AURKIBIDEA - elhuyar.eus · Zer gertatu da? Esnea gantzak eta proteinak dituen nahaste bat da....

15

Transcript of AURKIBIDEA - elhuyar.eus · Zer gertatu da? Esnea gantzak eta proteinak dituen nahaste bat da....

Page 1: AURKIBIDEA - elhuyar.eus · Zer gertatu da? Esnea gantzak eta proteinak dituen nahaste bat da. Proteinek gantza estaltzen dute, ... Zer egin 1. Arrautza egosia mahaiaren gainean dagoela,
Page 2: AURKIBIDEA - elhuyar.eus · Zer gertatu da? Esnea gantzak eta proteinak dituen nahaste bat da. Proteinek gantza estaltzen dute, ... Zer egin 1. Arrautza egosia mahaiaren gainean dagoela,

Esnea jostagarri 8Mingainak zaporeentzat dituen txokoak 10Legamia, ogiaren osagai magikoa 12Jogurtak 14Arrautzak 16

Notak 20Bozgorailua 22Ostadarra eskuetan 24Iparrorratza 26Igurtzi eta berotu, dena bat 28Uretan, fresko-fresko 30Berotan handi, hotzetan txiki 32Magia freskagarriekin 34Lubrifikazioa 36

AURKIBIDEA

Page 3: AURKIBIDEA - elhuyar.eus · Zer gertatu da? Esnea gantzak eta proteinak dituen nahaste bat da. Proteinek gantza estaltzen dute, ... Zer egin 1. Arrautza egosia mahaiaren gainean dagoela,

Herdoila 40Almidoia 42Disoluzioak 44Kromatografia 46

Deskonposatzaileak 50Kafe- eta arrautza-ongarria 52Platanoaren puzkerra puxikan 54Lurrak ura edan 56Dunak eraikitzen 58Arkeologia 60

Euria, euria 64Aizu, haize 66Tximista etxean 68

Zenbat ile duzu buruan? 72Autoetako bidaiari-kopurua 74

Page 4: AURKIBIDEA - elhuyar.eus · Zer gertatu da? Esnea gantzak eta proteinak dituen nahaste bat da. Proteinek gantza estaltzen dute, ... Zer egin 1. Arrautza egosia mahaiaren gainean dagoela,

Esnea jostagarri 8Mingainak zaporeentzat dituen txokoak 10Legamia, ogiaren osagai magikoa 12Jogurtak 14Arrautzak 16

Page 5: AURKIBIDEA - elhuyar.eus · Zer gertatu da? Esnea gantzak eta proteinak dituen nahaste bat da. Proteinek gantza estaltzen dute, ... Zer egin 1. Arrautza egosia mahaiaren gainean dagoela,
Page 6: AURKIBIDEA - elhuyar.eus · Zer gertatu da? Esnea gantzak eta proteinak dituen nahaste bat da. Proteinek gantza estaltzen dute, ... Zer egin 1. Arrautza egosia mahaiaren gainean dagoela,

8

Esnea jostagarri

Behar dituzu- Baso erdi bat esne- 3 koilarakada ozpin- Kafea iragazteko papera

Zer egin 1. Lehenik eta behin, garbitu ongi eskuak!2. Esneari 3 koilarakada ozpin gehitu. Esneak gantz asko baldin badu, hobeto!3. Hara zer gertatu den: likido argi batean igerian, forma zuri batzuk ikus daitezke4. Hori paperezko iragazkitik pasatu, eta likidoa eta “igerilariak” bereiziko dituzu.5. Neska-mutil fina bazara ere, har ezazu eskuan solido zuria, ikusiko duzu zer gozamena!

2. 3.3.

Page 7: AURKIBIDEA - elhuyar.eus · Zer gertatu da? Esnea gantzak eta proteinak dituen nahaste bat da. Proteinek gantza estaltzen dute, ... Zer egin 1. Arrautza egosia mahaiaren gainean dagoela,

Zer gertatu da?Esnea gantzak eta proteinak dituen nahaste bat da. Proteinek gantza estaltzen dute, eta, gantz-tantek elkarrekin egon nahi badute ere, proteinek ez diete uzten, oso negatiboak direlako; besteetatik urruti egon nahi dute beti.Baina ozpina oso positiboa da, eta proteinak, hain

negatiboa izanik, erakarri egiten du. Negatiboa eta positiboa elkartzen direnean, bakeak egiten dituzte, eta, horrela, gantzak elkartu egin daitezke (koagulatu egiten dira).

Esnea galdu egin dela esaten da orduan!

9

Artzainek zuk egin duzunaren moduko esperimentua egiten dute gazta egiteko, baina haiek ez dute ozpina erabiltzen. Artzainek gatzagia erabiltzen dute.

Page 8: AURKIBIDEA - elhuyar.eus · Zer gertatu da? Esnea gantzak eta proteinak dituen nahaste bat da. Proteinek gantza estaltzen dute, ... Zer egin 1. Arrautza egosia mahaiaren gainean dagoela,

10

Mingainak zaporeentzat dituen txokoak

Zer egin 1. Bolatxo bat egin kotoi-puska batekin, busti limoi-zukutan eta igurtzi mingain osoan. 2. Ondoan, mingainaren marrazki bat duzu. Marraztu irudi horretan zer aldetan hauteman duzun

limoiaren zapore garratza. 3. Hartu beste kotoi-puska bat, busti uretan, eta sartu azukretan. Ondoren, mingain osoan igurtzi,

eta, aurrekoan bezala, adierazi mingainaren zein aldek hautematen duen zapore gozoa.4. Behar dituzun kotoi-puska guztiak erabili gatzaren zapore gazia, kafearen zapore mingotsa eta

bururatzen zaizkizun beste hainbat gauzaren zaporeak mingainaren zein aldetan hautematen dituzun ikusteko.

Jaten ditugun elikagaien zaporea ahoan hautematen dugu; mingainean, hain zuzen ere. Ez dut uste hori gauza berria denik inorentzat. Baina ohartu zara zapore gozoa eta gazia, adibidez, ez dituzula mingainaren alde berean hautematen? Egin dezagun esperimentu bat hori frogatzeko.

Behar dituzu- Kotoia- Limoi-zukua- Edalontzi bat ur

- Azukrea- Gatza- Kafe hutsa

Page 9: AURKIBIDEA - elhuyar.eus · Zer gertatu da? Esnea gantzak eta proteinak dituen nahaste bat da. Proteinek gantza estaltzen dute, ... Zer egin 1. Arrautza egosia mahaiaren gainean dagoela,

1 1

Zer gertatu da?Mingainean, zaporea hautemateaz arduratzen diren milaka dastamen-papila daude, eta mingainaren eremu bakoitzekoek zapore-mota batekin bakarrik erreakzionatzen dute. Zergatik

uste duzu, bestela, almendrak edo pipak jaten ari zarenean, irentsi arte ez duzula sumatzen mingotsa zegoena? Mingainaren atze-atzean dagoelako zapore hori hautematen duen eremua!

Page 10: AURKIBIDEA - elhuyar.eus · Zer gertatu da? Esnea gantzak eta proteinak dituen nahaste bat da. Proteinek gantza estaltzen dute, ... Zer egin 1. Arrautza egosia mahaiaren gainean dagoela,

12

Ogiaren osagai magikoa Janarien eta edarien fabrika askok jai lukete onddorik ez balego!

Badakizu? Ardoa, sagardoa edo garagardoa egiteko, ezinbestekoak dira onddoak: Onddoek sortzen dute edari horien alkohola!

Zer egin 1. Lehenik eta behin, labea berotzen jarri, 250 graduan. 2. Ontzi sakon batean, legamia uretan desegin, eta gatza gehitu. Ondoren, irina bota pixkanaka-

pixkanaka, eta etengabe oratu, orea ontzitik arazorik gabe bereizi arte. Hamar minutu eman behar dituzue orea oratzen; zenbat eta denbora gehiago egon, orduan eta goxoagoa izango da ogia.

3. Ogiari forma emateko garaia da. Forma emandakoan, oihalezko zapi batean bildu, eta, ahal izanez gero, berogailu baten ondoan jarri. Onddoek zer lan egiten duten ikusiko duzue ordu erdi edo hiru ordu laurden pasatutakoan. Legamiadun oreak hasieran zuen tamainaren bikoitza izango du!

4. Orain, labean sartu behar dituzue bi oreak. Horretarako, labearen tenperatura 180 gradura jaitsi, eta, sartu aurretik, oreei bizpahiru mozketa egin (bestela, labean daudela lehertu egingo dira).

5. 45 minutu inguru utzi behar dituzue labean. Gorantz dagoen aldea txigortzen denean, buelta eman, azpiko aldea ere txigortzeko.

Edarigintzan ez ezik, beste arlo batzuetan ere erabiltzen dituzte onddoak; okintzan, esate baterako. Ikus dezagun zer gertatzen den! Egin ditzagun bi ogi: bati onddoa jarriko diogu, eta besteari ez.

Behar dituzu- 750 gramo irin- Baso bat ur epel- 40 gramo ogia egiteko legamia (okindegi batean eskatu beharko duzue legamia berezi hori)- Gatz pixka bat Noski, aipatutakoak legamiadun ogiarentzako osagaiak dira. Bestearentzat, beste hainbeste beharko duzue, legamia izan ezik.

Page 11: AURKIBIDEA - elhuyar.eus · Zer gertatu da? Esnea gantzak eta proteinak dituen nahaste bat da. Proteinek gantza estaltzen dute, ... Zer egin 1. Arrautza egosia mahaiaren gainean dagoela,

Zer gertatu da?Ikusiko zenuten onddoa duen ogia bestea baino handiagoa, harroagoa, eta mamitsuagoa dela. Horra hor gure onddoen lan garrantzitsua!

13

2.

3.5.

Komenigarria heldu baten laguntza

Page 12: AURKIBIDEA - elhuyar.eus · Zer gertatu da? Esnea gantzak eta proteinak dituen nahaste bat da. Proteinek gantza estaltzen dute, ... Zer egin 1. Arrautza egosia mahaiaren gainean dagoela,

14

Behar dituzu- Behi-esnea.- Jogurt natural bat- Jogurt-ontzi bat edo eltze bat- Kristalezko ontziak

Zer egin 1. Ipini kristalezko ontzi bakoitzean koilarakada bat jogurt. 2. Gehitu esnea (berotu gabe) potoa bete arte, eta irabiatu, koilararekin. 3. Azukredun jogurtak gustuko badituzu, gehitu nahi adina azukre, irabiatu baino lehen.4. Sartu ontziak jogurt-ontzian, eta utzi hor 8-9 orduz (gau bat, adibidez). 5. Jogurt-ontzirik ez baduzu, jarri ur pixka bat eltze zabal batean, eta sartu ontziak, Maria erara

berotzeko. 6. Berotu su oso txikian (1), eta denbora luzez, mamitzen diren arte.

JogurtakZenbat jogurt jaten duzu egunero? Zein zaporetakoak? Ba al dakizu zerekin egiten den jogurta? Bada, uste baino errazagoa da jogurta egitea. Zuk zeuk egin dezakezu, etxean bertan.

4. 3.3.

Page 13: AURKIBIDEA - elhuyar.eus · Zer gertatu da? Esnea gantzak eta proteinak dituen nahaste bat da. Proteinek gantza estaltzen dute, ... Zer egin 1. Arrautza egosia mahaiaren gainean dagoela,

Zer gertatu da?Bakterioak bizidunak dira, gu bezalaxe, eta, guk bezalaxe, jan egin behar dute bizitzeko. Horietako batzuei horra biren izenak: Streptococcus thermophilus eta Lactobacillus bulgaricus esnea gustatzen zaie, eta, “jatearen” ondorioz, esnea gogortu egiten da.

Bakterio horiek hartzidura egin dutela esaten da; esneak duen azukrea laktosa eraldatu egiten dute (azido laktiko bihurtzen dute). Ikasi ongi izen hori: HAR-TZI-DU-RA. Izan ere, hartziduraren ondorioz jaki goxo-goxoak lortzen ditugu, mamia eta gazta esaterako!

TrukuaJogurt politak eta gozoak egin nahi badituzu, jarri kolorea marmeladarekin. Horretarako, ontzietan, lehenengo jarri marmelada, eta, ondoren, bete aparte nahastutako jogurtarekin eta esnearekin. Eztiarekin ere mundiala dago!

15

Page 14: AURKIBIDEA - elhuyar.eus · Zer gertatu da? Esnea gantzak eta proteinak dituen nahaste bat da. Proteinek gantza estaltzen dute, ... Zer egin 1. Arrautza egosia mahaiaren gainean dagoela,

16

ArrautzakGORDINA ETA EGOSIA NOLA BEREIZI?Arrautzak egosi ondoren, hozkailuan sartu dituzue. Nahi gabe, arrautza gordinen ondoan jarri dituzue. Zein da zein?

Behar dituzu- Arrautza egosia eta arrautza gordina, besterik ez.

Zer egin 1. Arrautza egosia mahaiaren gainean dagoela, biraraz ezazue alde batera, hatzekin alde horretara

irmo bultzatuz, eta, berehala, bira eragiteari utzi.2. Egin gauza bera arrautza gordinarekin; biraraz ezazue alde batera, eskuekin bultzatuz, eta,

berehala, bira eragiteari utzi.

Dilema handi hori erraz konpon daiteke arkatz batez. Arrautzak egosten amaituta, zapi batez ongi lehortu, eta marrazki polit bat egin. Horrela, erraz bereiziko dituzue gordinetatik.Hala ere, atal honetan, zientzia dugu gustuko, eta azalduko dugu arrautzak bereizteko beste modu bat: arrautzek bira emateko duten moduari begiratu, eta erraz bereiziko dituzue egosia eta gordina.

KONTUZ !Arrautzak margotzeko, ez erabili errotulatzailerik. Arrautzaren oskola oso porotsua da, eta zulo horietatik arrautza-mamiraino hel daiteke tinta.

Page 15: AURKIBIDEA - elhuyar.eus · Zer gertatu da? Esnea gantzak eta proteinak dituen nahaste bat da. Proteinek gantza estaltzen dute, ... Zer egin 1. Arrautza egosia mahaiaren gainean dagoela,

Zer gertatu da?Bira eragiteari utzi eta berehala, arrautza gordina geratzen hasi da. Egosiak, aldiz, biraka jarraitu du, oso azkar.Arrautza gordinean, oskolak eta barrukoak elkar ukitzen dute, eta marruskadura horrek

arrautza osoaren mugimendua gerarazten du. Arrautza egosian, aldiz, oskola eta barrukoa itsatsita daude, eta arrautza geraraziko duen indar bakarra mahaiarekiko duen marruskadura da.

17