Baliabide Estres Gatazka Mundu_mailan LABURTUA

3
3. MUNDU MAILAKO UR KONTSUMOA: BALIABIDEAK, ESTRES HIDRIKOA ETA URAREN GATAZKAK: Jardueara “Ura , nahikoa ote dago guztiontzat?” Lurreko zonalde desberdinetan uraren hornidurak sortzen dituen arazoak aztertu nahi ditugu. Horretarako herrialde jakin batzuen ur baliabideak, bertoko estres hidrikoa eta uraren dependentzia aztertuko ditugu. Herrialdeetako datuak lortzeko FAO-ren datu-basea erabiliko dugu berriz ere: http:/ www.fao.org/nr/water/aquastat/data/query/index.htlm Aukeratuko ditugun bost herrialdeak hauek izango dira: Colombia, Congo, Egypt, India, Israel, Poland Herrialde horietako bakoitzean ondoko aldagaiak aztertuko ditugu: 1. Gainazal totala Total area 2. Bataz besteko prezipitazioak bolumenean urteko Average precipitation in volume 3. Pertsona bakoitzeko herrialdeak dituen ur baliabide totalak (*) Water resources: Total renewable per capita (actual) 4. Herrialdetik kanpo sortzen den ur berriztagarrien portzentaia Dependency ratio 5. Pertsonako, herrialdeak duen ur kontsumo totala Total water withdrawal per capita (* ) Datu-basean agertzen diren balioak, herrialdeak orotara izango lituzkeen baliabide teoriko maximoak dira baina hainbat arrazoiengatik, benetan erabilgarriak direnak gutxiago direla kontutan izan behar duzu. ARIKETAK: 1. Aurreko datuak erabiliz egin taula bat herrialde bakoitzarentzat ondoko datuak aurkeztuz: a) Bataz besteko prezipitazioak milimetrotan, gainazal unitateko eta eguneko (mm/egun)

description

Estresa eta gatazkak

Transcript of Baliabide Estres Gatazka Mundu_mailan LABURTUA

Ur edangarria, nahikoa ote dago guztiontzat

3. MUNDU MAILAKO UR KONTSUMOA: BALIABIDEAK, ESTRES HIDRIKOA ETA URAREN GATAZKAK: Jardueara

Ura , nahikoa ote dago guztiontzat?

Lurreko zonalde desberdinetan uraren hornidurak sortzen dituen arazoak aztertu nahi ditugu. Horretarako herrialde jakin batzuen ur baliabideak, bertoko estres hidrikoa eta uraren dependentzia aztertuko ditugu.

Herrialdeetako datuak lortzeko FAO-ren datu-basea erabiliko dugu berriz ere:

http:/ www.fao.org/nr/water/aquastat/data/query/index.htlm Aukeratuko ditugun bost herrialdeak hauek izango dira:

Colombia, Congo, Egypt, India, Israel, Poland

Herrialde horietako bakoitzean ondoko aldagaiak aztertuko ditugu:

1. Gainazal totalaTotal area2. Bataz besteko prezipitazioak bolumenean urteko

Average precipitation in volume3. Pertsona bakoitzeko herrialdeak dituen ur baliabide totalak (*)

Water resources: Total renewable per capita (actual)

4. Herrialdetik kanpo sortzen den ur berriztagarrien portzentaia

Dependency ratio

5. Pertsonako, herrialdeak duen ur kontsumo totala

Total water withdrawal per capita

(* ) Datu-basean agertzen diren balioak, herrialdeak orotara izango lituzkeen baliabide teoriko maximoak dira baina hainbat arrazoiengatik, benetan erabilgarriak direnak gutxiago direla kontutan izan behar duzu.

ARIKETAK:

1. Aurreko datuak erabiliz egin taula bat herrialde bakoitzarentzat ondoko datuak aurkeztuz:

a) Bataz besteko prezipitazioak milimetrotan, gainazal unitateko eta eguneko (mm/egun)b) Pertsona bakoitzeko herrialdeak dituen ur baliabide totalak (litro/eguneko)

c) Pertsonako, herrialdeak duen ur kontsumo totala (litro/eguneko)d) Herrialdetik kanpo sortzen den ur berriztagarrien portzentaia

e) Herrialde bakoitzean pertsona bakoitzak baliabideekiko kontsumitzen duen ur portzentaia

2. Herrialde bakoitzean dagoen ur kantitatea neurri handi batean bertan egiten duen euri kantitatearekin zerikusia du.

a) Zure datuen arabera, aztertu herrialde bakoitzean egiten duen euri kopurua eta erlazionatu arrazoituz, datu horiek zonalde horretako klimarekin

3. Herrialde bat estres hidrikoan dagoela esaten da, erabilgarria duen uraren % 50 baino gehiago kontsumitzen badu. Taula erabiliz herrialde bakoitzaren ur baliabideak, kontsumo maila eta balizko ur estresa edo ur gabeziak aztertu beharko dituzu:

a) Aipatu baliabideen eta kontsumoen artean desberdintasun handienak eta txikienak dituzten herrialdeak

b) Zer esango zenuke aztertzen ari garen herrialdeen estres hidrikoari buruz. Konpara itzazu eta saia zaitez emaitzen zergatia azaltzen.

c) Baliabide gehien dituenak gehiago kontsumitzen du? Eta alderantziz?

4. Herrialde batzuetan, erabilgarria den uraren zati bat ez da bertan sortzen

inguruko beste herrialdeetan baizik(konpartitutako ibaiak, akuiferoak) eta hau, batez ere ur eskasia dagoen zonalde batean herrialdeen arteko liskar iturri izan daiteke.

Taulan jaso duzun herrialde batek beste batekiko duen menpekotasunaren datua erabiliz

a) Menpekotasun maila handiko herrialderen bat topatu duzu? Ze zonaldean

dago? Herrialde horrek estres hidriko maila handia dauka?

b) Saia zaitez menpekotasun handia duten herrialdeen kasuan, bertan historian zehar izan den nazioarteko liskarren bat eta honek uraren gabeziarekin izan dezakeen zerikusia aztertzen duen informazioa aurkitzen.