Badira lau hankak, orain mahaia falta da · 2011-05-25 · 2011KO MAIATZAREN29A 5 - ASTEKO GAIA -...

13
2011KO MAIATZAREN 29A 5 - A S T E K O G A I A - Xabier Letona Badira lau hankak, orain mahaia falta da Abertzaleen eremuan EAJ eta ezker abertzalea, espainolismoaren esparruan PSE-PSN eta PP-UPN. ETAren ondorengoan lau indar nagusi hauen espazio politikoa egonkortuko zela esan da sarri. Barianteekin, baina hasi da gauzatzen. BILDUren hauteskundeak izan dira hauek, edozeren gainetik eta Euskal Herriko egoera politikoari dagokionez, biondorio nagusi nabarmendu daitezke, biak normalizazio politikoari lotuak, bata bakearen eremukoa, bestea jarduera politiko-instituzionalari lotua. Munduko beste bake prozesutan gertatu den bezala, gatazka bortitzaren erdigunean izan eta hortik ateratzeko ahalegina egiten duen indar politikoak haustesleriaren saria jasotzen du. Irlandan Sinn Feinek jaso zuen sari hori eta hemen ezker abertzaleak Bilduren emai- tzekin. Emaitza hauek borroka armatua albo- ratzea erabaki zuen ezker abertzalearen bidea Beste behin ere EAJ gailendu da hauteskundeetan, baina protagonismo nagusia Bildurena izan da. ARGAZKILARIA

Transcript of Badira lau hankak, orain mahaia falta da · 2011-05-25 · 2011KO MAIATZAREN29A 5 - ASTEKO GAIA -...

Page 1: Badira lau hankak, orain mahaia falta da · 2011-05-25 · 2011KO MAIATZAREN29A 5 - ASTEKO GAIA - Xabier Letona Badira lau hankak, orain mahaia falta da Abertzaleen eremuan EAJ eta

2011KO MAIATZAREN 29A 5�

- A S T E K O G A I A -

Xabier Letona

Badira lau hankak, orain mahaia falta da

Abertzaleen eremuan EAJ eta ezker abertzalea, espainolismoaren esparruan PSE-PSN eta PP-UPN.ETAren ondorengoan lau indar nagusi hauen espazio politikoa egonkortuko zela esan da sarri.

Barianteekin, baina hasi da gauzatzen.

BILDUren hauteskundeak izan dira hauek,edozeren gainetik eta Euskal Herriko egoerapolitikoari dagokionez, biondorio nagusinabarmendu daitezke, biak normalizaziopolitikoari lotuak, bata bakearen eremukoa,bestea jarduera politiko-instituzionalari lotua.Munduko beste bake prozesutan gertatu den

bezala, gatazka bortitzaren erdigunean izaneta hortik ateratzeko ahalegina egiten duenindar politikoak haustesleriaren saria jasotzendu. Irlandan Sinn Feinek jaso zuen sari horieta hemen ezker abertzaleak Bilduren emai-tzekin. Emaitza hauek borroka armatua albo-ratzea erabaki zuen ezker abertzalearen bidea

Beste behin ere EAJ gailendu da hauteskundeetan, baina protagonismo nagusia Bildurena izan da.

AR

GA

ZK

ILA

RIA

Page 2: Badira lau hankak, orain mahaia falta da · 2011-05-25 · 2011KO MAIATZAREN29A 5 - ASTEKO GAIA - Xabier Letona Badira lau hankak, orain mahaia falta da Abertzaleen eremuan EAJ eta

modu atzeraezinean bultzatzen dute, eta bakeprozesu serio bat abiarazteko oinarri sendoakjartzen dituzte.

Estatuaren erabaki irmoa bakarrik falta daorain. Batetik, eta Bildurekin erabakitakoarenlorratzari segituz, Auzitegi KonstituzionalakSortu legeztatuko du datozen hilabeteetan.Eta bestetik, Parot doktrina-ren inguruan izandiren filtrazioetan oinarrituta, badirudi pre-soen eremuan ere izan daitezkeela mugimen-du batzuk. Funtsean, erronka nagusiena daEuskal Herriko kultura politiko nagusienakbake prozesu serio baten inguruan egitura-tzea, eta guztien artean hamarkadetako gataz-ka bortitzari irteera duina ematea, behingozgatazka politiko normalizatuari atea ireki ahalizateko.

PSOErekin egin ahal izango da hori? EdoPPrekin? Horra zalantza nagusia. Dilemarengiltza PSOEn eta Espainiako 2012ko hau-teskunde orokorretan izango da. PSOEren-tzat oso gaitza izango da hauteskunde

horiek irabaztea, baina badirudi euskalgatazka garrantzitsua izan daitekeela bere-tzat. Giltzarria egoera ekonomikoa izangoda, baina hor ez dirudi hain epe laburreanemaitzak hobetuko zaizkionik. Giltzetakobat behintzat, “iparreko arazoa” behingozkonpontzea izan daiteke.

Gaur egunetik begiratuta, ez dirudi PPhemengo bake prozesu bat bultzatzekotandagoenik. Guztiz kontrakoa. Baina Espainia-ko Gobernua hartuta, oso ongi pentsatubeharko du zer egin euskal gatazkaz, beregotorlekuan jarraitzeak epe ertainera sobera-nismoa indartu besterik ez baitu egingo.

Lau bloke nagusiBakearen eremu zehatzaz gain, bistan dahauteskunde hauek normalizazio politiko-instituzionala bultzatuko dutela. Hainbatarrazoirengatik, baina batez ere, ezker aber-tzalearen ia hamarkada bateko ilegalizazioa-ren ondoren, hauteskundeok herritarrenborondatea islatu dutelako. Orain inoizbaino argiako antzematen da euskal herrita-rren gehiengo oso handiak historiaren orrial-de bat pasatu nahi duela. Horrek bakarriksekulako indarra du normalizazio politikoaakuilatzeko.

Baina nola demontre hasiko da gauzatzennormalizazio hori? Hauteskundeek argi utzidute, hainbatetan azpimarratu dena, normali-zazio politikoak apurka lau bloke nagusi utzi-ko dituela: abertzaletasunaren eremuan EAJeta ezker abertzalea, azken hau gaur egunbloke soberanistan integratua eta espaziohorren bultzagile nagusi moduan; eta espai-nolismoarenean PSE-PSN batean eta PP-UPN bestean.

Asko hitz egin izan da ETAren ostekogaraiko transbertsalitateaz eta orain ikusikoda hori nola gauzatzen den. Josu Jon Imazenagintaldian, transbertsalitatea izan zen jeltza-leen ikur nagusia, eta Urkulluren aroan dis-kurtso teoriko gisa apaldu bada ere, praxi

PSE-PP gobernuak egoera berriari nola eutsiko dion ikusibeharko da orain.

AR

GA

ZK

ILA

RIA

U d a l e t a f o r u h a u t e s k u n d e a k-

�6 2011KO MAIATZAREN 29A

Page 3: Badira lau hankak, orain mahaia falta da · 2011-05-25 · 2011KO MAIATZAREN29A 5 - ASTEKO GAIA - Xabier Letona Badira lau hankak, orain mahaia falta da Abertzaleen eremuan EAJ eta

politikoan indarrez gauzatu da, batez ereFerrazekin lortutako akordioak medio. Ohikogobernagarritasunean ere, EAJk eta PSEkhelduleku bateratu asko dituzte, azpiegitureneremu zabalak erakusten duen legez. EuskoLegebiltzarrean ez ezik, biltzar nagusietakounean uneko akordioetan behin baino gehia-gotan islatu da sintonia on hori, aurrekontue-kin sarri ikusi den gisan.

Loiolako bake prozesuko garai hartan,halaber, asko hitz egin zen PSE eta Batasuna-ren arteko sintonia onaz; prozesu hura,finean, bi indarren artean egikaritu zuten etahura ondo atera izan balitz, epe laburreraindar bien arteko harremanetik atera zitekee-naz ugari idatzi zen. Gaur egun fikzioa diru-di, baina orduan Otegi-Egiguren bikotearenharreman onak ate guztiak zabalik uztenzituen.

Eta, azkenik, akordiorako beste gunenagusiena abertzaleen artekoa da. Bildurenemaitzek argi erakusten dute indar metaketakabertzaleen artean duen arrakasta. Joan denasteko ARGIAn Juan Mari Ollora jeltzaleakargi adierazten zuen etorkizunean BildukEAJ definitzera bultzatuko zuela. Aurten diraEAJko barne hauteskundeaketa hor ikusiko da orain artekobarne oreka mantentzen den–seguruenik hala izango da–edo Egibarren sektoreak EAJsoberanistagoa bultzatzeko gai-tasunik ote duen. Bilduk berezabalkunde prozesuan asma-tzen jarraitzen badu, EAJkbereziki zaindu beharko dubere sektore independentistena.

Garai berrian, halaber, egungo alderdi txi-kien biziraupena oso aldapa goran jarri da.Alderdi moduan irauteko, Aralarren espaziologikoa Bildu edo espazio soberanista litzate-keela dirudi. Bilduren operaziotik, ezkerabertzaleak biltzen jarraitu behar duela ikasibeharko luke, eta metaketa soberanistanparte hartu nahi duten guztien parte hartzeaerraztu eta bultzatu beharko lukeela. H1!-ennorabideaz ere zalantza gutxi dira, sortuzenean ere EAJko norabidea iragartzenzitzaion eta hauteskunde hauek bide horikonfirmatzen dute. Ezker Batuaren espazioaere gaitza da eta, seguruenik, PSEk ezkerrerauzten dion tarte horretan mugitzen asmatubeharko du.

Nafarroako korapiloaNafarroan, ohi bezala, egoerak erabat korapi-latua jarraitzen du. Eskuina nabarmen nagusiizan arren, abertzaletasunak gora egin du etainoizko ordezkaritza onena lortu du NaBaieta Bilduren eskutik. PSNk, aldiz, porrot egin

du berriz ere, eta ondo baino hobeto pentsa-tu beharko du noiz hartuko duen UPNrenitzaletik aldentzeko erabakia. AbertzaleekinNafarroako Gobernuko lehendakaritza esku-

ra zezakeen eta behingoz Nafa-rroa beste norabide batean jarri.Baina badirudi halako kontue-kin oraingoz politika fikzioazari garela. Duela lau urte Ferra-zetik geldiarazi zen PSNrenjauzi ausarta. Orain, aldiz, etabake prozesua bultzatzearentestuinguruan ez ote litzaiokekomeni Ferrazi berari UPNren

kanporatzea gauzatzea? Agian bai, bainaaurreko legealdian PSN NaBairekin ituna egi-teko gai izan ez bazen, are eta nekezago egin-go du orain Bildurekin.

Baina konstituzionalisten jarreraz gain,funtsean, abertzaletasunak berak egin behardu Nafarroari buruzko eztabaida sakona etahori egiteko posizio onean da. Ertz ugariizan dezake hausnarketa horrek, baina binabarmentzen dira besteen gainetik. Bate-tik, Nafarroaren erabaki esparruaz behinbetiko erabaki, eta hau funtsean ezker aber-tzaleak egin behar du (NaBaik berea eginadu). Loiolako prozesuko garaian urratsgarrantzitsua eman zuen AnaitasunakoAdierazpenarekin, baina ez zen bere edukie-tan sakondu ezta bere sozializazioan. Beste-tik, Bixente Serrano Izkok orriotan eginda-ko analisian azaltzen duen legez, zer eginbehar dute abertzaleek, metatu edo zabaldu?Hau da, epe motzean adibidez, indar baka-rrean batu behar dira abertzaleak edo aber-tzaletasun garbitik haragoko indarretarazabaldu behar dute? n

Nafarroa Bai da abertzaleen arteko lehen indarra Nafarroan.A

RG

AZ

KIL

AR

IA

Bilduk bere zabalkunde prozesuanasmatzen jarraitzen badu, EAJkbereziki zaindu beharko du bere

sektore independentistena

2011KO MAIATZAREN 29A 7�

U d a l e t a f o r u h a u t e s k u n d e a k -

Page 4: Badira lau hankak, orain mahaia falta da · 2011-05-25 · 2011KO MAIATZAREN29A 5 - ASTEKO GAIA - Xabier Letona Badira lau hankak, orain mahaia falta da Abertzaleen eremuan EAJ eta

�8 2011KO MAIATZAREN 29A

UPNK GOBERNATUKO DU BESTE LAU URTEZ.Hego Euskal Herriko udal eta foru hautes-kundeetan berrikuntza Bilduren sarrera izanda, iragan hamarkadan ezker abertzale histo-rikoak euskal erakundeetan jasan duen baz-terketa zuzentzera datorrena. Nafarroan ezda salbuespenik izan, eta neurri batean uste-kabea izan da.

NaBaik berak ere espero ez zituen emai-tzak izan ditu Bilduk, ziur aski. Patxi Zabale-tak zioenez, abertzaleak bi indarretan bereizaurkeztuta eserleku gehiago beregana zezake-ten, batuta baino. Emaitza ona izan da, noski,baina ez dugu batuta aurkezturik bildukozukeen babesa ezagutu. Dena dela, aurreran-tzean beste bide eta modu politikoak landubeharko dituzte abertzaleek. Artean, bi indarabertzaleen 15 biltzarkidek jardungo dute lauurtez, Ezkerrako hirurak izanen dira beren

ondoan. Legebiltzarkide hauetako batzuekelkar ezagutzen dute, iragan legealdian eki-men berean jardun baizuten; NaBain. Zori-txarrez, gaur gaurkoz, ez dute nahiko ordez-kari biltzen UPN-PPk berriz ere osatukoduen gobernuaren alternatiba osatzeko.2007ko hauteskudeen ostean, gobernu alda-keta bideratzeko PSNren babesa behar zen,baina saioa ezerezean geratu zen eta PSNahulduta atera da boz hauetan. Horrek alder-di sozialistari zer pentsatua eman beharkolioke, eta bere estrategia aztertzera behartubeharko luke. Bistan da, duela urtebete akor-dioa ezinezko izan bazen, gaur egun ezkerabertzale historikoaren presentzia biltzenduen indar abertzaleekin akordioak lortzeakkimera dirudi.

Edonola ere, pentsa dezagun, bai PSNkbai UPN-PPk pentsatzen dutela Nafarroagarai berri batean sartu dela. Eta, halaber,berau gobernatzen segituko duten eskuindarnabarristek bestelako politika bat lantzen hasibeharko dutela.

Garai berria NafarroanLegebiltzarreko emaitzek garai berri bat ira-garri dute Nafarroan dagoeneko. Maiatzaren22ko hauteskudeetan euskal abertzaletasunakjauzi handia eman du, beraz, indar abertza-leak izanen dira etorkizuneko aldaketareneragile eta gidari nagusiak. Artean, begiradezagun aurreko hauteskundeetatik –2007komaiatzaren 27koak– egungo hauetara emanden bilakaera.

Hasteko eta behin, abstentzioa da kontuanhartu beharreko datu bat. 2007an nafarren%75,3k boza eman zuen, eta aldion %69,7k.Parte-hartzeak bost puntu eta erdi egin dubeherera. Eskuinetik begiratzen hasita, UPNizan da alderdi bozkatuena: bozen %34,5erdietsi du, 19 eserleku. PPk berriz, bozen

Nafarroako Parlamentua

Mikel Asurmendi

UPN tinko eta abertzaleak gora Nafarroako Legebiltzarreko hauteskunde emaitzek aldaketa garaia iragarri dute dagoeneko.

Besterik da, UPN oposizioan utziko lukeen gobernua gauzatzea. Aldaketak PSNren ausardia behar luke. Gaur gaurkoz, ez dirudi alderdi nafar sozialistaren balizko ausardia garai hori heldu denik.

Yolanda Barcina, sorpresa handirik izan ezean,Nafarroako presidente berria izanen da.

Page 5: Badira lau hankak, orain mahaia falta da · 2011-05-25 · 2011KO MAIATZAREN29A 5 - ASTEKO GAIA - Xabier Letona Badira lau hankak, orain mahaia falta da Abertzaleen eremuan EAJ eta

2011KO MAIATZAREN 29A 9�

U d a l e t a f o r u h a u t e s k u n d e a k -

%7,3 lortu du, 4 eserleku. Bien eserlekuakbatuta, bat irabazi dute. Alegia, 2007an CDNkzituen bi eserlekuetako bat eskuratu dutenolabait. CDNk bozen %4,4tik %1,4ra jaitsida; baita alderdi bezala Legebil-tzarretik desagertu ere. Nafa-rroako zentro-eskuinak 152.286boz jaso zuen, eta oraingoan139.878. 12.000 boz galera jasandu. Pentsatzekoa da boz horiekabstentziora joan direla.

PSN-PSOE izan da Nafa-rroako alderdi galtzailea. Bozen%22,4tik %15,8ra jaitsi da:73.134 boz zituen, eta 51.054jaso ditu. Hiru eserleku galduditu, 12 zituen eta 9 ditu. 12.000 boz galdu ditu honek ere. Bigarren alder-di bozkatuena izan da, halere.

NaBaik bozen %23,70 ukan zituen eta%15,40 ditu orain. 77. 646 boz zituen eta49.768 jaso ditu. Bozen galtzea espero zen–Bilduk jasoko zituelakoan– baina galera ustebaino handiagoa izan da. Bestela esanda, Bil-

duk inork espero ez zuena baino aise bozgehiago bildu du: 42.839, %13,3. Indar aber-tzaleen bozak 92.607 dira. NaBaik (8 eserle-ku) eta Bilduk (7) inoizko ordezkaritza aber-

tzale handiena osatuko duteLegebiltzarrean. Gogora deza-gun bi koalizioetan Aralar etaEAJ (NaBain) eta EA eta ezkerabertzale historikoa (Bildun)biltzen direla, bietan eragileindependenteak direlarik.

Batzarre 2007ko NaBainzegoen, eta oraingo bozetanNEBrekin aurkeztu da Ezkerrakoalizioan: %5,7 erdietsi dituz-te; 18.409 boz. NEBk bakarka14. 244 boz erdietsi zituen.

Batzarre-ren ekarpena 4.000 mila bozeramugatu da.

Edonola ere, indar abertzaleak eta Ezke-rrak 111.116 boz bildu dituzte. Nafarroakoetorkizunean UPN-PPren gobernuaren alter-natiba izan beharko luekeen proiektuarenenborra. n

Pentsa dezagun, bai PSNk bai UPN-PPk pentsatzen dutela Nafarroa

garai berri batean sartu dela. Eta,halaber, berau gobernatzen segituko

duten eskuindar nabarristekbestelako politika bat lantzen hasi

beharko dutela

www.11itzulpen.com

What do you think’s best?Zuretzat Zure iritziz, zein da hobea?Itzulpen eta zuzenketa zerbitzu profesionalaINGELESA | EUSKARA | GAZTELANIA | FRANTSESA | ALEMANA

Page 6: Badira lau hankak, orain mahaia falta da · 2011-05-25 · 2011KO MAIATZAREN29A 5 - ASTEKO GAIA - Xabier Letona Badira lau hankak, orain mahaia falta da Abertzaleen eremuan EAJ eta

�10 2011KO MAIATZAREN 29A

MARTIN GARITANO Gipuzkoako Bildukohautagaiak hordagoa bota zion kanpainanEAJko Markel Olanori. PP-PSEren artekobalizko itunaren mamua izanik EAJk kan-paina honetan etengabe errepikatu duenmezua, Garitanok zuzen luzatu zion galderatelebistako mahai-inguru batean: Bildualderdi bozkatuena bada, babesa emango aldiozue? Egingo al duzue abertzaleen artekoakordioaren alde? Ezker aber-tzaleak garbi adierazi baituprest dagoela EAJrekin itune-tara iristeko, abertzaleen arte-ko paktuaren mesedetan. Ola-nok airean utzi zuenerantzuna, Garitanori umilta-sun gehiago eskatuz. Azkenfinean, Gipuzkoan asko dauka-te alderdiek jokoan. PasaiakoKanpo Portua, errauste plantaeta AHT bezalako proiektu estrategikoakaintzat hartuta, Bildu urrun dago EAJ, PSEedota PPren garapen, ekonomia eta fiskali-tate eredutik. PSEk berak amua bota nahiizan dio eskuinari kanpainan, Bildu arbuia-tuz, Miguel Bueni entzun baikenion “Gipuz-koaren garapenari kontra egingo ez diotene-kin” egingo duela ituna. Edo, argiago:“Ezkerrera begiratzea gustatuko litzaidake,

baina badirudi oraintxe bertan hori ezinez-koa izango dela”. PSE eta EAJren artekobalizko itunak Bilduk baino 2 eserlekugehiago –eta Bildu-Aralarren balizko akor-dioak baino eserleku 1 gehiago– izangolituzke Gipuzkoako Batzar Nagusietan.Bildu-EAJ-Aralar beste aukera bat izangolitzateke, baina prest al dago EAJ Bildurekinbatzeko eta abiatu dituen azpiegiturak kolo-

kan jartzeko? Gutxiengoan eregobernatu lezake Bilduk,unean uneko hitzarmen zeha-tzak adostuz, edota, zaila diru-dien arren, EAJ-PSE-Aralarkoalizioak desiratutako 26eserlekuak lor tuko l ituzkeAldundian.

Esanguratsua da, bestalde,talde txikien porrota. Aralar-EB koalizioak 6 eserleku lortu

zituen 2007an, eta oraingoan EBk ez duordezkapenik izan eta Aralarrek bakarrabaino ez –biak gehituta, duela lau urte baino10.000 boto gutxiago jaso dituzte–. EAk 7diputatu eskuratu zituen duela lau urte, 7horiek H1! alderdira aldatu dira Gipuzkoan,baina H1!-ekoek ez dute eserleku bakar batere atera. Zer pentsa emango die, edo emanbeharko lieke.

EAEko Batzar Nagusiak

Mikel Garcia

Akordio konplexuen menpe

Martin Garitano (Bildu, Gipuzkoa) Donostiako Atanofrontoian emaitza onak ospatzen.

AN

DO

NI

CA

NE

LLA

DA

/ A

RG

AZ

KI

PRE

SSEAJk zehaztu beharko du

azpiegitura eta fiskalitate gaietankide duen PSEren alde egingo

duen, ala Bilduk proposatutakoabertzaleen arteko akordioari

helduko dion

Bildu Gipuzkoan, EAJ Bizkaian, PP Araban.Horra EAEko Batzar Nagusietan garaileirten diren alderdiak. PSEk boto galerahandia jasan du eta txikiak (Aralar, EB, H1!,UPD) desagertu edo ia desagertu egin diradiputazioetatik. Garaipenak, ordea, ez diraerabatekoak, itunak beharrezkoak izangodira hiru lurraldeetan, eta jokoan daudeninteres desberdinak kontuan harturik, ezdirudi batere erraza izango denik.

Page 7: Badira lau hankak, orain mahaia falta da · 2011-05-25 · 2011KO MAIATZAREN29A 5 - ASTEKO GAIA - Xabier Letona Badira lau hankak, orain mahaia falta da Abertzaleen eremuan EAJ eta

2011KO MAIATZAREN 29A 11�

U d a l e t a f o r u h a u t e s k u n d e a k -

Page 8: Badira lau hankak, orain mahaia falta da · 2011-05-25 · 2011KO MAIATZAREN29A 5 - ASTEKO GAIA - Xabier Letona Badira lau hankak, orain mahaia falta da Abertzaleen eremuan EAJ eta

Bizkaian ere norantz lerratu erabaki beharko du EAJkKanpainan DJ gisa ikusigenuen Jose Luis Bilbaoknagusitasuna mantendu duBizkaian. Hala ere, duelazortzi urteko gehiengoabsolututik urrun dago EAJeta duela lau urteko hautes-kundeetatik eserleku batgaldu du. Gobernatzekoegonkortasuna nahi badu,babesa zein alderditan bila-tuko duen ikusteke dagoorain. Aipatu moduan,PSE-PPren alternatibatzataurkeztu du bere buruaEAJk kanpainan, bainasozialistekin ondo konpon-tzen direla erakutsi dute jel-tzaleek. Bizkaiko PSEkohautagai José Antonio Pas-torrek berak argi utzi zuen,hauteskunde gauean bertan,edozein alderdirekin itunaegiteko prest dagoela, Bil-durekin izan ezik. Ezkerabertzalea joko-zelaitik ken-tzea da sozialisten helburua,EAEko garapenarentzatoztopo baino ez direla argudiatuta. IñigoUrkullu EAJko lehendakariak berriz, adierazidu “ardurarekin” jokatuko dutela emaitzakikusi ostean. Kontuak kontu, Gipuzkoanbezala zein interesi erantzuten dion erabakibeharko du EAJk, Bildurekin edo PSErekinelkartzeko aukera baitu. Beste instituzioetangobernatzeko egiten diren akordioek ereizango dute zeresanik batzuen eta besteenarteko hitzarmenetan.

Beste hordago bat ArabanGainerako lurraldeetan bezain irekia dagodena Araban, eta konplexuak izango dirahartu beharreko erabakiak. Hemen hordagoaPPko buru Antonio Basagoitik jaurti ziensozialistei martxoan, eta zehazki, Patxi Lópezlehendakariari berari: Arabako Aldundiakpopularrena izan behar du ezinbestean. “Ara-bako Aldundia PPrena izango da, iruditzenzaidalako Lópezek lehendakari izaten jarraitunahiko duela”, ohartarazi du. 2007ko hautes-kundeetan, PPk lortu zuen boz kopuru han-diena, baina EAJk izan du legegintzaldi hone-tako agintea, Aralar eta EArekin akordioetarairitsita, baina batez ere, PSEk ahaldun nagu-siaren aukeraketan bere burua bozkatu zuela-ko, PPren hautagaiari babesa eman ordez.Gasteiz sozialisten esku geratzea zegoen

jokoan EAJ eta PSErenarteko estrategian. Ondorenetorri zen, ordea, EuskoJaurlaritza eskuratzekosozialistek popularrengan-dik jasotako babesa,2009an. Horren ordainajaso nahi du orain Javier deAndrés popularrak, baina ezzaio erraza izango. Esanbezala, dena irekia dagohemen ere. EB, 2 eserleku-rekin, giltza izan daiteke, etakanpainan ziurtatutakoarenarabera, ez omen du itunikegingo H1!, EAJ eta PPre-kin. Berriz ere, jeltzaleekzeresana izango dute,Xabier Agirre EAJko hauta-gaiak jarraitu dezake ahal-dun nagusi izaten, bainahorretarako bilera, akordioeta hitzarmen festan delibe-ratu beharko du ezker aber-tzalearekin ala sozialistekinegin nahi duen bat.

Gogoeta frankoHain panorama korapila-tsuan, gehiengo erlatiboetanoinarritutako akordio zeha-

tzak izan daitezke joera nagusia. Azkenfinean, alderdietako buruen interesak, agintetrukeak, Nafarroako gobernu osaketek,proiektu estrategikoetan bat etortzeko zailta-sunak… tarteko izango dira, eskutik norekinjoan hautatzeko garaian. Bilduren etorreraindartsuarekin, lau zutabe nagusitan banatuda pastela, eta horiek erabakiko dute EAEkoBatzar Nagusien etorkizuna: PPk sozialisten-gan bilatuko du akordioa, PSEk Bildu ezbeste guztiak izango ei ditu kontuan, Bildukabertzaleen arteko ituna nahi du, eta EAJkzehaztu beharko du azpiegitura eta fiskalitategaietan kide duen PSEren alde egingo duen,ala Bilduk proposatutako abertzaleen artekoakordioari helduko dion.

Txikiak jada ez dira giltza izango, aurrekohauteskundeetan gertatu izan denaren kon-tra. Emaitza kaskarrak ikusita, hausnarketara-ko parada hartu beharko dute Aralarrek, EBketa H1!-ek. Gogoeta egin beharko dute, baitaere, sozialistek, jasan duten boz galerarenostean. Krisialdiaren aurrean hartutako neu-rriek ere izango zuten eraginik. EAEko Lege-biltzarra osatzeko 2013an egingo diren hau-teskundeei begira, PSEk aztertu egin beharkodu zergatik zigortu duten herritarrek, eta zer-gatik zigortu duen jendeak PSOE EspainiakoEstatuan. n

Diputaziorako boz gehien jaso dituena EAJ izan daBizkaian (goiko irudian, Jose Luis Bilbao hautagaia) eta PPAraban (behean, Javier de Andrés hautagai popularra).

PPVASCO.COM

U d a l e t a f o r u h a u t e s k u n d e a k-

�12 2011KO MAIATZAREN 29A

JON HERNAEZ / ARGAZKI PRESS

Page 9: Badira lau hankak, orain mahaia falta da · 2011-05-25 · 2011KO MAIATZAREN29A 5 - ASTEKO GAIA - Xabier Letona Badira lau hankak, orain mahaia falta da Abertzaleen eremuan EAJ eta

2011KO MAIATZAREN 29A 13�

GIPUZKOAKO EMAITZA IKUSGARRIAK dira udalhauteskunde hauetako ikurretako bat. Postabidezko botoen zenbaketak eragin ditzakeenaldaketak gorabehera, Bilduk 43 gehiengo osolortu ditu Gipuzkoako udaletan (Arrasate,Hernani, Bergara, Azpeitia...) eta beste 13tanalkatetza lor lezake (Tolosa, Zarautz, Errente-ria...), paktuen arabera. Koalizio berriak 441zinegotzi eskuratu ditu Gipuzkoan, EAJren187 zinegotzietatik oso goiti. Bizkaiko kostal-dean ere Bildu nagusi da (Bermeo, Lekeitio,Gernika, Ondarroa...) eta herrialde horretan

zinegotzi kopuruari dagokionez jeltzaleenkopurura hurbiltzen da lehen aldiz (524 EAJketa 407 Bilduk). Araban, Laudion eta Agurai-nen irabazi du, besteak beste. NafarroanNaBai-ren aurretik jarri da Sakanan, Bortzirie-tan, Baztanen... Auztegi KonstituzionalakBildu legeztatzea onartu zuenean, bistakoa zenHego Euskal Herriko udaletako eserlekuenberregituratzea gertatuko zela, baina inork ezzuen pronostikatu boto kopuruz hain goraka-da itzela izango zuenik, “3” zenbakira iristerai-no –Euskal Herritarrok-en garaia gaindituz–.

Udalak

Urko Apaolaza

Udaletan ere, hordago handira

EAJk boto kopuruz gora egin du apur bat udal hauteskundeetan, baina zinegotzi ugari galdu du Bilduren gorakadaren eraginez.Aitzitik, Bizkaian udalerri nagusienak mendean dituzte jeltzaleek, eta Iñaki Azkunak marka historikoa lortu du Bilbon.

JON

HE

RN

AE

Z/

AR

GA

ZK

IPR

ESS

Bilduk udal hauteskundeetan sortutako olatuaren tamainaz jabetzeko nahikoa da Gipuzkoakomapa ia monokromoa ikustea. Bilduren gorakadaren ondorioz, EAJk herri askotan hegemonia

galdu du, paradoxikoki honek ere bototan gora egin duen arren. PSOE krisiak zigortu du,Ezkerraldeko herri garrantzitsu batzuk galtzeraino. Nafarroan, PPk UPNri egindako koskada oso

arina izan da. Eta herritar gehienek txikira paso egin dute partida honetan.

Page 10: Badira lau hankak, orain mahaia falta da · 2011-05-25 · 2011KO MAIATZAREN29A 5 - ASTEKO GAIA - Xabier Letona Badira lau hankak, orain mahaia falta da Abertzaleen eremuan EAJ eta

Bilduren emaitzak ulertzeko faktoreenartean aurki liteke ilegalizazio epe luze batenondoren egon den eztanda. Esaterako, Laz-kaon (5.000 bizt.) 12 urteren ondo-ren ezker abertzaleko ordezkaritzabati bozkatu ahal izan diote herri-tarrek, eta EAJren hiru hamarka-datako agintaldiarekin amaitu duBilduk, gehiengo absolutuz gaine-ra. Odoltsuagoa izan da Ondarroa-ko (9.000 bizt.) kasua, 2007anANVren boto baliogabeak gehiengo absolu-tu izan ziren eta azkenean EAJk gidatutakogestora baten esku geratu zen udala. Egoerahorretan, ezker abertzaleak udalaren legitimi-tatea auzitan jarri du behin eta berriz. M-22anBilduk botoen %60a bereganatu du Onda-rroan, 13 zinegotzietatik 9, zalantza barikaurreko lau urteetan gertatutakoak izan duzerikusirik emaitza horiekin.

EAJren kasua paradoxikoa da. 2007arekinalderatuta, boto kopuruan gora egin du,baina udaletako alkatetzetan eta eserlekuetanbehera, batez ere Bizkaian (634 zinegotzitik524ra). “Bildu efektuaren” beste ondorio bat.Lehen zituenez gain irabaztea lortu duenudalerri bakarretakoak PSEren bizkar irabaziditu: Sestao eta Basauri.

Krisiaren faktura PSE-EEriEspainiako Estatuan gertatu den moduan,PSE-PSN gogor zigortu dute hautesleek, krisiekonomikoa dela-eta. Nafarroan PSNk ez duudal ordezkaritza hainbeste jaitsi, aldiz Gipuz-koan, Araban eta Bizkaian nabarmena izan dabeherakada –soilik 6 udaletan dira gehiengo–.PSE-EEren kolorea ez da sekula nabarmenduudalen mapan, baina irabazi ohi duen udale-rrietan biztanleriak pisu handia du. 2007an,25.000 biztanletik gorako 11 udalerritatik 7tanirabazi zuten sozialistek, eta EAEko udaleta-ko aurrekontu likidazio osoaren %21 kudeatu

ahal izan zuten udalerri horiekin. 2011n PSE-EEk Errenteria, Sestao eta Basauri galdu ditu–paktuek eragozten ez badute– eta udal bote-rea nabarmen gutxitu du.

Krisiak gogor kolpatu ditu Ezkerraldekoudalerriak –gehienetan %17tik gorako langabe-zia tasa dute– eta horrek izan du eraginik sozia-listen emaitzetan. Esaterako, herritarren %21alanik gabe dagoen Sestaon (29.000 bizt.), PSE-EEk bi zinegotzi eta 1.300 boto galdu ditu.Dena den, harrigarria da Portugaleteren(48.000 bizt.) kasua, bertan EAJk 1.600 botoegin du behera eta PSE-EEk eutsi egin dio berehauteslegoari; jeltzaleek aztertu behar luketezer gertatu zaien Patxi Lópezen jaioterrian.

Txikira pasoBatzar Nagusietako hemizikloetan gertatu denpolarizazioa udaletan ere islatu da, eta ondo-rioz zenbait alderdik ordezkaritza galdu duudal askotan. Aralarrek eta Ezker Batuak oke-

rrera nabaritu dute bakarka aurkeztuizana. 2007an 145 zinegotzi lortuzituzten koalizioan eta 2011n Arala-rrek 38 eta EBk 13. Gainera, bialderdiok ordezkaritzarik gabe gera-tu dira Araban. Aralar Elgetan nagu-situ da boto bakar batengatik etaZallan (8.000 bizt.) sorpresa eman

du gehiengo osoa lortuta. Nafarroako EBreneta Batzarreren Ezkerra koalizioak, aldiz, zer-txobait arindu du bi alderdion beherakada, etaTuteran lortutako 4 eserlekuek erakusten duteErriberan segitzen dutela boto fidelak izaten.

Banaketetatik sortutako alderdi zenbaitenpatua ere gaitza izan da. PPk apenas egindion igurtzirik UPNri Nafarroan –48 zinego-tzi 322ren aldean– eta gauza bera esan litekeGipuzkoan EAren banaketa den Hamaika-bat-ekin. Galdosen alderdiak lehendik zituenalkatetza guztiak galdu ditu eta ziento erdizinegotzitik 12 zinegotzi edukitzera pasa da.

Atez ateko zabor bilketari erreferendumaHamaikabat-ek lortu dituen 12 zinegotzieta-tik ia erdia atez ateko zabor bilketa ezarri denherrietan bereganatu ditu. Udalerri horietanatez atekoaren kasik erreferedum gisara aur-keztu dituzte zenbait alderdik hauteskundehauek. Dena den, adierazgarria da Hernanin,Usurbilen, Oiartzunen eta baita Antzuolanere atez atekoaren aldekoak atera direla garai-le, kasu batzuetan gorakada nabarmenarekin.Hain zuzen, Gipuzkoan Bilduk izan dituenemaitza bikainek kolokan jar dezakete Zubie-tako erraustegia, udalerri gehiagotan atezateko sistema jartzeko planek aurrera jarrai-tuko luketeelako, eta mankomunitateetan etahondakinen partzuergoan indar korrelazioakirauli daitezkeelako. n

Batzar Nagusietakohemizikloetan gertatu denpolarizazioa udaletan ere

islatu da.

PSEk udal botere kuota handia galduko du Sestao, Basaurieta Errenteriako gobernuetatik kanpo geratuz gero.

AR

GA

ZK

IPR

ESS

/ M

ON

IKA

DE

LV

ALL

EU d a l e t a f o r u h a u t e s k u n d e a k-

�14 2011KO MAIATZAREN 29A

Page 11: Badira lau hankak, orain mahaia falta da · 2011-05-25 · 2011KO MAIATZAREN29A 5 - ASTEKO GAIA - Xabier Letona Badira lau hankak, orain mahaia falta da Abertzaleen eremuan EAJ eta

Donostian udal hauteskundeek egoera benetan kon-plexua utzi dute. Alderdi-Ederreko egoitzan nagusizein izango den jakitea ez da erraza. Bilduk emaitzahistorikoa lortu du, Odon Elorzaren 20 urteko nagusi-tasunarekin amaitu dute koalizioak jasotako 21.000bozkek. Odon Elorzak berak esan du “deabruzko”emaitzak direla: Bilduk 8 zinegotzi, PSE-EEk 7, PPk 6eta EAJk 6. Alkate izateko 14 zinegotziren babesabeharko dute hautagaiek. Juan Carlos Izagirre Bildu-ko alkategaiaren esanetan denekin hitz egiteko prestdago koalizio irabazlea. Bestetik, Elorzak berak kan-painan esan zuen lehen indarra ez bazen, ez zela alka-te izango... Dena den, Elorzak askotan erakutsi izandu akordioetara iristeko gerria eta abilezia. Besterikda EAJren eta PPren babesa lortzea, edo lortu nahiizatea.

Gasteizen, lau urteko agintaldi sozialistaren ondo-ren, zantzu guztiek adierazten dute popularrak berrizitzuliko direla Udalera. Eusko Jaurlaritzako PP-PSEituna errepikatzea nahikoa litzateke horretarako. PPkaskotan erakutsi izan du Arabako botereguneakberreskuratzeko grina, Lakuari emandako babesahorren baitan jartzeraino. Ikusi beharko da baina,EAJk zein rol jokatzen duen horretan guztian, baiBatzar Nagusien eraketan –indar abertzaleak eta EBnagusi lirateke, nahi izanez gero– eta baita GasteizkoUdalean PSErekin edo PPrekin lor ditzakeen akordio-etan ere.

Askoz garbiago dago Bilboko gobernu eraketarenlehioa. EAJko hautagai Iñaki Azkunak sekulako era-kustaldia eman du eta euskal hiriburu populatueneanizandako emaitzarik onenak lortu dituzte jeltzaleek,gehiengo osoz gainera: 15 zinegotzi izango ditu EAJkBilbon, eta 75.000 bozka. Bistan da Azkunaren iru-diak eta izaerak pisu handia izan duela bilbotar askokEAJko zerrendari bozkatzeko orduan. Datu esangura-tsu bat: Bilboko zirkunskripzioan EAJk 11.000 bozkagutxiago jaso ditu Batzar Nagusietarako Udalerakobaino. Bestalde, aipagarria da PSE-EEren galera, Bil-duren azpitik geratu baita, baina baita PPk 7.000boto gutxiago jaso izana ere, Iñaki Azkunak arrantzazein lekutan egin duen erakusten dute datu horiek.

Iruñeko kasuan, PSNren borondatearen araberaegongo da, beste behin ere, balizko gobernu aldake-ta. PPk ez dio uste bezain beste kendu UPNri, soilikbi zinegotzi. Bestalde, bozka kopuruari dagokionez,bloke navarrista-k (UPN-PSN-PP) dozena bat milaboto galdu ditu eta indar euskaltzaleek (NaBai, Bildu,Ezkerra) zinegotzi bat gehiago dute. NaBai-k eutsiegin dio Bilduren oldeari Uxue Barkosen tiradizoariesker.

Lasaitasuna Bilbon eta balizko aldaketak Donostian, Iruñean eta Gasteizen

2011KO MAIATZAREN 29A 15�

U d a l e t a f o r u h a u t e s k u n d e a k -

Page 12: Badira lau hankak, orain mahaia falta da · 2011-05-25 · 2011KO MAIATZAREN29A 5 - ASTEKO GAIA - Xabier Letona Badira lau hankak, orain mahaia falta da Abertzaleen eremuan EAJ eta

U d a l e t a f o r u h a u t e s k u n d e a k-

�16 2011KO MAIATZAREN 29A

Hautesleriak ETA lokartuta eta ETArik gabe-ko etorkizunaren esperantza saritu duelaesango nuke udal eta foru hauteskunde

hauetan. Sari horren adierazpiderik nabarmenenaBildu indarraren agerpen ikusgarri hori iruditzenzait. Erkidego Autonomoko emaitzen irakurketakanoniko batek EAJren garaipena, PSE-EErengalera latza, PPren mantentzea, Bilduren irabaziikusgarriak eta ezker eremuan iraun nahi dutenalderdi txikien desagerpen ia osoa bistaratzen ditu.

Guztiz berria da egoera, eta oraingoz, harrigarriabezain esperantzagarria. Gipuzkoa da, Donostiabarne, pitxirik bitxiena. EAJ izango litzateke jipoirikhandiena hartu duena lurraldean, Hondarribia dualkatetzadun herririk handiena, eta alkatetza gutxi

lortu ditu. Bildu izan da nagusi udal mailan bezalalurralde mailan. Emaitza hauek dira ondorio politi-korik eraginkorrenak ekarriko dituztenak eta “alda-keta” politikoa gauzatuko dutenak.

Irabazleak irabazle, zail egiten zait aginpide banake-ta menturatzea. Oinarrizko jotzen diren, edo jo izandiren, proiektu bat baino gehiago dago jokoan etaikusi egin behar proiektu horien araberako koalizioakedo beste interes kidetasun batzuek eragindakoakbilakatuko diren ardura instituzionaletako nagusi.Edozein kasutan garbi dago alderdien arteko harre-man sare berri bat eraikiko dela, elkarbizitza berri bat,guztiak daudela negoziatzera behartuta eta harremaneta negoziazio horietan ez arma eta ez armaturik ezdela izango inoren bizkar edo bularretan. Hasiera da.

Bildu eta hasiRamon�EtxezarretaPSE-EEKO KIDEA

Emaitzek agerian utzi dute iritzi publiko etapublikatuaren arteko haustura. Ezker abertzalehistorikoa hedabide publiko zein pribatuetatik

inoiz baino baztertuago egon den unean, inoiz bainodeabrutuago izan den garaian, lortu ditu historiakoemaitzarik onenak. Non gelditzen da masa-hedabi-deen indarra? Bilduk aurreikuspen guztiak gaindituditu. Bigarren indar politikoa da Hego EuskalHerrian. Beste horrenbeste esan liteke PP-PSE itu-naz. Hedabide autonomikoetan Patxi Lopez inoizbaino presenteago egon den garaian lortu ditu PSE-kemaitzarik kaskarrenak. Iritzi publikoaren osaketanhainbat faktorek hartzen dute parte. Hedabideekgarrantzi handia dute, baina ez dira guzti-ahaldunak,ezta monolitikoak ere.

“Bildu-namia” Bilduk izugarrizko magnetismoa sortu du. Hedabi-deek kanpaina itzela egin diote. Boomerang efektuagertatu da. Ez da lehenengo aldia. Antzeko zerbaitgertatu zen Katalunian 2004an ERCrekin. Josep LluisCarod Rovira ETAren ordezkariekin bildu eta gero,Aznarren PPk izugarrizko kanpaina mediatikoa egin

zuen haren kontra. Emaitza: alder-di errepublikazaleak inoizko boto-kopururik handiena jaso zuen. Bil-duk hainbat tokitatik jaso ditubotoak; ez soilik Aralarretik edoEBtik, baita EAJtik ere. Hemendikbi urte barru egongo diren hautes-kunde autonomikoetan ezker

abertzale berria lehen indar politikoa izan daiteke,EAJri berari aurrea hartuta. Horretarako Sortukalderdi legala izan beharko luke eta Aralarrek bat eginkoalizioarekin. Ordurako, Arnaldo Otegik lehendaka-rigai bezala aurkezteko aukera izango balu, zein hau-tagai jeltzalek egingo lioke aurre?

Amaitzeko PP-PSE itunaz bi hitz. PSOEren gainbe-herak toki txarrean utzi du paktu hori EAEn. Popula-rrek Gasteizko alkatetza lortu arren, zaila dirudi Javierde Andres ahaldun nagusia izatea Araban, EAJren, Bil-duren eta EBren baturak gehiengoa ematen baitie.

Nafarroan zer? Gauza gehiegi ez dira aldatu.Eskuina nagusi baina gehiengorik gabe. Bilduk ez dioaurrea hartu NaBai-ri. Aralarrek EAEn Bildurengaraipena onartu behar duen bezala, Bilduk ere onar-tu beharko luke Nafarroa eta EAEren arteko harre-manak definitzerakoan Aralarren bidea egokiagoa etaerrealistagoa dela; eta epe ertainera begira eraginko-rragoa, beti ere ETAren itzala behin betiko itzaltzenbada. Gogoratu, bestela, Loiolako negoziaketak zer-gatik hautsi ziren.

Bi hitzetan: panorama konplikatua gobernatzeko,baina oso interesgarria.

Hedabideen indarrazTxema�Ramirez�de�la�PiscinaEHUKO IRAKASLEA

DANI BLANCO

DANI BLANCO

Page 13: Badira lau hankak, orain mahaia falta da · 2011-05-25 · 2011KO MAIATZAREN29A 5 - ASTEKO GAIA - Xabier Letona Badira lau hankak, orain mahaia falta da Abertzaleen eremuan EAJ eta

2011KO MAIATZAREN 29A 17�

U d a l e t a f o r u h a u t e s k u n d e a k -

Estatu e remuan , a lderd ib i t a sunarenmiseriak: ezkerretik itxurazko alterna-tiba aurrerakoiari zigortu behar zaio-

nean, atzerakoienen eskuetan utzi behar, nahi-taez, aginte makila, hau da, gizarte justuagobaten esperantzak are gehiago zapuztukodituenari.

Nafarroan, argi azaldu zuen Miguel Sanzekbere lasaitasunaren funtsa: UPNren aurrekoalternatiba bakarra abertzaletasunetik pasatzenda, hau da, PSNk inoiz onartuko ez duen alian-tza batetik. Gauzak horrela, nafar indar euskal-tzale eta abertzaleen eginkizuna UPNren aroaeteteko, nafar gizartearen geruza aurrerakoiakerakartzean, etxetik mugiaraztean, datza. Geruzaaurrerakoiak: hots, abertzale ez izanik ere, eus-kaltzale sendoak ez izanik ere, UPNren aroaznazkaturik daudenak. Hor dauden geruzak dira,

baina zailak mugiarazteko aukera seriorik ezikusi artean.

Nafar abertzaletasunak bere betiko to-be-or-not-to-ben darrai: abertzale peto guztiak bildu, ala ber-tze geruzetara zabaldu. Biltzeko beharra izan dukorronte batek, birfundatzeko beharra; zabaltze-ko aukerak murriztu zaizkio bertze korronteari,bai bere ibilbidean adieraziriko barne sendotasunfaltagatik, bai abertzaleen arteko lehiakortasuna-gatik.

Iluntasun gutxiko argazkia dugu M-22koa:nafar abertzaleak, den-denak bilduko balira ere,ez dira gauza beraiek bakarrik UPNren etaantieuskaltasunaren aroari akabera emateko,baina abertzaletasunetik bakarrik ireki daitekebide esperantzatsurik. Gakoa: denok biltzekoobsesiotik zabaltzeko asmora pasatu beharko dabehingoz.

Bildu ala zabalduBixente�Serrano�IzkoIDAZLEA

Ezker aber tza lea der i tzan espaz ioankokatzen garen guztiok, esan beharrikez dago, poztasunez hartu ditugu Bil-

duren emaitzak. Espainiar demokraziari orain-dik ere ibilbide luzea falta zaion arren, berriroere instituzioetan izango dugu, luzaroan isila-razia izan den euskal jendarte zabala ordezka-tzen duen adierazpide politikoa. Ez hori baka-r rik, e spaz ioa zaba ldu eg in da , EA e taAlternatiba gehitu ostean. Txalotzekoa, zail-tasunak gainditzea lortu duen ariketa politi-koa.

Dena ez da baina, positiboa izan. Pello Uriza-rrek Arrasaten egindako ekitaldi politikoan zioen“… ezberdinen arteko konpromisoak kezkasortu duela…”. Nik erantzungo nioke, berdinenartean konpromisorik hartzeko gai ez izateak era-gin didala kezka. Ezberdinak bildu eta berdinakbereizi jarraitzen dute. Asko izan gara hauteskun-

de hauetan ezker abertzalearen bilketa osoa ger-tatu ez delako haserre eta goibel izan garenak ere.Errore historiko nazionala deritzot, ezker aber-tzaleak (zentzu zabalean hartuta), hori baino hel-dutasun eta erantzukizun politiko gehiagoz ezjokatu izana. Asko gara Aralar Bildun ez egoteaulertu eta onartu ez dugunak, hor bertan zegoela-ko ezker abertzalearen ardura politikoaren erron-ka zailenetakoa; pasatakoak pasata, heldutasunpolitikoz jokatzea, horra hor langa. Bilduk ilusioaeta esperantza ekarri duen arren, ezin ezkutatu,bai Aralarrek eta baita Bilduk ere azaldu dutenezgaitasuna, (NaBai eta AB kanpoan daude) izae-ra nazionaleko proiektu bakarra aurkezteko,ezker abertzalean kokatzen garen independentis-toi. Helburu, ezin dira alderdiak izan; helburua,beti da proiektu politikoa: herri hau ezkerretikindependentziara eramango duen proiektu politi-koa.

Errore historiko nazionalaAinhoa�LarrañagaHUHEZIKO IRAKASLEA

JOSU SANTESTEBAN

JUDITH FERNANDEZ