasunarensuari lehen urtean eustea ez da nahikoa, asko dakitnik horretaz.

Mutilak irribarre xaloa egin zidan. Mahaitxoanzeuden gauzei berriro begiratu eta ezezko keinuaegin zuen.

—Neuk ere zerbait aparta behar dut.

50

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 50

—Neska berezia duzu buruan? Ezustetxoa emangura diozu, ezta?

—Jakina, eztei-bidaian gaude eta oraindik hemenez diot ezer erosi.

—Neskek beti eskertzen dituzte loreak, baina be-netan liluratu gura baduzu...

Mutila nire berben zain geratu zen.—Askotan egon naiz ni Erroman, eta emaztea-

rentzat –eta maitale baten batentzat ere bai– niredendarik kutunenean erosten ditut opariak beti–maitaleak aipatuta egin nion keinu konplizeak azto-ratu zuen apur bat, baina barre egin zuen.

—Denda berezia izango da hura. Gertu dago?Agian biharko utz dezaket –esan zidan, erlojuari be-gira.

—Gainera neska zorioneko hori inguruan ibilikoda, eta urdurituko litzateke hamar minututan ikustenez bazaitu, ezta? Denda hau oso berandu ixten dute,baina agian errazago izango duzu bihar ihesalditxobat egiteko...

Mutilaren begiak bila hasi ziren, jendetzaren ar-tean.

—Ez dut ikusten, baina ez dut uste kezkatuko de-nik, holako tokiek txoratu egiten dute, eta ordubeteeman dezake lasai-lasai ni ez nagoela sumatu aurretik.

Biok egin genuen barre. Ahoskeragatik alemanaote zen pentsatu nuen. Berdin. Hangoa edo hemen-goa, amua irentsi zuen.

—Etorri nahi duzu? Ez dago urrun. Baina nik eznioke oparia emango hotelean egon arte. Hobe pen-tsa dezala ez diozula ezer erosi. Hartu iduneko hori

51

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 51

amarentzat eta erakutsiozu berari gero. Hoteleanoparia ematen diozunean... ikusiko duzu zelakogaua!

Lehen utzitako idunekoa hartu, eta prezioa ados-tu gabe ordaindu zuen. Ezagun zuen presa zeukala.Irribarrean ere irrika antzematen zitzaion. Hainbesteturista eta erosleren artean nekez esango zion inorkneskari mutila ikusi zuenetz; are gutxiago norekin.

Gezurretan ibiliko nintzateke Erromako planoaburuan nuela esango banu. Ez nekien norantz ari gi-nen zuzentzen, baina kale bakartiren bat topatukonuen, zalantzarik ez. Plazatik irten eta agertu zitzai-dan lehenengo bidetik eraman nuen. Ez genuengehiegi ibili behar izan itsua zirudien kale estu ilunbat topatzeko.

—Barkatu, badago aspalditik ase ezinik nagoenpremiatxo bat –eta begi keinua egin nion.

Gauzak ondo egin behar dira, eta egia zen txizaga-le nintzela. Kalean sartu eta berehala ipini nuen mar-txan iturritxo kantaria. Mutila, espero bezala, kale aho-an geratu zen, kanpora begira, eskuak poltsikoetan etatxistuka. Luzatu nuen kanila ixteko unea, eta gaztearipremia bera etorri bide zitzaion. Kafe gehiegi edan ge-nuen biok, bai horixe. Kontrako horma aukeratu zuen,bion arteko harremanak ez zuen gertuagoko traturakoematen. Azken tantak kanpoan geratzen zirela ziurta-tu, kremailera itxi, eta buelta egin nuen, nire labanamaitea eskuan nuela.

—Inoiz ez dugu jakiten betebehar batzuk noizetorriko zaizkigun eta onena abagunea aprobetxa-tzea, ezta?

52

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 52

Mutilak barre egin zuen, esku arteko txoriari be-gira.

—Agian ordubete barru bai, hasiko da kezkatzen.Hitzen zentzuaz hausnartzen hasi aurretik, esku

batez bekokitik heldu eta zintzurra egin nion. Zer-bait esaten saiatu zen, baina airearen ordez, odolakbete zizkion birikak. Txoria askatu eta besotik helduzidan, apurka-apurka beherantz erortzen zen bitarte-an. Horman orban ezberdin bi geratu ziren, hangoilunpean bien kolorea bereizten ez bazen ere. Eznuen jakin txilibitua kanpoan uztea gustu onekoazen, baina ez nion nik gordeko.

Gustura geratzen gara betebeharrak gainetik ken-duta. Adrenalinaren gorakadak behera egin aurretik,beste zirrara mota bat topatu behar nuen; beraz,nightclub ezagun batera jo nuen. Kafe gehiegi izanzen, eta nekez hartuko ninduen loak. Gainera, holakoekintzek askotan sortzen zidaten tentetzeari etekinaatera behar nion.

Handik urrun egon nintzenean, ordu laurden ba-tez ibili ondoren, taxi bat hartu nuen. Banekien norajoan nahi nuen, baina ez zelan iritsi. Taxilariak ezzuen arazorik izan Blue Moon topatzeko. Sartu nin-tzenean, ikuskizun lesbikoa zegoen agertokian. Ema-naldiaz gozatzen hasi aurretik, barraraino joan etamargarita bat eskatu nuen. Ondoan jesarrita zegoenneskari ahopeka entzun nion: «Arruntegia». Agianez zuen arrazoirik falta; berak, behintzat, goitik be-hera aztertuta, ez zuen ezer arruntetik: ikaragarrizkoneska puska, alajaina! Estrategia erabakitzen hasi au-rretik, ordea, zilborrerainoko eskotedun neska usain-

53

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 53

tsua hurreratu zitzaidan su eske. Hasiera topikoegia,baina su mota guztiak emateko prest nengoen. Beharnuen. Azal triangelu amaiezin haren inguruko soine-koaren kolorea askoz geroago ikusi nuen, luzaroangeziak bezala zuzentzen zitzaizkidan mutur zorrotzhorien erliebeari baino ezin izan bainion antzeman.Margaritek eragin kaltegarria izan aurretik eramanbehar nuen hotelera neska hura. Ordurako, Navonanutzitako neska sumatzen hasia ote zen alarguntasu-naren itzala?

54

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 54

iiestasien bila (2)

Arrunta zeritzon ikuskizunari, baina, hala ere, adizegokion so, aspaldian ikasitako arauari jarraituz:gauza orotatik ikasten da zerbait. Eskuan zeukan ku-batari eragin eta izotzen dantza sentitu zuen, limoia-rekin batera igerian. Neska bien gorputzak elkarri lo-tzen zitzaizkion, olioz igurtzirik distiratsu. Edozeingizonen begientzat gorputz bikainak, baina beraren-tzat, nabarmenegia zen ilegorriaren silikona. Aitortubehar zuen ondo betetzen zuela puxika puztu haienborobiltasunari tinko eusteko lana, baina plastiko ho-tzezko ahogozoa uzten zion berari.

Ezin kexatu Erroman topatutakoaz. Lehenengoastean lortu zuen lana. Hiriko gau-giroaren gidan os-pe handiko lokalen zerrendan bilatu, eta lehenengoanegin zioten leku. Jabeak ezin izan zion uko egin eskai-ni zion dantzari, eta aste hartarako bertarako eginzion tarte bat. Harrezkeroztik, bezero askoren fidelta-suna bereganatu zuen, eta gustuko ez zuen gauza ba-karra emanaldietatik kanpo ere janzteko ezarri zio-

55

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 55

ten estiloa zen. Mahai artean mugitu eta bezeroeigehiago edanarazteko lana ez zen berarentzat egina.Bere estiloaren funtsa gogoak eman ahala jarduteazen, eta Minneapolisko bere klubtxoaren ezaugarrie-kin gogoratzen zen batzuetan, herriminez.

Gogoratzen zen han maite zituen eta maite zutenbezeroekin, eta hango arau idatzi gabeekin: oholtzagainekoa eta oholtza kanpokoa ez ziren neska bera;oholtza gainean berak aukeratzen zuen, erreginari ze-gokiolako pribilegio hura, eta oholtza azpian besteedozein neskarekin bezala jokatzea zuten; neska zaila,hori bai. Hemen, ordea, gehiegi ziren kamerinoetarai-no iristen edo barra inguruan dirutza ikaragarriak es-kaintzen saiatzen ziren erretiratu trajedunak. Gehie-netan, emaztearen bizkar, baina batzuetan –horiekziren barregarrienak–, emaztearen baimenarekin.

Italiarrak itsaskorregiak ziren, inondik ere.Berdin zaharrak zein gazteak, ezkonduak zein ezkon-gabeak. Ez zuten monosilabo sinple baten esanguraulertzen. Ezta mila aldiz errepikatutakoarena ere. Etahori gutxi balitz bezala, ez zuten batere begirunerikemakumeekin: ezezkoa ulertzea lortzen zutenean,buelta eman eta gertuen zegoen lehenengo neskare-kin hasiko ziren berdin-berdin jokatzen. Horrek min-tzen zuen gehien, eta ezin zuen eraman. Ez zuten ba-tere irizpide finkorik emakumeekin! Lan girotikkanpo ere ikusi ahal izan zuen. Edozein ordu, edozeintoki aproposa zen nesken belarriak eztitzen hasteko.Agian, taberna, diskoteka eta klubetan aukera gutxizutelako, gehienetan gizonezkoak baino ez baitzirenbiltzen, eta ikusten ziren neska bakanak gizonezko

56

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 56

harro banaren eskuari ondo helduta ibiltzen ziren.Holakoa ei zen italiarren legea: emakumeak etxean,ondo zainduta, eta gizonezkoak kalean, ehizan. Atze-rritarrak izaten ziren, beraz, ehizaren helburu nagu-sia, diskoteka batzuetan zer topatuko zuten ezjakinsartzen zirenak. Edo, beste barik, kalean, azokan, mu-seoetan mugitzen ziren neska guztiak. Behin, nabar-menki haurdun zegoen neska bat zelan jazartzen zu-ten ikusiz tokatu zitzaion harritzea.

Gustura ikusiko zituen gizon horien etxeak barru-tik. Argi zeukan harro erakusten zituzten gomazkoorrazkeretan, janzteko ehun dotoreetan eta auto ikus-garrietan baino askoz gutxiago gastatuko zutela han.Azken finean, etxe barrua ez zen kaletik ikusten...

Oholtza gaineko bikotearen emanaldia bukatu au-rretik, barra barrutik gutun-azala eskaini zion Mariok,zalantzarik gabe, zerbitzaririk jatorrenak. Mutilen kon-tuetan antzeko gustuak izateak elkartzen zituen.

—Eskerrik asko, Mario. Ea gaua ez zaizun luzeegiegiten.

—Ohera zoaz?—Bai, eta bakarrik. Lo egiteko modurik onena.

Baina logura ez bazara, hemendik ikusi dut luze be-giratzen zizun baten bat –eta edalontziarekin urrungeratzen ez zen mahai bat seinalatu zion.

Mariok begi-keinua egin zion, esker onez.—Ez naiz batere logura. Bihar esango dizut zer

gimnasiotara doan.Neskak edaria bukatu zuen eta keinu nekatua

egin zuen. Ondoan atzerritar itxurako gizon batenbelarria eztitzen zebilen neskari begiratu zion, lortu-

57

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 57

tako ohekide berriaren bularra edozein mementotantiti punta haiekin alderik alde zeharkatu beharkozuela sinisturik.

—Zuri baino ez dizut esango. Bihar zeuk esanRosari, orain oso lanpetua dago-eta.

Mariok adi begiratu zion, esan behar zionari igarriz.—Bazoaz, ezta? –galdetu zion goibel.—Bai, Mario, nahikoa izan dut Erroman.—Hiru hilabete...Neskak harrituta begiratu zion. Patxadaz zigarro

bat atera zuen esku-poltsa txikitik, eta beste bat es-kaini zion Mariori. Honek onartu egin zion, trukeansua eskainiz.

—Ondo daroazu kontua.—Hiru hilabeteotan beste klase bat eman diezu

hemengo gauei. Prakak bustiarazi dizkidan neska ba-karra izan zara, baina ez esan inori –lausengatu zuen;azal beltzaranean hortz zuri-zurien ilara luzea margo-tu eta, haien artetik kea astiro bota zuen.

Neskak bekainak altxatu eta burua jaitsi zuen, ta-bakoa eta gutun-azala poltsan gordetzeko keinuan ez-kutatuz bere sentimenduak.

—Iritsi zinenetik jakin nuen ez zenuela hemendenboraldi erdia ere egingo –Mariok ere barra garbi-tzeari ekin zion, barruko ahotsa isilarazteko–. Bada-kizu nora joango zaren?

Neskak burua altxatu eta inguru osoari begiratuzion, ezpainak estutuz.

—Leku txikiago batera, hemen zerbait ikasi ba-dut. Ea hurrengoan zorte handiagoa dudan eta fran-tsesez ahoskatuko didan norbait topatzen dudan!

58

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 58

–eta barrearekin agurrari alaitasun puntu bat ipin-tzen saiatu zen.

—Gaur astiro ibili zara, edo Rosa azkarregi: bela-rria guztiz galdu ez badut, morroi hori Eiffel dorreabaino frantsesagoa zen.

Neskak albora begiratu zuen, baina ordurako Ro-sa eta atzemandako bikotea leku bero eta estuago ba-ten bila ziren joanak.

—Paris aldera agian? Han klub faltarik ez dago,eta frantsesik ere...

Biek egin zuten barre, bularretik estutasuna ateraz.—Ez, hori errazegia da. Nik frantsesak frantsesik

ez dagoen tokian harrapatu nahi ditut. Bueno, bate-kin konformatzen naiz, badakizu, barrutik arantza-txo hori kentzeko, besterik ez.

—Sentitzen dut haien ahoskera imitatzen ez jaki-tea; eta holakorik esango niokeen neska bakarra zara.

Neskak esku biak bildu zizkion bereetan, barragainean, begietara begira.

—Zuretzat gizona izango nintzateke... Baina ustedut oporrak hartu eta Londresko klubetan bilatu be-harko nauzula! –barra gainetik altxatu eta ezpaine-tan eman zion musu; musu hezea, berak ondo zekiensexu guztia segundo batzuetako keinu hartan ipini-ta–. Ez da komeni agurrak luzatzea. Hemengo inorknire berri izango badu, zeu izango zara hori.

Mariori kostatu zitzaion begiak berriro irekitzea.—Sinistuko didazu prakak aldatu beharko ditu-

dala badiotsut?—Esan barik ere badakit. Hori da nire ahalmena

–erantzun zion jostari.

59

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 59

—Gaur mahaiko mutil horrekin huts egiten ba-dut, zeu izango zara erruduna. Neska bat!

—Izan konfiantza handiagoa zure atal horretan,ez dut uste guztiz hustu zaizunik. Hurrengo musuaLondresen, ez ahaztu.

Agindu horrekin utzi zuen Blue Moon kluba beti-ko. Marioren burmuinetan iltzatuta geratu zen agin-dua, gau hartako arrakastan lagun izan zuen agindua,mutil hura asetzen zuen bitartean. Berak, ordea, ondozekien hitz haiek klub hartako kearekin batera hilkozirela, hango aire-garbigailuak xurgatuta. Lenak, klu-beko errusiar lagunak, utzi zion motorra azken aldizhartu, eta alokatuta zeukan pisura itzuli zen Erroma-ko kale ilun eta bakartietatik. Eskerrak klubetik kan-po bere larruzko txamarra jantzi zezakeela soinekoharen gainetik, motorrean hotza hezurretaraino sar-tzen baitzen.

Azken aldiz egin zuen lo pisu biluzi hartan. Hiruhilabete haietan ukitu pertsonala eman zion, bainaez askorik, argi baitzeukan hasieratik hangoa ez zelaluzarorako izango. Atean maleta handia zeukan zain,prest; aurreko egunean utzi zuen dena bilduta, gera-tzen zitzaion gauza bakarra hil horretako soldata ja-sotzea zela jakinda. Ondo etorriko zitzaion diru berohura oso garestia ei zen hurrengo hirian hasteko.Horma batean bere emanaldietako bat iragartzenzuen kartel handi koloretsua utzi zuen. Ez zegoentxarto, argazkiak nahiko ondo jasotzen zuen beresentsualtasun guztia, izara garden batean bilduta.Agian hurrengo apopiloaren gauren bat inspiratukozuen. Ez zen hura berak nahi zuena: iragarki bat. Ez.

60

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 60

Oraindik egunkari baten lehen orria lortu beharzuen. Bazekien ez zela zaila izango Playboy aldizkari-koa lortzea, baina berak ez zuen material erotikoanagertu nahi, edonork irakurtzen zuen egunkari bate-an baizik. Ez oholtza gaineko pertsonaiari eskainita-ko artikulua, kanpokoari buruzkoa baino.

Europako konkista hasi besterik ez zen egin. Zernahi ez zuen ikasi zuen Erroman. Orain, Londresen,estrategia aldatuko zuen. Han pub txiki asko ei zegoen,eta halako batean bere legea ezartzen utziko zioten. Za-rata handirik gabe, Minneapolisen bezala.

Dena dela, bizitzan lehentasunak daude premienartean, eta berak, bed and breakfast ahalik eta merkee-na topatu ondoren, sabela bete eta arropa berriren batbehar zuela erabaki zuen. Ondo etorri zitzaion lehena-go Londres ezagutzen zuten Erromako lagun batzue-kin hitz egitea, hasteko, hiripekoan joaneko txartela-ren ordez egun osokoa erosteko. Horrela, CandemMarketera jo zuen, premia biak betetzeko asmoz.

Kale hark liluratu egin zuen. Berehala txinatar ja-naria zuen esku artean, eta zotzei eraginez, bigarreneskuko larruzko txamarra baten bila abiatu zen. Argizeukan, edozein klubetan hasita ere, ohitura zaha-rrak berreskuratu nahi zituela, eta hiri erraldoi har-tan aurreikusten zuen hotzari aurre egiteko, hobetxamarra lodi bat; baina bere estilokoa. Ez zuen pre-sarik, eta merkantzien labirinto hartan orduak emanzitzakeen toki beretik bi aldiz igaro barik. Bila zebile-na topatu aurretik, adi-adi sentitu zuen txakur-panpi-na maitagarri bat, berari begira, eta ezin erosi gabegeratu.

61

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 61

Azkenean, lagun berria besarkatuta eta txamarrajantzita, agertu zitzaion lehenengo pubean sartu zen.Garagardo eder bat ere ez zitzaion txarto etorriko, etainformatzen hasteko ordua zen. Taberna ez zegoenoso betea, baina kostatu zitzaion zerbitzaria gertura-tzea, mutil baten jario etengabeak ez baitzion betarikematen. Dibertigarria zen itxuraz mutil hura, bainaazkenean zerbitzariak zirrikitu bat topatu zuen ber-ben amaraunean, eta neskagana jo zuen, irribarretsu.Hasteko, litro erdiko gozamena; gero hasiko zenitauntzen, airea betetzen zuten rock akordeek ere pa-txadaz edatera gonbidatzen baitzuten. Topatuko zue-na ordura arte hiriaz zuen lehen inpresioaren pare-koa izanez gero, luzaroan geldituko zen Londresen.

62

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 62

viiiezezkoen bila (1)

Mundiala, benetan mundiala izan zen, pibe. Han nen-goen ni, ohean, buruari eragiten. Zuk pentsa: norenburuan sartzen da holako neska puska batek baietzesan behar dionik hain modu baldarrean egindakoproposamen bati? Jainkosa bat zen hura, sinetsidazu.Bera han, nire gainean ni zalditzat, zezentzat edo ba-tek daki zertzat hartuta, gora eta behera, zoro batenmoduan, eta ni zera pentsatzen: «Boludo, zer egin duktxarto?». Alderantzizko mundua zen hura, pibe.

Kontalaria apar artean garagardoaren bila hasizen unea baliatu eta zain zegoen neskagana joan zentabernaria, artean irribarre zabala zintzilik. Han ge-ratu zen mutila, likido horiari begira, bertan erantzu-na topatu behar balu bezala.

Holaxe izan zen. Gorputz zizelkatuaren jabe bel-tzarana bere gainean, Panpa osoa lauhazka zeharkatubehar zuelakoan. Behetik gaineko forma bikain haieizenbat eta gehiago begiratu, gutxiago ulertzen zuenzelan zen posible. Inoiz egon gabea izan arren, segu-

63

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 63

ru zegoen San Pedro katedralaren kupula ez zela,dardararik txikiena adierazi barik, marmolezkoak ba-lira bezala, itsaso zakarrean harrapatutako ontzi gal-duen antzera astintzen ziren titi haiek baino perfek-tuagoa. Arkitektorik trebeenak ere ez zuen lortukodiseinu hoberik, esfera-erdi tinkoak, tontorretakomuturrak sendo, zorrotz, aurrera begira. Gerri estuakbeste proportzio batean egina zirudien, eta besteenoparotasuna nabarmentzenago zuen. Ezinezkoa ger-tatu zitzaion akatsik txikiena ere topatzea. Are gu-txiago batere maleziarik gabea ematen zuen aurpegizerutiar hartan. Jainkosa bat, zalantzarik ez.

Zerk huts egin zion, bada? Sexu makina baino su-tsuagoa zen neska hark, aseezin, hirugarrenez hutsa-razten zuen bitartean, hamaikagarren aldiz birpasatuzuen diskotekako eszena. Ez zen zaila gogoratzea,hain izan zen laburra. Irudimen gutxiko mementoaizan zen, agian leku hartan Fernet topa zitekeela jaki-teak, eta gainera coca-colaz nahastu, horrek eraginzion pozak bere ohiko jarioa trabatu ziolako. Pistarahurbildu eta bertan bereganatu zion arreta osoa. Inor-txo ere ez zitzaion gerturatzen, baina gizonezko gehie-nen eta emakumezko batzuen begiak haren gorputze-ra zeuden josita. Errespetu edo beldurren batekgalarazten zien harekin ezertan saiatzea, eta neska as-ke eta konplexu barik mugitzen zen pista erdian,bihurgune guztietatik erotismo olatu basatiak bana-tuz. Argi zegoen: neska haren ezezkoak aspaldikoerretraturik ederrena inspiratuko zion. Ezezko inpre-sionista izango zelakoan zegoen. Fernet-cola eskuan,tanta bakar bati ere erortzen utzi barik, pistatik bide

64

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 64

egin eta, atzetik iritsita, esku bat igaro zion izter dis-tiratsutik, laztanka. Berehala sentitu zuen diskotekaosoak arnasari eusten ziola, profanazio hartara ausar-tu zen herejearen porrotaren zain, sutara botatzeko.Neskak, ordea, ez zion eskua kendu, eta ipurdia berekontra estutu zuen, irribarre xaloa galdu gabe. Nes-kak jolasa luzatu nahi zuen itxuraz, gizajoari gorago-tik erortzen uzteko. Kolpe hark margolan ezin-hobeautziko zuen.

—Ete, no os vendrés conmigo a daros un buen re-volcón.

Neska itzuli egin zen, eta bera zaplastako ederrajasotzeko prestatu zen. Horren ordez, berriz, sugehipnotizatzailea zirudien beso malguak sama ingura-tu eta pozoi guztia askatzeko gertu zegoen mingainhezea barneratu zitzaion aho bete hortz –eta min-gain– geratutako ezpain harrituen artean. Zientifiko-ki ezinezkoa zen!

Jarraian etorritako zurrunbiloak oherainoko bi-dea lausotu zion. Begi zelatariek lepoan sartu zizkio-ten labana guztiak etzan aurretik atera beharko zi-tuela pentsatu zuen, baina ez zuen astirik izan, etahaien mina ere ez zuen nabaritu suzko ezpain toles-gabe haiek arima xurgatzen zioten bitartean. Jakina,ez zion holako une bati muzin egingo, baina, halaere, diskotekan utzitako guztiek desiratuko zituzke-ten ordu haiei ezin zuku guztia atera, berari zukuguztia atera bazioten ere. Bere buruan bueltaka zebi-len inoiz izango ez zen erretratu inpresionista hura.Egoera benetan inpresionista zela aitortu arren. Edoinpresionantea, bederen.

65

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 65

Baina horrelakoa zen artistaren patua. Londresenemandako astean ere gazi-gozoak tartekatu zitzaiz-kion. Aurreko gauean ezezko barrokoa lortua zuen.Mila itzulinguru eta apaingarri artean eman zion ile-gorri hark ezetza. Ahalegina estimatu eta olioa erabi-li zuen mihisean neska haren erretratu kargatua uz-teko. Gogoa zeukan hotelera itzuli eta behin sikatutaemaitza lasai ikusteko. Ondo ziurtatu behar zuenmihisea biribiltzeko prest zegoela hiri bizi hartanegindako beste hirurekin batera Bartzelonarako bi-dea egiteko. Mementoz Bartzelonak utzi zion ahogo-zo mikatz hura kendu behar zuen. Agian argentinarahoskerak limurtu zuen neska paregabe hura, edo,agian, nekatuta zegoen bere edertasuna hesi iragan-gaitzean atxikita bizitzeaz, eta hurreratzen zitzaionlehena irensteko irrikan zegoen. Edozelan ere, bereartea zapuztu zion, eta Kataluniako hiriburuarekinzorrak kitatu behar zituen. Daliren lurraldeari ezezkosurrealista zegokion, eta nola edo hala lortu beharzuen.

Itzela zen emakumeen ezezkoek artea sortzekozer ahalmen zuten. Bera ezezkoz elikatzen zen. Zerematen dizu baiezko batek? Ezer gutxi. Gozamenez-ko gaua, ados, baina sorkuntzarako kaltegarria daasetasuna. Hutsuneek, gabeziek sortzen dute artera-ko gaia. Gura duena daukan gogoak inspirazio eskasadauka. Irrikek, desilusioek, zapore garratzek, minek,malenkoniak, aldiz, mila zirrara eragiten dizkiote ar-tistaren eskuari.

Candem zeharkatu eta hiripekoa hartu zuen, hote-lerako bidean. Lan egiteko, tokiak ere garrantzia zeu-

66

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 66

kan, eta Londresko hotelak horretarako oso egokiak zi-ren. Ezin errazagoa zen hiri hartan logela zahar, higa-tu, kolorgeak topatzea. Sabaia han goian galtzen zen,berogailu nekagaitzaren bero guztia eramanez, eta uz-tai batzuk apurtuta okertzen zen gortina urratuak itzaliradokitzaileak sortzen zituen. Hori bai, garesti or-daindu behar zen Londresen holako txokoa lortu ahalizateko. Baina hotzari ardo beltz merke apur batekinaurre egiteak gorputzaldi egokia bermatzen zuen. Ar-doa, jakina, Katalunian erosi zuen, ondo baitzekienLondresen ardorik merkeenak ere urrearen prezioaizango zuela.

Han egindako erakusketaren arrakastak egonal-dia luzatzeko aukera eman zion, baina, hala ere, Bar-tzelonara itzultzeko ordua hurbiltzen ari zen. Penaematen zion lan bat saldu behar zuen bakoitzean, bai-na ordenagailu eramangarrian guztien argazkiak zi-tuen bilduta, eta maiz birpasatzen zituen, inspirazioaekarri zioten uneak oroituz. GQview programan pa-satzen zituen denak, banan-banan. Irribarrea ezezkonaif hark eragin zion. Alemaniar emakume ezkonduharena izan zen. «Senarra haserretuko litzaidake».Senarrak derrigorrez jakin behar balu bezala. Bainazintzotasun osoz esandako hitzak izan ziren, masai-lak gorritu zizkiotenak. Hurrena ezezko hiperrealista,belgikar esnegainezko opil hark eramandakoa: «Zergaldu zait zu bezalako berbalapiko nekagarri bate-kin? Ohean ere isildu behar ez baduzu, nekez eragin-go didazu behar dudana. Janzkera ere zaindu beharzenuke, erakargarria izan gura baduzu. Begira zenbatmutil dagoen inguruan, eta zuk zeuk kokatu zeure

67

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 67

burua dagokizun mailan. Gero, oraindik ausartzenbazara, itzuli eta ordaindu garagardo bat». Jakina, zeregingo nuen nik ia metro biko ilehoriz inguratuta,arropa zarpail haiekin? Aukera bakarra: eder harenxehetasun guztiak buruz ikasi, eta argazkia baino fi-delagoa izan zitekeen irudia margotu. Bai, neurri ba-tean artea masokismo bide bat ere izan daiteke.

Bartzelonara itzulita, inspirazio berriak bilatzeariekitea zegokion. Handik Espainia osoan egin zitzakeentxangoak, beste motatako ezezkoen bila. Baina hiri har-tako helburua argi zeukan.

Urtea aurrera joanda, berriak, 2001 hark, zorte ho-bea ekartzea espero zuen, urtarrila antzera amaitu etaotsailak berdin alde egiteko itxura bazuen ere. Bere-hala, Bartzelonako giroari eginda zegoen. Handik Mi-lana zein Parisa egingo zituen txangoak. Milangoakbai ezezko dotoreak; klasikoak, baina bete-beteak.

Gaudik utzitako maisulanek bake apur bat ekarribehar zioten, izpirituan, behintzat. Baina behar zuenlangaia eskuratzeko egokiagoa zen parke bat, elizabat baino. Bere pentsamenduak bezala hainbat nora-bidetan altxatzen ziren zutabeen artean arrabita joleanonimoa entzunda, surrealismoaren zain jesarri zenhirira begiratzen zuen balkoi zabalean. Berdin zi-tzaion gazta bezala bere gainetik urtuko zen ezetza,zein intsektu hanketan iritsiko zitzaion ezezko erral-doia. Egia esan, ez zekien zelako itxura eduki beharzuen ezezko surrealista batek, baina luze barik eza-gutuko zuelakoan zegoen.

Inguru hartara biltzen ziren gehienak kamera es-kuan zetozen, haietariko asko irakasleen zaintzapeko

68

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 68

eskolako umeak. Ez, ez zirudien lekurik aproposena.Hiri hartan bertako neska behar zuen, eta adin bate-tik gorakoa, zalantza barik. Horregatik, urruneanemakume bat belarriak musikan bilduta jogging egi-ten ikusi zuenean, bitan pentsatu gabe altxatu eta ari-neketan abiatu zen. Hasierak, berez, bazeukan zer-bait surrealista. Argi zegoen emakume hura sasoianzegoela, hamar bat minutu behar izan baitzituen pa-rera iristeko. Emakumeak zeharka begiratu eta errit-moari eutsi zion, jaramon handirik egin barik. Hanzegoen bera, panazko beroki potoloa eta bufanda lau-kidun beilegia aho parean, eskuak poltsikoetan, be-rrogeietatik gertu zegokeen emakume txandaldunilehori baten ondoan ariketa fisiko pentsaezina egi-ten. Neguko hotzari aurre egiteko bide ezin hobeazen, baina berak ez zuen hainbeste korrika egiteninstitutu garaian futbol taldetik egotzi zutenetik. Be-rez mehea zuen gorputzak ez zuen horren premiahandirik. Jaten zuen apurra horrela erretzea baino ezzuen falta!

Bihotza ahotik bota aurretik, emakumearen sor-balda ukitu eta arnasestuka hitz egin zion:

—Erritmo honetan hil behar nauzu.—Sarriago egingo bazenu, ez zenidake hori esango.Tira, belarriak musikan bilduta bai, baina gortu

arte behintzat ez zeuzkan. Ordurako katalanera ohi-tuta zegoen eta erraz ulertu zion. Argi zegoen huraez zela turista bat. Primeran!

—Buenos Airestik etorri naiz arineketan, zurekintopo egiteko, eta jakina, kilometro asko dira –jarraituzuen berak gazteleraz.

69

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 69

—Arropa lehortzeko denbora izan duzu, behin-tzat. Atlantikoa hotza?

Ez zuen gupidarik izango: erritmoari eusteazgain, berba eraginez agonia luzatzeko prest zegoen.Gazteleraz berba egiten zion orain, bazen zerbait.

—Ez dakizu ondo, baina ederto etorri zait parkehonen eta zure hitzen tenperaturara egokitzeko.

Emakumeak irribarre egin bai, walkmanaren bo-lumena jaitsi ere bai, edo horrela interpretatu zuenberak keinu hura, behintzat, baina kirol oinetako ur-din haiek aurrera egiten zuten beti, ezertan ere mo-teltzeko asmorik adierazi gabe.

—Atseden laburtxo bat? Banku ezin erosoagoakikusi ditut inguruan...

—Ez hasi bukatu ezin duzun ezer, motel, nik ezdizut jarraitzeko eskatu.

—Zer egin behar nuke zu bezalako emakume ederbatekin postura erosoago batean hitz egin ahal izateko?

Emakumea pentsakor geratu zen tartetxo batez,eskuturreko kronometroari begiratu, eta burua ku-lunkatu zuen.

—Hogei minutuz erritmo honi eutsi eta erabakibeso horiek zenbat kilo altxa dezaketen.

Une batez erritmoa galdu zuen. Zenbat kilo? Biz-kortu behar izan zuen berriro parean ipintzeko, ideiabi buruan dantzan. Lehena kezkagarria: hogei minu-tu gehiago korrika! Bigarrena, misteriotsua: zenbatkilo... Buruaz distantzia apur bat hartu eta txandalhartan ezkutatzen zen gorputza neurtzen saiatu zen.Emakume garaia zen, baina argi zegoen ohitura osa-sungarri hark adinaren joerari aurka egiten ziola. Hi-

70

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 70

rurogei bat kilo? Berrogeita hamasei? Doitasunezkotresna falta zuen garunean.

Emakumeak erlojuari berriro begiratu eta geldituzenean, superman sentitu zen: lortua zuen! Dena dela,ordu erdi joan zen eta artean ez zuen ikusten ezezko su-rrealista nondik iritsi behar zitzaion. Gorputza belaune-tan bermatuz, azken ahalegina egin zuen gosaria bertanez uzteko. Kafea eta croissant bat, asko ere ez zen gal-duko, baina bai garrantzitsuena: ohorea eta duintasuna!

—Tira, besoetan hartu behar zaitut orain?—Ni besoetan hartu? –emakumeak harrituta begi-

ratu zion–. Argentinar guztiak zarete hain xelebreak?Etxean igogailua dugu, beraz, poltsak haraino eroan-da, nahikoa.

Poltsak... Inguruan ez zuen poltsarik ikusten. Bai-na zelan imajina zezakeen supermerkatura lagundueta eskuetan poltsa bina hartuta irten beharko zuela?Ez zekien ezta zer auzotan zeuden ere, Bartzelonakoalde hartan ez baitzen inoiz egon.

Ataria dotorea zen, oso klasikoa. Emakumeakigogailuko atea irekita itxaron zion. Ondo irabazitazeukan ezezkoa. Argi zegoen ordura arteko guztianahiko surrealista izan zela, beraz, aho txinpartatsuhartatik margolanerako behar zituen hitzik egokie-nak aterako ziren. Igogailuan sartu eta poltsak utzizituen, arnasa hartuz.

—Sasoi betean utzi nauen erreginaren zilarrezkojauregia ezagutzeko ordua heldu da. Zer ordutan iri-tsi ohi da erregea?

Proposamena eginda zegoen. Airea sakon hartueta soinu zoragarriak entzuteko prestatu zen.

71

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 71

—Erregea beste erresuma batean dabil, eta semeakez du eskola lau eta erdiak arte bukatzen –eta hiruga-rren solairuko botoia sakatu zuen–. Jauregiko txokoguztiak ezagutu aurretik indarrak hartu beharko ditu-zu, bestela goiz bukatuko zait bisita. Ikusiko duzu zela-ko oilaskoa.

Emakumeak ez zuen ikusi koitaduari geratu zi-tzaion aurpegia. Geratzen zitzaion indar apurra igo-gailu hartan bertan akituko zitzaiola sentitu zuen,hankak parkinsonak jota.

Ia hitzik gabe irentsi zuen oilaskoa, dastatu barik.Emakume hark ordezkatu zuen bere ohiko jario eten-gabea. Aitortu behar zuen tindatutako ile horren az-pian adimen zorrotza ezkutatzen zela, baina ezinzuen gozatu. Izorratu zioten beste margolan zapuz-tua baino ez zuen ikusten berak.

Logelan ez zen dirua falta, argi zegoen. Emaku-meak esan zionez, etxetik enpresa txiki bat zeraman.Interneten abantailak. Tinko zirauen gorputza biluz-ten zuen bitartean, semearen emaitza akademikoeiburuz hitz egin zion. Ordura arteko elkarrizketarikhutsalena izan zen han hasitakoa. Igogailuan apur-tzen hasi zen magia guztiz agortua zen emakume hu-ra ipurdia betetzen sentitzeak zelan berotzen zuen ja-kin zuenerako. Batez ere, ohe aurrean zeukan ispiluanbere burua lau hankatan ikusten zuenean. Hasperenozenak egiten zituen, esku batez bularrak estutzen zi-tuen bitartean.

Kondoia bete bezain laster, azkar janztera pre-miatu zuen. Orduan jabetu zen luze egin zitzaion jar-duketa hark benetan jo zuela luze, arratsaldea aurre-

72

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 72

ra joanda baitzegoen. Ez zion bi aldiz esan beharizan, etxe hartatik ihes egitea besterik ez baitzuen de-sio. Kalean berarekin gurutzatu zen umea semeaizan zitekeela pentsatu zuen. Bizkarra izorratu beharzion motxila hark arratsalde lanpetua igaro beharzuela adierazten zuen. Egun hartan, behintzat, amakez zuen estutuko, eta seguru zegoen askari ederraprestatuko ziola.

Hiri hark ez zion zorte onik ematen. Fernet apurbat behar zuen penak kentzeko. Etxean dutxa hartuzuen egun hartako usaina ahazteko, baina porrotakito egiten zuen. Ezin lau horma haien artean geratumargotzeko ezer ez zeukala jakinda.

Noraezean abiatu zen Bartzelonako kaleetatik eta,nekatu zenean, topatu zuen lehen klubean sartu zen.Edalontzia bete eta mahai bakarti bat aukeratu zuen,itzaletan lasai mozkortzeko gertu. Argi guztiak itzalizirenean, poztu egin zen. Ahots batek zerbait aurkez-tu zuen eta segidan txaloak entzun ziren. Ikuskizu-nen bat hasiko zen bere bizkarrean. Has zedila, bada.Fernet haren garraztasunak on egiten zion, ez zuenbesterik behar. Musikagatik igarri zion ikuskizun mo-tari, baita jendearen isiltasunagatik ere, baina ez zuenhura ikusi beharrik, jakin-minik txikiena ere ez.

Erabakita zeukan: hiri hark ez zuen garaituko.Ordura arte huts egin bazuen ere, aukera gehiagoedukiko zuen. Bartzelonan bizi ziren emakume guz-tien artean baten batek esango zion ezetz!

73

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 73

74

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 74

iiestasien bila (3)

Lehen eguna toki berri batean. Lehen kontaktuaikusle berriekin. Oihala atzean utzi eta eszenatokiralehen aldiz agertzeko unea. Horrek guztiak berez zeu-kan xarma berezia. Gogora ekarri zuen bere estreina-ko eguna Minneapolisen. Harrezkeroztik beste hasie-ra bi izan zituen, eta orain, Londres ere atzean utzita,Bartzelonan zegokion zirrara hori sentitzea. Beti le-hendabizikoa bezain kitzikagarria. Atzera begiratuta,bere maletan pilatutako sexu esperientzien katalogoa-ri begiratuz gero, argazki politak topa zitezkeen. Sexuesperientzia bakoitzaren irudi bereziren bat gorde-tzen zuen oroimenean, eta guztiak maite zituen. Ba-tek ekarri zion irribarrea ezpainetara bereziki. Huraere, laburra izan arren, sexu esperientzia izan baitzen;berezia, segundo bateko intentsitate betekoa, Marioez baitzen izan barruko arropa busti zuen bakarra.Holako keinu sinple batek, musu batek, tsunamia sorzezakeen, olatu apartsuen ordez, eta bera, ikusten jo-an zen bezala, mareen andrea zen, Poseidon bera bai-

75

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 75

no jabeago. Dena dela, ez zuen uste bere sexu ibilbi-deak errekorren bat apurtzeko balioko zuenik. Aregehiago: ez zekien noiz arte eutsiko zion abiada hari.Mugimendu asko urte labur bitan. Baina mementozatsegin zuen bizimodu askea, batere sokarik gabea.Behin etxeko portuari lotzen zuen txikota moztuta, ezzeukan inora luzaroan lotuta geratzeko asmorik.Nahikoa zen gurasoei noizean behin deitu edo idazteaondo zegoela esateko, eta postalen bat, bizi zen tokia-ren ideiatxo bat egin zezaten.

Bartzelona, pentsatu zuen. Han zegoen tente berekontinentea topatu ei zuen pertsona. Hiri garrantzi-tsua, beraz. Eta klasekide batek baino gehiagok esangozuen hori Mexiko inguruan zegoela. Europan Londreseta Paris baino ez baleude bezala. Egunen batean, etxe-ra itzuliz gero, kontatuko zien Londres hura zelakoaden benetan. Esango zien Erroman badaudela filme-tan ikusten diren eraikinak, baina apurtuta eta legio-nario barik, jendeak koadriga lasterketetan legez gida-tzen jarraitzen badu ere. Eta, batez ere, esango zienBartzelona ez dagoela Mexikon, eta jakin berri duenez,Espainian ere ez, Katalunia deritzon toki batean bai-zik, azken hau artean ondo ulertu ez bazuen ere. Az-ken finean, klubeko langile atsegin bat hizkuntzen gai-neko zerbait azaltzen ahalegindu arren, italieraz hitzbakan batzuk baino ikasita ez zituzten belarrientzat,zaila zen esan zizkion esaldien artean ezer bereiztea,ezinezkoa ez esatearren. Inon finkatzeko asmorik ezzuen bitartean, zer dela-eta ikasi behar zuen zihoantoki bakoitzeko hizkuntza, mundu guztiak ingelesezjakinda? Berak hizkuntza unibertsala zerabilen: se-

76

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 76

xuarena. Eta bertan erakutsiko zien hangoei zeinerraz ulertzen ziren bere berba bako mezuak.

Ez zekien zerk bultzatu zuen mozorro denda har-tan aurreko egunean ikusi zuen jantzi hura erostera,baina oholtza gainean agertu eta bat-bateko eraginaigarri zien han bildutakoei. Inozentziarekin jolasteraohituta zegoen, eta emaitzak begi bistakoak ziren hanere. Dendan esan ziotenez, mozorro hura urte batzuklehenago telebistan ezaguna egin ziren marrazki bizi-dunetakoa zen: Sailor Moon. Egia aitortze aldera, beraez zen inoiz marrazki ez komiki zalea izan, beraz, tu-tik ere ez zekien horretaz. Azaldu ziotenez, planetenizenak hartzen zituzten neskatila gerlariak ziren, etaberak, zalantzarik gabe, Venus gerlariarena hartuzuen, mitologiaz gauza handirik jakin gabe ere, ondoezagutzen baitzuen bere ezaugarriei zegokien jainko-sa zein zen. Artean ezin imajinatu zuen hiri hartankomiki eta, bereziki, manga inguruan, zer pasio mugi-tzen zen. Ikusleak mutu geratu ziren, txistua irenste-ra ere ausartu barik, begi aurrean zuten izar haren be-roak zelan urratzen zituen sentituz. Zeri begiratuezin erabakirik sentitu zituen, izterren erdira ozta-oz-ta iristen zen gona tolesdunaren azpiko zutabe tinko-ei ala gaineko sabel samurraren erdia seinalatzenzuen puntu liluragarriari. Baina arretarentzat eragoz-pen gehiago zegoen: marinel tankerako alkandora la-bur haren presio nabaria, ukondoetaraino zetarenlaztanaz beso meheak biltzen zituzten eskularruak,urrezko txirikorden muturrei eusten zieten xingola-txoak, oinak ttipiagoak egiten zituzten sandalia etagaltzerditxoak... Irribarre xalo hura bezain zuriak ba-

77

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 77

tzuk, begirada sarkorra bezain berdeak besteak, atalguztiei zor zieten mirespen itoa.

Benetan marrazki bizidunetatik ateratako ametsazirudien. Japoniar estiloaren erotismo guztia zegoenhan gorderik, gorpuzturik, haragi bihurturik, hiru di-mentsioak inoiz baino hiru dimentsioago.

Berari ere gustatu zitzaion ikusleen aniztasuna.Mahai batean negozio afariaren ostekoan ziruditenexekutiboak zeuden, ondokoan rastadun mutila hippy-punk itxurako neska-lagunari ondo helduta. Itxurazkolotura hura begiak bere gorputzera iristerakoan apur-tzen zen. Batenak alkandora zulatzen saiatzen ziren,bestearenak gonaren eta galtzerdien mugen arteanmugitzen ziren.

Une batez ezinegona sortu zion gauza bakarra,bakartuta zegoen morroi haren axolagabekeria. Halaere, ez zion kontuan hartu: behin ere begiratu ez ba-zion, normala zen sorginkerian harrapatuta ez egotea.Ez zen bera izango buruan bide zuen labirintoan tar-tekatuko zena. Jarrai zezala edalontzian irtenbide bila.

Aniztasun kitzikagarri haren erdian ez zeukanerabakita zeren arabera bideratu gaua, baina Venusgerlariak, hala ere, ez zion mugitzeari uzten; bera no-ra, begi guztiak (tira, ia guztiak) hara. Mugimendubatek adiago ipini zituen, hori posible bazen, gonak,segundo batez besterik ez, zeraman ipurdi borobil ir-moa ikusten utzi baitzien. Bazekien buru haietan gal-dera ibiliko zela, tanga ikusezina ote zeraman ala be-netan gona azpian besterik ez ote zegoen. Misterioaargitu barik zuzendu zen mahai artera. Bati kokospe-tik atzamar berde batez xamur heldu, beste baten be-

78

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 78

launean jesarri, hankak orain estu, gero zabal... ba-koitzari hitzen bat esateko xuxurlatzen zion.

Subkontzientea frantses ahots hura idoro nahianzebilen, eta apika, hats ezberdinak joan ziren berezentzumenak biltzen, eta areagotzen zihoakion barru-ko hezetasunaren aztarna neska baten izterrean uztenzuela sentitu ostean, ustekabean, hasieran ikusitakoneska hippy-punkaren marihuanazko hitzek egin zu-ten bere barnerainoko bidea. Ezpainak harenei elkar-tuz, belar goxoa edan zuen haren mihitik. Hankekneskaren gerria inguratu zuten, bere ipurdi biluziakbestearen izterretan gora eginez, labain. Aulkitik mu-gitu barik neskaren hiru kamisetak erantzi zituen, as-tiro baina etenik gabe. Tiranteduna lehenengo, mahu-ka luzeduna gero, mahuka laburrekoa bukatzeko.Besoak altxatu eta gauza bera egin zezala iradokizion. Partaide berria ez zen lotsatu, eta lilura epel ba-tek harrapatuta, agindu mutuei men egin zien.

Berehala, gonbidatuaren bularrak biluzi eta bategin zuten Venus jainkosarenekin; bien enkontruarisua zerion. Berak bazekien ondoko mutil-lagunarenaditasun mutuak neska beroagotzen zuela. Mutila ezzen ausartuko gonbidapenik gabe zentimetro gutxirazeukan azal gorira atzamar bakar bat ere hurbiltzera,eta berak argi zeukan: ez zuen gonbidatuko.

Neska biak gerritik gora biluzik, gona azpiko se-kretua artean estalirik, oholtzara abiatu ziren, eskutikhelduta. Neskak aukeratzeak bere abantaila zuen: le-hen orgasmora iritsita, sexu indarrak ez zien beheraegiten. Luze barik belauniko zeuden biak, dantzariakatzetik helduz bestearen bularrei. Eskuak gonbida-

79

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 79

tuaren gona azpian sartu eta kuleroa erantzi zion.Hankak nahastu eta elkar besarkatu zutenean, jende-ak jarraitu zuen jakin barik elkarrizketa labainkorhura ezpainez ezpainekoa ote zen. Gonbidatuak, or-dea, ondo baino hobeto ezagutu zuen petalo usaintsuhaien xuxurla.

Burua libre, han beste inor ez balego bezala, gurabeste luzatu ziren mila jolasetan, elkarri itsasgorakkateatzeko bidea erakutsiz. Azkenean, biak arnas ba-rik etzan ziren, bata bestaren ondoan, eta txintik ate-ra gabe jarraitu zuten ikusleen aurrean.

Argi eduki zuen gau hartakoa bere esperientziakutunen albumean gordeko zuela, eta ez zuen zalan-tzarik egiten neska haren gogoan zer leku hartukozuen. Bartzelonakoa hasiera ezin hobea izan zen.

Baina ondo hasten den guztiak maldan behera jo-ateko arriskua du, eta berak ahalegin berezia egin be-har izan zuen maldan beherako hura azkarregia izanez zedin. Lortu ere lortu egin zuela esan zitekeen, iaurtebetez, behintzat. Minneapolistik alde egin zuene-tik toki berean egiten zuen egonaldirik luzeena izan-da ere, amaiera iritsia zela esan zion bere barnekoahotsak. Aire berriak bilatzeko ordua zen. Gainera,bere izerdiarekin bat egindako aurpegi guztiak na-hasten hasten zirela sumatzen hasia zen, eta etenal-ditxo bat behar zuen.

Ondo hausnartuta, hotza behar zuen, Bartzelona-koa baino handiagoa. Elurra bazter guztietan, beresorterri gogoan iltzatuan bezala. Iparrera jo beharzuen, beraz. Hiri eder bat nahi zuen, Europako kultu-raren zaporea bete-betean sentiaraziko ziona, ezagu-

80

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 80

tzen zuen etxe-orratzen arkitekturari jarraitzen ezziona, eta Bartzelonan egindako lagun batzuek argaz-kiak erakutsi zizkiotenetik, hiri bat zeukan buruan il-tzatuta: Praga.

Bere buruak harritzen zuen. Etxean zegoenean,beti uste izan zuen Paris izango zela Europan zapal-duko zuen lehen hiria, baina Erromarako hegazkintxartela erosi zuenetik, zerbaitek beste norabide ba-tean bultzatzen zuen beti. Eta, egia esan, ez zen da-mu: Praga zoragarria zen.

Espero bezala, elurrak egin zion ongietorria. Bar-tzelonan irabazitako diruarekin erraz bizi zitekeenhiri hartan, eta ez zitzaion batere zaila egin pisu txikimerkea alokatzea. Ekipajea utzi eta denbora galdubarik irten zuen arkitekturaren paradisu hura ezagu-tzera; hori bai, sudurreraino ondo estalita.

Hiriko planoa eskuan hartu eta oinez abiatu zenStaré Mesto-rantz. Ez zekien bere kalearen izena go-goratzerik izango zuen, beraz, planoan ondo markatuzuen: Budecská. Berehala ezagutu zuen hiri hartatikazkar mugi zitekeela, eta luze barik, lelezná kaletikStaromestské plaza paregabean sartu zen. Dena Ga-bonetarako apainduta, liluragarria egin zitzaion, etabertan ikusi zuen hango lehen ohitura: hotzaren aur-ka, ardo beroa. Hark eskuak berotzen zizkiola ikusizuen lehen aldiz erloju famatua. Eta Karluv zubia,Vlatava ibaia, jauregia, katedrala, judutar auzoa... ma-kina bat toki eder geratzen zitzaion. Bertan bizitzaosorako gera zitekeela pentsatu zuen.

Lehen aldiz ez zuen presarik hartu lan egitekokluba topatzeko. Erabaki zuen astebete behar zuela

81

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 81

bere buruarentzat. Gazta frijituak maitemindu zuenprobatu bezain laster. Primeran sartzen zen Gambri-nus garagardoarekin. Eta zopa gozo-gozoak ere erraztopa zitezkeen, hotzari aurre egiteko. Gainera, lasterikasi zuen Staromestské plazatik zenbat eta gehiagourrundu, errazagoa zela taberna merkeagoak topa-tzea; prezioak ia erdira jaits zitezkeen. Hizkuntzaikastea ezinezkoa iruditzen zitzaion, baina erraza zeningelesez moldatzen zen jendea topatzea, eta italia-rrek baino askoz hobeto ahoskatzen zuten.

Ahoskatzeari buruzko konparaketa guztiak ahaz-tu zitzaizkion taberna batean, gosaltzen ari zela, fran-tses doinu ezin eztiagoa zeukan gizon bat gerturatuzitzaion une beretik.

Hori zeukan buruan iluntze hartan. Gau hartan,esan liteke, sasoi hartan arratsaldea sentitzen hasi au-rretik urtzen baitzen eguzkia, teilatu zurien gainetiklaba hotza balitz bezala, eta berehala desagertu. Lehenaldiz ezin zen kontzentratu ordu batzuk geroago Pra-gan estreinakoz izango zuen emanaldian. Lehen aldizgizon jakin bat zeukan buruan ikuskizunaren ordez.Gainera, belarrietan behera eztia bezala labain egitenzuten hitzak xuxurlatu zizkion frantses xarmagarrihark ikusten egongo zela agindu zion. Lehen aldizesan baitzion norbaiti non eta zertan hasi behar zuenlan egiten. Ikuskizunerako beste edonor aukeratukozuen, eta ondorengo gau osoa, benetakoa, gizon harieskainiko zion, hark nahi bazuen. Nerabe bat bezalasentitzen zen.

Arreta beste ezerentzat ez zeukala, billeterik han-diena eman zion tabernako zerbitzariari, bost minutu

82

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 82

lehenago esan zion prezioa ez baitzuen entzun ereegin. Zer zopa mota afaldu zuen ere ezin gogora zeza-keen. Platertxoan itzuli ziona begiratu barik batu, etaalde egin zuen. Bizitzako gaurik bereziena zeukanzain. Hiru ametsetatik, bat, behintzat, beteko zitzaion,eta denbora geratuko zitzaion besteentzat ere...

83

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 83

84

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 84

viihizkuntzen bila (1)

Berriro ere turista bat tokatu behar. Ez zion aurpe-giratuko, azken finean, berak ere aurre egin beharbaitzion joera horri. Buruarentzat erosoena, tamainahandiko billete edo txanpona erabili, eta trukearenzain geratu. Horrela oztopo bi saihesten ziren: hiz-kuntza ezezagunean prezioak ulertu beharra, etatxanpon ezezagunarekin borrokatu beharra. Aregehiago, leku hartan egun batzuetarako baino egon-go ez zarena jakinda.

Baina berarentzat estrategia horrek ez zuen balio.Bere helburu nagusiarekin egiten zuen topo aurrezaurre. Azken finean, bera ez zen inoiz turista izan, es-kulan merke eta eskubide gabea baizik. Eta ez zion ar-dura. Herrikide askok mundu aberatsago baten bilajoko zuten iparraldeko amets horretara, edo gerrarenbati ihesi. Gehienek egunen batean itzultzeko ilusioaere sartzen zuten maletan. Tira, poltsan, eskuzorroanedo sakelan, maleta deitzea merezi zuen ezer inor gu-txik baitzeukan. Berak, ordea, ez zuen ez itzultzeko

85

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 85

asmorik, ez gerra batetik ihes egin beharrik, ez abe-rasteko gogorik. Agian, aberasteko bai, baina ez ohi-ko zentzuan. Beste mota bateko aberastasunaren bilazebilen. Altxor ederra, ezin sal edo eros zitekeena.Pragan, hain zuzen ere, altxor horren seigarren atalabetetzen ari zen. Oraindik harribitxi gutxi zegoen be-deratzigarren altxor-kutxa hartan, baina bete, betekozuen. Hasteko, ondo etorri zitzaion aurreko atala Po-lonian bete izana. Izan ere, hizkuntzek osatzen zutenbere ondasunik preziatuena, eta polonierak eta txe-kierak bazuten antza, musika aldatzen bazen ere. Al-de batetik, poloniera zdotyenen soinura zabunkatzenzen, eta txekieraren dantzak koruna batzuen txintxinalaia behar zuen. Poznan piekne miasto (hiri polita)zen, eta Praga pekné mesto, eta beraz, dirua gorabe-hera, ez hain ezberdinak.

Dirua plater txiki batean ipini, eta ondoan utzizion bezeroari, neska hark jaramonik txikiena ereegin ez bazion ere. Hasieran bertakoa zela pentsatuzuen, hiriaren alde hartara turista gutxik jotzen bai-tzuen, baina ez, goitik beherako kanpotarra zen. Inte-res handirik gabea, beraz; batez ere, ematen zuen be-zala, ama-hizkuntza ingelesa bazuen.

Artean gogoratzen zen ingeleseko eskolekin. Ba-zirudien, egunen batean Nairobira joan gura bazu-ten, ezinbestekoa zutela swahiliz eta ingelesez jaki-tea, eta irakasleak horretan tematzen ziren. Gelakidebatzuek torturarik zitalena bezala bizi izan zituzteneskola haiek, baina berak txiki-txikitatik ikasi zuenhaiekin gozatzen. Argi zegoen odolean zeramala hiz-kuntzekiko atxikimendua. Bere herrixkan, derrigo-

86

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 86

rrez eta sehaskatik bertatik ikasten zuten hizkuntzakpremiazkoak zirela: gurasoek pokootez hitz egitenzieten, baina ohituta zeuden, salerosketak egiterako-an, Kalossiako azokara joaterakoan, esaterako, auzo-ko turkanaz edota endoz elkar ulertu beharrera.Haiek, behintzat, ez ziren oso ezberdinak, familia be-rekoak, baina urrunago iritsi nahi izanez gero, Ken-yako hizkuntza nagusietara jo beharko, eta haiekantz gutxi zuten.

Seguruenik ez zuen oraingo zaletasuna hartuko,misiolari harengatik izan ez balitz. Harengatik ikasizuen norberaren hizkuntza garrantzitsua dela, bene-tako nortasun agiria, pasaportea edo beste dokumen-tuak baino areago. Misioan zeuden gehienentzat es-painol izatea munduko gauzarik arruntena zen,baina hark ez zuen inoiz beste zerbait zela adierazte-ko aukera pasatzen uzten. Gizon bitxia zen, jatorra,umeekin jolastea meza eta katixima irakastea bainomaiteago zuena. Eta haren ahotik entzun zuen lehenaldiz bazegoela espainola ez zen beste gauza bat: eus-kalduna. Misioko kideek ere hola hartzen bide zuten,«el vasco» esan ohi baitzioten. Dena dela, ez zieninoiz azaltzen zertan zetzan euskaldun izate hura,zergatik zuzentzen zion espainol esaten zion orori.Garraztasunik gabeko zuzenketa zen, naturaltasunosoz esana, eguraldiari buruzko iritzia zuzenduko ba-lio bezala. Ez, gaur ez dakar euririk, egun lehor-leho-rra dugu. Baina berak euskaldun izatea zertan zetzanzuzenean ikusteko parada izan zuen behin bainogehiagotan, kapera garbitzen zuen bitartean hark ba-karka egiten baitzuen otoi, eta ulertzerik ez zegoen

87

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 87

hitzak entzuten zizkion. Horregatik, hizkuntzek piz-ten zioten jakin-minak deituta, egun batean hurbildueta, otoia etengo ziola jakin arren, berba haiek zer zi-ren galdetu zion. Euskara. Hitz bakarreko erantzuna,baina oso-osorik ulertu zuena. Gizon hark, ahaztekobesteko urte etxetik kanpo eman arren, egunero bes-te hiru bat hizkuntza erabili arren, amagandik ikasi-takoa gordetzen zuen bihotzean. Eta hala jakin zuenkizkur urdindu haiek ezkutatzen zuten aurpegia ezzela espainola, beste misiolariena bezala, eta begira-da samur hark zer itsasoren olatuak gordetzen zi-tuen, berak, garai hartan itsasotik oso urrun biziarren, gizon hark kontatzen zizkien istorio liluraga-rrietan zeukalako ikusia itsasoa. Begi urdin haiei kre-sal usaina zerien, orduan berba hura ondo ulertzenez bazuen ere.

Gerora hainbatetan egin zuen berba «el vasco»re-kin. Aita Patxi. Izen barregarria. Eta misiolarien arte-an gaztelania ikasita, beti geratu zitzaion gizon harenhizkuntza ere ikasteko irrika. Europara iritsita, bereha-la kokatu zuen Euskal Herria mapan, nahiz eta zailagertatu, herri hura ez zelako mapetan zehatz-mehatzagertzen, baina artean ez zuen hara joateko unea ikus-ten. Hara joan aurretik, bere burua jantzi behar zuen,betiere aita Patxiren esanarekin ahaztu barik: «Ikasiahal beste hizkuntza, baina ez ahaztu inoiz nondik za-tozen, eta zurea, zeure-zeurea, pokoot duzula».

Eskatuagatik, aita Patxik ez zion inoiz hitzik ira-katsi euskaraz. Zioenez, nahiko nahaste zeukan hala-beharrez ikasi behar zituenekin, eta ez zuen gehiagonahastu gura. Neska azkarra zara, esan ohi zion, bai-

88

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 88

na azkarrenek ere euren mugak dituzte. Berak, ordea,uste zuen ez zegoela ezer txarrik munduko hizkun-tza guztiak ikastean, eta ezinezkoa ikusten zuen haie-kin nahastea.

Orain teoria hori egiaztatzen ari zen, eta horreta-rako metodo bat zeukan. Aita Patxik esan zion egune-roko bizitzari aurre egiteko, nahikoa zela bi mila batberba ikastea. Gramatika arauak ez ziren hain garran-tzitsuak komunikazioa lortzeko. Horrela lortzen zuenberak misioaren inguruko herrietan komunikatzea.Beraz, berak bi mila haiei beste bostehun gehitu, etaezinbestekotzat jotzen zituen hitzen zerrenda osatuzuen. Han, jakina, zenbakiak, koloreak eta izenordai-nak zeuden; aditzik erabilienak, animaliak, gorputz-atalak; elikagaiak, etxeko atalak, altzariak eta tresnak;senideak, lanbideak, jentilizioak...; eta jakina, iraineta birao batzuk. Gauza askotarako ematen zuen2.500 hitzen zerrendak. Herri berri batera iritsi, etaegunero joaten zen koadernotxo batean zerrenda osa-tzeko behar zituen berbak idazten. Gauero birpasatu,eta falta zirenen bila atera. Horregatik, tabernetan lanegitea maite zuen, lanbide horrek aukera handiaematen baitzion. Erraztasun handia zeukan hitzakgogoratzeko eta ahoskera harrapatzeko, eta horrela,Europara iritsi zenetik hiru urte betetzear zeudela, hi-rugarren hizkuntzaren bila zebilen, etxetik ekarritakobeste seiei gehitzeko. Jende gutxik esan zezakeen 20urterekin zortzi hizkuntzatan komunikatzeko gai ze-la, eta berarentzat, hori hasiera baino ez zen.

Txanda amaitu zitzaionean, koadernoa jaso, lanki-deak agurtu eta alokatuta zeukan gelatxorako bidea

89

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 89

hartu zuen, betiko autobus konbinazioari jarraituz. Pi-sua kanpoko aldirietan baino ezin zen ordaindu beresoldata txikiarekin. Egundoko hotza egiten zuen kale-an. Kostatu egin zitzaion hango girora ohitzea, bai ho-rixe. Parisen bertan hasi zen egokitze prozesu hura,baina benetako izoztegia, jakina, Polonian ezagutuzuen. Inoiz herrimina sentitzen bazuen, bero-minaga-tik izaten zen, beste ezergatik baino gehiago. Hala ere,elurrak artean txunditzen zuen. Ez lehen aldiz ikusizuen hartan legez, baina umeago sentiarazten zuen,elurra besarkatu eta bolak noranahi jaurtitzeko gogo-ari eutsi beharrez. Eskularrurik gabe hartzea maitezuen, bere azalaren gauari kontrapuntua ipintzenzion edozer maite zuen bezalaxe. Horregatik aukera-tzen zuen maiz zuria, egun hartan bertan. Zuria, go-goratu zuen, bíli; beltza, cerni; gorria ere maitezuen, cerveni. Tira, ez zegoen txarto.

Zoritxarrez, gehienetan gauez ikusten zuen hiria,neguan egunak laburregiak zirelako, eta ezin izatenzuen kontraste horiekin askorik gozatu.

Gelan koadernoa atera eta ordura arte hartutakohitz guztiak birpasatu zituen. Hizkuntza zaila zentxekiera, prefosta. Poloniera ere kostatu zitzaion. Ba-tzuetan deklinatzen ere saiatzen zen, baina onenahitz jakin batzuk kasu jakin batzuetan zuzeneanikastea izaten zen, asko sakondu barik. Eslaviarrak ezziren urtebetean menderatzeko modukoak, alajaina.Baina ahoskerarekin ez zen hain txarto moldatzen,soinu batzuk bereziki aldrebesak izan arren. Praktikaegiteko, inguruan «jesartzen» zituen bere panpinakutunak. Batzuk etxekoak, xumeak, maiteena aitak

90

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 90

egindako zebra. Besteak ibilitako herri bakoitzarenordezkariak. Ikasitakoa urteen poderioz ahaztuko ezbazuen, noizean behin haietan jardun beharko! Be-raz, elkarrizketak saiatzen zituen panpinekin, eta tar-teka honi frantsesez eta hari polonieraz hitz egitenzien, baztertuta senti ez zitezen. Etxekoei, ordea, ika-sitako berriak irakasten zizkien, eta ondo ikas zitza-ten, nekez zuzenduko zitzaien ama hizkuntzan. Hu-ra, azken batean, ez zuten inoiz ahaztuko.

Handik gutxira etorri zitzaion eguna, eta batez eregaua, ez zen izan hitzak idazten ibiltzeko aproposena.Gabon zaharra izanda, taberna gaztez bete zen, eta zo-ratuta ibili zen alde batetik bestera, eta nahiko lan ba-zuen eskatzen ziotena mementoan ulertzeko. Pivo (ga-ragardoa) izanez gero, tira, baina edari nahastu askoeskatzen zizkioten. Gehiegi. Biharamunean, gainera,goizetik egin beharko zuen lan, atseden handirik gabe.

Zorionez, Urteberri eguna oso lasai hasi zen han.Hamarretan sartu eta, kafesne batzuk atera ondoren,aukera izan zuen egunkariari lasai heltzeko. Hori iza-ten zen ikasitakoak noraino balio zuen egiaztatzekobideetariko bat. Deklinatzen den hizkuntza bateanirakurtzeko irudimen handiagoa erabili behar zen,berba haietan berak koadernoan jasotakoak ezagu-tzeko, baina ariketa gustatu egiten zitzaion. Hasiera-tik baztertuta zeukana, berriz, hiztegira jotzea zen.Jendeak egunero benetan erabiltzen zituen berbakbehar zituen berak, eta ondo zekien hiztegiak osotraidoreak direla.

Barra gainean zeudenen artean, Pravo aukeratuzuen. Azalean ikusi zuen argazkiak atzera eragin

91

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 91

zion, eta beste batera jotzea pentsatu zuen, baina be-rehala ohartu zen antzeko azala zutela guztiek. Naz-ka aurpegi nabarmenaz egin zion aurre egunkariari.Argazki-oina irakurtzen saiatu, eta ulertu zuenagatik,hura emakume baten gorpua zela jakin zuen. Zailazen han emakume bat ezagutzea. Zaborrontzi batenondoan zegoen, elur gainean, nahiz eta elurrari zuri-tasun gutxi geratu. Haragi masa itxuragabea zen. Ti-tularra irakurri, barruko lerroetatik saltoka ibili, etaez zuen gehiago jakin nahi izan. Turista bat ei zen,edo atzerritarra, behintzat (hitz horiek identifikatzenberehala ikasten zuen), baina ez zitzaion buruan sar-tzen zer basapizti motak egin zezakeen holakorik. Ai-tarena egin zuen, misioan ikasi eta berezko bihurtuzitzaion keinua.

Une hartan beste bezero bat sartu zen eta egun-karia utzi behar izan zuen, irudi gordinak begietatikkendu ezinik. Erdi zorabiatuta sentitzen zen. Eske-rrak, ingelesez eskatuta, ez zuela arazorik izan eska-tzen ziona ulertzeko, burua ez zuen-eta hizkuntzare-kin borrokatzeko. Gizon hark ere egunkaria hartuzuen, eta interesez begiratu zion azalari, koilaraz ba-razki zopa biraraziz, hozten zen bitartean.

Bat-batean, igerian zebiltzan barazki zati haiekere gorpuzkiak bezala ikusi zituen, eta lasterka joanzen komunera, han bertan okarik ez egiteko. Ispiluanmargul ikusi zuen bere burua. Urez freskatu eta osoluzea izango zen egunari aurre egiteko prestatu zen.Pragako negua bezain luzea.

92

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 92

iiihilotzen bila (2)

Hanka-sartze bat izan da, hanka-sartze handia. As-koz hobeto joaten dira gauzak pasiorik gabe egitenditudanean. Baina neska hura, zerbait bazen, pasioazen; sua, berez. Orain ahalik eta lasterren alde eginbehar dut hiri honetatik. Lorratz handiegia utzi dut,arrisku handiegia hartu dut. Begira zelako argazkia,egunkari guztietan. Ezin esan arte lana izan denik.Hurrengorako badakit zer ez dudan gura. Ez da onagehiegi ezagutzea hilko duzuna, ezta apur bat ere.Nahiko galarazi nion bere bizitzaz larregi mintzatzea,eta hala ere... Zelako sumendia. Infernuko laratza be-ra baino goriagoa zeukan hark hankartea. Ez dut se-kula holako labe beroan sartu. Hankartea, azala, bu-rua, izerdia bera... Dena zen labazkoa harengan.Hitzek eurek erre egiten zuten. Zelako gaitasunaatsegina goreneraino eramateko. Ez nau inoiz besteinork hain osorik hustu. Tira, errepikatzeko aukera-rik gabe geratu naiz. Mundua bera geratu da aukerabarik. Ez errepikatzeko, uste baitut harekin ezer ez

93

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 93

zela bi bider berdin gertatzen. Hala esan zidan, etahala sinesten dut neuk ere.

Ez dakit, uste dut hil bitartean gozatzen ere senti-tu dudan lehena izan dela. Zerbait berria bilatzen eizuen esperientzia bakoitzarekin, eta nago esperien-tziarik berriena eman diodala. Dantza eginez ez dutuste inoiz holako sukarrak hartuko zuenik. Eta politoegiten zuen dantza, hori ezin uka. Ez ote zekien azkendantza ari zela munduari eskaintzen. Lehen aldiz sen-titu ote du bere burua lotuta, ekimena beste baten es-ku, ezindua jardueraren norabidea erabakitzeko. Etahorrek berak kitzikagotu duelakoan nago. Biblikoaizan da haren jarioa, Ararat bera ere estaltzerainokoa.Baita lehen ataltxoa ebakitzen nabaritu duenean ere.Atseginaren eta minaren oihuak, biak batera, zeini le-hentasuna eman erabaki ezinik. Ondo estutu zaizkioaluaren giharrak, behintzat, barruko kolpatzeari, zau-ririk gabeko haragi banatzeari, banatze mingarri etaodoltsua batu zaionean. Gelditzeko ere ez du behin ereeskatu. Ez zuelako nahi ala minak uzten ez ziolako?Horri ezin erantzun. Ez dit inoiz esango.

Baina ez da ona izan. Orain arte modu garbianegin dut beti. Aztarna gutxi eta zendua niri lotzekoaukera are gutxiago. Orain, ordea, elkarrekin ikus gai-tzaten utzi dut. Andrearen begi-bistan sartu gara, etairteterakoan beste gizon bat egon arren... Euren hote-laren atzealdean ez dute, bada, topatu haragi nahastehau! Hain neska politaren azken bidaia ez da, ez, be-reziki dotorea izan. Hogei metro dutxako gortina etaizara ziztrinean bilduta, leihotik lurrera eta lurrarenkontra lehertzen amaitu.

94

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 94

Tira, egindakoa eginda, lasai gosaldu eta airepor-tura. Oporto. Berdin izan zitekeen Buenos Aires zeinTokio. Oporto. Ez dago txarto, ez naiz inoiz egon. Ezdago nire historiaren orrietan idatzita. Edo neu eznago hiriaren orrietan sartuta.

888. Zenbaki polita tokatu zaio neskari. Borobil-tasunez betea, haren gorputza bezala. Forma sentsua-la du zortziak. Ilunagoa izan zen 666 tokatu zitzaio-narentzat, holakoetan sinesten bazuen. Madrilenizan zen hura, oker ez banago... Bai, Madrilen. Opera-tik ateratako gizon dotore hura. Argi dago oroimenakoraindik ondo egiten duela lan. Bufanda zuri leunahilko zuen arma traidore bilakatuko zenik ezin imaji-natuko zuen inoiz. Lurrin larregi zerion, edozelanere. Ez dakit hari piztiaren zenbakia ondo ote zego-kion, baina forma amultsu haiek primeran egiten du-te bat bardakoarekin.

Eraginkorra ote da txekiar polizia? Ematen du ko-munismotik datozen segurtasun indarrek holakoakizan behar dutela, baina kontrakoa ere izan daiteke,burokrazia luzeei ohituegia. Edozelan ere, urrunekohotela aukeratu dut, hiri zaharraren xarmarekin zeri-kusi gutxi daukan alde moderno horretan. Moder-noa, komunista... Zaila definitzen, baina itsusia, grisa,hitsa, beste mundu batekoa. Esango nuke Praga za-harra eraiki zuten txekiarrek zerikusi gutxi zutela sis-tema koadrikulatu batean hazi eta hezitakoekin. Az-ken finean, garai batean eraikitako auzoak ez dirahain desberdinak, kapitalismo basatian zein komu-nismo gorrian eraikiak izan. Seguruenik, langile za-palduen eskubideak ere ez dira hain desberdinak sis-

95

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 95

tema batean eta bestean. Dirua noren poltsikoetanpilatzen den da gakoa, eta batzuei ez zaie inoiz toka-tuko. Zer egingo diogu, niri jaio naizen herrian aldeegokian jaiotzea tokatu bazait.

Zein merke den hemen guztia. Eta prezioek, Ber-lingo harresia bota zutenetik, gora egin dutela diote.Turistek betetzen dituzten tabernetan izango da, ezhemen. Neska gizajoa. Hainbesterako da argazkia?Bada, ikusi behar zenuen zuzenean, ikusi behar zeni-tuen zati horiek guztiak ohean barreiatuta, eta or-duan bai botako zenuela amaren bularretik hartu ze-nuen lehen esnea ere. Baina burutik ere ez zaizuigaroko arte lan moderno horren egilea aurrez aurreduzula. Haren dirua onartu berri duzula. Zelakoa denbizi garen mundua, ezta? Goazen aireportura, bada.

Praga utzi eta Portugal aldera abiatu nintzen. Ezdakit odola borborka ikusteak odol berria azkar eska-tzen zidan, ondo gogoratzen bainaiz bidaia-lagun to-katu zitzaidan upel bibotedun hari otordurako ateraziguten aiztoa saman sartzeko gogo izugarriari eginbehar izan niola aurre. Han samarik bazegoen, jaki-na, koipezko bufanda jantzia zuela ematen baitzuen.Ez, bereziki, berehala lokartu eta zurrungaka hasi ze-lako; besterik gabe, ikusi eta odolusten ikusteko irri-ka piztu zitzaidalako baizik. Bizigabeko begi ñimiñohaiek ez bide zuten inoiz eraile bat sumatu euren au-rrean. Agian elefante arrosa bat ere ez zuten sumatu-ko, hain zuten begirada ergela.

Baina gogoak gogo, ez nuen hura hil. Zelan hilkonuen han bertan, hegazkinean; eta nire zerrendanzer hiritan kokatuko nuen? Hilotz bakoitzak kokale-

96

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 96

ku bat behar zuen, izen bat, eta ez, besterik gabe, «he-gazkina» agertzea. Ez nintzen kalkulatzen hasiko zerhiriren gainetik gindoazen.

Hortaz, Oportora iritsi nintzen. Portugal bitanagertzen zen zerrendan, hainbesteren artean topa-tzea gero eta zailagoa bazen ere: Lisboa eta Coimbra.Lisboakoa topatuko zuten ere ez dakit. Haxixa es-kaintzen datozkizun gizon beltzez jantzitako bizar-dun horietariko bat izan zen. Holako txerpolarigehiegi dabiltza, eulien modura, turista itxura dau-kan orori edozer eskaintzen. Marroiz tindatutako xa-boia ere bai, inozoenentzat. Tematiak dira gero. Hola-ko baten faltak ez zuen polizia larregi aztoratuko.Gorpua, arrainak lagun, zaku bat bezala joan zen Te-jon behera, itsasoaren bila. Bestea, Coimbrakoa, uni-bertsitateko ikaslea zelakoan nago. Topatu aurretikurtxintxek egingo zioten bisita lorategi botanikoarensakonenean. Biak izan ziren errazak. Egia esan, zeinez zen erraza izan?

Oporton zubitik gertu hartu nuen ostatu, ibaiaribegira, Rua de Cima do Muron. Lehen osteratxoaegin nuenetik erabaki nuen hiri hark aste batzuk es-katzen zituela. Itsasotik, Douron gora, haize izoztuasartzen zen, kresal usainekoa. Ez neukan presa bere-zirik, egunak har nitzakeen egitekoa egin baino le-hen. Ostatuko andreak zuhur begiratu zidan lehengomementoan, baina txanponak dantzaraztea bezalako-rik ez dago edonoren konfiantza ziurtatzeko. 60 euroaurreratu nizkion. Biboteak ere eztitu zitzaizkion bi-lleteak eskuratuta. Itxura gorabehera, Portugalen txo-ko guztietan ikusten diren labezomorro beltz zimur-

97

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 97

tu horietariko bat, atsegina zen, irribarretsua, ireki-tzen zuen xake-taula hartan beltzak nabarmenki ira-bazten bazihoazen ere. Gordetzen zuen eztitasunhark, agian, gehiago bihurtzen zuen, bere txikitasu-nean, mahats-pasa, labezomorro baino. Bata zein bes-tea, edonola ere, berehala desagerrarazi zituen bille-teak soinekoaren zirrikitu batean ia ikusezin.

Ohitura nuenez, maletatik ez nuen ezer atera. Hu-ra armairuan utzi, eta gauzak behar ahala, zuzeneanaterako nituen. Hotelak, ostatuak, lagunen etxeak... ezditut inoiz etxetzat hartu, haietan neure etxean bainogau gehiago eman ditudan arren; horregatik ez dutinoiz atsegin izan gelaren jabe egitea. Ekipaia maletanuzteak hobeto adierazten du hangoa iragankorra dela.Gainera, gauza gutxi eramaten dut. Nahiago izaten dutnagoen tokian, zerbait behar izanez gero, erostea, etaaspertuta naukaten jantziak han bertan uztea. Egongoda erabilera emango dienik. Ez dut inoiz atxikimenduberezirik izan jabetzarekiko. Horrek ez du esan gurakaritate zalea naizenik ere. Behin lagun batek ez da-kit zer kausa onetarako eskatu zidan dirutxoren bat,eta bitan pentsatu gabe eman egin nion: 600 eurokosarrera, gaurko txanponera ekarrita, esan zidan era-kundearen kontuan; baina eskatu zidalako, kito. Ho-rrez gain ez dut gogoratzen inoiz beste ezertarako di-rurik eman izana. Mundua txarto banatuta bidedago, baina hori ez da inoren errua. Gizakion histo-riak holako bidea hartu badu, egun bizi garenok ezgara ibiliko urteetako desbideraketaren arduradunbihurtzen. Coetzeeren Lotsaizunako pertsonaiak ai-patzen duen birbanaketak gertatu behar badu, hari

98

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 98

gertatzen zaionez, halabeharrez izan dadila, birbana-keta hori behar dutenek bideratzeko modua bilatudutelako, ezta?

Oparizalea banaiz, aldiz. Horregatik, ostatu hartunuen ibaiaren aldea apur bat ezagutu ondoren, burdi-nazko lan bikaina, Eiffelek berak egin ei zuena, zehar-katu nuen, hara iritsi eta hirugarren egunean edo. Ga-raia zen ardandegi batzuk barrutik ezagutu eta lagunbatzuentzat botilak erosteko. Agian itzultzerakoan pa-re bat aste hartuko nituen Landetako etxetxoan lasaigeratu eta lagun zaharrak afari eder eta luze bateragonbidatzeko. Gero eta gutxiago ikusten nituen, etabenetako lagunak ez dira inoiz guztiz galdu behar. Al-de horretatik, argi neukan zeintzuk ziren benetako la-gunak: alde batetik, txikitatik edo unibertsitate garai-tik, aberaskumea nintzela jakin aurretik, egin nituenadiskide zintzoak; bestetik, aberaskide ziren bakanbatzuk, horien kasuan ere ondo dakizulako ez dutelainteres berezirik, eta besteek baino hobeto ulertzendute diruaren zama nekagarria ere izan daitekeela.Hala ere, talde bien artean beti lehenak gurago.

Zein ederrak diren Oportoko gondolak, urarennahietara nagi kulunkan. Lehenbizi, osteratxo bategin nuen, hiria beste ertzetik patxadaz ikusteko. Hi-ri benetan ederra, erromantikoa. Agian horregatikerabaki nuen postaltxo bat bilatu behar nuela, Marie-ri lerro batzuk idazteko. Banekien ilusio handia egin-go ziola. Urte bi elkarren berri izan barik, eta hangoirudi eder bat jasotzeak bihotza beteko zion. Halakoaizan zen beti gure harremana. Beharbada, neska-la-gun hitzetik gertuen izan dudan neska, tira, ordurako

99

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 99

emakumea, Marie. Bitxia izan zen behin elkarrekintopo egin genuenean, Miarritzen, hark bere seme-ala-ba biak eskutik zeramatzala. Ez nuen hain andereegiten. Artean denbora izan genuen, bikotetxoa ize-koarekin utzita, bertan logela bat hartu eta pasio za-harrak berritzeko. Bai, Marieri gustatuko zitzaionpostala jasotzea. Hiru gondola eta atzean zubi ikus-garria.

Hango ardoa ez da ardo hutsa, erlijioa da. Halakobihurtuko zen Kristoren odola, inoiz ardo bihurtu ba-zen. Bost botila erosi nituen, denak hamar urtekoak.Neuk ere behar nuen apetatxo bati men egin, bakarrikedatea, kantitatean, diot, inoiz maite izan ez badut ere.Ostatura itzuli, han lau botila utzi, eta bosgarrena al-dean eraman nuen kalera, postal eta boligrafoarekinbatera. Praça da Ribeiran bertan eskaileretan jesarri,botila ireki, eta idazten hasi nintzen. Baina esan duda-nez, ez dut gogoko zurrutean bakarrik ibiltzea, etaatzerritarrak behar zuten hiru punki eskaini nien. Iz-terrean bermatuta, berehala idatzi nituen oporto gozohark eta punkek luzatu zidaten belarrak inspiratu ziz-kidaten lerroak. Gainontzekoa: zigilua erosi eta pos-tontzia bilatzea. Botilatik azken zurrutada hartu etageratzen zena gazte haiei utzi nien. Ez zioten, ez, mu-zinik egin. Seguruenik, orduan jakin zuten zergatikdagoen holako aldea haiek zuten kartoizko ardoareneta oportoaren prezioen artean.

Egun lasai haiek on egin zidaten, batzuetan nireeginkizun nagusiarekin itsutzen naizela sentitu du-dalako. Batere ardurarik gabe ibiltzea, ordea, zoraga-rria da. Horregatik sentitu nuen hurrengo hilketa as-

100

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 100

koz askeago egin nuela. Ez zen egutegiari begiraegindako zerbait. Pragakoa ere lasaia izan zen, egu-nak oso kontuan hartu barik, baina oso ezberdina,harrapakina lehenago aukeratu nuelako, eta egoeraaproposa oso landu behar izan nuelako, nahiz etaneskak izugarri erraztu bidea. Baina Oportok beharnuena eman zidan: pasiorik eta aldez aurreko asmo-rik gabeko lana.

Gauza guztiek euren ifrentzua dutenez, hilketahark ere izan zuen: erabaki nuen baino askoz lehena-go utzi behar izan nuen hiria. Baina Oportok kale lasai,bakarti, baketsu asko eskaintzen du, eta holakoetan,aukera aurrez aurre agertuz gero, zaila da bat-batekobultzadari men ez egitea.

Japoniar turista bat izan zen. Korearra ere izan zi-tekeen, baina ez, uste dut japoniarra zela. Artaldetikbereizitako ardi galdua. Berriro ere pentsatu nuen ar-gazkiek ez dakartela ezer onik. Are gehiago: ez dakitzer demontre ikusi zion kale mehe bakarti hari. Agianhori baino ez, bakartia eta mehea zela, bere sorterrianezagutuko zituenen oso bestelakoa; oso tipikoa, harenaburuz. Batek daki. Baina ez zion taldeko inori itxaro-teko eskatu eta gehiegi luzatu zen argazki inozo huraegiteko. Abantaila handiegia niretzat. Handik gutxira,taldeko baten bat desagerpenaz jabetuko zenerako,nekez gogoratuko ziren atzean utzitako labirinto har-tan zer kaletatik igaro ziren. Galduta ibiliko zela uler-tuta, adostutako tokiren batean itxarongo zioten. Ur-durituko ziren, baina denak batera hotelera itzuli etaitxaron, beste erremediorik ez zuten izango, eta gaue-an kamioia zaborrontziak husten agertu arte, inork

101

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 101

ez zuen topatuko. Douron hondoratu zen kamera etadiru-zorroaren falta sumatuta, labankada zital huraedozein lapur arruntek eman ziola pentsatuko zuten.Edozelan ere, haiek ez ziren nire ardurako kontuak.

Hala ere, hurrengo eguna patxadaz hartzeak besteaurkikuntza bat ekarri zidan: vinho verde. Ardo gazteeta bizia, freskagarria eta pizgarria. Inork ez zidan le-henago esan hiri hartan, ardo famatuaz gain, bestemota hori ere bazela. Erraz sartzen zen, alajaina, etaprezio hartan botilak dozenaka eros zitezkeen, abera-tsa izan barik. Taberna txiki batean eduki nuen harenberri, plater bat sardina erre jateko lagun ezin hobea.Beti gustatu zaizkit holako taberna xumeak; jatetxehantusteek baino ezusteko atsegin gehiago gorde ohidute. Beste lau botila erosi, eta etxera joango nintzen,Frantziara. Han erabakiko nuen hurrengo urratsaknorantz zuzendu.

102

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 102

ipertsonaien bila (2)

Horiek oroitzapenak. Egun hartan, ordea, neuk ateranuen zopa, eta orduko gizonari jarraituz, pitxertxo batardo beltz eskatu, eta zopari bota nion zorrotadatxobat. Oroitzen nuen bezain gozoa zen zopa, eta elkarteona osatzen zuen ardoarekin. Beste mahai batean tu-rista batek sardinak jateari ekin zion, nik urte batzuklehenago bezala, baina egun hartan ez neukan astirikbazkari-lege osoa egiteko. Gehiago zen oroitzapenakzirikatzeko ekintza sinbolikoa. Han, taberna hartan,topatu ninduen lehengusuak, agure haren hitz-jarioaentzuten, berak gonbidatuta zopa hartzen nuela. Vie-jillo chapas; lehengusuak eman zion izena. 96ko uda-renak egitera zihoazelakoan nago. Zelako bidaia. Zela-ko pertsonaia galeria. Bidaia horrekin, beste barik,liburu osoa egin nezakeen, Kixoterena bera bainomardulagoa.

Bost urte eta erdi gero, leku berean nengoen, ma-hai berean. Fitxategi potoloa atera, eta erdialdera to-patu nituen orduko fitxak. Lehena, bidaiari hasiera

103

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 103

eman eta berehala egin nuen, trenean bertan. Gauekotrena, Bilbotik Lisboarakoa. Bidaia-txartela bagenuen,baina leku erreserba egin gabe abiatu ginen. Eskerraktreneko arduradunak hutsik zegoen konpartimentubat utzi zigula. Eta zelako fauna batu ginen hartara!Elkartu zitzaigun lehena, Miranda atzean utzita, bereonenak emanda zituen emakume hura. Junkia, lehen-gusuak bataiatu zuen legez. Azal-hezur, gure txokoradeitu zuena, itzulingururik gabe aitortu zigunez, le-hengusua egiten ari zen zigarro horia. Eta hala, batabestearen atzetik, portugesa, japoniarra eta brasildarrabildu zitzaizkigun. Hola esanda, txiste baten hasieradirudi. Paolo izan zen, portugesa, nire koadernoan le-kua merezi izan zuen bakarra, eta izena oroitzen dio-dan bakarra, bestalde. Baina fitxa hark, aitortu behar,ez zeukan meritu handirik. Gehienetan batere ezagu-tzen ez ditudan pertsonaiak sartu ohi ditut, edo ni-tuen, eta ezkutatzen duten istorioa nik neuk asma-tzen diet, edo nizkien. Paolok, berriz, goitik beherakontatu zizkigun bere zoritxarrak: alaba bat zeukanzain Lisboan, eta bere esanetan, hargatik egona zenEspainian gorputza garbitzen. Oso garbi ez bide zuenatera, trenean bertan zaldi bolatxoa atera, eta emaku-mearen laguntzaz txinoa erretzeari ekin zion. Alumi-niozko papera berotzen ikusten nuen lehen aldia eta,zorionez, baita azkena ere.

Horrek bidaia markatu zigula esango nuke. Ordu-tik, nire baitan Portugal beti egongo da surrealismoarilotuta, Lisboan hasi eta Oportoraino. Eta orri haietanagertzen zen azkena, hain zuzen, gure aitita kaparra,lehengusuaren ezizena bote lasterrean itzuliz. Niri, ha-

104

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 104

lere, ez zitzaidan astuna egin, eta haren hitzei, osourrun, ahanzturaren lanbroak estalita egon arren, eznien kapar iritzi. Baina lehengusuaren hizkera txin-partatsuari esker, egun ezin hobeak igaro genituen.

Esan behar da pertsona bi elkarrekin bidaiatzekomodurik osasungarriena hautatu genuela berehala:interesak banantzen direnean, zu handik, ni hemen-dik, eta halako orduan halako tokian. Horregatik to-patu ninduen lehengusuak han, kasualitatez gureurratsek taberna berberera gidatu gintuzten. Etaorain, pentsatzen jarrita, agian bera izan zen sardi-nak janda etorri zena, eta kontatu zidana benetan nikegin nuenarekin nahastu dut. Hola lan egiten duoroimenak.

Zopa albo batera utzi, eta idatzita neukan azkenorrialdea bilatu nuen, eta jarraian fitxa bat gehitunion. Han asmatu nuen sardina plateraren aurreanzegoen gizon hura maiteminak gogora ekartzeko eto-rritako alemana zela. Hogei urte lehenago, nik Opor-to lehen aldiz ezagutu nuenean neukan adinarekin,gutxi gorabehera, oportoar begi ilun beltzaran ederbat ezagutu zuen, eta haren besotik ibili zituen kalex-ka eta eskailera haiek guztiak. Gero bananduko ziren,etxe horma hori polit horietariko batean gauak elka-rrekin erre ostean. Baina gizonak, orduan gazte, sor-terrira itzuli behar izan zuen neskatxa han utzita, etaorain, bihotzaren deiari azken ondorioetaraino jarrai-tu ez izanaz damu, maitalearekin arnastutako aireaberriro sentitzera etorri da. Seguruenik, nahiz eta be-re buruari aitortu ez, harekin topo egiteko itxaropenadu, alegiazko topaketa halabeharraren esku utzita.

105

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 105

Egia esan, sardinak jateko modu axolagabeak ze-rikusi gutxi zeukan erromantizismoak jota dabilenpertsonaren jokaerarekin, baina nire orrietan hobetogeratzen zen hori, ardoa erostera iritsitako negozio-gizonaren istorio arrunta baino, eta, gainera, bane-kien benetako istorioa are sinesgaitzagoa ere izan zi-tekeela.

Berdin zion. Fitxategia itxi, eta zopa lasai bukatunuen. Luze barik irakasle taldea bilatu beharko nuen,denok batera ikasleak batzen joateko. Han egotekobenetako arrazoia ez bainuen oroitzapenei bizi berriaematea, lehiaketa batean irabazi zuten ikasleekinPortugaldik bidaiatzea baino. Ez zen sari txarra, ez,amaierara iristen ari bazen ere. Nasa aldera jaitsi bai-no lehen, ordea, banantzeko aitzakia izan nuen man-datua bete behar nuen: lehengusuarekin batera eza-gutu nuen beste taberna batera joan eta vinho verdeerostea. Hiru bat botila bai, gutxienez. Oporto bainoaskoz merkeagoa, eta gure txakolina bezain bizia,edozein otordu arinetan hartzeko modukoa. Ez, ez di-date publizitatea ordaindu, badaezpada ere.

Beherako bidean, damu nintzen bakarkako oste-ratxo hori luzatu ezin izanaz, baina, erraz iristen ja-kingo nuen arren, Jardim do Palácio de Cristal urru-negi geratzen zen. Hangoak bai, inoiz ez ahaztekomoduko iluntzeak, zuhaizpean jesarrita, bakean,eguzkiak urrea barreiatzen zuen bitartean, Dourongora. Ponte da Arrábida urtuko zela ematen zuen;itsastxoriak, andanaka, harantz hegaldatzen ziren,izar nagusiari azken agurra emateko-edo. Edo, arratoihegadun haien ohiturak ondo ezagututa, zubiaren sa-

106

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 106

rraskiak jateko, batzuetan dinosauro baten hezurdu-ra zirudien-eta, ibaia zeharkatu aurretik bertan hilda.Neure burua kontsolatzeko, parke hartan iluntzeagustura ikusteko hotzegi zela erabaki nuen. Ez zengezurra garai hartan Atlantikotik sartzen zen haizeakizotzezko labana zekarrela eskuan, eta hango geriz-pea bete-betean harrapatuko zuen neguak.

Taldearekin bat egin, eta bidaia amaierara iritsizen. Biharamunean autobusaldi luzea geneukan zain,Oportotik Bilbora. Ordu gehiegi, baina tira, gorputzaeta gogoa ohitu egiten dira; ideia horretara egokitu,eta azkenean ez dirudi inoiz hainbesterako izan de-nik. Aurretik zetorrena zen zati handi bat luzeagoa:ekaina arteko ikasturtea. Bigarren hiruhilekoa buka-tu, Aste Santuko oporralditxoa, hirugarren hiruhile-koa, eta, azkenik, ikasturte amaierako zurrunbiloa.Notak gora eta behera, errepikatzeak, buletinak, me-moriak, aktak... Irakaskuntzaren alderik gozo eta ga-rrantzitsuena, alegia. Gizarte funtzionarioarentzat,esan nahi baita.

Udarako planak gogoa pizteko modukoak ziren:lagun batzuekin oporrak. Balira aste birako! Bizitzakeskain dezakeen aukerarik ederrena, bidaiatzea. Se-guruenik, gindoazenok neska-lagunik gabekoak gine-nez denok, beste itxaropen batzuk han ipinita. Ezhan etorkizuna argitzeko, jakina, gorputzari zentzuguztietan merezitako oporrak emateko baizik. Atalbatzuek urte ia osoa atseden aspergarrian ematen zu-ten, eta eskubidea zuten noizean behin lana topatze-ko, oporretako lana. Baina, aldi berean, bagenekienholakoetan ipintzen genituen asmoak gutxitan itzul-

107

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 107

tzen zirela beteta. aebn jendeak erraz egiten duelatxortan, bai; hilabete han eman eta berdin-berdinitzuli. Euskal Herrian ez dagoela larrutan egiterik,bai: saio guztiak, ordea, etxetik irten barik gauzatzengenituen denok, azkenean. Baina zer egingo diogu,irudimenari gustatzen zaio holako paraje urrun exo-tikoetan hizkuntzaren arazoa sexuaren bidez kon-ponduko dela imajinatzea, eta behin edo bitan zortehori izan baduzu, are handiagoa egingo da fedea ho-lako txangoetan.

Etxea, herria laga zuen beste bat Andy zen, urte bilehenago, ni haren etxean egon eta urtebetera, alegia,e-postaz adierazi zidanez, baina ez oporraldi baterako.Bere aberkideez nazka-nazka eginda egin zuen alde.Amerikar irakaslea izatearen abantaila da leku asko-tan daudela langile prestuak behar dituzten amerikareskolak. Berarekin gogoratu nintzen banekielako Balinere egon zela lanean, baina ordurako Vietnamera zenalde egina. Ideia bat, behintzat, argi zeukan: aebra fa-miliari bisita egitera baino ez zen itzuliko, oso noizeanbehin. Ez ninduen harritzen, Bush-ez eta hango politi-kaz eta bizimoduaz zer pentsatzen zuen jakinda. Aten-tatu ikaragarriaren ostean are gehiago.

Nire orduko asmoetara itzulita, niretzat ohe-itxa-ropen oro baino garrantzitsuagoa zen halako lekuezezagun eta kilikagarrian irudimena fitxategia poto-loagotzen jarraitzeko erabili ahal izatea. Zenbat per-tsonaia berri ez zen egongo uharte zoragarri horre-tan zain!

Zer gutxi nekien bidaia hark benetan markatukozuela nire idazle etorkizuna, inoiz izan banuen. Ez da-

108

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 108

kit subkontzientearen traizioa izan ote zen. Barruan,hango hondartzetan nire apunte guztiak, guztira lau-rehun orrialde inguru egingo, berrikusi eta ordenanipintzeko asmo sendoa zegoen. Amaigabe atzeratzennenbilen lanari ekiteko eguna, alegia. Han-hemenkasortzen joan ziren pertsonaiak sailkatu, iradokitzaile-enak aukeratu, jokoa eman zezaketen harremanaksortu... Laburbilduz, handik atera zitekeen edo zitez-keen istorioak definitu eta idazle izateko gai ote nin-tzen egiaztatu, luzamendu gehiagorik gabe. Hots,Axularri kasu egitea behingoz.

Baina esan dudanez, nire barruko alderen batekez bide zion horri denari aurpegi eman gura. Besteazalpenik ez diot bilatu gertatu zitzaidanari. Aregehiago, ez dut inoiz seguru jakingo noiz gertatu zi-tzaidan gerta zekidakeen zoritxarrik zitalena. Agianbidaia hasi aurretik, aukera hori ere ez dut inoiz baz-tertu. Argi dudan gauza bakarra da non eta noizohartu nintzen, haraino zer loaldi modutan iritsi nin-tzen begitantzen ez zaidan arren.

Oporrak hartu eta egun bi nituen dena prestatzeko.Ohiko jeans-en ordez pare bi praka labur erosi, mahu-ka laburreko atorra finak, eguzkitarako krema, eta libu-ru on batzuk, ez naiz gogoratzen zeintzuk. Badaezpadakutxa bat Durex ere bai, jakina. Edo, seguruenik, aspal-ditik ia hasi ere egin barik neukan bat hartuko nuen.Dena arrunt normala, ezerk ez zuen tragedia iragar-tzen. Loiun lagunekin hegazkina hartu, eta bideanegun erdia galduta, agindutako lurrera iritsi ginen.

Idazten hasteko seinale ona izan zen hegazkineannire euskal idazlerik miretsiena ikustea. Ez nuen ziur-

109

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 109

tatzerik eduki, lotsa handiegia izan bainuen harenga-na hurreratu eta bera zen egiaztatzeko. Baina hegaz-kin berean joan gintezkeela uste izate hutsa akuiluazen idazle izatearena serioago hartzeko.

Kutan hartu genuen ostatu. Topatu genuen merkee-netarikoa, baina behar genuen guztia zeukana. Luza-mendurik gabe, lehenengo arratsaldea ahalik eta gehienluzatzea erabaki genuen, bista galdu arte luzatzen zenhondartza eder hartan. Krematan bainatu, lehen egu-netik karramarroak bezala ez erretzeko, eta etzaulki ba-na hartu geunen, itsas-naiei begira. Edo itsas-lamiei,han ez baitziren falta. Harako bidean jarraika etorri zi-tzaizkigun umeak uxatu behar izan genituen, diruahaien eskuetatik urrun geneukala ziurtatuz. Barrega-rria harro-harro erakusten zuten sudurpeko goroldio iaikusezina, baina argi zegoen haientzat gizontasunarenezaugarri nagusia zela. Hortaz, erraz ulertu genuen,behin eguzkitan etzanda, inguratu zitzaizkigun emaku-meek irribarrez erreparatzea gure bular iletsuei. Ninahiko hornituta nengoen, aitortu behar dut, eta zeresan azala zirrikituetatik baino ikusten ez zitzaion nirelagunetariko bati buruz. Bati azazkalak txukuntzea es-kaini zioten, baina nik gurago izan nuen masajea, gor-putza erlaxatuko zidalakoan. Ez nuen ezagutzen ema-kume haien artea, alajaina. Une batzuetan zati bitanapurtu behar ninduela uste izan nuen, edo hamar kora-piloko zaku bihurtu. Bukatu zuenean, berriz, politikoaskoren izaera demokratikoa baino berriago sentitunintzen, holakorik zinez zaila izan arren.

Hura izan zen izuaren ordua. Bidaiatik atsedenhartuta, horrela utzi ninduenak bere orritxoa merezi

110

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 110

zuela erabaki nuen. Falta barik jarri behar nituenshopin’-shopin’ eta surfin’-surfin’ haiek pertsonaia ba-ten ahotan. Emakume mozkote hark erraztasun han-dia izango zuen fitxategiko beste edozein pertsonaia-rekin harremanetan hasteko. Batek daki, barruangordetzen nituen batzuekin erraz imajina zitekeenmasaje laño batekin hasitakoak droga garraio arris-kutsuetara eraman zezakeela, esaterako. Baina motxi-la goitik behera arakatu arren, fitxategia ez zen inon-dik ere agertu. Lagunek berehala igarri zioten nireaurpegiaren zuritasunari. Izerdi hotza sentitu nueneguzkiak berotutako azalean labaintzen. Posible alzen beti neurekin neroan gauzarik baliotsuena inonahaztuta uztea eta hondartzarako gauzak motxilansartzerakoan ez jabetzea?

Lagunen galderei jaramonik egin barik, bunga-lowko giltza hartu eta arrapaladan egin nuen harai-noko bidea. Maleta hankaz gora jarri, bazter guztiaklupaz miatu, eta hasieran izerdi hotza zena zorabiomodukoa bihurtzen sumatu nuen. Ia konortea galtze-raino iritsi nintzen bilaketa etsi hartan. Ezinezkoazen! Fitxategia, urteetako, ia bizi oso bateko bilketalana, alferkeriak beti gerorako utzitako nire pertso-naia kutun guztiak... desagertuta! Orri haietan itxaro-pen barik bizitzera kondenatu nituen?

Biharamunean aireportura joan nintzen. Lagu-nek ez zuten ulertzen zer esan gura zuen niretzat ga-lera erdiragarri hark eta zorotzat hartu ninduten.«Ahaztu hori eta hasi berriro». «Inoiz ez baduk hor-tik ezer idatzi, zer galdu duk, azken finean?». «Ondopasa etxera itzuli arte, han izango duk ahaztuta». Ti-

111

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 111

ra, azken esaldi horrek zentzu handiagoa zeukan, bai-na nire oroimenaren ke desitxuratuen artean neureburua ikusten nuen fitxategia eskuan neukala, male-ta prestatu bitartean. Non sartu edo utzi nuen, aldiz,ez zen irudi horietan ageri. Oroitzapen lainotsu batekhegazkinean atera nuela ziostan, baina zeure buruahainbeste egoeratan ikusi duzunean antzeko gauzabat egiten, erraza da gogoak traditu eta ikusi nahi du-zun hura edozein egoeratan agerraraztea. Lagunak,beraz, ur-kiroletarako irrika handiegia izaki, Kutangeratu ziren. Baina zer espero nuen lortzea airepor-tuan? Martetar bati legez begiratu zidaten etorri nin-tzen hegazkinean fitxategi bat bila zezatela eskatunienean. Dena dela, heziketa ona erakutsiz, fitxate-giaren deskribapen osoa hartu zidaten.

Zer esanik ez, eman genituen aste bietan fitxate-giaren aztarnarik ez. Bitartean, eguzkiaren ordez tu-rismo kulturalagoa egitea hobetsi nuen, eta horrela,errepideetan bizia behin eta berriz arriskatuz, edohorrela iruditzen zitzaidan, behintzat, hango gida-rien esku ipintzen nintzen bakoitzean, edonon egitenzituzten janari eta lore eskaintzak ezagutu, tenpluederrak ikusi eta, sudurretik harrapatzen nindutenusainei jarraituz jaki mota guztiak probatu nituen,nire ezinegon alimalekoa baretzeko, arrakasta txikia-rekin, dena esan behar bada.

Denpasar-en, Pura Jagtnata tenplutik ibili ondoren,mango zuku ederra hartzen nuen bitartean, paperezkomusuzapi batean aurrean neukan mutil bati buruzkooharrak idazten topatu nuen neure burua. Mutilak pe-gatinak ziruditenak ikusten ziharduen, seguruenik de-

112

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 112

nen artean osatzen zuten mezua ulertu guran. Edo an-tzeko zerbait idatzi nuen nik, bederen, egondako le-kuekin oroitzen ari zela asmatzea prosaikoegia zelako.Zertan ari nintzen konturatu nintzenean, aldiz, paperamila puskatan apurtu nuen, eta begirada zukuan gal-du zitzaidan. Ez zeukan zentzurik fitxategirik gabeezer idazteak. Etxean topatzeko itxaropena zen geldi-tzen zitzaidan indar bakarra.

113

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 113

114

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 114

ixbake zantzuen bila (1)

Uzta ordura arte ez zen txarra, bilduma polita neu-kan eginda: 500dik gora pegatina! Tira, denak ez zi-ren zehazki pegatinak, baina antzeko materiala zen.Hala ere, asko neukan aurretik, ikertzen jarraitzeko.Sumatrako mendebaldean egon ondoren, Balin de-nak zirudien baketsu, lasaia, baina toki guztietan be-zala, han ere desadostasunak bere burua aurkeztekomodu grafikoa zuen topatua. Tentuz bilatu beharzen, dena dela, holakoak atzemateko. Jaioterritik ir-ten nuenetik, pegatina haietan neukan nire ibilbideosoa bilduta, errepide mapan baino zehatzago. Ye-men, aeb, Irak, Iran, Tunisia... Han egon nintzen In-donesiara etorri aurretik. Dena dela, helburua ez zenislamdar ikuspegia jasotzea bakarrik. Ikuspuntu ba-karrak ez zidan lagunduko, ez naizelako inoiz etxerabegira bakarrik bizi. Interes handiz, are ezinegonezjarraitzen nien Palestinatik iristen zitzaizkidan berriguztiei, baina zenbat eta herri gehiago ezagutu, zen-bat eta gatazka mota ezberdinagoak aurkitu, orduan

115

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 115

eta argiago ikusten nuen guztietan antzeko funtsa ze-goela. Gizon-emakumeon barne-barnean dagoen iza-era antropologikoa, esango nuke. Pita ogian bezala.Nik egiten nekienaren orea, zaporea, fintasuna, ez zi-ren turkiar ogiaren berberak, baina bata zein bestea,funtsean, gauza bera ziren: pita ogia. Artean ere maizegiten nuen, bidean topatzen nituen kebab denden-tzat, eta esango nuke bezeroek eskertzen zutela nirepitaren berritasuna. Beti izan dut esku ona, geneetandaroat. Berdin saltsa egiteko, zein falafel. Nork bereherriaren zaporeak eta usainak daramatza sudur etamihiaren mintzetan ondo gordeta, eta saia dadila ho-rien artean jaio ez dena zapore horiek kopiatzen. Zu-tik iraungo ahal zuen amaren jatetxeak Palestinan!Baina harira, gatazkak pita ogia bezalakoak dira, ko-lorean edo beste ñabarduretan desberdinak, bainafuntsean gauza bera.

Hori horrela bada, gatazka guztiak konpontzekoere antzeko mekanismoak topatu behar ditut, orainzailago ikusi arren, nagoen tokian egonda. Norkesango zidan...

Hasteko, ongien ezagutzen nuen mundua aztertugura nuen, errazago ulertuko nuelakoan, eta alde bate-ra utzi dut pita, kebab eta falafelaren mundu zapore-tsua, baina ez nituen bistatik galtzen erlijioarekin, edonire erlijioarekin, bederen, zerikusirik ez duten gataz-kak, artean Europara etorri barik banengoen ere.

Aurrean nuen garagardoa erraz sartzen zen, beroa-ren pean. Dirudienez, ez naiz inoiz praktikante onaizan, baina etxetik bide datorkit: txerrikia saihestendut, baina urdailean eta azalean ez didalako onik egi-

116

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 116

ten, eta ez diot guztiz uko egiten, aitak beti esan di-gulako ezin konpondu den gaitz bakarra herioa dela,eta goseak hil baino lehenago...; gainera, txikitatiktxakurra izan nuen etxean, amak ez dakit nondik ku-metxo gosetu bat jaso zuelako, eta ez diot inoiz ezertxarrik ikusi lagun jator hura laztantzeari; eta alko-hola... neurrian beti, edo ia beti, baina gustuko duda-la aitortu behar. Zer esango nieke, bestalde, musul-manok emakumeak derrigorrez gutxietsi beharditugula uste dutenei? Gustura ibili naiz ni eurenedertasuna eskuzabal eskaintzen duten emakumeenartean, eta gizonoi baino adimen zorrotzagoa aitortubehar diet askori, ama eta arrebagandik hasita. Zapiaune berezietarako janzten ez dutenak, bestalde. aebn,kristauen artean ere, emakumeen tokia ez da askoriahoa betetzen dien berdintasun eder horretan oina-rritua, hain zuzen ere. Horren gainean ere baneuzkandatu interesgarriak nire pegatinetan. Seguruenik,hainbat giristinori baino tristura handiagoa ematendit niri burkadun emakume gajo baten ondoan pozikdoan gizon eroso eta arin jantzia ikusteak, Koraneanzer demontre irakurri duen galdetzen diot neure bu-ruari. Alkoholaren kontuarekin bezalaxe. Edaten dut,eta ez dago inon idatzita egin ez dezakedanik. Agin-dua inor edatera ez bultzatzea da, eta hor amaitzen dakontua. Horrela ikasi dugu guk etxean, behintzat. Ba-rrura garagardo apartsua, beraz.

Bali, ordea, ofizialki musulmana den Indonesianegon arren, beste mundu bat da, bere jatorrizko ohitu-retan ondo sustraitua. Zinez interesgarria, turistokhango paisaia deformatzen badugu ere. Turistok, bai.

117

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 117

Barregura eman dit beti nork bere burua turisten mul-tzotik bereizteko duen joerak. Turistak oso gogaika-rriak dira, beti tropelka kultura eta bizi modu jatorrakpatxadaz dastatzea oztopatzen. Turistarik ez dagoen le-ku eder eta exotikora joan gura dut, demontre. Azkenfinean, ni ez naiz turista, nik badakit zergatik noan ha-ra, hango kulturan murgiltzera, bat egitera... Eta zertandoaz, bada, beste gogaikarri horiek guztiak? Jantziafrusak paseatzera eta kamerak norabide guztietaramehatxuz zuzentzera, beste barik? Ni pegatinak bil-tzen nengoen han, baina bai, paisaia itxuraldatzenzuen turistetariko bat baino ez nintzen. Demontre,oraindik ez dut topatu turista izatea gogoko ez dueneta turista pilaketak atsegin dituen morroirik!

Beste horrenbeste esan daiteke turismoa jaso du-tenei buruz. Zeinek maite ditu ezjakintasuna eta begi-runerik eza ikurtzat daramatzaten inbasoreak? Eurendibisa goxoak maite ez dituenak, agian. Atzerritar ma-darikatuak, geratu zuen etxeetan eta sartu zuen diruagure kontu korronteetan zuzenean, askoz erosoagoaizango da denontzat! Ez dakit nire bilduman horrierreferentzia egiten dion pegatinarik dudan, bainakontuan hartzeko moduko gatazka da hau ere. Mun-du osoaren bakearen bila banabil, ezin ahaztu holakotirabira itxuraz txikiak ere.

Gero, gainera, turistei gauza desatseginak gertadakizkieke. Neuri ere gerta zekidakeen, nire egonal-dia aste betez luzatu izan banu. Askoz pegatinagehiago lortuko ez nuela jakin arren, urri arte geratunintzen han. Australia eta Zeelanda Berriko lagun ba-tzuk egin nituen han abuztuan, eta haiek irakatsi zi-

118

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 118

daten surf apur bat egiten. Ez zen samurra hango ko-ralen artetik urradura barik irtetea, baina zoro zora-garri haiek ez bezala, nik olatu txikiagoak eta hondoseguruagoa zituzten uretan jarduten nuen. Barregarrijardun ere bai, ados. Gorputza nekatu ondoren, gara-gardoak hartzen genituen elkarrekin ordu txikiak ar-te, gehienetan Kutako nightclubetan. Edariaren apa-rrak edalontzi hondoarekin berdintzen ere ez nieninoiz irabazi, hori zen edan beharra, hori! Beste he-rrialdeetan dauden tentsioak topatzen bezain sutsusaiatu naiz beti nire jaioterriko egoeraren gaia saihes-ten, eta haiekin erraza zen. Esango nuke ezagutu nin-dutenetik izan zutela arreta handia ur horietan ezbarneratzeko; eskertu nien jarrera. Astuna da oso to-pikoz eta uste okerrez betetako elkarrizketari ekitea.Palestinatik irten bezain laster konturatu nintzen,salbuespenak salbuespen, jendeak gurago duela ero-so sentiarazten duen errealitate partikularrean bizi,batez ere urruneko arazoei dagokienez. Askok ager-tzen duten interesa aurretik sinetsita duten teoriabaieztatzeko izan ohi da, berdin da zer kontatzen die-zun. Eta niri beti gehiago gustatu zait entzutea, berbaegitea baino. Gustatu bai, gero ahoa berez mintza-tzen bada, beste kontu bat da. Noan tokira noala,hango kontuei buruz irakurri dudana irakurri dudala,beti sentitu dut benetan ez dakidala ezer errealitateazuzenean ezagutu arte. Burua kutsatu barik, jaiobe-rriaren begiekin begiratu behar da, zerotik hasi, ber-takoen hitz egiteko gogoari belarriak ondo ireki. Eta,jakina, batez ere giro ezberdinetan zabaltzen eta pai-saia osatzen duten pegatinei adi! Urriaren 5ean, be-

119

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 119

raz, han utzi nituen ordurako betikoak ziruditen la-gun berriak. Leku batetik alde egiten dugun bakoitze-an, elkarri esaten dizkiogun hitz gozoak eta aginduakgorabehera, atzean utzitakoak berriro topatuko ez di-tugula jakin ohi dugu. Are gehiago, egunen batean zu-re herritik gertu ibiliko balira, gonbidatzeko etxerikez daukazunean. Herririk ez daukazunean. Nora itzu-li ez daukazunean. Batzuen bidaiak joan-etorrikoakdira. Gehien-gehienenak. Nirea, aldiz, joanekoa izanda beti, etxetik irten nuen egunetik bertatik; hurren-go urratsak nora eramango nauen ez dakit. Han utzinituen lagunena, ustez, joan-etorrikoa zen. Haiek bai,inoiz Australia edo Zeelanda Berrira joanez gero,etxea zain edukiko nuela agindu zidaten. Neuk erehala sinistu nuen.

Zelan azaldu urriaren 12 hark sortu zidan bihotz-ikara? Zelan marraztu hitz dorpeen bidez Jakartakotaberna hartan sentitu nuen zartakoa? Telebistakerrepikatzen zituen irudietan neke handirik gabe eza-gutu nuen azken hileetan hamaika gautan aterpeizan genuen nightcluba. Eta neure buruak onartu gu-ra ez zuena errepikatzen zidan bihotzak etengabe,mailu astun eta gorrotagarri batek bezala: hondakinhorien artean daude. Haiena ere joaneko bidaia izanda, inorako beste joanik izango ez duena. Zure erlijio-aren izenean kendu dituzte mundu honetatik, besteasko bezala; beste erlijio, ideia, aberri, askatasun, fa-milia, buruzagi askoren izenean milioika errugabekendu dituzten bezala. Baina bereziki mingarria damaite eta sinesten duzun zerbaiten izenean ezezagunbatzuek maite dituzun lagunak desagerrarazten di-

120

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 120

tuztenean. Jakartan, ohi bezala, palestinarronganakoelkartasuna sentitzen zuen familia baten etxean nen-goen. Horrela mugitu izan naiz mundu osotik beti.Zailena arabiar herrietan, hitz eta jarrera hipokritatikharago, ez baikaituzte batere begiko. Ezta guk haiekere, zertarako ukatu. Jakartakoak ere, gehienetan be-zala, islamdarrak. Haiek ere, nire moduan, saminadierazezina sentitu zuten. Ez nirea bezain sakona,agian. Baina haiek han lagunik galdu ez arren, su-mindura sentitzeko beste arrazoi bat zuten: euren he-rrian gertatu zen, Indonesian. Euren erlijioaren ize-naz gain, euren herriaren irudia ere zikintzen zuen.Munduan islamdar gehien daukan herrian. Bitxia daholakoetan geure buruak zelan begiratzen duen Ame-rika aldera errudun bila. Inork bonba bat ipintzeaerabakitzen duenean, bere buruaz gain beti dagoela-ko erabaki horretan lagundu duen beste alde bat ere.Zein ezberdina litzatekeen mundua aeb berekoikeria-ren eta hipokrisiaren aberria ez balira... Bai, bainaBush aluak ez zuen bonba hori jarri. Milioika herio-ren arduraduna izan zitekeen, baina berak ez zizki-dan kendu lagun horiek. Ehunka ideia kontrajarrikzeharkatu zidaten gogoa, nahas-mahasean.

Astebetez ia mokadurik probatu barik egon nin-tzen. Pegatinak biltzea ere ahaztu nuen egun horie-tan. Neure buruari haiek beste nightclub bateanegongo zirela errepikatzen nion. Ez zuten zertan unehartan bertan han egon. Ziber-kafe batera joan eta e-posta begiratu nuen ia orduro hurrengo egunetan. Bi-zirik bazeuden aditzera emango zidaten. Isiltasunhotz eta setati hark ekarri zidan saihestu nahi nuen

121

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 121

erantzuna. Jemaah Islamiah. Mundu osoan agertuzen islama herioari lotuta. Mutu jarraitzen zuen nirepostan ere kontzeptu biak agertzen zitzaizkidan ba-naezin. Nik, behintzat, banekien kontzeptuok ez di-rela sinonimoak. Baina zer zekien munduak?

Hartu te hau eta ez erotu gehiago horrekin. Guk ezdiagu bonba hura ipini, ez hik ez nik. Begiratu haiei...Han zeuden gure inguruan Sufianen hiru semeak;bost urtekoa telebista aurreko alfonbra iletsuaren gai-nean etzanda, koaderno zabal batean zuriari lekuakentzen, forma koloretsuekin, zazpi eta zortzi urteko-ak tazoekin lehian, egindako dorretxoak elkarri erauziguran. Aita ona zen Sufian, aparta. Gerraren usainaizan zezakeen jostailu oro zuen debekatuta, baina tre-betasunez lortu zuen semeak debekuaz ez ohartzeaeta beste barik haien falta ez sentitzea. Jatorriz malay-siarra zen, Kuala Berang-ekoa. Lanak eroan zuen Ja-kartaraino, eta hara ezkondu zen urte bi geroago. TasikKenyir-era eraman behar nitizkek, urtebetez mundua-rekin ahaztu, arima garbitu, eta gero itzuli, ea munduhobea topatzen duten. Askotan aipatzen zuen lakua.Han lagun onak utzi zituen, bakearen sinonimoa zenberarentzat Malaysiako laku erraldoi hura, zibilizazio-tik ia guztiz bakandua, ederra, oihan trinkoak ingura-tua. Dardarak astintzen naik etorkizunean har deza-keten jarreraz pentsatzen dudan bakoitzean. Eurenburua, direna, errespeta dezatela gura diat, besteakere diren bezalakoak errespeta ditzaten. Baina norkziurtatzen dit, gauzak hola jarraituz gero, ez dutelabeste biderik hartuko? Ulertzen nuen ondo zer adie-razi nahi zidan, amaren kezka zekarkidalako burura.

122

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 122

Penaren barruan, ez zuen arindu ederra hartu txapelaburuan eta ibili munduan esan nuen egunean! Gorro-toak erraiak jango ez dizkion bat izango zara, behin-tzat, seme. Bazekien ihes hark ez zuela atzerakorikizango. Eta han beste hiru seme, artean koskortzeraere iritsi gabeak, zain zituen ate guztien artean zeinirekiko zuten ezin asmaturik. Ordurako ezagun nuenmilitantzia, ezkertiar alderdi erradikalenetan, baita Is-raelgo Poliziaren tortura bide batzuk ere, ni suntsitzealortu ez zutenak. Ez gero anaiak ezagutuko zituen gra-du berean. Alaren paradisuan, holakorik baldin bada-go, egongo ahal da. Badakik zer izan daitekeen aitaedo ama batentzat pentsatzea milaka lagun hil ditueneskua hire semearena dela? Alabak balira, beste oilarbatek joko likek kukurruku. Alabarena aipatzen zidanlehen aldia ere ez zen. Ordurako ondo nekien alabagoxo batekin egiten zuela amets, baina hirugarrena-ren ondoren nahikoa zela erabaki zuten. Alak semeakizatea gura bazuen, zertarako balioko zuen hogei se-mek inguratuta bizitzea? Umorez esaten zuen, bainasusmoa nuen ez zuela benetan amore eman.

Lasai, Sufian, zuek lako gurasoengandik ezin ir-ten seme bortitzik. Tea edan genuen, itzalitako tele-bista hutsari begira. Elkar lasaitu izan bagenu legezjarraitu genuen, gezurra zela jakin arren. Ume guz-tiak iristen dira nerabezarora, eta zein erakargarriaden gurasoei aurka egitea. Zein tentagarria ideal han-dien izenean borroka egitea eta zure aitari bigunegia,koldarregia izatea leporatzea. Eskola, lagunak, lagu-nen gurasoak, telebista, politikariak, imanak, madras-sa, musika, liburuak... Gauza gehiegi lehiatzeko. Beti

123

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 123

uste izaten duzu, oinarri sendo eta egokiak ipiniz ge-ro, errazagoa izango dela umeek hautu egokia egitea,berez. Informazioak berdin-berdin egin dezake giza-kia aske zein morroi, nola erabiltzen den, hor dagokontua. Banekien Sufianen aburuz ni eredu ona nin-tzela semeentzat: etsaiari gorrotorik ez dion palesti-narra, sufrimenduaren gainetik irtenbide bila dabile-na. Neuk ere, ordea, behin baino gehiagotan hartukonuen soinean lehergailua, eta neure burua inmolatuhamaika errugabe eta, zorte apur batez, errudunenbat neurekin infernura eramanez, mina emateko go-go hutsak gidatuta. Tira, batzuen arabera, infernuaez, paradisua irabaziko nukeen hori eginda. Baina ni-re baitan sentimendu horiek zakarrontzira botatzekogai nintzen guztietan irekitzen zen paradisua. Unehartan zer autobusetan egin behar nukeen eztanda?Israeldarrez lepo egindakoan ala azken lagunak ostuzizkidaten horienean? Irtengo dugu? Bazakiat pos-tuetako sataya ez dela hire emaztearena bezain ona,inondik ere, baina ez zioagu lan eragingo, nahikoadik aingerutxo hauei afaria ematea.

Hoa, hoa, nik lagundu behar zioat. Ondo irakurrizuen Sufianek nire eskaera. Ziber-kafera joateko be-harrak erretzen ninduen. Haren belaunean bermatuzaltxatu eta lagunak adiskidetasuneko kolpetxoakeman zizkidan sorbaldan. Lagundu diezaioket? Txi-kiak koadernotik altxatu zuen burua, itxaropentsu.Oso gogoko zuen nirekin osteratxoak egitea. Ekarrimarrazki hori, ea zer artelan ederra egin duan, amarierakutsi eta afaria gertatzen lagunduko zioagu, ados?Umetxoak harro altxatu zuen marrazkia, neuk ere

124

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 124

ikus nezan. Nekez ikus zitekeen iradokitzen zuenpaisaia loretsua Jakartaren bihotzean. Argi izpi batbezalakoa izan zen haren begietatik gatazkarik gabe-ko mundua ikustea.

Nire ziber-kaferik gogokoena txinatar batena zen.Bertan, Internetetik igeri egiteaz gain, garagardoaedan eta bolatxo ederrak eta beste gutizia batzuk janzitezkeen. Ez dakit zer izan zen lehenago, taberna alaziberra, ezta zerk zeukan lehentasuna ere jabeentzat,baina edozelan ere, leku atsegin eta lasaia zen. Gaine-ra, luzaroan bilatuta ere nekez topatuko nuen txina-tarren esku ez zegoen negoziorik. Sei ordenagailueta-tik bi zeuden libre. Txahalez betetako bola handi bateta botila bat garagardo hartu eta 4 zenbakidunerajoan nintzen. Eskuinean, lastotxoz lata bat te berdehusten zuela, neska ilehoria neukan; segundo batezagur moduko bat egin zidan buruaz, eta buru-belarriitzuli zen messenger leihora. Ohi bezala, korapilo sen-do batek estutu zizkidan urdailak e-posta irekitzenzitzaidan bitartean, baina bihotza irauli zitzaidanerretiluan mezu berri bakarraren izena ikusi nuene-an: George. Horrela sinatzen zituen australiar lagu-nak. Erantzun egin zidan? Irrikaz ireki nuen mezua.Bularra zeharkatu behar zidan bihotz koitadua atoangelditu zen mezua irakurri orduko. «Ez dakit zelanadierazi, ez dakit zelan izan dudan kemenik Georgy-ren posta irekitzeko ere, baina badakit asko zaretelaberari buruz zerbait jakiteko beste modurik ez du-zuenok. Ez zaitut ezagutzen, uste dut zutaz idatzi zi-dala udan. Zorte handiagoa izan duzu zuk, ordea,hondartza madarikatu horretatik garaiz alde eginda.

125

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 125

Georgy ez da etxera itzuliko. Hori jakin gura zenuela-koan nago. Aipatzen dituzun beste lagunak ere dis-koteka puta horretan geratu dira. Badakit baten mal-koek ez dutena lagunduko bestearenak garbitzen.Beti arte. Sue». Lerro batzuetan zerbait leporatzen zi-dala iruditu zitzaidan, baina ez zuen adore txikia era-kutsi lerroak idazteko indarra aterata. Neska-lagunaote zen pentsatu nuen. Gaitza da azaltzea, minarenerdian, egia jakiteak zer sentipen eragiten duen. Za-lantzak barrutik erretzen zaituen bitartean, itxarope-na ere uzten dizu. Ziurtasunak pisua kentzen dizu,baina zulo handia utzi haren ordez.

Urtebete lehenago, New Yorketik alde egin eta ge-ro, jakin nuen han egindako lagun batek emazteaizango zena galdu zuela dorreetan. Ez zen nik topa-tutako jendeari lotuta egon zen desagertu bakarra.Baina orduan galera urrunagokoa izan zen, zelanbaitesateko. Indonesiak zauri sakonagoa utzi zidan, etahandik alde egiteko ordua zela erabaki nuen. Gogobarik bukatu nuen bat-batean futbol baloia bainohandiagoa iruditu zitzaidan bola hura. Garagardoa,ordea, ez nuen bukatu. Altxatu baino lehenago, lilu-ratuta eduki ninduen pantailatik begiak desbidera-tzean, ondoko neskarenak topatu nituen nigan iltza-tuta. Minaren arrazoia ulertzerik ez bazuen ere,eskertu egin nion egin zidan irribarre keinua. Elkar-tasun sentipena ere, zorionez, berezkoa da gizaki as-korengan.

126

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 126

vmaskaren bila (2)

Motylak dio: hiru urte asian, ezin dut sinistu! ze az-kar doazen, gainera! itzultzen naizenerako gidaturistikoa beharko dut. zeuk izan nahi? :-P

Che en el corazonek dio: ez pentsa nik askoz hobetoezagutuko dudanik, ez dakit noiz utziko dudanbolivia!

Motylak dio: gabonetan etxera joango naiz, elurra be-har dut. gainera, han lortu dizkidazun maskarakikusteko irrikan nago!

Che en el corazonek dio: bai, politak lortu dizkizut.erosi dizudan azkenaren argazkia bidaliko dizut,gose hori apur bat asetzeko ;-)

Motylak dio: bai, bai! dena dela ez dakit argazkiandetailetxo bat ikusterik egongo den

Che en el corazonek dio: ze detaile ba?Motylak dio: tontakeria bat, baina hemen lortu ditu-

danekin erkatu nahi dut. ez dakit zer esan guraduen, baina guztietan topatu dut deigarria eginzaidan ikurtxo bat. polonian ditudanetan ere be-giratu beharko dut

127

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 127

Che en el corazonek dio: indonesiako kontua izangoda. zelakoa da ikurtxo hori? :-O

Che en el corazonek dio: hor al zara?Che en el corazonek dio: eeeeooooo.Motylak dio: bai barkatu. ondoan egon denari begira

nengoen. zelako aurpegia geratu zaion koitadua-ri. abailduta ematen zuen

Motylak dio: baina azken astean aurpegi luze askoikustea tokatu zait. atzerritarrenak batez ere. as-ko dabiltza berriak etxera bidaltzen. badakizu,atentatuak hankaz gora ipini du hemen sentitzengenuen patxada :-(

Che en el corazonek dio: imajina dezaket, neu ere zu-rekin gogoratu nintzen balikoa entzun nuen le-hen segundotik. etxean?

Motylak: txatean jardun genuen lehenengo unetikiradoki zidaten ea hemengoa ez den nahikoa lu-zatu. baina ezinezkoa da jakitea hurrengoa nonizango den, mundua zoro dabil

Motylak dio: zuk uste nik pentsa nezakeela bertonholakorik gerta zitekeela? balin egon naiz eta ba-kearen paradisua zirudien!

Che en el corazonek dio: esan zenidan ez duzula hilden inor ezagutu, ezta?

Motylak dio: hori espero dut, baina han hainbestejenderekin egin dut topo, eta guztien berri ezinjaso. baina ez dut ezagutu giro horietan mugitzenzen jende askorik

Motylak dio: tira, hurrengoa agian malaysiatik izan-go da, hara bidaliko gaituzte gutariko batzuk. nikuste dut erakundekoek ere nahiago dutela gu he-

128

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 128

mendik atera badaezpada ere. ordua bukatukozait...

Che en el corazonek dio: agur bonita, edonora zoaze-la berba egingo dugu. zaindu zeure burua eta las-ter idatzi. musu handia. ez utzi nire bloga irakur-tzeari! hasta pronto (k)

Motylak dio: agur, eta ondo zaindu nire maskara ho-riek! ;-) musuak (K)(K)Azkenean, egun hartan ez zidan argazkia bidali,

eta bidali zidanean ere ez zitzaidan oso baliagarriagertatu, han ez baitzegoen ni bila nenbilena bereizte-rik. Azken urte eta erdian erabili nuen gai hura buel-taka. Thailandian ez nintzen konturatu ere egin, eztaVietnamen ere. Maskara bilduma handia neukan or-durako, berrogei maskaratik gora, baina ezin erkatunituen denak, oporralditxo batean, urte bi lehenago,pilatzen zitzaizkidan eta alde batetik bestera garraia-tzeko deseroso bihurtzen hasiak ziren guztiak era-man nituelako etxera, Poloniara. Gabonak arte itxa-ron beharko nuen, beraz, bilduma osoa aztertzeko.Baina edozelan ere, banekien ez zela nire lagunakesandakoa, Indonesiakoen kontua, alegia. Aparta-mentuan, azken urtean Balin, Sumatran eta Javanerositakoak edukitzeaz gain, Vietnamen erositako lauere banituen, eta haietan ere topatu nuen ikurtxo bi-txi hura.

Egia esan, ez zen batere erraza hari antzematea,ezin ñimiñoagoa baitzen, baina Balin nengoela, nirekuttuntxo horiei begira orduak eta orduak ematen ni-tuela, lupaz begiratzen hasi nintzen. Eta ez da hiper-bolea, lupa handi-handia erosi nuen horretarako! Bali-

129

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 129

ko maskaren kolore biziek liluratu egiten ninduten,eta azkenean ia obsesio ere bihurtu ziren. Uste dutegun haietan pilatu zitzaidan lanaren estresari aurreegiteko jarduera zela. Maskarak banan-banan hartueta, lupapean, erliebe guztiak aztertzen jaten nituenorduak, batzuetan lankideoi eman ziguten bungalowmodukoan, besteetan hondartzan. Aisiarako nituen or-du apurrak. Hasieran oharkabean pasatu zitzaidan,baina bat-batean jainko ongile baten aurpegiaren atze-aldean gurutze bihurri moduko ia ikusezinari igarrinion. Holako gauza bitxi batzuk agendatxo bateanapuntatzen nituen, eta horregatik, astebete geroagoedo, neure burua topatu nuen ohar berbera egiten bes-te maskara bati buruz. Ahaztuta neukan aurrekoa, bai-na han topatu nuen, pare bat lerro gorago.

Berriro ere bitxikeria baino ez nion iritzi, bainajakin-min apur bat ere piztu zitzaidan, eta aurrekomaskara hartuta, bien ikurtxoak konparatu nituen:berdin-berdinak! Uste izatekoa da lan horiek eskuzegindakoak direla; hortaz, bururatu zitzaidan egileberak egin eta, moduren batean, ezkutuan bazen ere,sinatu egiten zituela. Agian ez zen izango hori egitenzuen artisau bakarra. Banuen denbora-pasa berria!Agenda hartu eta maskara guztiak artisauaren arabe-ra sailkatzea bururatu zitzaidan. Seguruenik lan horiegiten zuen lehen bildumagilea izango nintzen.

Baina maskara bat aztertu, beste bat, beste bat...eta guztietan sinadura bera! Hura sinadura bazen, ja-kina, gero eta zalantza handiagoa bainuen. Posiblezen Baliko maskara guztiak pertsona bakarrak eta be-rak egitea? Eskuz egindakoak barik, horretan zihar-

130

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 130

duen lantegiren baten emaria ote ziren guztiak?Agian Baliko maskaren monopolioaren aurrean nen-goen, eta horrek apur bat atsekabetu ninduen, irudipolitagoa baineritzon hango biztanle jatorrek eskuzegindako lanak izateari.

Balikoekin bukatuta, ordea, zur eta lur utzi nin-duena izan zen Java eta Sumatrakoetan ere ikurtxoatopatzea. Guzti-guztietan! Indonesia osoko monopo-lioa! Baina balizko monopolio horren ideia hankazgora geratu zen Vietnamgoetan ere gurutze bihurribera topatu nuenean. Ezin imajina nezakeen Asiaosoko maskaren monopolioa. Ezin igar niezaiokeenikurtxo horren esanahiari, baina goitik behera asal-datzen ninduen. Asaldatzen, kilikatzen, erretzen... Ni-re bildumako maskara guztiek ote zeramaten ikurberbera? Thailandiakoek ere bai? aebko indiarrenakere bai? Boliviatik jasoko nituenek ere bai?

Azkenean Gabonak arte eduki ninduten Jakartan,bost eta zortzi urte bitarteko umeei eskolak ematen.Maskara berri batzuk eskuratu nituen eta, zer esanikez, lortu orduko bilatu nien hutsik egin barik ager-tzen zitzaidan gurutzea.

Grudziadz-era eraman nituen azken urte bietakomaskara guztiak. Nahi nuena topatzeko ez nituen be-har, ordurako ez zitzaidan batere zaila gertatzen huraidentifikatzea, baina bilduma osoa batuta ikusi guranuen. Banekien etxean geratu ziren guztiek pozezhartuko zituztela lagun berriak, eta batzuentzat el-kartze zoriontsua izango zela. Are gehiago ikur ho-rren bitartez nik uste baino lotura handiagoak ba-tzen bazituen!

131

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 131

Amak ez zuen ulertzen zergatik ez nintzen afarioparo hartako plater bikainak irensteko gose. Zelanpentsa nezakeen jateaz, bada? Egia da nire alde batekeskertu zuela etxearekin bat egitea, baita poloniar ja-kiak berriro dastatzea ere, asiar sukaldaritza, pikanteagorabehera, ezin maiteago izan arren. Baina askoz ga-rrantzitsuagoa zen zain neukana, nire logelan, truka-tu genituen olata eta opari guztiak baino. Ezin ondosentitu. Etxetik kanpo egoteak herrimin handia sen-tiarazten zidan eta, batez ere, aitaren mina, bainaerrudun sentitzen nintzen ezin adierazteagatik. Haiekbaino indartsuagoa zen logelatik iristen zitzaidandeia. Ematen zuen maskara guztiek elkar hartu zute-la garrasika ni deitzeko. Joan nendila behingoz gora,han zain eduki barik! Haiek ere irrikan zeuden eurensekretuaren atea irekitzeko. Neurri batean, behintzat.

Afari legea eginda, pinu argitsuaren aldetik ihesegin eta eskaileretan gora abiatu nintzen. Logelansartzerakoan, berogailu nekatuaren epeletik egin zi-daten irribarre hormetako aurpegiek. Hasi nigandik,hasi nigandik!, egiten zidaten oihu. Mexikar güey zo-riontsuari heldu nion lehenbizi. Lupa eskuan, minu-tu bateko kontua izan zen. Ez zen ezustekoa, bainaare gehiago asaldatu ninduen. Bihotza bizi-bizi mugi-tzen zen, jauzika. Afrikarrak, dominikarrak eta ame-rikarrak korapiloa sendotu zidaten. Amerikarrak ez,amerikarrek, Boliviako opariek ere lotsagabe agertubaitzidaten borobiltxo susmagarria.

Zer demontre esan gura zuen horrek guztiak?Mundu osoko eskulangileen arteko itun baten adieraz-le ote ziren? Hala izanez gero, zer itun mota ezkuta-

132

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 132

tzen zen ikurraren pean? Zerbait iluna ikusten nion.Urte batzuk lehenago hasitako apeta hark bide guztizustekabekoa hartu zuen une hartatik bertatik. Hastape-netan estetikari lotutako denbora-pasa ikerketa lan irri-katsua bilakatu zen. Gabon haietan astiroago zihoandenbora. Amama, osaba-izekoak, hemengo eta hangolagunak... Bisita guztiak eternitateraino luzatzen ziren.Kuala Lumpurrerako hegazkina noiz hartu nengoen ni.Eta horixe leporatu zidaten gurasoek behin bainogehiagotan, munduan ez nengoela. Ez haien munduan,behintzat. Horrenbesteko presa dun gugandik ihes egi-teko? Hamabost egun baino ez etxean eta bistatik noizgalduko gaitunan habilela zirudin, neska. Bidegabeasentitzen nintzen, baina hala zen, arrazoi osoa zeuka-ten. Ez nituen bistatik galdu nahi, jakina, baina zeregingo nion beste zerbaitek gogo guztia hartzen bazi-dan?

Luze zein labur, bidezkoa zein bidegabea, opo-rraldia bukatu eta Malaysiara jo nuen, Kuala Lumpu-rrera. Aski kaotikoa egin zitzaidan. Ordurako hainbathiri, herri, kultura ikusiagatik, ezin nuen saihestu le-ku berri bakoitzak sortzen zidan zirrara, urdailetatikgora zetorkidana. Eta zer esango zidaten hango mas-karek!

Pisu berrian nire gauza guztiak topatu nituen, lo-gela izango nuen hartan txukun pilatuta. Baina azal-pen guztien ondoren jaso nuen informazio garrantzi-tsuak ez zeukan zerikusirik nire egiteko berriarekin.Pisukideak, maskaren gaineko nire zaletasunaz jaki-tun, nonbait, aipatu zidan Melakan ezin ederragoakikusi zituela. Zoritxarrez, ez zuen bakar bat ere erosi,

133

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 133

baina oso polita ei zen herri hartara noiz joango gi-nen hasi nintzen pentsatzen. Ba omen neukan KualaLumpurren bertan antzekoak erostea, baina buruansartu zitzaidan jatorrizko herrian bertan eskuratu be-har nituela. Kuala Lumpurren beste batzuk ere egon-go ziren, ezberdinak... eta, agian, ikurtxoa ezkutatzenzutenak.

Aukera eman ziguten hiria gidatuta zein geurekasa ezagutzeko. Baita lo egiteko ere, bidaia luzearenondoren. Nik, ahal dela beti egiten dudan legez, neu-re kasa barneratzea erabaki nuen, eman ziguten pla-noa poltsikoan hartuta. Lehenago dutxa hotza, noski.Ez nahi bezain hotza, ordea, hango beroak politoepeltzen baitzuen guztia.

Planoan egiaztatu nuenez, pisua ez zegoen JalanPetaling-etik, hango chinatownetik, oso urrun. Oinezere joan zitekeen, gustatzen zaidan bezala. Eta ezhango metroak edo dena delakoak hiria ezkutatzendizulako, Bangkoken bezalaxe hiri barruko trena ka-leen gainetik doa-eta, ez lurpean.

Hamar minutuz ibili ondoren, Petalingera iritsigabe artean, indar falta nabaria sumatu nuen. Zenba-tetan ez zait gertatu mementoaren kilikak goseaahantzaraztea! Sabela bete ezean, ziplo jausiko nin-tzen kalean bertan. Usain nahastezinak durianenpresentzia salatu arren, eta Bangkoken durianzaleamorratu bihurtu nintzela kontuan hartu barik, ba-rruak arroza eskatzen zidan. Edota pasta. Entzundaneukan hango sukaldaritzak antz handia zeukala In-donesiakoarekin, eta ez zitzaidan txarto etorriko nasigoreng eder bat. Berehala ohartu nintzen jateko lekua

134

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 134

topatzea erraza zer zen hiri hartan. Musulman itxuraosoa zeukan jatetxe ireki batean sartu nintzen eta lu-ze barik platerkada eder bat nasi goreng neukan au-rrean. Ondoko mahai batean lotsati begiratzen zidanneska bat neukan. Buruzapi urdinaren barrutik irri-barre herabea egin zidan, zuku erraldoia edan bitar-tean. Zalantzarik ez, eskolako uniformea zen hura.Oso polita zen, aurpegi beltzarana eta begi handi-handiak. Gero bere pentsamenduetan murgildutaikusi nuen, begiak zukuaren eta ondoko maletarenarteko dantzan.

Otorduak erlaxatu egin ninduen. Ez zegoen pre-sarik. Hilabeteak neuzkan aurretik ikerketarako ma-terial berria lortzeko. Hobe lehenengo ordu haietanhiriari zapore guztia ateratzea.

135

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 135

136

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 136

viburu biluzien bila (1)

Gozo dago zukua, bai horixe. Zure gogokoena: man-goa, izar-fruta eta pomeloa. Eta gustura dastatzekoarrazoi ona duzu gaur, gainera. Hiru ez dituzu harra-patu ba! Horretarako, arriskatu behar izan duzu, horiezin ukatu, baina merezi izan du. Batez ere Rashidah-ren aurpegia ikustearren. Bazenekien pozik hartukozuela etxera buruzapi barik itzuli beharra, zu lakoa daeta. Beste nagusi harroputz horrek bere bizitzako atse-kaberik handiena hartu duela eman du. Izorra hadi!(Barkatu jauna). Zelan ibil daiteke pozik ezkutatzerabehartuta? Jakina, aukera dago begiak, irribarrea etaezer gutxi gehiago erakusteko, zuek, behintzat, ez zau-dete behartuta sudurretik behera ere ezkutatzera. Bai-na hain duzu ederra ilea! Egunero mimoz garbitu etaorrazten duzu. Eta zertarako? Zapi batean ezkutatze-ko gero? Ez da zilegi. Edo ez luke izan behar. Bainazure iraultza txikia bide onetik doa. Eskolan denakohartu dira zerbait gertatzen ari dela buruzapiekin.Ez dela normala azken ikasturteotan ia ehun zapi de-sagertu izana. Zeure buruari ere ostu zenion behin.

137

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 137

Eta zein gustura geratu, eskolatik etxerako bideaadats distiratsu eta luze hori erakusteko aukera izan-da! Gaur hiru. Ez da marka makala, egun bakar bate-rako. Ez duzu uste oraindik inork susmorik txikienaere hartu dizunik. Are gutxiago zeure buruari ostekojokaldi hori egin zenuenetik.

Dena dela, ezin saihestu dezakezu behin eta berri-ro zure maletari begiratzea. Begira atzerritar hari.Zein pozik doan: besoak agerian, fresko, ile horia gu-ra duen bezala orraztuta mundu guztiari erakustekomoduan. Ez da bidezkoa. Eta gero txinatarrekin erelehian zelan egin? Zuk burutik oinetara dena ostendubehar, baita hazten doazkizun bihurgune berriak ere,formarik gabe erortzen den oihal horren atzean, etagero haiek ia biluzik merkataritza zentro guztietan.Eta zelako kolore biziak! Nork begiratuko dizu zuriinguruan ia ipurdirainoko azal zuri erakargarria esku-zabal eskaintzen duten panpina piloa egonda? Ez, ezda bidezkoa! Zuk modeloa izan gura zenuke, ez bilu-zik agertzen direnetakoa, jakina, hori lizunkeria hutsada. Gauza batzuk, argi dago, maite duzunarentzat gor-de behar dira, ondo gorde ere. Baina sikiera bikiniz,ilea bustita, tanta gardenak azalean dirdirka, argaz-kiak egiten uztea... Gurasoek jipoituko zintuzkete, or-dea, aldizkariren batean burua estali barik agertze hu-tsagatik. Tira, jipoitu, nekez ipintzen dizute eskuagainean, baina agian familiakoa izateari utziko zenio-ke. Zelan azalduko luke aitak bere enpresan. Aita gi-zon garrantzitsua delako, ingeniaria, eta gauza gutxiukatu dizu, baina holako arauekin zorrotza. Zelanamets egin, bada, izterrak erakustearekin.

138

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 138

Mementoz iraultza txiki eta isil honekin konforma-tu behar duzu. Ez da gutxi hamabi urteko neskatila ba-tentzat. Arroza jaten duen neska harengana hurreratu-ko zinateke, ea hain arin janzteko aukera izanda zersentitzen den galdetzeko. Ea inoiz egin dizkioten argaz-kiak bainujantzian. Jatorra dirudi, irribarre erraza du.Seguruenik ez luke ulertuko gaurko zure ekintza heroi-koa. Zelan begitandu dakioke nahi duena baino gordebehar izan ez duenari zer den nahi ez duzuna ostentze-ra behartuta egotea? Ezinezkoa, seguru. Zuretzat hon-dartzan etzanda eguzkiari gorputza eskaintzea zer izandaitekeen imajinatzea ezinezkoa den bezalatsu. Etabehin irakurri zenuena: Europan normala dela neskektopless egitea! Ez dute batere lotsarik sentitzen mutilguztiek titiak ikusten dizkieten bitartean? Inurriak da-bilzkizu urdailetan pentsatze hutsarekin. Inurriak ez,matxinsaltoak. Thailandiar gustura harrapatuko zeni-tuzke eta bertan frijitu. Han kilkerrak eta landa-zomo-rroak jaten dituzte! Thailandiako hondartzetan toplessegiten ote dute? Agian europar turistek. Zuk oraindikez duzu askorik erakusteko, baina bidean sumatzen di-tuzu, zentimetroak hartzen zure gorputzaren gainetik.Ondo hondoratuta geratzen dira, ordea, uniforme itxu-ragabe honen pisupean. Gehiegizkoa da, Jainkoaren bo-rondatearen kontrakoa, irtirinkeria, zure irrika?

Gaur amak zapi berria erostera eraman nahi zai-tu. Arropa erostera, baina ondo dakizu horrek zapiberria esan gura duela. Argi duzu: gris iluna. Beti au-keratu dituzu kolore triste eta ilunak, eta ez duzu ba-tere asmorik aldatzeko. Gainera, ama pozik, uste due-lako ez duzula batere banitaterik, zeure burua ez

139

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 139

nabarmentzearren aukeratzen dituzula holako zapihitsak. Inoiz biziagoren bat hartzera animatu zaitu.Baina ez diozu amari egia azalduko, ez luke sekulaulertuko. Burua estaltze hutsak halako oinazea sor-tzen dizu, eta zelan zigortuko duzu zeure burua kar-tzela txiki horrentzat kolore eder eta deigarriak hau-tatuz? Ahalke bikoitza litzateke hori, bai horixe.

Eta zer egingo duzu ezkutuan dituzun zapi guz-tiekin? Berriro begiratu diozu maletari. Denak hartueta erre behar zenituzke. Ez da hori bururatzen zai-zun lehen aldia. Baina ez dakizu barruko zer indarrekgordearazten dizkizun denak. Noiz arte luzatu beharduzu matxinada txiki hau? Azken boladan hasi zarapentsatzen txikiegia dela, motelegia, eta ez zarama-tzala inora. Bost mila zapi ostuta ere ez zara modeloedo aktore izatetik gertuago izango. Zuk gizonek zu-re edertasuna mirestea nahi duzu. Baita emakumeekinbidia pitin bat sentitzea ere. Horretarako eman di-zu Alak. Zertarako egiten ditu emakume batzuk poli-tak, bestela? Ez gurasoek aukeratuko duten gizon ba-tekin ezkondu eta haren ondoan ikusezin jarraitzeko,ez horixe.

Baina amets hori ez da inoiz Malaysian beteko;ez zure familiaren ondoan, behintzat. Ihes egin be-har duzu. Ideia hau ere izerdia baino itsatsiago izanduzu azken asteotan. Beti izan duzu atzerritar gizo-nezkoren batekin berba egiteko gogoa. Autobusean,errailbakarrean, azokan, meskitan bertan, maiz gera-tu zara turista bati edo besteari begira, agurtu eta so-lasalditxoren bat izateko gogoz. Baina lotsa handie-gia da. Begiratzen dizutenean berehala lotsatu eta

140

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 140

begiak jaitsi, besterik ez duzu lortu. Eta badakizu he-mendik irtetekotan holako atzerritar baten eskutikizan beharko duela. Zelan irtengo zenuke bestela Ma-laysiatik? Inoiz bururatu zaizu Singapurrerako auto-busa hartzea. Ordu batzuen buruan Johor Bahru-nzeundeke, bai, baina zelan zeharkatuko zenuke mu-ga? Gaztea zara, nagusientzat ume hutsa, baina ezhain ezjakina, eta badakizu pasaporte barik eta zureadinarekin harainokoa baino azkarrago egingo zenu-keela etxerakoa, Polizia lagun. Hori badakizu, bainaez dakizuna da zelan atera zintzakeen atzerritar ba-tek. Hari ere zure paperen bat eskatuko liokete, ezduzu uste umeak edozelan eramaten utziko dutenik.Moduren bat egon behar du. Kuala Lumpur, zureetxea, zure kaleak, bihotz-bihotzez maite arren, ber-ton men egin behar diezun arau guztiek ito egitenzaituzte. Lore bihurtu baino lehen zimelduko zarelasentitzen duzu, egunetik egunera indartsuago. Sei ur-te gehiegi dira. Sei urtean eskolak eta familiak zureideietan amore emanarazi eta, beste askok bezala,arauak otzan onartuko dituzun beldur zara.

Zukua ordaindu eta etxerantz abiatu zara. Lehe-nengo egitekoa, gaurko arrantza ondo ezkutatzea, zu-re bildumarekin batera.

Orain, amaren eskutik, disimulu handiz begiratubehar diezu inbidia ematen dizuten jantziei. Lauga-rren solairutik zabiltzate denda egokiaren bila. Hauiraingarria. Begira neska horri, zein hanka luze poli-tak, zer sexya minigona arrosa hori. Izozkia jatekomodua bera da probokazio garbia. Ez da bidezkoa. Ti-rantedun kamiseta horrek ez dio zilborra ere gorde-

141

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 141

tzen. Eta pirtzina darama lotsabakoak! Baina ez tortu-ratu zeure burua. Zu ez zara denda horretan sartuko,amak ez zaitu inoiz eroango. Aurrez aurre duzu zurezain dagoena. Zergatik ez ditugu pitokeria hauek guz-tiak alde batera uzten eta zuzenean zaku baten ba-rruan gordetzen? Burka beltza burutik oinetarainoeta kito, telebistan ikusi duzun bezala. Baina ez, orainandre horrek galdetuko dizu ea polit horrek zer kolo-re nahiago duzun. Zure irribarrea bezain zuria ezbehintzat, sorgin alaena. Bueno, berak ez du errua,saldu behar du eta, seguruenik, berak ere uste du bu-ruzapia behar-beharrezkoa dela edozein emakumegarbirentzat. Zergatik ez naiz txinatar jaio! Milakadaude Kuala Lumpurren. Zergatik ez zaizu zuri toka-tu? Barkatu Ala ahalguztiduna, ez zenuen iraindunahi. Fededun ona zara eta ez duzu ezer Jainkoarenaurka, baina inork ez dizu buruan sartuko Alarennahia denik emakumeak hola jantzi beharra. Bai ama,hau nahi dut. Zertarako emango diozu buelta gehia-go? Distirarik gabeko gris margul hau da behar du-zun guztia zure tristura aldarrikatzeko. Hobe eroske-ta iraingarriaren unea asko ez luzatzea. Eramanditzala amak erosketak etxera eta gera zaitezela zu ka-lean azken osteratxoa egiten iluntze arte. Agian mer-kataritza zentro honetako liburu-dendaren bateanmoda aldizkariren bat ikusi ahalko duzu ezkutuan.

Kalean ez duzu etxera itzultzeko presarik. Hirihonetan zerbait gustatzen bazaizu, turistek leporainobetetzen dituzten kaleetatik galtzea da. Petalinggehiegizkoa da, zapalduta eta bultzatuta ibiltzeko go-go handirik ez duzu; beraz, aurrera jarraitu duzu ja-

142

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 142

tetxeen mahaiek ibiltariei lekua lapurtzen dieten ka-leraino. Satay gozoa. Saltzaileak agurtu egin zaitu.Inguru horretako satay onena egiten du, eta gutxitanjaten duzu beste postu batean. Txahalkia eta oilas-koa, bina. Saltsa gozoa hartu ontzitxoan eta mahai li-breren bat bilatu duzu. Ordu honetan gainezka dago.Zutik jan beharko duzu. Ez du axola, dena dela azkarjaten da hau. Mahai bila, ordea, zure begiek gizonitxuroso batenekin egin dute topo. Haren irribarrearilotsati erantzun eta jaten hasi zara. Ez da erraza bestehirurei eusten diezun bitartean jaten ari zarena sal-tsan bustitzea ezer erori barik. Gizonari begiratu dio-zu berriro. Mahai handia du beretzat hartuta. Bainazure pentsamenduei jarraitzen utzi aurretik, badiru-di irakurri dizkizula, jesartzeko keinua egin baitizu.Zalantza egin duzu, baina zer demontre, azkeneanerori egingo zaizu saltsa. Hara joan eta mahaiarenbeste muturrean jesarri zara. Thank you. Atzerritarguztiek dakite ingelesez, ezta? Gizon dotorea da. Na-gusitxoa, baina dotorea. Zure aita baino nagusiagoabai, baina dotoreagoa ere bai. Desberdina, behintzat,aitak ere ondo baitaki fin-fin janzten, bere estiloan.Eta hau balitz ihes egiteko behar zenuen aukera? Ezduzu ezer galtzen hitz eginda.

Ez zara egarri? Tira, berak hartu dizu aurre. Gal-detu ez ezik beste lastotxo bat hartu eta koko handiaeskaini dizu. Edan lasai, handiegia da niretzat. Onar-tuko al diozu? Zergatik ez? Hau da turista batekininoiz izan duzun elkarrizketarik luzeena, eta oso gar-bia ematen du, gainera. Gai izango litzateke zu Ma-laysiatik ateratzeko? Bai ideia zoroa. Zelan egin leza-

143

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 143

ke, bada? Galdetu, behintzat, ea bidaia asko egitenduen, zenbat egunez egongo den Kuala Lumpurren...Ez, hobe hastea noiz iritsi den eta hiria gustatzenzaion galdetuz. Holako begi politak ikusi ondoren,edozein hiriri iritziko nioke eder. Tentela, gorriarazinahi zaitu hala? Esaiozu ilea dela duzun ederrena,baina ezin duzula zapia jendaurrean kendu. Ez, zerpentsatuko du esan gura duzula! Aireportuan ez dio-te utziko zu hegazkineratzen. Ezagutzen ote du satayzer den? Hartu bat, nik egunero jaten dut. Saltsa ho-nek kakahuetea du eta gozo-gozoa da, nire gustukoe-na. Amak ikusten bazaitu, hil egingo zaitu. Eta aitakikusiz gero, bera urkatuko du. Zein dibertigarria.Atseginak dira atzerritarrak.

144

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 144

iiihilotzen bila (3)

Asia, nire egunak bukatzeko kontinente egokia. Ezzehazki horrela, egia esan, baina hori pentsatu nuenatzo, arratsa hiriko argiak aldatzen zihoan bitartean.Zergatik ez? Uzta oparoa neukan Asian lortua. Baka-rra falta zitzaidan helburua lortu eta aurrerantzeanbeste patxada batez begiratzeko aurrera. Urte bakarbatean ia berrogeita hamar kide berri bildumarako.931 eginda. 931, mementoz berdinduta. Kuala Lum-purrek ere dena eskaintzen zidan lan txukun etaerraza burutzeko. Sojazko fideo gozo haiek jatea be-zain erraza. Bertakoen moduan egin nezakeen, etaedozer atzamarrez jateko plazera dastatu, eskua koi-lara bakar. Baina aitortu behar dut, europarregia naizgauza batzuk aldatzeko. Atzamarrei egokiago deritzetarnas-mina pilatzen sentitzeko. Ez dit plazera sentia-razten, ez. Nik Justinerengan ez nuke sufrimendua-ren bidezko atseginik bilatuko, beste zenbaki bat bai-no ez. Baina bat egingo nuke Sadek torturatzailehorien ahotan ipini zituen adierazpen batzuekin, mo-

145

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 145

ralari dagokionez, behintzat. Sofismak nork bere bu-rua zuritzeko bilatzen dituen argudio faltsuak badira,ez dago munduan sofista ez denik. Nik ez diet, be-rriz, nire ekintzei justifikaziorik bilatzen. Ez dutesango ondo daudenik, baina bost axola, ez dut bila-tzen onik edo txarrik nire bizitzan. Ez dago holako-rik. Nire oraingo egoera txarra al da? Nondik eta no-rentzat begiratzen diozun.

Kuala Lumpurrera iritsi nintzenean, berehala era-baki nuen nire aspaldiko xedera eramango ninduena-ren nortasuna: neska eta txikia. Zerrenda birpasatze-rakoan konturatu nintzen ia ez zegoela holakorik.Inkontzientea izango zen umeak besteak baino gehia-go errespetatzea, heziketa kontua. Baina ez zegoenarrazoi objektiborik horrela jokatzeko, beraz...

Afaltzen nuen bitartean han agertu zen aingerugaldu bat. Hamaika-hamabi urte. Izan zitekeen, zerga-tik ez. Betiko pentsamenduak etorri zitzaizkidan: ima-jina lezake satay hori izan daitekeela jango duen azke-na? Begiratu hona. Mahai bila? Hemen badago lekua.Baina ez da komeni. Norbait hil behar duzunean, hobeda inork ez ikustea zurekin. Are gutxiago biktima nes-katila gazteegia bada eta zu gizon nagusia. Holako bi-kote susmagarriak errazago gogoratzen dira. Dena de-la, neska hark hori bilatu zuen, beste mahai bateanbakarrik zegoen gizon are nagusiagoa. Zein xaloakizan daitezkeen neskatilak. Ez dakite zenbat proxene-ta dabilen munduan ehizan, are gehiago Asian. Bainaberdin da zure alabari mila aldiz esan badiozu ezonartzeko inoiz ezer ezezagun batengandik. Agian na-gusiok gara holako arriskuak ez dauden tokietan ikus-

146

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 146

ten ditugunak. Edo ni neu arrisku are handiagoa nai-zelako ikusten ote dut horrela.

Han utzi nuen, bada, neskatila hura gizonarenkokotik edaten, eta ordainduta, hiriaren beste ingurubatzuetatik galtzera abiatu nintzen. Petronas dorreeningurura jo nezakeen, han jende andana biltzen zen.Ordurako iluntzen hasita zegoen eta horrek erraztuziezadakeen lana. Baina aurreko gauean ikusi nuenaukera gutxi zegoela kamera eta flashik gabeko baz-terrik topatzeko. Kale bakartiagoak behar nituen, bai-na belutu aurretik. Hemen Frantzian baino lehenagoiluntzen du, hori alde neukan.

Nora ezean abiatu nintzen, baina gutxi gorabehe-ra ezagun nuen alde baterantz. Jalan Silang-etik jonuen, apurka-apurka hango kaleetan barna gora egineta Jalan Masjid Indiarantz zuzendu nituen nire urra-tsak. Bidean kale bakarti asko neukan, halabeharrez-edo arima bakartiren batekin topo egiteko. Baina eznuen zorterik izan eta indiar merkatuan galdu nin-tzen. Han bertan ikusi nuen erosketak egiten zihar-duen neskatila bakarti bat. Begi-bistakoa zuen indiarjatorria. Aurpegi beltzaran hartan ilargiak bezalakobegiak nabarmentzen zituzten betile ilun luzeek. Au-kera ona eskain ziezadakeelakoan, metro batzukeman eta, platano frijitu batzuk erosita, jazartzeariekin nion. Luzaroan ibili zen postu batetik bestera,eros zezakeena mugatuta izan arren, seguruenik.Arrain bolatxo batzuk erosi, jantzi koloretsuei grina-tsu begiratu, apaingarri txikiren bat probatu, kaxa ba-tzuk intsentsu hartu, eta erosketak bukatutzat emanzituela jabetu nintzen. Neuk ere bukatuta nituen nire

147

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 147

platanoak eta gehiago erosi nuen. Onak ziren nor-maltasuna adierazteko.

Berehala neskatilaren atzetik nindoan, kale estueta bakartietatik. Ez zegoen parada galtzerik. Bizkor-tu eta galdu plantak eginez geldiarazi nuen. Horrelaadierazi nion, gainera. Galduta nago eta ez dakit zernorabide hartu ostatura joateko.

—Kalea badakizu?Haren ingeles ahoskera nirea baino hobea zela

esango nuke. Burua estutzen nuen bitartean, platanobat eskaini nion. Berak gustura onartu zidan. JalanPudu. Bai, Jalan Pudun dut ostatua, autobus geltokia-ren aurre-aurrean.

—Bai, apur bat galduta bazaude, baina ez da zai-la, etorri.

Hara gindoazen biok, platano bana eskuan. Indiaritxurako familia batekin gurutzatu ginen, baina luzebarik bakarrik geunden kale txiki batean. Apur batgalduta egon arren, ohartu nintzen leku irekiago bate-ra irtengo genuela, eta handik erraza izango zitzaiolaneskatilari jarraibideak ematea. Han bertan edo inonez. Arkupeetarantz egin nuen eta poltsa barruan bilahasi nintzen. Neska ere gelditu egin zen. Azken plata-noa, uste dut irabazi egin duzula laguntzagatik. Bai,berak bukatuta zuen berea eta pozik etorri zitzaidan.Eskua poltsan sartu bezain laster samatik heldu etaatepe baten babesean sartu nuen. Txilio bakar bat ate-ra zitzaion, begi handi haiek benetako ilbete bihurtzenzitzaizkion bitartean. Ez nuen gogorik haren izu aur-pegia ikusteko. Lana azkar bukatu eta dutxa hotza har-tzeko gogoa neukan, izerdia gorputz osoan itsatsita

148

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 148

sentitzen bainuen. Neskatilak goitik behera astintzenzuen soina, bere indar guztiarekin, baina astiro-astiro,mugimenduak moteltzen joan ziren. Lurrean zetzan,nire eskuak bere zintzurraren inguruan tinko. Orainbare-bare zirudien, baina ez nengoen seguru. Eta eznintzen seguru egongo, nik neuk esaterik ez badut ere,zerraldo jausi ei bainintzen.

Orain buruko min bikoitza dut, zopa hotz hauirensten saiatzen naizen bitartean. Nork esango zi-dan Polizia orpoz orpo nuela. Baina hala izan ei da;Kuala Lumpurrera iritsi nintzenetik, gainera. Gertua-gotik jarraitu behar zidaten, dena dela, denboragehiegi eman zidaten neskatilaren lepoa bihurritze-ko. Baina aluek ez didate esan gura hil dudanetz. Ka-broi halakoak.

Horrek ematen dit amorrua. Ez nien dena hainazkar kontatu behar, baina harrokeriak galdu eginnau. Atxilotuta banengoen, froga guztiak aurka bani-tuen, eta nitaz hainbeste datu bazeukaten, zertarakoezkutatu urteetako nire lorpenak? Datu asko bai, bai-na hutsune are gehiago ere bazeukaten. Ez nituen932 pertsona hil, haiek 56 baino ez zirela pentsa ze-zaten. Heriotza zigorra ziurtatuta badut, munduak ja-kin dezala nor izan den historiako hiltzailerik han-diena. Baina zertarako hartutako arrisku guztiak,932. hori lortua dudan jakingo ez badut? Mundu osobatek bereizten ditu 931 eta 932 zenbakiak. Bigarre-nak arrakasta adierazten du, lehenak berdinketa hu-tsa, ahuntzaren gauerdiko eztula, ezereza.

Eta sasikume hauek ohartu egin dira. Neuk adiera-zi diet zein garrantzitsua den neskatila hori hilda ala

149

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 149

bizirik utzi dudan jakitea. Jakiteko eskubidea dut! Ba-rre egin didate, aurpegira egin ere. Eskubideak. Ni la-ko hiltzaile batentzat ez dagoela eskubiderik Malay-sian. Neure abokatuari deitzen ere ez didate utziko.Eurek ipiniko didate eta ziurtatuko dute berak ez di-dala inoiz informazio hori emango. Abokaturik ezdaukadala ez diet esan, beraz. Egunkariek esango du-te, seguru, baina nork daki malaysieraz? Hemengopreso bakar batek ere ez dit berbarik egingo. Ez duteoso begiko neskatilen hiltzaile atzerritar bat, ez horixe.

Txundituta utzi ditut polizia ergel horiek. Nitazasko zekitelakoan. Zerrenda atera eta hiketa guztiak,lehen-lehenetik hasita, ematen hasi naizenean, ezinzuten sinistu. Idazmakina erre ez zaienean, hainbes-te idatzita. Ez diet gau osoan lo egiten utzi, behintzat.931 hilketa kontatzeak bere denbora eskatzen du.Noiz hasiko zen Interpol nire atzetik? Noiz hasiko zi-ren hariak lotzen eta 56 hilketa horiek niri lepora-tzen? Hori ere ez didate esan aluek. Baina neuk erebadakit azken boladan arduragabeegi jokatu dudala,presaz bezala, eta batzuetan larri. Hasierako garaie-tan bezala jarraitu banu, ez ninduten inoiz harrapa-tuko. Argi ikusi dut hori txerri horien aurpegietan.Euren begietan irakurri dut. Zelan da posible morroihonek 931 (zorte apur batez 932) pertsona hil izana,eta 56ren berri baino ez izatea? Nork bere trebeziakditu. Baina dena bukatzen da. Futbolari edo boxeola-ri batzuei bezala gertatu zait: ez dut jakin garaiz erre-tiroa hartzen. Baina ezin nuen, gero! 932 barik, egin-dako ezerk ez zuen zentzurik. Ez dauka zentzurik. Ezdira konturatzen? Onartzen badidate neskatila hori

150

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 150

hil dudala, beste hildako guztiek izango dute amaierahori iristeko arrazoi bat, baina horrela, alferreko 931hilotz izango dira. Gauza handi baten partaide izate-ko eskubidea galaraziko diete. 931 pertsonari! Etaerrekor berria izan zitekeen honetan parte hartu du-ten hiri guztiei ere ukatuko diete historian sartzea.

Zenbat urtez utziko naute hemen usteltzen? Zen-bat urtez neure burua torturatzen informazio txikihorren faltan? Heriotza zigorra ez da ezer. Irabazita-ko saria ere izan daiteke hiltzailerik handienarentzat.Baina heriotza zigorra horrela, ezjakinean?

Beste bat. Horrek ere eskubidea du jakiteko hil-tzailerik handienaren mahai berean jaten ari dela.Hemendik aterako bada, behintzat, kontatu ahal iza-teko. Zerk ekarri ote du. Agian bera ere hiltzera kon-denatu dute. Baina berak jakingo du zehazki norainoiritsi den bere hutsegitea. Asian hainbeste ibili arren,oraindik ez ditut ondo bereizten, baina malaysiarraez da. Txinatarra, korearra, japoniarra... Korearra edojaponiarra. Orain Seul zein Tokioko hildakoak erelinboan, zergatik hil diren jakin barik. Baina ez botaerrua niri, zure ezagunak baziren. Esan hemengokartzeleroei.

Bihar Interpolekoen bisita. Haiek ere ez didateesango, seguru. Zer pozik dauden hemengo txaku-rrak, euren lorpen handia ospatzen. Horregatik luza-tu dute Interpolekoen bisita, ondo dastatzeko garai-pena. Zakurraren putza. Ezin hil naiteke nire bizitzaosoari zentzua eman barik!

151

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 151

152

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 152

ivsorgin-belarren bila (1)

Hasierako une hartan, eman zizkioten fideoetanahalegindu zen arreta ipintzen. Ingurua ametsa zen,film edo antzezlan bat. Bera ez zegoen han. Ezin bategin hango errealitatearekin. Beste mahaietakoak la-pur, hiltzaile edo beste edozein motatako gaizkileakizango ziren, baina bera ez, alajaina. Tira, fideoak go-zoak zeuden, behintzat. Hobeak jan zituen kaleko ta-bernetan, Malaysiako fideoak zinez gozoak zirelakoedonon, baina han sartuta espero zezakeenak gaindi-tu egiten zuen. Han, bai, kartzelan. Polizia zintzohark argi adierazi zionez, aurrerantzean hura izangozuen etxe. Aldatuko zuten, hura behin-behineko to-kia baino ez zen, baina kartzela izango zuen etxe,edozelan ere; hura zein beste bat. Heriotza zigorrazain zeukaten guztiek egonaldi laburra egingo zutenhan. Epaitu eta dama beltzak besoak zabalik itxaron-go zien azken egoitzara mugituko zituzten. Ez zekieninguruko beste inor patu-kide zuenetz. Jakin gura ereez. Zer arrazoi zeukan hangoekin ezerk kide egiten

153

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 153

zuela sentitzeko? Berak epaiketa aurretik epaitua zi-rudien. Hori adierazten zuten funtzionario zinikoa-ren adierazpenek.

Berak ez zuen ezer ostu, ez zuen inor hil, eta ezzen borroka bakar batean ere sartu. Ez zuen inor bor-txatu eta ez zuen Ala iraindu, hori han delitua bazen,bederen. Landaretxo baten bilduma egitea, hori zendena. Zelan zen posible pentsatzea, Laosen marihua-na mendi artean ibili eta gero, taberna batean happypizza patxada osoz jan eta gero, kilometro batzukeginda landaretxo maitagarri hark heriotza zigorraekar ziezaiokeenik? Eta ezin zuten ulertu bere motxi-lan hain txukun sailkatuta zeuden poltsatxo horiekgordetzen zutena inori saltzeko batere asmorik ezzuela? Jakin zuen Thailandian holako ekipajea eroan-da arazo larria izan zezakeela, baina ez zuen imajina-tu Malaysiako legedia lehen eskutik ezagutzeko auke-ra edukiko zuenik. Hobe zukeen lehenago informatuizana.

Dena dela, ezin zuen lurra jo hain azkar. Bera ezzegoen han. Aitak Japoniako diplomazia guztia eduki-ko zuen dantzan ordurako. Bai, ia poliziaren hitzekbaino beldur handiagoa eman zion aitari bere egoeraaitortu beharrak, baina bere betiko estiloan, alferrekoberbak baztertu eta eraginkortasuna bilatu zuen. Berenegozio guztietan legez: garrantzitsuena gura ditugunemaitzetara eroango gaituen bidea bilatzea. Handikonik irteten bazuen, denbora egongo zen gauza guz-tiak beren tokian argi ipintzeko, etxera itzulita. Etxeraitzuliko zelako, bai horixe. Ez zen Malaysian dama bel-tzaren musuaren zain ustelduko. Ez zen gaizkile arris-

154

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 154

kutsua. Bildumagile xumea baino ez zen. Barkatuko alzion aitak marihuana probatu izana? Gauza bat hobbymoduan biltzea zen, baina probatu ez eze, zenbat errezuen onartzea... Aitari nondik atera zitekeen igartzeaezinezkoa zen. Umetatik harritu zuen. Zurruna, gupi-dagabea, bere negozioen norabidea baino zuzenagoaizan zitekeen ume-buru batentzat txikikeria zen hu-tsegite batekin, eta arima erretzeko moduko begiradaespero zenuenean, samurtasunik beroena idoro aurpe-gi zeharkaezin hartan. Askotan pentsatu zuen samu-raien kodeari jarraitzen zion azken gizakia zela aita.Borrokan dardararik txikiena ere egin barik bostehunetsairen sabela alderik alde ireki eta gero, lorategianarratsalde osoan lore txiki baten aldaketa hautemane-zinei miretsita jarraitzeko gai ziren horietarikoa.

Orain semeari soka luzeegia eman ziola pentsatu-ko zuen, bere buruari egotziko zion gertatuarenerrua, neurri batean, behintzat. Baina aitaren hariguztiak lanean ipinita ere, hango legeria makurraraz-teko gai izango zela pentsatzeko bezain inozoa izanbehar zuen? Droga edukitzeak holako zigorra zeka-rren herrialdean ez zuten, ez, gramo pare batekin ha-rrapatu. Ez zekien zenbat zeroan harrapatu zutene-an, baina kilo bitik gora bai. Eskerrak bildumarenzatirik handiena Londresko ikasle pisuan zegoela.

Urte bi egin behar zuen atzera bere egoera uler-tzen hasteko. Izraelek izan zuen errua. Normalagoaizango zen Bob Marleyk izatea, baina Poznan-go ta-berna hartan Izraelen dub soinu kulunkari haiek zi-tuzten ipinita. Zelan ez zuen baliatuko fakultateanezagutu zuen Michad-ren gonbidapena Polonia apur

155

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 155

bat ezagutzeko? Are gehiago zin egin zionean hanLondresen baino neska politagoak ezagutuko zituela,asko eta oso jatorrak ezagutzen zituela berak. Michad,zelako trapua. Parrandetan parrandazaleena. Ezinez-koa garagardoak desagerrarazteko haren erritmoarijarraitzea. Bera lehenengo litro erdiarekin burua gal-tzen zebilen bitartean, hark bazituen holako bost bar-neratuta, eta ezer apartekorik ez zitzaion igartzen,gainera. Vodka hobe ez aipatzea. Berba gogoratze hu-tsak buruko mina ematen zion, ia goragalea ere bai.Aukeran, sakea hobe. Eta Michadk sartu behar zuentaberna hartan, zelan ez. Zelan esango zion ezetz nes-ka puska hark eskaintzen zion ezeri? Burua atera-tzen zion neskak, bere kasuan zail-zaila ez bazen ere,eta minigona beltzetik lurrera inoiz iritsiko ez zirenzango haiei begiak kentzea ezinezkoa gertatzen zi-tzaion. Sua eman balio edateko, ohartu gabe errekozukeen urdailetarainoko bide guztia. Baina marihua-nari hartu zion atxikimenduaren erruduna ez zirenzango haiek izan, Izrael baino. Hain natural egitenzuen bat musika hark burua laino gozo batean bil-tzen zion ke liluragarri harekin. Azkenean belar bil-du hura eskaintzen zioten ezpain tentagarriekin bai-no gehiago, belar bilduarekin berarekin egiten zuenamets. Hainbeste, non neskarekin zerbait lortzeko zi-tuen asmo guztiekin bertan ahaztu baitzen.

Zoragarria zen guztiz ulertezina egiten zitzaion el-karrizketa etengabean zabu egitea, ezeri erreparatzekoahaleginik egin behar barik. Londresen ingelesa uler-tu eta erabili beharrak izugarri nekatzen zuen asko-tan, baina han ez zegoen poloniera ulertzera behartu-

156

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 156

ta. Hasieran batzuk ingelesez egiten saiatu bazirenere, laster berezko hizkuntzara jo zuten, normala de-nez, eta horrela guztiz askatu zuen bere burmuina. Iz-raelen berbak aditzeko beharrik ere ez zuen. Marihua-nak hizkuntza unibertsalean egiten zion eleketan, etadoinuak harmonia osoz nahasten ziren harekin. Para-disu bildu txiki hura bere eskuan geratu zen, bainainork ez zion kontuan hartu, antza. Zurezko aulkianatzera egin, ke ahokada ederra hartu, burua kotoi arte-an bildu, eta presa barik kanporatzen zuen laino lilu-ragarria. Garagardo berria utzi zion tabernariari begi-ra, Jamaikan sentitu zen. Ez zitzaion arraroa eginPoloniako bihotzean hain azal beltza ikustea. Ezer ezzitzaion arraroa egiten ordurako. Alde egiten utzi au-rretik, musika aldatu zela jabetuta, tabernariari esku-tik heldu eta Bogarten antzera, jo ezazu berriro Sammodukoa esan zion. Izrael berriro, Elsa. Agian besteizen bat esan zion. Agian izenik ere ez zion esan. Egiaesan, zer izen zuen ideiarik ez. Eskutik heldu ziola bai,gogoratzen zen. Neskak irribarre egin ziola ere gogo-ratzen zuen. Eta minutu biren buruan Izrael ari zelaberriro jotzen. Aurrean geratu zitzaion garagardoaprobatzera iritsi ote zen ezin oroitu.

Ispilua izan balu, begiek marra gero eta finagoaosatzen zutela ikusiko zuen; berez itxita iruditu ohizuten begiak. Ahoa, ordea, gero eta ate handiagoarenirudia hartzen joan zen. Berbarik ulertu ez arren, la-gun berrien elkarrizketari eten barik egiten baitzionbarre. Haiek ere berari begiratu eta barre egiten zio-ten, han zegoela gogoratzen zirenean.

157

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 157

Eta kartoia edo holako zerbait erretzen ari zelakonturatu zenerako, ordezko osasuntsua iritsi zi-tzaion, aurrekoa indarberritu balitzaio bezala. Lehenamets atzemanezina ziren zangoak izterren gaineanzeuzkan orain. Agian esku adigaldu batek laztanduere egin zituen. Kurosawaren film batetik aterea ema-ten zuela esan zion hasieran neska hark. Gogoko izanzuen, eta bera bitartean belar artean hegalari? Izan zi-tekeen. Gomutan argi gorde zuena ez zen zakilarengose haragikoia, sabelaren behar amorratua baizik. Ezzen bakarra izango: nondik eta noiz heldu zen jakinbarik, pizza erraldoi bat jabetu zen mahaiaz, eta harazuzendu zen libre zeukan eskua. Gainean zeuzkanhankak laztandu bazituen, tomate gehiegi utzi ez iza-na espero zuen. Pizza gozoa. Batez ere Michadk eraginzuen belar euri finagatik. Han ez zioten happy pizzaesaten, baina halakoa zen, bai horixe.

Hanka eder haiek alde egin zuten azkenean.Noiz? Ez zekien. Hankak, minigona eta gogoratzen ezzituen beste atal guztiak. Beste aulkiak ere husten jo-an ziren, edo airez betetzen. Edo kez, edo musikaz, ze-lan begiratzen zaion. Zer ordenatan ezin asmatu. Mi-chadk han jarraitu zuela, hori seguru. Hodei artekotxoritxoak hegan egiteari utzi eta habia bilatu zuenarte. Orduan gauak hartu zien lekua hodeiei. Gau sa-kona, gozoa, itsaskorra, kantaria. Mila forma edukikozuen gau hark, mila oihartzun, iluntasun trinkoabihurtu arte, mahai gainean gurutzaturiko eskuak bu-ruko hartuta. Dobranoc. Gabon

158

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 158

viihizkuntzen bila (2)

Taberna hartakoa ez zitzaion sekula ahaztuko, or-duan lehen europar urratsak egiten ari zelarik. Hirihura gustatu egin zitzaion, hasieratik. Udaletxearenplazaren egitura bitxi eta ezin ederragoaz gain, ilun-tzeko giroa zuen maiteen. Poznan. Unibertsitarioenhiria, beste ezer baino gehiago. Horrek ematen zion bi-zitasun berezi hura. Barra garbitu eta garagardo itu-rriari eragin zion, hamaikagarren aldiz gau hartan.Ura izan balitz, ez zituzten hango bezeroek azkarragoamaituko litro erdiko pitxarrak. Zelako atxikimenduazioten-gero alkoholari! Bazter hartako gazteek litro bi-ko pitxar bat laranja zuku eta botila bat vodka. Eda-lontzi ñimiño bat vodka sabelera, eta gero zukua. Bat-bi, bat-bi, bat-bi. Bi izanagatik ez zien lar iraun vodkak.Zukuak baino gutxiago. Hura zen edan beharra, hura!

Pozgarria egin zitzaion, bestalde, bere eta inguru-koen azalen arteko kontrasteaz pentsatu zuen baka-rra bera izatea, antza. Agian Ewak ere eduki zuenmelanina maila buruan, hau gustatu egingo zaizu

159

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 159

esan zionean. Ewa ia gauero zuen lankide. Izugarrilagundu zion, batez ere hizkuntzaren oinarriekin.Zer eskertu zezakeen berak hizkuntzaren oinarrihaiek baino gehiago! Ez zion koadernoa ezkutatu; ai-tzitik, boligrafoa ere atera eta astiro ahoskatzeko es-katu zion. Une hartan keinuak ziren bitarteko nagu-sia: jeden, dwa, trzy, cztery..., piwo, wodka... Zenbat ezzion aurreratu lana! Lehen gauean tabernako ke arte-tik bizirik irteten lagundu zioten berbek. Magia zenhizkuntza. Dolby surround stereo bikaina ziren ahotsitsaso hartatik iristen zitzaizkion elkarrizketa ulerte-zin haiek. Pentsatzen zuenean berarentzat harri sen-dozko hormak ziren berba haiek naturaltasun osozulertzen zituztela hango beste guztiek, baita neuro-nak stand-by posizioan zituzten mozkorrek ere. Hiz-kuntzaren, berben magia. Soinu sailkaezinak esangu-radun berba bihurtzen ziren gutxien espero zenuenegunean, eta egun horretan, hizkuntza hau ikasi dutesango zenuen. Orduan Ewak ipini zizkion doinue-kin bezalaxe. Seguruenik, azalaren koloreagatik au-keratu zion cd hura. Poloniarra da, baina gustatuegingo zaizu, ikusiko duzu. Tira, agian ez zion horiesan, baina horrela interpretatu zituen berak hitzak.cdaren azalari begiratu zion. Izrael. Marrazkiak ba-zeukan zerbait primitiboa, berdin izan zitekeen afri-kar artista batena, egia esan. Aurpegi bi elkarri begi-ra, aurrez aurre, eta baten eskuan kea zerion pipaluzexka. Ke horren usainak antz handia izango zuenmahaietatik iristen zitzaionarekin. Eta zeruan, eguz-kiaren lekuan, mundu bola. Polita. Eta berehala jakinzuen zergatik pentsatu zuen Ewak gustatuko zitzaio-

160

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 160

la: dub-reggae soinu zabukaria. Nahiko eklektikoazen musika gustuekin. Behin bere herriko festa doi-nuetatik urrunduta, entzuten zituen melodia guztie-tan ikasi zuen gustuko zerbait topatzen. Reggae esti-loa ez zuen herritik irten arte sekula entzun, bainaaitortu behar zuen natural-naturala egin zitzaiola.Ewari eskertu egin zion ahalegina. Argi zegoen etxe-tik gertuen sentiaraz zezakeena saiatu zela topatzen.

Musikaren unibertsaltasunaz pentsatzeko aukeraizan zuen laster, doinu haiekin etxean sentitzen zelazirudien mutila ezin urrunagokoa zela jabetu zenean.Ez, ez du sekula ahaztuko gau hura. Ez du sekula ahaz-tuko japoniar gazte hura. Seguruenik hark gau hurasekula gogoratuko ez zuen bezala. Edo hori bururatuzitzaion, behintzat, ixteko orduan geratu zitzaion la-gun bakarrari mutila altxatzen lagundu behar izan zio-nean. Berak ahal izan zuen guztia egin zuen hala bukaez zezan: oharkabean vodkaren ordez ura ipini eda-lontzian, azken pitxarretan alkohol bako garagardoaatera... Baina ezin ken ziezaiokeen belar bildu hura ez-painetatik. Bizia hark ematen ziola zirudien. Biziaeman eta zentzuak kendu. Baina irribarreak hain ema-ten zion irudi zoriontsua... Agian hizkuntzaren harriz-ko horma haiek zeharkatzeko topatu zuen bidea, arie-tea izan zen. Edo hormaren beste aldean kezka barikgeratzen lagundu zion. Horma bera ezkutatu eta elka-rrizketa ulertezinak zelai loretsua bihurtu, burua hus-tuta belarretan etzan eta lainoei begira patxadaz gera-tzeko modukoa.

Hari bai, Izrael ikaragarri gustatu zitzaion. Zen-bat aldiz jo zuen cd berak, ezin kontatu. Zelakoak ote

161

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 161

ziren buru haren barruko pentsamenduak? Zelakoakziren pentsamenduak japonieraz? Zer usain, zer for-ma, zer zapore zeukaten? Une hartan marihuana etahodeiena, jakina. Berba batzuk entzun zizkion, bai;lotura gabekoak ziruditen berbak. Baina zelako soi-nua zeukan bere barruko bakarrizketak?

Oldozketa haiek eman zioten Asiara egiteko gogoa.Dena dela, lehenago urte pare bat egin zituen Europan.Tarte hartan ikasitako hizkuntzek ireki zizkioten lanberri baterako ateak, eta horrela zebilen 2003. urte har-tan Bartzelona eta Penang lotzen zituen itsasontzi ba-tean zerbitzari. Han jatorri oso ezberdinetako marine-lak biltzen ziren, baina hizkuntza aniztasun hark, hainzuzen ere, zail egiten zuen bat bera ere ganoraz ikas-tea. Hala ere, dirua egin behar zuen denboraldi batezbeste inon kokatu baino lehenago. Seguruenik hurren-go bidaian egingo zuen. Penangen geratuko zen etamalaysierari helduko zion. Gero ausartuko zen, agian,japonierarekin. Jakin behar zuen zelako itxura zeuka-ten gau hartan gazte haren burua betetzen zuten pen-tsamenduek. Baina lehenago, burua argitu behar zuen,gero eta nabarmenagoa zen hori.

Tripulazioan ikasitako hizkuntzek eta guztiz eze-zagunek elkarrekin egiten zuten dantza. Baina ez zendantza lasai eta harmoniatsua bere buruko dantzale-kukoa, eta zaila zen haiek ez nahastea. Elkarri gerri-tik heldu eta baltsean egin beharrean, pogo modukoabilakatzen ari zen, elkarri sakaka eta bultzaka, oinazapalduz eta ukondoa saihetsetan sartuz. Bertan hiruhilabete eman ondoren, badaezpada inori nongoazen ez galdetzea erabaki zuen, batez ere, ezer uler-

162

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 162

tzen ez bazien. Burua nekatu egiten zitzaion, eta ho-rregatik, ahalik eta berba gutxien egiten saiatzen zen,beti agertzen zitzaiolako zalantza bera: honi herbata,chá, thé, tea, thee, txai, té, caj... eskaini behar diot? Az-kenean, jakina, hizkuntza gehienetan ulergarria gertazitekeen hibridoa egin behar, aukera hori zegoenean.Batzuetan, aldiz, ezertxo ere ez zitzaion etortzen, bu-rua hitzez hustuta geratu balitzaio legez.

Zer esanik ez, koadernoa ez aurrera ez atzera gera-tu zen, gela txikian lagata, inora gabe. Gauez, atsede-na iristen zitzaionean, ohatzean etzan, sabaiari begi-ra, eta bertan hitzak bereizten, sabai iluna arbelabalitz bezala bertan idazten ahalegintzen zen. Berbajakin bati heldu, eta hizkuntzaz hizkuntza birpasa-tzen zuen buruz. Noiz edo noiz, koadernoari heldueta hizkuntza oso bat birpasatzen zuen bere buruarierrepikatuz «hau frantsesa da, hau frantsesa da». As-kotan, hizkuntzaren ordez hari lotutako aurpegiakagertzen zitzaizkion. Bidean irakasle bihurtu zitzaiz-kion aurpegi guztiak. Orduan argi ikusten zuen begi-tarte bakoitza zer hizkuntzari zegokion. Horrela lor-tzen zuen irribarre, zimur edo malko haietatikikasitakoa identifikatzea. Hainbeste ziren berbei itsa-tsitako sentimenduak, hainbeste bidean topatutako-en egoerak, aldarteak, ametsak, etsipenak... Hasia zenpentsatzen, hizkuntzei adi, beste errealitateei itsu ibi-li ez ote zen. Baina orain ohartzen zen koadernoan ge-ratu ez zen hiztegi askoz zabalagoa utzi ziotela irakas-le haiek guztiek ariman. Hizkuntzarik behar ez zuenhiztegia. Utzi ote zien berak ere zerbait? Ama hizkun-tza zokoratuta izan arren, berriak ikasteko goseak zo-

163

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 163

koratuta, hain zuzen ere, berbarik gabeko beste mun-du horren zatiren bat, bederen, oparitu ote zien, ohar-kabean bazen ere? Lurrean panpinak ere nahiko na-hasian biltzen ziren hari begira, nora ezean, mutu, etabera ez zen gai nori hitz egiten hasi erabakitzeko. As-ko ziren orain, gehiegi.

Holako pentsamenduek eramaten zuten maizametsen mundu nahasira. Nekez gogoratzen zeninoiz lo bitarteko filmekin, are gutxiago filmoi zego-kien soinu bandarekin, holakorik baldin bazen. Goi-zean, dutxatu berritan, gehien behar zituenean, aur-pegiak ez zitzaizkion sorostera etortzen, are gutxiagohaiei lotutako berbak.

Atsedena behar zuen, etenaldia, leku finkoa, oin-pean ur aldakorra baino zerbait sendoagoa eskainikoziona. Burua ordenatu behar zuen japonierari lekuaegin aurretik. Aberatsek urtaroekin batera egiten ei zu-tena egiten ikasi behar zuen: neguko arropak goiko ar-mairuan utzi eta udakoak atera, behar ez zirenek be-har zirenei lekua egin. Agian pobre jaio zelako etaklimak ere holako premiarik ekarri ez ziolako ez zueninoiz hori egiten ikasi. Berak beste modu batean anto-latu zuen bere armairua: joatekoa zen tokian behar-ko ez zuena saldu, eta oinarrizkoarekin alde egin; le-ku berrian erosiko zuen bigarren eskuko zerbaitmerkea. Hizkuntzekin, aldiz, ezin zen holakorik egin,baina garunean ere ez zuen kaxoi egokirik topatu be-har ez zituenak itxita uzteko, eta apurka-apurka ma-txinatzen ari zirela ematen zuen, gainezka egiten,baimenik gabe batzuk besteekin nahasten. Horri mu-sikan mestizaia esaten zaiola ikasi zuen behin. Berak,

164

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 164

aldiz, gutxien behar zuena hizkuntza mestizaia zen,mendebaldeko kulturan holako gauzak puri-purianegon zein ez.

Erabakita zeukan: portuan geratuko zen hurren-goan. Bidaia hau amaitu, eta hurrengoan, itsasontziaPenangera itzul zedinean, bertan geratuko zen. OrainBartzelonan ez. Ez zuen Europa errepikatu gura. Asia-ren txanda zen. Hasteko, buruko anabasa txukundu,erratza apur bat pasatu, eta berriro bereari ekingozion, hizkuntzak ikasteari.

Ofizialei kafea eramateko ordua zen. Zorionez, ba-zekien nork zer hartzen zuen ordurako; ez zuen galde-tu beharko. Ofizialen jangelan sartu eta txintik aterabarik bete zuen bere lana. Han zegoen neskatila huraberriro ere. Jakin zuenez, kapitainaren babespeanzihoan. Bazeuzkan bere zalantzak neska horren pre-sentziaz. Zaila zen pentsatzea legez atera zenik Malay-siatik. Agian kapitainak Penangen egindako hanka-sartzearen emaitza zen. Tira, hanka, hanka... bestezerbait sartuko zuen, sartu ere. Agian alaba zuelaonartu ez, baina bizitza hobea ematea erabaki zuenhalako batean. Dena dela, ez zuen ematen neskatilakaita bati bezala begiratzen zionik. Begi ilun haietansentimenduak bere buruan hizkuntzak legez nahas-ten ziren. Baina sentimendu bi ziren nagusi: izua etaitxaropena. Ofizialek ez ikusiarena egiten ziotelaematen zuen, baina kapitaina non neskatila han. Be-rarentzat tea, ondo zekien hori. Ezer ulertzen otezien inguratzen zuten gizonei? Zenbat hizkuntzagordetzen zuen haren buruak? Eta haren motxila txi-kiak? Zer gordetzen ote zuen motxila hark? Tea har-

165

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 165

tzeko ere ez zuen poltsa hura askatzen. Zerbait osogarrantzitsua bide zen, beti hari besarkatuta ikustenbaitzuen. Arropa ez zen izango, egunero berdin jan-tzita ikusten zuen-eta.

Begiek gordetzen zuten izua erraz ulertzen zuen,hain giro arrotzean harrapatuta. Baina itxaropena?Nondik zetorkien itxaropen distira hori begi ederhaiei? Gustura berba egingo zion, baina zelan? Zerhizkuntzatan? Agian, buruan ordena ipinita, Penan-gen denboraldi bat eginda, berriro topo egiten bazu-ten...

166

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 166

viburu biluzien bila (2)

Te kikararen inguruan ipini dituzu eskuak. Ez ho-tzak dituzulako, haren beroa bidaia honetan ezagunegiten zaizun gauza bakarra delako baizik. Tearen be-roa eta motxila kutuna. Lehen aldiz zoaz holako itsa-sontzi handi batean. Are gehiago, lehenengo aldizitsasoaren uren gainean. Itsasoa lagun ezezaguna du-zu. Baina laguna, adiskidea, pentsatu gura duzu. Ihes-kidea bai, behintzat. Berak zaroatza mundu hertsi ito-garritik urrun, bizi berri batera. Egia da itsasontziraigo eta berehala hasi zinela pentsatzen ideia ona otezen. Ume hutsa zara. Umeegia. Txikiegia zu eta han-diegia inguratzen zaituena. Handiegia itsasontzia,handiegia itsasoa, handiegia kapitaina, handiegia tri-pulazioa, handiegia etorkizuna. Dena begitantzen zai-zu neurriz kanpokoa. Euri putzu batean jaiotako zapa-burua Kenyir lakuan askatuko balute, ez zatekeentxikiago sentituko. Ez galduago. Azkenean egin desiozenuen lehenengo gauza ere egiteko adorerik ez duzuoraindik bildu: buruzapia kendu. Zelan erantzi behar

167

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 167

duzu gizon horien guztien aurrean biluzik sentitu ba-rik? Jakina, ileetan ostentzen den gau ederra egunarenargitara ateratzeko gogoa duzu; gizonek mirestea nahiduzu. Hain adats ederra beti kartzelatuta. Baina zerpentsatuko dute zutaz euren begi aurrean askatzen ba-duzu? Lizuna zarela? Harroa? Errazagoa da egunsen-tian. Gauero, gelatxoan sartu eta oheratutakoan, errazikusten duzu. Gorputza eranzten duzun bezain errazada orduan burua ere eranztea. Eta orduan sentitzenduzu ez dagoela ezer errazagorik: goizean zapia aul-kian utzi eta gelatik irten, horixe egingo duzu. Bainaalferrik orain arte. Eguzkiak itsasotik gandua uxatzenduen bezala uxatzen du zure burutik zapi barik irtete-ko kemena. Iluntzean irmotasuna dena ezin bihur-tzen da goizaldean. Eta hor dago zapia, zure aurpegia-ri itxura faltsua ematen.

Eskuak kikara ingurutik kendu eta txoriek bezalaedan duzu. Esan liteke teak ez duela sentitu zer ostudiozun. Inguruko gizonei begiratu diezu. Zuri inorkez dizu begiratzen. Ez zaude han. Ez bada emakumebeltz harentzat. Berarentzat bazaude. Bazara. Harenbegi beltzek ulerkortasuna adierazten dute, bainabeste ezin mota bat sumatzen diezu haiei. Inoiz, teaaurrean ipini dizunean, buruan laztan modukoa egindizu. Zapian. Zapi madarikatuan. Burua beherago da-go, ezkutuan. Kendu bazenu, jakingo zukeen ilea za-pia bera baino leunagoa duzula. Eta distiratsuagoa.Baina horretarako ordua ere iritsiko da. Ezintasunhori ez duzu betiko izango.

Tea edan eta motxila besarkatu duzu. Zure burugainetik berba ulertezinek egiten dute hegan. Berbok

168

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 168

ere ez zaituzte aintzat hartzen. Arranoak bezala igaro-tzen dira, zure burua pausalditxo bat egiteko ere be-har ez dutela. Arranoak ez dira sastraketan pausatzen.Eta hegan jarraitzen dute lumarik edo zirinik ere bi-dean utzi gabe. Zuretzat ez da ezer. Ez duzu ezer adi-tzen. Saiatu ere ez. Lehen egunean bai, berbaren batasmatzen jolastu zinen. Berehala aspertu ere bai. Ka-pitainak badaki ingelesez, eta berari hitz egiten diozunoizean behin. Oso gutxi. Komunera joan behar du-zula-edo adierazteko. Berak ere hitz gutxi egiten dizu.

Tea bukatu eta berba hegalariei kea batu zaie. Ba-tek edo bik ez dute han erretzen. Zu, ordea, ito egitenzara kearekin. Orain arte han iraun duzu, zirkinik egi-tera ausartu barik, aulkian iltzatuta kapitaina bera al-txatu arte. Gaur, berriz, birikek matxinatzeko gogoaagertu dizute. Eta birikak ez dira kexu dabiltzan baka-rrak. Hankak Kuala Lumpurren luze ibiltzera daudeohituta, eta itsasontzian sartu zinenetik, egunean ezdute hogei metro baino gehiago egiten. Esan ez esanegon zara. Motxila tinkoago besarkatu, ez dagoen teaedan, kapitainari begiratu... eta mahai azpian kulun-katzen diren oin puntak ikusten saiatu zara. Saia gai-tezen berriro. Motxila berriro estutu, kikara hartu,oraingoan airerik edan barik, eta kapitainari begiratudiozu.

—Barkatu, jauna...Arranoek euren artean nahasten jarraitu dute, he-

galdiak zugatik eten barik. Baxuegi esan bide duzu.Baina ez dakizu berbek berriro atera gurako duten.Estu begiratu diozu kapitainari. Ezpainak banatzekoadorea biltzen hasi zara. Zorionez, ofizial beltzaran

169

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 169

batek keinua egin dio kapitainari buruaz; zuganakokeinua. Kapitainak begiratu egin dizu. Eztiki. Beti be-giratzen dizu ezti, beti hitz egiten dizu samur. Batzue-tan eztitasun horrek berak astintzen dizu gorputzahaize erauntsiek kale txori xumeak astintzen dituztenlegez, luma bakar bat ere bere lekuan utzi barik.

—Barkatu, jauna, atera ninteke kanpora itsasoaikustera?

—Jakina, txiki, tabakoa ez da ona birika gazteen-tzat. Zoaz, baina gertu ibili, ados?

Baiezkoa egin duzu buruaz. Ez duzu itsasontziosotik ibiltzeko batere beharrik. Haizea aurpegiansentitu eta ibiltzeko hamar metro baino ez duzu be-har. Hamar metro askotan egin daitezke. Kilometro-ak ere egin daitezke hamar metrotan. Motxila besobien artean daramazula irten duzu jangelatik.

Berehala kresala sentitu duzu aurpegiko kea gar-bitzen. Kanpoko freskurak guztiz ezabatu du tabako-aren oroitzapena. Metro batzuk egin eta eskudeleanbermatu zara. Itsasontziaren bizkarrean ikusten zenia guztia bezala, eskudela ere zuri-zuria da. Eskua ha-ren gainean zabalduta, koloreen kontrasteari errepa-ratu diozu. Soinekoaren mauka atzera eraman duzu.Benetan, ez duzu inoiz pentsatu hain azal beltzaranazeneukanik. Eskumuturra doi-doi da eskudela bainozabalagoa. Irribarrea ezpainetan, itsasontzitik hara za-baltzen den distantzia urdin amaigabera begiratu du-zu. Hemen kalatxoririk ere ez. Itsasoa, zerua eta zuek,ez dago besterik. Bihotza uzkurtu zaizu inoiz bainoñimiñoago sentitu zarenean. Zapi laidogarri baten az-pian gordetako puntu ezdeusa baino ez zara. Zapia-

170

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 170

ren laidoa bera baino ezdeusagoa. Ezpainei zapore ge-za ekartzera datozen zipriztinak dira zu baino txikia-goak. Beste ezer ez, kito. Kenyir-en, laku amaigabeaizanagatik, noizbehinka zuhaitzak ateratzen dira ure-tatik, eta oihana beti dago hor, ertzetatik zelatari. Zeu-re burua ikusi duzu ur gaineko ostatuan, hango muti-lek utzitako aparailuarekin arrantzan. Haiek zu bainoaskoz trebeagoak ziren, edo zorte hobekoak, baina,hala ere, arrantzatu zenituen txiki batzuk. Hemengouretan nekez egingo zenuke arrantza, ez dago hain-beste mugitzen diren uren azpian zer ezkutatzen denikusterik, eta batzuetan agertzen direnak, ur azala fin-tasunez moztuz, handiegiak dira aparailuarekin altxa-tzeko. Herrimina deritzo sentitzen duzunari, oraindikzeure buruari esan ez diozun arren.

Horrela egin dute aurrera egunek. Aldaketa baka-rrak portuetan sartu zaretenean. Baina mundu berrieta ezezagunetarako ate hauek barneko begiekin bai-no ezin ikusi dituzu, kapitainak zure gelan gera zaite-zela eskatu baitizu. Arriskutsua izan ei daiteke kanpo-ko inork zu ikustea. Eta norbaitek zu ikusi eta atzeraetxera eramatea zer izan daitekeen imajinatu ere guraez duzunez, kapitainak esaten dizun guzti-guztia be-zain zintzo bete duzu eskaera-agindu hori ere. Egunhoriek are luzeagoak egiten dira. Ikusten duzun iapertsona bakarra tea, gailetak eta arroza dakarzkizunemakumea da. Berba egiteko gogoa sentitu duzu eto-rri zaizun bakoitzean, eta esango zenuke hari ere go-go bera sumatu diozula. Baina haren begiek ezin ulerdezakezun ezintasuna adierazten dute, zuri begira ge-ratzen diren bakoitzean. Eta begirada horrek ezpai-

171

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 171

nak estutu eta berbak blokeatzen dizkizute, eztarritikatera ezinik. Hitzen ordez, soinurik behar ez duen es-ker ona itzultzen diozu, begiekin zeuk ere.

Hurrengo asteetan aldaketa bat ekarri duen gau-za bakarra zure etxean inoiz ospatu ez den zerbaitizan da: Gabonak. Marinelek partitzen dituzten gelaguztiak apaindu dituzte: xingolak hemen, koloreeta-ko bolatxoak han, hamaika figuratxo eskegita daroa-tzan zuhaitza jangelan. Otordu bereziak ere egon di-ra, eta mahaian bertan guztiek fardeltxoak atera etatrukatu dituzte. Zerbitzariak ere, platera hartzerahurbildu zaizunean, zerbait utzi dizu ondoan. Zalan-tza egin duzu. Oso paper polita du. Esku urduriez,papera ez apurtzeko ahaleginetan, gordetzen duenaatera duzu. Ikusi duzunean eskua erre behar dizulasentitu duzu: eskuz egindako buruzapia. Ez duzuederra denetz erabakitzerik. Zapi berde-beltza da. Or-du asko kendu diola, bihotzez egin duela, hori da ate-ra dezakezun poz bakarra.

Oparia eskuan hilda duzula, kapitainak ere pake-tetxo bat eskaini dizu, irribarre eztia ezpainetan.

—Ez naiz oso originala izan, badakit, baina Daka-rren ikusi dudan politena da.

Eskuak dardaraka hartu du eskaintza. Ez dakizuzer den Dakar hori. Utzi duzuen azken portua, pen-tsatu duzu. Beste eskuak lehen oparia uzten duen bi-tartean, berria irekitzeko kemena biltzeko esfortzuaegin duzu. Eginahal guztia. Besoetako giharrak ten-katzen sentitu dituzu, gogortzen, zure aginduen aur-ka matxinatzeko prest baleude legez. Hala ere, atza-marrek astiro bete dute zure agindua. Oraingoan,

172

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 172

ordea, ez duzu arreta handirik jarri papera ez apur-tzeko. Espero bezala, beste buruzapi batek irten duhandik. Koloretsua, oso koloretsua, eta zetazkoa. Fi-na, garestia ere bai, seguruenik. Hori beste badakizuzapiei buruz. Ezpainei irribarre eginarazi diezu, mal-koak begi barruan espetxeratzen saiatu bitartean.Bihotza garrasika duzu. Zure aurrean orain artekozure porrota duzu gorpuztuta. Han bertan hiru za-piak, buruan daroazuna zein oparituak, airean jaurtieta arrapaladan ihes egiteko gogo kontrolaezinak be-te zaitu. Alta, ez du gainezka egin eta negarra irentsiduzu; inoiz baino bakarrago sentitu zara. Rashidahetorri zaizu gogora, ez da lehen aldia. Patioan ikusiduzu zeure burua, eskolan, ardura barik eta zoriontsujolasten eta Rashidahrekin kontu txikiez, zuentzat hilala bizikoez, xuxurla mintzatzen.

Ez kapitaina ez zerbitzaria ohartu dira zure pai-ramenarekin. Kapitainak seguruenik pozarekin na-hastu du zure begien distira, eta berehala zurekinahaztu eta xanpain kopen tintinean galdu da. Zerbi-tzaria, berriz, lanpetuegi dago platerak ekartzen etaeroaten.

Ospakizun hari Gabon zaharrekoak eta Urtebe-rrikoak jarraitu diote, eta itsasontziak oraindik erebeste geldialdi bi egin ditu. Halako batean, gosariahartzen ari zaretela, kapitainak eskua ipini dizu sor-baldan.

—Tira, gure bideak gaur bananduko dira. Nireazken zeregina zu muga barruan ipintzea da. Zure la-gunak esan zidan baduzula nora joan, ez da hola?

173

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 173

Buruaz baietz egin duzu herabe. Kuala Lumpu-rreko gizonak txarteltxo bat eman zizun, laguntza be-har izanez gero hango telefonora deitzeko, behin Bar-tzelonara iritsita. Bartzelonara iristear zaudete, beraz.Izen horretan zehar ikusteko ahalmena izan nahi ze-nuke. Zeren soinua du Bartzelonak? Zer gorde dizupatuak? Nora zaroatza? Eta honaino burua biluztekoadorerik gabe iritsi zara. Kate hori apurtzeko ihesegin zenuen, eta katea inoiz baino tinkoago sentitzenduzu, haren pean zure ideiak irmo loturik.

Hasieratik jantzitako zapi bera daramazu. Ez du-zu indarrik izan opariak behin ere janzteko. Porrotagehiago azpimarratzea zatekeen. Opariak egin dizki-zutenek ere ez dizute ezer galdetu horren kariaz.

Azkenean ordua iritsi da. Kapitainak kutxa handibatean ezkutatzeko eskatu dizu. Mugimenduak senti-tu dituzu, balantzaka erabili zaituzte, eta, azkenean,kutxara argia itzuli denean, pabilioi handi bateanagertu zara. Han, keinu batez, auto dotore batean sar-tzeko adierazi dizu kapitainak. Motorra burrunbakahasi, gelditu, ahotsak iritsi zaizkizu, aurrera jarraitu...Zu ez zara ausartu burua ezertarako ere altxatzera,atzeko jesarlekuan kapitainaren beroki luze astun ba-ten azpian kuzkurtuta. Atearen zarata entzun duzu,eta haren atzetik kapitainaren ahotsa.

—Iritsi gara, hau da elkarrekin egin dugun azkenbidaia.

Aterki azpitik agertu duzu burua. Motxila hartueta autotik irten duzu.

—Aurrerantzean ere zorterik onena opa dizut.Nork daki, agian berriro elkar ikustea izango dugu.

174

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 174

Ez ahaztu telefono horretara deitzea –eta txanpon ba-tzuk eman dizkizu, Kuala Lumpurreko gizonak emanzizkizun apurrei batu dizkiozunak.

Autoak bakarrik utzi zaituenean, txanponei begi-ra gelditu zara. Batek daki zenbat balio duten. Batekdaki zein den gauzen balioa hemen. Zelan daki, bai-na, telefono zenbaki bat duzula? Tira, Kuala Lumpu-rreko gizonak esango zion. Kuala Lumpur. Orain ika-ra biziak astindu zaitu goitik behera. Zelan egin duzuerokeria hau? Zelan utzi dituzu etxea, familia, lagu-nak... zure mundu ezagun osoa? Orain, lehen aldiz,bakar-bakarrik zaude erraldoiegia den mundu berriezezagunean. Eta zerbaitek diotsu hobe zenukeelabakarrik egitea aurrera, gordeta duzun txartelari jara-monik egin barik. Kapitainaren azken hitzek sentsa-zio iluna utzi dizute soinean.

Zure oin txikiek lehen urratsak egin dituzte eurenburuz. Norabiderik gabe egin ere. Utzi zaituen kaleestua zabalago eta argitsuago batera ireki da. Hemenjende piloa dabil. Aurpegi arrotzak, ahots arrotzak, be-girada arrotzak. Baina jabetu zara arrotza zeu zarelahemen. Haiek euren hirian daude, euren giroan. Ba-dakite nora doazen eta zergatik. Zuk ez dakizu ezer.Zapi batek inguratzen duen beldurra zara.

Aurrera, edo atzera egin duzu, batek daki, eta az-kenean jesarleku batean jarri zara. Oinak kulunkatueta jendeari begira eman duzu hurrengo ordu osoa.Jendeak, aldiz, ez dizu begiratzen. Orduan gose zarelakonturatu zara. Zutitu eta taberna itxura duten le-kuak bilatu dituzu. Batetik bestera joan zara mugi-tzen, leihotik barrura begira, ea zure urdailek ezagu-

175

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 175

tzen duten zerbait ikusten duzun. Azkenean birakadabilen okela dorre bati antzeman diozu. Lokaleansartu eta barraren atzean dauden kartelei erreparatudiezu. Argazkiekin batera prezioak datoz. Txanponakatera eta diru ezezagunean zenbatzen, kalkulatzensaiatu zara, apur bat nahasita.

Bat-batean nondik irten duen ez dakizun gizonajarri zaizu ondoan. Begiratu diozunean irribarre egindizu. Bihotzetik ateratako irribarrea zure aburuz. Etaahoa ireki duenean arabieraz mintzatu zaizu. Ez dazuk eskolan ikasi duzun arabiera bera, baina ulertuegin duzu.

—Galduta? Denok gabiltza galduta mundu hone-tan, ez estutu horregatik.

Eskuan duzunari begiratu dio.—Horrekin zerbait har dezakezu, baina hobe gor-

detzen baduzu. Utziko didazu gonbidatzen?Baietz erantzun diozu, oraingoan hitzez. Hitz egi-

teko gogoa duzu. Aspaldian gorde dituzun hitzekkanpora atera gura dute. Gizonak kebaba eta freska-garria eskatu dizkizu, eta beretzat garagardoa hartudu freskagarriaren ordez. Jesartzera ere gonbidatuzaitu. Mokaduen artean zeuen jatorriaz berba eginduzue. Horrela jakin duzu palestinarra dela. ZukKuala Lumpurretik zatozela kontatu bai, bainasaihestu duzu familia han dagoela esatea. Bihotza ire-kitzeko gogoa izan arren, zuhurtzia hobetsi duzu.

—Eta nora zoaz orain? Ezagutzen duzu hiria?Zeure burua gelditzeko denbora izan aurretik,

txartela erakutsi diozu, berehala damutu zaizun kei-nu inkontzientea. Gizonak txartela hartu dizu.

176

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 176

—Nik ez dut hiria lar ezagutzen, ez dakit non da-goen. Badakizu iristen?

Zuk ezetz erantzun diozu.—Lasai, hori ere konpon daiteke.Eta zirkinik txikiena egiteko denbora izan aurre-

tik, gizona txartela hartuta joan da, tabernako ba-rrualdean dagoen telefonorantz. Azken finean, orainarte lagundu gura izan dizun jendea topatu duzu,zergatik ez aurrerantzean ere?

177

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 177

178

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 178

ixbake zentzuen bila (2)

Gustatuko zitzaidan neskatila horren gurasoak edoarduradunak ezagutzea. Alta, oso lanpetuta ei zeudeneta taxia bidali zuten haren bila. Umeengan oso nor-mala da nora eza hiri erraldoi ezezagunera iritsitakoan.Eskolan hasiz gero, integrazioa azkartuko zitzaion etabegi ederretatik beldur hori desagertuko. Ni neure ga-ragardora itzuli nintzen.

Ia urte eta erdi neroan Katalunian. Asko neukanikasteko han. Erlijioak zerikusirik ez zeukan gatazkanahiko berria zen niretzat, baina han ere ordura arteikusitakoekin bat zetozen elementuak idoro nituen.Dena dela, hango gatazkaren intentsitatea askoz ba-xuagoa zen. Gizarte erosoa.

Denbora hartan joan-etorri nahikotxo egin nuenFrantziara: Marseilla, Paris, Bordele, Tolosa... Xenofo-biaren fenomenoa gertutik ikusi gura nuen. Baita etor-kin hitzaren azpian pilatzen zirenen ikuspegia, inte-grazio arazoak, beste aldeko xenofobia... Batez ere,buruzapiaren legea gizarte osoaren eztabaida bilakatu

179

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 179

zenetik. Beraz, joan-etorri horiek erlijio gatazketatikguztiz urrundu barik eduki ninduten. Pegatinei ezezik, elkarrizketa interesgarri franko izateko paradariere ez nion muzin egin. Ezinegona nabaria zen. Buruaskotan mundua bitan zatitzeko arriskua zen beldurnagusia. Eta orduan zer zatitan kokatu? Baina baneu-kan gogoa nire arima, nire erroak nahastuta agertukoez ziren gatazka bati heltzeko. Gatazka bortitza, ez Ka-taluniakoa lakoa. Irlandak, beraz, ez zidan guztiz balio.

Horregatik, argi neukan Penintsulatik (ordurakoikasia nuen ondo hautatu behar direla izenak) aldeegin aurretik, Euskal Herria ezagutu behar nuela. Ka-talunian pegatina bildumak jauzi kuantitatibo ederraegin zuen, baina zirudienez, hura ez zen ezer EuskalHerrian egin zezakeenarekin alderatuta. Katalan as-kok ekartzen zuten herri horren aipua elkarrizketeta-ra, egoera politikoan apur bat sakondu orduko. Ho-riek ditiztek potroak, batzuek hori ziotela ematenzuen, inbidiaz legez. Ez dut esan nahi lehendik ezneukala jakin-minik euskaldunei buruz. Batez ere,Kuala Lumpurren euskaldun batekin topo egin nue-netik. Elkarrizketa luze, zintzo eta interesgarriak izangenituen zukuak hartzera joan ohi ginen kafetegian.Hizkuntza berean mintzatzen ginela sentitu nuen or-duan, kapitalismoari genion amorrutik hasita. Popa-tik hartzera Israel, aeb, Espainia eta Frantzia, horizen topa egiteko gehien errepikatzen genuena, barreartean eta konplizitatez. Nahi nuenean idaztekoeman zidan e-posta, baina tamalez mozkor bateangaldu nuelakoan nago. Hara joango nintzen, eta izo-rratu egiten ninduen ezin deitzeak.

180

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 180

Alta, harantz jo aurretik Espainiako hiriburuaezagutu eta han zer mugitzen zen jakin gura nuen.Bartzelonan ideia bat egin nuen Aznar buru zuen go-bernuaren norabideaz. Lehenagotik ere aebekin zuenharreman estua oso ezaguna nuen. Beraz, gobernuhorren azpian mugitzen zen jendearen sentipenekere jakin-mina sortzen zidaten. Beste mota bateko al-darrikapenak eta mugimenduak ezagutu nahi ni-tuen, eta horiek zer motatako pegatina edo euskarrie-tan islatzen ziren ikusi. Aurreiritziak astindu guranituen, aitortu behar dudalako ez zirela gutxi. Nirebaitan, bake unibertsalerako bidearen bila ibili arren,zerbait inarrosten zen Bush eta Sharonen edozein la-gunez pentsatu bezain laster.

Betiko legez, harako urratsak «nire komunitateko»familia baten bidez bideratu nituen. Beti da errazagoa,etxerik ez eta dirua bizirauteko baino ez daukagunon-tzat. Han kokatu bezain laster, ordea, oskolaren ba-rruan ostentzen den intxaurrari hozka egin nahi izannion. Ez zen lan erraza, alafede! Lehenengo kontak-tuak guztiz etsipengarriak izan ziren. Jendeak diskur-tso oso ikasia zeukan, sakontasunik eta ñabardurarikgabea. Disidentziarako joerarik batere ez. Ulertzekomodukoa ere bazen, hasi nintzen pentsatzen, zelanedo zelan hango gizartearekin gogorregia ez izate al-dera. Haiek ez zituzten arazoak lehen eskutik ezagu-tzen, baten batek Barakaldon, Bilbon edo Eibarren la-gunak edo familia zutela aipatu arren. Zein arrotzakegiten zitzaizkidan Bilbo ez beste izen horiek guztiak.Hortaz, egia bakarra telebista zen. Irratia, egunkariak...Eta denek gauza bera esaten bazuten Euskal Herriari

181

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 181

edo Kataluniari buruz, egia izan behar! Zer esangonuen nik, tutik ere ez banekien? Are gehiago, hasiera-tik saiatu nintzelako palestinar baten begietatik ezikusten. Joera izaten dugu identifikazioak berehalaegiteko: Palestina-Israel = Euskal Herria-Espainia. Ez,belarri jaioberriak behar nituen, ume inuzente eta ezja-kin baina jakin-minez betea izan behar nuen. Eta bela-rri birjin haiek entzuten zutena zera zen: iparraldekojende horrek Espainia apurtu nahi du batere arrazoirikgabe. Euren gobernuaren politikari buruz berba gutxi.Bazekiten «arabiar» batekin hitz egiten zutela, beraz,kontuz adierazpenekin. Arabiarra, alu halakoak. Bainahobe ez nabarmentzea zapaltzen nuen lurra ezagutugabe.

Hura ere intxaurraren zati bat baino ez zen. Ma-mi gehiago ere bazegoen. Eta horrela, giro ezkertia-rrak ezagutu eta egonezin lehergarriarekin egin nuentopo. Baita lehen euskaldunekin ere. Bartzelonan erebat edo beste ezagutu nuen, baina han lagunen arteansentitzen ziren denak. Euren burua etsaiaren sabele-an ikusten zutenak ezagutu gura nituen, eta Madrilenbazeuden euskaldun asko biltzen zituzten tabernak.

Orduan arreta handiagoa eman nien bertakoei.Espainolek, zalantza izpirik gabe espainol sentitzenzirenek, euren herriaz zer uste zuten jakin beharnuen. Eta hiriaren itzaletan, estoldetan, xaboi geruza-ren azpian ikusi nahi ez den horretan, jendea bizi da,langileak, egunean egunean aurrera egiten dutenak,euren kexua horma barrubigunen arteko marrumabihurtzen dutenak. Komunikabide ofizialei begira,neure buruari galdetzen nion aspalditik: non daude

182

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 182

hemengo pentsalari ezkertiarrak? Mutuak dira, adosdaude, beldur, euren aukeraren zain? Baina ahots ho-rien faltan eztarri eta luma xumeagoak, apalagoakbazebiltzan han-hemenka, ikusezin. Eta pegatinakere bai! Beraz, nire karpetan laster ikasi zuten elka-rren ondoan bizitzen esbastikak, zezenak, igitaiak,mailuak, A borobilduak, ortzadarrak eta hainbat mar-gotako izarrak. Zergatik ote zen hain erraza karpetabarruan eta hain ezinezkoa kanpoan?

Pegatina artean murgilduta, jatetxerik txukunene-tatik (han zukuren bat hartzeko dirurik baneukan, zo-rionekoa ni) taberna zulo ziztrinenetara eten gabemugituz, basoan bere tokia topatzen ez duen txorigaldua bezala, begiratua izatearen sentipena hasi zenurdailetan sustraitzen. Batez ere, nire ikerketarakoamorruak pegatinak bilatzera burusoilen artera eroanninduen egunetik.

Inozoa ni. Suarekin dantzan ibiltzen dena erreohi den legez, gutxi falta izan nuen sua herrialde har-tan antzinako sorginek ezagutu zuten distantziatiksentitzeko. Eta ez da metafora. Burdinazko bota haienjostailu apurtua izan nintzen iluntze hartan, gasoli-nazko dutxa ere hartu nuen. Ez dakit zerk galarazizion kaskamotz haietan txikienari pizgailua nire gai-nera botatzea. Egia esan, une hartan gutxi inporta nirisuak haragi urratua betiko belzteak. Beti saihestunahi izan dudan gorrotoa, ongarri gehiegi jaso duenlandare igokariaren indarrez, nire gogoaren hormeta-ra lotu eta goitik behera inguratu arte hazi zen, se-gundo gutxitan. Gelditzen zitzaidan indar apurrakesan zidan hobe erreta gorroto gordailu baino, bukatu

183

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 183

dena behingoz. Anaia galduaren sorbaldan ikusi nuensua, plastiko urtua tantaka jausten bizkarreko tatuaje-etan, ezker sorbaldan lehenago, eskuinean gero. Plas-tiko urtua erabili baitzuten tatuaje haiek larruarekinbatera erauzteko anaia harroaren soinetik, burua ma-kurtu nahi ez zuen palestinar haren soinetik. Eskutitzbatean kontatu zidan umorea eta ironia galdu barik.Azken eskutitzean, tiroz hil baitzuen Israelgo Poli-ziak, hurrengo enkontruan. Nire irudimenak sortu zi-tuen anaiaren azken irudiekin batera erreko nintzen,eta arima garbi geratuko zen errauts pilaren barruan.Baina su garbitzaile hura ez zen iritsi eta burua gaso-linaren lurrun artean galdu nuen azkenean.

Zelan bururatu zaizu? Zeure burua hil gura ba-duzu, egin modu garbiagoan, trenbidera boteaz edo,baina ez eman holako plazerik zerri haiei. Berba go-zoak nengoen gela ezagutzen hasteko. Usain garbie-gia nire gusturako. Alta, eskertu nuen sudur azpianerregaia ez sentitzea. Buru ondoan loreak eta bon-boiak. Jango nituen haiek, horretarako zenbat hortzgeratzen zitzaidan kontatzeko aukera izan eta gero.Neure buruak temati errepikatzen zituen hitzek jo-tzen ninduten, errementariaren mailuak legez: argiibili, hire mugimenduak ezagutzen ditiagu, mairu zi-kina. Zorionez, karpeta lagunen etxean utzi nuenegun hartan.

Zarenari gorrotoa hartzea da egin diezazuketenalukeriarik handiena, laidorik jasangaitzena. Hori de-lako burutik pasatzen zaizun ideietariko bat: ez dutnaizena izan gura, ez dut hau pairatu gura, buka dadi-la, otoi, ni ez naiz ni. Eta zauri hori orbaintzeak den-

184

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 184

bora behar du. Orbain hori gorroto gehiagorekin ez ix-tea ere oso zaila egiten da. Eta gorrotoari bide emanezgero, agur nire azken urteetako lan guztiari. Espetxeanerabilitako heldulekua bilatu nuen berriro. Kaskamotzhoriek ere aita-ama batzuen semeak dira, gizarte, giro,egoera baten emaitza. Gorrotoa ikasia da, arrazoirikgabea, programatua. Ez dute errurik. Baina haien pe-gatinak zuzenean biltzea baino zuhurragoa izango zenaurrerantzean Interneten bilatzea...

Familia zintzoari ez nion zehetasunik eman ger-tatutakoaz, hemen ere behar baino gehiago emannahi izan ez dudan legez. Zertarako? Ez da nire as-moa kaka zabaltzea. Bizitzak holakoak gordetzen diz-kizu batzuetan, eta horiekin ere aurrera egin behar.

Eta aurrera egin nuen, bai horixe, baina aipatu du-danez, aurrerantzean lepoan begiak izatearen sentsa-zioa ezin baztertuz. Komunean ere sentitzen nituen,edo diskoteka hartako barran, arimak beste ezer bainogehiago garagardoa eskatzen zidan gau batean. Palesti-natik alde egin behar nuela erabaki nuenean bezalaxe.Ahaztu behar nuen. Agian Euskal Herrira abiatzeko te-norean nengoen. Nahikoa nekien Madrilgo gizarteariburuz. Ala ez? Bost axola. Dantzan zebiltzan neskak,behintzat, barru pizgarri ziren une hartan. Zelako gerripolitak zilborretik asago bukatzen ziren praka haiengainean. Beste garagardo bat.

185

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 185

186

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 186

viiiezezkoen bila (2)

Gauzak ez zihoazkion ondo. Ez horixe. Azken hiruurteak maldan behera joan zitzaizkion. Eten barik,galgarik gabe, beherago, beherago, beherago. Margo-laritza ia guztiz lagata zeukan ordurako. Zerk hutsegin zion baina? Uste zen neskengandik ezetza lor-tzea munduko gauzarik errazena zela. Baina ez bera-rentzat, antza. Neska mota guztiekin saiatu zen, etaaspalditik alferrekoa zen dena. Gorputza akituta zeu-kan, burua are akituago. Eta amak behin eta berrizerrepikatzen zion, telefonoz hitz egiten zuten bakoitze-an eta aukerarik txikienari ere ihes egiten utzi barik,nahikoa zeukala arlote bizimodu ganorabako horre-kin eta itzul zedila etxera, Argentinak bertan beharzituela bere artistak eta ez talentua atzerrian alferrikgaltzen. Baina zelan itzuliko zen holako egoera ta-malgarrian?

Une hartan zer zen bera? Barratik dantzalekukoneskei begira zegoen tipo arrunta, inguruan zituenbesteak lakoa. Beraz, besteentzat legez erraza izan

187

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 187

behar zuen: pistara irten, neska baten gerria inguratu,eta lanpernak baino itsatsiago belarrira xuxurlatu,berbarik desegokienak aukeratu... eta ezezko borobilbatekin itzuli beste Fernet bat hartzera. Dastatu uka-zioa eta orain Madrilen zeukan ganbarara itzuli. Zer-tzelada bat hemen, beste bat han, uneko tristura zego-kion estiloan jaso. Sinplea! Behin eta berriro ikustenzituen holako gizonezko zapuztuak inguruan. Bainagizon zapuztu haiek ez zekiten jasotako zaplaztekoekzelako balioa gorde zezaketen, eta gehienek, ezer ger-tatu ez balitzaie legez, begiak beste helduleku bateanfinkatu, eta berdin-berdin errepikatuko zuten ukazio-aren errituala, azkenean, astunaren astunez, alkoho-lak burua lanbrotutako batek baietz esan arte. Or-duan izango zuten helburua atzemanda. Bai jokoergel eta zentzubakoa. Zenbat ez ote zien ordaindukoezezkorik ziztrinenaren truk!

Berarentzat, aldiz, dena zen onarpena, dena berota-suna, grina, sua. Kaka zaharra. Azken urte bietan esti-loaren bilaketa ere utzia zuen. Bost axola zer motatakoezezkoa jasotzen zuen, ezezkoa bazen. Zer madarikaziomota jaso zuen, beti izaretan nahastuta bukatzeko. Pi-be, hau jasangaitza da. Gau hartan ez zuen eginahaliktxikiena ere egingo. Ganbarara itzuli eta, eskua guztizez galtzeko, ostruka bat margotuko zuen. Edozer gauza.Buruak atzera egin zuen. 2003. urtea, 2002... Bai, atze-rago ez zuen behar, urte horretan egin zuen zentzuapur bat zeukan azken margolana. Amsterdamen izanzen. Zelan ahaztuko zuen? Hain iraingarria, hain umi-liagarria, hain ederra izan zen ordukoa. Garai batezerabaki zuen haren antzeko emakumeak bilatu behar

188

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 188

zituela, baina ez, hura guztiz bestelakoa izan zen, ezzuen berriro bera lakorik inon idoro.

Kanaletatik zebilen, nondik bestela, udazkenekomargoetan murgilduta; bazter guztietatik sentsazio pik-torikoak iristen zitzaizkion. Hiria bera margolan erral-doia zen. Baina berak bazekien hiria margotzea ez zeladeus berarentzat. Hiriaren bultzada, kanalen eta orbe-len ziztada gogoan hartu bai, aldarterik onena paratubai. Alta, margotzeko gaia falta zuen. Eta han agertu zi-tzaion: kanalek baino, itsasoak berak lehorrera jaurtita-ko balea. Bost tonako itsas-lamia, hiru mailako izozkiaerritmo miresgarrian desagerrarazten. Izozkia bera era-biliko nukeen margoa egiteko, gerturatu nintzaionerakoazken aztarnak kukurutxo barruan desagertuta egon ezbalira. Ondoan ipini zitzaion, urari begira.

—Udazkenean izozkia, ez da ideia txarra.Odolosteak bezalako atzamar arrosa haiek kuku-

rutxoaren azken muturtxoa bultzatu zuten ezpainmarduletan barna. Mespretxuzko begirada agertuzen betilerik gabeko begi ñimiño haietan. Nondik de-montre agertu da xelebre hau? Besoa barandan ber-matu zuenean, grinaz, desioz bete zuten uhinak za-baldu ziren haragi lasai haietan. Neskak itsasoarekinzeukan lotura ukaezina.

—Neu ere gose naiz, lagunduko didazu pizza batjaten?

Begi hotzetan distira txiki bat azaldu zen liparbatez.

—Zeuk ordainduko duzu?Zelan ez zion pizza ordainduko monumentu bi-

kain hari! Bidean gero eta gehiago txunditu zen. Ze-

189

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 189

lan ziren gai orkatila hauskor haiek gainean zeuka-ten mendi bigun hari eusteko? Konplexurik gabe ze-ramatzan hankak agerian, seguruenik gonaren ehunguztia gerria inguratzeko ahaleginean agortu zelako,izterrei euren betetasunean agertzeko aukera ema-nez. Hain hanka zuriak! Lagun berriari zenbat etagehiago begiratu, gogo biziagoa biluzi eta haren ha-ragiaren tolesetan galtzeko, azal haren izerdian ito-tzeko. Margolana pikutara bidaltzeko prest ere senti-tu zen pizzeriara iritsi zirenerako.

Berak pizza zatitxo bat hartu zuen, astiro, presabarik, besteak familiar oso bat zelan desintegratzenzuen ikusi bitartean, liluratuta. Litro bat garagardonahikoa izan zuen eztarritik hobeto pasatzen lagun-tzeko. Hura bere printzesa. Gustura joango zen itsaso-rik sakonenean berarekin bizitzera. Ikaragarria beharzuen hegaluze osoak zelan irensten zituen ikusteak.Ez zekien zelan berba egin jainkosa hari. Bere betikojarioa galdua zeukan. Ez zuen hitzik topatzen.

Bat-batean, pizza eta garagardoa sabeleratuta, al-txatzeko keinua egin zuen. Erreflexu batek eskutik he-larazi zion. Neskak bekokia zimurtuz begiratu zion.

—Estimatzen dizut gonbidapena, baina joan be-har dut.

Ez zion eskua berehala askatu. Hipnotizatuta ja-rraitu zuen, neskaren begietan bereak iltzatuta.

—Pisu txiki bat daukat hemendik ez oso urrun.Tenplu bat egin behar dut zure gorputzaz –»ohearenmalgukiek eutsiko badiote» gehitzekotan egon zen.

—Baina zer diozu, babalore hori? Ez duzu ustekotxortan egin behar dudala zurekin pizza bat ordain-

190

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 190

du didazulako? Mila gauza hobe bururatzen zaizkit,eta bakar batean ere ez zaitut zu ikusten. Txoriek bai-no gutxiago jaten duen melenge batekin ezer galduzaidala uste duzu? Bete gorputz hori eta ez uste la-rrua hain merke erosten denik!

Lurrikara batek astintzen zuen bitartean, bereitsasoko erregina betiko urruntzen ikusi zuen, bereaulkitik mugitu barik. Neskak behin ere ez zuen atze-ra begiratu. Platerean geratzen ziren apurretan galduzuen begirada. Erabili egin nau! Nirekin oheratzekoaukerari muzin egin dio... Pizza ordainduko niolakobaino ez da nirekin jesarri. Nork esango zidan harenahotik holako ezezko borobil eta umiliagarria jaso be-har nuenik. Honek nire bildumako margolanik ede-rrena eskatzen du!

Begiak altxatu, eta aurrean, beste mahai batean,asiar irribarre zabala topatu zuen. Bai ondo pasatuduela horrek nire lepotik. Lotsa, irain potolo honekartelanik mardulena behar du. Olioa, materialik koi-petsuenak. Gantza ere erabili behar nuke. Neska ho-rren erretratua itzelezko jauzia izango da nire estiloa-ren garapenean.

Ur edalontzia altxatu, eta aurrean zuen japonia-rra agurtu zuen. Harrotasuna, gizatasuna, tasun guz-tiak lurretik zapalduta, ezin zoriontsuago sentitu zen.Pintzela sentitzen zuen berriro eskuan dantzari...

191

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 191

192

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 192

ivsorgin-belarren bila (2)

Ez zekien barre egitea zilegi zuen. Ezin ukatu kurio-sitate handiz begiratu ziela atea zeharkatu zuten une-tik. Bikote ezin bitxiagoa. Eta bitxiena, mutilaren be-giek islatzen zuten lilura neska ikaragarri haribegiratzerakoan. Berak ezin zuen, gona kontuetan,oso zorionekotzat jo bere burua, baina, hala ere, kos-tatzen zitzaion porrot hura bezain mingarria izan zi-tekeenik gogoratzea. Eta, hala ere, zorion motarenbat asmatzen zuen mutilaren begien distiran.

Barrerik egin ez bazuen ere, irribarrea ezin ezku-tatu zuen, eta ezezagunak edalontzia altxatu zuenean,agur keinu batez, agurra itzuli zion. Gizonezkoen ar-teko elkartasuna, halako trantzeetan. Seguruenik, Ja-poniara itzulitakoan askotan errepikatuko zuen pasa-dizoa, lagun arteko parrandetan, karaokean edo. Hori,Kuala Lumpurren hasitako infernutik, irensten etaonartzen hasi behar izan zuen amesgaiztotik, itzartueta irteterik bazuen. Daimioak seme galduaren berbi-deratzea erdiesteko mugimenduak hasita edukiko zi-tuen ordurako. Hala espero zuen, behintzat.

193

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 193

Han zegoen bera, bere patu zitalaren ezjakin, pizzabukatzen, lehen coffeeshopa ezagutzera eroango zuenlagunaren zain. Helena. Gaiztoaren papera oso barne-ratuta, Hell dei ziezaioten zuen gustuko. Urtebete le-henago Polonian hasitako bidean urrats garrantzi-tsua zen Holandako hura. Amsterdamen ez bazuenmarihuana bilduma aurreratzen, non? Gainera, zerta-rako ukatu, Hellen eskutik beste paradisu motak eza-gutzeko itxaropena ere bazuen. Polonian lortu ezzuena errazagoa ei zen han, eta neska hark zentzuguztietan zirudien irekia eta dibertsiorako beti prest.

Beroki beltz luze dotore batean bilduta agertu zi-tzaion pizzerian. Erantzi aurretik, ordea, zangoenazalarekin enbarazurik gabe bat egiten zuela asma-tzen zen. Bazuen aurpegian itxura arraroa ematenzion zerbait; ahoaren proportzio falta izan zitekeen,edo azal zuriegian kontrastea egiten zuten oreztak.Besoak ere meheegiak zeuzkan, gaixo tankera emanziezaiokeen argaltasun gehiegizkoa, agerian utzi zi-tuen hanka luzeetan ere antzeman zekiokeena. Bainaguztiarekin ere, xarma moduko bat zerion, batez eregertutik berba egiterakoan saman sentiarazten zuenhats epelean eta betile luzeei ematen zien jokoan.Abaniko pare bi txertatuta baleuzka legez, baina Kio-toko dendetan saltzen zirenak baino zati bat sentsua-lagoak. Egun batetik bestera kolorea, argia, distira al-datzen zituzten abanikoak, dantza egiteko estiloa batbeti. Gau hartan, argi zeukan, ostatuaren beharrikizango ez bazuen, txoria plastifikatu barik ez zueninoren habian eratzango.

194

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 194

Besotik helduta abiatu ziren. Berokiak, bederen,berez falta zuen sendotasuna ematen zion besoari, etaberea estutzen zion altueran, proportzioan handiegiazirudien bularra senti zezakeen. Han mami faltarikez, alajaina! Hori ere erakargarri gertatzeko bestearrazoi bat zen, jakina. Haien pisupean hezurtxohaiek zelan ez ziren kraskatzen, zientziak argitu be-harreko misterioa. Ordura arte holako proportzioakmangetan baino ezin topa zitezkeela uste izan zuen,marrazkigileen irudimen beroak asmatuta.

Jonge Roelensteeg kalean sartu ziren. Bizikletakilaran horma batean, gustura sentitu zen adreilu go-rriko horma haien artean. Aurrean «Abraxas» zioenkartela ikusi zuen. Euren helmuga. Izenak berak deiegiten zion. Ez zekien nondik zeukan entzunda, bai-na bekaturako ateak irekitzen zizkiola iruditu zi-tzaion. Behin barruan, ordea, giro lasai eta baketsuaidoro zuen. Lekuak, beraz, ez zion argituko Abraxashura jainkotiarra ala deabruzkoa zen, hari buruzkozerbait argiago jakin balu ere, han indar biak adiski-detuta sentitu baitzituen. Birako eskaileretan beheraegindakoan ere ez zuen asmatu behekoa infernua alazerua ote zen.

Gela bat hartu eta «menuari» behatu zioten. Ezzitzaion inoiz halakorik begitanduko: hanburgesakager zitezkeen legez, cannabis mota ezberdinak kar-tan! Ezkerrean «Hash» izenpean agertzen zirenak az-tertu zituen aurrena: Cream de Maroc, Warm Ears,Zero Zero... Ideiarik ez zer ostentzen zen izen haie-tan. Eskuinean «Weed»: Shiva, Skunk, Peace Maker...Deigarriena Ak47 izena zekarrena, zalantza barik.

195

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 195

Hellentzat hitz haiek ez ziren hieroglifo ulertezi-nak, agi danez. Presarik gabe eta eskola hark zenbatdibertitzen zuen batere disimulatu barik, haxix etabelar mota bakoitzaren ezaugarriak argitu zizkion.Bildumari ganorazko lehen bultzada emateko paradaezin hobea. Poltsikoak arakatu, ehun euro atera, etakalkuluak egin zituen. Tira, hori dena gasta zezakeen,inbertsioa zen, azken finean. Nepalese delakoa zenerosi zuen garestiena, haxixa. Gehiena, hala ere, bela-rra izan zen, benetan zoratzen zuena.

Aukera eginda, patxadaz hartu zuten tea han.—Hire bilduma osorik gorde nahi baduk, pisuan

bazauzkaat proba ditzakean belar batzuk. Tean pro-batu al duk inoiz?

Ez zuen gonbita hain goiz espero, baina kexarikez; nahiz eta gelatxo hura ere lasai erretzeko ezinaproposagoa izan, ez zuen imajinatzen han beste jar-duera motarik, eta Newtonen teorien aurkako miste-rio hura zuzenean aztertzeko irrikan zegoen. Baitaizen arrotz haiek gordetzen zizkioten sekretuak argi-tzen hasteko ere. Zein irrikago...

Baina haraino iritsita, bere zuloaren bakardadeanjoanari bueltaka, pentsamenduaren norabidea alda-tzea erabaki zuen. Ez, egun hura ez zen erabatekoarrakasta izan, eta Hellen pisuan gertatutakoa hobegogora ez ekartzea. Zertarako ipini irabiagailua kakaartean martxan. Nahikoa da esatea norberaren norta-sunaren eraikuntza prozesuan mugarria izan zelaegun hura. Iluntze hura, batez ere.

Ez zituen hausnarketa hauek guztiak egin. Bur-muinek zuzenean agindu zioten jauzia, gomuta haie-

196

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 196

tara gerturatzerakoan eremu elektromagnetiko batekinguratuta izan balitu legez. Eta bat-bateko jauzi harkoso urrun eroan zuen, Europatik kanpo, Kenyakoberdetasunean lur hartzera, jausgailua garaiz irekita.

Kenya. Zein ezberdina hura. Astebeteko bidaia bai-no ez zen izan, egonaldiaren erdia betiko izango zelapentsatuz eman bazuen ere. Zer gezur asmatu zuen ai-tari hara joan behar zuela sinetsarazteko? Ikasketei lo-tu? Ikaskide batzuekin zihoala, hori seguru. Baina ge-zurti txarra izateak duen alderik arriskutsuena zerada, norberaren gezurrak ez gogoratzea. Horregatikahalegintzen zen derrigorrezkoak baino ez esaten, ten-tsio handia zekarkiolako gero ziria gogoratu beharrak.

Kontua da Kenyan marihuana legalki ereiten zelaesan ziotela, eta inon baino merkeago topa zitekeela.Kalitate onekoa, gainera. Zelan muzin egin itsas-lamiahorren kantu eztiari? Elefanteak gertutik ikustera joan-go ziren batzuk, Afrikako magia berezia ezagutzerabesteak. Berak, ahal izanez gero, landare liluragarriarensoro zabalak ikusi gura zituen. Sinistu nahi zuen ma-rihuana ez zela bakarrik poltsatxotan saltzen zen debe-ku ergela, batzuek etxean ezkutuan hazten zutena.Hain landare miragarriak eskubide osoa zuen aske etamugarik gabe eguzkipean agertzeko.

Unibertsitatera itzuli, Holandan egon bitarteangaldutako apunte guztiak fotokopiatu –horretarakobazeukan konfiantzazko laguna, behin ere klaserikhuts egiten ez zuena–, eta abenduan abiatu zen, Ga-bonetako oporrekin batera.

Marihuana ez zen bilduko zuen bakarra, ordea.Oraindik, gogoratzerakoan, urdailera doakio eskua. Ez

197

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 197

zuen inoiz jakin zer izan zen: tenperatura aldaketaalimalekoa, salto batean igluetatik sorginen laratzerapasatu zela sentitu baitzuen, edo neguko Fujiren ton-torretik honen sabelaren sakonenera; kaniletik inoizedan behar ez zuen ura, tragotxo bat baino izan ez ba-zen ere; edo amorruz irentsi zuen arrain hura. Ez zenfugua. Edozelan ere, koko-esnea eta currya margolariiaio baten paletan bezain harmoniatsuki nahasten zi-ren platerean, eta arraina ezin gozoago zegoen. Ho-rregatik, kontraesankorrak gertatzen zitzaizkion Ken-yako lehen taberna hartako oroitzapenak. Kenyakoak,oro har. Mtuzi wa Samaki zuen izena plater hark; ezgogoratzen zuelako, izenaren lehen zatia ez baitzeninoiz ahoskatzeko gai izan. Tusker garagardoa, horigogoratzeko errazagoa. Nairobik eskaini zizkion le-hen zaporeak. Inoiz ez zen taberna hartan bezainarrotz sentitu. Agian artean asko bidaiatu gabea zela-ko, eta Europako hiriak ez zitzaizkion hain desberdinegin. Baina han Tokion uztailean baino itsatsiago sen-titu zen, eulien hegada buru gainean, eta ingurukoeibegira, azalaren kolorea ostu ziotela pentsatuz. Hu-rrengo hiru egunak komunean harrapaturik emanbeharko zituela jakin izan balu! Lekutan geratuko zi-ren balizko marihuana soro zabal haiek. Gaitzerdi be-rez zeuzkan kilo gutxi haiek guztiak irolean beherajoan ez bazitzaizkion. Egun haietan, ispiluan begira-tzeko adorerik izan ez bazuen ere, seguru zegoenhango jendearen aldean fosforeszentea emango zue-la, edozein kenyarrek mamutzat hartzeko modukoa.Nairobiko tabernan, behintzat, azalik argiena zeuka-nak kafesne kolorea zeukan, eta hangoa ez zela igar-

198

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 198

tzen zitzaion urrunetik. Europarren bat egon balitz,sikiera... Baina zapore jatorreko giroa nahi zuen, etalortu lortu zuen, bai horixe! Zapore jatorrak dastatze-ko, burua gorputza baino gertuago zuen, prefosta!

199

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 199

200

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 200

ixbake zentzuen bila (3)

Zenbatgarrena? Gertutik sentitu nuen hirugarrenakez zidan hainbesteko zirrararik eragin. Agian helbu-rua israeldarren interesak izan zirelako. Agian hilda-koak hainbeste izan ez zirelako. Hala ere, hilabete ge-roago Nairobin jarraitu arren, ez nengoen eroso.Gosea ez zidan kendu, urrian Indonesian gertatu le-gez, eta Kenya bera gustuko nuen. Baina atentatu be-rri haiek aurreko basati biak zekarzkidaten burura.Behin eta berriro.

Asiar haren begirada sentitu nuenean erabakinuen handik alde egitea. Korearra, japoniarra... Betiegin zait zaila bereiztea. Badakit ez dudala bekokian«palestinarra naiz» idatzita, baina nik Kenyan egonbehar Al Kaedak israeldarren aurkako erasoa eginzuenean. Susmagarri sentitzen nintzen, azalpenakemateko beharrean. Palestinarra naiz, bai, baina ezdut zerikusirik bortizkeriarekin, aizu! Gaur egun ez,behintzat. New Yorken hasitako madarikazioak or-poz orpo jarraitzen zidala pentsatu nuen. Batez ere,

201

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 201

Balikoa eta Mombasakoa ia bata bestearen atzetiketorri zirelako, biak ni egun batzuk lehenago ibilita-ko lekuetan. Ez nuen Mombasan ezagututako inorenheriotzaren albisterik; han oporretan zegoen judu ez-kertiar oso interesgarri batekin hitz egiteko paradaizan nuen, baina erasoa beste hotel baten aurka izanzen. Ez dut harrezkero haren berririk izan, beraz, ba-tek daki zer gertatu zitzaion. Seguruenik, bizirik ba-zegoen ere, kolpe haren ondoren ez zen nirekin hainabegitsu mintzatuko.

Handik alde egin bai, baina 2003an ere beste tra-go mikatz bi irenstea tokatu zitzaidan: Maroko lehe-na, Turkia bigarrena. Bietan han egon eta handikiheslariaren sentimenduarekin alde egin behar. Geroeta etsiago nire helburu zintzoan. Agian horregatikerabaki nuen inguru musulmanetatik aldendu etabeste gatazkak ikertzea, bilduma beste norabideetanzabaltzeko garaia zela.

Orain, Bartzelonan eta Madrilen bestelako errea-litateak ezagutu eta gero, baita kolpeka ezagutu ere,Euskal Herrikoa ezagutzea tokatu zait. Gustura ibilinaiz Donostian, gustura orain Bilbon. Giro batzuetangutxi galdetu behar duzu jendea berbetan has dadin.Ia eskatu barik lortzen dira pegatinak. Baita pinaketa txapak ere. Badakit zer den Batzokia, Herriko Ta-berna, Casa del Pueblo, Elkartetxea...; Gaztetxea erebai. Gizarte hau baino politizatuagorik, gutxi. Neu-rea. Interesgarria, beraz, gatazken funtsa ulertzeko.Eta garrantzitsuagoa dena: balizko konponbideak de-finitzen hasteko. Gainera, gatazkak zurekin zerikusigutxi duenean, errazagoa da pasiorik gabe, hotzean,

202

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 202

aztertzea. Emaitzak besteetarako baliagarria den fro-gatzea da kontua.

Baina orain, gustura eta lasaiago sentitzen naizenhonetan, patuaren ingudean burua ipini eta mailuka-da bortitza jaso dut berriro ere. Pentsatzeko indarrikez, mugitzeko indarrik ez. Pintxo ederrak dituen ta-berna batean egon arren, goserik ez. Egarri bai, oso.Baina ahoko lehortasun hau kentzerik ez dago, nahizeta litroka edan.

Zenbatgarrena? Ez dut zenbatu ere egin nahi.Hasieran ez nekien eta izateak lasaitasun puntuaematen zidanetz. Barne-barnean bai, ezin ukatu, pre-sio izugarriaren pean bizi den gizarte honengatiktristura, beldurra sentitu arren. Gobernuaren orainarteko bideak ezagututa, zer ez lukete egingo holakobarrabaskeria etarena balitz?

Baina laster hasi ziren ahotsak islamdar eskua ai-patzen. Neuk ere sentipen hori izan nuen albiste ba-tzuetan zabaltzen zena entzun orduko. Ia berrehunhildako. Ez dakit, ez diot arreta jartzen datuen egu-neraketari. Latza. Latzegia. Eta langile auzo batean.Zaila irenstea eta zegoela atzetik. Sarraski horri Jihadiritziko diote batzuek. Palestinan ere badaukagu izenhori darabilen taldea. Kuala Lumpurreko euskaldunhark ere harrituta entzun ninduen azaldu nioneanJihad benetan zer den. Borroka, bai, baina ez maizegieman zaion gerraren zentzu horretan. Hari esannion: Jihad gerra bada besteen zorionerako gerra da.Txiroa, zer jan ez duena, etxera bazkaltzen gonbida-tzea da Jihad egitea. Amari laguntzea da Jihad egitea.Horretan nabil ni azken urteotan: Jihaden. Gorrotoa-

203

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 203

ri gerra egiten. Jihad egiteko ez dira lehergailuak etafusilak behar, bihotzak eta elkar ulertzea baizik.

Zer dator orain? Jarraitu? Noraino? Noiz arte?Zertarako? Amets erromantiko inozoa, ahuntzarengauerdiko eztula, besterik ez da nire gezur hau. Mun-dua ez da inoiz arteztuko. Onar ezazu. Har ezazu zu-re bizitzako mozkorrik handiena, erre bilduma ma-darikatu hori, eta itzuli etxera. Ihes, besterik ez duzuegin. Zure familia, zure jendea, zure lurra utzi kime-ra baten atzetik abiatzeko. Errealitateari aurpegi ezemateko. Bitartean, zure etxean bertan jendea hiltzenjarraitzen dute. Zureek ere borrokari eusten diote. Ezda sekula bukatuko. Ez Palestinan ez inon. Negozioitzela dira gerrak; munduko ekonomia sostengatzendute. Batzuek hil behar dute mundu kapitalistarengezurrak bizirik jarrai dezan. Nik zer dakit. Kartzelansartuko zaituzte, agian aireportuan bertan atxilotuko.Zer axola du? Pasatu zara hortik eta irten ere egingoduzu berriro.

Baten batek esango du azken zitalkeria izugarrihonek gobernua aldarazteko balio izan duela. Bene-tan ezer aldatu den egiaztatzeko aukera izango dute.Nork agintzen du gizarte batean, gobernuan dagoe-nak? Bai zera...

Begira, Polizia. Guardia zibila, neuk ere badakituniformeak bereizten. Ez esan hemen ere bonba batipini dutela, indar anti-terrorista guztiak ez datoz, ba-da. Baina zertan dabiltza hauek? Zer dute miatzekonire motxilan? Zer arau apurtu dut? Zertara dator za-karkeria hau guztia? Bisa egunean daukat. Nire be-giek laguntza bilatu dute, alferrik. Jendeak isilik eta

204

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 204

ikaratuta begiratzen dit. Kamera motelean ikustenditut haien aurpegi harrituak. Ez pentsa nik zuek bai-no gehiago ulertzen dudanik...

205

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 205

206

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 206

viburu biluzien bila (3)

Txundituta, zur eta lur ikusi duzu eszena. Film ba-tekoa iritzi diozu. Harrigarriena, ordea, filmeko pro-tagonista, gaizkilea edo dena delakoa, ezagun izanduzula. Aurpegiekin ez zara berehala ahazten, are gu-txiago mundu arrotz honetara iritsi zinenetik topatuduzun adeitsu bakarretarikoa izanda. Bartzelonarairitsi berria zinela lagundu zizun. Berak ordaindu zi-zun lehen otordua. Eta berak, ezjakinean, zure lehennagusien esku ipini ere bai. Jakin behar zuen berak,bada. Jakin behar zenuen zuk zeuk. Denbora izan du-zu jabetzeko, bai horixe, zer gauza txiki, ahul, babes-gabe eta inozoa zaren. Dena zen errazagoa zure iraul-tza txikiaren arrisku xaloei aurre egiten zenienean.

Gizon hura ezin gaizkilea izan. Ez dakizu zergatikdaramaten eskuak lotuta, ez dakizu zergatik emandioten piztia arriskutsu bati emango zioketen tratua.Berdez jantzitako polizia horiekin txantxa gutxi.Haiengana korrika joan eta laguntza eskatzeko bul-tzada ere sentitu duzu. Baina laguntza zeren aurrean?

207

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 207

Oraindik zeuk ere ez duzu ezer garbi ikusten zureegoera berrian. Batez ere, egoera etengabe delako be-rri, geratu gabe aldatzen delako, egun batetik bestera.Esku batek gogor estutu dizu soingaina. Ondo ulertuduzu isiltzea eta geldirik geratzea dagokizula.

Ematen du inork ez zaituela oso konbentzitutahartzen, eta berehala zugandik libratu nahi dutela.Horrela iritsi zara Bilbora. Kuala Lumpurko gizonabegitsu, jator hark ezin jakin zezakeen hori gertatu-ko zitzaizuna. Berak eman zizun lehen kontaktu hu-ra, baina ez bide zuen jakin, beste uste bat eduki bidezuen. Hori sinistu nahi duzu, bederen. Ez zaude presterrealitatea onartzeko. Oraindik ez. Zure arduradunberriaren eskuak tinko jarraitzen du estutzen.

Baina orain zure pentsamenduak gizon errukarrihorri lotuta geratu dira. Errukarria, bai, agian zeureburuaz ez errukitzen laguntzen dizulako. Berarenganpentsatuz, ez duzu zeure egoeraz pentsatu behar, bu-rua minutu batzuez horretaz guztiaz aska dezakezu.

Zer egin ote du? Lapurreta? Ez du lapur itxurarik.Tira, zer dakizu zuk lapurren itxuraz, ezta? Baina ezduzu uste Poliziak horrenbesteko lanik hartzen due-nik lapur gizajo bat atxilotzeko. Zerbait oso larria.Egia da tabernan ikusi duzunetik kezka larria igarridiozula. Edan, besterik ez du egin, begiak edalontzia-ri itsatsita eta, aldi berean, edalontzia bera ere ikusikoez balu legez. Ikusiko zintuelako esperantza izan du-zu. Agian zu ikusi, ezagutu, eta berba egitera gertura-tuko zitzaizun. Orduan jakingo zenuen adieraztenhandik atera zintzala... Baina ez, ez zaitu ikusi, ez dizubegiratu, ez dio inori begiratu. Eraman dutenean bai-

208

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 208

no ez. Orduan tabernako bazter guztietara begira su-matu duzu, baina orduan ere itsu. Zeri heldu bila, bai-na heldulekurik idoro barik. Zeure moduan. Amama-ren ipuin gehienetan pertsona onek saria jaso ohizuten, patuak ez zien holakorik gordetzen, eta zuk iro-niaz ere gutxi dakizu. Zeure ironia, laster datorkizu-na, ulertu behar zenuke bestela.

Mementoz, zori petraltzat hartzen duzu askatubehar zintuen munduan hilak pasatu, eta oraindikburuzapia behin ere erantzi ezinik ibiltzea. Zureidentitateari eusten laguntzen dizun ikurra da orain,nondik zatozen, nor zaren, iragana zein duzun gogo-rarazten duen enbor salbatzailea itsaso amorratuarenerdian.

Tabernatik atera eta klub itxurako leku bateraeroan zaituzte. Gutxi berba egiten dizute zure nagusiberriek. Kaleetan mota guztietako jendea ikusten du-zu, zure azalari neguko postalaren irudia ematen dio-ten afrikarrak, batez ere. Eta osasun gaizto itxurakogizon-emakume nahikotxo ere bai. Bartzelonan ja-kin-mina adierazten zuten begiek orain herabetasu-na, lotsa, beldurra baino ez dute islatzen, ahal dela es-paloira begira, beste begietatik ihes. Ingurukoekinduzun kontaktu fisiko bakarra, andre ondo jantziaksoinean pausatzen dizun eskua. Samurtasuna ere ezzenuke esango dela, gehiago begitantzen zaizu hanzaudela eta bidean galtzen ez zarela kontrolatu guraduen eskua.

Inork ez zaitu ukitzen, esku eraztunez bete ho-rrek ez bada, baina begiratu, begi askok begiratu di-zute azken egunetan. Onespena, gaitzespena, zalan-

209

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 209

tza... Begiek zer adierazten duten ez duzu inoiz igar-tzen; dakizun bakarra da halako batzuetan hotzika-rak astintzen zaituela, lurrikara txikiak, zure umemundua arrakalatzen saiatzen diren uhin bortitzak,masailak bero sentiarazten dizkizuten olatu zorabia-garriak... Mota askotako astinaldiak, gehienetan izuidentifikaezina barreiatzen dutenak.

Moketa gorri iluna duen saloi batean sarrarazizaituzte. Berriro ere zugan pausatu barik hegan egi-ten duten hitzak dabiltza zure buru gainetik; aditzenez dituzun perpaus tximeletak orain, arranoak gero...Saiak, sai sarraskijaleak adituko bazenitu. Euren lu-maje arinean zure patuak ere bidaiatzen duela uler-tzen duzun gauza bakarra.

Belusezko aulki klasiko itxurakoan jesarrita itxaro-ten duzu. Oinei begira itxaron ere. Oin txikiak, moketa-tik zentimetro batzuetara dantza urduria egiten dute-nak. Bihotza oinak baino azkarrago ipini dizutedantzan, ordea, esku batek zure motxila hartu duenean.Berehala lurrundu den matxinada sentitu duzu, bainaahotsa edo eskua barik, burua da altxatu duzun baka-rra, motxila nola doan ikusteko. Saloiaren erdian, ar-miarma erraldoiaren azpian, gizon ile urdin batek har-tu du, gorbataz eta bibotez. Ireki eta zapiak ateratzenhasi da. Zapi bat, bi, hiru, lau... Kontatu barik ere bada-kizu buruz zenbat atera dezakeen. Zortzigarrenare-kin, berriz, ase da, nonbait. Ezpainak eta bekainak ba-tera mugitu dira aurpegi hartan. Zertarako hainbesteburuzapi. Harentzat batere garrantzirik ez duen aur-kikuntzak barru-barrutik kiskali zaitu zu. Agerian ge-ratu da, azkenean, zure krimena! Lotsa, beldurra, ez-

210

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 210

kutatzeko gogoa sentitu dituzu. Harrizko estatua zara,azazkalak belusa urratu beharrean. Zigorraren zaingeratu zara. Alaren zigorraren zain edo.

Aitzitik, hurrengo minutuetan ulertzerik ez du-zun elkarrizketak jarraitu du, ezer gertatu ez balitz le-gez. Bost axola haiei zure delituak! Jakina, fedegabeakdira, ez dute aditzen, haientzat buruzapiak hutsarenhurrengoa dira. Beraz, ez zigorrik ez meriturik, ezerez dago zure ekintza arriskutsu haientzat. Beldurraamets urrun baten moduan joan da deuseztatzen. Ha-ren ordez, berriro ezerezaren sentimendua. Inurrierrukarria, hutsaren hurrengoa, besterik ez zara mun-du neurriz kanpoko honetan.

Motxila zure ondoan utzi dutenean, azkar jasoeta besoak akitu arte besarkatu duzu.

Hurrengo egunak zentzu bako zurrunbilo bilaka-tu dira. Zoramena, zorabioa, irteerarik gabeko labi-rintoa. Zenbat egun esaterik ez duzu. Ez dakizu zen-bat ordu edo egun eman duzun gela txiki bateangordeta. Autoa, aireportua, berriro gizon biboteduna,eskua, min emateko beldurrez bezala heltzen dizuneskua, ilarak, berriro berdez jantzitako polizia, hegaz-kina, hodeiak, beste aireportu bat, hodei gehiago...Mundua goitik ikusi duzun lehen parada honetan, ja-betzeko aldarterik ez. Orduak. Orduak. Orduak... Hi-tzik ez, elkarrizketarik ez, ez txantxangorririk, ezarranorik, ez pinpilinpauxarik. Ez ulertzeko moduko-rik ez ulergaitzik. Berbarik ez. Orduak... Aireportuaberriro. Ezagunago egiten zaizun jendea. Mota guz-tietakoa, bai, baina nagusiki itxuraz ezagunagoa egi-ten zaizuna. Karteletan idatzita dagoen gehiena ira-

211

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 211

kurtzerik ez duzu, aldiz, ez dira ezagutzen dituzunhizkiak. Ilara gehiago, beste polizia mota bat, autoa...Hitzik ez zuretzat. Zirkulazio trinkoan murgildu za-rete. Hau ez da Europa, budistak behar duten ten-pluak ikusi dituzu; alimalekoak, dotoreak, ikusga-rriak. Kalean hainbat jaki mota saltzeko esku-orgak,Kuala Lumpurren legez. Beroa, umetatik ezagutu du-zun beroa airean. Autoko atea ireki eta kanpora, kale-ra. Ate itzelak, urrezkoak edo, eta harrera gela zabaleta dotorea. Zorabiatuegi sentitzen zara begiek harra-patzen duten guztia asimilatzeko. Ikaraz zaude. Ema-kume nagusi batek eskutik heldu eta burua laztandudizu. Tira, buruzapia. Aspaldiko partez lehen keinuadeitsua. Hala ere ez zaitu alaitu. Barruak korrikahasteko eskatzen dizu, baina oinak moketara itsatsitadaude.

Zorabioa, nora eza ez dira han bukatu. Neska gaz-te irribarretsu batek gela txukun batera eroan zaitu.Han, zu ohartu orduko, biluzi egin zaitu. Etengabelaztantzen zaitu, lasaitzeko, konfiantza emateko edo.Eskutik bainuontzi batera ekarri zaitu. Zure begiek,oraindik ikusi gabe, lausotuta begiratzen diote ingu-ruari. Luxu itxurakoa, inoiz ikusi ez duzun inguruapaindua han eta hemen. Uretan sartu zara, sorgin-keria baten pean legez. Usain garbi, atseginak besar-katu zaitu. Neskak belakia hartu eta pazientziaz etaeztiki garbitu zaitu. Atera, lehortu, orraztu, lurrinabota dizu, eta zetazko soineko arina jantzi dizu. Or-duan konturatu zara neskak, zuk ezer erantzun ezarren, nekatu barik berba egiten dizula. Bat-bateaniritsi da ahotsa zure alde kontzientera, eta orduan ja-

212

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 212

betu zara ahots hori hasieratik izan duzula lagun. De-na dela, zipitzik ere ez diozu ulertzen. Motxila ireki,zapiak atera, eta eskukada bat hartuta aurrean ipinidizkizu. Keinua aditzeko arazorik ez: hautatu beharduzu. Horditurik bezala sentitzen zara. Bat hartu du-zu, hartzeagatik. Neskak irribarretsu onetsi du zurehautua. Zapi koloretsua da, zuk inoiz jantzi ez duzu-na. Buruaren mekanismo batek gogora ekarri dizuhura ostu zenuen eguna. Askotan legez, soinketaegin ostean izan zen. Neska zure gelakoa zen eta ezzenuen inoiz jasan. Pinpirin halakoa! Eta ergela, ezinergelagoa, irakasleen aurrean beti ikasiarena eginarren. Beti besteak baino helduagoa balitz legez...Eta, jakina, zapi garesti eta kolore bizikoak beti. Horiaukeratu duzu, orain ikusi duzu, begiak lehen aldizireki bazenitu legez.

Zetazko soinekoa eta buruzapia jantzita, gelatikatera eta pasabide eta eskaileretatik gidatu zaitu. Ka-fetegia ematen duen gela zabal batera iritsi zarete.Bertan beste neska batzuk daude, baita gizonak ere,eta bikoteak. Baina zerk edo zerk neskengan jarrarazidizu arreta, agian denak elkarren ezagunak dirudite-lako, gizonik gabe daudenak barra inguruan elkartzendirelako, edo gehienek oso gazte ematen dutelako, zubaino nagusiagoak izan arren. Gehienek zuganantzbihurtu dituzte buruak eta ongietorria egiten dizutelairuditu zaizu. Irribarreak, behintzat. Behar dituzu irri-barreak, ezinbesteko dituzu. Haietariko batek mahaibatera jo eta aulkia eskaini dizu. Buruaz eskertu etajesarri egin zara, hasierako jagoleak zapia laztantzendizun bitartean. Beste batek itxura gozoko platera

213

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 213

ekarri dizu eta zure aurrean jesarri da. Arroza da,etxean jan ohi zenuenaren antza du, baina usainabestelakoa da.

—Nekatuta? –galdetu dizu ingelesez.Ez dakizu zer erantzun, egia esan, ez dakizu ze-

lan zauden ere. Gose bai, platera ikusi orduko kontu-ratu zara. Probatu egin duzu. Zapore mina du, bazengaraia. Janari minak maite dituzu, eta aspaldian ezduzu holakorik jan.

—Hartu indarra, beharko duzu-eta.—Eskerrik asko –erantzun diozu, azkenean, me-

zuaren esanahiari antzeman barik.Ura ere ekarri dizute, eta tea! Itxura ona erakus-

tearren ez duzu amorruz jan, gogoa izan arren. Zureamak askotan esaten zizun jendaurrean gutxienekobatzuk gorde behar direla, eta ez jateko goseak aka-batzen bazeunde legez, inoiz ez.

—Nongoa zara?—Kuala Lumpurkoa.—Malaysia! Egon zen hemen Malaysiako beste

neska bat. Selamat petang –eta irribarre zabala, poli-ta, perla distiratsuz betea, maleziarik gabea egin di-zu–. Hori irakatsi zidan, eta beste berba batzuk erebai.

—Selamat petang –erantzun diozu, pozik zurehizkuntzan zerbait entzuteagatik. Gainera, neskaokertu ez bada, horrek denboran kokatu zaitu, aspal-dian galduta zaudelako. Arratsaldea da, beraz.

Gero hitz eta pitz hasi da. Iruditu zaizu han zau-den bitartean egin behar duzunaz diharduela, bainaarretaz entzutea eta ulertzea zail egiten zaizu, oso az-

214

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 214

kar hitz egiten duelako, eta ingelesarekin beste hiz-kuntzaren bat nahasten duelako.

—Bangkoken gaude? –izan da zure galdera baka-rra, neskaren hitzen haritik ateratako zerbait.

—Zelan, ez duzu jakin? Nondik zatoz baina?—Hegazkinetik, Europatik, ez dakit...Neskaren begiek distira galdu dute une batez.

Orain katu tristea ematen du, badaukalako katu itxu-ra ematen dion zerbait, zer den ez dakizun arren.

—Ez duzu jakin nora ekarri zaituzten ezta zerta-rako ere?

Erantzun aurretik, emakume nagusiago bat, lehe-nago harrera gelan burua-edo laztandu dizuna, gertu-ratu zaizue. Zure solaskidea isildu, eskutik heltzekosaio labur bat egin, eta aldendu egin da. Emakumeakirribarre egin dizu, baina ez da lehengo neskaren irri-barre bera. Orain berak ere ingelesez berba egin dizu:

—Dena gozo? Eskatu diet minegia ez jartzeko,badaezpada. Hemengo neska gehienek kurri berdeadute maiteen, baina ezin jakin.

—Etxean pipermin asko erabiltzen dute –eran-tzun diozu xalo.

—Ederto. Erdu, bukatu baduzu, hasteko ordua da.Orduan azaldu dizu seguruenik beste neskak

azaldu nahi izan dizuna. Zain duzun patua zure bu-ruan gorpuzten joan da. Ez duzu sinistu gura, hau ezda gertatzen ari. Baina zure barruko ahots batek, isi-larazi nahi zenuen horrek, aspaldian esaten zizun zo-ri hori izango zenuela. Emakumearen gauzak esatekonaturaltasunari lizun deritzozu. Zelan esan daitezke

215

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 215

izugarrikeria horiek guztiak etxeko garbiketaz edoeguraldiaz mintzatzen ari balitz legez?

Zure buruko korapilo guztiak askatu baino lehen,beste neska batzuei batu zatzaizkie eta, haiek legez,zain geratu zara, aulki batean jesarrita. Ez diozu ino-ri, ez duzu inora begiratu nahi, eta zure atzazaletanjarri dituzu zentzu guztiak. Ez dakizu zenbat minutu,edo ordu, edo neska joan diren, aulki batzuk hustensentitu baitituzu, baina azkenean esku bat ukatunahi duzun errealitatera erakartzen tematu da. Zoru-ra begira jarraitu diozu, eta azkenean adin neurtezi-nezko gizon potolo aurpegi gorri bat topatu duzu zu-ri irribarrez begira. Zureak egin du.

Ordubete geroago lehengo kafetegian zaude be-rriro. Abailduta, deseginda, hilda baino okerrago.Beste neska baten eskuari heltzen diozu tinko. Orainburuan beste zapi bat duzu. Hori da zure buruanbueltaka dabilen txori kaiolatua, burezurraren barro-teei mokoka, etsita: «Bezero bakoitzarentzat buruza-pi bat erabiliko duzu eta hori da erantziko ez duzungauza bakarra, ados? Badakizu, gauza bereziak, exoti-koak, desberdinak eskaini behar ditugu... Badaki-zu...». Zer demontre dakizu zuk, ordea? Zu eskain-tzen zaituzte, zure borondatearen kontra, inork ezeritaundu barik. Ez da hori, berez, behar baino berezia-goa? Ala iraindu duzu? Hau da zure bekatuak mere-zi duen zigorra?

—Lasai, ohitu egingo zara. Ez da dirudien bezaintxarra...

216

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 216

ivsorgin-belarren bila (3)

Holako zerbitzuak zerabiltzan lehen aldia zen, bai-na gorputzak garrasika eskatzen zion igarotako ten-tsio guztiak lehenbailehen baretzea. Urtebete kartze-lan ez zen alferrik joandako denbora. Alde batetik bai,jakina. Nork esan dezake kartzelan urtebete emateadenbora erabiltzeko modu eraginkorra denik? Bainazenbat hausnarketa ez zuen egin, bada, denbora amai-gabe horretan. Alde batetik ondo etorri zitzaizkionetxean irakatsitako estoizismo dosia eta irribarrea ezgaltzeko ohitura. Hau dena karma izan daiteke, eta ezbada ere, zerbait ikasteko balio behar du.

Edonola ere, infernu hori bukatua zen. Han geratuziren, barruan, betiko, salbatzeko inolako esperantza-rik gabe, denbora horretan egin zituen lagunak. Azke-nean onartu behar izan baitzuen errealitate setatia, etabehin barruko «kideak» ezagututa, saihestezina zenhaiekiko hurbiltasuna, loturak, adiskidetasuna sortzea.Baita hiltzaile porrokatu eta kontzientzia txarrik gabeazen harekiko ere, amorratuta zebilena berarentzat hil

217

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 217

ala biziko informazioa zena ezkutatzen ziotelako. Berekontua borobiltzeko presoren bat hil ez zuenean... Bai-na han barruan, azken finean, denak ziren patu latzberaren partaide, denak kide, kanpoan sekula elkartu-ko ez zirenak ere bai; kanpoko izugarrikeria guztiakhantxe geratzen zirelako: kanpoan, espetxetik at, eu-rek ez zuten askatasuna gozatuz. Orain, kanpotik begi-ratuta, ez zen hainbesterako izan, urtebete denbora zi-nez laburra zen holako kasu baterako. Argi geratu zen,hortaz, daimioaren eraginkortasuna. Zer hari ez zuenmugituko zegokion zigorretik libratzeko, are kartzelal-dia horrenbeste murrizteko. Enpresak ez zituen abo-katurik onenak alferrik bere zerbitzura.

Ikerketa zientifikoz mozorrotu ei zuten guztia, ai-tak zeukan farmazia enpresa batentzat (eta eduki,edukiko zuen enpresa hura) egiten ari zen ikerketa,marihuanaren erabilera terapeutikoak frogatzeko etaneurtzeko egina. thc neurri desberdinekoak lortzeazen atxilotuaren mandatua. Ez zeukan, beraz, zeriku-sirik trafikoarekin. Holako zer edo zer geratu zitzaionprozesu harrigarriro labur hartatik. Paper asko etagaldera gutxi. Inork ez zion galdetu, esaterako, zerga-tik ez zuen hori azaldu atxilotu zuten unean bertan.Bere ustez, hamaika hari zegoen txarto lotuta. Bainaez zuen ardura, kalean zen, eta orain, gainera, gorpu-tza ase; Europan hainbeste kostatu zitzaiona, hemen,Bangkoken, baht batzuen truke eta burua nekatu ba-rik eskuratu zuen. Polita, gaztea, garbia eta iaioa,gehiago ezin eska zezakeen.

Gehien kostatzen zitzaiona, zurrunbiloaren er-dian, aitaren jokabidea ulertzea zen. Oso berba gutxi,

218

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 218

amorrurik ez, zigorrik ez, kontu eskatzerik ez. Gau-zak egin behar bazituen, bizioak bazeuzkan, jakin ze-zala behintzat bizio legezkoak, arrisku gabeak edozurigarriak aukeratzen. Burua anestesiatu gura ba-zuen, erabil zezala ardo ona eta balia zezala dirua egi-teko, ez mundutik alferrik bidaiatu eta saltsatan sar-tu. Horretarako eskatzea baino ez zeukan. Tira, hauguztia ez zuen berbaz adierazi, aitaren estiloan ezzen sartzen behar ez zen hitzik xahutzea. Ekintzazuen gogoko, ez predikua. Buruak moztu behar bazi-ren, moztu eta kito, eztabaida luzerik gabe. Mezuakudako egunik eguzkitsuena baino argiago geratzen zi-ren beti, listu jario nekagarri barik. Seme, bada garaiazure ikasketei praktika gehitzeko (ez zion inola ere le-poratuko horrek zekarren gastua, ez zion esango atze-rrian garesti ordaintzen ari natzaizun ikasketak, edoantzekorik) eta zure gaitasunei etekina ateratzeko. Gu-re herrian etorkizun ezin hobea daukan sektore berribatean sartu gara, ardoaren inportazioan, eta oraindikEuropan ikasi behar duzunez gero, zuri dagokizu han-go ardorik onenak ezagutu, aukeratu eta kontratuaklortzea. Beste hitzetan esanda, aitak beren beregi sor-tu ziola semeari enpresa berria, marihuana utzi etagura beste mozkor zedin legearen aldetik trabarikizan gabe. Beste enpresa bat sare erraldoiaren ba-rruan. Ba ote zekien zenbat enpresa kontrolatzenzuen? Kutsu profesionaleko azalpen horrekin denazegoen esanda. Semeak kokotekoa zeukan hartua, ba-zekien aitak ez zuela begi onez ikusten bere bizkarholako bizioari emanda ibili izana, errieta eginda ze-goen; atzean negozioa zegoen, eta semeak ondo eza-

219

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 219

gutzen zuen aitak ez zuela barkatzen negozioak serioez hartzea, are gutxiago txarto eramatea, eta hortaz,espero zuela ardurak hartzen hasiko zela; haurtza-roa, alferkeria babestua, probetxu gabeko gazte zoroaizateko sasoia bukatuak ziren; eta, azkenik, adieraz-ten zion ulertzen zuela ahulezia izatea, denok ditugu-la gure orbantxoak, eta hauek modu egokian bidera-tzean datzala gakoa. Ama ezertan ere aipatu ezizanak, ostera, oso atsekabetuta bide zegoela pentsa-razten zion. Ama aipatu ez izana izan zitekeen zigo-rra, aitak ondo baitzekien atxikimendu handia ziolaamari, amazulo handia izan zela Europara abiatu ar-te. Izan ere, behin ere ez zitzaion kartzelan agertuama, eta bera ez zen inoiz aitari edo abokatuei galde-tzera ausartu, amaren isiltasunak goitik behera ahal-ketzen zuelako, lotsarazi, sufriarazi, kontzientzia txa-rra areagotu.

Zerbait mingarriagoa ere ekarri zion burura, bai-na ekaitz pentsamendu haiei ez zien lekurik eginnahi. Definitu gabe, hitzetan gorpuztu gabe, lanbrozehatzezina izan zen burutazio hura, eguzkiak azkaruxatu nahi duena: aitaren ahulezia ez aitortuak amaukitzen ote zuen? Hain zen normala Japonian, hain-beste nerabek eskaintzen zuen bere burua eguneroenpresa buruen bizio lizunetarako. Kito, geldi hor. Se-me onak ez dauka aitaren irudia lohitzerik. Bete berrizuen bekatutxoak ekarriko zion holako irudia. Bang-koken zegoen, adina galdetu ere nahi izan ez zuenneska baten gorputza gozaturik. Ez ziren Tokiokoaklakoak, bere herrikideak ez ziren profesionalak, apetahutsez egiten zuten, errotutako ohitura zen. Nahikoa.

220

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 220

Shingha garagardoa bukatu, ordaindu, eta azken oste-ratxoa egingo zuen Khao San roadetik aireporturakotaxia hartu aurretik. Kaleko postuetan jan nahi zuenzerbait. Bangkokeko kaleko postuetan eskaintzen di-tuztenak Kuala Lumpurren ezagutu zituenak bestemaite ditu. Merke eta aldi berean gozoagorik...

Bere ikasle pisura itzuli zenean egin zuen lehe-nengo gauza, geratzen zitzaion marihuana bilduma-ren zati handiari azken omenaldia egin eta konketanerretzea izan zen. Ez zegoen batere egoera onean,hainbeste denboraren ostean, eta probetxu gutxi ate-ra ziezaiokeen, baina usain gozoa, behintzat, pisuosoan zabaldu zen. Horrek ez zuen esan gura ma-rihuana erretzeari betiko uko egiten zionik, ezta gu-txiagorik ere. Kontsumo normalizatuagoa egingozuen, noizbehinkakoa.

Azken ikasturtea galdu zuen, orain matrikulatugabe zegoen, eta hurrengoari itxaron behar zion, be-raz, kartzelara erruz idatzi zioten lagunekin bildu etaeuren pisuan aspaldian ikusten ez zen jairik handienaantolatu zuen itzulera ospatzeko. Michad ere bertanzen, zelan ez. «Zugatik hasi zen hau guztia, Poloniaragonbidatu ninduzulako!» esango zion belarrietatik ti-raka, baina Michadrekin barre egin, besterik ez zi-tzaion geratzen. Ajea ere jaiaren neurri berekoa izanzen, gutxi gorabehera.

Ez zen Londresen luzaroan geldituko: aitak eman-dako ardura berriari aurre egin behar zion, eta hobelehenbailehen ekitea, ikasi behar ez zuen bitartean.Aitak ez zion batere jarraibiderik eman, eta ardoei bu-ruz ez zekien tutik ere, baina Interneten aroan hori ez

221

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 221

zen arazo handia. Apurka-apurka Europako ardoenmapa osatzen joan zen. Ez zuen batere ideia txarrikizan aitak, ez horixe: Europatik gura beste bidaia egi-teko aukera, enpresak ordainduta eta ardorik onenakezagututa! Gero etorriko ziren Europatik kanpokoekoizleak: Kalifornia, Txile, Zeelanda Berria... Ardoa-ren mundua berak uste baino askoz zabalagoa zen:aurkikuntza itzela!

Ordenagailuaren pantaila aurrean bertan erabakizuen bere lehenengo jomuga. Ikusi zituen argazkiekune hartan bere espirituak behar zuen guztia eraku-tsi zioten: paisaia ederra, herri lasai eta txikia, etaona ei zen ardoa. Agian neskak falta ziren argazkihaietan. Irulegiko ardoa, herriaren izena Baigorri. Bi-txia, arraroa, polita. Pays Basque deritzon alde horre-tan. Pirinioen beste aldean ere Pays Basque gehiagoei dago, eta han ardoak oso famatua egin duen besteherrialde bat: Errioxa. Baina hori gero, udazkeneanagian. Mementoz zelai eta mendi horiek ezagutunahi ditut.

Esan eta egin, kontu korrontea lehen baino hor-nituago, bertan zegoen ekainean. Txoraturik ibili zenherri txiki hartatik, hura zer zen jakin gabe ere sartuzen trinketean, herritarrak agurtu zituen, ingelesez,eta lehen hitzak entzun zituen hizkuntza arraro bate-an, hura ez zelako frantsesa, espero zukeen bezala.Ostatu hartu, eta taberna txiki batera jo zuen. Ardo-rik onena eskatu, Irulegikoa, jakina, eta gazta ere eka-rri zioten. Hangoek jakin-minez begiratzen zioten.Bai jende abegitsua. Holako kapela beltza erosi be-harko dut. Txapela izena ikasteko denbora edukiko

222

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 222

zuen. Berak ume batek jolas parkean baino asalda-tuago, zoriontsuago begiratzen zuen ingurura. Kar-tzelaldiak asko pentsatzeko aukera eman zion, bai.Presa zeukan bizitzeko, presa bizipenak biltzeko,bihotzaren poltsikoan bizitzaren argazki guztiak gor-detzeko, eta, aldi berean, patxada, horiek guztiak be-reganatzen joateko. Ardo bilduma handia egingozuen, duda barik, artean bereizteko gaitasun handirikez izanagatik ere, edalontzian zuenak zentzu guztiakbete baitzizkion, baina batez ere bizipen bildumaegingo zuen. Ardo hura legez, trago txikietan hartukozuen etorriko zitzaion guztia, ahoa ondo betez, dasta-tuz, gozatuz. Mundu aurkitu berriari irribarre egitenzion bitartean, lagunek, txantxa moduan edo, opari-tutako belarra atera, nahastu, paperean bildu, eta piz-tu egin zuen. Odolean barreiatu zen keak ere zaporeberria zeukan, inoiz ez bezalakoa. Presa zeukan, bai-na itxaroten zekien presa. Arinegi pasatu zitzaizkionargazkiak ere ekarri zituen gogora, baita Afrikako be-herako zital hura ere; hark ere bere ibilbidearen pai-saia osatzen zuen, ez zegoen baztertzerik. Negozioitzela abiaraziko zion aitari, bai horixe. Urte askozeukan aurretik, aditu bilakatzeko. Bizitza edalontzihartan laburbiltzen zen: kolorea, distira, lurrina, aho-gozoa eta, batez ere, gorputza zeukan, gorputz sen-doa. Bizitzak ardoak beste horditzen zuen. Agian Bai-gorritik bertatik zuzenduko zuen enpresa berria.Zergatik ez?

223

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 223

224

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 224

vmaskaren bila (3)

Huraxe behar nuen: lasaitasuna, konpainia alaiaeta alkohol apur bat. Ez naiz inoiz ardozalea izan,agian Polonian garagardoa ardoa baino askoz hobeadelako, baina herri hartan, Baigorrin, hark ei zeukanizen handia, eta dastatu beharra zegoen. Suspertu be-har nuen, mamuak uxatu, azken urtean obsesionatuninduena burutik aldendu. Horregatik, lagunetarikobatek, gidarena egiten zuenak, handik gertu, Zuberoaderitzon herrialdean, maskaradak egiten dituztela etaikusgarriak direla esan zigunean, ez nuen gehiagoentzun nahi izan. Berba horrek maskara zeraman be-re baitan, eta denboralditxo baterako ase nintzen.

Maskarak burura ekarri zidan beste elementua,elementu esatea zilegi bazait –ez bainaiz apainga-rriez ari, pertsona batez baizik–, gugandik gertu –ta-berna hartan urrun egotea ezinezkoa– jesarrita ge-neukan asiarra zen. Esan daiteke azken urteetanaditu bilakatu nintzela, eta eskua emango nuen han-txe bertan baietz hura japoniarra izan. Edozelan ere,

225

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 225

Asia aiduru nuela sentitu nuen. Utzia nuen Malaysia,utziak hango paisaiak, baita giza-paisaiak ere, etaegun hauetan horrekin denarekin apur bat ahazteazen nire helburua. Nork onartuko luke bonboitxo batbost kilo pastel jan ondoren?

Esan gabe doa, Asian emandako azken urte osoan,nire zereginei baino emanago bizi izan nintzela mas-karei. Ez nuen besterik ikusten: maskarak, eta guztiek,nik baino tematiago, gordetzen zuten ikurtxo madari-katua. Zer demontre ezkutatzen zuen ikur hark? Zer-gatik zegoen mundu osoan zabalduta? Leku batetikzein bestetik jaso, lagun bat baino gehiago ipini bai-nuen maskaren peskizan munduko bazterretan (zer-tarako daude nazioarteko lagunak, bestela?), eta bi-tan baino ez nuen ikurraren falta topatu. Bietan,adituei galdetu eta faltsifikazioak zirela entzun be-har... Ikur hori edozein izurrite baino larriagoa zen,benetako pandemia!

Hortaz, ezin esan dezaket maskarak burutik guz-tiz kenduta nituenik, lekutan zegoen haiei betikoagur esateko ordua. Baina nire buru osasunaren one-rako, atsedena behar nuen, kit-kat, iragarkian legez.Horregatik onartu nuen euskara ikasten duen lagunbaten gonbita. Maskarak biltzeak edukiko du berefreaky puntua, ez dut ukatuko, baina euskara ikasteaere... Nork daki Polonian hizkuntza hori badenik ere?Parada ona zen, bada, itzaletatik begiratzen zidatenaurpegi zizelkatu horiei ihes egiteko. Euskal Herriaznekien apurrak ez zidan inondik inora maskarei bu-ruz berba egiten, ez baziren, niri begitantzen zitzaiz-kidan bezala, terrorista haienak. Lagunak, ordea, he-

226

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 226

rri oso alaia zela ziostan, berak terrorismo delakoa te-lebistan baino ez zuela ikusi, eta parrandarako, moz-kortzeko... leku ezin hobea zela, edateko behin eta be-rriz lekua alferrik aldatzeko ohiturak harritukobaninduen ere.

Eta haren lagun euskaldun batek antolatu ziguntxango eder hartan, maskaradei buruz entzun etaasiar bat topatu behar! Ez nintzen ausartzen, gainera,Frantzian ote geunden galdetzera, gure gida den-de-na Euskal Herria zela tematzen baitzen, eta nik ne-kien geografia guztia hankaz gora ipintzen baitzuenbehin eta berriro. Mundu osotik ibilitako honi geo-grafiaz zer gutxi dakidan erakutsi! Argi dago, tokiantokiko errealitateak ezagutzeko, bertakoei eman be-har zaiela hitza, guztiz ezjakin ez agertzeko.

Dena dela, egun ederra izan zen, zoragarria. Do-nibane Garazik maitemindu egin ninduen, eta Gipuz-koako kostaldetik itzulita, paisaia ikusgarriez goza-tzeko aukera izan genuen. Baina gertaera txiki bihaiek berriro utzi zidaten maskaren harra burmuine-tan sartuta, sagar gozotzat hartuta, nonbait.

Horretantxe nengoen gaur eguerdian, irlandarpub honetara etorri garenean. Neure buruari ezetzaginduta banion ere, gogoa neukan Euskal Herrikomaskarak non lortu galdetzeko. Maskaradak egonezgero, maskarak ere egongo ziren. Burutazioari aurreegiteko prest eskatu dut Kilkeny bat. Lagunak barrangeratu dira, haiek ere garagardoak eskatuta. Aska,gonbidatu gaituen laguna, bertoko adiskide baten la-guntzaz, euskarazko oinarrizko hiztegitxo bat presta-tzen hasi da, koaderno txiki batean. Gero eskatuko

227

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 227

diet nik; eskerrik asko, behintzat, ikasi dut dagoene-ko, ez lan eta izerdi gutxirekin.

Lagunak barran utzi eta, garagardoa hartuta, os-teratxo bat egiteari ekin diot. Hormetako apainga-rriak, gehienak Irlandako argazkiak, behatzen hasinaiz, asmo zehatzik gabe. Agian, argazkiotan maska-ren kontua apur bat ahazteko. Txikitan ere antzekozerbait egiten nuen: eskolako azterketen emaitzekaztoratzen nindutenean, gaindituko ote nuen zalan-tza egiten nuenean, etxea goitik behera ibiltzennuen, apaingarri guztiei erreparatuz, batez ere, lorelehorrak gordetzen zituzten koadroei, astiro, bainabenetan xehetasunetan asko gelditu barik. Buruz ja-kinagatik, une haietan berri agertzen zitzaizkidan.Eta emaitza ona eman ohi zidan, berehala ahaztenbainintzen ditxosozko azterketekin. Ohitura horrekbultzatu nau, bada, lagun taldea utzi eta tabernakohormak ikuskatzera. Osteratxo horretan, ordea, nor-malean oharkabean pasatuko zitzaidan mutil bati be-gira gelditu naiz. Berak ere pitxer bat Kilkeny edukidu ondoan, hartuta izan duen mahaian. Baina, jakina,ez dit garagardoak atentzioa eman, ezpada margolari-tza koaderno handi batean marrazten jardun duenak.Erdi eginda zeukan hura ez da, bada, maskara batizan? Bai, maskara bat, zalantzarik gabe. Estiloagatikafrikarra, baina nik inoiz ikusi bakoa. Bildutako etakatalogoetan zein Interneten ikusitako batzuen antzaeduki bai, baina zerbait berria izan du. Hasieran disi-muluz, batere disimulurik gabe gero, bukatu duen ar-te geratu natzaio so. Lore usaintsuek erleak legez, sa-rraskiak saiak legez, ez, are indartsuago, amildegiak

228

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 228

bertigoduna deitzen duen bezala deitu naute eskuharen mugimenduek: izu laborriaren eta erakarpensaihestezinaren artean. Marrazki hartatik marrazkiabera, maskara bera baino zerbait gehiago espero izandut, zer izan den identifikatzera ausartu ez naizen ar-te. Mundua nirekin ahaztuta egon da, ni munduare-kin bezalaxe. Eta orduan, maskara bera bukatutzateman duenean, bihotz zimiko batek arnasa barik utzinau: arkatz horrekin, orriaren ertzean, azken urteanzentzua ia galarazi didan ikurra ezin garbiago egin ezdu ba!

Ez diot baimenik eskatu, nire gorputza, jesarribaino gehiago, haren ondoan jausi da. Garagardoamahaian utzi eta, aho zabalik, tentel aurpegiaz, be-giak orrian josita geratu naiz. Orrian ez, ikurrean bai-zik. Mutilak irribarretsu begiratu dit, ondo pasatzenari dela nabarmendurik.

—Ez dut uste hainbesterako denik.Bi aldiz errepikatu behar izan dit esaldia. Tira,

uste dut errepikapena izan dela, lehena seguruenikeuskaraz, ez baitut txintik ere ulertu, eta bigarrenaingelesez, atzerritarra naizela jabetuta.

—Izugarria –atera zait, totelka.—Nire asmoa ez da izugarria izatea, ibaien espi-

ritu ona izatea baino.Txundituta begiratu diot. Berba horietan sekretu

itzela, inoiz esan gabea, ezkutatzen zela igarri diot,baina nire garunak ez du horren esangura guztiz be-reganatu.

—Zure asmoa? –erantzuten hasi da, baina eskubat ipini diot aho aurrean, galdetu ahal izateko–. Ikur

229

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 229

hori, ikur hori da izugarria, zer da? –eta atzamarraipini dut haren gain-gainean, dardaraka.

—Sinadura.Berezkotasun osoz, futbolaz, eguraldiaz, garagar-

doaz edo ariko balitz legez.—Zure sinadura?—Tira, nire... Familiaren sinadura, esan behar nuke.Apurka-apurka nire onera itzuli naiz. Argia egiten

sentitu dut, artean itzalak nagusi izan arren. Moduoso nahasian, onartu behar dut, azken urteetako joan-etorriak kontatu dizkiot. Ez Ipar Dakotan, Indonesianedo Thailandian egindakoak, jakina. Maskaren atzetikhasitako bidaia kontatu diot. Ez dakit erdia ere ulertudidan, neuk ere ez baitiot neure buruari dena ulertu.Baina garrantzizkoena ikur malapartatu hura zen.Zergatik agertzen da munduko maskara guztietan?Eta orain euskaldun gazte baten ahotik inork azalduez didana entzun behar? Familiaren sinadura dela?Mutil haren familiaren sinadura dela maskara guztie-tan ia modu ikusezinean agertzen dena?

Mutilak barre egin du. Edo barre egin dit. Barre!Eta orduan patxadaz hasi da azaltzen. Inoiz kontatubehar ez dudan sekreturik handiena. Jakiteak berakpartaide egiten ei nau; ikur horretaz ohartu izanakberak eskubidea ematen ei dit sekretuan partaide iza-teko.

Kontua antzina-antzinatik dator. Mendeak diraeuskaldun batek maskarak egiteko dohaina jaso zue-la, maskarak diseinatzeko. Garai hartan ez ei zegoenmaskararik munduan. Antzin Aroan bide zen hori,baina euskaldunak zein leinu zaharrekoak diren kon-

230

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 230

tuan izanda... Sinestezina dirudien arren, maskarakmunduan barreiatzen hasi ziren, eta emakume haren(hasierako euskaldun hura emakumea baitzen) oi-nordekoek lanari jarraitu zioten behin ere etenaldirikegin gabe. Maskarak diseinatzearekin batera, bakoi-tzari istorio bat asmatzen zioten, gehienetan zerbaitenjainko bihurtzen zuten. Menderik mende tradizio ho-rri jarraitu zaio, eta mundu osoan maskaren diseinuaeta istorioa jaso, eta tokian tokiko eskulangileen arteanbanatzen dituzte. Ikurra ere hasieratik agertu da, bai-na antzina eskuz egiten baziren ere, orain artisau kua-lifikatuek ikurra maskaretan zizelkatuta uzteko zigilumodukoa daukate. Diseinuak jaso, eta berehala maska-rak euren tradizioaren ezaugarri bilakatzen dira. Disei-nu horiek denek, ordea, ikurra behar dute onartuakizateko, jatortasunaren ziurtagiri modukoa da.

—Orain niri dagokit diseinu berriak egitea. Bada-kizu toki batzuetan zenbat irabazi ematen dien mas-karen salmentak? Turistak txoratu egiten dira, nahizeta gehienek ardurarik ez hartu bakoitzaren istorioaezagutzeko.

Bera, ordea, ez da aberatsa. Hori geroago jakindut. Sos batzuk jasotzen ditu, baina plazer eta ardu-ragatik egiten ei du. Mundua ezin da maskara barikgeratu, ez horixe!

—Orain zeuk erabaki, neuk ere oinordekotza be-harko dut-eta.

Horrela, hain modu sinplean esanda, dena esan dit.Orri zuri bat ipini ez dit ba garagardoaren ondoan? La-gunek zerbait esan didate handik irten dutenean etanik zerbait erantzun diet. Edo hori uste dut, behin-

231

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 231

tzat. Egunen batean ikusiko ditut, orain lana daukat.Argi eta garbi ikusi dut, gainera, zer marraztu. Ez da-kit orain non ibiliko den, baina strip-tease areto har-tan ikusi nuen neskaren aurpegia gorpuztuta agertuzait. Harena izango da nire lehenengo maskara. Argidago hura sexuaren jainkosa dela. Dagoen tokian da-goela, sua barreiatzen duen jainkosa boteretsua iza-ten jarraituko du. Minnesotan ez nuen topatu maska-rarik, eta hau izango da hango indiarren maskarabat. Laster handik pasatzen den turista askok aurpe-gi hau izango du bere logelan eskegita, bere gauak se-xu indarrez betetzeko, ur-jauzi amaigabe baten antze-ra. Maskarak, beraz, neska haren energia isuri behardu.

Bukatu dudanean, mutilari begiratu diot, begieta-ra. Berak onespenezko keinua egin eta ikurra gehitudio orriari. Adarra jo didan oso argi izan ez arren, li-gatzeko amarrua izan bada, originaltasuna ezin uka-tu... Jainkosa berriaren maskara bat beharko dugugeuk ere, gure gauetan su iraungiezina zabal dezan,hura iritsi arte su faltarik aurreikusten ez badut ere;mutil ederra da, gero! Noiztik, maskaren peskizan,horretaz pentsatu barik?

232

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 232

viiiezezkoen bila (3)

Santa Klausena izan zitekeen bibotea atera du pi-txarretik. Zer egingo diogu, irlandar honetan Ferne-tik ez. Eramangarriaren pantailan irudiak bata beste-aren atzetik pasatzen doaz, bat atzamar kolpeaspertu bakoitzaren ondoren. Asperdura da hitza,bai. Etsipena ere bai. Haren begien aurrean agortu-tzat duen bideak desfilatzen du. Bere garaian zirrarasortu zioten margolanak orain gorpu, arima husturikagertzen zitzaizkion. Izan zitekeen artistak iseka egi-ten ziola sentitzen zuen. Zeren bila zebilen? Noraeroan zuen ordura arteko bilaketak?

Egon, Bilbon zegoen. Bere egoskorkeriak eramanzuen hara. Ez zuen amore eman nahi, eta Madrilenzegoela, euskaldun batzuei entzun zien Euskal He-rrian txortan egitea ez zela bekatua, miraria baizik.Ezezkoen paradisua ei zen. Alta, Bilbora etorri eta le-ku guztietan orak lau hanka. Are korapilatsuagoa izanzen Bilbon topatu zuena, batez ere gauez tabernetan.Ez zuen bere ahoskera ote zen jakin, baina neska ba-

233

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 233

tzuek kondairak zioena baino zati bat errazago esatenzuten baietz, eta ohean bukatu; beste askok, ordea, ezzuten askorik gerturatzeko betarik ere ematen, etabaietzik egon ez arren, ezinezkoa egiten zuten ezetzabera. Ematen zuen kilometrotara usaintzen zutela li-murtzeko gogoa, marrazoek itsasoaren erdian odoltanta bakarra legez, eta asmo horrekin zebiltzan orouxatzeko zeuden eskolatuak, desioa eurekin zerikusi-rik ez daukan gaitz kutsakor arriskutsua balitz bezala.Garagardoa ekarri zion zerbitzariarekin ahalegintzeaere bururatu zitzaion, baina ikusita hitz egin zionetikfitsik ere ez zuela ulertu eta orain tabernako mahaibatean zegoela ezerezari begira, liluratuta bezala, ezzuen uste azal ilun eder horretatik ezer argi aterakozuenik. Hiri hartatik margolan bakar bat burutzea lor-tzen bazuen, gutxienez Guggenheim santu horretaneskegi beharko zuten. Zer ikusten zioten lata birzikla-tuz eginda zirudien gauza hari? Ez, ozpinduta zegoen,hori zen kontua, eta ez zeukan aldarterik ezer mires-teko. Seguruenik, beste garai batean gehienek bezaintxundigarria iritziko ziokeen.

Eta orain konturatzen hasia zen etsipen hori, poteginda sentitze hori, ez zetorkiola ezezko faltatik.Konturatzen hasia baino, lehenagotik ziega ilun etaheze batean hezurrak usteltzen edukitako aburu batibaldintzapeko askatasuna ematen hasia zen. Ez zenaburu horrekin fio, arriskutsua izan zitekeen eta bereburuaren gobernua hankaz gora utz zezakeen askeeta eroso sentitu bezain laster.

Arazo larria zuen: baiezko bat behar zuen! Baietzbakar, xume eta aratz bat. Baina arazo larri horren

234

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 234

muina orain arteko ibilbidean zetzan. Luzaroegi ibilizen ezetzen bila, luzaroegi baiezkoak arbuiatzen, go-gaituegi baietzak inspirazioa zapuzten ziola senti-tzen. Orain benetan gogaitzen, nazkatzen, goragale-tzen zuten baietzek. Holako bat, sinplea bainabenetakoa, airea baino gehiago behar zuela jabetzenzen unean berean.

Horregatik ez zuen espero neska bat ondoan je-sarriko zitzaionik. Baziren bost bat minutu neskak le-kua hartzeko baimena eskatu ziola, eta beste hamarbat lepo gainetik berak ia ikusi ere egiten ez zuenpantailara begira egon zela. Baietz erantzun ere eginzion berak, baina esanaren kontzientziarik gabe. Be-raz, belarrira «oso ona» iritsi zitzaionean, ezerezetikagertu eta bere ondoan gorpuztu balitz legez begira-tu zion neska hari.

—Tira, neska bera zen hobea –atera zitzaion, zer-bait esate aldera.

—Segi, segi. Zureak dira?—Nireak inoiz izan ez direnak.—Indarra daukate. Jatorrizkoak badituzu? Zer-

bait egiten ari zara orain?Pare-parean izan arren, ez zuen ikusten. Ez zen

gai berba egiten zion aurpegia identifikatzeko. Berebarruak hitz egiten ziola sentitzen zuen, bere kon-tzientziak ziria sartzeko sortutako agerpen modukoa.Horrek alde jokatu zuen, gehienetan pertsonak lehenbegi kolpean epaitzen ditugulako, eta bertan erabakigustuko ditugun ala ez. Oskolaren barruan ezagutzengoazen heinean, ordea, ezinezkoa egiten zaigu, nor-baitek galdetuko baligu, gurekin dagoen pertsona po-

235

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 235

lita den erantzutea, edertasuna norberaren begiradandagoelako. Neskaren itxura kontziente egiten hasi zi-tzaionerako, beraz, haren hitzek markatutako begie-kin ikusi zuen: ederra. Ez zuen proportzio faltarikikusi sudurrean, ez azal lehorrik, ez buru txikiegirik.Osotasun ederra topatu zuen aurrean, ordura arte en-tzun zuen ahotsa bezain. Ederra, erakargarria, zerdesberdintasun dago? Ez zen, behintzat, margolangorena lortu nahi zuen artistaren begiek gidatutakoepai estetikoa, barne-barnetik sortua baizik. Pintzelakguztiz ahaztu zitzaizkion une hartan. Berba egitekogogoa zeukan, irekitzekoa, eta horrela, ordura arteegindakoak balioa izan zezakeela berriro sentituz, le-hen iruditik hasi zen berriro, zelan sortu ziren azal-tzeko, banan-banan. Neskaren interesa ez zen itxu-razkoa, eta behin baino gehiagotan aipatzen zuenmargolanak bertan ez edukitzearen pena. Pantailahau hain da laua. Nik benetako bolumenak ikusinahi nituzke, dimentsio osoa. Baina, mementoz, era-kustaldi horrekin konformatzen zen.

—Agian pasio artistikoa bideratzeko bidea hutsegin duzu. Edo agian, beste barik, norabidea aldatze-ko unean zaude.

Azken irudiari begira geratu zen, neskaren hitzoipisua hartzen, neurtzen. Beste biderik ikusiko balu.Margolanez pentsatzea, ordea, izua sortzen zion bes-te pentsamendutik babesten zuen amarrua baino ezzen.

—Hartu zure pintzelak, oihalak, dena, eta ekarrinire etxera. Ez dut uste alokairua ordaintzen jarrai-tzeko diru asko daukazunik.

236

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 236

Agur! Hor zegoen pitzatua. Edo pitzatu arriskua,behintzat. Galdera saihestu gura zuen, baina bazekienhalabeharrez irtengo ziola. Bazekien jakin, baietza alaezetza entzuteko aukerari ihes egin behar ziola, batekzein besteak ezerezetik sortutako itxaropentxoa le-hortuko zutela ezinbestean, loretxo bat harkaitz gogoreta lehorren artean bezala. Galdera eta erantzunik ga-be aurrera egiteko abaguneari heldu behar zion. Bai-na izua bera baino azkarrago ibili zen aho suizida,Erosi Tanatos gailenduta.

—Zuk eta biok elkarrekin zer egin badaukagulaesan nahi didazu?

Argentinar doinurik zirikatzaileenarekin botazuen, txantxa doinuak errazago uzten duelako atzeraegiteko atea irekita. Bazetorren, bazetorren. Orainbai, orain ez, berdin zen: berak sortutako labirintoa-ren irteera idorotzeko parada airean lurrunduko zen.Neskak, aldiz, irribarre egin eta sorbaldan ipini zioneskua.

—Amets egitea librea da, ametsa betetzea x batgure ekuazioan. Ez bilatu zure patua monosilabo ziz-trinetan eta ikasi zalantza bizitzen. Ekarri zure gau-zak, eta besterik ez bada, daroazun artista handia ate-rako dizut. Gerokoak gero.

Horrela, hain erraz, hain arin. Ez zuen jakin be-netan ezer margotzeko gogorik zeukan, ez zuen jakinartistarik gordetzen zuen, baina neska hark beraksortutako kartzelako atea ireki zion, eta edonora ja-rraitzeko prest sentitzen zen. Agian artea ez da hainkorapilatsua, eta mugak geuk sortzen ditugunak bai-no ez dira...

237

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 237

238

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 238

viihizkuntzen bila (3)

Ulertu ulertzen zuen. Hori zen harrigarria. EuskalHerrian denbora gutxi eman arren, berba bakoitzaaditzen zuen, batere zailtasunik gabe. Bikote harengaztelania, jakina; baina euskaraz ere ez zuen berbabakar bat ere galtzen! Zerrenda egiten hasi eta bere-hala gertatu zitzaion, baina atzera begiratuta, lehenzantzuak aspaldian hasi ziren agertzen. Itsasontzihartan areago azaleratu ziren, baina lehenagotik ba-zetorren gaitzaren kikuren bat edo beste.

Zergatik orain? Zergatik Euskal Herrian, hain zu-zen ere? Herri horren errealitateak eman zion ezustegarratzak bizkortu zuen prozesua, apika. Bera aita Pa-txiren begiekin iritsi zen Loiuko aireportura. Han-he-menka aurreratutako dirutxoa bazeukan han hasieraduina egiteko, ez guztiz oparo ez estu-estu, eta ez be-re herrikide gehienak iristen ziren moduan, bera erehasi zen moduan, Afrikatik Europara alde egin zue-nean, itsasoz eta burua luzaroan gorde beharrean. Ze-lako amildegia, paperekin eta paperik gabe; zelako

239

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 239

zentzugabekeria. Amestutako herrira iristearen zo-riona zapuzten zion gauza bakarra azken urte eta er-dian haziz joandako kezka zen: hainbatetan, gero etasarriago, mutu geratu beharra, hitz egokia harrapatuezinik. Hala ere, neurri batean, zokoratu egin zuenkezka, begi aurrean itsasoarekin bat egiten zutenmendiak agertu zitzaizkionean. Interneten, atlas bate-an edo bestean, zerbait ikasi zuen hango geografiaz,baina ez zen gai ikusten zuenari izena ipintzeko, etahondartzak, itsasadarra, urdin sakonari itsatsitakoipotx herriak, herriok euren magalean jagoten zituz-ten mendiak, muinoak... bataiatu gabe geratu zirenatzean. Haiek ederresteko ez zuen Laida, Mundaka,Ogoño edo Betrokolorik behar. Hegazkina lurreratze-ko prestatzen zen heinean, abra osoa ireki zitzaione-an, berehala ipini zion izena ikusten zuen multzo oso-ari: Bilbo. Zirrara sortu zion ibaiaren ertz bietanluzatzen zen hiriak, hiri bakar eta lotua begitantzenzitzaionak. Azkenean atzean geratu zen hura ere, geroeta beherago bera, gero eta gorago lurra, pistarekinbat egin zuten arte.

Zein izan zen ezustea, ordea, aireportuan bertanhasita, taxiko irratian, Bilboko kaleetan, umetan misio-lariengandik ikasitako gaztelania hura beste hizkun-tzarik entzuten ez zuela ikustea. Non zegoen EuskalHerria? Non zegoen aita Patxiri otoitzean entzundakohizkuntza? Inoiz irakatsi ez zion hizkuntza misterio-tsu hura? Horrek hankaz gora ipini zion buruan erai-kitako mundua. Bat-batean, Kenyako umetxo hari bizi-rik geratzen zitzaion magia izpi bakarra iraungizitzaion. Agian, euskaldun guztiek, aita Patxik legez,

240

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 240

gorde-gordean zeramaten euskara, euren une kutune-tarako ezkutaturiko altxorra. Baina ez, ume batzuekSanta Klaus, edo han entzun zuenez, Olentzero badelasinesten jarraitu gura duten legez ibiltzea zen hori.

Hiri hartan, beraz, ez zuen komunikatzeko baterearazorik izango, gaztelaniaz ondo baino hobeto mol-datzen zen eta. Erronka non edo non aita Patxirenhizkuntza topatzea zen. Eta belarriak erne, apurka-apurka hizkuntza hori izan bazela egiaztatu ahal izanzuen. Lehen etsipenari itxaropen zipriztinak itsatsizitzaizkion, batez ere lan hura topatu zuenean. Zortekolpea izan zen, edo bila dabilenak irabazitako saria;kontua da, irlandar hura ez zegoela Deustuko Uni-bertsitatetik urrun, eta euskaldun ikasle talde ba-tzuek han bildu eta zerbait hartzeko ohitura zutela,apunte trafikoa negoziatzen zuten bitartean. Paperaeta boligrafoa, magnetismo berezi batek, hitzen ero-tismoak deituta legez, dantzan hasi ziren, urduri, etalaster lortu zuten gozokia: egunon, aupa, zermoduz...Aztertu, ordenatu, ondo idatzi eta esangura zehazte-ko mementoa gero etorriko zen. Eskerrikasko, agur,geroarte... Eta bat-batean, nondik zetorkion jakiterikez zuen haize epel baten modura, inspirazioa iritsieta hizkuntza hura parez pare ireki zitzaion, ongieto-rria egin eta besarkatzeko prest. Gazte haiek esatenzuten guzti-guztia ez zuen, bada, bere ama hizkuntzabezain garbi ulertzen?

Sentimendu horrek olatu bortitz baten indarrezjo zuen, eta gutxi falta izan zuen gazteei zeramazkienpitxerrak euren burutik behera botatzeko. Nahastutasentitu zen, guztiz. Pitxerrak utzi eta, zoriontasuna

241

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 241

izan behar zuena hitzetan ere ipini guran, euskarazberba egin nahi izan zien. Hemen dituzue, on egin,besterik nahi... edozer! Ezpainetatik anygauzamaskabezalako hibrido ulertezina atera zen. Gazteek irriba-rre egin eta euren solasari lotu zitzaizkion, besterikgabe. Masailetan gora beroa sentitu zuen burua ber-ba egokien bila estutu bitartean, alferrik.

Beste zerbitzariekin hitz egiten saiatu zen, etaaurpegi harrituak baino ez zituen lortu. Zer dioskuzoro honek? Ordura arte gaztelania txukunean berbaegin zienak zergatik ateratzen zituen holako hitz al-drebesak? Ganbara alokatuta ote dauka? Ahaleginetsi batzuen ondoren, lankideak baztertu eta xuxur-laz hasi zirela ikusi zuen. Hobe mutu!

Pisuan, kideen ezkutuan, panpinak atera eta be-rriena jesarri zuen mesanotxean: ardia. Tinko begira-tu zien haren begiei. Mintza gaitezen esan nahi izanzion, baina arditxoaren aurpegian tristura sakonabesterik ez zuen sumatu bere ahotik soinu adigaitzekirten zuten heinean. Etsita, amorratuta, ohean etzaneta arnasa berdintzen saiatu zen, sabaiari begira, mal-ko bat begi ertzetik behera lerratzen zihoakion bitar-tean.

Eta horrela joan zen egun bat, honi beste bat ja-rraitu zitzaion, eta beste bat... Zerbitzari mutua bila-katua zen. Bezeroei ulertzeko arazorik ez zeukan,gaitz erdi! Baina zer gertatzen zitzaion? Ez zen hitzegitearen kontu hutsa, okerrena buru barruan zebi-len, zurrunbilo zorabiozkoan. Batzuetan, mahai bate-ra baztertu eta burua gelditzen saiatzen zen; alferrik.Gauez nekez egiten zuen lo apur bat. Norbaitek zen-

242

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 242

trifugatua abiatu zuen eta gelditzeko botoia berekineraman.

Han zegoen orain, azken garagardoa zerbitzatueta gero, tabernan zokoratuta, bere buruarekin min-tzatu nahian. Berbak identifikatzen, hizkuntzak sail-katzen, pentsamenduak irakurtzen ahalegintzen zen,eta buruko mina besterik ez zuen lortzen. Zerbait ga-rrantzitsua zuen gogoratzeko, baina pentsamenduhura erle haserretuen artean eztia bilatzea bezalakoazen, eta luzatzen zuen eskua ziztadaz beteta itzultzenzen ahalegin bakoitzean. Ez zen gai esaldi bera moduberean bi bider errepikatzeko ere. Orain alemana,txekiera eta malaysiera nahasten zitzaizkion, hurren-goan poloniera, ingelesa eta japoniera. Esaldiaren er-diak frantsesaren joskerari jarraitzen zion, besteakeuskararenari. Ez zegoen modurik katramila hartanezer garbi ulertzeko, zentzu gabeko berben dantzazoroa zen hura. Ez zegoen hondoa jo eta harkaitz ba-ti helduta eutsiko zion aingurarik, eta korronteak ha-sieran, olatuek gero, enbatak azkenean, lehorretik ge-ro eta urrunagotzen zuten.

Aita Patxi agertu zitzaion negarraren bazter bate-tik. Hark zekarren salbaziorako ohola. Bazekien ha-ren eskuetan zegoela flotagailuarena egin zezakeena.Haren hitzak, haren aholkuak... Aholkurik garrantzi-tsuena zein zen? Burmuinak estutu zituen, iragangaldu hartan arakatu nahi izan zuen, eta hizkuntzennahaste hartan esaldi bat osatzea lortu zuen: «Ikasiahal beste hizkuntza, baina ez ahaztu inoiz nondikzatozen eta zurea, zeure-zeurea...». Oso nekeza zenhizkuntzen labirintoan kateatuta eta aldi berean dis-

243

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 243

tortsionatuta, oihartzun urrun eta galdu baten mo-duan iristen zitzaion mezua osatzea. Zurea, zeure-zeurea... Negar malkoak putzu bihurtu ziren mahaigainean; putzu mingots. Aurre-aurrean zeukan beretragedia: ama hizkuntza ezabatua zeukan! Are gehia-go, ama hizkuntzaren izena ere ez zuen gogoratzen.Bere hizkuntzan ama zelan esaten zen ere ez. AitaPatxik ez zion inoiz hitzik irakatsi bere hizkuntzan,hizkuntza bera ez zelako garrantzitsua, hari lotuta ze-goen nortasuna baizik. Aita Patxik bere nortasun agi-ri bakarra gorde nahi zuen, eta horixe galdu zuen be-rak, bere gainean eraikitako guztiari eusten ziona.Hura barik, anabasa besterik ez zitzaion geratzen.

Pokoot hitza gogoratzeko gauza balitz...

244

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 244

ipertsonaien bila (3)

Burura etorri zait bost urte lehenago ezagutunuen taberna hura. Orduan amerikar zapore jatorplastikozkoari egin nion barre, hango faunari errepa-ratzen niola. Orain irlandar zaporea dastarazi guradigun honetan nago, non eta Bilbon. Orduan etaorain, gauza bat berdin: inguratzen nauena faltsu be-gitantzen zait. Albisteak bezain faltsu. Galtzaileakoraindik bueltaka palestinar gizajo hari topatu ziotendokumentazioak eta eta islamdar terrorismoaren ar-teko lotura frogatzen duelako xelebrekeria horrekin.Aldarteak, ordea, ez du zerikusirik ordukoarekin. Etaseguruenik aldartea da orain burura faltsukeria da-karkidana. Aldartea eta liburu alu hau. Zehatzagoesanda, liburu alu honek eragin dit aldarte puta hau.Faltsua. Hiru euroko txanpona baino faltsuagoa. Eu-ropa bera baino faltsuagoa. Europa inguruko herritxiroei lapurtuz eraikitako amets burgesa da, eta no-bela hau indarrez txiro ibili den gizajo honi ostutakoiruzur intelektuala da. Galtzailea naiz neu ere.

245

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 245

Ez dakit zerbitzariari beste kalimotxo bat eskatubehar diodan, koitaduak nirea baino estualdi larria-goan sartua dirudi. Ez dakit gure europar amets hauamesgaizto bihurtu zaion edo behar duen hizkuntzaikasita pasatuko zaion. Behar duen hizkuntza, gazte-lania, alegia. Nahiko buruhaustea du orain euskaraikasi behar lukeela iradokitzen joateko. Kalimotxoazer den arazo barik ulertzen du, behintzat. Kalimo-txoa, behinik behin, ez zen faltsua izango.

Zelan egin daiteke holako alukeria? Eta txalotu,txalotu diote bera delako. Izen handia duelako. Libu-rua nire kafesnea baino ahulagoa da, istorioak batabesteari edozelan josiak. Zelako burutazioak pertso-naia horiek guztiak elkarren ondoan ipintzeko. Horibaino ez baitu egin, elkarren ondoan ipini. Istorioakez haririk, ez hankarik, ez bururik. Agian ez zuen ho-ri lortu nahi, agian ez da beharrezkoa, eta nirea lite-ratura ikuspegi mugatu batetik ulertzea da. Baina ezdut nik zurituko bera, besterik ez genuen behar. Gla-ziazio aroan utzi nau. Non geratu dira nire kogyarua,non nire cowboya, non beste guztiak. Hainbat gauzaegin zezakeen, eta puzzle itxurabako hau osatu be-har. Ideiak agortuta bazeuzkan, zergatik ez zuen atse-den luzea hartu, inorenaz jabetu beharrean?

Orain, behintzat, badakit non galdu nuen nire koa-dernoa. Non hartu zidan? Pakistan gainetik? Indiagainetik? Indonesian bertan, aireportura iritsita?Bost axola, masokismo ariketa hutsa da. Eta ni zalan-tzatan bera zen ez zen. Ni guztiz herabe gerturatu ezgerturatu, autografo bila joan behar ote nintzaion.Idazteko bezain kemen gutxi nire hegazkin berean

246

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 246

nire idazle kutuna zihoan egiaztatzeko. Idazle kutu-na... Lapur lotsabakoa!

Literatura berez artifizioa bada, hau artifizialkeriapetrala baino ez da. Nik bizitzari zati batzuk lapurtu,eta berak niri bizia kolpe batez kendu. Milioika per-tsona dauka inguruan, begiratzea baino ez dago, ta-berna batean sartzea besterik ez du, eta honi entzun,besteari erreparatu, eta ezinezko loturak, istorioaksortu honentzat eta harentzat. Baina ez, errazenaahaztutako koaderno bat eskuratu eta loteria tokatuzaizula jabetzea. Urteetan bildurikoak. Errua, berriz,nirea; adore faltarena. Seguruenik, horrek bereiztengaitu. Bera idazlea da, ni ez. Idazle nahia baino ez,eta orain, ezta hori ere. Garaiz hasi banintz... Berdinzen zein zeinekin, non, noiz. Nahikoa zen guztietatikhiru hartu eta jostun lanetan hastea. Baina Axularrengaztigua ez dut baliatu. Geroko gero. Bihar, etzi, dato-rren urtean... Beti dago aukera hobea geroan. Zaku-rraren putza. Orain berandu. Beti-belu, hori izannaiz.

Kritikak ez dio astindu ederra emango, ez horixe,merezi duen arren. Ilusio handiz itxaron diot harenazken liburuari, eta orain eskuetatik jausten ez zait ba!Agian nik badakidalako nondik atera den gezur hauguztia. Nik badakidalako sarraski usaina dariola. Be-rak ez dituelako pertsonaia horiek guztiak bizi izan. Ezditu ikusi, ez ditu arnastu, ez ditu amestu. Harentzattinta eta papera baino ez dira izan, inoiz bizirik egonez direnak. Ez dira antzerki erraldoi honetan topatudituen nahi gabeko aktoreak. Taberna bakoitza ohol-tza bat da, bertan ditugu tragedia zirraragarrienen

247

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 247

zein garaipen heroikoenen protagonistak, egunero el-karrekin gurutzatzen, elkar agurtzen, edo elkar ikusiere egin gabe pasatzen. Guztien artean mundu osoalotzen duen sarea eraikitzen dute, jakin barik, axolabarik. Bankari honek ez daki bere historiak urrats gu-txi batzuk baino ez dituela behar mundu ikusezineangosez usteltzen ari denarekin bat egiteko, eta balekiere, eragin gutxi horrek bere diru gosean. Telebistakoprograma hartan hiru-bost film behar izaten dituzteinoiz imajinatu gabeko loturak gauzatzeko. Zenbattaberna behar da gutariko edonor munduko besteedozein lekutan dagoen beste heroi edo zital anoni-mo batekin elkartzeko? Zenbat, mundu osoari bueltaemateko? Denok garelako istorio baten heroiak etabilauak; biak batera. Zer esanik ez, tabernen ordez e-posta erabiltzen badugu, askoz azkarragoa, gaur egunbegiak, azala, sudurra, ez baitira behar harremanaksortzeko.

Nirea ez dakit non edo noiz hasi zen, taberna ba-tean edo ikastetxe bateko komunetan, eta ez dakitorain bukatzen den, ni asmatzen nauen idazleak go-go hori duen. Baina nigan geratzen zen balizko idaz-lea bai, azken kalimotxo honetan ito da betiko. Isto-rio interesgarri guztiak jira-biraka dabiltza, ez dagohaiek idatzi beharrik, bizirik daude paperetik kanpo.Zertarako idatzi bururatzen zaizkidan istorioak? Az-ken finean, liburuetan, idazleak erabakitzen duenpuntuan hasi eta bukatzen dira pertsonaien istorio-ak; borobil geratzen zaizkionean, edo irudimenaagortu, edo irakurlea jakin-minez utzi gura duenean,buruari bueltaka, bigarren partearen zain. Baina isto-

248

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 248

rioak ez dira benetan han bukatzen. Norberaren isto-rioaren amaia herioarekin baino ez dator. Edo geroa-go, ezagututakoen buruetan oroitzapena iraungitzendenean. Haragizkoa zein paperezkoa izan. Idazleakidatzi zein ez. Hilda nengoke norbaitek hemen nireistorioari amaiera ematea erabakiko balu? Ez horixe.Horregatik, zertarako idatzi, pertsonaien istorioak ha-sita hartu eta bukatzeke utzi behar baditut? Idazleakbesteen bizitzen zatien ohoinak besterik ez dira, etaniri, gainera, batek nireak ez zirenak ere lapurtu diz-kit. Pikutara idazleak, istorioak eta pertsonaiak, de-nak batera. Idatzi azken puntua hemen apeta badu-zu, nire istorioa ez da, hala ere, finituko.

249

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 249

250

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 250

251

Aurkibidea

i. pertsonaien bila (1)....................................... 11ii. estasien bila (1)............................................ 19v. maskaren bila (1)........................................... 31iii. hilotzen bila (1).......................................... 43ii. estasien bila (2)............................................ 55viii. ezezkoen bila (1)........................................ 63ii. estasien bila (3)............................................ 75vii. hizkuntzen bila (1)..................................... 85iii. hilotzen bila (2).......................................... 93i. pertsonaien bila (2)..................................... 103ix. bake zantzuen bila (1)............................... 115v. maskaren bila (2)......................................... 127vi. buru biluzien bila (1)................................. 137iii. hilotzen bila (3)........................................ 145iv. sorgin-belarren bila (1)............................. 153vii. hizkuntzen bila (2)................................... 159vi. buru biluzien bila (2)................................. 167ix. bake zantzuen bila (2)............................... 179viii. ezezkoen bila (2)...................................... 187iv. sorgin-belarren bila (2)............................. 193ix. bake zantzuen bila (3)............................... 201vi. buru biluzien bila (3)................................. 207iv. sorgin-belarrien bila (3)........................... 217v. maskaren bila (3)......................................... 225viii. ezezkoen bila (3)...................................... 233vii. hizkuntzen bila (3)................................... 239i. pertsonaien bila (3)..................................... 245

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 251

252

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 252

253

Liburu hau,Abaraska

2008ko maiatzaren 21ean amaitu zutendiseinatzen, konposatzen eta maketatzen

Bilboko monti diseinu grafikoa atelierreaneta horretarako Chris Burke-k 1990ean

digiltaki sortutako Celeste familia tipografikoa erabili da.

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 253

254

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 254

255

AMAIUR BILDUMA

Egun bat nire bizitzan. Bobby Sands. Nafarroako azken mariskala. Patxi Zabaleta.Fusilak pizten dituen sua. Felix Guerra eta Froilan Escobar.Ni naizen hori. Karlos Gorrindo.Adlotse. Jokin Urain.Ilargia lagun beti hegoalderantz. Fernando Presa, Nandus.Uhaldean. Françoise Xenakis. Negarrik ez, haurra. Ngugi wa Thiong'o.Ukoreka. Patxi Zabaleta.Iheskaria. Pramoedya Ananta Toer.Nerea eta biok. Laura Mintegi.Euskal herria helburu. Jose Luis Alvarez Enparantza, Txillardegi.Kalea. Gerry Adams. Gerraren antzea. Sun Tzu.Badena dena da. Patxi Zabaleta.Laudanoa eta sutautsa. Edorta Jimenez.Besteen ametsak. John Irving.Soweton kondatuak. Ellen Kuzwayo.Arian ari. Patxi Zabaleta.Arragoa. Jon Urrujulegi.Baleen berbaroa. Edorta Jimenez.Labur aroz. Joxe Austin Arrieta.Hitzen ondoeza. Joseba Sarrionandia.Herioaren itzalpeetan. Andolin Eguzkitza.Errolanen harria. Patxi Zabaleta.Etorrerakoak. Patziku Perurena.Txirringaren aienean. Amaia Elosegi eta Esther MugertzaZanpa ezak sugea. Yasar Kemal.Borrokaren gorrian. Joxe Iriarte, Bikila.Whiskey koloreko gauak. Paddy Rekalde.Venezuela, iraultza isilaren hitzak. Pako Aristi.Gutiziak. Zenbait egile.Sisifo maite minez. Laura Mintegi.Europako mugetan barrena. Edorta Jimenez.Alkimista. Paulo Coelho.Iraganean galdua. Abelin Linazisoro.Pulp. Charles Bukowski.Iraultzen maratoia. Joxe Iriarte, Bikila. Rebel Mayo Colorao. Paddy Rekalde.Napumoceno da Silva Araujo jaunaren testamentua. Germano Almeida.Katearen begiak. Iñaki Petxarroman.Ugerra eta kedarra. Sonia Gonzalez.Helloak Txinan. Jon Abril.Kolosala izango da. Joseba Sarrionandia.Orain galdera berriak ditut. Lander Garro.Itoitz. Porlanezko gezurra. Edurne Elizondo.Sukar ustelaren urtea. Edorta Jimenez.Bizi behar dugu. Xanti Zapirain, Kaiku.Riomundo. Jon Maia Soria.Ecce homo. Laura Mintegi.Mila eta bat gauen gauak. Nagib Mahfuz.Kristalezko hiria. Paul Auster.Beste eguzkia. Itziar Madina.1984. George Orwell.Eskuetan mapak. Asier Serrano.Azeria eta Lehoia. Edorta Jimenez.Terra Sigillata. Joxe Austin Arrieta.Abaraska. Asel Luzarraga.

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 255

256

TXALAPARTA ARGITALETXEA E.M.Navaz y Vides kalea 1-2

78. Posta-kutxa31300 TAFALLA

NafarroaTel. 948 703934Faxa 948 704072

[email protected]

Aurkeztu dizugun liburuaren eduki, itxura edo inprimaketariburuzko iritzia guri helarazi nahi izanez gero,

bidal iezaguzu. Zinez eskertuko dizugu.

abaraska barrukoa-4-o.k 13/5/08 17:07 Página 256