Auzoka aldizkaria. 109 zbka. 2011eko ekaina

20
109. zenbakia 2011ko ekaina Zuzendaritza: Donostiako Euskararen Udal Patronatua / Koordinazioa: Donostiako Berritzegunea

description

Donostiako Euskararen Udal Patronatuak zuzendu eta Donostiako Berritzeguneak koordinatzen duen aldizkaria. Ikasleek eginda ikasleei zuzenduta.

Transcript of Auzoka aldizkaria. 109 zbka. 2011eko ekaina

Page 1: Auzoka aldizkaria. 109 zbka. 2011eko ekaina

109. zenbakia 2011ko ekaina Zuzendaritza: Donostiako Euskararen Udal Patronatua / Koordinazioa: Donostiako Berritzegunea

Page 2: Auzoka aldizkaria. 109 zbka. 2011eko ekaina

2011ko ekaina

2

Fo

to i

nk

est

a

Zenbat gizarte-sare ezagutzen dituzu eta zein erabiltzen duzu gehien?

“Gizarte-sareak maiz erabiltzen ditu-gu, dibertitzeko, lagunekin hitz egi-teko... baita jolasteko ere. Badaude hainbat gizarte-sare mota, adibidez, Tuenti, Twitter, Facebook... Horrela-ko orrietan sartuta dabiltzan asko ezagutzen ditut, nik Tuentian maki-na bat jende baitut. Helduek esaten dute hor ibiltzea txarra dela, baina anitz gaztek kontrakoa uste dugu”.

Asier Oliden dBH 2

“Nik uste dut gizarte-sareak lagune-kin egunerokoan hitz egiteko erabil-tzen ditugula. Horretaz landa, haien bidez neskatan zein mutiletan egin daiteke, lotsak bazter utzita. Face-book, Twitter, Tuenti, Skype… eza-gutzen ditut eta bereziki lehen bie-tara jotzen dut, haien bitartez mun-du osoko jendearekin harremana manten dezakedalako”.

MArtin Artetxe dBH 4

JOne lAzkAnO dBH 3

“Gizarte-sareen erabiltzailea naiz, bertan gauza guztien berri duda-lako, eta lagunekin komunikatze-ko erabiltzen ditudalako. Horrez gain, lagun gehienek darabiltzate eta oso dibertigarriak dira. Tuenti, Twitter, Facebook, MSN, Terracha eta abar ezagutzen ditut, baina go-gokoen Tuenti eta Facebook ditut”.

UrkO POrrUA dBH 4

“Gizarte-sareak erabiltzen ditut, ez du-dalako dirurik behar horrelako webgu-neetan sartzeko eta, arrazoi hori gutxi balitz, batzuek web kamera erabiltzeko aukera dute. Jakin badakigu arrisku-tsuak direla, baina kontrolpean dauz-kagun bitartean, hau da, lagunekin edo ezagunekin erabiliz gero, ez dago batere arazorik. Honakoak ezagutzen ditut: Myspace (gehien darabildana, hain zuzen ere), Metroflog, Tuenti, Fa-cebook, Skype… Dena dela, gehiene-tan sartu izan naiz, noiz edo noiz”.

“Gure lagunek ere badituztelako eta haiekin hitz egiteko erabiltzen ditut; gisa berean, arras interesgarriak iruditzen zaizkidalako eta lagunekin azkarrago mintzatzeko oso onak direlako, adibidez, elkarrekin gera-tzeko. Sare asko ezagutzen ditut (Tuenti, Hi5, Radiosuim, Tagged, Radioflog…) baina, batez ere, Tuenti zalea nauzue”.

enekO rUzOdBH 2

Denok dakigunez, azken hiru urteetan oso famatu bihurtu dira Tuenti, Facebook, Twitter, Myspace eta antzeko txokoak, eta webgune horietan gero eta jende gazteagoa sartzen da. Horregatik, makina bat guraso biziki kezkaturik daude, ez dakitelako seme-alabak norekin ibiltzen diren harremanetan. Horrez gain, telebistan askotan azaltzen da Interneten bidezko kontaktu horien ondorioz arazoak izan dituzten gazteen kasuak. Hori dela eta, Herri Ametsa ikastolako DBHko zenbait ikasleri honako galdera hauek egingo dizkiegu: zergatik erabiltzen dituzte gazte gehienek gizarte-sareak? Zenbat gizarte sare ezagutzen dituzu eta zein erabiltzen duzu gehien?

herri ametsa

Gazteak eta gizarte-sareak

“Besteekin komunikatzeko eta haien argazkiak ikusteko erabiltzen dut. Gainera, ez dugu ordaindu behar eta lagun bati mezu bat igorri beharrean, chataren bitartez helaraz dakioke. Jende gehiago ezagut daiteke eta, horrez gain, gizarte-sareen bidez galdeketak, lanak eta abar bidal daitezke, mezu pribatuen bidez. Hiru besterik ez ditut ezagutzen: Tuenti, Facebook eta Messenger eta, batik bat, Tuenti laket dut”.

PABlO sOrArrAin dBH 3

Page 3: Auzoka aldizkaria. 109 zbka. 2011eko ekaina

www.auzoka.net

Au

zok

a.n

et

3

Ikasleen trebeziak ikustarazteko Auzoka.net-en antolatutako sorkuntza bideo-lehia-keta oso arrakastatsua izan da. Guztira, 45 bideo sareratu dituzte ikasleek: 34 talde-kakoak eta 11 banakakoak. Bideo horietan ikasleek haien trebeziak erakutsi dituzte, eta epaimahaiak gogor egin behar izan du lan, bideoen kalitate ona ikusita ez baita ba-tere erraza izan irabazleak aukeratzea.

Azkenean, epaimahaiak taldekako saria “Trebeziak Ikasbide Ikastolan” bideoari

eman dio, bideoa egiterako orduan gorpu-tzeko atal ezberdinak erabiltzea oso origina-la iruditu zaiolako eta bideo egileek umore handia erakutsi dutelako. Talentu lehiaketa eta txantxaren arteko mugatzat jo daiteke bideoa, eta errealizazioa ere asko zaindu dute. Azkenik, oso bideo parte-hartzailea da, eta epaimahaiari hainbeste ikaslek par-te hartzea gustatu zaio. Ez galdu bideoa ikusteko aukera, sartu Auzoka.net-en!

Bakarkako sariari dagokionez, Alejandro

Polok irabazi du saria “Nire dantza” lana-rekin. Alejandro Polok dantzarako duen trebeziak txundituta utzi du epaimahaia eta bideo errealizazioa txukuna izan denez, epaimahaiak “Nire dantza” lana saritzea erabaki du.

Irabazleei sariak Koldo Mitxelena lehiake-tako sari banaketa ekitaldian eman zizkie-ten, maiatzaren 8an, eta guztiak oso pozik azaldu ziren.

Sorkuntza bideo-lehiaketa arrakastatsua

Bila ezazu zorriaZenbaki honetan ere, aurrekoan bezalaxe, zorri bat ezkutatu dugu Auzokan. Zorria topatzen baduzu, emaguzu horren berri [email protected].

Erantzunarekin batera, zure izen-abizen, e-mail helbidea, telefono zenbaki eta zein ikas-tetxetan ikasten duzun zehaztu. Lehiaketa irabazten duenak Elkarren erabiltzeko 25 euroko bonoa lortuko du. Ez galdu sari bikain hori eskuratzeko aukera! Zorroztu begiak eta aurki ezazu zenbaki honetako zorria.

Bestetik, gogoan izan Zein naiz? lehiaketa ere baduzula zenbaki honetan, 9. orrial-dean, eta Ipod shuffle bat irabaz dezake-zula.

Auzoka.net webgunearen bidez antolatutako sorkuntza bideo-lehiaketak arrakasta itzela izan du: 45 bideo aurkeztu dira lehiaketara. Epaimahaiak taldekako saria Ikasbide ikastolako 6. mailako ikasle talde bati ematea erabaki du eta banakako saria Alejandro Polori. Bi bideo horiek, eta jasotako beste asko, ikusgarriak dira, benetan, eta Auzoka.net-en daude.

Aurreko zenbakiko (108) zorriaren lehiaketako irabazlea: Amassorain ikastolako Julen Manterola Aldazabal. Elkarreko 30 €ko bono irabazi du.

Ikasbide ikastolako bideoaren egileak (Denys Antoniv, Alaitz Boyle, Amaia Bulman, Itsaso Caballero, Jone Jiao De la Hoz, Mikel Ezkerra, Ainhoa Garaikoetxea, Karmele Garcia, Nerea Gargallo, Gustavo Gabriel Gomez, Josu Gonzalez, Arene Goñi, Manex Goñi, Alvaro Ibañez, Asier Ibarguren, Bittor Ibarguren, Clara Jorge, Vanesa Jaqui, Jon Lumbreras, Naia Mondragon, Victor Ramos, Eduardo Sempere, Izar Telletxea, Iker Zaldua, Elene Zaldua), Alejandro Polo (ezkerretik hasita zortzigarrena) eta Ainhoa Beola zinegotzia (eskuinetik lehena).

Alejandro Polo, bakarkako sariaren irabazlea, dantzan.

Page 4: Auzoka aldizkaria. 109 zbka. 2011eko ekaina

2011ko ekaina

4

AMALUR ELIZoNDo

“Costa Ricakoa eta euskalduna sentitzen naiz”

Amalur Elizondo gure eskolako lehenengo irakasle mulatoa da. Beste irakasleak ordezkatzen ditu gaixorik edo bajan dau-denean. Amalur Costa Ricakoa da jatorriz, baina Euskal He-rrian bizi da aspalditik eta euskaraz oso ondo hitz egiten du. Berarekin aritu gara, bere bizitzaren berri izateko: mulatoa izateagatik arazorik izan ote duen, nolatan etorri zen Euskal Herrira...

Amalur al da zure izena?Ez. Nire benetako izena Miren Amalur da baina ez zait gustatzen. Nahiago dut soilik Amalur deitzea.

euskal Herrian jaio al zinen?Ez, Costa Rican jaio nintzen, Puerto Limón izeneko herritxo batean, 1984. urtean.

zenbat urterekin etorri zinen euskal Herri-ra?3 urterekin etorri ginen hona bizitzera, 4 urte betetzear nituela.

zenbat urte daramatzazu euskal Herrian?Hogeita bi urte daramatzat Euskal Herrian.

nongoa sentitzen zara?Bi tokietakoa sentitzen naiz, bai Costa Ri-cakoa eta baita euskalduna ere.

non bizi zara?orain arte Lezon bizi izan naiz nire amare-kin, baina duela gutxi etxebizitza bat erosi dut eta ez gara elkarrekin bizi. Hala ere, nire etxe berria Lezon bertan dago eta ia egunero ikusten dugu elkar.

zure familia hemen bizi al da?

Amaren aldekoa bai. Aita Costa Rican bizi da.

zergatik etorri zinen?Nire ama euskalduna delako eta, bere us-tez, hezkuntza maila hobea zelako Euskal Herrian Costa Rican baino.

nolatan hasi zinen euskaraz hitz egiten?Nire amaren hizkuntza delako. Aitak ingele-sez edo gazteleraz hitz egiten zidan.

non ikasi duzu euskaraz hitz egiten?Etxean. Betidanik hitz egin dut euskaraz, nire ama hizkuntza delako.

txikitan gauza itsusiak esaten al zizkizu-ten?

Bai, baina ez zidaten irainik esaten. “Con-guito” eta horrelakoak esaten zizkidaten nire azalaren koloreagatik. Futbolari bati bezala ere deitzen zidaten hura ere beltza zelako, baina orain ez dut gogoratzen ha-ren izena.

desberdin tratatua sentitu al zara?Desberdina sentitzen nintzen. Neskek, txi-kitan, nirekin jolasten zuten eta ez ninduten baztertzen, baina bikoteak edo taldeak egi-terakoan ez ninduten aukeratzen.

nola tratatzen zintuzten zure gelakideek?ongi, baina noizbehinka zirikatzen nindu-ten.

“Betidanik hitz egin dut euskaraz, nire ama hizkuntza delako”

Page 5: Auzoka aldizkaria. 109 zbka. 2011eko ekaina

5www.auzoka.net

Elk

arriz

keta

txikitan gaizki pasatu zenuen?Ez, baina deseroso sentitzen nintzen, des-berdina nintzelako.

zailtasunak eduki al zenituen eskolan?Txikitan batez ere. Nire irakasleak “erritmo karibearra” neukala esaten zidan, gehien bat oso despistatuta ibiltzen nintzelako.

nork baztertu zaitu gehiago, neskek ala mutilek?Neskek. Mutilek, baztertu baino, “Conguito” modukoak botatzen zizkidaten.

zenbat lagun izan zenituen eskolan?Pila bat, baina beti pixka bat baztertuta. Hala ere, ondo konpontzen naiz. Gainera oraindik afariak egiten ditugu, eta primeran pasatzen dugu.

institutuan errespetatzen al zintuzten?Eskolan, arrarotzat hartzen ninduten, baina institutuan denek nirekin egon nahi zuten.

zein aldaketa sumatu zenuen eskolatik institutura? Eskolan, taldeak egiterakoan eta, beti ba-karrik gelditzen nintzen, azkena aukeratzen

nindutelako. Institutuan, berriz, nik neuk au-keratzen nuen norekin egon.

eta orain nola tratatua sentitzen zara? oso ongi sentitzen naiz. Euskal Herrian arrazakeria gutxiago sumatzen dut bes-te leku batzuetan baino, eta nire lagunak gonbidatu izan ditudanean ere gauza bera esaten didate; hemen hobeto tratatzen di-tuztela beste leku batzuetan baino.

Berdin tratatu al zaituzte adineko jendeak eta haurrek?Haurrak krudelagoak izaten ziren, baina adinekoek esaten zidaten hondartzan ni bezain beltzaran jartzea gustatuko litzaie-keela.

noizbait zuria izateko desio izan duzu?Ez. Txikitan ez nuen ulertzen zergatik zen nire ilea kizkurra eta zergatik nintzen bel-tzarana, nire ingurukoak zuriak izanda.

zerk bultzatu zintuen irakasle izatera?

Haurrak gustatzen zaizkit eta irakaslea iza-tea ere oso gustuko dut.

nola bizi dute zure ikasleek mulatoa iza-tea?

Hasieran galderak egiten zizkidaten eta gauzak esaten zizkidaten: “zu beltza zara” eta horrelakoak, baina, gaur egun, zorio-nez, oso ongi tratatua sentitzen naiz.

zer egingo duzu eskolatik joaterakoan?ordezkapenen baterako deitu zain gelditu-ko naiz. Beste irakasle bat gaixotzen de-nean haren lana betetzera joango naiz.

nora joaten zara ile apaindegira?Donostiara. Amaran dagoen ile apaindegi berezi batera. Hara, jende beltza joaten da eta badakite gure ilea berezia dela.

noizbait egin al dituzu “rastak”?Bai. orain dela bi urte egin nituen AEBetan, baina gezurrezkoak ziren, luzapenak ale-gia.

inoiz pentsatu al duzu euskal Herritik alde egitea?Agian, baina itzultzeko asmoz. Bestela fal-tan botatzen dut.

non nahiago duzu bizitzea hemen ala Costa rican? Bi tokien gauza onak gustatzen zaizkit: nahiago nuke Costa Rican bizi hemengo erosotasunarekin edo hemen bizi nahi nuke baina hango eguraldiarekin. Dena ezinez-koa da.

intxaurrondo hegoa

“Eskolan, arrarotzat hartzen ninduten, baina institutuan denek nirekin egon nahi zuten”

“Txikitan deseroso sentitzen nintzen, desberdina nintzelako”

Page 6: Auzoka aldizkaria. 109 zbka. 2011eko ekaina

2011ko ekaina

6

Ura zaintzeko garaia

Ek

olo

gia

Ura oso garrantzitsua da eta, horregatik, hemen ditu-zue urarekin lotutako hainbat informazio, gomendio eta pro-posamen, denon artean ura-ren balioa ulertzeko gai izan gaitezen.

ikas-bide

Pertsona bakoitzak egunean ur litro asko erabiltzen ditu hainbat gauzatarako, adibi-dez: janaria prestatzeko, dutxatzeko, pla-terak garbitzeko, arropa garbitzeko, edate-ko, freskatzeko, hortzak garbitzeko, beroa transmititzeko, lana egiteko, landareak ureztatzeko eta beste gauza askotarako ere.

Ikusten duzuenez, bizitzeko ura behar beharrezkoa dugu gauza asko egiteko, baino kontsumoa gehiegizkoa da. Urik

gabe ezingo genuke bizi, beraz, ura gure altxorra da eta zaindu behar dugu.

erabilera desegokiaUr gehiegi erabiltzen dugu eta, askotan, gaizki. Horregatik zerbait egin behar dugu, adibidez, dutxan 10 minutu baino gutxiago egon, hortzak garbitzerakoan iturria itxi, gi-zonezkoen komunetan zutik pixa egiteko komunak jarri, eta abar. Hori dena eginez ura aurrez dezakegu. Urte hauetan zehar ura aurreztuz joan gara, baina hori ez da nahikoa eta gehiago aurreztuz, azkenean, lortuko dugu.

nola iristen da ura gure etxera?Ura oso garrantzitsua da gure bizitzarako eta, horregatik, ondo aprobetxatu behar dugu. Ura gehiago baloratzeko gure etxee-tara ekartzea zenbat kostatzen den azaldu-ko dizuegu: lehenengo, euria egin behar du, eta urtegira joaten da, han ura garbitu eta hodietara bideratzen da. Badakigu horrela esanda ez dirudiela konplikatuegia, baina prozesu onek asko irauten du. Hemendik aurrera ura gehiago aprobetxatuko duzuela espero dugu.

kutsaduraMunduan ura modu askotara kutsatzen da, adibidez, petrolio-ontzi bat ondoratzen de-nean guztia zikindu eta itsasoko eta itsas ertzeko animaliak gaixotu egiten dira. Bes-tetik, gure arropa garbitzeko erabiltzen ditu-gun produktuek ura kutsatzen dute. Hain-batetan fabriketako zikinkeria (gai kimikoak, ur zikina...) ibaietara botatzen dute eta ho-rrek ibaiak asko kutsatzen ditu. Hori lehen egiten zuten fabrikek, hala ere, orain, ba-tzuetan, ere egiten dute, baina harrapatzen badituzte isun handiak jartzen dizkiete.

Arrainen heriotzaArrain asko hiltzen dira guk itsasora edo erreketara botatzen dugun zikinkeriaren ondorioz.Hori hobetzeko: zaborra zakarrontzira bota behar da eta ez itsasora. Itsasora ez bota plastikozko botilarik edo poltsarik, hau da, mesedez, ez kutsatu itsasoa.

Page 7: Auzoka aldizkaria. 109 zbka. 2011eko ekaina

7www.auzoka.net

Ura zaintzeko garaia A

lbis

te b

itx

iak

Napoli hiritik gertuko kostaldeko hiri ba-teko udalak 500 euro edo gehiagoko isunak jarriko dizkie minigonak, arropa estua edo eskote handiko soinekoak daramatzatenei. Alkateak azpiko arro-pa erakustea galarazteko legea jarri nahi du indarrean. Gure hiriko alkateak arau bera jarriko balu, Udalak diru pila kobratuko luke!

Era berean, pilotarekin jolasteagatik eta jendea iraintzeagatik ere isuna ordain-du beharra dago.

Minigonarik ez!

Pilota jokorik

ere ez!

Zhang Chuanquik 5 urte eman ditu kartzelan, kate batzuekin lotuta. Kateak hain zeuden gogor eta estu lotuta edozein mugimenduk zauritu egiten zuela. Zauri horiek sendatzen ziren neurrian, azalak eta giharrek kateak inguratu zituzten. Gaur egun, kateak besoetatik ateratzeko ebakuntza egin nahi duen arren, ez dauka nahikoa di-rurik. Horregatik, laguntza eskatzen ari da behar beste diru lortzeko.

Kateak eta besoak bat eginda

Inor ez da perfektua, ezta emakume ospetsuenak ere. Horregatik, Hollywoo-deko emakume ospetsu batzuk eraku-tsiko dizkizuegu eta argazki horiekin konturatuko zarete makillajeak mirariak egiten dituela. Badirudi famatuak ede-rrenak direla erakutsi nahi dutela, ho-rregatik janzten direla beti hain dotore. Baina zer gertatzen da kalean barrena pasieran badabiltza eta makillatu gabe harrapatzen baditugu?

la salle

Hemen ikus dezakezue zuhaitz-gizon baten kasua, ziurrenik ez duzue sine-tsiko, baina egia omen da. Gizon honek sistema immunologikoan arazo bat du, eta horrek bere gorputzetik sustraiak sortarazten ditu. Giza papilomaren bi-rusa jarri diote, eta AEBetako mediku batek dio sei hilabetetan bizitza norma-lagoa izango duela. Bere gorputza ez da lehengoa izango, baina eskuak era-biltzeko gaitasuna bermatzen diote.

Zuhaitz-gizona

Begira ezazu arretaz honako argaz-kia. Hasiera batean gizonezkoaren eta emakumezkoaren artean buru erraldoi bat dagoela dirudi, baina ez, ikusten ari zarena ume txiki bat da, gizonaren altzoan eserita. Buru erraldoiaren ilea atzeko belarra da, begia dirudiena ume txikiaren aurpegia da eta sudurra diru-diena arroparen mahuka.

Non dago mutiko txikia?

Emakume famatuak

makilatu gabe

Page 8: Auzoka aldizkaria. 109 zbka. 2011eko ekaina

2011ko ekaina

8

Kir

ola

nola eta noiz hasi zinen arraunean?7 urte nituela ikasi nuen nire aitaren txalu-pan arraunean, baina hura hondoratu egin zitzaigun. Iazko ekaina hasieran eskolarekin arraunean egiten ikastera joan nintzen, eta udaran lagun batekin Ur-Kirolaken udarako aulki mugikorraren ikastaroa egin nuen. Aul-ki mugikorra gustatu eta denboraldi honetan hasi naiz arraunean.

zerk erakartzen zaitu?Arrauna kirol polita dela uste dut eta arrauna egiterakoan ondo pasatzen dut, gogorra den arren.

zein ezaugarri behar du arraunlari batek?Nire ustez, arrauna txirrindularitza, triatloia eta bestelako hainbat kirolekin batera gogo-rra da eta sasoi fisikoaz, teknikaz eta indarraz gain, oso garrantzitsua da burua. Estropada baten erdian fisikoki husturik sentitzen baza-ra, burua indartsu mantentzen saiatu behar duzu, lehiatu nahi izanez gero behintzat.

ezaugarri horietatik zein duzu zuk?Aurten hasi banaiz ere, indarra hartu behar dut, ez bainaiz indartsuenetakoa. Mentalki gero eta gehiago prestatzen ari naiz. Arraun-lari ona izateko denbora asko eskaini behar zaio. Teknikan asko hobetu behar dut eta ki-lometroak eta kilometroak egin beharra ditut alderdi guztiak hobetzeko.

nolakoa da denboraldia (entrenamen-duak, txapelketak...)?

Arraunean aritzea oso gogorra da, eta en-trenamendu erregularra eskatzen du, batez beste, astean bost alditan. Horrez gain, nahi-ko proba izaten ditugu.

nolako giroa bizi duzue arraunean?Giro polita dago Ur-kin, elkarrekin ordu asko ematen ditugu eta horrek lagun arteko giro ona sortzen du.

zein estropada egitea gustatuko litzai-zuke?Niri olinpiadaren batera joatea gustatuko litzaidake. Ingalaterrako Head of the River-era joatea ere gustatuko litzaidake. Aurten espero dut Espainiako txapelketara joatea, eta nire ametsa Kontxako banderan arraun egitea litzateke.

zein da zure talde gustukoena? zergatik?

Ni txikitatik Arraun Lagunak taldekoa izan naiz, baina Ur-Kirolak eta Arraun Lagunak taldeek Donostiarra sortu dutenetik, Donos-tiarra gustuko dut. Nire ustez, talde gaztea da, eta guztiak Donostiako arraunlariak dira; horrek bereizten du beste talde batzuetatik.

nola batzen dituzu ikasketak eta arrauna?Beno, zaila da ikasketak ongi eramatea eta arraunean aritzea, baina posible da. Den-bora ondo aprobetxatzea eta antolatzea da gakoa.

Arraunak zer ekarpen egiten dizu ikas-ketetarako eta ikasketetatik zer ateratzen duzu arraunean aplikatzeko?Bi gauza oso desberdin dira, baina bietan kontzentrazioa beharrezkoa da. Batean au-rreratzen dudanak balio dit besterako.

zein da zure egitekoa ontzian? Denboraldi honetan zortziko txalupa atera-tzen dugu eta nire postua hirugarrena da. Nire zeregina erritmoa mantentzen laguntzea eta indarra ematea da. Zortzikoan denok go-goa jarri eta gauzak ahal den hobekien egin behar dira txalupa ondo ibiltzeko.

mariaren bihotza

Kirol asko probatu ondoren, arrauna aukeratu eta horre-tan jarraitu nahi du Gontzal Iraolak, ahal dela, Kontxara heldu arte.

GoNTZAL IRAoLA

“Txikitatik ibili izan naiz uretan eta oso gustuko dut, gogorra den arren”

“Beno, zaila da ikasketak ongi eramatea eta arraunean aritzea, baina posible da”

Page 9: Auzoka aldizkaria. 109 zbka. 2011eko ekaina

www.auzoka.net

Sara Carbonero Corral de Almaguerren (Toledo) jaio zen 1984an. Telebistan lan egiten du kirol arloan.

Madrilgo Universidad Complutensen Ka-zetaritza ikasi zuen. 3. ikasturtean zegoe-nean, Marca Irratian bekadun sartu zen

eta, sei hilabete pasatu eta gero, kontrata-tu egin zuten. Irratian kirolen kronikak egi-teaz gain, goizeko Balón desastre izeneko irrati-programan parte hartu zuen eta Su-per Marca musika-saioan informazioaren ardura izan zuen.

Italiako Mediaset Premium plataforma, Di-gital Terrestre, Antena de oro… bere ibil-bide profesionalaren gailurrean dagoela esan daiteke.

Horrez gain, azken bolada honetan mode-lo lana egiten hasi da. Ilerako produktuen enpresa ezagun batek publizitate-kanpai-naren aurpegitzat hartu du, bere ile marroi, leun eta luzeari esker. Badirudi horretan ere arrakasta izango duela.

Neska eta gazte askok nahi dute Sara Carbonero bezala-koak izan. Baina, zergatik? oso kazetari ona delako, oso ederra delako, oso ospetsua delako, Iker Casillasen emaz-tegaia delako? Erantzuna edozein dela ere, errealitatea da Sara Carbonerok ez duela inor epel uzten.

2009an erredaktore izendatu zuten. Bere lehenengo lana Hegoafrikatik Konfedera-zio Futbol Kopa ematea izan zen. ondo-ren, albistegiko kirol-saioa aurkezten hasi zen. Urte horretan, FHM aldizkariak erre-portaririk “sexy”ena izendatu zuen.

2010ean Munduko Futbol Kopan informa-zio-lanetan aritu zen. Garai hartan ezagun bihurtu zen Real Madrileko Iker Casillas atezainarekin harreman zuela jakin bai-tzen. Espainiako Futbol Selekzioak lehe-nengo partida galdu zuenean, The Times izeneko egunkari ingelesak aditzera eman zuen Ikerren errua izan zela, Sara Carbo-nerorekin oso “entretenituta” zebilelako, baina, azkenean, Espainiako Futbol Selek-zioak Munduko Kopa irabazi zuen. Mundu osoan zehar zabaldu zen Iker Casillasek Sara Carbonerori eman zion musuaren iru-dia, garaipenaren ikur bihurtuz.

Munduko Txapelketa bukatu zenean, proiektu askotan parte hartzen hasi zen:

Madrilen 1973ko azaroaren 9an jaio nin-tzen. Telebistako aurkezlea eta kolabora-tzailea naiz. Hainbat programetan atera naiz: Las mañanas de Ana Rosa, Sálvame eta Sálvame deluxe. Torrente 4 filmean ere agertu naiz. ospetsu bihurtu nintzen nire senar ohia oso toreatzaile ospetsua de-lako. Nahiz eta orain elkarrekin ez egon, berarekin alaba bat eduki nuen, Andreita (oilaskoarena). 2008ko 27an berriz ezkon-du nintzen Francisco Alvarezekin, nire beti-

ko lagun batekin. Nire aurpegia hobetzeko ebakuntza estetikoa egin zidaten eta orain oso zoriontsua naiz.

Per

tso

na

ia +

zein

na

z?

HanditzeanSara Carbonero bezalakoa izan nahi dut

Zein naiz? ?

9

Emaiguzu zure erantzuna www.auzoka.net-en

Ezagun bihurtu zen Real Madrileko Iker Casillas atezainarekin duen harremanagatik

Azken boladan modelo lana egiten hasi da

Aurreko zenbakiko irabazlea: Altza Herri ikastetxeko Mikel Fernandino Perurenak irabazi du Elkarren erabiltzeko 30 euroko bonoa, izan ere, pertsonaia ezkutua Shakira zela asmatu zuen.zenbaki honetako oparia: Ipod Shufle bat.

belen ikastetxea

Page 10: Auzoka aldizkaria. 109 zbka. 2011eko ekaina

2011ko ekaina

10

Santo Tomas Lizeoak 50 urte bete ditu, ez dira urte gutxi, alajaina! Eta urte horietan guztietan izan diren aldaketen berri izateko, eta ikastolak urtebetetze hori nola ospatuko duen jakiteko, ikastolarekin lotura estua duen pertsona batekin hitz egin dugu, Santos Sarasolarekin (urtee-tan ikastolako zuzendari izan denarekin), hain zuzen ere. Batetik, Santo Tomas Lizeoak 50 urte bete dituela-eta antolatu dituen ekintzen berri emango dizuegu, eta ondoren, urte horietan guztietan egin duen ibilbideaz ariko gara.

Euskal Herrian 50 urte bete dituen lehengo ikastola da, eta horrek badu meritua! Urte-muga ospatzeko jaialdiei dagokienez, hiru saio izango dira guztira. Lehenengoa Ga-bonetan izan zen, danborradarekin, batez ere; ondoren, udaberrian, hainbat ospaki-zun eta omenaldi egingo dira Santo Tomas lizeotik kanpo, Donostia mailan. Azkenik, ikasturte bukaerako jaialdian, ekainaren 11n, egun osoko festa bat izango da. Ho-rretan ari dira buru-belarri hainbat irakasle, ikasle eta guraso. Liburu bat argitaratzeko asmoa ere badago.

santo tomas lizeoaren ibilbideaSanto Tomas Lizeoa 1961. urtean sortu zen, Koldo Mitxelena, Jose Migel Zuma-labe eta Carlos Santamariaren ekimenez eta makina bat pertsonaren lanari esker. Akademia pribatu bat zen eta olazabal pasealekuan (gaur egun Bizkaiko pasea-lekua) zegoen. Lehenengo urte hartan 60

ikasle izan ziren. Goizez, gaztelaniaz ema-ten ziren eskolak, institutuan gaztelaniaz egiten baitzituzten azterketak, eta arratsal-dez, euskaraz.

Lehengo etapa honetan aipatzekoak dira Elvira Zipitria, Karmele Esnal, Jone Forka-da eta Juan Goia, Santo Tomas Lizeoko eratzaileak; ikastola guztietan bezala, zail-tasun larriak, diru gutxi eta aparteko ilusioa izan zuten eskolak euskaraz emateko.

Ikasle kopurua etengabe hazi zenez, ikas-tetxe berri bat eraiki behar izan zuten. Ho-nela, Ibaeta aldeko Loistarain izeneko ba-serri zaharraren lurrak erosi eta eraikitzen hasi ziren: oHoko eraikina, orain LH 3-6 eta DBH 1-2 mailak hartzen dituena; BBB

-UBIko etxea, egun DBH 3-4 eta Batxiler-goa hartzen dituena; Haur Hezkuntzakoa, egun HH 2. zikloa eta LH 1-2 hartzen di-tuena; 1989. urtean, jantokia eraiki zen; 1995ean, aretoa; 2001ean, Haur Hezkun-tzako 2 eta 3 urteko haurrentzako egoitza berria; eta 2003an, Santo Tomas Lizeoa-Lostarain kooperatiba Elkarteak izaera juridiko berria hartu zuen. ondorioz, gura-soak Lostaraineko partaide bihurtu ziren.

Gaur egun, Santo Tomas Lizeoan 1.800 ikasle inguru ari dira 2 urterekin hasi eta Batxilergoko 2. mailara bitarte.

50. urteurrenera iritsi garen moduan, beste 50 urte betetzeko prestatzen hasia da da-goeneko Santo Tomas Lizeoa.

Santo Tomas Lizeoak, 50 urte!

Ekainaren 11n egun osoko festa izango da

Errep

or

taje

a

1961ean 60 ikasle ziren, gaur egun, 1.800

Page 11: Auzoka aldizkaria. 109 zbka. 2011eko ekaina

11 www.auzoka.net

“Gazteekin aritzen bazara, zeu ere gaztetu egiten zara”

SANToS SARASoLA

Gogorra al da ikastola bateko zuzenda-ria izatea? Lanbidea gustatzen bazaizu, ez da go-gorra. Niri hezkuntza gustatzen zait, eta orain ere hezkuntzan ari naiz. Gogorra baino gehiago, lan ordu asko eskatzen ditu, batez ere, horrelako ikastetxe ba-tean. Gogoan dut lehen 1.200 ikasle zirela, eta ikasgelan 40 ikasletik gora zeudela. Lehen ez bezala, orain badau-de ikasketa buruak, koordinatzaileak... Baina, hasieran, ez zegoen dirurik ho-riek edukitzeko, eta orduan zuzendariak ere eskolak ematen zituen; nik astean 24 ordu ematen nituen. Baina oso gus-tura aritu naiz, bestela utzi egingo nu-keen.

Beraz, gustura aritu zara lizeoan la-nean. zergatik?Zergatik? Hezkuntza gustuko dudala-ko eta gazteekin aritzen bazara zu ere, neurri batean, gaztetu egiten zarelako. Gainera, lehen zeregin garrantzitsuak zeuden, euskara indartzea, esaterako, momentu horretan euskara oso galduta

zegoelako. Horregatik aritu naiz gustura lizeoan, batez ere.

lizeoak 50 urte bete ditu. Asko aldatu da urte horietan guztietan? Gauza askotan aldatu dira hasieratik hona. Hasieran eraikinik gabe hasi gi-nen, eta ondoren bata bestearen atze-tik egin ziren; irakasleak ere aldatu dira, orain lehen baino prestatuagoak daude. Hasteko, guk erdaraz ikasi genuen, eta oraingoek, berriz, euskaraz. Bestetik, lehen 50 ikasle ziren ikasgela bakoi-tzeko, orain ez dira 25 baino gehiago. Hasieran, institutura joan behar izaten zuten azterketak egitera, ez ziren ikas-tolan bertan egiten, eta notak ere ez zi-ren hemen ematen. orain hori asko al-datu da. Hizkuntza ere asko aldatu da, gu hasi ginenean ez zegoen euskara baturik; orduan zeuden liburuak beste euskara mota batean zeuden idatziak. Euskara batua geroago sortu zen, eta ordutik asko aldatu da dena.

santo tomas lizeoa

Santos Sarasola 35 urtez ari-tu da lanean Santo Tomas Lizeoan, eta 30 urte pasatu ditu zuzendari lanetan. Ma-kina bat lan egindakoa dugu ikastolaren alde, eta hari el-karrizketa bat egitea pentsatu genuen, berak bizi izandakoa kontatzea nahi genuelako. orain, erretiratuta badago ere, gazteekin eta hezkun-tzaren munduan lanean ja-rraitzen du.

Page 12: Auzoka aldizkaria. 109 zbka. 2011eko ekaina

Tek

no

log

ia b

erria

k

2011ko ekaina

12

Sam eta Ren 18 hilabeteko bikiak dira, eta haien artean izan zuten elkarrizketa bat arrakastatsu bihurtu da Interneten. Hitzik gabeko elkarrizketa horretan elkar ulertzen dutela ematen du.

Bikien arteko “elkarrizketa” arrakastatsua Youtuben

NASAk Sunrise number one izeneko abestia aukeratu du Endeavour transbor-dadorearen azken misioan parte hartzen ari diren tripulatzaileak esnatzeko. Stor-ming Mondays talde asturiarrarena da. Hamar talde iritsi ziren finalera, eta 1.350 aurkeztu ziren. Aukeraketa herritarren boto bidez egin dute.

NASAk hurrengo misiorako iratzargailuaren melodia aukeratu du

Arrasateko Aita Menni ospitalean erreha-bilitaziorako erabiltzen dute Wii-a. Bi urte daramatzate burmuinean kalteak dituzten gaixoentzat bideo-jokoak sendagai gisa erabiltzen. Tronbosia izan duten gaixoei, adibidez, boloetara jokatzeko esaten die-te, besoa sendatzeko edo oreka lantzeko. Fisikoki errekuperatzeko eta gaixoak moti-batzeko balio du.

Wii bideo-jokoak burmuinean kalteak dituztenentzat

Madrilen animalien harrera zentro integra-lera katu edo zakur eske joaten direnei, DS kontsola bat eta Nintendoko animalien zaintza simulatzen duen joko bat uzten diete. Programa pilotuaren bidez, anima-lien adopzioak sustatu nahi dituzte. Antza denez, bideo-jokoak animalia etxean edu-kitzea zer den ulertzen lagun dezake, tre-bakuntza egokia eskainiz.

Nintendo DS trebatzailea

Firefox 4 berria badago eta Euskalbar ga-ratzen dutenak ere lanean aritu dira euska-razko hiztegiak eta baliabideak kontsulta-tzeko sortu duten aplikazio hori egokitzeko eta itxura berritzeko. oraingoan, helburua Euskalbar Firefox berrira egokitzea izan denez, erabiltzaileek ez dute funtzionalta-sun berri askorik aurkituko. Bertsio honeta-rako lana batez ere Euskalbarren barruko kodea txukuntzera izan da.

Euskalbar 3.9: Firefox 4 bertsiorako egokitua eta itxura berriarekin

elizaran ikastetxea

Page 13: Auzoka aldizkaria. 109 zbka. 2011eko ekaina

Erreze

ta +

esp

erim

en

tua

+ a

gen

da

kultur agenda

Errezeta+esperim

entua

arantzazuko ama lh

13www.auzoka.net

Krepeak

Osagaiak: (8 lagunentzako)

2 edalontzi esne. •

2 edalontzi irin.•

Koilarakada bat legami.•

Gatz pittin bat.•

2 arrautza.•

100gr. azukre.•

Nola egin:

1. osagarri guztiak batidorarekin ondo

nahastu.

2. Zartagin txiki batean ipini olioa berotzen,

su ertainean.

3. Bero dagoenean, bi koilarakada pasta

ipini edo zartagina estaltzeko adina.

4. Bi aldeetatik erre kolorea hartu arte

eduki eta, ondoren, plater batera atera.

5. Marmeladarekin, txokolatearekin,

gazta freskoarekin edo gogoak eta

gustuak agintzen dizen zerbaitekin

bete edo estali.

6. Tolestu ondoren glass azukrea,

almendra xehatua, laranja zukua

edota gurina gehitu.

Surfilm festibal ekaineanAmstel Surfilmfestibal 9. ediziora iritsi da. Ekainaren hasieran surfa gustuko duzuen guztiok aukera izango duzue kirol horri bu-ruzko filmak ikusteko. Ekainaren 3an eta 4an eta ekainaren 8tik 12ra egingo da ai-patu surf zinemaldia. Informazio gehiago: http://www.surfilmfestibal.com/2011

Gazteen Antzerki TopaketakGazteek euskaraz egindako antzerki ama-teurra ikusteko aukera izan da maiatzean, baina ekainean ere izango da, bai Antzoki Zaharrean eta Lugaritz Kultur Etxean. In-formazioa jaso eta sarrerak aldez aurretik hartu nahi izanez gero www.donostiagaz-tea.org webgunera jo. Kontadores Gazte Zentroan, uztailaren 1ean antolatuko den festarekin bukatuko dira aurtengo Topake-tak. Jaialdi horretan sari banaketa egingo da eta antzerki, zine zein telebistako eus-kal aktore ezagunak izango dira.

Tinta ikusezinaMaterialaozpina edo limoi zukua.

• Isipu txiki bat.

• Folio txuri bat.

• Kandela.

• Pisgailua.

Prozedura:1. Hartu isipua eta busti ozpinetan edo limoi zukuan.

2. Idatzi paperean zerbait.(ad. “KAIXo” )

3. Utzi lehortzen eta ikusiko duzu nola ikusezin

bihurtzen den.4. Letrak ikusteko, hurbildu papera kandelara eta

idatzitakoa irakurri ahal izango duzu. Azalpena:ozpina edo limoi zukua oxidatzen da sua

hurbiltzerakoan. Horrela ikus daiteke idatzi duzuna.

ikastaroa Adina iraupena egunak Ordutegia Prezioa lekua

Gaztetxoen Baratza 9-12 Ekainak 27-uztailak 8 Egunero 12:00-13:30 35€ Cristina Enea

Sukaldaritzadibertigarria 9-12 Ekainak 27-uztailak 8 Egunero 10:00-13:00 70€ Txirain elkartean

Sukaldaritzadibertigarria 9-12 Uztaila 11-22 Egunero 10:00-13:00 70€ Txirain elkartean

Sukaldaritzadibertigarria 9-12 Uztaila 11-22 Egunero 10:00-13:00 70€ Txirain elkartean

Jazz dantza parkean * 13-17 Uztaila 4-15 Astean hirutan 12:00-13:30 20€ Casares

Tomasene

Skate * 13-17 Ekainak 27-Uztailak 8 Egunero 11:30-13:30 55€ Ernest LLuch

Donostia Kulturaren Udako IkastaroakDonostia Kulturak hiriko kultur etxeetan ekainaren 27tik uztailaren 28ra bitartean udako ikastaroak izango dira. Haur eta gazteentzako euskaraz zein elebitan dauden ikastaroen eskaintza jaso dugu orri honetan. Izena emateko epea ekainaren 1ean amaituko da eta edozein kultur etxetan egin daiteke, ez da beharrezkoa izango ikastaroa egingo den kultur etxean bertan matrikula egitea. Plazak mugatuak dira.

* Elebitan izango dira.

Page 14: Auzoka aldizkaria. 109 zbka. 2011eko ekaina

2011ko ekaina

14

GOSE“Disko arrosa”

Gose 2004. urtean Ines osinagak, Iñaki Bengoak eta osoronek Arrasaten sortutako musika taldea da. 2010ean Disko arrosa kaleratu zuten. Bertan taldearen hiru diskoe-tako kantuen bertsioak bildu dituzte, beste hainbat mu-sikariren laguntzaz eginak, hala nola, Fermin Muguruza, oreka TX, Kutxi (Marea), oskorri eta beste hainbatena. Disko horretan ez dagoen arren, kantarik ezagunena eta niri gehien gustatzen zaidana Korrikarako egin dutena da. Ez al da zoragarria?

oihane vadillo

MICHAEL JACKSON“Number ones”

Michael Joseph Jackson Ameriketako Estatu Batuetako In-dianan jaio zen 1958ko abuztuaren 29an. oso gaztea ze-nean, bere lau anaiekin Jacksons Five taldea sortu zuen. 14 urterekin bere lehenengo diskoa atera zuen bakarrik, Ben izenekoa. Guztira hamahiru kaleratu zituen, 2009ko ekainaren 25ean hil zen arte. This is it hil ondoren atera zuten. Niri gehien gustatzen zaidan diskoa Number ones da, hamaikagarrena, eta benetan ederra da bertako The way you make me feel abestia. Ez duzu hala uste?

maría urcelay

AMY WINEHOUSE“Back to Black”

Amy Jade Winehouse 1983ko irailaren 14an jaio zen Lon-dresen. Kantagilea eta abeslaria da. 20 urterekin bere lehenengo diskoa atera zuen, Frank izenekoa; sei urte ge-roago, Back to Black. Azken horrekin sari asko lortu zituen, horien artean bost Grammy. Gau bakar batean musikako bost sari irabazi zituen lehenengo emakumea izan zen.Back to Black diskoa dut gustukoen eta bertako Tears Dry on Their Own abestia ezin duzu galdu!

maría urcelay

OASIS“Whatever”

oasis 1991n Manchesterren osatutako rock taldea da. Taldeko buruak Noel eta Liam Gallagher anaiak izan zi-ren. Taldean aldaketa asko izan ziren iraun zuen urteetan, eta honako musikariak aritu ziren: Gem Archer, Andy Bell eta Zak Starkey.Nire kanta gustukoena Whatever da, eta 1994an Definitely Maybe eta Whats the story diskoen ar-tean kaleratutako singlean dago.

oihane vadillo

Mu

sik

a

Page 15: Auzoka aldizkaria. 109 zbka. 2011eko ekaina

15www.auzoka.net

Fil

ma

k

"Perdona pero quiero casarme contigo"sinopsia: Nikki eta Alex inoiz baino maiteminduago daudenez, ezkontzea erabaki dute. Baina une horretatik au-rrera, gauzak okertzen hasiko dira, eta hartutako erabakia zalantzan jarriko dute. Beraien buruari maitasuna beti-rako ote den galdetzen hasiko dira.

iritzia: Oso film erromantikoa eta po-lita dugu honakoa. Baina, agian poli-tegia. Istorioa arina da eta gertatuko dena aurreikus daiteke.zuzendaria: federico moccia. aktoreak: raoul bova, michela quattrociocche eta andrea montovoli. 106 minutu

“Sin compromiso”sinopsia: Emmak eta Adamek ez dute maitasunik nahi beraien harre-man berezian, erakarpen fisikoan ba-karrik oinarritzen da; ez baitute konpro-metitu nahi. Baina arazoa, nahi gabe, elkarrekin maitemintzen hasi direnean sortuko da.

iritzia: Polita eta hunkigarria da oso, baina oso istorio tipikoa, eta baita au-rreikusgarria, film askoren molde ber-tsua baitu. zuzendaria: ivan reitman aktoreak: natalie portman eta ashton kutcher. 104 minutu

“Scream 4”sinopsia: Scream 4en, Sidney Prescottek 10 urte lehenago Woods-boron gertatu ziren hilketak ahaztea lortu du. orain, idazle arrakastatsu bihurtuta, bere herrira bueltatuko da lagunekin, bere liburua aurkezteko. Baina, itzulerak hilketa berriak eka-rriko ditu, ezagun zahar baten esku-tik: Ghost face (mamu aurpegi).

iritzia: Istorio beldurgarriak gustuko badituzu, gomendagarria, hala ere lehenengo filmak jarraitzen du one-na izaten, gure ustez.zuzendaria: wes craven. aktoreak: neve campbell, david arquette, courteney cox. 111 minutu

Fast & Furious 5Fast & Furious sagako beste atal bat ka-leratu dute: Fast & Furious 5. Pelikula horrek oso balorazio ona jaso du, hain zuzen ere 9,1/10 eta gainera, 83,6 milioi dolar bildu ditu. Beraz, arrakasta handia izan du. Karteldegian lehen postua lortu du, Rio filmaren aurretik.Fast & Furious-en auto lasterketak ditugu ardatz. Akzio handikoa da: auto lasterke-tak, tiroketak, polizien jazarpenak… Pro-tagonistak Brian o’Conner eta Dom Toretto dira. oso aktore onek hartu dute parte, adibidez, Vin Dieselek. Zuzendaria Justin Lin da eta gidoigilea Chris Morgan.

Page 16: Auzoka aldizkaria. 109 zbka. 2011eko ekaina

2011ko ekaina

16

Bid

eo

-jo

ko

ak

"Profesor Layton y la mascara misteriosa"

Nintendo 3DS-rako aterako da, eta abenturak eta puzzleak daude bertan.

Layton Irakaslea sailaren bosgarren jokoa da, eta Jean Descoleren bilake-

tak jarraitzen du. Jokoa Nintendoren hitzaldi batean aurkeztu zuten, eta ar-

gazki batzuk eta bideo bat erakutsi zituzten. Horrela, grafikoak ikusgarriak

direla ikusi zen, 3D moduan daude pertsonaiak eta oso ondo ikusten dira.

Gure ustez, jokoa oso interesgarria izango da, asko entretenituko baitu.

“Crash bandicoot to the future”

Plataformako jokoa da eta Play Station 3-rako bakarrik izango da. 2011n aterako

da eta egileak Neversoft eta Radical Enterteiment dira. Denboraren gela itzuliko

da, eta horrek beste maila batzuetara joateko balio du. Crash eta Aku-aku maskara-

ren itxura alda dezakegu. Interneten bidez beste lagunen markak begira ditzakegu.

Kristalak eta diamanteak itzuliko dira, eta nahasten baditugu, “mojo”-arekin, maila

igo dezakegu. “Titanak”, munstro berri asko eta sari bereziak ere egongo dira.

Munduan erabiltzen diren

bideo-jokoen %40 on-line dira

2009an bideo-jokoen merkatuak 13.600 milioi euroak gainditu zi-

tuen. Mundu mailan, horren %40 on-line bideo-jokoen bitartez lor-

tu zuten. Bideo-jokoei esker, musikaren eta zinemaren sektoreak

biziberritu dira.

Zynga, adibidez, on-line bideo-jokoetan nagusi da, ehun milioi era-

biltzaile baino gehiago baititu. Konpainia batzuk ikusi dute bideo

-jokoen merkatua oso ondo doala eta diru asko inbertitu dute.mª auxiliadora

“Crysis 2”

Bideo-joko izugarri honetan, hondamendi klimatiko batzuek mundua

gogor astindu dute. Gizarte osoa kaosaren zorian dago. Estralurtarrak

itzuli dira, lurra inbaditzeko eta giza taldea suntsitzeko. Jokalariak hori

ez gertatzea lortu behar du. PC, Xbox 360 eta PS 3an erabili daiteke.

Jokoa oso interesgarria da eta gomendatzen dizuegu.

Page 17: Auzoka aldizkaria. 109 zbka. 2011eko ekaina

17www.auzoka.net

Lib

ur

ua

k

“Harresi handirantz”egilea:jon arretxe

irudiak: kristina fernandez

argitaletxea: zubia alfaguara

orrialdeak: 146Ramak 13 urte ditu eta oso txiroa da. Etxola apal batean bizi da familiarekin eta denek lan egin behar dute bizi ahal izateko. Bai-na, egun batean, Ramak amets bat izan zuen. Amets horretan gizon bat agertu zitzaion aberatsa izateko modua azalduz. Harresi

handirantz bidaia luze eta arriskutsu bat egin behar zue-la esan zion eta bertan altxor bat aurkituko zuela. Rama berehala altxorraren bila abiatu zen. Niri oso interesga-rria eta dibertigarria iruditu zait liburua; gehien gustatu zaidan atala amaiera da, altxorrarekin etxera bueltatzen denean. Irakurtzea gomendatzen dizuet.

uxue barrio

“Matilda”egilea: roald dahl

irudiak: quentin blake

argitaletxea: alfaguara-zubia

Matilda oso neska argia da. Bere andereñoak Honey du izena eta oso ona eta polita da. Eskolako zuzendariak Trunchbull du izena eta oso itsusia eta gaiztoa da. Matil-dari asko gustatzen zaio li-burutegira joatea irakurtzera eta 5 urte dituen arren, liburu asko irakurri ditu eta gauza asko ikasi ditu. Bere aitak bigarren eskuko kotxeak sal-

tzen ditu eta ama beti telebista ikusten ari da. Eskolara joatean Lavender ezagutuko du eta abentura asko izan-go ditu lagun horrekin. Matildaren liburua oso atsegina iruditu zait, ikusten duzulako nolakoa den ume apartaren bizitza. Idazleak oso ondo azaltzen ditu istorio guztiak. Euskaraz hobeto irakurtzen praktikatzeko oso aproposa da, eta nire adineko guztiei gomendatuko nieke.

david san juan amores

“Ezekiel”

idazlea: jasone osoro

argitaletxea: elkar

orri kopurua: 132

Ezekiel, 14 urteko mutikoa,

amarekin eta arrebarekin

bizi da. Neskek buruhaus-

teak ematen dizkiote, etxe

barruan eta kanpoan. Eze-

kielen koadrila lau lagunek

osatzen dute eta lokal bat

dute, bertan elkartzeko. Koa-

drilako inork ez dio oraindik

musurik eman neska bati

eta denak amorratzen dau-

de.Gelako neskarik politena

Elena da. Guztiek gustuko dute eta horregatik apustu bat

egiten dute: ea nork ematen dion neskari musu bat lehe-

nengo. Liburua izugarri gustatu zait, izan ere, abentura

handia da lehenengo musua ematea. Dudarik gabe ira-

kurtzea gomendatzen dut.

julen suarez

“Neure neure esklaboa”idazlea: dolf verroenitzultzailea: joseba sarrionandiaorri kopurua: 99argitaletxea: elkar

12 urteko neskato bati buruz hitz egiten digu liburu honek. Bere familia aberatsa da, es-klaboak erosten dituzte. Nes-kari mutiko txiki bat oparitzen diote, baina ez dago oso gus-tura berarekin. Aitak esklabo eme berria erosi du, amak in-

bidia handia dio eta zerbait gaizki egiten duenean errieta egiten dio. Beste esklabo emea hartzen dute eta denbora pasatzean ume bat izaten du. Norena izango da umea? Zer esango du Mariak? Nolako bizitza izan zuten iraga-nean aberatsek? Eta esklabo beltzek? Niri asko gustatu zait liburua eta idazlearen zergatia irakurri ondoren askoz gehiago. oso istorio polita da, kultura ikasten duzu, eskla-boen bizimodua ezagutzen duzu… Gainera, errealitatean gertatutakoa da.sabiñe sahonero

Page 18: Auzoka aldizkaria. 109 zbka. 2011eko ekaina

2011ko ekaina

18

Sinonimoen hizki saldaBilatu itzazu hizki zopa honetan “adarra jo”ren sinonimoak:

Gorputzeko atala

rria+ +

Zer da?

+ +

I H E A D F T H M T R A D P IS I D E I G S N H I Z D S L WI V E I E W I N T R I F I M IA G R U I A G I W U R B P G TH A R P A J o L S M I S T B IR D A T P G Z D Z N A B D T EE K S B A Z E A G T S P H Z CA P A A B M D T Z E A D Q G II K R K R L E M B A R A D L AS I T M D X M o L J T K L E ZH M U I T G I D J X U A B A oU A U N G K Y R Z N F J D E SD o A S M H R T P C T G J X GF X V K T I Ñ H Q Ñ G K S R oT R U F A E G I N Y R W A I A

+ +Ieroglifikoak

ania eta olatz aldazabal

mideak

Egipton pila bat daude…

ainhoa aguado eta nire romero

oihana eta nerea lopetegi

onintza parraga eta nerea r.

Den

bo

ra

-pa

sak

Page 19: Auzoka aldizkaria. 109 zbka. 2011eko ekaina

19www.auzoka.net

Abizen hizki saldaEskubian dituzun galderak erantzun eta aurkitu hizki-saldan abizenak:

HutsuneakBete hutsuneak honako hitz hauekin:

putza Andaluza Onuntza bultza

Aiziak biali du andikan,_________ geroztik emen dabil gure __________ argiñ ona zala ta zakurraren _______ bera eroriko dek, ez akiyok _________

Sudokua

Den

bo

ra

-pa

sak

6 2 7

7 5 4 3

8 4 5

1 3 9 8

7

8 6 1 2

1 9 3

3 4 2 7

2 6 3

Sinonimoen hizki salda

Nork idatzi zuen • Otto Pette?Nork idatzi zuen • Leturiaren egunkari ezkutua?Nor izan zen ilargia zapaldu zuen lehen • gizona?Nork idatzi zuen • txoria txori abestia? Nork asmatu zuen • Windows ordenagailu programa?Nork asmatu zuen bonbila? • Nork idatzi zuen • Harry Potter liburua?

Zenbat hanka ditu elefante honek?

G H o G D N K B D J L P F H J C D B J B F N K A Qo S F U G o G J P H o H Y A E Y N A G U I R I o oU J I M E N I T L B M A D B U R R o S H H U I G Co H V o V U B A H K N M I B N S H U U I A N M V oB J o I Y I B H H K K L P F H J J K G N I L W o RJ S V F F o F H N N G F G U S G H H U I U G F o GG H J D S U U I B H U B V G J I H N H G H G J U LE P N G K F E I J A J L P Z I P Y o U H P o J P Eo R D T I o G R I F o T L o G A S I K G J o G J IH G J K K G T R E T D L E R T X U N D I Y J F J Fo H D J Y L H G J K G K F o T A T E H B T o R R GA G I D o M P N F N I S G A A I T B J D E R T S AE A R J F o K L R G U I J F N D I E G T N E K S GU A N Y T H D J Y I o L T N I o U H R I Y R I T GU F R J R K Y E R R Y U o G R Y T F T H H H N P MK o H E T L T G B C U o L L S T G Z V Z o I G M YE R Z T U I I o P P A S D F G H J K L Ñ Z X C N MH H Y T Y K V Z C A N A C B N B V V V V G A N E oC E D I S o N H H o I E N B X V U R E W S A D V RP Y T F V M B M G H D F J M T Y A F A I T B M K TH T K B B K K B J J J V J o A E P E o o N G N T TD G J N H J J B H H H H H I N V D H J J B J I N MI B G Y F S G N o M I G U M I A N o N V I F I K NR K V G R B L I K S o B L J T V C Y Z D L G G T GK G A V U G I K H Y F A I G C C U V D Y U V F U BL H D U X T J A H D o I G T K R T I H R J T C U IF H J T J o H E S G I F E S E T A G U W T G U E RT U Y Y U R I G T F N Y Y D A I F I T F S T D Y D

asier-ainhoairene-oihane

leire eta olatz arrastia

Page 20: Auzoka aldizkaria. 109 zbka. 2011eko ekaina

2010eko azaroa

kirola

Gontzal Iraola 8“Zaila da ikasketak ongi eramatea eta arraunean aritzea, baina posible da”

Foto Inkesta 2

Zenbaki honetan…

ekologia

Birziklatzea 6

erreportajea

STL-k 50 urte 10Santo Tomas Lizeoa ikastolen artean aitzindaria izan zen, eta hori ospatuko du

Albiste Bitxiak 7

Errezeta + Esperimentua + Agenda 13

Teknologia berriak 12

Musika 14

Filmak 15

Bideo-jokoak 16

Liburuak 17

Denbora-pasak 18

Pertsonaia + Zein naiz? 9

Elkarrizketa 4

Parte hartzen duten ikastetxeak:Aitor ikastola, Altza, Arantzazuko ama, Axular lizeoa, Belen ikastetxea, CEBANC-CDEA, Elizaran ikastetxea, Herri Ametsa, Ikas-bide ikastola, Intxaurrondo hegoa, Kattalin erauso, La asunción, La Salle Loiola, Lauaizeta institutua, Maria auxiliadora, Mariaren bihotza ikastola, Mendiola, Peñaflorida, Santa teresa ikastetxea, Sto tomas lizeoa eta X. Zubiri-manteo

zuzendaritza: Donostiako Euskararen Udal Patronatua

koordinazioa: Donostiako Berritzegunea

Aldizkariaren diseinua, maketazioa eta zuzenketak: eragin.com

Webgunearen diseinua, garapena eta kudeaketa: eragin.com

Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia

tel. 943483750. Faxa: 943483765 e-mail: [email protected]

www.euskaraz.net

109zkia.

www.auzoka.net

auzoka.net

Bideo-lehiaketa 3 Ikasleek haien abileziak erakutsi dituzte sorkuntza lehiaketan