aurkezpena1C_Jon DA_Andrea_Iker B

21
Iker, Jon eta Andrea ABEZEDARIOA

description

aurkezpena1C_Jon DA_Andrea_Iker B

Transcript of aurkezpena1C_Jon DA_Andrea_Iker B

Iker, Jon eta Andrea

ABEZEDARIOA

A

• Animalia erreinua : Animalia-erreinuko organismoak zelulaniztunak eta eukariotoak dira; nutrizio heterotrofoa dute, sentikortasun handia , eta lekualdatzeko gai dira.

B

• Balea: Animali handiena da. 30 m neurtzen ditu eta 150 tona pisatzen du. Ugaztuna da baina uretan bizi da. Denbora asko egon daiteke airea hartu gabe, baina noizean behin airea hartu behar dute.

D

• Dortoka: Narrastia da eta uretan nahiz lehorrean bizi da. Bere etxea bizkarrean darama. Tamaina askotakoak daude.

E

• Elefantea: Ugaztun familiakoa da. Oso handiak dira. 1200 kg pisatzen dute. Sabanan bizi ohi dira. Letagin handiak eta marfilezkoak dituzte.

F

• Foka: ugaztunen familiakoak dira. Oso potoloak dira. Nahiz eta denbora asko uretan eman lehortarrak dira.

G

• Gepardoa: felidoen familiako ugaztunak dira. Afrikan bizi dira baina ehiza dela eta oso gutxi daude eta iraungitzen ari dira.

H

• Hipopotamoa: hippopotamus generoko espezie bakarra dira. Ugaztunak dira. Erdi urtarrak dira baina kumeak lehorrean jaiotzen dira.

I

• Izurdea: ugaztun itsastarrak dira. Guztiz moldatuak daude igeriketara. Soinuak erabiltzen dituzte komunikatzeko eta zetazioak dira.

J

• Jirafa: Afrikako ugaztun ungulatua da. Lurrean bizi den animalirik altuena da (4,3 eta 5,2m tartean neurtzen dute.

K

• Kiwi: Zelanda Berrian du jatorria. Hegorik ez duen hegazti bakarra da. Oilo baten tamainakoa da.

L

• Lehoia: Ugaztun harrapakaria da eta felidae familiakoa da. Ar batek 250 kg eta emeak 180 kg pisatzen du.

M

• Martsupiala: ugaztunen barruko infraklase bat da. Adibidez koalak eta kanguroak martsupialak dira.

N

• Narrastia: Narrastiak animalia tetrapodo eta amnioto talde bat da. Talde parafiletikoa da, ez dituelako biltzen ugaztun eta hegaztiak, baina bai euren arbasoetako batzuk. Animalia ornodun odol-hotzekoak dira, biriken bidez arnasa hartzen dutenak.

O

• Ornitorrinko: erdi urtarra den ugaztuna da. Australian eta Tasmanian bizi da. Arrautzak jartzen ditu. Ahate mokoa, kastor buztana era igarabe hankak ditu.

P

• Poikilotermoa: haien gorputzeko tenperatu mantentzen ez duten animaliak poikilotermoak dira.

R

• Rattus Rattus: muraide familiako karraskaria da, kontinente guztietan bizi da Antartikan izan ezik.

S

• Sugea: hankarik gabeko narrasti haragijalea da. Ez dituzte artikulaziorik eta haien burua baino handiagoak diren animaliak jan ditzakete.

T

• Txakurra: ugaztun haragijale bat da. Herrialde gehienetan bizi dira eta adibidez Txinan jan egiten dituzte.

U

• Ugaztun: guruinak eta ilea duten ornodunen talde bat da.

Z

• Zezena: bobidoen familiako ugaztun belarjale ungulatua da, aspaldi etxekotua.