AUZO POLIZIA - vitoria-gasteiz.org file• Trafiko istripuak • Salaketa administratiboak Jarduera...

8
AUZO POLIZIA

Transcript of AUZO POLIZIA - vitoria-gasteiz.org file• Trafiko istripuak • Salaketa administratiboak Jarduera...

AUZO POLIZIA

Herritarren Segurtasun Saila Departamento de Seguridad Ciudadana

AUZO POLIZIA

Polizia modernoen egungo joera da metodoak konbi-natuz gaurkotzea eskaintzen duten zerbitzua, gizar-teko interes-talde ezberdinekin elkarlanean, preben-tzioa eta integrazioa sustatzeko.

Herritarraren eta poliziaren arteko elkarlan zuzen eta estu horretatik sortu da Komunitate Poliziaren eredua (anglosaxoi kulturan horrela deitzen zaio).

Eredu hori beste kultura eta kontinenteetara zabalt-zen joan da, eta beraz, Komunitate Poliziaren eredua hainbat hiritan dago ezarria.

Vitoria-Gasteizen gure errealitate eta nortasunari da-gokion eredu bat garatu dugu eta Auzo Polizia dei-tu diogu; izan ere, gure hirian auzoaren errealitateak protagonismoa du, eta herritar mugimendua auzo elkarteen bitartez antolatzen da.

2012ko udaberrian, Vitoria-Gasteizko Udalak herri-tarrek parte-hartzeko prozesu bati ekin zion, polizia eredu berri baten bila. Prozesu horrek zera utzi du agerian: bai herritarrek, bai Udaltzaingoko langileek nahi dutela polizia prestatua, herritarren arazoak au-rreikusi eta irtenbideak ematen dituena, eta gainera, konfiantza sorrarazten duena, gertu dagoelako eta herritarrei kezka sorrarazten dien arazoei aurre egi-ten dielako.

Une hartan, konpromiso batzuk adostu ziren herri-tarrekin, eta horietako bat izan zen bultzatzea Auzo Poliziaren taldea.

EKINTZAK

Helburu hori betetzeko, hauek izan dira egin diren ekintzak:

1.- Polizia kopurua igo egin da, 45 auzo polizia izate-

tik 72 izatera pasatuz.

• Lehen: 45 polizia

• Orain: 72 polizia

2.- Hiriko auzoetan polizien presentzia ere handitu

egin da.

Horrela, Salburua eta Zabalgana bezala hiri-ingurue-tan dauden auzoetan gehiago egon ahal izango da polizia.

• Lehen: 10 auzotan ziharduen Poliziak. Lehentasuna ematen zitzaion auzoetan errotuta egoteari eta de-litu igoera antzemandako auzoetan egoteari.

• Orain: 16 auzotan dihardu Poliziak. Patruila ere-muak antolatu dira eta horrek ahalbideratu du hiri osoan presentzia izatea.

3.- Hiriaren banaketa berria egin da.

• Lehen: patruila eremu gutxiago zeuden eta zonal-deak zabalagoak ziren.

• Orain: patruila eremu gehiago daude eta txikiagoak dira. Hartara, eremu batzuk diseinatu dira patruila lana zentzuzkoagoa eta eraginkorragoa izateko.

Herritarren Segurtasun Saila Departamento de Seguridad Ciudadana

EGINKIZUNAK ETA ZEREGINAK

Auzo poliziaren funtsa honako hau da; polizia bera komunitatearekin nola erlazionatzen den eta nola egiten duen bere lana.

Horretarako, Auzo Poliziak proaktiboa izan behar du, eginkizun malguekin gizarteak dituen arazoei aurre egiteko eta irtenbidea emateko.

Lehentasunezko helburuak ez ditu poliziak bakarrik definitzen, komunitateak ere finkatzen ditu. Gauzak horrela, honako hauek dira Auzo Poliziak bete be-harko dituen zeregin nagusiak:

Segurtasuna

Polizia eredu horrek lehentasuna ematen dio pre-bentzioari, delituari aurre egiteari baino gehiago. De-lituaren prebentzio proaktiboa egingo du, egoerari egokitutako patruila lanaren bitartez. Honako zeregin hauek azpimarratu behar dira:

• Prebentzio zaintzak

• Gizarte etxeetara bisitak

• Bisitak ikastetxeetara

• Bisitak dendetara

• Bisitak beste zentro batzuetara

• Auzo-elkarteetara bisitak

Trafikoa

Auzo polizien eginkizunetako bat da zaintzea ibilgai-luen eta oinezkoen trafikoa. Horretarako, saiatuko dira ikastetxeetako sartze-irteeretan egoten, puntako or-duetan eta arazoak izaten diren lekuetan zirkulazioa zaintzen, trafiko lege hausteak salatzen, alde batera utzitako ibilgailuak bide publikotik kentzen, eta azke-nik, auzoetan gertatzen diren istripuetan esku hart-zen. Honako zeregin hauek azpimarratu behar dira:

• Ikastetxeetan presentzia

• Alde batera utzitako ibilgailuak

• Zirkulazioaren zaintza

• Trafiko istripuak

• Salaketa administratiboak

Jarduera administratiboak

Esparru honetako zereginak lotuta daude batetik, hi-riko ordenantzak betetzearekin (istiluak, lanak, txaku-rrak, garbitasuna, kalean saltzea, mahaitxoak eta te-rrazak, isurketak, eta abar), eta bestetik, herritarrek auzo poliziari eskatzen dioten informazioarekin.

Auzo poliziek lagunduko dute noizean behin motorrei egiten zaizkien kontroletan eta horietan kontrolatuko

dituzte besteak beste dokumentazioa, kaskoaren era-bilera, hotsak, eta motor edo bizikleten baldintza tek-nikoak.

Gizarte jarduerak eta bitartekaritza jarduerak

Auzo poliziaren beste eginkizun bat da arduratzea gi-zarte arazoez eta elkarbizitzaren eraginez sortutako liskarrez, hau da, herritarrei entzuteko eta laguntzeko prest egotea, irtenbide baketsu eta eraginkorrak pro-posatuz.

• Familia liskarrak

• Bizilagunen arteko arazoak

• Gaixorik dauden edo beharrak dituzten pertsonak

• Eskaletasuna / arloteak

Bide publikoan hutsuneak

Auzo poliziaren eginkizun hau oso garrantzitsua da, auzoak dituen hutsuneak antzemateko eta kudeat-zeko balio baitu. Jarduera horiek ahalbideratzen dute hiri altzariak egoki zaintzea, eta laguntzen dute herri-tarren bizi kalitatea sendotzen.

Horrela, gainera, herritarrek ez dute ingurune zaindu gabe batek ematen duen segurtasun ezaren sentsa-zioa eta saihesten da “Kristal hautsien teoria” betet-zea.

Jarduera horien artean, zirkulazioaren segurtasunean eragina duten hauek nabarmendu behar dira:

• Bideko zuloak eta galtzada hondatuta egotea

• Kalteak eta seinalizazio eza

• Semaforo puskatuak edo matxuratuak

• Argiteria publikoa

• Seinale horizontalei eta zebra-bideei buruzko txostenak

U

G

C

C

��������

AUZO POLIZIAREN BANAKETA2010

UDALTZAINGOA ZERBITZUA

U

G

C

C ������������������������

��������������������AUZO POLIZIAREN BANAKETA

2013 irailaren 1

UDALTZAINGOA ZERBITZUA

EREMUEN BANAKETA

Herritarren Segurtasun Saila Departamento de Seguridad Ciudadana

Herritarren Segurtasun Saila Departamento de Seguridad Ciudadana

Herritarren Segurtasun Saila Departamento de Seguridad Ciudadana