AURKEZPEN OROKORRA...•Haur Hezkuntza bi ziklok (0-3, 3-6) osatzen dute, biek elkarren artean...

16
AURKEZPEN OROKORRA ELGOIBAR IKASTOLA

Transcript of AURKEZPEN OROKORRA...•Haur Hezkuntza bi ziklok (0-3, 3-6) osatzen dute, biek elkarren artean...

Page 1: AURKEZPEN OROKORRA...•Haur Hezkuntza bi ziklok (0-3, 3-6) osatzen dute, biek elkarren artean lotura handia dutelarik •Haur Hezkuntzan hiru eremu lantzen ditugu: nortasuna eta autonomia

AURKEZPEN OROKORRA

ELGOIBAR IKASTOLA

Page 2: AURKEZPEN OROKORRA...•Haur Hezkuntza bi ziklok (0-3, 3-6) osatzen dute, biek elkarren artean lotura handia dutelarik •Haur Hezkuntzan hiru eremu lantzen ditugu: nortasuna eta autonomia

ZEREGINA

IKUSPEGIA

BALOREAK

Elgoibar Ikastola, 0-16 urte bitarteko Elgoibartar eta inguruko

herritarrei zuzenduriko kalitatezko hezkuntza euskalduna

eskaintzen duen ikastetxea da. Herri ekimenetik sortua izanik,

Elgoibarren euskara eta euskal kulturaren zabalkundean

konpromisoa du.

Hezkuntzan eta bizikidetzan Euskara irakas-hizkuntza izanik,

eleaniztasunean hezten ditu ikasleak.

Hezkuntza bere osotasunean ulertzen du, integrala, ezagutzaz gain

baloreak landuaz.

Hezkuntza aurrerakoia eskaini asmoz, arlo ezberdinei zuzentzen

zaizkion hainbat proiektu garatzen du, eta IKT-ak hezkuntzan eta

egunerokoan txertatzen ditu.

Guraso zein gizartearen beharretara zuzentzen zaizkion

zerbitzuekin osatzen du bere hezkuntza proiektua, eta zerbitzu

hauek hezkuntza prozesua indartzearen ikuspegitik lantzen eta

eskaintzen ditu.

Kooperatiba integral izaera du, non profesionalez gain, guraso eta

ikasleen partaidetza bermatzen eta sustatzen den.

Ikastola kide den komunitateko pertsonekin eta eragileekin

elkarlanean (gurasoak, profesionalak, ikasleak, herritarrak,

eragileak) Euskal Herrian erreferentzia izango den

kalitatezko hezkuntza integrala eta berritzailea eskaini

nahi da.

Gizartearen, familiaren zein ikasleen beharretara

aurreratzeko gai den erakunde moduan eraiki nahi da, beti

ere, zerbitzu eskaintza aurreratua izanik.

Herri mailan, euskara eta euskalgintza bermatzen eta

sustatzen duen ezinbesteko eta erreferentziazko eragilea

izan nahi da, euskalgintzaren zein herrigintzaren aldeko

lanean diharduten gainontzeko eragileekin elkarlan estuan

arituz.

Azkenik, Elgoibarren eta Elgoibarko herritarren

garapenean eta ongizatean protagonista nabarmena

izatea nahi du Ikastolak.

Euskara eta euskalgintzarekin konpromisoa

Bikaintasuna eta etengabeko hobekuntza

Berrikuntza eta ekintzailetasuna

Lankidetza, elkarlana eta parte hartzea.

Portaera arduratsua.

Aniztasuna

Errespetua

Ingurumenarekiko konpromisoa

Solidaritatea

Page 3: AURKEZPEN OROKORRA...•Haur Hezkuntza bi ziklok (0-3, 3-6) osatzen dute, biek elkarren artean lotura handia dutelarik •Haur Hezkuntzan hiru eremu lantzen ditugu: nortasuna eta autonomia

EUSKARA ETA EUSKAL KULTURA SUSTATZEN DITUGU:

¨ Euskara bultzatzeko hiritarrek sortutako ikastola gara.

¨ Gure Hezkuntza Proiektuak proposatzen du: Ikasleak euskaraz bat–

bateko mintzamen gaitasunak lortzea, komunikazio egoera

esanguratsuak direla bide, beren lehen harreman hizkuntza izan dadin.

IKASTOLEN ELKARTEA:

¨ Elgoibar Ikastola Ikastolen Elkarteko kide sortzailea da, hau da, gure

hizkuntza eta kulturaren hedapenarekin nahiz testu liburu edo material

didaktikoak sortzearekin konprometituta gauden eskola elkartekoa. Kide

izate honek Herri Administrazioarekiko komunikazioa errazten digu, eta

Euskal Herriko ikastolekiko elkarlana eta hezkuntza materialak sortzea

ahalbidetzen digu.

¨ Ikastolen Elkarteak sortutako material kurrikularra Euskal Herriko D

ereduko eskolen %70ak erabiltzen du, eta Euskal Herriaren ikuspegitik

egindakoak da.

Page 4: AURKEZPEN OROKORRA...•Haur Hezkuntza bi ziklok (0-3, 3-6) osatzen dute, biek elkarren artean lotura handia dutelarik •Haur Hezkuntzan hiru eremu lantzen ditugu: nortasuna eta autonomia

HERRI ONURAKO KOOPERATIBA:

Pedro Miguel Urruzuno kooperatiba herri onurako izendatu zuen Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte

Sailburuak 2002ko abenduaren 2an, 2003ko urtarrilaren 20an argitaratu zen aginduan, Euskadiko interes

orokorraren alde egiten duelako eta 64/1999 aginduak herri onurako izendapenerako baldintzak betetzen

dituelako, hau da, hezkuntzarako xedea duela eta irabazi asmorik ez duela, bere estatutuetan espresuki azalduz:

¨ Ekonomia ekitaldi batean emaitza positiboa sortzen bada, onurak ez dira bazkideen artean banatuko.

¨ Sozietatearen kapitalen bazkideek egiten dituzten ekarpenek, derrigorrezkoek nahiz borondatezkoek ez dute

diruaren legezko korritutik gorako interesik izango, horiek eguneratu ahal izango den arren.

¨ Kontseilu Errektoreko karguak dohainik betetzen dira. Halere, diru konpentsazioak eman dakizkieke

Kontseiluko kideek dagozkien egitekoak burutzerakoan izaten dituzten gastuetarako.

¨ Lan bazkideen edo, kasua bada, lan bazkideen eta inoren konturako langileen ordainketek ez dute gainditzerik

izango sektoreko soldatadun langileei aplikatzen zaien hitzarmen kolektiboak lanbideko kategoria eta

jardunaren arabera ezartzen dituen ordainketen ehuneko berrogeita hamarra.

KOOPERATIBA:

¨ Ikastolaren titularra Pedro Miguel Urruzuno kooperatiba da (hala deitzen da herriko idazlearen omenez).

¨ Beren seme-alaben hezkuntzarako Ikastola aukeratzen duten guraso guztiak dira kooperatiba-kide bertan

lanean ari diren langileekin batera.

¨ Elgoibar Ikastola (ERKIDE) Euskadiko Lan Elkarteen, Irakaskuntza eta Kreditu Kooperatiben Federazioko

partaidea da, EAE-ko irakaskuntza gehienak biltzen dituena.

¨ Kooperatibaren kudeaketa (4/1993) Euskadiko Kooperatiben Legearen arabera egiten da. Kooperatiba

eraketa juridikoak herri administrazioen aldeko begirunea du; Espainiako Konstituzioaren 129.2 artikuluan eta

Euskadiko 4/1993 Kooperatiben Legean.

Page 5: AURKEZPEN OROKORRA...•Haur Hezkuntza bi ziklok (0-3, 3-6) osatzen dute, biek elkarren artean lotura handia dutelarik •Haur Hezkuntzan hiru eremu lantzen ditugu: nortasuna eta autonomia

NOLA KUDEATZEN DA ELGOIBAR IKASTOLA? P.M. Urruzuno Koop. Elkartea osatzen duten gurasoena eta langileena da Ikastola, hau da, beren seme-alabak Ikastolan

dauzkaten gurasoena eta bertan lanean ari diren langileena, aurreko gurasoen eta irakasleen herentzia.

¨ Bazkidea izateko 60€ jarri behar dira (behin bakarrik).

¨ Ikastola edozein herri edo kultura elkarte bezala gobernatzen da: Urtero biltzen den bazkideen Batzar Nagusi bat dauka

eta beronek izendatzen duen Batzorde bat, Kontseilu Errektorea.

¨ Kontseilu Errektorea gurasoek eta lan bazkideek osatzen dute, eta Ikastolako Zuzendaritzak berauen gain-

begiradapean lan egiten du.

¨ Guraso eta lan bazkide Kooperatibaren forma du, “Pedro Miguel Urruzuno Koop. Elkartea” izenpean, Elgoibarko

idazlearen omenez.

¨ Badago kontsultarako eta informaziorako beste organo bat, Gurasoen Kontseilua, gela bakoitzeko gurasoen

ordezkariek osatzen dutena.Talde honek, etapa eta zikloka antolatuta, zenbait kirol jardunen eta Ikastolaren laguntzarako

hainbat ekintzen antolaketaren ardura hartzen du: Pilota eguna, J.G Krosa, mendi irteerak, loteriaren salmenta, kirol

jantzien salmenta, Gabon Zahar txosna, Oin Alai eta Ikastolaren eguna, besteak beste.

¨ Lan bazkideekiko informazio eta kontsulta harremanetarako, berriz, Gizarte Kontseilua izeneko organoa dago.

¨ Eta, amaitzeko, gurasoen eta lan bazkideen ordezkaritzapean, bi talde kontrol lanetan: Zaintza Kontseilua eta

Errekurtso Batzordea.

¨ Elgoibar Ikastolan matrikulatzeak dakar P.M. Urruzuno Sozietate Kooperatiboko bazkide egitea eta honek bere

estatutuetan onarturiko eskubide eta betebeharrak betetzera konprometitzen zaituzte.

ELGOIBAR IKASTOLA ETENGABEKO HOBEKUNTZA DINAMIKAN

Elgoibar ikastolak 1995. urtean izan zuen EFQM ereduari buruzko lehen berria EUSKALIT fundazioaren eskutik.

Bikaintasunaren bidean hasi zenetik etengabeko hobekuntzaren kultura ezartzea izan da helburu nagusienetakoa. 2008an

bikaintasunerako konpromiso diploma hartu zuen eta 2010eko abenduaren 16an Eusko Jaurlaritzaren zilarrezko Q saria

eskuratu zuen.

Ikastolak urteak eman ditu bere egiteko eran lagunduko dion kudeaketa sistema definitzen eta sendotzen. Pixkanaka,

baina etenik gabe, joan da egun oinarritzat duen egituraketa eta antolaketa finkatzen, helburuak, nahiak, beharrak adosten

eta partekatzen ikasleen, familien eta erakundeko profesionalen artean; aliantzekin eta bide lagunekin sare sendoa

eratzen.

Page 6: AURKEZPEN OROKORRA...•Haur Hezkuntza bi ziklok (0-3, 3-6) osatzen dute, biek elkarren artean lotura handia dutelarik •Haur Hezkuntzan hiru eremu lantzen ditugu: nortasuna eta autonomia

HAUR HEZKUNTZAKO EZAUGARRIAK:

•Haur Hezkuntza bi ziklok (0-3, 3-6) osatzen dute, biek elkarren artean lotura

handia dutelarik

•Haur Hezkuntzan hiru eremu lantzen ditugu: nortasuna eta autonomia pertsonala,

ingurune fisiko eta soziala (sozializazioa) eta komunikazioa eta errepresentazioa.

•Etapa honek, haurrak bere buruarekiko irudi positiboa garatu eta dituen

ahalbideetan konfiantza izanez bere gorputza eta ingurua ezagutzen joatea du

helburu

•Era globalizatzaile batean egiten dugu lan eta haurrek dakartzaten aurre-

ezagutzetatik abiatzen gara. Manipulazioaren, jokoaren eta esperimentazioaren

bitartez, haurren ezagupena eraikitzen joaten gara gure heziketan ekintzei

lehentasuna emanez

•Euskara, heziketa prozesuan transmisio hizkuntza izanik, gure ikasleak, 4

urterekin, ingelesaren lanketan ere hasten dira

•Baditugu, bestalde, esku-hartze neurriak ere hobetu beharrak azaltzen dituzten

ikasleentzat

Page 7: AURKEZPEN OROKORRA...•Haur Hezkuntza bi ziklok (0-3, 3-6) osatzen dute, biek elkarren artean lotura handia dutelarik •Haur Hezkuntzan hiru eremu lantzen ditugu: nortasuna eta autonomia

2.- Haurra ez da eraman behar…

•Zentzuak hala esaten duenean

•Ikastolan eman ezin zaion zaintza behar duenean edo

ikastolako ekintzetan egoki parte hartzeko moduan ez

dagoenean.

•Besteak beste, honako sintoma hauek dituenean:

•Sukarra edo febrikula.

•Arnas zailtasuna eta/edo eztul iraunkorra (ez

bada katarro arrunta).

•Suminkortasuna (negar kontsolaezina).

•Gorakoa, ageriko arrazorik gabe.

3.- Haurra egoera hauetan ez da ikastolara eraman

behar

Hauetako gaixotasunen bat duenean:

Beherakoa, odolaz edo mukiaz.

Konjuntibitis zornetsua (begiak gorri eta jarioa).

Infekzioa azalean (inpetigoa).

Exantemak (mantxak azalean), aftak eta eskarlatina.

Zorriak (tratamendu gabe).

Hazteria, astanafarreria, kukurruku-eztula, elgorria,

hazizuriak, tuberkulosia, A hepatitisa.

Pediatrak edo zentzuak gomendatzen duen beste

edozein egoeratan.

4.- eta haurra noiz itzuli daiteke berriz ikastolara?

Prozesu infekzioso bakoitzak bere bilakaera dauka, baina arau

orokor gisa honako hauek har daitezke:

•Haurrak 24 ordu baino gehiago daramatzanean sintoma gabe

edo gutxieneko sintomekin.

•Pediatrarengana jo badugu, hark hartuko du erabakia.

•Haurra ondo sentitu behar da. Guztiz sendatu gabe joaten bada

eskolara, berriz gaixotzeko arrisku aukera handitu egiten da.

•Dena dela, etxean egoteko epea gaixotasunak berak zehaztuko

du edo, hala behar izanez gero, tratamenduak.

GAIXOTASUNEN AURREAN NOLA JOKATU ORIENTATZEKO

1.- Zergatik geratu behar du etxean haurrak?

•Gaixorik dagoen umearen defentsak lanpetuta daude haren

infekzioari aurre egiten; beraz, hura izango da lehena beste

prozesu infekzioso bat hartzen. Beste haurrak kutsatu ditzake.

•Haurra hobeto dago etxean: nahi duenean deskantsatu dezake

eta ez dauka zertan beste haurren erritmorik jarraitu.

•Haurra gaixorik dagoenean eraman behar al dut ikastolara?

Galdera egin ordez, ondorengoa egingo balitz: gaixorik dagoen

haurra etxean ala ikastolan zaindu behar da? Erantzunean ez

genuke zalantzarik izango.

Page 8: AURKEZPEN OROKORRA...•Haur Hezkuntza bi ziklok (0-3, 3-6) osatzen dute, biek elkarren artean lotura handia dutelarik •Haur Hezkuntzan hiru eremu lantzen ditugu: nortasuna eta autonomia

2. Aprendizaietarako haurrak behar dituen

gaitasunak

•· Ahalegina

•· Sozializazioa

•· Esperientziak konpartitzen jakitea

•· Tolerantzia

•· Lasaitasun afektiboa

•· Oreka emozionala

•· Imitazioa

•· Itxaroteko gaitasuna

•· Frustrazioei aurre egiten jakitea

3. Gurasoek izan behar duten jarrera

•· Entzuten jakitea

•· Konfidantza eta afektibitatea

•· Arazoei aurre egiten laguntzea

•· Eredu ona izatea

•· Gure hizkuntza eta kultura ezagutaraztea

•· Hausnartzen laguntzea

•· Estimulatzea

•· Egia esaten irakastea

•· Arau argiak, finkoak ematea

•· Denak koherentziaz jokatzea

•· Denbora ematea

•· Lasaitasuna, babesa ematea

HEZKUNTZA EGOKIAREN OINARRIAK

Haurraren nortasuna eta izaera hasi hasieratik osatzen hasten dira.Haurrak hezitzeak disziplina izatea eskatzen duenez buruhauste

handiak ekar ditzake. Gure helburua gai honen inguruko zenbait jarraibide helearaztea da.

Seme- alabak egoki hezitzeko hainbat puntu:

* Urtean zehar haurraren garapenean baliogarri diren zenbait formazio saio eskaintzen zaizkie gurasoei (masai ikastaroa, …)

1.Zaintzekoak

· Lo egiteko orduak eta jarrerak

· Garbitasuna eta higienea

· Janaria: kantitatea, kalitatea eta jarrerak

· Osasuna

Page 9: AURKEZPEN OROKORRA...•Haur Hezkuntza bi ziklok (0-3, 3-6) osatzen dute, biek elkarren artean lotura handia dutelarik •Haur Hezkuntzan hiru eremu lantzen ditugu: nortasuna eta autonomia

IDAZKARITZA Astel – Osti 09:00 - 18:00

TEl 943 74 44 41 – [email protected]

Etapak Ordutegia

HH 0-1 Astel - Osti 07:30 – 19:30

HH 2 Astel - Osti

Egun erdiak 08:55-12:05

Egun osoa 08:55-12:05/14:30-16:25

HH3tik HH5era Astel - Osti

Egun erdiak 08:55-12:40

Opor bezperak 08:55-12:10

Egun osoa

08:55 – 12:10 / 14:30 – 16:30

Lehen Hezkuntza Astel - Osti 09:00 – 12:30 / 14:30 – 16:30

Derrigorrezko BH Astel, Astea, Osteg Asteaz, Ostir

08:10 - 12:30 / 14:30 - 16:30 08:10 - 14:10

Page 10: AURKEZPEN OROKORRA...•Haur Hezkuntza bi ziklok (0-3, 3-6) osatzen dute, biek elkarren artean lotura handia dutelarik •Haur Hezkuntzan hiru eremu lantzen ditugu: nortasuna eta autonomia

ZERBITZU OSAGARRIAK: HAUR ZAINKETA

Luzakin bezala ezagutzen dugun zerbitzuak ohikoa den ordutegia zabaltzen du 2 urtetik 9 urte arteko ikasleentzat. Hau

Elgoibar Ikastolak familiei laguntzeko bideratutako zaintza zerbitzua da.

Ordutegia Kuotak

07:30-09:00 25,83€-tik 51,66 €-tara

16:30-18:00 25,83€-tik 51,66 €-tara

16:30-19:30 54,49€-tik 110,98 €-tara

Egun bereziak 13,58 €

ZERBITZU OSAGARRIAK: JANGELA

Hau Ikastolak eskaintzen duen zerbitzuetako bat da. Ikastolak

ez du sukalde zerbitzurik eta ondorioz, bazkariak kanpotik

ekartzen dira, egun hornitzailea AUSOLAN dugu. Enpresa

honek bere kalitatea bermatzen duten hainbat ziurtagiri ditu.

Jangelako zerbitzua zaintzeko eta txikiei laguntzeko zenbait

begirale izaten dira jangelan, bai eta ondorengo denboraldian

ere, arratsaldeko saioei ekin bitartean. Denboraldi honetan,

Ausolaneko begiraleekin batera Atxutxiamaikako begiraleak

ere bertan izango dira euskararen erabilpena bultzatzeko

hainbat jardunekin.

Jangelako menua estandarra da, guztientzat berdina, dietetika

irizpide fidagarrien arabera egina dago, aldakorra da eta

hiruhilabetero bazkalduko duten menuen fitxa ematen zaie

erabiltzen duten familiei eta gure web orrian publikatzen dira.

Janariari alergia edo intolerantzia duen haurrak dieta berezia

izango dute informe medikoak hala eskatzen badu.

Jangela Ordutegia

Mailak Kuotak

1 11:30 HH02 5,60 € eguneko

2 12:05 – 12:50 HH 3-4-5 5,60 € eguneko

3 12:50 – 13:30 LMH 1-2-3 5,60 € eguneko

4 13:35 – 14:15 LMH 4-5-6, DBH 5,60 € eguneko

14:10 DBH (asteazken eta ostiraletan)

5,60 € eguneko

Egun bereziak: jai-zubiak,

gabonak, Aste santua eta

uztaileko oporraldiak. Zerbitzu

hau aurrera eramanteko gutiexez

6 ikasleek eman behar dute izena.

Page 11: AURKEZPEN OROKORRA...•Haur Hezkuntza bi ziklok (0-3, 3-6) osatzen dute, biek elkarren artean lotura handia dutelarik •Haur Hezkuntzan hiru eremu lantzen ditugu: nortasuna eta autonomia

URTXINTXA – TXANELA – OSTADAR – EKI

¨ Izen hau daukate Ikastolen Elkartearen gidaritzapean eguneratzen, berritzen eta hobetzen

ari diren 3 urtetik gorako ikas materialek. Dagokien irakasle guztiek parte hartzen dute, eta

material berri horien erabilpenaren gaineko ikastaroak hartzen dituzte, bestalde, haien

garapenaren eta ebaluazioaren protagonista oso garrantzizkoak izanik.

¨ Kurrikuluaren berriztapenak dagokien irakasleen etengabeko eguneraketa eragiten du.

Eguneraketa hau hobekuntzak ezarri aurretik nahiz ezarri bitartean izaten da, hezkuntza

material berriaren erabilpen zuzena ziurtatu eta hura geletako errelitatera egokitzen dela

bermatzeko, hezkuntza materialen egile berberek zuzentzen dute, eta kasu gehienetan,

Ikastolen Elkarteari dagozkio. Honela, eguneraketa ez ezik, metodo eta kurrikulu elementu

berrietan egile lankidetza ere bada.

¨ Eta hori guztia Informazio eta Komunikazio Tresnen (IKT) hedapenerako ikastola pilotu

izanik azken teknologien garapenean eta erabilpenean guztiz murgilduta, gai honetan ere

etengabeko hobekuntza txertatu nahian.

Elgoibar ikastola erabiltzen dituen material didaktikoen elaborazioan partaide da, pedagogia berrien

sustatzailea izanik, ikastolen mugimenduaren ezaugarriari jarraiki.

Page 12: AURKEZPEN OROKORRA...•Haur Hezkuntza bi ziklok (0-3, 3-6) osatzen dute, biek elkarren artean lotura handia dutelarik •Haur Hezkuntzan hiru eremu lantzen ditugu: nortasuna eta autonomia

PROIEKTUAK-PROGRAMAK; HIZPRO

Zer da Hizpro?

Ikastolan lantzen diren hizkuntzen (euskara, gaztelera, ingelesa eta frantsesa)

irakaskuntza eta erabilerari dagozkien alderdiak era integralean bildu eta, eskola

barruko eremu askotarikoan hizkuntzen trataerari koherentzia emango dion tresna da.

EuskarazBizi

Programa honek Euskararen Normalkuntzan sakontzea du helburu. Hau da, Ikastola

osatzen dugun komunitateak bizitzako esparruetan eta funtzioetan euskararen

ezagutza eta erabilera orekatzea, alegia.

Elgoibar Ikastolaren funtzionamendu esparru guztiei eragiten dien programa da, eta

ezinbestean partaide guztien inplikazioa eskatzen du. Era berean, gure hizkuntza

asmoekin bat datorrenez, gure Hezkuntza Proiektuan aurkitzen du bere kokagunea. PROIEKTUAK-PROGRAMAK: AGENDA 21

Gure Ikastolak jasangarritasunaren aldeko heziketa bultzatzea erabaki du eta

horretarako ESKOLA AGENDA 21 proiektua aurrera eramaten ari da. Helburuen

artean honako hauek daude:

- Berrikuntza eta hezkuntza-kalitatea lortzen saiatu.

- Gure ikasleengan arazoak konpontzeko gaitasunak garatu.

- Ikasleak herritar partehartzaileak izaten ohitu.

- 2008tik Eskola Iraunkorraren Ziurtagiria daukagu, proiektu honetan egindako

lanaren aitortza gisa. 2012ko azaroan ziurtagiria berriztu dugu.

Page 13: AURKEZPEN OROKORRA...•Haur Hezkuntza bi ziklok (0-3, 3-6) osatzen dute, biek elkarren artean lotura handia dutelarik •Haur Hezkuntzan hiru eremu lantzen ditugu: nortasuna eta autonomia

PROIEKTUAK-PROGRAMAK: IKT

Elgoibarko ikastola, ikastola pilotua izan da Ikastolen IKT (Informazio eta Komunikazio

Teknologiak) proiektuan 2000-2001 ikasturtetik aurrera. Urte horretan, EAEko 10 ikastola

hautatu ziren ikastola pilotu izateko eta horretarako, ikastolako Artezkaritza Kontseiluak,

zuzendaritzak eta irakasleriak eta zerbitzu orokorretako langileek hainbat konpromiso onartu

zituzten.

Ordutik aurrera, Elgoibarko ikastolak IKT proiektuan aurrerapauso esanguratsuak eman ditu

eta IKT planak dituen bost ardatzetan, bere ibilbidea eredugarria izan da:

- Ikastolaren azpiegitura teknologikoan

-Profesionalen IKT prestakuntzan

- IKTetarako giza-baliabideen definizioan: IKT dinamizatzailea eta mantenu arduraduna

- Baliabide digitalen erabilpenean, bai antolaketa eta kudeaketa eremuan eta bai ikas-

irakaskuntza prozesuetan: IKASDAT eta IKASWEB (kudeaketa administratiboa eta

akademikoa bideratzeko aplikazio informatikoen diseinua eta garapena), IKASYS

(ordenagailu eramangarri txikien bidez oinarrizko konpetentzien lorpenerako sistema

berriztatzailea), TXANELA eta OSTADAR DIGITALA (Txanela eta Osatadar material

didaktikoetan oinarrituta konpetentzi digitalen lanketarako programa), IT-TXARTELA (gure

ikastolak komunikazio eta informazio teknologien mailako ezagutza adierazten duen

ziurtagiria eskuratu ahal izateko aukera zabaltzen du; gure ikasleak horretarako formatuz eta

froga ikastolan bertan eskainiz)

- Ikastola taldean IKT dinamizazio lanetan

Page 14: AURKEZPEN OROKORRA...•Haur Hezkuntza bi ziklok (0-3, 3-6) osatzen dute, biek elkarren artean lotura handia dutelarik •Haur Hezkuntzan hiru eremu lantzen ditugu: nortasuna eta autonomia

ESKOLAZ KANPOKO JARDUNAK: ELKARTRUKEA

DBHen egiten den eskolaz kanpoko jarduera da. 15 egun inguruko egonaldia da

Ingalaterrako Liverpoolen dagoen Litherland High School ikastetxeko ikasleen

familietan.

Lortu nahi ditugun helburuak honako hauek dira:

Ikastolan ikasitako ingelesa egoera erreal batean praktikan jartzea.

Ingelesez aritzeko konfiantza hartzea.

Entzutezko ulermena lantzea.

Kultura eta bizimodu desberdina ezagutzea.

ESKOLAZ KANPOKO JARDUNAK: OIN ALAI

Umeei ikastolara beraien kabuz eta modu seguruan oinez

joateko aukera eskaintzen duen egitasmoa.

Honek, umeen autonomia eta ardura lantzen du eta frogatuta

dago klasera oinez joaten diren umeak erneago ailegatzen

direla.

Page 15: AURKEZPEN OROKORRA...•Haur Hezkuntza bi ziklok (0-3, 3-6) osatzen dute, biek elkarren artean lotura handia dutelarik •Haur Hezkuntzan hiru eremu lantzen ditugu: nortasuna eta autonomia

ESKOLAZ KANPOKO JARDUNAK: AUBIXA

Aubixa, Elgoibar Euskal Girotze Barnetegia San Pedro auzoko aubixa baserrian

kokatua dago. Ikasturtea amaitutakoan, bertan egun batzuk pasatzeko aukera dute

LHko lehenengo eta bigarrengo zikloko ikasleek.

Helburu hauen inguruan proposaturiko ekintzak eta jarduerak egiten dituzte:

Haur bakoitzaren autonomian sustatzea

Haurren euskararen ahozkotasuna indartzea

Egiten diren jardueren artean, mendi irteerak, txantxa jolasak, gau-jolasak

(diskoteka...), kanpo jolasak, ur-jolasak, ezagutze-jolasak, eskulanak, ginkana,

etab.

ESKOLAZ KANPOKO JARDUNAK: UDAL MAILAKO ESKOLA KIROLA

Ikastolak Ikaskirola bultzatzen du Elgoibarko Eskola Kontseiluko partaide izanik, jarritako

helburuak bereak eginik:

Kirola egiteko aukera sustatu

Kirol desberdinak ezagutu eta era egokian eginez (entrenatzaile prestatuak, instalazio egokiak…)

ongi pasatu (batzuetan irabazi, beste batzuetan galdu, baina beti jolastu eta gozatu).

Page 16: AURKEZPEN OROKORRA...•Haur Hezkuntza bi ziklok (0-3, 3-6) osatzen dute, biek elkarren artean lotura handia dutelarik •Haur Hezkuntzan hiru eremu lantzen ditugu: nortasuna eta autonomia

IRIZPIDEAK ETA BAREMOA

Eskola postua eskatzen dutenak dauden postuak baino gehiago direnean, Eusko Jaurlaritzeran martxoaren 4ko 35/2008 dekretua

aplikatu behar da. Baremazio honen arabera egingo da:

◆a) Famillia-unitatearen urteko errenta (Kontzeptu metagarriak .Atal honetako puntuazioa, gehienez ere : 3 puntu).

1.- 1,5 puntu, urtean 42.000€tik behera irabaziz gero (errenta aitorpena ekarri behar da).

2.- Aurreko puntuazioa alde batera utzita, eskatzaileaz gain duen adin txikiko semeko/alabako : 0,25 puntu.

◆b) Bizilekuaren hurbiltasuna (Kontzeptu ez metagarriak.. Atal honetako puntuazioa, gehienez ere : 5 puntu).

1.- 5 puntu, ikaslearen etxea eskatutako ikastetxearen eragin-eremuan egoteagatik (Elgoibarko auzokide guztiak

puntuaketa berdina dute).

2.- 2 puntu, aitak, amak edo legezko tutoreak eskatutako ikastetxearen eremuan lantokia izateagatik.( Puntu hauek

ezin dira batu ikaslearen aitak, amak edo legezko tutoreak eskatutako ikastetxean lan egiteagatik eskuratu daitezken

puntuekin).

◆c) Ikastetxean ikasi edo lan egiten duten senitartekoak (Kontzeptu ez metagarriak. Atal honetako puntuazioa, gehienez ere : 9

puntu).

1.- 9 puntu, ikastetxean anai-arrebaren bat izateagatik.

2.- 7 puntu, aitak, amak edo legezko tutoreak eskatutako ikastetxean lan egiteagatik.

◆d) Beste irizpide batzuk ( Kontzeptu metagarriak)

1.- Puntu 1, maila orokorreko familia ugariko kide izateagatik.

2.- 1,5 puntu ,maila bereziko familia ugariko kide izateagatik.

3.- Minusbaliotasunagatik (kontzeptu honegatik gehienezko puntuazioa: 2 puntu)

- Ikasle eskatzailearena: 2 puntu.

- Aitarena,amarena,legezko tutorearena edo anai/arrebaren batena: puntu 1.

◆ 1 puntu, ikastetxeko kooperatibaren bazkideen seme-alaben alde.

◆ 2 puntu, ikastetxearen ordezkaritza Organo Gorenak erabakitako irizpidearen alde. (Organo Gorenaren 2011-12-19an erabakia).

- Puntu 1, ikasle ohien seme-alabak izateagatik, eta

- Puntu 1, ikastolako bazkidearen seme-alaben alde