Atarian sartzeko identifikazioa eta erregistroa€¦ · Alde batetik, ikastaroaren izenburua edo...
Transcript of Atarian sartzeko identifikazioa eta erregistroa€¦ · Alde batetik, ikastaroaren izenburua edo...
1
1 Atarian sartzeko identifikazioa eta erregistroa Atariak emandako zerbitzuen zati bat pribatua da, beraz, ataria nabigatzen duen pertsona erregistratuta eta
identifikatuta egon behar da.
Aplikazioan sartzeko, gaur egungo “Irakasle” plataformako erabiltzaile berbera (NANa) eta pasahitz berbera
erabili beharko dira
2
Pasahitza ez baduzu gogoratzen sakatu “Pasahitza ahaztu duzu”.
Pasahitza posta elektronikoan jasoko da eta automatikoki pasahitza aldatzeko eskaera agertuko da.
Aplikaziora, XLENT-eko erabiltzaile eta pasahitzarekin sartzeko aukera ere egongo da, hezkuntza ingurune
berriaren aplikazioetara sartzeko erabiltzen ditugunak, eskuinaldean daudenak.
3
Pasahitza gogoratzen ez bada, ikastetxe publikoko irakasleek ikastetxeko zuzendariari eskatu behar diote
erreseteoa. Itunpeko irakasleek CAUra deitu behar dute pasahitz berria eskuratzeko.
4
2 Prestakuntza-katalogoa Goiko menuko "PRESTAKUNTZA-KATALOGOA" aukeraren bidez, irakasleek eskaintzen diren Prest gara
ikastaroak ikusi, horietan izena eman eta dagokion ziurtagiria deskargatu ahal izango dute. Horretarako,
plataforman NAN/AIZ edo XLNET erabiltzailea eta pasahitza bidez identifikatu beharko dira.
2.1 Ikastaroen bilaketa
Alde batetik, ikastaroaren izenburua edo horren zati bat idazteko aukera ematen duen eremu zuria
erakusten da, eta bilaketa egiteko, "BILATU" botoia sakatu behar da.
Bestalde, "IKASTAROEN KATALOGO OSORAKO SARBIDEA” botoian sar gaitezke. Bertan, ikastaro guztiak
agertuko dira, inolako iragazkirik gabe.
Bigarren aukera hori aukeratuz gero, emaitza guztiak biltzen dituen pantaila bat eta hainbat bilaketa-
iragazki dituen menu bat agertuko dira, behar izanez gero konbinatuta erabil daitezkeenak.
5
Azkenik, hasierako bilaketa-pantailan hurrengo ikastaroen esteka zuzenak ere agertzen dira, bilatzailea
erabili beharrik gabe.
2.2 Izen-ematea
Ikastaroen bilaketa egin ondoren, hauek guztiak zerrenda batean agertuko dira datu garrantzitsuenen
laburpen batekin (izena emateko datak, hasiera data, egoera) baita ikastaroan izena emateko botoi batekin
ere.
Xehetasun gehiago ikusteko izenburuan klikatu behar da.
6
Jarraian ikus daitekeen moduan, xehetasun gehiago aurkezten dira eta kontsultatzen ari garen ikastaroarekin
zerikusia duten beste ikastaro batzuen zerrenda bat ere erakusten da, irakaslearentzat interesgarriak izan
daitezkeenak.
Azkenik, ikastaroan izena eman nahi izanez gero, "INSKRIPZIOA" botoia sakatu besterik ez da egin behar.
Jarraian, mezu hau agertuko da, bi erantzun-aukerekin:
"AMAITU” botoiari ematean, ikastaroen hautaketa gordetzen da; horrela, plataforman saioa ixten badugu
eta berriro sartzen bagara, hautaketa gure profilean mantenduko da. Bestalde, aldi berean ikastaro baten
baino gehiagotan izena eman nahi badugu, hots, bilatzailearen orrian mantendu nahi izanez gero,
"JARRAITU" botoia sakatu behar da. Azken aukera honek ez du hautaketa gordetzen. Hautaketa osoa egin
ondoren, "AMAITU" botoia sakatu behar da beti, aplikazioak gure hautaketa gorde dezan.
Pantailaren goiko aldean, eskuinaldean, irakaslearen izenaren gainean klik eginez gero, egindako inskripzioen
kopurua ikus daiteke baita hauetan sartu eskaera amaitu eta bidali ahal izateko.
7
Hautaketa ikustera sartzean, aplikazioak ikastaroen lehentasun-ordena aukeratzeko/aldatzeko aukera
ematen du, betiere 1. zenbakitik hasita eta goranzko ordenan. Bestalde, aukera dago ikastaro bat zerrendatik
ezabatzeko paperontziaren ikonoa sakatuta.
Eskaera behin betiko bidaltzeko "BIDALI” botoian klik egin behar da.
2.3 Nire prestakuntza eta ziurtagirien deskarga
Irakaslearen izenaren menu zabalgarritik "NIRE PRESTAKUNTZA" atalera ere sar gaitezke. Atal horretan,
irakasleak izena emateko hautatu dituen ikastaroak (ikastaroaren izena, ikastaroaren datak, egoera) eta izena
emateko aldian daudenak (izena emateko datak, hasiera datak…) agertuko dira.
8
Pantaila beraren goiko aldean, eskuinaldean, "PREST_GARA ETA HOMOLOGATUTAKO IKASTAROEN
ZIURTAGIRIEN ESKAERA” botoia ere badago. Bertan klik egin beharko da irakasleak amaitutako ikastaroaren
ziurtagiria deskargatu ahal izateko. Ziurtagiriaren sorrerak minutu batzuk har ditzake.
"BIDERATZEN ARI DIREN ESKAERAK” atalaren amaieran, "NIRE IKASTARO GUZTIAK IKUSI" botoia dago.
Bertan, aurretik eta urteetan zehar egindako prestakuntzen historia bistaratuko da, eta haren ziurtagiria
berriro deskargatu ahal izango da.