Baketik-3_eu

10
bak etik Arantzazuko Bake zentroaren ideia etikoen aldizkaria 2008ko ekaina Oinarrizko lau ikaskuntza dialogikoki elkarreragiteko Jonan Fernandezen hitzaldia 2008ko otsailaren 19a 3 2

description

Hirugarren zenbakia, 2008ko otsailaren 19an Jonan Fernandezek emandako hitzaldiari eskeinia: Oinarrizko lau ikaskuntza dialogikoki elkarreragiteko

Transcript of Baketik-3_eu

Page 1: Baketik-3_eu

baketikArantzazuko Bake zentroaren ideia etikoen aldizkaria

2008ko

ekaina

Oinarrizko lauikaskuntza dialogikoki

elkarreragitekoJonan Fernandezen hitzaldia

2008ko otsailaren 19a

32€

Page 2: Baketik-3_eu

Baketik 3Argitaratzen du: Baketik (Gandiaga Topagunea - Arantzazu - 20567 Oñati)Inprimaketa: Antza (Industrialdea 2. pab. - 20160 Lasarte)Lege Gordailua:2008ko ekaina

Instituzio laguntzaileak

Page 3: Baketik-3_eu

3

baketikArantzazuko Bake zentroaren ideia etikoen aldizkaria

2008ko

ekaina

3

Oinarrizko lau ikaskuntzadialogikoki elkarreragiteko

Monografiko honek Jonan FernandezekIkas.kom Kongresuan eskaini zuen hitzaldiajasotzen du. Kongresu hau Bilboko Euskal-duna Jauregian egin zen, 2008ko otsailaren19an, Ikas Komunitateen Programa etahonen Hedapen Plana ezagutzera emateko«Hezkuntzaren emaitza guztion elkarlana.Calidad para todo el alumnado» lelopean.

Hona hemen txosten honen hasierako hipotesia: gizaeskubideei, bakeari eta bizikidetzari buruzko heziketan,ahalegin handia egin behar da oinarrizko ikaskuntzetan.Hiru arrazoi eta ondorio bat ditu euskarri gure hipotesihonek.

·Lehenbiziko arrazoia. Erlijioen eta kulturen arteko biziki-detza ez da jada nazioarteko politika-kontua soilik, aire-portuetan edo bidaietan aurkitzen dugun zer bat. Gureauzoan, herrian, eta, batez ere, eskoletan daukagu dago-eneko. Eztabaida hau dabil aspalditxoan nazioartean: zerda denok, gizarte guztiok,onartu beharreko gutxiene-koa? Mundu-etika baten bila dabil zenbait jende: Zibili-zazioen aliantza, Erlijioen Parlamentua, Asisko Topake-tak... Hezkuntzara ere hedatu behar dugu eginkizun hori,jakin beharra baitaukagu zer den batzen gaituen oinarriz-ko zera, bereizten gaituena gorabehera. Oinarrizko ikas-kuntzak, partekatuak, behar ditugu, desberdin izaki elka-rrekin moldatzeko. Jakina, ezin da hori guztia aitarenbatean egin; prozesu bat behar da.

·Bigarren arrazoia. Giza eskubideen, bakearen eta biziki-detzaren gaineko heziketa datu eta zeinu ugariko mapabihurtu da, itzultzen eta aplikatzen zaila. Bi datu hauekdira azpimarragarri: ekimen ugari dago, batetik, eta,bestetik, hezitzaileek ez dakite nondik jo, nola abiarazibakearen aldeko heziketa-proiektu erraz eta praktikoa.Gauzak errazago bihurtzeko premia dago, oinarrizkoikaskuntzak bilatu beharra, hezkuntzaren adar garrantzi-tsu hori hierarkizatu, berrantolatu eta eraginkor bilakatu-ko bada.

Page 4: Baketik-3_eu

JonanFernandez

4 baketik 3

·Hirugarren arrazoia. Metodoak eta trebeziak dituzteoinarri hezkuntza-alorreko gatazkak prebenitu etakonpontzeko estrategiek, batez ere enpatia xededuten metodologiak. Egokiak eta beharrezkoak dirametodo horiek, baina ez aski, seguruenik. Jarrera- etametodo-ikaskuntzen inflazioa dugu (elkarrizketa,besteari entzutea, enpatia...). Instrumentalak deitukodiegu metodo horiei. Inflazioa dugu, halaber, bakea,berdintasuna, justizia... eta beste zenbait helbururengainean egiten diren ikaskuntzei dagokienez (helbu-ruzkoak deituko diegu). Alabaina, eskas gabiltza oina-rrizko ikaskuntzei –instrumentalek eta helburuzkoekeuskarri dituztenak, haien zergatiak argitzen dizkigu-tenak– dagokienez.

·Gure ondorioa. Behetik berrantolatu behar da gizaeskubide, bake eta bizikidetzari buruzko heziketa. Horre-tarako, metodo instrumental eta helburuzko guztieneuskarri komun diren oinarrizko ikaskuntzak zehaztubehar ditugu, norberaren esperientziatik ulertu eta anto-latzeko heziketa horren nondik norakoa. Oinarrizko ikas-kuntzei esker, jakintza gisara ez ezik bizipen modura ereerakuts daitezke balio instrumentalak edo helburuzkoak,norberak bere kabuz beha ditzan. Horrexegatik dira, hainzuzen ere, oinarrizkoak, eta galdera honi erantzutea dutexede: «Zer froga aurki dezaket nigan, nire bizitzan etagiza esperientzian berresteko bide eta helburu egokiakdirela elkarrizketa, enpatia, besteari entzutea, bakea,justizia, berdintasuna?».

1. koadroa. Oinarrizko ikaskuntzen pedagogia

Ikaskuntza Oinarrizkoa

A. Esanahia

Bizitzarako jakintza gureganatzeko

esperientzia- eta itxarote-prozesua.

Mundu osoak ulertu eta partekatu behar

duen gutxieneko garrantzizkoa.

Beste ikaskuntzen oinarri

unibertsalak barneratzen eta

gugan ikusten laguntzen dute

(ikus C koadroa)

Oinarrizkoak

Elkarrizketa,

entzutea,

enpatia

(...)

Instrumentalak

Bakea,

berdintasuna.

justizia

(…)

Helburuzkoak

B. Ikaskuntza-motak

Gizon-emakumeon alderdirik

gizatiarrenak suspertzea dute

helburu.

Gizaki hobeak egitea dute helburu, elkarbizitza hobea

izan dezagun.

Instrumentales Finalistas

C. Oinarrizko lau ikaskuntza

·Giza izaeraren mugak

ikastea.

·Esker onekoa izatearen

zentzua ikastea.

·Kontzientziari entzuten

ikastea.

·Giza duintasunaren

ikaskuntza.

Bizi garen munduaz

kontziente izatea.

Gainditzen gaituenaz

kontziente izatea.

Nor bere buruaz

kontziente izatea.

«Besteaz» kontziente

izatea.

Page 5: Baketik-3_eu

5

askatasunaren parte dugu hori. Baina ez dugu nahasibehar askatasuna zigorgabetasunarekin edo hutsezinta-sunarekin; erantzukizuna da askatasuna. Badugu errefe-rentzia objektibo eta subjektibo nahikorik bereizteko zerden etikoa eta zer ez. Azken bereizketa, ordea, gurekontzientziarekin hitz eginez egiten dugu. Arazoa dasarritan kontzientziaren azalera bakarrik iristen garela.Horregatik, funtsezkoa da kontzientziaren alderik sakone-na entzuten ikastea. Etikoa zer den zehaztean, ezerk ezindu kontzientzia entzutearen lekua hartu. Hori dugu ongiaeta gaizkia bereizteko gaitasuna.Kontzientziarekiko elkarrizketaren bere esperientziapropioa du gizaki bakoitzak. Ikaskuntza horren oinarriabizipen propioa da, ez kanpoko irakaskuntza. Kontua da,azken batean, ezin diegula ekin (ez diegula ekin behar)giza harremanek sortzen dizkiguten tentsioei kontzien-tziari entzun gabe.

·Giza duintasunaren esanahiaren ikaskuntza. Giza duinta-suna da gizakiok elkar berezko helburu gisara, eta eztresna soil modura, ikusarazten gaituen funtsa, denokgugan daramaguna. Helburu garen aldetik, besteenbegirunea merezi dugu, eta eskubide berberen jabegara. Gizaki guztiok, salbuespenik gabe, giza duintasunbera dugu. Besteei gure ateak zabaltzea dakar giza duin-tasunaren ikaskuntzak, gure zati bat ikustea bestearen-gan. Giza duintasuna da erkide dugun alderdi hori.Besteak gu bezalaxe sufritzen, gozatzen, amesten, maita-tzen... duela ohartzen ikasi behar dugu, beraz. Gizakiarenalderdirik onena ikusteko aukera ematen digu giza duin-tasunak, haren izaera transzendentera hurbilaraztendigu, gure nortasunaren sakoneko esanahia ulertaraztendigu, eta besteena errespetatzen irakasten.Gizaki bakoitzak bere giza duintasunean ikus dezakebesteena, eta horren bitartez ulertu gizakiaganako erres-petuaren zentzu sakona.

Hona, bada, gure hasierako hipotesia. Ondoren, irizpidehori azaltzen, argudiatzen eta arrazoitzen saiatuko gara.

Hezkuntza-tentsioa:mugak eta autonomia

Bakearen aldeko heziketaz zer edo zer esateko gai naiz,baina ez naiz, inolaz ere, aditua hezkuntza-gaietan. Ez naiznor, bada, errezetak banatzen hasteko. Hortaz, bakeareneta bizikidetzaren aldeko heziketa etikoaz egin ditudan

Oinarrizko lau ikaskuntza

Urtebete daramagu gai hori jorratzen Baketik-en (Aran-tzazuko Bake zentroa), eta ondorio honetara iritsi gara:oinarrizko lau ikaskuntza dituzte euskarri metodo instru-mental eta helburuzkoek, eta zenbait erlijio, kultura etaideologiak partekatu ditzakete. Hona hemen zein ditugunlau ikaskuntza horiek: gizakiok mugatuak garela ikastea,esker onekoa izaten ikastea, kontzientziari entzuten ikasteaeta giza duintasunaren premia ikastea.

·Gizakion izaera mugatuaren ikaskuntza. Gizaki guztiokgara iragankorrak, mugatuak, ez-perfektuak; ez dakigudena, ez dezakegu dena. Gure ez-perfekzioaz ohartzenez bagara, errealitatetik kanpora geratzen gara. Izan ere,geure ez-perfekzioaz ohartzeak laguntzen digu «bestee-na» ulertzen. Gure errealitatea dugu abiapuntu gizaelkartasunaren edo duintasunaren sakoneko esanahirairisteko. Geure mugak umiltasunez onartzen ez baditugu,harrokeriaren edo hantustearen adierazle dira enpatia,maitasuna edo eskuzabaltasuna. Gure mugak umiltasu-nez onartzea ezinbesteko baldintza du enpatiak.Gizon-emakume bakoitzak bere baitan du ikusgai beremuga. Ez dugu inoren beharrik hura ikusteko; izatekotanere, laguntza behar dugu mugaz hobeto ohartzeko.

·Esker onaren ikaskuntza. Ikaskuntza honen xedea dainguruan ditugun eta gure esker on sakon eta kontzien-tea merezi duten egoerez ohartzen ikastea, bizitzariegiten zaion opari ikaragarria dira eta. Esker onekoaizatea da aitortzea gugan eta gure inguruan daudenalderdi onak. Eginkizun osatzaile izugarria du, daukaguneta garen horrekin zoriontsu izaten irakasten baitigu.Gure maitatzeko gaitasunaren oinarrizko adierazpena da,«besteari» eta «bestelakoari» irekitzen baitio gure biho-tza. Ezin diogu ekin giza duintasuna ulertzeari ez bagarasaiatzen aurkitzen inguruan ditugun horretan eta horien-gan giza duintasunaren eta horren sorkuntzaren alderikonenak.Ez dago ikasgai beharrik; norberak ikus dezake zerkmerezi duen esker ona bere bizitzan, historian, inguruandituenengan, naturan, gizartean, munduan... Eskeronaren ikaskuntzak dena jartzen du bere lekuan.

·Kontzientziari entzuten ikastea. Inork ezin du finkatugure ordez zer den etikoa gutako bakoitzarentzat. Gure

Oinarrizko lau ikaskuntza dialogikoki elkarreragiteko

Page 6: Baketik-3_eu

JonanFernandez

6 baketik 2

hausnarketak azalduko dizkizuet, ez besterik. Nire mugenjakitun izaki, nire bizitzako eskarmentuaz baliatuko naiz.

Moral guztiz arautzailea zuen garai bateko hezkuntzak(eskolakoak, familiakoak, gizartekoak, politikoak, erlijioso-ak...), eta garai haren azken astinduak pairatu zituen belau-naldiko kide nauzue. Ez zegoen autonomiarik eta askata-sun-tarterik, edo apenas. Dena arautua zegoen, goitikbeheraino. Oso argi genekien zer zegoen ongi eta zer ez,zer egin behar genuen eta zer ez. Hezkuntza autoritarioazen hura. Ezarritako arau morala bete egin behar zen, etakito. Mugak oso argiak ziren.

Penduluaren mekanismoaren antzera, hezkuntza permi-siboaren aldeko bihurtu gara garai haren amaiera jasangenuenok. Moral zorrotzetik, printzipiorik eta mugarik ezizatera aldatu gara. Dena egin ahal da, dena da ona etekin,onura edo ongizaterik baldin badakarkigu. Giza harrema-netan, sexuan, ekonomian, eguneroko bizimoduaren anto-lakuntzan, aisialdian, kontsumoan..., dena da baleko baldineta ongi badagokigu. Mugarik ezartzen ez duen heziketada, kosta ahala kosta frustrazioa saihesten ahalegintzendena. Esfortzuaren, saiatzearen eta erantzukizunaren kultu-raren ordez, berehalako gogobetetzea eta «dena ahal da,dena ahal dut» dioen kultura nagusitu da.

Ez zen dena negatiboa antzinako bertsio hartan, ezta denapositiboa ere oraingoan. Orduko hartatik, gorde dezagunmugaren kontzeptua; gaur egungotik, askatasunarena.Mugaren eta askatasunaren artean mugitzen da heziketa.Belaunaldien arteko tentsio hori, baina, ez da ezkutatu;hortxe dago, hezkuntza-alorrean hartzen dugun erabakibakoitzean, eta joera batzuetan zein besteetan islatzen da.

Batzuen iritziz, jada margotuta dagoen koadro bat daheziketa etikoa: funtsezkoa jada zehaztuta dago, eta gureeginkizuna da familian, eskolan edo gizartean hori adieraz-teko metodologia eta sistema didaktiko egokiak bilatzea.Batzuek metodo malgu eta parte-hartzaileak erabiltzendituzte; beste batzuek nahiago izaten dute hezitzailearenaginteaz baliatzea. Beste batzuen iritziz, berriz, margotugabeko mihise bat da heziketa etikoa, gizaki bakoitzakhutsetik margotu beharrekoa. Norberak bilatu behar dubere bidea, bere eskarmentuaren eta inguruarekiko,munduarekiko harremanen bitartez. Besteok ez gara norinori esateko zer egin behar duten ikuspegi etiko edomoralari dagokionez. Ikuspegi horretakoetatik, batzuekmetodologia didaktiko aktiboak garatzen dituzte prozesuhori bultzatzeko; beste batzuek, berriz, horrekin justifika-

tzen dute beren ezaxola, permisibitatea edo hezkuntzakogatazkei ekiteko beldurra.

Lehenbizikoek helburuzko ikaskuntzak («bakea, berdinta-suna, justizia... lortzen saiatu behar duzu») eta ikaskuntzainstrumentalak («elkarrizketa, enpatia, negoziazioa, eran-tzukizuna, esfortzua, saiatzea... izan behar dituzu baliabi-de») dituzte ardatz. Bigarrengoak (gaia saihesten ez dute-nak) gehiago saiatzen dira esperientzia, bizipen eta sorme-naren bidezko ikaskuntzak sustatzen («zeure kasa ikasibehar duzu bereizten zer dagoen ongi eta zer gaizki»).Heziketa arautzailearen eta sortzaile edo permisiboagoa-ren arteko tentsioak bere horretan dirau, itxura modernoa-goarekin bada ere.

Sintesi bat

Bertutea erdialdean omen dago. Nire ustez, tentsiohorren sintesi sortzailea egitea lagungarri izango zaiguhezkuntza-alorrean nondik jo hobeto asmatzeko. Gizakiguztiek izan behar dute eskubidea bizitzan beren koadropropioa margotzeko. Alabaina, historia ez da hutsetikhasten; mihisea ez dago garbi-garbia. Jakingo duzuenez,hiru kolore primario erabiltzen dira pinturan, eta hiru horie-tatik sortzen dira gainerako guztiak. Bizitzan ere antzekozerbait gertatzen zaigu. Dena daukagu egiteko, eremuizugarri zabala daukagu ikasteko, geure garapen pertsona-lerako, baina eraikuntza hori egingarria, bideragarria etajasangarria zaigu baldin eta oinarrizko ikaskuntza batzukjartzen badizkiogu euskarri prozesuari.

Saiatzen gara (esku-hartze handiago edo txikiagoz)neska-mutikoak, gazteak, helduak... ikas dezan elkarrizke-taz baliatzen, solidario, zuzen, kooperatibo, arduratsu etabaketsu izaten. Batzuetan, lortzen dugu; beste batzuetan,ez. Batzuetan, bide batetik; beste batzuetan, beste batetik.Gizaki bakoitzak badu hainbat ahalmen, gaitasun eta jarre-ra; badu bere biografia, eskarmentua, bizipenak, legatua...Ez dira deszifratzeko errazak izaten zer guzti horiek, eta erabatera edo bestera jokatzera bultzatzen gaituzte aldezaurretik. Nolanahi dela ere, hezkuntza –zorionez– betidago erne (bere akats, hutsune eta guzti), beti dabil gizar-tearen nahiak islatzen dituzten printzipioak eta balioakhobekien aplikatzeko bidearen bila.

Hobetzeko bilatze horretan, oinarrizko ikaskuntzabatzuen premiaz jabetzea lagungarri izan daiteke etenga-beko hobekuntzan, nire iritziz. Hezkuntzak behar duenmuga eta askatasunaren arteko sintesia egiteko lagungarri

Page 7: Baketik-3_eu

7

Oinarrizko lau ikaskuntza dialogikoki elkarreragiteko

Gure izaera mugatu, zaurgarri eta finituaz ohartzea lagun-garri zaigu ulertzeko elkartasuna lehentasuna dela, edobakea gizakiaren proiektu nagusietakoa dela. Nire urritasu-nak laguntzen dit «besteei» ulertzen; esker onekoa izateaklaguntzen dit gizakiaren transzendentzia ulertzen, haraindi-ra naraman zer horretatik abiatuz, nire bizitzako dohain etaoparietatik. Kontzientziari entzuteak, berriz, nire gaitasunetikoa eta maitatzekoa garatzera narama, nire barru-barru-tik, eta ez kanpotik inposatzen zaidan moral batek agindu-rik bakarrik; nire giza duintasuna ulertzeak helburu sentia-razten nau, ez tresna hutsa, eta horrela ohartzen naiz«besteen» giza duintasunaz eta merezi duten errespetuaz.

Jakina, jabetzen naiz erabat oker nabilela agian, bainaziur naiz ikaskuntza hauek hobetu daitekeen hezkuntzabaten abiapuntu direla, eta hala adierazten dut. Nire iritziz,lagungarri dira giza eskubideen, bakearen eta bizikidetza-ren aldeko heziketa antolatu eta hierarkizatzeko. Gatazkakkonpontzeko metodologien euskarri eta osagarri egokidirelakoan nago, ez baitira entzute, negoziazio eta enpatiateknika eta trebezia hutsak. Nire ustez, lagungarri dira ikas-kuntzak bizikidetza hobetzeko munduan,auzoan, eskolan,familian, lanean..., erlijioen, kulturen eta ideologien artekoelkarrizketa eta topaketa sustatzeko, erlijioak, kulturak etaideologiak elkarrekin jarduten diren eremu guztietan.

Nola txertatu ikaskuntza horiek hezkuntzan

Noski, hurrengo galdera da nola txertatu ikaskuntzahoriek hezkuntzan. Atal honen hasieran nioen (eta berrizdiot orain) ez naizela aditua hezkuntza-gaietan, baina,berriro ere, nire intuizioari ateak zabalduko dizkiot. Nireiritziz, ikaskuntza hauek hezkuntzan txertatzeko modua daesplizitu bihurtzea eta partekatzea.

·Lehenbizi, esplizitu bihurtzea. Esplizitu bihur daitezkelau ikaskuntzak, abiapuntu gisara betiere, familian, eskolan

zaizkigu oinarrizko ikaskuntza horiek. Hezkuntzaren helbu-rua baldin badugu, adibidez, gizakia elkarrizketaren alde-koagoa, solidarioagoa, kooperatibo eta zuzenagoa, edoarduratsua eta baketsua izatea, eta gure irizpidea badahelburu hori lortzea ez bide moralista eta esku-hartzaileeta-tik, baizik eta sortzaile eta pertsonalizatuetatik, uste duttxosten honetako oinarrizko ikaskuntzak abiapuntu egokiaizan daitezkeela.

Nola iristen da gizakia sakon ulertzera, bere barne-barnetik eta bizipen pertsonaletik, elkarrizketa, lankidetza,besteak entzutea, enpatia eta erantzukizuna tresna egokieta desiragarriak direla hobeto bizitzeko eta elkarrekinjarduteko, edo bakea, justizia, elkartasuna eta berdintasu-na direla giza izatearen helbururik berezkoenak? Nondiksortu ulermen hori, barne-barnetik eta norberarengandik?Nola margotu errespetuaren koadroa kolore primarioakzein diren ez badakigu? Oinarrizko ikaskuntzek, koloreprimarioek, ohartarazten gaituzte hezkuntzak behar duenaskatasunaren eta mugaren arteko eremu horretaz, etaaukera ematen digute helburu horietara hobeto hurbiltze-ko familian, eskolan, gizartean,politikan edo erlijioan.

Gizaki orok aurki ditzake bere barruan mugaren, eskeronekoa izatearen eta kontzientziari entzutearen premia, gizaduintasunaren esanahia. Ez dira, bakarrik, beste norbaitekerakusten dizkigun irakasgaiak; gutako bakoitzaren barruandauzkagu, gure giza izatearen zoru sakona balira bezala,gure giza esperientzia benetakoenaren osagarri. Batzuen-gan, ezkutu samarrean edo lausoturik daude; beste batzuen-gan, nabarmenago. Hor daude, eta hori da kontua. Oinarriz-ko ikaskuntzekin, ez dugu ezer irakasten, ezer asmatzen;pertsona bakoitzak barruan daramana plazaratzen dugu.

Kontua ez da ideia edo kontzeptu batzuk aplikatzea giza-ki hobeak egiteko, baizik eta gizakiek bere gizatasunareneuskarri duten zer hori ezagutaraztea.

Page 8: Baketik-3_eu

JonanFernandez

8 baketik 2

eta gizarteko edozein heziketa-eremutan. Esplizitu bihur-tzea aski dela diot, zeren eta ez dira doktrinatze-lana eska-tzen duten ikaskuntzak. Gure barruan daude, eta plazaratubesterik ez ditugu egin behar. Formulatze hutsak gurekabuz bizi izan dugun eta agian berriro biziko dugun espe-rientzia pertsonal batekin harremanetan jartzen gaitu. Ezdira egun batean ikastekoak; behin eta berriro erabildaitezkeen erreferentziak dira, gertakari berri, aurrerapeneta atzerapauso bakoitza, bizitzako gertakari bakoitzaaztertzeko aproposak.

·Bigarrenik, partekatzea. Nire ustez, partekatu ere egindaitezke ikaskuntza horiek. Belaunaldien eta jakintza-

alorren arterako baliagarriak dira. Haurrak, gazteak,helduak, zaharrak... beregana ditzake, edo maisu-maistrek,ikasleek, etxekoandreek, ingeniariek, politikariek... Jendar-tean ikasteko egokiak dira; esplizitu bihurtu eta partekatuegin ditzakete familiek, ikasleek, irakasleek eta bestelakogiza taldeek, hau da, Ikaskuntza Dialogikoko Komunitatee-tan parteka daitezke.

Ikaskuntza dialogikoko komunitateek irakasten dutekomunitatearekin elkarrizketan jardunez ikasten, heziketa-ren konpartimentu itxiak gaindituz (ikasleak, irakasleak,familiak, irakasgaiak, eskola, kalea...) eta saiatuz ikastetxebaten inguruko guztia (lanbideak, elkarteak, auzoa, herria,

Cuadro 2. La educación ética pensada como la pintura de un cuadro

Hezkuntza etikoaren tentsioa

Sintesia

Oinarrizko ikaskuntzak oinarrizkokolore gisa ulertzea. Pertsonabakoitzak bere bizitzaren artelanamargotu ahal izateko beharrezkopremisa

Mugak

Artelana amaituta dago, bereedukia azaltzea baino ez zaigugeratzen

Autonomia

Mihisea zuria dago, bakoitzakbere koadroa margotu behardu

Oinarrizko ikaskuntzak

hezkuntzan nola txertatu

Komunitatean adierazi etakonpartitu

Page 9: Baketik-3_eu

9

udala, immigranteak, gu ez bezalako jendea, jarduerak,enpresak...) ikaskuntza-komunitate bihurtzen, betiere elka-rrizketa eta bakoitzak ekar dezakeen jakintza espezifikoaaprobetxatuz.

Txosten honetan proposatzen ditugun oinarrizko ikas-kuntzak egokiak dira ikaskuntza-komunitateek proposatzendituzten dinamikak garatzeko, elkarreragite dialogikoemankorra eragin baitezakete hezkuntzako eragileen arte-an, oinarrizko ikaskuntzen komunitate moduko bat. Baiez-tapen hori ulertzeko, aski da irudikatzea ikaskuntzen ahal-mena irakasleen, ikasleen, familien eta inguruneen artekoharreman iraunkor, aldi bereko eta partekatu batean, betie-re ikaskuntzen balioekin bat etorriz gero.

Bi norabidetako dinamika pertsonal eta kolektiboenbidez heda daitezke ikaskuntza komunitario horiek: barru-rantz eta kanporantz. Barrurantz, mugatuak garela ohartze-ko eta kontzientziari entzuten ikasteko; kanporantz, elkarriadierazteko esker onekoa izatearen eta giza duintasunarenesperientzia. Ez dago horri buruzko ikasgai beharrik; askida testuak, bizipenak, esperientziak eta gertakariak esplizi-tu bihurtzea eta partekatzea, noiznahi, behin eta berriro.

Pertsona orok, edozein adin eta egoeratan dagoela ere,egin dezake hausnarketa bere izaera mugatuaz, eta zerren-da bat egin dezake bere mugekin, zer egoeratan adieraz-ten diren zehaztuz. Pertsona orok, edozein adin eta egoe-ratan dagoela ere, aipa ditzake inguruan dituen dohain etaopariak,esker onekoa izatea merezi duen guztia. Pertsonaorok begira dezake bere kontzientzian eta argitu zer eran-tzun etiko eman arazo bakoitzari, eta ohartu sakonera-maila ugari dituela entzute-prozesu horrek. Edozein adineta egoeratako pertsonak aurki dezake bere barruan«bestearen» giza duintasuna.

Hori guztia garatzeko, elkarrizketa eta elkarlanerakobitarteko didaktiko xumeak behar dira, zenbait eremu-

tan. Hartara, antzeko elkarreragiketak partekatuko geni-tuzke hainbat esparrutan, eta auzo-ikaskuntzako ezauga-rrietako bat gauzatuko litzateke; alegia, eremu bateanikasten denak izan dezala loturarik beste inguru batzue-tako bizipenekin. Aski da, beraz, esplizitu bihurtzea etapartekatzea.

Zergatik ikaskuntza hauek, eta ez beste batzuk?

Arrazoizko galdera da, eta zenbait jendek egin izan dit.Aitortu beharrean nago badudala arazo bat horri erantzu-teko: nire usteak, argudioak baino gehiago, neure eskar-mentua eta inguruan ikusten dudana eta daukadan jendeadu oinarri. Uste dut galdera hori egiten zaion edonork berebizipena oinarri hartuta eman dezakeela erantzun irmorik.Arrazoiak eta argudioak lagungarri izango zaizkio, bainabizipenak osagarri dituztela, hau da, norberak probatubehar du ikaskuntza horiek egiazki oinarrizkoak diren edoez. Jakina, ongi asko dakit badirela beste oinarrizko ikas-kuntza batzuk ere, eta nik aurkeztu ditudan hauek besteera batera ere aurkez daitezkeela. Gizaki bakoitza mundubat da, eta inor ez da gai egia itxi, behin-betiko edoperfekturik formulatzeko. Denak eboluzionatzen du, aldatuegiten da; dena da hobegarri.

Alde horretatik, ausartzen naiz esatera –laneko hipote-si modura, bederen– kolore primarioek pinturan duteneginkizun bera betetzen duten ikaskuntzak. Izan ere, hezi-keta etiko eta gizatiarrari dagokionez, ikaskuntza hauekdituzte oinarri gainerako guztiek. Gainerakoak, instru-mentalak edo helburuzkoak, horietatik eratorriakdira.Horregatik dira oinarrizko ikaskuntzak, edo primario-ak. Hona hemen galdera: nola uler daiteke elkartasuna-ren, bakearen, enpatiaren, errespetuaren, berradiskide-tzearen... premia, ez bada norberaren umiltasun-espe-rientziatik abiatzen, norberaren mugak ezagutzetik, gain-ditzen gaituen hartatik, gure kontzientziatik, gure gizaduintasunetik?

Oinarrizko lau ikaskuntza dialogikoki elkarreragiteko

Page 10: Baketik-3_eu

JonanFernandez

10 baketik 3

Oinarrizko ikaskuntzak dira, bestalde, bakearen eta bizi-kidetzaren aldeko heziketa berrantolatu, hierarkizatu etazentzu orokorra ematen diolako; horrez gain, oinarrisendoa, trinkoa eta unibertsala eskaintzen diete gatazkakmodu baketsuan eta elkarrizketa bidez konpontzeko meto-dologia, estrategia eta trebeziei.

Uste dut, halaber, partekatu daitezkeelako direla oina-rrizkoak. Ez dira bateraezinak norberaren nortasunarekin:aitzitik, horien alderdirik onenak sustatu eta areagotuegiten dituzte. Bestetik, erlijio, kultura edo ideologiabakoitzaren aurreko hizkera erkidea dira. Oinarrizko lauikaskuntza horietan aurkituko dugu gizakiak bere-berezkoaduen zer hori, denok berdintzen gaituena: gure mugaerabatekoa, zoriontsu izateko gure gaitasuna, bereizketaetikoa egiteko ahalmena, eta gure giza baliorik funtsezko-ena. Edonongoak garela ere, zeinahi erlijiotakoak garelaedo ez garela ere, zeinahi kultura edo ideologiako partai-de garela ere, horretan berdinak gara denok. Lau ikaskun-tza horien gaineko heziketa, beraz, giza alderdirik uniber-tsalenaren gaineko heziketa da.

Nire iritziz, beste arrazoi honengatik ere badira hauekoinarrizko ikaskuntzak: lagundu egiten dutelako ulertzenetika dela gizakiaren proiekturik nagusiena bere gizarte-eta komunitate-bizitzan.

Uste dut, halaber, iraunkorrak ez direlako ere badirelaoinarrizkoak ikaskuntza hauek. Ez dira une batean ikasten;ez dira inoiz agortzen. Behin eta berriro itzul daitekeeniturriak dira. Gizaki bakoitzak metatzen duen esperientzia-ren arabera aldatzen da eta egiten du aurrera haienesanahi-dentsitateak eta ikasbideak. Bizipen, gertakariberri bakoitzak ematen digu aukera ikaskuntza horietaraitzuli eta ikuspegi berri bat aurkitzeko, hobeto bizi etaelkarbizitzeko hodeiertz eta bide berriak jorratzeko. Betikodira ikaskuntza hauek; horregatik dira oinarrizkoak.

Azken iruzkina:baldintza batProposamen honen zentzuaz jabetzeko, ezinbesteko

baldintza dugu etika jotzea gizakiaren proiektu nagusi-tzat bizitza sozialari dagokionez. Alejandro Baricok haus-narketa oso interesgarria egiten du gai horri buruz bereHomero, Iliada (2005, Anagrama argitaletxea) liburuarenepilogoan.

Gizateriaren historian gerrak izan duen indarra aztertudu Barocok, eta, gaur egun paradoxa dirudigun arren,gertakari transzendentea izan da gerra gizakiontzatmende luzez. Eguneroko bizimodu hits eta ilusiorik gabe-ko haren aldean, absolutuz betetako balioz beterik etor-tzen zen gerra: ohorea, noblezia, ausardia, aberriarekikomaitasuna, heroismoa, eskuzabaltasuna, norberaren bizianorbait edo zerbaitengatik emateko prestasuna..., eta,berrikiago, askatasuna, demokrazia edo gure zibilizazioeta bizimoduaren defentsa. Ongiaren balioez baliaturik,gaizkiaren alde egin du gerrak. Bere izatearen sublimazioespiritualaz baliatu da gerra, bere nobleziaren mitologiaetiko eta estetikoaz.

Gizateriaren kontzientziak eboluzionatu egin du, etamito hori ez da jada lehen bezain eraginkorra. Gerrak ez dulekurik mundu zibilizatu batean, baina, hala ere, bakea ezda nagusitzen. Mundu zaharra ez da behingoz hiltzen, etaberria ez da jaio oraindik. Mundu berria jaiotzeko, bakeak,ikuspegi pragmatiko eta borondate onezkoa ez ezik, bereizatearen sublimazio etiko eta espirituala ere behar du,«gerra noblearen» ideia hainbat mendez sostengatu duensublimazioa bezain ahaltsua. Bakearen, justiziaren eta gizaduintasunaren alde jarduteko gure konpromiso etikoa(gizakiaren lehen premiatzat sublimatua), horixe duguegungo eta biharko gerra eta indarkerien aurkako hesibakarra.