Azalpen testua

7
AZALPEN TESTUAK IDAZTEKO ESTRATEGIAK IDATZI AURRETIK Hautatu eta zehaztu zein izango den azalduko duzun gaia. Zure testuaren helburua nagusia identifikatu. Helburu nagusiak argi izan beharko dituzu idazten hasi aurretik. Zure testuaren hartzaileak, irakurleak, nortzuk izango diren aldez aurretik ondo jakitea komeni zaizu. Norentzat idazten ari zara? (Azalpena egiterakoan gauza asko jakintzat eman beharko dituzu) Egin ezazu gaiari buruzko ideien bilketa. Hainbat iturritan bilatu gaiari buruzko informazioa eta informaziorik esanguratsuena eta egokiena hautatu. Zenbat eta informazio iturri gehiago begiratu orduan eta informazio gehiago, anizkoiago, izango duzu. Zeure lana da informazio garrantzitsuena, esanguratsuena, nabarmentzea izango da. Egin ezazu eskema bat gai horren atzean ezkutatzen diren atalak hobeto zehazteko. Testuaren oinarrizko egitura zehaztu. 1

description

Azalpen testuari buruzko apunteak. Nola idatzi azalpen testu bat.

Transcript of Azalpen testua

Page 1: Azalpen testua

AZALPEN TESTUAK IDAZTEKO ESTRATEGIAK

IDATZI AURRETIK

• Hautatu eta zehaztu zein izango den azalduko duzun gaia.

• Zure testuaren helburua nagusia identifikatu. Helburu

nagusiak argi izan beharko dituzu idazten hasi aurretik.

• Zure testuaren hartzaileak, irakurleak, nortzuk izango diren

aldez aurretik ondo jakitea komeni zaizu. Norentzat idazten ari zara? (Azalpena egiterakoan gauza asko jakintzat eman

beharko dituzu)

• Egin ezazu gaiari buruzko ideien bilketa.

• Hainbat iturritan bilatu gaiari buruzko informazioa eta

informaziorik esanguratsuena eta egokiena hautatu. Zenbat

eta informazio iturri gehiago begiratu orduan eta

informazio gehiago, anizkoiago, izango duzu. Zeure lana da

informazio garrantzitsuena, esanguratsuena, nabarmentzea

izango da.

• Egin ezazu eskema bat gai horren atzean ezkutatzen diren

atalak hobeto zehazteko.

• Testuaren oinarrizko egitura zehaztu.

1

Page 2: Azalpen testua

IDAZTERAKOAN

• Gogoratu: paragrafo bakoitzean ideia nagusi bat garatu.

• Paragrafoen artean lotura logikoa egon beharko. Paragrafo

batetik bestera dagoen jauzia onargarria behar du izan,

edozein irakurlek urlertzeko modukoa.

• Daukazun informazioa argi azaltzea izango da zure

helburua. Irakurleak erraz, azkar, ondo ulertzea.

• Zeure azalpen testuan gehi ditzakezu beste testuen

aipamenak, bibliografia erreferentziak edota elementu

grafikoak. Argazkiek eta grafikoek asko lagunduko dute

garatuko duzun gaia hobeto azaltzerakoan.

• Beharrezkoa bada, erabil itzazu hitz espezializatuak. Zeure

hartzaileak beti gogoan, eutsi iezaiozu erregistro egokiari.

• Funtsezkoa ez dena, saihestu. Argi eta labur azaltzerik

baduzu, hobe.

2

Page 3: Azalpen testua

ZIRRIBORROA IDATZI ONDOREN (kontrol zerrenda)

Egiaztatu ondoko puntu hauek:

• Betetzen ditu hasierako helburuak?

• Hartzailea zein den kontuan hartu dut eta haren mailara

egokitu dut ene testua?

• Erraz, zailtasunik gabe irakur daiteke? Behin irakurtzea

nahikoa ondo ulertzeko?

• Azalpen testuak egitura argia eta koherentea du?

• Lexiko zehatza eta gaizki ulerturik sorrarazten ez duena

erabili dut?

• Ortografia zaindu dut? Ortotipografiako aholkuak zaindu?

Pasatu diot Xuxen ortografia-zuzentzaile automatikoa? Badu

akatsik? Lagunen bati eman diot irakur dezan eta galderak

edo ekarpenak egin ditzan? Aditu bati erakutsi diot ene

zirriborroa galderak edo ekarpenak egin ditzan?

• Konforme zaude idatzi duzunarekin?

• Birpasatu eta zuzendutakoan, behin-betiko testua idatzi.

Saiatu, bestalde, testuaren aurkezpen erakargarria eta egokia

egiten irakurleek gogotsu irakur dezaten.

Irakurleei erakutsi eta oharrak eta iradokizunak onartu testua

hobetu ahal izateko.

3

Page 4: Azalpen testua

AZALPEN TESTUEN EGITURA

Egitura sinplea izan ohi du. Hiruzpalau atal hauek gehienetan:

0. (Sinopsia) 1. Sarrera, 2. Garapena, 3. Ondorioa

Sinopsia. Azalpen testua luzea baldin bada, testuaren aurretik

geroago garatuko den azalpenaren sinopsia ezarri ohi da.

Sarrerak datu hauek bil ditzake: gaia, helburuak, hipotesiak eta

testuingurua (denbora-espazioa; garaia, testuinguru geografiko-

historikoa…).

Garapenean zehar gaia jorratuko da. Paragrafoka antolatuko dira

ideiak.

Hartzaileak jasoko duen informazioa paragrafoz paragrafo zabalduz

doa, aurrekoetan baino informazio gehiago eta zabalagoa jasoko

duelarik.

Ondorioan, bukaeran, berriz, esandako guztiaren laburpena egin

ohi da, azalpen testua luzea denean bai behintzat. Bestela testua

nolabait borobiltzeko eta bukatutzat emateko azken iritzi edo

ondorioren bat idatzi ohi da.

4

Page 5: Azalpen testua

Azalpen testua laburra baldin bada, nahikoa izaten da:

• Sarrera: gaiaren aurkezpena. Zeri buruz hitz egin behar

dugu.

• Garapena: garai hartako ezaugarri orokorrak, autore

nabarmenenak, lan garrantzitsuenak, arazoak…

• Ondorioa(k): ideia nagusien laburbilketa eta

ondorioak atera. Taldekoen iritzia ere gehitu daiteke,

edo irakurlearen arreta piztu galdera erretoriko baten

bidez.

5

Page 6: Azalpen testua

AZALPEN TESTUEN HIZKUNTZA-EZAUGARRIAK

• Gogoratu azalpena, batik bat, testu zientifiko-

teknikoetan, kazetaritza testuetan eta saiakeran ageri dela.

Testu zehatzak eta argiak izan behar, beraz horregatik erabili

ohi dira esaldi bakunak eta koordinatuak, hau da, perpaus

laburrak eta ulertzeko zailtasunik gabeak.

• Oso beharrezkoa izaten da anafoara ondo erabiltzea. Aurretik

esandakoaren erreferentzia nola edo hala errepikatu. Beti ere

subjektua eta objektuak ondo zehazturik egotea da helburu.

Ikus dezagun adibidea. Batean anafora erabiliko dugu, bestean

elipsea. Muturreko adibide honek erakusten du anafoarak argiago

transmititzen duela informazioa elipseak baino.

A. Anaforaz betetako testu bat: "Neurona egitura eta forma oso

desberdinak har ditzake. Neurona guztietan bereiz ditzakegu

soma edo gorputza eta luzakinak. Luzakinak bi eratakoak izan

daitezke, axoia (normalean axioa izan ohi da luzeena, neurotubulu

eta neurozuntzak dauzkan luzakina) eta dendritak (...)".

B. Anafora gutxiagorekin ere uler daiteke: "Neurona egitura eta

forma oso desberdinak har ditzake, baina guztietan bereiz

ditzakegu soma edo gorputza eta luzakinak. Azken hauek bi

eratakoak izan daitezke, axoia (normalean luzeena, neurotubulu

eta neurozuntzekin) eta dendritak". (...)

6

Page 7: Azalpen testua

.

Ondo idazteko estilo-liburuetan hitzak ez errepikatzeko aholkua

ematen dute oro har, baina subjektua betiere zein den argi gera

dadin, askotan, hobe izaten da gehiegizko informazioa ematea

irakurleari gehiegizko inferentzia eskatzea baino. (Inferentzia,

irakurleak egiten dituen dedukzioen multzoari esaten zaio).

• Hizkuntza-funtzio nagusia erreferentziala da: mezuak

errealitatea islatu behar du, ez igorlearen iritzirik,

subjektibotasunik.

• Azalpen testuetan narrazioa, deskribapena eta argudioa ere

ager daitezke. Horrelakoetan testu mistoa dela esaten da.

• Lexikoa zientzia arlo bakoitzari dagokiona da, baina

testuaren ezaugarrien menpe egongo da, hau da, testua

jendarteratzeko, dibulgaziorako ala testu espezializatua den

hartu behar da kontuan. Ez da gauza bera informazioa

hartzaile ez espezializatuei zuzendutako testua edo gaiaz

ondo jantzita daudenei zuzendutakoa.

• Aditz deborari dagokionez, batez ere orainaldia erabiltzen

da. Lehenaldi-orainaldi jauziak egonez gero, jauzi horiek

logikoak eta egokiak beharko.

7