ASTRONOMIA ZOOLOGIA berriak labur - Elhuyar Aldizkaria · 2013-02-06 · Berriak berriak labur...

9
berriak labur Berriak labur 2 Tok-tok-tok! Egur-zati hau bai goxoa! E LHUYAR . 2005 EKO APIRILA ZOOLOGIA ESPAZIOAN GERTATZEN DIREN EZTANDA GEHIENEK igortzen dituzte irrati-uhinak. Baina irrati- -teleskopioei askotan ihes egiten diete, ez baitakite noiz eta non gertatuko diren. Hala ere, 2002. urtean Esne-bidearen erdian zerbaitek irrati-uhinak igortzen zituela hauteman zuten astronomoek, eta hara begira jarri zuten Mexiko Berriko teleskopio handia. Baina, bost eztanda egin eta gero, seinalea desagertu egin zen. Begira jarraitzeak, ordea, izan zuen ordaina, hilabete batzuk geroago beste eztanda bat izan baitzen. Orain eztanda hura aztertu dute astronomoek, eta, irrati-uhinak zerk igortzen dituen oraindik ez dakiten arren, aurkikuntza oso garrantzitsua delakoan daude. Batzuen ustez, litekeena da pulsar zahar baten azken hatsaren aztarnak izatea. Galaxiaren erdiko eztanda misteriotsuak FOTOSINTESIAREN BIDEZ, landare berdeek eguzki-energia energia kimiko bihurtzen dute. Baina, behar duten baino energia gehiago iristen zaienean, nola lortzen dute gehiegizko energiak kalterik ez egitea? AEBetako Berkeley-ko ikertzaile batzuk hori aztertzen aritu dira, eta erantzuna Science aldizkarian argitaratu dute. Nonbait, gakoa zeaxantina molekulan dago. Zeaxantina karotenoide bat da, eta haren funtzioa ezinbestekoa da landare-zelulak gehiegizko eguzki-energiatik babesteko. Hain zuzen ere, zeaxantinak hartzen du klorofilak xurgatu eta une horretan erabiliko ez duen eguzki-energia. Horri esker, landare-zelulentzat kaltegarriak diren oxidazio-prozesuak gertatzea saihesten da. Gainera, landareen babes-sistema benetan fina dela ikusi dute ikertzaileek. Izan ere, zeaxantina molekulak juxtu behar direnean sortzen dira, eta sistema oso sentikorra da argitasun-aldaketekiko: Eguzkiaren parean pasatzen ari den hodei batek sortutako argitasun-aldaketa ere detektatzen du. Zehazki, eguzki-energiak landare-zelulen pH-an sortzen duen aldaketa da detektagailua. BIOKIMIKA Gehiegizko Eguzkitik babesteko sistema berdea AUSTRALIAN EGIN DUTEN IKERKETA BATEN ARABERA, termitek egurrak ateratzen duen soinuaren arabera, hau da, bibrazioaren arabera, erabakitzen dute gustuko duten ala ez —kontuan izan behar da itsuak direla, eta bibrazioei antzemateko gai direla antenekin eta hankekin—. Egurraren tamainaren arabera, soinuaren tonua altuagoa edo grabeagoa da; eta termita-mota batzuek egur-zati txikiak izaten dituzte nahiago, eta beste batzuek handiak. Ikerketa egiteko, Hegoaldeko Gales Berriko Unibertsitateko ikertzaileek Cryptotermes domesticus espezieko termitek egurra jaterakoan ateratzen duten soinua grabatu dute; eta ikusi dute tamaina desberdinetako egur-zatiek oso soinu desberdina ateratzen dutela: 7,2 kHz-eko maiztasuna 20 mm x 20 mm-ko zati txikiek, eta 2,8 kHz-ekoa 20 mm x 160 mm-ko zati luzeek. Jasotako grabazioekin proba batzuk egin dituzte, eta ikusi dute C. domesticus-ek nahiago dituela maiztasun handiko bibrazioak, puska txikiak, alegia. ASTRONOMIA ARTXIBOKOA NAVAL RESEARCH / SWEET BRIAR COLLEGE FLORIDAKO UNIBER

Transcript of ASTRONOMIA ZOOLOGIA berriak labur - Elhuyar Aldizkaria · 2013-02-06 · Berriak berriak labur...

Page 1: ASTRONOMIA ZOOLOGIA berriak labur - Elhuyar Aldizkaria · 2013-02-06 · Berriak berriak labur labur ELHUYAR.208.ZK 3 MEDIKUNTZA ETIOPIAKO GONA EREMUAN, gizakiaren eboluzioa ulertzen

berri

ak la

bur

Berriaklabur

2

Tok-tok-tok! Egur-zati haubai goxoa!

EL H U YA R. 2005E KO A P I R I L A

ZO

OL

OG

IA

ESPAZIOAN GERTATZEN DIREN EZTANDA GEHIENEK

igortzen dituzte irrati-uhinak. Baina irrati--teleskopioei askotan ihes egiten diete,ez baitakite noiz eta non gertatuko diren.Hala ere, 2002. urteanEsne-bidearen erdianzerbaitek irrati-uhinakigortzen zituelahauteman zutenastronomoek, etahara begira jarrizuten Mexiko Berrikoteleskopio handia.Baina, bost eztandaegin eta gero,seinalea desagertu egin zen.Begira jarraitzeak, ordea, izan zuen ordaina,hilabete batzuk geroago beste eztanda batizan baitzen.

Orain eztanda hura aztertu duteastronomoek, eta, irrati-uhinak zerk igortzendituen oraindik ez dakiten arren, aurkikuntzaoso garrantzitsua delakoan daude.Batzuen ustez, litekeena da pulsar zaharbaten azken hatsaren aztarnak izatea.

Galaxiaren erdiko eztandamisteriotsuak

FOTOSINTESIAREN BIDEZ, landareberdeek eguzki-energia energiakimiko bihurtzen dute. Baina,behar duten baino energia gehiagoiristen zaienean, nola lortzen dutegehiegizko energiak kalterik ezegitea? AEBetako Berkeley-koikertzaile batzuk hori aztertzenaritu dira, eta erantzuna Sciencealdizkarian argitaratu dute.

Nonbait, gakoa zeaxantinamolekulan dago. Zeaxantinakarotenoide bat da, eta harenfuntzioa ezinbestekoa dalandare-zelulak gehiegizkoeguzki-energiatik babesteko.

Hain zuzen ere, zeaxantinakhartzen du klorofilak xurgatu etaune horretan erabiliko ez dueneguzki-energia. Horri esker,landare-zelulentzat kaltegarriak

diren oxidazio-prozesuak gertatzeasaihesten da.

Gainera, landareen babes-sistemabenetan fina dela ikusi duteikertzaileek. Izan ere, zeaxantina

molekulak juxtu behardirenean sortzen dira, etasistema oso sentikorra daargitasun-aldaketekiko:Eguzkiaren parean pasatzen ariden hodei batek sortutakoargitasun-aldaketa eredetektatzen du. Zehazki,eguzki-energiak landare-zelulenpH-an sortzen duen aldaketa dadetektagailua.

B I O K I M I K A Gehiegizko Eguzkitik babesteko sistema berdea

AUSTRALIAN EGIN DUTEN IKERKETA

BATEN ARABERA, termitek egurrakateratzen duen soinuarenarabera, hau da, bibrazioarenarabera, erabakitzen dutegustuko duten ala ez —kontuanizan behar da itsuak direla, etabibrazioei antzemateko gaidirela antenekin eta hankekin—.

Egurraren tamainarenarabera, soinuaren tonuaaltuagoa edo grabeagoa da;eta termita-mota batzuekegur-zati txikiak izatendituzte nahiago, eta bestebatzuek handiak.

Ikerketa egiteko,Hegoaldeko Gales BerrikoUnibertsitatekoikertzaileek Cryptotermesdomesticus espeziekotermitek egurra jaterakoanateratzen duten soinuagrabatu dute; eta ikusi

dute tamaina desberdinetakoegur-zatiek oso soinudesberdina ateratzen dutela:7,2 kHz-eko maiztasuna20 mm x 20 mm-ko zatitxikiek, eta 2,8 kHz-ekoa20 mm x 160 mm-ko zatiluzeek. Jasotako grabazioekinproba batzuk egin dituzte,eta ikusi dute C. domesticus-eknahiago dituela maiztasunhandiko bibrazioak, puskatxikiak, alegia.

AS

TR

ON

OM

IA

ART

XIBO

KOA

NA

VAL

RESE

ARC

H /

SW

EET

BRIA

R CO

LLEG

E

FLO

RID

AKO

UN

IBER

Page 2: ASTRONOMIA ZOOLOGIA berriak labur - Elhuyar Aldizkaria · 2013-02-06 · Berriak berriak labur labur ELHUYAR.208.ZK 3 MEDIKUNTZA ETIOPIAKO GONA EREMUAN, gizakiaren eboluzioa ulertzen

berri

ak la

bur

Berriaklabur

3EL H U YA R. 208. Z K .

ME

DIK

UN

TZ

A

ETIOPIAKO GONA EREMUAN, gizakiaren eboluzioa ulertzen lagunduko duten fosil batzukaurkitu dituzte. Ikertzaileak aspalditik ari dira lanean eremu hartan, han baitaudelehenengo hominidoen arrastoak, duela 4,3-4,5 milioi urtekoak. Ardiphitecus ramidusda hominidoa, eta, zientzialarien ustez, huraxe da eboluzioan gizakiareneta txinpantzearen adarrak banatzean gizakiaren lerroan sortutako lehena.

Hori dela eta, izugarri interesgarriak dira aurkitutako fosilak. Bederatzi banakoren30 bat fosil dira: hortzak, matrailezur bat, hatzen hezurrak... Datazioa egiteko,hurbil dagoen sumendi baten materialek zituzten argon-isotopoetan oinarritu dira.

Nahiz eta hain aspaldikoaizan, fosilak aztertuta ikusidute A. ramidus-ek bazuelagaurko gizakiaren antzahainbat gauzatan; esaterako,bi hankan ibiltzen zen etadiamante-itxurako letaginakzituen, ez V-itxurakoak,txinpantzeak dituen bezala.Alabaina, segurueniktxinpantzeen tankera handiaizango zuen.

Hominidoak eta txinpantzeakbanatu zirenekoa

F I S I K A

Fisikariak geroz eta pultsu laburragoko laserrakari dira lortzen; orain arteko laburrenaStanford-eko Unibertsitatean (AEB) lortu dute:1,6 femtosegundo baino ez du irauten pultsuak,hau da, 1,6 x 10-15 segundo. Hitz gutxitan esanda, pultsu laburreko laser-izpihori lortzeko hau egin dute: bi laser-izpideuteriozko zelula batean zehar igaroarazidituzte, eta, prisma eta modulatzaile batzuekinjokatu ondoren, xenonezko zelula batetikigaroarazi dituzte izpiak.

Laser-pultsu laburragorik!

A S T R O N O M I A

Ikaragarri bizkor doan izar bat ikusi duteHarvard-Smithsonian Astrofisikako Zentrotik,Estatu Batuetan; izar hori 700 kilometrosegundoko abiaduran doa —Esne-bidetikateratzeko behar den abiadura bi aldiz—.Izar hori orain arte behatu den azkarrena da.Badu izena, baina ia irakurtezina da:SDSS J090745.0+024507. Hidrogenoa eta helioabaino elementu astunagoak omen ditu,galaxiaren erdian sortutako izarren antzera.Adituek azaldu dutenez, duela laurogei batmilioi urte atera zen Esne-bidearen erdigunetik,eta beste hainbeste beharko omen dugalaxiaren azken muturreraino iritsi etakanpora ateratzeko.

Izar hiperbizkorra galaxiatikateratzekotan

PA

LE

ON

TO

LO

GIA

Sistema immunea zelula amen aurkaENBRIOIEN ZELULA AMEKIN EGITEN DIREN

IKERKETA GEHIENAK ezingo dira aplikazioterapeutikoetan erabili. Izan ere,sistema immuneak zelula amen aurkaegingo duela susmatzen duteikertzaileek. Hala ikusi dutelaborategian: odoleko serumarekinbatera zelula amak emanez gero,antigorputzak zelulei lotzen zaizkie.

Sistema immuneak horrelaerantzutea oztopo larria da zelulaamekin ikertzen dutenentzat. Nonbait,zelula amak hazten diren moduagatiksortzen da arazoa. IkertzaileekPetri-ren kaxetan hazten dituzte gizazelula amak. Kaxa horietan zelulaamek hazteko behar dituztenmantenugaiak eta zelulak daude, etazelula horiek saguenak izaten diranormalean. Kontua da sagu-zelulekgizakietan errefusa eragiten duen

molekula bat dutela,eta molekula hori hartuegiten dutela zelula amek.Beraz, zelula amek hartuduten molekula arrotzarenaurka erreakzionatzen dusistema immuneak.

Lehendik ere ikertzaileaksusmatzen zuten zelulaamak animalia-jatorrikomantenugaiekin etazelulekin hazteak arazoak ekarrikozituela. Orain, arazoaren muina zeinden jakin dute, eta badakite horrelahazitako zelula amak ezingo dituztelaterapian erabili. Horrek ez du esannahi, ordea, erabat baztertu behardirenik, oinarrizko ikerketarako baliobaitute. Bestetik, zelula amak haztekokondizio onenak zein diren ikertzenjarraituko dute.

ZAH

RA

S.SE

MA

W

Page 3: ASTRONOMIA ZOOLOGIA berriak labur - Elhuyar Aldizkaria · 2013-02-06 · Berriak berriak labur labur ELHUYAR.208.ZK 3 MEDIKUNTZA ETIOPIAKO GONA EREMUAN, gizakiaren eboluzioa ulertzen

Merkuriok badu bihotz likidoa

berri

ak la

bur

Berriaklabur

4 EL H U YA R. 2005E KO A P I R I L A

Zere txikiak boomik ez Ikerketa genetikoek erakutsi dute zeretxikiaren (Balaenoptera acutorostrata)

populazioa aspaldidanik dela handia,eta ez duela ugaritze nabarmenik izan.

Ikerketa Standford Unibertsitatean (AEB)egin dute, Japoniako merkatuetan salgai

zeuden 179 balearen haragiko mitokondrio--DNA aztertuta. Mitokondrio-DNAn akatsakpilatzen joaten dira belaunaldiz belaunaldi,

eta horrek garai bateko populazioenneurriaren berri ematen du.

Ikerketa horrek japoniarren eskaera zaputzdezake; izan ere, Zetazeoak Ikertzeko

Japoniako Institutuaren arabera,balea-espezie hori duela ehun urte baino

askoz ere ugariagoa da, eta, horrenbestez,ehizatzea baimendu beharko litzateke.

Zere txikia betidanik ugaria izan delafrogatuta, berriz, nekez baimenduko da

balea horren ehiza.

G E N E T I K A

LURRAZALAREN HIGADURAN GEHIAGO

ERAGITEN DUTE giza jarduereknaturaren prozesu guztiek baterabaino. AEBetako MichigangoUnibertsitateko ikertzaileekhistoriaurreko higatze-tasak etagiza jardueraren ondorio direnakalderatu dituzte, lurra goldatzea,zelaiak sortzea eta eraikuntza-lanakkontuan hartuta. Eta emaitza horixeizan da.

Berez naturan higatze-tasazenbatekoa den jakiteko, azken 500 milioi urteetan metatu den arrokasedimentarioa neurtu dute. Kalkuluak egin eta gero, gizakia azaldu baino lehenlurrazala milioi bat urteko 24 m higatu dela ondorioztatu dute. Gizakiak, berriz,360 m higatu du lurrazala milioi urte bakoitzeko; hau da, giza jarduerek sortzenduten higatze-tasa naturaren prozesuena baino 15 aldiz handiagoa da.

Horrek izan ditzakeen ondorioak ez dira nolanahikoak. Adibidez, etorkizuneannekazaritzako lurrik gabe gelditzeko arriskua dago higatze-tasa horrekinjarraituz gero.

MERKURIOK BADU EREMU

MAGNETIKOA; iparrorratza erabilgenezake han, beraz. Baina osoiparrorratz zehatza izan beharkoluke, Merkurioko eremuaLurrekoa baino ehun bat aldizahulagoa baita. Hain zuzen ere,zientzialariek ez zekiten zerksortzen zuen eremu txiki hori,eta planetaren errotazioa neurtubehar izan dute barruan burdinalikidoa duela ondorioztatzeko.

Duela hogeita hamar urteinguru, Mariner 10 zundakneurtu zuen Merkurioko eremumagnetikoa. Astronomoek ezzuten uste halakorik izango

zenik ere, baina ahula bada ere,zundak aurkitu egin zuen. Horrekesan nahi zuen planetak burdinalikidoa izan behar zuela gunean,

horixe bera gertatzen baita Lurreaneta Artizarrean. Burdina likidoabiratzearen ondorioa da eremumagnetikoa.

Hala ere, Merkurioren kasuan osoeremu ahula zen, beharbada ahulegiaburdina likidoak sortua izateko.Astronomoek beste azalpen batproposatu zuten, Merkurioren mantuaizan zitekeela eremu horren jatorria,alegia. Baina Estatu Batuetakoastronomo-talde batek bihotzlikidoaren hipotesiaren aldeko datuakaurkeztu zituen abenduan SanFranciscon. Merkurioren errotazioazehaztasun handiz neurtu zuten, etaez zuten planeta guztiz solido batenjokabidea aurkitu. Diotenez, azalpenbakarra Merkuriok bihotz likidoaizatea da.

Higaduraren errudunnagusia: gizakia

GE

OL

OG

IAA

ST

RO

NO

MIA

NA

SA

ART

XIBO

KOA

Page 4: ASTRONOMIA ZOOLOGIA berriak labur - Elhuyar Aldizkaria · 2013-02-06 · Berriak berriak labur labur ELHUYAR.208.ZK 3 MEDIKUNTZA ETIOPIAKO GONA EREMUAN, gizakiaren eboluzioa ulertzen

Hondo-hondoanbizia dagoLURRAREN PUNTU GARAIENA

EVERESTEKO TONTORRA DA.Denek dakite hori. Askok dakitebaita ere zein den sakonena:Mariana fosa. Ozeano Barearenmendebaldean dago, eta harenhondoa lurrazaletik hamaikakilometrora dago. Han daudenbizidunen lagin batzuk biltzekogai izan dira Japoniakoikertzaile batzuk, eta haien berrieman dute Science aldizkarian.

Bizidun horiek Marianafosaren Challenger izenekozuloan daude, lokatzean. Tokihorretan presioa lurrazaleanbaino 1.090 aldiz handiagoa da,eta hara iristeko kontrolurruneko Kaiko urpekoa erabilidute.

Urpekoak bildutakolaginetako bizidungehienak bakterioak ziren,

baina bazeuden432 foraminifera ere. Ziurrenik,foraminiferak itsasoko bizidunugarienak dira, bakterioenatzetik. Mikroorganismo txikiakdira, orratz baten buruanehunka sartzen dira. Ia denekpareta edo hesi bat duteinguruan, esferikoak edoluzexkak dira, eta koloremarroia dute.

Normalean, foraminiferekkaltzio karbonatozko oskolakizaten dituzte, bainaChallengerren topatu dituztenekez dute estalkirik. Antza denez,sakonera horretan kaltziokarbonato gutxi dago,eta ez dute oskola egitekoaukerarik izan. Nolanahi ere,presio benetan altuak jasatekogai direla frogatu dute.

BIO

LO

GIA

berri

ak la

bur

Berriaklabur

Nanoteknologiasentikorrena

NERBIO-SISTEMAN ERAGITEN DUTEN

GAS TOXIKOAK DETEKTATZEKO

nanosentsore bat garatu duteAEBetako ikertzaileek.

Gasen eraginez metal oxidozkosentsoreetan gertatzen direnerredukzio- edo oxidazio--prozesuetan oinarritzen da sistema,eta beste batzuen aldean osoenergia gutxi behar dufuntzionatzeko. Sentsoreak xingola--itxura du, kristalaren antzekoegitura eta 10 nm-ko diametroabesterik ez. Platinozko elektrodoakditu, eta gasa dagoeneankonduktantzia elektrikoan gertatzendiren aldaketak neurtzen ditu.

Orain arte egin diren antzekosentsoreak baino egonkorragoa etaaskoz ere sentikorragoa da. Gainera,berehala dago berriro erabiltzekoprest. Izan ere, gasa igaro eta gerohiru minutu besterik ez du beharlehengo konduktantzia izateko; aldiz,beste sistemek 40 minutu ingurubehar izaten dituzte.

N A N O T E K N O L O G I A

ART

XIBO

KOA

SCIE

NCE

Page 5: ASTRONOMIA ZOOLOGIA berriak labur - Elhuyar Aldizkaria · 2013-02-06 · Berriak berriak labur labur ELHUYAR.208.ZK 3 MEDIKUNTZA ETIOPIAKO GONA EREMUAN, gizakiaren eboluzioa ulertzen

OZ

EA

NO

GR

AF

IA

ATLANTIKOAREN HONDOKO HIRI GALDUAN

aurkitu dituzten tximinia hidrotermalakbenetan bereziak dira. Orain arteezagutzen zirenen aldean, konposiziodesberdina dute, eta han bizi direnbakterioek ez dute besteetakoenantzik.

Hain zuzen ere, Ozeano AtlantikokoAtlantis mendigunean aurkitu dituztetximinia horiek. Dezente dira guztira,eta horietatik hogeita hamar batnahiko handiak, 10-60 metro luze.Tximiniak karbonatoz eginda daude,eta gas basikoak igortzen dituzte, osokaustikoak. Aldiz, orain arte ezagutzenzirenak gas azidoak isurtzen zituzten.Horregatik, mikroorganismoak erabatdesberdinak dira batean eta bestean.Adibidez, gas azidoko tximinietakomikroorganismoen energia-iturriakarbono dioxidoa da, baina Hiri

Galduko tximinietan ez dagokarbono dioxidorik, bai ordeametano eta hidrogeno ugari.Eta mikroorganismoak baliabidehorietara egokitzeko gai direlafrogatu dute zientzialariek.

Badirudi, beraz, egoera zailenetanere litekeena dela bizia egotea. Hala,biziaren sorrera ulertzeko bide berriakirekitzen ditu Hiri Galduan egiten aridiren ikerketa mikrobiologikoak.Nolanahi ere, horrez gain bestealderdi asko ere ari dira ikertzenHiri Galduan, hala nola, tximinienegitura geologikoa, fluidoenzirkulazioa, prozesu kimikoak...

Hiri Galduko tximiniak0

700

1000

1300

93

98

102

106

WA

SHIN

GTO

NG

O U

NIB

.

Page 6: ASTRONOMIA ZOOLOGIA berriak labur - Elhuyar Aldizkaria · 2013-02-06 · Berriak berriak labur labur ELHUYAR.208.ZK 3 MEDIKUNTZA ETIOPIAKO GONA EREMUAN, gizakiaren eboluzioa ulertzen

7EL H U YA R. 208. Z K .

ZIENTZIA-FIKZIOAN EZ DA ARRAROA

zerbait ikusezin bihurtzea estalkiberezi batez bilduz gero. Orain,fikzioa errealitate bihurtzeko moduaproposatu dute AEBetako FiladelfiaUnibertsitateko fisikari batzuek.

Orain arte probatu direnestalkiekin, objektuak hondoarenantza hartzen zuen. Horri esker, eznabaritzea lortzen zen, ezkutatzea.Adibidez, Ipar Karolinako ikertzailebatek argia detektatzen eta igortzenzuen sistema bat asmatu zuen.Sistemak hondoa proiektatzen zuenezkutatu nahi zuen objektuan, eta,hala, nolabait ikusezin bihurtzenzuen.

Filadelfiakoek, ordea, ez dutehalakorik proposatzen, estalki edoezkutu bat baizik. Hori erabilita,angelu guztietatik bihurtzen du

ikusezin objektua. Gakoaobjektuak islatzen duen argiaeragoztean dago. Objektubatek ez badu argirik xurgatzenez islatzen, ezin da ikusi. Beraz,ikertzaileek plasmonezkoestalki bat erabiltzea proposatudute.

Plasmonak elektroi-uhinakdira, metalen azaleanerritmikoki mugitzen direnak.Objektu bat plasmonezinguratuz gero, ikusezinbihurtzen da, estalkiak ezdiolako argiari ihes egitenuzten. Nolanahi ere, estalkia ezda magikoa, ez du edozeinobjektutarako balio; materialbakoitzerako sortu behar da uhin--luzera egokia duen plasmonezkoestalkia.

INTSEKTUEK HEGOAK HAIN AZKAR NOLA MUGITZEN DITUZTEN argitu dute Illinois-koTeknologia Institutuan (AEB) ikertzaile batzuek. Ikusi dutenez, miosina eta aktinaproteinetan dago erantzuna, miosinan batez ere.

Lehendik ere bazekiten proteina horien harremanak egiten duela hegalekomuskulua uzkurtzea eta erlaxatzea. Kontua da hain mugimendu azkarra ezin delanerbio-bulkadek kontrolatutakoa izan. Eta aurkitu dute miosinak, malgukiek egitenduten eran, energia elastikoa gordetzen duela uzkurdura bakoitzean, eta hurrengohegal-kolpean askatzen duela.

Aurkikuntzak berak garrantzi handia du, baina erabili duten teknika ere ez datxantxetakoa; izan ere,miosinaren jarduerari bat--bateko argazkien bidezjarraitu diote, eta, horretarako,X izpiak euli baten hegoenmugimenduarekin sinkronizatudituzte. Horretarako, euli batlotu eta hegan doalasinetsarazi diote haizea etaargi-jokoak erabilita.

berri

ak la

bur

Berriaklabur

Hegoak ziztu bizian mugitzeko,miosina malguki

FIS

IKA

Ikusezin bihurtzeko estalkia

Azkenaldian, behin baino gehiagotan ikusidute hartz arrea Kanadan, zirkulu polarretikiparraldera, mila bat kilometrora.Jasotako ile batzuei DNA-proba egindabaieztatu dute han ikusitakoa hartz arrea zela.Eta ezustekoa izan da, hartz arrearen ohikolurraldeak baino askoz iparralderago baitagoinguru hura. Hartz zuriaren lurraldea da.Biologoen ustez, bi hartz-espezie horieklurralde berean topo eginez gero,litekeena da elkarrekin gurutzatzea,behin gertatu baitzen hori zoologiko batean.

Hartz arrea,gero eta iparralderago

Aleazioei begira,gertu-gertutik

Z O O L O G I A

BIO

KIM

IKA

Bi metalez egindako konposatu asko erabiltzendira industrian, tenperatura handietan metalbakarrekoak baino gogorragoak direlako. Halaere, giro-tenperaturan oso material hauskorrakizaten dira. Duela berrogeita hamar urtehauskortasun hori azaltzen duen hipotesi batplazaratu zuten fisikariek. Haien ustez,materialaren egitura perfektua ez den tokietan,atomo-geruzen arteko mugimenduarenmendekoa da hauskortasuna; geruzakelkarrekiko erraz mugitzen badira, materiala ezda hausten, baina mugimendu hori galarazitadagoen kasuetan bai. Dena dela, efektu horiezin izan zuten baieztatu, ez baitzegoenzehaztasun handiko mikroskopio elektronikorik.Orain, ordea, fisikariek baieztatu egin dute duelaberrogeita hamar urte proposatutakoa.

M AT E R I A L A K

J. C

LOVE

R

ART

XIBO

KOA

Page 7: ASTRONOMIA ZOOLOGIA berriak labur - Elhuyar Aldizkaria · 2013-02-06 · Berriak berriak labur labur ELHUYAR.208.ZK 3 MEDIKUNTZA ETIOPIAKO GONA EREMUAN, gizakiaren eboluzioa ulertzen

OS

AS

UN

A

berri

ak la

bur

Berriaklabur

ZENBATETAN ENTZUN DUGU HIRIKO

ZIRKULAZIOAK alergiasorrarazten diola norbaiti?Horrelakoetan, baten batizirkulazioa gogaikarriairuditzen zaiola adierazi nahidu alergia hitzak. Ikertzaileenarabera, ordea, egia da autoenkeak alergia areagotzen duela;beraz, hitzez hitzeko irakurketaere zuzena da.

Ikertzaileek bazekiten erlaziozuzena zegoela hiriko poluzioareneta alergiaren artean. Orain,Alemaniako Munich hirian egindakoikerketa bati esker jakin dute nolaeragiten dion batak besteari.Dirudienez, airean dauden proteina--molekulak kaltegarriagoak bihurtzendituzte autoek isurtzen dituztengasek.

Airean dauden partikulen % 5inguru proteinak dira, eta horietakobatzuk alergenikoak dira; hau da,alergia eragin dezakete. Alabaina,proteina horiek are alergenikoagoakbihurtzen dira autoen gasekin

erreakzionatuz gero, eta alergenikoakez diren batzuk ere kaltegarriakbihurtzen dira erreakzionatuondoren.

Nonbait, autoek jaurtitzen dutennitrogeno dioxido eta ozono--nahastea da erruduna. Aireandauden proteina-molekulekinerreakzionatzen du nahasteak, etanitrato-taldea proteinari lotzen zaio.Ondorioz, proteinak sorrarazten duenerreakzio alergikoa lehen bainobortitzagoa da.

Oraindik ez dakite oso garbizergatik areagotzen den erantzunalergikoa nitratoaren eraginez, bainabadirudi proteinen tirosinaaminoazidora lotzen dela nitratoa, etajuxtu gune horren aurka sortzendituela antigorputzak sistemaimmuneak. Nolanahi ere, ez da horiproteinen ahalmen alergenikoariburuzko azalpen bakarra, bestefaktore batzuk ere hartu beharbaitira kontuan, adibidez, proteinahorien itxura edo forma.

8 EL H U YA R. 2005E KO A P I R I L A

Aurpegi ezagunenariere ezin begiratu

Begiratua mehatxu gisa hartzen duteautistek, baita lagunik edo sendikorik

gertukoenarena ere. Orain arte uste izanda lotsa-kontua zela, baina orain azalpenaeman diote autistek begiratuari ez eusteari

—edo arrazoietako bat behinik behin—.Ikerketa Wisconsin-eko Unibertsitatean

egin dute, garunaren erresonantziamagnetiko bidezko irudikapena erabilita.

Dirudienez, aurpegiak ikusitakoan autistenamigdalek ohiz kanpoko jarduera dute, etaamigdala sentipen negatiboekin lotzen den

garunaren atala da.

M E D I K U N T Z A

Autoek alergia ematendidate!

Plasma burbuila barruanAEBetako Illinoisko Unibertsitatean

esperimentu berezi bat egin dute. Azidosulfurikoz betetako ontzi batean xenon etaargonezko burbuilak sortu dituzte; segidan,ultrasoinu-uhinez bonbardatu dituzte. Hala,

frogatu dute burbuilek kolapsatzean igortzenduten argia begi hutsez ikus daitekeela.

Kolapsatutako burbuila horien tenperatura20.000 kelvin ingurukoa da, hau da, Eguzkiaren

azalekoa baino lau aldiz handiagoa. Horrekesan nahi du burbuilen barruan plasmadagoela. Ikerketa oso garrantzitsua da,

fusio nuklearrean aurreratzeko balio baitu.

F I S I K A

JAKINA DA ARRAIN-KOIPEAREN

GANTZ-AZIDOEK (omega-3aketa halakoak) gaitz askoren aurkalaguntzen dutena: bihotzekoak,asma... Guztiek dute zerikusiahanturaren batekin.

Bada, ikusi dutenez, gantz horiezgain aspirina ere hartzen bada, onuraare eta nabarmenagoa da; izan ere,omega-3 gantz-azidoak hanturajaisten duten lipido bilakatzen dira, etaeraldaketa hori azkarrago gertatzenomen da aspirina tartean denean.

Orain lipido horiek ari dira ikertzen;eta espero da horiek laborategiansintetizatuta botika gisa erabili ahalizango direla.

Arraina aspirinarekin botikaberriak ikertzeko

BIO

KIM

IKA

ART

XIBO

KOA

T.G. MC INNE

Page 8: ASTRONOMIA ZOOLOGIA berriak labur - Elhuyar Aldizkaria · 2013-02-06 · Berriak berriak labur labur ELHUYAR.208.ZK 3 MEDIKUNTZA ETIOPIAKO GONA EREMUAN, gizakiaren eboluzioa ulertzen

AUSTRALIAKO HEGOALDEKO KOSTAN

ornitorrinkoaren–monotrematuen– antzinakoarbaso baten fosila aurkitu dute.Espezie berria dapaleontologoentzako, etaTeinolophos trusleri izena jarridiote.

Horraino ez dirudi aurkikuntzahorrek halako garrantzirikdaukanik, baina monotrematuhorren erdi-belarrian dago

ustekabea; izan ere, hezurtxobakarra du –monotrematumodernoek, aldiz, hiru, gainerakougaztunek bezala–.

Logikak hala aginduta, orainarte uste zen ugaztun-taldehorien arbaso komunak bazuelahiru hezurtxoko egitura konplexuhori. Baina T. trusleri duela115 milioi urte bizi izan zen;ordurako eboluzioan banatutazeuden ugaztun plazentalioak,

martsupialioak etamonotrematuak.Beraz, ugaztunmonotrematueketa gainerakoekeboluzio-bidedesberdinei jarraituzieten, baina, azkenean,egitura berera iritsi ziren,hiru hezurtxokoegiturara, alegia.

berri

ak la

bur

Berriaklabur

Homo floresiensisespezie bat zenFlores uhartean aurkitutako garezurrakespezie bereizi bati zegozkion; hau da,Homo floresiensis deiturikoa benetanespezie bat da. Hori erakusten omen dutegarezurrei eginiko tomografia-eskanerrek.

Eskanerrak hominido txiki haienburmuinaren egitura azaldu du, etaegitura hori hainbat espezietakoekinalderatu da: Homo erectus-enekin,txinpantzeenekin, gaur egungogizakiarenarekin...

Emaitzak zalantzak argitzeko baliokodu; izan ere, hainbat adituk uste zutengarezur haiek pigmeoenak izan zitezkeelaedo malformazio bat zutela (mikrozefalia).

F I S I O L O G I A

9EL H U YA R. 208. Z K .

POLUZIOA TXOKO GUZTIETARA ARI

DA ZABALTZEN. Industriaksortutako substantziak,adibidez, baleen organoetanere agertu dira. Agian gauregun hori ez da osoharrigarria. Ohikoa da.Baina, beharbada iturria ez dabeti guk uste duguna:Estatu Batuetako ozeanografobatzuek frogatu dute animaliahoriek sortzen dituztenberezko substantzia batzukpoluitzaileen oso antzekoakdirela.

Egia da: suaren aurkakosubstantziak, pestizidak etabeste produktu askokitsasorainoko bidea egiten duteindustrietako hondakin-uraren

bitartez. Itsasoan, animaliekbarneratu eta metatu egitendituzte, belakiek, muskuilueketa elikatzeko ura iragaztendutenek batez ere. Horiek,horiek jaten dituztenek, etahoriek jaten dituztenak jatendituztenek ere metatzendituzte produktu artifizialak.Horregatik daude nonahipoluitzaileak.

Baina beti ez da horigertatzen. Animaliabatzuek artifizial-itxurakokonposatuak ere ekoiztendituzte, berez. Nola jakindaiteke nondik datorrenitsas animalia bateanagertzen den substantzia bat?Gizakiaren poluzioarenondorio den edo produktunaturala den?

Massachusettsekoozeanografo batek horibereizteko teknika batproposatu zuen:karbono-14aren proba egitea.Gizakiak petroliotik abiatutasintetizatzen ditu produktupoluitzaileak, eta, beraz,karbono-14 asko galdu dute;fosilek bezalaxe. Animalienberezko substantziak badira,ordea, ekoiztu berriak diraeta karbono-14 kantitatehandia dute proportzioan.Beraz, proba hori izandaiteke argibidea.

Egin dituzten probak osoadierazgarriak dira: dirudienez,produktu horietako askonaturalak dira.

E K O L O G I A

E. I

MA

Z

PA

LE

ON

TO

LO

GIA

Hainbat eboluzio-bideegitura berera iristeko

Animaliek ere ekoizten dituzte poluitzaile-itxurako substantziak

ART

XIBO

KOA

WU

STL

Page 9: ASTRONOMIA ZOOLOGIA berriak labur - Elhuyar Aldizkaria · 2013-02-06 · Berriak berriak labur labur ELHUYAR.208.ZK 3 MEDIKUNTZA ETIOPIAKO GONA EREMUAN, gizakiaren eboluzioa ulertzen

berri

ak la

bur

Berriaklabur

FRANTZIAN 2002AN HIL ZEN AHUNTZ

BATEK behi eroen gaitza zuelabaieztatu dute ikertzaileek.Horrez gain, Britainia Handiansusmoa dute 1990ean hil zenahuntz batek ere gaitz hori zuela.Hain zuzen, Frantziako kasuabaieztatu eta gero egindakoazterketak piztu du susmoa.

Ikertzaileek lehendik eresusmatzen zuten ardiek etaahuntzek ere izan zezaketela behieroen gaitza, behiek bezalainfektatutako ganaduaz egindakopentsua jaten baitzuten gaixotasunazerk sortzen zuen jakin aurretik.Gainera, behietan infektatzeko modubakarra gaitzarekin hildakoaren

haragia jatea da, baina ardietaneta ahuntzetan litekeena da gaitzaduenak ondokoa kutsatzea.Horrek azaltzen du zergatik iraunduen gaur arte gaixotasunak, nahizeta urteak igaro diren hildakoenharagiaz pentsuak egitea debekatuzenetik.

Halaber, ardiek eta ahuntzekerrazago transmititzen dute gaitza,giharretan ere izaten baitituztegaixotasuna eragiten duten prioiak.Aldiz, behietan gehienbat nerbio--sisteman metatzen dira prioiak.Bestalde, ahuntzetan eta ardietanzaila da gaixotasuna identifikatzea,antzeko sintomak izaten baitituanimalia horietan arrunta den bestegaixotasun batek, scrapie-ak edoikarak alegia.

Ardiek eta ahuntzek behi eroengaitza transmititzeko arriskuadagoela ikusita, 2002an azterketakegiten hasi ziren EuropakoBatasunean, eta oraingoz kasuhauek besterik ez dira agertu.

A B E L T Z A I N T Z A Behi eroen gaitza, ahuntzetan

MIK

E.SO

BORI

NG

.ORG