Aukera berdintasuna

3
1. Gure gizartean, printzipio horren aplikapenaren adibide izan daitezken egoerak inbentariatuko ditugu. Aukera berdintasuna kontzeptua, gizaki guztiak maila berean tratatzea eta aukera berdinak izatean datza. Hau, bizitzako alor askotan aplika daiteke, besteak beste hezkuntzan, kulturan, arrazan, sexuan, generoan etab. Kontzeptu hau modu ezberdinetan interpretatu daitekeela ohartu gara talde handian hitz egin ondoren; “aukera berdintasuna” kontzeptuak gure ustez bi interpretazio oso ezberdin eduki ditzakeela. Irudian oso argi azaltzen dira gure bi interpretazioak. Ezkerreko aldean, hirurei aukera berdina eskaintzen zaie baliabide aldetik (kaxak, hezkuntzan duen adierazpena irakasleak ematen diena izango litzateke), eskuinekoan berriz, baliabide aldetik ez dute aukera berdinik, baina helburu aldetik ( partidua ikustea, hezkuntzan denek lortu beharreko helburua izango litzateke) orekatuak daude, beraz, aukera berdintasuna zentzu horretan, badute. Gure gaia eskola inklusiboa izanik, eskuineko irudiak definitzen du guretzako aipatutako kontzeptu hau. Gure ustez, aplikapenari dagokionez, gizartearen alor askotan aukera berdintasuna lortzen saiatzen gara; adibidez, Donostian, zebrabideetan itsuak pasatu ahal izateko soinudun semaforoak jarri dituzte, Dbus autobus zerbitzuak gurpildun aulkian dauden pertsonei bertan garraiatzeko aukera ematen die plataforma baten bitartez. Dena den,

Transcript of Aukera berdintasuna

  • 1. Gure gizartean, printzipio horren aplikapenaren adibide izan

    daitezken egoerak inbentariatuko ditugu.

    Aukera berdintasuna kontzeptua, gizaki guztiak maila berean tratatzea eta aukera

    berdinak izatean datza. Hau, bizitzako alor askotan aplika daiteke, besteak beste

    hezkuntzan, kulturan, arrazan, sexuan, generoan etab.

    Kontzeptu hau modu ezberdinetan interpretatu daitekeela ohartu gara talde handian

    hitz egin ondoren; aukera berdintasuna kontzeptuak gure ustez bi interpretazio oso

    ezberdin eduki ditzakeela.

    Irudian oso argi azaltzen dira gure bi interpretazioak. Ezkerreko aldean, hirurei aukera

    berdina eskaintzen zaie baliabide aldetik (kaxak, hezkuntzan duen adierazpena

    irakasleak ematen diena izango litzateke), eskuinekoan berriz, baliabide aldetik ez dute

    aukera berdinik, baina helburu aldetik ( partidua ikustea, hezkuntzan denek lortu

    beharreko helburua izango litzateke) orekatuak daude, beraz, aukera berdintasuna

    zentzu horretan, badute. Gure gaia eskola inklusiboa izanik, eskuineko irudiak

    definitzen du guretzako aipatutako kontzeptu hau.

    Gure ustez, aplikapenari dagokionez, gizartearen alor askotan aukera berdintasuna

    lortzen saiatzen gara; adibidez, Donostian, zebrabideetan itsuak pasatu ahal izateko

    soinudun semaforoak jarri dituzte, Dbus autobus zerbitzuak gurpildun aulkian dauden

    pertsonei bertan garraiatzeko aukera ematen die plataforma baten bitartez. Dena den,

  • beste leku askotan iniziatiba hau ez da martxan jarri, beraz, esan dezakegu aukera

    berdintasuna ez dagoela orokortuta, ez da guztizkoa.

    Horrez gain aldaketa batzuk eman dira hezkuntza arloan, adibidez; lehen, gizonak eta

    goi mailakoak bakarrik parte hartu zezaketen, baina gaur egun emakumeak eta maila

    ekonomiko baxuenekoak ere hezkuntzarako eskubidea dute. Beraz, nahiz eta aukera

    berdintasuna ez den guztizkoa aurrerapausoak ematen ari gara.

    Talde handian gai honen inguruan eztabaidatzen hasi garenean, gure ideia apur bat

    aldatu dugu manifestazio kontzeptuaren inguruan hitz egin dugulako, hau aproposa

    iruditu zaigu aukera berdintasunaren adibide garbi gisa. Izan ere, pertsona orok du

    bertara joateko aukera, ez da dirurik behar doakoa delako eta norberaren

    pentsamendua adierazten da.

    2. Printzipio honen ondorio pedagogikoak argitzen saiatuko gara,

    gelan eta eskolan aplikatzerakoan izan ditzakegun gora-beherak

    aurreikusiz, hain zuzen ere

    Aurreko galderan, aukera berdintasuna eskuineko irudiak definitzen duela adostu

    dugu; honela izanik, uste dugu eskolan aplikatzerakoan hainbat gora-behera egon

    litezkeela. Ikasle guztiek irakaslearen arreta bereganatu nahi dute, irakasleak

    aukera berdintasuna aplikatuz, ikasleen beharren arabera, laguntza gehiago

    eskainiko die batzuei. Hala, laguntza gutxien eskainiko dien ikasleek frustraziora

    joko dute, beraiek ere irakaslearen arreta nahi dutelako. Fenomeno hau, aurtengo

    praktika aldian ikusi ahal izan dugu; ikasle guztiek gure arreta nahi zuten uneoro,

    eta batekin bestearekin baino denbora gehiago egoten ginenean, besteak

    haserretu egiten ziren.

    Talde txikiko hausnarketa izan da, aukera berdintasuna hezkuntzan lortzea utopia

    bat dela. Hala ere, utopia honetara heltzeko bide egokiena proiektuen bidezko

    hezkuntza da. Bertan, ikasleek aukeratzen dituzte landu nahi dituzten gaiak,

    horrenbestez ez daukate baliabide didaktikorik (testuliburuak). Era honetan ikasle

    autonomoak sortzen dira, eurek bakarrik aukeratu behar dutelako. Beraien arteko

    harremanak sendotzeko aukera dute, erabakiak hartzeko orduan denen parte

    hartzea eta komunikazioa sustatzen delako.

  • Garrantzitsua iruditzen zaigu, hezkuntza komunitateko partaide guztiak parte

    hartzea ikasleen garapenean, hau da, irakasle, familia, gizarte zerbitzuak,

    instituzio desberdinak etab.

    Ondorioz, aukera berdintasuna lortzeko bidean gehien hurbiltzen den

    irakaskuntza-ikaskuntza eredua, ikas komunitatea izango litzateke. Irakaskuntza-

    ikaskuntza eredu honetan, proiektuka egiten da lan, bakoitzaren erritmoa

    errespetatzen da nahiz eta helmuga bera izan guztiek. Honez gain, familiaren

    parte hartze handia dago eredu honetan, izan ere, erabakiak ikasle, irakasle eta

    gurasoen artean hartzen dira. Bestetik, ohikoa da gelan boluntarioak edukitzea

    txokotan lan egin ahal izateko eta heldu baten laguntza edukitzeko, bertan, nahiz

    eta irakasleak guztiei denbora berdina ez eskaini, beti izango dute heldu baten

    laguntza.