Askotariko adimenak Sormena Izarretakoak eskolan · tan oinarrituz egingo dituzte 10. orrialdeko...

10
Izarretakoak eskolan 6. eta 7. orrialdeak Kaixo, nor zara? 8. eta 9. orrialdeak Izpi espazioko eskolan 10. eta 11. orrialdeak Eskolako lagunak 12. eta 13. orrialdeak Ikasitakoa erabili 14. eta 15. orrialdeak Amaitzeko 16. eta 17. orrialdeak • Unitatearen gaiari hasiera ematea. P • Marrazkiaren azterketa egin eta galderei erantzutea. P • Elkarrizketak entzutea eta ulertzea. P • Aurkezpenak irakurtzea, osatzea eta antzeztea. P • Hitz egiteko txanda errespetatzea. B • Orainaldiko esaldiak. K • Entzundako esaldiak ulertzea eta osatzea. P • Esaldiak sortzea. P • Gustuen berri emateko adierazpideak. K • Testua entzun baino lehen, hipotesiak egitea. P • Testua entzutea edo/eta irakurtzea, eta ulertzea. Egindako hipotesiak egiaztatzea. P • Testuak entzuteko interesa erakustea. P • Ikasgelako material eta jarduerekin zerikusia duen lexikoa. K • Abestia entzutea eta abestea. P • Taldean lan egitea, eta besteen iritziak errespetatzea. B • Esaldiak osatzea eta sortzea. P • Esaldien edukia marrazkien bidez adieraztea. P • Ikasitakoa praktikan jartzea. P Ekin • Egoera errealen aurrean, sormena eta ekintzailetasuna lantzea. P Praktikan jarri • Testu erreal bat irakurtzea eta interpretatzea. P • Jaiekin zerikusia duen lexikoa. K Hausnartu • Unitatean ikasitakoari buruzko hausnarketa egitea. P Ebaluazioa Ebaluaziorako baliabideak (MO): Unitatearen ebaluazioa egiteko errubrika, 61. orrialdean. Unitatearen ebaluazio-fitxa, 105. orrialdean. Gaitasunen ebalua- zioa egiteko errubrikak, 74-89. orrialdeak. Etengabeko ebaluaziorako adierazleak, 90-91. orrialdeak. Guztion eskola Oinarrizko curriculum-egoki- tzapena (MO): 4-7 orrialdeak. Sakontze-fitxa 44. orrialdean. • Garaiz detektatzeko, 28. orrialdea. Ekimena • Ekin (Ikaslearen liburua): 15. orrialdea. Sormena • Ataza integratua (Ikaslearen liburua): 14-15. orrialdeak. IKT baliabideak • ADIrako baliabide digitalak: liburu digital interaktiboa, jarduera osa- garriak, etab. • Ikasgelarako baliabide digitalak. Gaitasunak Praktikan jarri (Ikaslearen liburua): 16-17. orrialdeak. • Gaitasunak lantzeko fitxak (MO): 122-123. orrialdeak. Askotariko adimenak • AA lantzeko jarduerak (Ikaslearen liburua): I. Ikusizkoa eta espaziala 6-7. orrialdeetan, II. Pertsonartekoa 13. orrialdean 0 Izarretakoak eskolan Ikasgelan talentua sustatzeko baliabideak EDUKIAK 26

Transcript of Askotariko adimenak Sormena Izarretakoak eskolan · tan oinarrituz egingo dituzte 10. orrialdeko...

Page 1: Askotariko adimenak Sormena Izarretakoak eskolan · tan oinarrituz egingo dituzte 10. orrialdeko jarduerak. Jardueren helburua da ulermena lantzea, hau da, entzungaia/irakurgaia ulertzen

Izarretakoak eskolan6. eta 7. orrialdeak

Kaixo, nor zara?8. eta 9. orrialdeak

Izpi espazioko eskolan10. eta 11. orrialdeak

Eskolako lagunak12. eta 13. orrialdeak

Ikasitakoa erabili14. eta 15. orrialdeak

Amaitzeko16. eta 17. orrialdeak

• Unitatearen gaiari hasiera ematea. P• Marrazkiaren azterketa egin eta galderei erantzutea. P• Elkarrizketak entzutea eta ulertzea. P • Aurkezpenak irakurtzea, osatzea eta antzeztea. P• Hitz egiteko txanda errespetatzea. B• Orainaldiko esaldiak. K• Entzundako esaldiak ulertzea eta osatzea. P • Esaldiak sortzea. P • Gustuen berri emateko adierazpideak. K• Testua entzun baino lehen, hipotesiak egitea. P• Testua entzutea edo/eta irakurtzea, eta ulertzea. Egindako hipotesiak egiaztatzea. P• Testuak entzuteko interesa erakustea. P • Ikasgelako material eta jarduerekin zerikusia duen lexikoa. K• Abestia entzutea eta abestea. P• Taldean lan egitea, eta besteen iritziak errespetatzea. B • Esaldiak osatzea eta sortzea. P• Esaldien edukia marrazkien bidez adieraztea. P• Ikasitakoa praktikan jartzea. P

Ekin• Egoera errealen aurrean, sormena eta ekintzailetasuna lantzea. P Praktikan jarri• Testu erreal bat irakurtzea eta interpretatzea. P• Jaiekin zerikusia duen lexikoa. K

Hausnartu• Unitatean ikasitakoari buruzko hausnarketa egitea. P

EbaluazioaEbaluaziorako baliabideak (MO): Unitatearen ebaluazioa egiteko errubrika, 61. orrialdean. Unitatearen ebaluazio-fitxa, 105. orrialdean. Gaitasunen ebalua-zioa egiteko errubrikak, 74-89. orrialdeak. Etengabeko ebaluaziorako adierazleak, 90-91. orrialdeak.

Guztion eskola• Oinarrizko curriculum-egoki-

tzapena (MO): 4-7 orrialdeak. Sakontze-fitxa 44. orrialdean.

• Garaiz detektatzeko, 28. orrialdea.

Ekimena• Ekin (Ikaslearen liburua):

15. orrialdea.

Sormena• Ataza integratua (Ikaslearen

liburua): 14-15. orrialdeak.

IKT baliabideak• ADIrako baliabide digitalak: liburu

digital interaktiboa, jarduera osa-garriak, etab.

• Ikasgelarako baliabide digitalak.

Gaitasunak• Praktikan jarri (Ikaslearen liburua):

16-17. orrialdeak.• Gaitasunak lantzeko fitxak (MO):

122-123. orrialdeak.

Askotariko adimenak• AA lantzeko jarduerak (Ikaslearen

liburua): I. Ikusizkoa eta espaziala 6-7. orrialdeetan, II. Pertsonartekoa 13. orrialdean

0Izarretakoak

eskolan

Ikasgelan talentua sustatzeko baliabideak

EDUKIAK

26

Page 2: Askotariko adimenak Sormena Izarretakoak eskolan · tan oinarrituz egingo dituzte 10. orrialdeko jarduerak. Jardueren helburua da ulermena lantzea, hau da, entzungaia/irakurgaia ulertzen

1. Marrazki batetik abiatuz, hipotesiak egitea eta iritzia azaltzea. (Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna / Ikusizkoa eta espaziala, Linguistikoa eta hitzezkoa)

2. Ahozko testuak entzutea, ulertzea, azaltzea eta antzeztea. (Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna / Linguistikoa eta hitzezkoa, Gorputzarena eta zinestesikoa)

3. Eskolaren oinarrizko ezaugarriak identifikatzea, eta taldean kritikoki aztertzea, besteen iritzia errespetatuz. (Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna / Pertsonartekoa)

4. Oinarrizko testu idatzietako esaldiak irakurtzen hastea, eta egitura koherentea eta kohesioduna duten mezuak igortzea. (Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna / Linguistikoa eta hitzezkoa)

5. Ekoizpenak, ideiak eta sentimenduak hainbat hizkeraren bidez adieraztea. (Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna, Giza eta arte-kulturarako gaitasuna / Linguistikoa eta hitzezkoa, Ikusizkoa eta espaziala)

6. Ikasitakoa identifikatzea, baloratzea eta horri buruzko hausnarketa egitea. (Ikasten ikasteko gaitasuna / Intrapertsonala)

Helburuak gaitasunen eta askotariko adimenen arabera

EBALUAZIO-IRIZPIDEAK

Gaia ulertzea, eta jasotako informazioaren ideia nagusiak interpretatzea.

Ahozko mezuak ulertzea eta kritikoki aztertzea: aurkezpenak eta elkarrizketak.

Komunikazio-egoeretan arretaz eta errespetuz entzutea eta parte hartzea.

Oinarrizko testu idatziak irakurtzea eta interpreta-tzea, irakurmena lexikoa aberasteko eta ortografia finkatzeko baliabidetzat hartuz.

Komunikatzeko asmoz, oinarrizko esaldiak idaztea, egitura, ortografia, ordena, aurkezpena eta kaligrafia zainduz.

Lexikoa aberastea, testuen lanketaren bitartez.

Ahozko euskal tradizioaren baliabideak ezagutzea eta baloratzea: abestia.

ESTANDARRAK

Gaia identifikatzen du.Informazioa jaso eta interpretatzen du, galderei zuzen erantzuteko.

Aktiboki entzuten du.Eguneroko ahozko testuen informazio orokorra ulertzen du.Ulermenerako beharrezkoak diren oinarrizko elementuak interpretatzen ditu: lexikoa, lokuzioak…

Ahozko hizkuntza hainbat helburutarako (akademikoa, soziala, ludikoa) eta bere adierazpen pertsonalerako (sentimenduak, emozioak…) erabiltzen du, arlo desberdinetan.Ideiak argi adierazten ditu, koherentziaz eta zuzentasunez.Ikaskideen ekarpenak arretaz entzuten ditu, besteen ideiak, sentimenduak eta emozioak errespetatuz.

Irakurketa ozenetik abiatuta, testu idatziaren mezua ulertzen du, oro har, eta testuaren ideia nagusiak eta bigarren mailakoak identifikatzen ditu.Eguneroko testuak ulertu eta interpretatzen ditu.

Bere burua aurkezteko eredua ongi erabiltzen du.Idazteko orduan, letra ulergarria egiten du.

Ikasgelarekin eta eskolarekin zerikusia duen lexikoa erabiltzen du.Ikasitako hitzen ortografia ezagutzen du eta bere ekoizpenetan errespetatzen du.

Abestia ulertu egiten du, oro har.Abestia buruz ikasi du, eta abestu egiten du, erritmoari eutsiz.

27

Page 3: Askotariko adimenak Sormena Izarretakoak eskolan · tan oinarrituz egingo dituzte 10. orrialdeko jarduerak. Jardueren helburua da ulermena lantzea, hau da, entzungaia/irakurgaia ulertzen

0. unitatea Izarretakoak eskolanM

OTI

BATZ

EKO

GA

RAIZ

DET

EKTA

TZEK

O

Unitatearen edukiekin izan daitezkeen zailtasunei aurre hartzeko, ondorengo proposamenak kontuan har ditzakegu:

a. Irakurketa eta idazketa hobetzeko:

•Letren identifikazioa: Hasierako marrazkia baliatuz, letren identifikazioa landu daiteke. Horretarako, “Ikusi-makusi” jolasa egingo dugu. Lehenengo, irakasleak adibide bat jarriko die:

— Ikusi-makusi!

— Zer ikusi?

— Gauzatxo bat!

— Zein da lehen letra?

— Baaa… B!

— Burua! Bilbo! Bola!

— Ez! Ez! Ez!

— Ea, lagundu pixka bat!

— Baa… berdea da, eta lurrean dago.

Orduan, ikasleek, “belarra” dela asmatu beharko dute. Behin adibidea emanda, ikasleak lauko taldetan banatuko ditugu, taldetxoetan jolas dezaten. Ariketa egokia da letren identifikazioa nola egiten duten ikusteko.

•Curriculum egokitzapena: irakurketa eta idazketa lantzeko jarduerak daude (4-5 or.).

b. Aurkezpenak nola egin ikasteko:

•Ikasleekberenburuaaurkeztekogaitasunabaloratzeko,antzerki txikibategingodugu. Ikasleaktaldetxikitan banatuko ditugu, eta hiriko leku bat aukeratuko dute (arrandegia, eskola, kiroldegia, okindegia, plaza…). Taldekideek pentsatu behar dute ez dutela elkar ezagutzen, eta elkarrizketa bat asmatu behar dute. Bukatzean, denon aurrean antzeztuko dute.

•Curriculum-egokitzapena: aurkezpenak lantzeko jarduerak daude (6-7 or.)

– Unitatearen izenburua irakurri, eta marrazkia gainbegiratu. Horrelako galderak proposa daitezke:

•Zertanaridiramarrazkikoumeak?

•Egitenaridirenetatik,zerekintzagustatzenzaizuegehien?Etagutxien?

•Zeregitenduzuezuekjolastokirajoatenzaretenean?

•…

– Galdera horiei lotuta, “Ximonek dio” jolasa proposatu. Bakoitzak, jolastokian egitea atsegin zaion ekint-za bat aukeratuko du, eta beste aginduko die egiteko. Adibidez: “Ximonek dio… sokasaltoan ibili” edo “Ximonek dio… gitarra jo”. Marraz kian agertzen diren ekintzak izan daitezke.

– Unitatearen helburuak ikasleentzat ikusgarri bihurtu. Horretarako, irakasleak azalduko die bukaeran ikasle bakoitzak bere autorretratua egin behar duela. Hainbat galdera egin daitezke horren harira:

•Badakizuezerdenautorretratubat?

•Zertarakoerabiltzenda?

•Nolaegindaiteke?

•Zerikasikoduguhorretarako?

•…

28

Page 4: Askotariko adimenak Sormena Izarretakoak eskolan · tan oinarrituz egingo dituzte 10. orrialdeko jarduerak. Jardueren helburua da ulermena lantzea, hau da, entzungaia/irakurgaia ulertzen

Izarretakoak eskolan

Izarretakoak eskolanHaurrek, binaka, marrazkia aztertu. Irakasleak lagundu galderak eginez: “Non daude haur horiek? Nola da-kizue? Ikusten duzue ezer arrarorik? Zer? Nolakoak dira estralurtarrak? Zer dauka haur bakoitzak eskuan Zertarako? Zertan ari dira? Ikusi dituzue haurren izenak? Ezagutzen duzue izenen bat? …” Nahi beste galdera egin ditzake irakasleak, eskolari eta eskolako jarduerei buruz mintzatzeko.

Haurrei kontatu: “Izpi eta Ziri beste planeta batekoak dira: Pli planetakoak; estralurtarrak dira. Lur planetako eskola bat ikustera etorri dira, eta haurrei galderak egiten ari dira”.

Irakasleak azaldu bi elkarrizketa entzungo dituztela bi aldiz; eta umeak motibatu igartzen hiztunak nor diren igartzera.

Entzungaia birritan jarri ondoren, haurrei galdetu nor diren hiztunak eta zergatik uste duten hori. Esan ma-rrazkiko zirkuluetan idazteko 1 eta 2, entzungaien ordenan. Ikasleen mailaren arabera molda daiteke ariketa: lehenengo, elkarrizketa bat landu; eta gero, bestea.

Jarduera osagarri gisa, taldearen orla egin daiteke. Irakasleak orlak zer diren azaldu, eta ikastaldearen orla egi-tea proposatuko du. Horretarako, kartoi mehe bat prestatuko du: bere argazkia itsatsi, eta izena idatziko du. Gero, haur bakoitzak gauza bera egingo du. Kontuan izan haurrei aldez aurretik esan behar zaiela argazkia ekartzeko. Orla hori ikasgelan eduki daiteke; edo, nahi izanez gero, haurrek etxera eraman dezakete, txan-daka, etxekoei ikaskideak aurkezteko. Kasu horretan, plastikoz babestea komeni da.

ERANTZUNAK

– Bi estralurtar daude eskolako jolastokian: Izpi eta Ziri. / Erantzun irekia. / Haurren gauzak: Paulek pintzela…

– 1. entzungaiko hiztunak Izpi eta Maider dira. 2. entzungaiko hiztunak Ziri eta Danel dira.

Izarretakoak eskolan – Kaixo, nor zara? (I)

— Kaixo, Izpi naiz. Eta zu?

— Ni Maider naiz.

— Zenbat urte dituzu?

— Sei.

— Zer daukazu eskuan, botila bat?

— E? Ez dakizu zer den? Hau ez da botila bat. Hau gitarra bat da. (Eta gitarra joko du, tran-tran-tran)

Kaixo, nor zara? (II)

— Kaixo, Ziri naiz. Eta zu?

— Ni Danel naiz.

— Zenbat urte dituzu?

— Sei.

— Zer daukazu eskuan, hodei bat?

— E? Ez dakizu zer den? Hau ez da hodei bat. Hau ureztailu bat da.

29

Entzungaia

6. eta 7. orrialdeak

Page 5: Askotariko adimenak Sormena Izarretakoak eskolan · tan oinarrituz egingo dituzte 10. orrialdeko jarduerak. Jardueren helburua da ulermena lantzea, hau da, entzungaia/irakurgaia ulertzen

Nola dinamizatu taldea?

2. Ziri / Danel / Sei / hodei / hodei / ureztailu.3. Ikus entzungaiaren testua.

4. Aukera bat baino gehiago: Ziri espazio-ontziz ibiltzen da. / Zirik espazio-ontzia gidatzen du. Izpi espazio-ontzia garbitzen du…

Erantzunak

0. unitatea8. eta 9.orrialdeak

30

O

– Haurrek Izpiren eta Maiderren arteko elkarrizketa irakurri, irakasleak lagunduta, intonazioa eta ahoskera praktikatzeko. Behar izanez gero, berriro entzun daiteke.

– Gero, Ziriren eta Danelen arteko elkarrizketa osatu eta antzeztu. – Irakasleak haurrei beste istorio hau kontatu: “Izpik eta Zirik eskolako haur guztiak ezagutu dituz-te. Denekin hitz egin ondoren, espazio-ontzitik informazioa bidali dute beren planetara, Lurreko haurrek zer egiten duten azaltzeko. Adi denok, zer kontatu duten entzungo dugu eta. Hau ere birritan entzungo dugu”.

– Bigarrenez entzun ondoren, lotu marrazkiak geziz, haur bakoitzak zer egiten duen adierazteko. – Izenei –(e)k jarri behar zaien ala ez jakiteko, berriro entzun eta beharrezko –(e)k guztiak birpasatu. – Zirik eta Izpik zer egiten duten pentsatu, eta geziz eta ahoz adierazi.

JARDUERA OSAGARRIAK

Kaixo, eta zu nor zara? (1)Irakasleak unitateko haurren eta estralurtarren izenak esleituko dizkie ikasleei, binaka (Izpi eta Jasmi-na, Ziri eta Paul…). Bikoteek elkarrizketak prestatu eta antzeztu egingo dituzte. Komeni da irakasleak arbelean idaztea haurren izenak eta dauzkaten gauzen izenak:Jasmina-baloia; Maider-gitarra; Danel-ureztailua; Eneko-soka; Ibai-pala; Garazi-lupa; Hektor-kamera; Paul-pintzela; Saioa-plastilina; Laura-arkatza…

Kaixo, eta zu nor zara (2) – Ikasleek zerbait hartuko dute eskuan (bolalumak, klarionak, koadernoak…). Bakoitzak ozen esan-go du nor den eta zer daukan eskuan.

– Itsu-itsuka jolastu: ikasle batek, zapi batez begiak estalita, beste bat harrapatuko du, eta elkarri-zketa egingo dute:Nor zara zu?Ni …………………… naiz.Zer daukazu eskuan? …………………………. bat?Bai, ……….……. bat daukat. / Ez, ez daukat ………………… bat. …………………. bat daukat.

– Zer daukan igarriz gero, besteak jarriko du zapia; bestela, berriro saiatuko da.

Ziri Pli planetara deika— Kaixo, Pli planetako lagunak. Lur planetako haurrek gauza arraroak egiten dituzte:— Jasmina pilotarekin jolasten da!— Paulek pintzelarekin pintatzen du!— Eneko sokasaltoan aritzen da beti!— Laurak arkatzarekin idazten du!— Ai-ai-ai! Guk ez dugu halakorik egiten, ez horixe!

Entzungaia

Page 6: Askotariko adimenak Sormena Izarretakoak eskolan · tan oinarrituz egingo dituzte 10. orrialdeko jarduerak. Jardueren helburua da ulermena lantzea, hau da, entzungaia/irakurgaia ulertzen

10. eta 11.orrialdeak

8. Ikus entzungaiaren testua ikaslearen liburuko 11. orrialdean.

31

Erantzunak

AA

O

– Pli planetako eskola nolakoa den azaltzen den testuari (11. or.) ekin aurretik, ikasleek beren ustee-tan oinarrituz egingo dituzte 10. orrialdeko jarduerak. Jardueren helburua da ulermena lantzea, hau da, entzungaia/irakurgaia ulertzen laguntzea.

– Irakasleak irakurriko ditu jardueraren azalpena eta esaldiak. Izpik bere eskola nolakoa den azal-duko digula esan, eta ea zer uste duten galdetu. Esaldiak astiro irakurri, ikasleek jarraitzeko eta errepikatzeko. Esaldiak ulertutakoan, ikasleek beren ustez egia diren esaldiak markatuko dituzte. Beren ustez egia ez badira, ezezko esaldia egingo dute: «(Nire ustez,) Izpiren eskola ez da handia».

– Haurrei eskatu imajinatzeko zer gustatzen zaion Izpiri. Beren ustez Izpiren gustukoak direnak bir-pasatuko dituzte; besteak ez. Hemen ere irakasleak «elkarrizketa» moduko bat bideratuko du, ikasleek ezezko esaldiak egiteko: «Izpiri ez zaio gustatzen hodeietan bainatzea».

– Ahoskera zainduz esango dituzte esaldiak. Horrek entzungaia ulertzen lagunduko die.

– Testua entzun ahala, 11. orrialdea aurrean izango dute haurrek. Birritan entzungo dute, eta 5. eta 6. jarduerak ondo egin dituzten ala ez (ea erantzunak igarri dituzten ala ez) esango dute. Bene-tako erantzunak berdez inguratuko dituzte, 11. orrialdean.

– 11. orrialdeko testua denen artean irakurri; irakasleak irakurriko du, baina ikasleek hitz urdinak irakurriko dituzte («Kaixo, Izpi....................»). Ondoren, Izpiren eskolaren marrazkia egin.

ASKOTARIKO ADIMENAK LANTZEKO JARDUERAK

Gure planetako eskola – Irakasleak eskolari buruzko adierazpenak egin (egiak eta gezurrak): «Gure eskola oso berria da; ikasleak espazio-ontziz etortzen dira...». Ikasleek entzun eta erantzun: «Bai, gure eskola oso berria da. Ez, ikasleak ez dira espazio-ontziz etortzen…».

– Ikasleek, banan-banan, eskolari buruzko esaldi bat esan. Ikaskideek egia ala gezurra den erantzun. Laguntzeko, irakasleak galderak egin ditzake: «Zer dago eskolan? Zer egiten dugu? Nolakoak dira eskolako gauzak?...».

JARDUERA OSAGARRIAK

Plo planetako eskola – Irakasleak ikasleei esango die: «Plo planetako eskola Pli planetako eskolaren alderantzizkoa da».

– Irakaslearen galderen laguntzaz, Plo planetako eskola deskribatuko dute ikasleek: «Nolakoa da? Handia ala txikia? Noiz joaten dira eskolara? Egunez ala gauez? Nolakoak dira irakasleak? Zer egiten dute ikasleek eskolan?…».

Nola dinamizatu taldea?

0. unitatea

Page 7: Askotariko adimenak Sormena Izarretakoak eskolan · tan oinarrituz egingo dituzte 10. orrialdeko jarduerak. Jardueren helburua da ulermena lantzea, hau da, entzungaia/irakurgaia ulertzen

Nola dinamizatu taldea?

09. Irudia bigarrena da (Izpi, Ibai eta Garazi daudena).Nire lagunak neska bat eta mutil bat dira: Saioa eta Hektor. Saioari eta bioi eskulturak egitea gustatzen zaigu. Plastilina erabiltzen dugu. Gero, Hektorrek argazkiak ateratzen dizkie gure eskulturei. Bai artista talde ederra!

Erantzunak

0. unitatea12. eta 13.orrialdeak

32

O

– Ikasleek marrazkiak aztertuko dituzte, irakasleak lagunduta: nor ageri diren, zertan, zer dauka­ten...

– Grabazioa birritan entzundakoan, hari dagokion marrazkiaren markoa margotu.

– Beste irudiari dagokion testua osatu (Ziri, Hektor eta Saioa dauden irudia).

– Ikasle bakoitza bi ikaskiderekin elkartuko da (lagunak badira, hobeto). Ikasle bakoitzak bere aur­pegia eta bi ikaskiderenak marraztuko ditu orrialdean. Irudiaren azpian izenak idatziko ditu, bai eta elkarrekin daudenean zer egiten duten ere. 14. orrialdeko testua hartuko dute oinarri: zer egitea gustatzen zaien, eta horretarako, zer gauza erabiltzen dituzten.

– Nire autoan abestia entzun eta abestu. Abestian aipatzen diren mugimenduak egin (salto egin, makurtu, frenatu…).

JARDUERA OSAGARRIAK

Gogoratzen zara? – Liburuak itxi, eta galderak egin ikasleei 14. Orrialdeko irudiei buruz: «Norekin dago Ziri? Eta Izpi? Zertan ari da Hektor? Eta Saioa? Zer dago mahaiaren gainean?…».

Gezurra harrapatzera – Ikasleek Eskolako lagunak (2) testua entzungo dute marrazkiari begira, eta ea gezurrak harrapa­tzen dituzten. Datu zuzenak Eskolako lagunak (1) testuan ematen dira.

Eskolako lagunak (1)Izpi: «Nire lagunak neska bat eta mutil bat dira: (etentxoa) Ibai eta Garazi. Ibairi eta Garaziri landa­reak landatzea gustatzen zaie. Palak erabiltzen dituzte. Nik, luparekin, inurriak aztertzen ditut. Bai bitxiak!».

Eskolako lagunak (2)Izpi: «Nire lagunak bi mutil dira: (etentxoa) Ibai eta Garazi. Ibairi eta Garaziri landareak landatzea gustatzen zaie. Koilarak erabiltzen dituzte. Nik, luparekin, elefanteak aztertzen ditut. Bai bitxiak!».

Entzungaiak

Page 8: Askotariko adimenak Sormena Izarretakoak eskolan · tan oinarrituz egingo dituzte 10. orrialdeko jarduerak. Jardueren helburua da ulermena lantzea, hau da, entzungaia/irakurgaia ulertzen

Orrialde hauen bidez lortu nahi dena da egoera errealetan eta haurren mundukoak izan daitezkeen egoeretan erabiltzea unitatean zehar landutakoa; hau da, oinarrizko gaitasunak eta askotariko adimenak aktibatzea.

Irakasleak funtsezko zeregina du horrelako lanetan. Beharrezkoa da jarduera hauen helburua, erabiliko den prozesua eta balioztatuko dena ikasleekin partekatzea.

Jarduera hauek egitean, konfiantza eta segurtasun-giroa sortu behar da, ikasleak beldurrik izan ez dezan pro-bak egiteko, erantzunak eta arrazoiak ematean huts egiteko, eta jarduera zuzentzeko eta egokitzeko. Hartara, pixkanaka, ikasleak bere buruarekiko segurtasuna eta oreka emozionala lortuko ditu.

– Ikasleek bina argazki egingo dituzte: lehenengoa, beren buruarena; bigarrena, eskolan gogoko duten txo-koarena.

– Hementxe nago ni laukian norberaren argazkia itsatsiko dute, eta ondoan izena eta adina idatziko.

– Hauxe da nire gustuko txokoa laukian bigarren argazkia itsatsiko dute. Behean zer egitea gustatzen zaien eta argazkiko lekuan zer dagoen idatziko dute.

– Ikasleek 16. orrialdea etxekoei erakutsiko diete, eta zer idatzi duten azalduko diete.

– Oharra: argazkirik egin ezin badugu, marrazkiak egingo dituzte ikasleek.

– Ikasle bakoitzak bere ikaskide batzuen argazkia egingo du, eta Hauek dira nire lagunak laukian itsatsiko du.

– Argazkiaren azpian lagun horien izenak eta gustuak idatziko ditu.

Proposatutako jardueran, ikasleek bikiak bereizteko ideia bat pentsatu behar dute. Helburua da trebetasun pertsonalak garatzea, eta, era berean, ekimena eta sormena sustatzea: egunerokotasunean sor daitezkeen egoeren aurrean ideiak izatea.

33

Ikasitakoa erabili

Ataza integratua

0. unitatea 14. eta 15.orrialdeak

Azalpena

Orientabideak

Ekin

Page 9: Askotariko adimenak Sormena Izarretakoak eskolan · tan oinarrituz egingo dituzte 10. orrialdeko jarduerak. Jardueren helburua da ulermena lantzea, hau da, entzungaia/irakurgaia ulertzen

PRAKTIKAN JARRIAtal honen helburua da ikasleen gaitasunak garatzea. Horretarako, ikasleei testu errealak aurkezten zai-zkie eta, hortik abiatuta, komunikazio gaitasuna lantzen da batez ere.

Kasu honetan, herriko jaien kartela aurkezten da. Lehenengo jardueran, ikasleek kartela irakurriko dute. Ikasleek isilean irakurri ondoren, ulermena bermatzeko, irakasleak lagundu diezaieke, ozen irakurriz. Gai-nerako jardueretan, ikasleek kartela ulertu duten ala ez erakutsiko dute, proposatzen diren ulermen-jardueren bidez. Jarduera horiek egiteko laguntza behar izanez gero, irakasleak jarduerak galderen bidez aurkeztu ditzake:

– 1. jardueran egiteko galderak:

•Zer egongo da plazan goizean?

•Zer egingo dute herriko jaietan, goizean, plazan?

•…

– 2. jardueran egiteko galderak:

•Zer egingo dute goizean/eguerdian/arratsaldean/gauean?

•Noiz botako dituzte suak?

•Noiz egingo dute herri-bazkaria?

•Noiz izango da pailazoen emanaldia?

•Noiz egingo dute mozorro-desfilea?

•…

Seigarren jardueran, landutakoa beren errealitatearekin lotzeko proposamena egiten da. Jarduera ho-rren bidez, ikasleen gustuak ezagutzeko aukera dago, eta unitatean landutako aurkezpenarekin lotu daiteke.

HAUSNARTUHausnartu atalean, ikasleek unitatean egindako jarduerak baloratuko dituzte: abestia, entzungaiak, irakurri dutena, idatzi dutena eta hitz egin dutena. Asko gustatuz gero, aurpegi berdea margotuko dute; ondo iritziz gero, horia; eta gustatu ez bazaie, gorria.

Atalak errazago baloratzeko, irakasleak hauek gogoratzen lagunduko die ikasleei: abestia berriro entzun-go eta kantatuko dugu; liburuan egindako jarduerak berrikusi…

Amaitzeko

Nola dinamizatu taldea?

0. unitatea16. eta 17.orrialdeak

34

Page 10: Askotariko adimenak Sormena Izarretakoak eskolan · tan oinarrituz egingo dituzte 10. orrialdeko jarduerak. Jardueren helburua da ulermena lantzea, hau da, entzungaia/irakurgaia ulertzen

Oharrak