AURKIBIDEA Dokumentazioa... · Zuk zeuk zeure buruari bidalitako inprimakia osatu, erantzunak...

14

Transcript of AURKIBIDEA Dokumentazioa... · Zuk zeuk zeure buruari bidalitako inprimakia osatu, erantzunak...

Page 1: AURKIBIDEA Dokumentazioa... · Zuk zeuk zeure buruari bidalitako inprimakia osatu, erantzunak bidali eta jasota nola gelditu diren konprobatu behar duzu. 7. Inprimakiaren bidalketa
Page 2: AURKIBIDEA Dokumentazioa... · Zuk zeuk zeure buruari bidalitako inprimakia osatu, erantzunak bidali eta jasota nola gelditu diren konprobatu behar duzu. 7. Inprimakiaren bidalketa

AURKIBIDEA

1. Sarrera eta ikastaroaren lan-dinamikaren azalpena

1. zeregina: Ikastaroaren karpeta sortu eta irakaslearekin partekatu

2. zeregina: Nire lehen inprimakia sortu

2. Inprimakiaren ezaugarri eta atal nagusiak

3. zeregina: Atalak konprobatu

3. Galderen atala. Galdera elementu bakoitzaren ezaugarriak eta erabilpena

4. zeregina: Datu pertsonalen eskaera

5. zeregina: Gainontzeko galderak gehitu

6. zeregina: Datuen balidazioa

4. DBLO edo LOPD legea kontuan izatea

7. zeregina: Inprimakiari lege-oharra gehitu

5. Inprimakiaren diseinua. Gaiak.

8. zeregina: Inprimakiaren diseinua aukeratu eta irudia aldatu

6. Inprimakiaren egitura. Orri jauziak.

9. zeregina: Orri jauzia

10. zeregina: Erantzunaren araberako orri jauzia

7. Inprimakiaren bidalketa eta erantzunak

11. zeregina: Inprimakia bidali

12. zeregina: Erantzunak ikusi

8. Inprimakiaren ezarpenak

13. zeregina: Zure erakundetik kanpo dagoen erabiltzaile bati bidali inprimakia

14. zeregina: Bidali inprimakia erakunde barruko norbaiti

15. zeregina: Nahastu galderen ordena

9. Berrespen orria

16. zeregina: Erantzun bat baino gehiago baimendu

17. zeregina: Erantzuna editatzeko aukera eman

18. zeregina: Erantzunak ikusteko esteka publikoa

10. Jasotako datuen kudeaketa

19. zeregina: Datuen kudeaketa

Page 3: AURKIBIDEA Dokumentazioa... · Zuk zeuk zeure buruari bidalitako inprimakia osatu, erantzunak bidali eta jasota nola gelditu diren konprobatu behar duzu. 7. Inprimakiaren bidalketa

aurkibidera

2

1. Sarrera eta ikastaroaren lan-dinamikaren azalpena

o Ikastaroa, Google Inprimakiak aplikazioaren hainbat laguntza bideoz eta zereginez osatuta dago.

Bideoetan ematen diren azalpenen laguntzaz zeregin bakoitza burutu behar duzu.

o Ikastaroa Mooddle bitartez gauzatuko den arren, zeregin gehienak Google tresnak web aplikazio bitartez

burutuko dituzu.

o Google inprimakietan egiten duzun guztia Irakaslearekin partekatuko duzu. Horrela, irakasle moduan

jardungo duten pertsonek, egindakoa ikusi, lagundu eta, beharrezkoa balitz, zeregin bakoitzean

iradokizunak beteko dituzte.

o Zeregin bakoitza osatzeko denbora eperik ez duzu izango. Ikastaroa bi asteren barruan osa dezakezu zuk

nahi duzun erritmoan.

o Zereginak ez dira ebaluatuko.

o Zeregin bakoitza burutzen duzunean, zereginak duen koadrotxoa klikatu behar duzu, irakasleak burututa

dagoela jakin - eta berarekin partekatuta duzunez-, ikus dezan.

o Koadrotxoa klikatzeaz gain, zeregin bakoitzean Testu Bidalketa egin daiteke. Testu bidalketa hau

zereginetan izan dituzun arazoak aipatu eta irakaslearekin komunikatzeko erabili dezakezu.

o Aurreko irakaslearekiko komunikazio zuzenaz gain, Ikastaroko Foroa ere martxan dago. Foroan,

guztientzako baliogarriak diren komunikazioak, zalantzak eta galderak luzatzeko erabiliko dugu.

Bideoa

Page 4: AURKIBIDEA Dokumentazioa... · Zuk zeuk zeure buruari bidalitako inprimakia osatu, erantzunak bidali eta jasota nola gelditu diren konprobatu behar duzu. 7. Inprimakiaren bidalketa

aurkibidera

3

Zereginak

1. Zeregina: Ikastaroaren karpeta sortu eta irakaslearekin partekatu

Ikastaroan zehar sortuko dituzun inprimaki guztiak irakasleak ikusi eta editatzeko moduan izan behar

dute. Horretarako:

Zure Drive unitatean, Inprimakiak Online-Abizena Izena formatuko izena duen karpeta

sortu.

[email protected] kontuarekin partekatu edizio baimenak emanaz.

Ikastaroan zehar egingo dituzun inprimaki guztiak karpeta honetan gorde behar dituzu

Irakasleak egiten duzuna ikusi dezan.

2. Zeregina: Nire lehen inprimakia sortu

Zure erabiltzaileko Google Drive ireki eta Irakaslearekin partekatu berri duzun karpeta barruan zure

lehen inprimakia sortu. Inprimakia sortzeko:

Drive barruan zaudela, Berria botoi gorria sakatu eta horren barruan Google inprimakiak”

aukeratu.

Page 5: AURKIBIDEA Dokumentazioa... · Zuk zeuk zeure buruari bidalitako inprimakia osatu, erantzunak bidali eta jasota nola gelditu diren konprobatu behar duzu. 7. Inprimakiaren bidalketa

aurkibidera

4

Zereginak

3. Zeregina: Atalak konprobatu

Zeregin honetan ez duzu ezer sortu eta entregatu beharrik. Sortuta duzun inprimakian bideoan

adierazi diren atalak identifikatu eta inprimakien aplikazioaren interfazearekin familiarizatzen hasi

besterik gabe.

2. Inprimakiaren ezaugarri eta atal nagusiak

Atal honetan, inprimakiaren atal nagusiak zein diren azalduko zaizu bideo baten bitartez.

Hauek dira bideoan ikusiko dituzunak:

o Inprimakiaren ezarpenak

o Galderen atala

o Identifikazio datuak

o Inprimakiaren gaiari berari dagozkion galderak egin

o Berrespen orria

Bideoa

Page 6: AURKIBIDEA Dokumentazioa... · Zuk zeuk zeure buruari bidalitako inprimakia osatu, erantzunak bidali eta jasota nola gelditu diren konprobatu behar duzu. 7. Inprimakiaren bidalketa

aurkibidera

5

Zereginak

4. Zeregina: Datu pertsonalen eskaera

Gure inprimaki ereduari jarraituaz, ondoko datuak eskatzeko elementu egokiak gehitu zeure

inprimakian. Guztiak bete beharreko datu moduan ezarri eta aplikazioak eskaintzen dituen balidazio

aukerak erabili.

o Izena eta abizenak

o izen eta abizenak eskatzeko orduan, ondoren jasotzen ditugun emaitzak izenaz nahiz

abizenaz ordenatu nahiko ditugula kontuan izan

o Posta elektronikoa

o Adin-tartea

o Jaioteguna

Zeregina burutu ahal izateko, lehenengo ikusi ondoko laguntza bideoa.

Bideoa

Egina duzunean, testu bidezko bidalketa erabiliaz irakasleari jakin arazi karpeta partekatuan sartu

eta iruzkinak egin ahal izateko.

3. Galderen atala. Galdera elementu bakoitzaren ezaugarriak eta erabilpena

Hau da eredu moduan erabili dugun inprimakia eta zuk ere errepikatu beharko duzuna.

Galderen atala bi zatitan banatuko dugu:

1. Lehenengo, galdetegia bete beharko duenaren datu pertsonalak eskatzera zoaz. Horretarako, gure

ereduko inprimakiko Izen abizenak (testua), posta elektronikoa(testua), adin-tartea (aukera anitzak), eta

jaioteguna (data) atalak sortuko ditugu bakoitza dagokion elementuarekin.

2. Ondoren, gaiari dagozkion gainontzeko galderak egingo dituzu. Kasu honetan, irakurgaiari buruzko

hainbat galdera, Kontrol-laukiak, Aukeratu zerrendatik, Eskala, Sareta eta Paragrafo elementuak erabiliz.

Page 7: AURKIBIDEA Dokumentazioa... · Zuk zeuk zeure buruari bidalitako inprimakia osatu, erantzunak bidali eta jasota nola gelditu diren konprobatu behar duzu. 7. Inprimakiaren bidalketa

aurkibidera

6

5. Zeregina: Gainontzeko galderak gehitu

Gure ereduko gainontzeko galderak gehitu zure inprimakian.

Zeregina burutu ahal izateko, lehenengo ikusi ondoko laguntza bideoa.

Bideoa

6. Zeregina: Datuen balidazioa

Datuen balidazioaren lanketa espezifikoa egitera goaz.

o Sortu inprimaki berri bat atalik desberdindu gabe.

o Gehitu ondoko galderak bakoitzean elementu eta balidazio egokia erabiliaz:

Zenbakia. Balioa, 0 eta 50 artean.

Zenbaki moduan idatzitako edozein zenbaki.

Posta elektronikoa.

Gehienez 15 hizki onartzen dituen testu bat.

Adierazpen erregularren gaian sakondu nahi baduzu, hemen dituzu Googlek berak horren inguruan

ematen dituen argibideak erantzunak edozein formatutara behartzeko.

Adibide sinple moduan testu batean hizki limitea ezartzeko espresio hau jarri liteke. Kasu honetan,

gehienez 140 hizki jarri daitezke: [\w]{1,140}.

Page 8: AURKIBIDEA Dokumentazioa... · Zuk zeuk zeure buruari bidalitako inprimakia osatu, erantzunak bidali eta jasota nola gelditu diren konprobatu behar duzu. 7. Inprimakiaren bidalketa

aurkibidera

7

Zereginak

7. Zeregina: Inprimakiari lege-oharra gehitu

Demagun, sortu dugun inprimakia Ikastolako zuen gelako ikasleen gurasoei zuzenduko zaiola.

Inprimakiaren helburua praktikak egitea besterik ez da eta beraz, datuak ez dira ondoren erabiliko.

o Zuen inprimakian gehitu beharreko lege-oharra zein den galdetu eta hori bera gehitu

inprimakian.

o Google inprimakiak testu paragrafoak gehitzeko aukerarik ematen ez duenez, inprimakiaren

izenburu azpian datorren Inprimakiaren azalpena atalean gehitu beharko behar duzu lege-

oharra.

4. DBLO edo LOPD legea kontuan izatea

DBLO edo Datuen Babeserako Lege Organikoa kontuan izan behar dugu inprimaki bat egiten dugun

bakoitzean. Inprimakiak datu pertsonak eskatzen ditugun guztietan, inprimakia beteko duenari datu horiek

zeinek eskatzen dituen eta zertarako erabiliko diren adierazi behar zaio lege ohar baten bidez.

Ikastola guztietan duzue LOPD edo DBLO arduradun bat eta horrek eman beharko dizue inprimakiaren

izaeraren araberako lege-ohar egokia.

Bideoa

Page 9: AURKIBIDEA Dokumentazioa... · Zuk zeuk zeure buruari bidalitako inprimakia osatu, erantzunak bidali eta jasota nola gelditu diren konprobatu behar duzu. 7. Inprimakiaren bidalketa

aurkibidera

8

Zereginak

8. Zeregina: Inprimakiaren diseinua aukeratu eta irudia aldatu

o Eredu moduan erabiltzen ari zaren inprimakiari zure gustuko diseinua aplikatu Googlek

eskaintzen dituen ereduetatik bat aukeratuta.

o Eredu horrek goian irudia zure Ikastolako logoa edo inprimakiarekin bat datorren beste irudi bat

jarri.

o Hautatu duzun ereduak irudirik ez badu, zuk zeuk gehitu.

5. Inprimakiaren diseinua. Gaiak.

Googlek inprimakietan eredu desberdinak eskaintzen ditu. Atal honetan hauek gainetik ikusi eta probatuko

dituzue.

Bideoa

Page 10: AURKIBIDEA Dokumentazioa... · Zuk zeuk zeure buruari bidalitako inprimakia osatu, erantzunak bidali eta jasota nola gelditu diren konprobatu behar duzu. 7. Inprimakiaren bidalketa

aurkibidera

9

Zereginak

9. Zeregina: Orri jauzia

Gure ereduarekin aurrera egingo dugu orain.

o Galdera guztiak eginak ditugunez, datu pertsonalak eta gainontzeko galderak eskatzen

dituzten atalak orri desberdinetan jarriko dituzu.

o Datu pertsonalen galdera guztiak derrigorrez bete behar direnez, inprimakia betetzen

duenak ezingo ditu hurrengo orrian dauden galderak ikusi lehen horiek zuzen bete arte.

10. Zeregina: Erantzunaren araberako orri jauzia

Oraingoan inprimaki berri bat sortu behar duzu. Inprimakiak galdera bakar bat izango du lehen

orrian:

Zein orrira joan nahi duzu?

1. orrira

2. orrira

3. orrira

Erantzuten denaren arabera inprimakiak aurrez sortu beharko dituzun 1., 2. edo 3. orrietan jarraituko

du eta hori betetzean inprimakia bukatutzat emango da. Orri bakoitzean zuk asmatutako galdera

bakar bat jartzearekin nahikoa izango da.

6. Inprimakiaren egitura. Orri jauziak.

Inprimakiak orri bat baino gehiago izan dezake eta horren arabera orri bakoitzean galdetzen dena osatu arte

ezingo da gainontzekoa ikusi.

Inprimakia egituratzeko egiten duzunaren arabera , galdera zehatz batean erantzuten denaren arabera orri

desberdinera joan daiteke inprimakia.

Bideoa

Page 11: AURKIBIDEA Dokumentazioa... · Zuk zeuk zeure buruari bidalitako inprimakia osatu, erantzunak bidali eta jasota nola gelditu diren konprobatu behar duzu. 7. Inprimakiaren bidalketa

aurkibidera

10

Zereginak

11. Zeregina: Inprimakia bidali

Egina duzun inprimakia bidali behar duzu orain. Lehen probak egiteko, zeure buruari bidaliko diozu

inprimakia.

12. Zeregina: Erantzunak ikusi

Zuk zeuk zeure buruari bidalitako inprimakia osatu, erantzunak bidali eta jasota nola gelditu diren

konprobatu behar duzu.

7. Inprimakiaren bidalketa eta erantzunak

Oraindik ezarpenak eta berrespen orri ezaugarriak ikusi ez ditugun arren, hauek ikusterako inprimakiak nola

bidaltzen diren ikusiko dugu.

Bidali ondoren, inprimakiaren erantzunak nola jasota gelditzen diren ere ikusiko dugu.

Bideoa

Page 12: AURKIBIDEA Dokumentazioa... · Zuk zeuk zeure buruari bidalitako inprimakia osatu, erantzunak bidali eta jasota nola gelditu diren konprobatu behar duzu. 7. Inprimakiaren bidalketa

aurkibidera

11

Zereginak

13. Zeregina: Zure erakundetik kanpo dagoen erabiltzaile bati bidali inprimakia

Lehen zeregin moduan zure erakundetik kanpo dagoen beste erabiltzaile bati bidali behar diozu

inprimakia horretarako behar diren ezarpen egokiak ezarriz.

Lehen proba hau egiteko, [email protected] irakaslearen helbidera bidali.

Irakasleak galdetegia osatu eta erantzuna bidaliko dizu.

14. Zeregina: Bidali inprimakia erakunde barruko norbaiti

Oraingoan zure erakunde barruko norbaiti bidaliko diozu inprimakia.

Ikastaroan eredu moduan erabili dugun inprimaki bera izan daiteke nahi baduzu.

Inprimakia jasotzen duenaren identifikazio datuak automatikoki jaso daitezen bidali ezazu.

Ireki erantzunak eta identifikazio datuak jaso direla konprobatu.

15. Zeregina: Nahastu galderen ordena

o 5 galdera dituen inprimaki bat sortu behar duzu.

o Galderek ez dute oraingoan garrantzirik, zuk zeuk asmatu gero identifikatzeko erraza egingo

zaizun edozein 5 galdera sinple.

o Inprimakia zeure buruari bidali 5 galderak nahastuta agertu daitezen.

8. Inprimakiaren ezarpenak

Orain arte alde batera utzi dugun inprimakiaren ezarpenak ikusiko ditugu orain. Inprimakiaren goialdean

agertzen direnak dira.

Bideoa

Page 13: AURKIBIDEA Dokumentazioa... · Zuk zeuk zeure buruari bidalitako inprimakia osatu, erantzunak bidali eta jasota nola gelditu diren konprobatu behar duzu. 7. Inprimakiaren bidalketa

aurkibidera

12

Zereginak

16. Zeregina: Erantzun bat baino gehiago baimendu

Lehen Jo dezagun zure Ikasleei inprimakia bidaltzen diozula baina ikasle bakoitzak inprimakia bi

aldiz betetzea nahi duzula; behin aitaren datuak osatzeko eta beste behin amarenak osatzeko.

Inprimakia lehen aldiz betetzean bigarren aldiz betetzeko esteka agertu behar du.

Egin eta bidali zeure buruari ezaugarri hori beteko duen inprimaki sinple bat.

Ireki eta konprobatu erantzunak.

Zer gertatzen da Inprimakiaren ezarpenetan Erantzun bakarra onartzen dugula jartzen badugu?

17. Zeregina: Erantzuna editatzeko aukera eman

o Aurreko inprimaki bera editatu.

o Oraingoan, lehen aldian emandako erantzunak editatzeko aukera emanaz zeure buruari bidaliko

diozu.

18. Zeregina: Erantzunak ikusteko esteka publikoa

Oraingoan:

Bidali inprimaki sinple bat (galdera pare bat) irakasleari eta ikastaroko beste 5 lagunei guztiek

guztien erantzunak ikusteko moduan.

Taldekideek jasoko dituzten inprimaki kopurua antzekoa izan dadin, 5 kideko taldeak osatuta

daude. Ezker aldeko nabigazioan, Ikastaroaren "Partaideak" atalean daude zure taldekideak.

Irakasleak eta inprimakia jasotzen duten lagunek inprimakia osatu eta erantzuna bidaliko dute.

9. Berrespen orria

Inprimakia eta bere ezaugarri guztiak definitzen bukatzeko Berrespen orriaren ezaugarriak falta zaizkigu.

Inprimakia jasoko duenari inprimakia betetzean agertuko zaizkionak definituko ditugu orain.

Bideoa

Page 14: AURKIBIDEA Dokumentazioa... · Zuk zeuk zeure buruari bidalitako inprimakia osatu, erantzunak bidali eta jasota nola gelditu diren konprobatu behar duzu. 7. Inprimakiaren bidalketa

aurkibidera

13

Zereginak

19. Zeregina: Datuen kudeaketa

o Lehenengo erantzunak dauzkan kalkulu orria ireki eta fitxategi horren lehen orria Bikoiztu, datuak

lasai manipulatu ahal izateko.

o Datu bidalketaren data eta ordua ezkutatu.

o Izen abizenak dauzkan zutabeak blokeatu skrollarekin batera mugitu ez daitezen.

o Testuak doitu gelaxkaren zabaleraren arabera osorik irakurri daitezen.

o Gelaxka guztien lerroak bistaratu.

o Gelaxken zabalera egokitu.

o Datu pertsonalen eta gainontzeko datuen gelaxketan kolore desberdinak ezarri.

10. Jasotako datuen kudeaketa

Inprimakia bidali eta datuak jaso ditugula, datu horiek kalkulu orrian kudeatzeko hainbat gomendio ematen dira

ondoko bideoan. Adibideei jarraituz, antzekoak egingo dituzu zuk ere zeure datuekin.

Bideoa