Aurretiko irakurketaren jarduerak -...

14
1

Transcript of Aurretiko irakurketaren jarduerak -...

1

2

Aurretiko irakurketaren jarduerak

BENETAKO SUPER HEROIA IZAN ZAITEZKE

Jarduera honekin, zera lortu nahi dugu… Benetako Super Heroiak izateko orduan, norberaren Balioek duten indarraren inguruko garrantziaz hausnarketa egitea.

Iraupena Jarduera hau saio bakar batean egiteko pentsatuta dago.

Beharko dugun materiala Eranskineko Super Heroien Txantiloiak (neska eta mutila). A2 neurriko kartoi mehea Zer egin behar dut benetako Super Heroia izateko? (Eranskina)

Hezitzailearentzako oharrak Nahitaezkoa da aurretiaz “Super Pepo eta Zikintzaile Misteriotsua” izeneko ipuina eskolan irakurtzea eta lantzea. Hezitzaileak "Benetako Super Heroien Taula" ipini beharko du aldez aurretik, gelan dituen neska-mutilen kopurua kontuan hartuta. Horretarako behar dituen txantiloiak hartu eta kartoi mehe batean itsatsiko ditu.

1. fasea: guztiok izan gaitezke benetako Super Heroiak Aurkeztu neska-mutilei Benetako Super Heroien Taula, eta ipini

horma-irudia ondo ikusten den ikasgelako leku batean. Gogorarazi guztiok izan gaitezkeela Super Pepo bezalako Super

Heroiak, eta Elkarlanaren Balioa dela garrantzitsuena benetako super heroia izateko: "Benetako Super Heroiak ez du inoiz bakarrik jarduten".

2. fasea: nola lortuko dugu? Azaldu neska-mutilei nola lortuko duten beren argazkia Benetako

Super Heroien Taulan jartzea: Lankidetza da taldean lan egiten jakitea eta besteei laguntzea.

Irakurri neska-mutilei zeintzuk diren Taulan parte hartzeko bete beharko dituzten ekintzak (Eranskina: Zer egin behar dut benetako Super Heroia izateko?). Zerrendako edukia finkatzeko, hezitzaileak, guztien laguntzarekin, horma-irudi bat egin lezake bakoitzari ekintzetako bat marrazteko eskatuz, eta, ondoren, ondo ikusten den ikasgelako leku batean ipiniz.

Hezitzaileak jokabide horiek jasoko ditu idatziz, eta aste amaiera bakoitzean, zerrendako hiru ekintza gutxienez, bete dituzten neska-mutilak benetako Super Heroi bilakatuko dira, eta beren argazkia ipiniko da Taulan.

3

Helburua zera da, ikasturte amaieran klaseko neska-mutil guztien argazkiak Taulan esekita izatea, taldean guztiak garrantzitsuak eta beharrezkoak garelako, eta zenbat eta benetako Super Heroi gehiago izan, taldea sendoagoa izango delako. Taldeak guzti-guztien beharra du benetako Super Heroiek askotan dituzten eginkizun zailei aurre egiteko.

Ondorioa

Gaitasun horiek guztiek adierazten digutenez, benetako Super Heroiaren boterea balioetan dago. Horregatik, adi egon behar dugu gure inguruan jolasteko orduan inor bakarrik ez geratzeko, klaseko materiala zaintzeko eta besteek ere nik bezala gozatzeko aukera izateko, jostailuak partekatzeko, taldeko jardueretan parte hartzeko, etab.

4

ZER EGIN BEHAR DUT NIK BENETAKO SUPER HEROIA IZATEKO?

Lagundu… Klaseko lanetan. Lagunei ez dakiten hartan edo egin ezin duten hartan.

Partekatu… Klaseko materiala, jostailuak… Zure sentimenduak besteekin Batzarrean.

Kolaboratu… Taldeko jardueretan, laneko fitxak egiten… Ikasgela ordenatua eta txukuna edukitzen.

Zaindu… Klaseko materiala. Guztien guneak garbi: gela, jolaslekua…

Errespetatu… Guztiak, ondo tratatuz eta jolasteko orduan inor baztertu gabe. Natura, ura alferrik xahutu gabe.

5

Aurretiko irakurketaren jarduerak

NI ERE IZAN NAITEKE SUPERHEROIA

Jarduera honekin, zera lortu nahi dugu… Besteei entzutearen eta laguntzearen garrantzia lantzea. Klasea, jostailuak eta materialak zaintzen ikastea.

Iraupena Lau astekoa da jarduera honen iraupena. Irakasle bakoitzak erabakiko du, bere planifikazioaren arabera, zein unetan gauzatu nahi duen.

Beharko dugun materiala Kontrolaren koadrantearen horma-irudia. Koloretako Kapen txantiloia.

Hezitzailearentzako oharrak

1 fasea Zintzilikatu ikasgelan kontrolaren koadrantea, non zehazturik

azalduko diren eskola-egutegia, eta aste bakoitzean jokoan egongo den kaparen kolorea. Kolore bakoitzak helburu batzuk daramatza atxikirik (koadrantean ere azaltzen direnak), eta ikasleek horiek bete beharko dituzte dagokien kapa lortzeko.

Irakasleak sarri gogoraraziko ditu kapa bakoitzari dagozkion helburuak, eta horiek betetzearen garrantzia: Kapa Urdinaren helburuak

Ikasgela garbi eta ordenatua mantentzen laguntzen dut. Ikasgelako materialak, jostailuak eta jolasak zaintzen ditut.

Kapar Berdearen helburuak Batzarretan hitz egiteko beti errespetatzen dut txanda. Arretaz entzuten diet besteei hitz egiten dutenean.

Kapa Gorriaren helburuak Ikasgelako materialak, jokoak eta jostailuak partekatzen ditut

besteekin. Behar dutenei laguntzen diet klasean eta jolastokian.

Astero, irakasleak erabakiko du, helburuen lorpenean oinarrituta, zein izan diren dagokien kaparen ikasle irabazleak

Kapa lortzen duten haurrek beronen txantiloia koloreztatu beharko dute dagokien kolorearekin, izena idatzi horretarako erreserbatutako tokian, eta kontroleko koadrantean zintzilikatu. Honek jardueraren garapenaren eta klasean helburuak lortzeko bilakaeraren ikuspegi orokor bat izateko aukera emango du.

6

Helburuen talde bakoitza bereiziz kontatuko da; horrek esan nahi du kapa urdina lortutakoan ikasleek markaturiko helburuak betetzen jarraitu beharko dutela, bestela galdu egingo luketelako.

Azpimarratu behar da guztiek hiru kapak lortzea dela garrantzitsuena, Super Pepok ipuinaren amaieran adierazten duen bezala.

Aste bakoitzaren amaieran taula berrikusiko da Batzarrean, eta era honetako galderak planteatuko dira: Nortzuk lortu dute aste honetan kapa? Zergatik? Nortzuk ez dute lortu? Zer egin behar dute lortzeko? Nortzuk lortu dute aste honetan euren kapa mantentzea?

2 fasea: amaitzeko hausnarketa egin behar da Hausnartu esaldi honetan oinarrituta: "Guztiok izan gaitezke Super

Pepo bezalako Super Heroiak".

7

8

Kontrolaren koadrantea (A2 neurriak)

Kapa Urdina Helburuak:

Ikasgela garbi eta ordenatua edukitzen dut.

Materialak zaintzen ditut.

Kapa Berdea Helburuak:

Batzarretan hitza hartzeko txanda errespetatzen dut.

Besteei entzuten diet.

Kapa Gorria Helburuak:

Besteekin partekatzen dut.

Behar dutenei laguntzen diet.

1. astea

2. astea

3. astea

4. astea

9

Aurretiko irakurketaren jarduerak

ASMAKIZUNAK Jarduera honekin, zera lortu nahi dugu… Zenbait fruitu ezagutzea Irudimena, ahozko adierazpena eta entzute aktiboa lantzea.

Iraupena Jarduera saio batean egiteko pentsatua dago.

Beharko dugun materiala Asmakizunak

Hezitzailearentzako oharrak Egin jarduera hau Batzarrean, “Super Pepo eta Clementina” ipuina irakurri aurretik. Osatu jarduera zenbait fruituren argazkiekin.

1. fasea Ipuin berria guk haiei kontatu aurretik, fruituei buruz lehendik

duten ezagutzatik abiatuko gara. Asmakizunen baliabidea erabiliko dugu, zenbait fruituren izena asma dezaten:

Maite naute tximuek eta txinpantzeek, eta zenbateraino;

Ikusten nauzu dendetan zintzilik,

Horia naiz behetik hasi eta goraino.

(Platanoa)

Borobila da eta laranja, zuritzen baduzu jan dezakezu

eta haren zukua edan. (Laranjak)

Barrutik zuria, kanpotik berdea.

Nahi baduzu esatea, Uda da ta harea.

(Udarea)

Berde gara eta hori, Izan, bada, musugorririk,

ospetsu da gure tarta eta baita ere jan gaitzakezu

gordin-gordinik. (Sagarrak)

10

Atsealdeko irakurketaren jarduerak

FRUTAK, NIRE LAGUNAK Jarduera honekin, zera lortu nahi dugu… Frutak eta hauen propietate garrantzitsuenak ezagutzea. Frutak gure eguneroko elikaduran duen garrantzia lantzea. Besteengandik ikasteko, besteei entzun beharra baloratzea. Gurasoek seme-alaben ikastetxeko jardueretan parte hartzea.

Iraupena Jarduera hau saio bakar batean egiteko pentsatuta dago.

Beharko dugun materiala Klementinaren txantiloia. Hiru zenbakiko jarduera burutzeko klasean egin zuten zuhaitza. Kaxa hutsak.

Hezitzailearentzako oharrak Jarduera honek adierazgarritasuna lantzeko eta gurasoen parte hartzea eta inplikazio-maila baloratzeko aukera emango digu, taldeak entzuteko duen gaitasuna ezagutzeaz gain (ekin hitz egiteko txanda errespetatzeak eta besteei entzuteak duen garrantziaz).

1. fasea: Nire frutarik gogokoena Haur bakoitzak fruta jatea zergatik den hain ona azaltzeko

eskatuko die euren gurasoei. Gainera, gustuko fruta bat ekarriko du etxetik.

2. fasea: Gure fruta aurkeztuko diegu beste gainontzekoei Haur guztiak lurrean eseriko dira, eta bakoitzak bere fruta jarriko

du (aurrez prestaturiko) kaxan; klase bakoitzeko frutak kaxa desberdinetan jarriko dira. Hala, guztion artean "Fruten merkatua" eratuko dugu.

Ondoren, irakasleak fruta bakoitza aurkeztuko du, kolorea, zaporea eta neurria komentatuz. Sustatu ikasleekin elkarrizketa, fruten oinarrizko ezaugarriak ezagutzeko, galderen eskema bat jarraituz: Ze koloretako fruta da?: gorria, berdea, horia… Txikia edo handia? Leuna, zakarra,…?, zuritu behar al da? Ze zuhaitzetatik sortzen da?

Azkenik, bateratu gurasoek zergatik da ona fruta jatea? galderari emandako erantzunak, "Super Pepo eta Klementina" ipuinean landutako balioekin erlazionatuz.

Haur bakoitzak bere fruta jango du jolastorduan.

11

3. fasea: Klementina koloreztatzea Haur bakoitzak Klementinaren txantiloia koloreztatuko du bere

sormenaren arabera, eta izena idatziko du horretarako erreserbaturiko gunean (irakaslearen laguntzarekin hala behar bada). Ebaki, eta sortuko dugun zuhaitzean zintzilikatuko du. Hurrengo jardueran berriro erabiliko dira.

12

13

Atsealdeko irakurketaren jarduerak

NIK DENETARIK JATEN DUT Jarduera honekin, zera lortu nahi dugu… Modu orekatuan elikatzearen beharra lantzea. Mahaian jokamolde egokiak izatearen garrantzia baloratzea. Lanak egiteko orduan lankidetza sustatzea. Gurasoak euren seme-alaben jateko ohituretan inplikatzea.

Iraupena Jarduera hau hainbat astetan egiteko dago pentsatuta.

Beharko dugun materiala Haurrek aurreko jardueran egin zuten Klementinaren txantiloi koloreztatua. Fruti-Puntuen galdeketako txantiloia.

1. fasea: nire Fruti- Puntuak Neska-mutil guztiek daukate euren fruta klaseko zuhaitzean

zintzilikatuta. Orain horri eutsi behar diote, eta hori euren esku egongo da erabat. Jarduera lau astetan zehar burutuko da.

Eman gurasoei Fruti-Puntuen galdeketa euren seme-alabengan ebaluatu beharko dituzten alderdiak ezagut ditzaten: mahaia jarri eta jasotzerakoan laguntzea, edukazio onekoak izatea, denetarik eta dena jatea.

Aste amaiera bakoitzean, eta Batzarrean, sustatu elkarrizketa neska-mutilen artean euren autoebaluazioa egin dezaten: Lagundu al duzue mahaia jartzerakoan eta jasotzerakoan? Platerean jarritako guztia jan al duzue? Edukazio onekoak izan al zarete mahaian? Denetarik jan al duzue? Fruta, arraina, barazkiak…?

Hilabete amaieran, gurasoek betetako galdeketa emango diote irakasleari bere tabulaziorako (BAI bakoitza Fruti-Puntu bat bezala kontatuko da).

Bere fruta zuhaitzean mantendu ahal izateko, ikasleek 2 Fruti-Puntu lortu beharko dituzte gutxienez.

2. fasea: hausnarketa Batzarrean, hausnartu gertatutakoari buruz. Esan behin eta berriz

kontua ez dela lehiatzea, osasuntsu hazteko eta hainbeste gustatzen zaizkigun gauzak egiteko ondo elikatzen ikastea baizik.

Aztertu euren fruta galdu dutenen arrazoiak, eta lagundu hobetu behar dituzten alderdietan.

Luzatu jarduera astebete bat gehiago galdutako fruta berreskuratzeko aukera izan dezaten. Gainerakoek, euren aldetik, fruta mantentzeko ahalegina egiten jarraitu beharko dute.

14

Fruti-Puntuen galdeketa

1. Laguntzen al du mahaia jartzeko eta jasotzeko orduan?

BAI EZ 2. Hezibide onekoa al da

mahaian? BAI EZ

3. Platerean jarritako guztia jaten al du?

BAI EZ 4. Denetarik jaten ikasi al du?

BAI EZ

Fruti-Puntuen galdeketa

1. Laguntzen al du mahaia jartzeko eta jasotzeko orduan?

BAI EZ

2. Hezibide onekoa al da mahaian?

BAI EZ

3. Platerean jarritako guztia jaten al du?

BAI EZ

4. Denetarik jaten ikasi al du?BAI EZ

Fruti-Puntuen galdeketa

1. Laguntzen al du mahaia jartzeko eta jasotzeko orduan?

BAI EZ

2. Hezibide onekoa al da mahaian?

BAI EZ

3. Platerean jarritako guztia jaten al du?

BAI EZ

4. Denetarik jaten ikasi al du?BAI EZ

Fruti-Puntuen galdeketa

1. Laguntzen al du mahaia jartzeko eta jasotzeko orduan?

BAI EZ

2. Hezibide onekoa al da mahaian?

BAI EZ

3. Platerean jarritako guztia jaten al du?

BAI EZ

4. Denetarik jaten ikasi al du?BAI EZ