Balmaseda • Lanestosa • Portugaletehedatuz.euskomedia.org/3909/1/01810208eu.pdf ·...

27
Enkarterriak Balmaseda Lanestosa Portugalete

Transcript of Balmaseda • Lanestosa • Portugaletehedatuz.euskomedia.org/3909/1/01810208eu.pdf ·...

Page 1: Balmaseda • Lanestosa • Portugaletehedatuz.euskomedia.org/3909/1/01810208eu.pdf · 2016-11-28 · Erromako administrazioak galtzada hori konpondu zuen garaikoa. Antza denez, denboraren

Enkarterr iak

• B a l m a s e d a

• L a n e s t o s a

• P o r t u g a l e t e

Page 2: Balmaseda • Lanestosa • Portugaletehedatuz.euskomedia.org/3909/1/01810208eu.pdf · 2016-11-28 · Erromako administrazioak galtzada hori konpondu zuen garaikoa. Antza denez, denboraren

183

Balmaseda hiribildua Enkarterrien he-go-muturrean dago, Kadagoa ibaia-

ren ibar estu eta luze batean. Lekuak biabantaila zituen: ibai gaineko ibia etaHerrera de Pisuergatik Urdialisera bitarte-ko bide erromatar zaharra.

Enkarterriak inguratzen dituzten men-diak ez dira oso garaiak (800 metrotik behe-rakoak), baina oztopo dira ibaiak sortutakobailaratik kanpora irteteko edo kanpotik ba-rrura sartzeko. Gaur egun, Balmasedakoudalak 22,3 km2 ditu. Bizkaia aldean Ar-tzentales, Sopuerta eta Zallarekin egiten dumuga, eta Burgos aldean, Mena bailararekin.

Giza okupazioaren aztarnarik zaharrenaGorbeia mendian dago. Zeramika ezagu-tzen zuten artzainak bizi izan ziren bertan,eta gaur egun nahiko hondatuta dagoentumulu xume bat baino ez zaigu geratzengarai hartako hileta-erritoen lekuko.

Tumulua baino interesgarriagoa da uda-lerriaren ekialde-muturrean aurkitutako

miliario erromatarra, Pisorica-Flaviobriga(Herrera de Pisuerga-Urdialis) bidearizegokiona. Bide erromatar horretako bestemiliario batzuk ere aurkitu izan dira, hainzuzen ere Berron-en, Las Muñecas-en(Sopuertan) eta Otañes-en (Kantabrian).Aipatu dugun miliarioak 1,70 metrokoaltuera eta 0,49-0,40 metroko diametroaditu, eta nahiko kaskar dago eginda.

Badirudi bide erromatarra Kristo aurre-ko I. mendetik zegoela erabilgarri, bainamiliarioa 238. urte ingurukoa omen da,Erromako administrazioak galtzada horikonpondu zuen garaikoa. Antza denez,denboraren poderioz galtzada eta zubiaknahikoa hondatu ziren, eta erromatarrekkonpontzea erabaki zuten, barnealdeareneta kostaldearen arteko harremanak hobe-tzeko. Baliteke gaur egungo Balmasedakozubi zaharra ere garai horretakoa izatea,baina erreferentzia guztiak mende batzukgeroagokoak dira1.

Fundazio-urtea: 1199

Fundatzailea: Lope Sanchez de Me-

na, Bortedoko jauna

Forua: Logroñoko forua

Pribilegioen hartzaileak: Espainia,

Frantzia eta edozein naziotako bizila-

gunak

Kokapena: Kadagoa ibaiaren erdiko

ibilguan kokatutako bailara estua. Bi-

de baten ondoan

Kokalekua: Ibaiaren gainaldeko mal-

da leun batean

Altuera: 149 m

Biztanleak (2001): 7.069

Balmaseda

Page 3: Balmaseda • Lanestosa • Portugaletehedatuz.euskomedia.org/3909/1/01810208eu.pdf · 2016-11-28 · Erromako administrazioak galtzada hori konpondu zuen garaikoa. Antza denez, denboraren

Hiribilduaren lehen urteak eta jaurerriare-kiko lotura

Erdi Aroan Balmasedako ingurua Menabailararena zen, IX. mendetik Gaztelabarruan zegoen errege-bailararena, alegia.Geroago, Nafarroako erregearen eskutanegon zen denbora batez, baina 1175ean gaz-telarren mende geratu zen. Erregeak bailaraBizkaiko jaunen ahaide bati ematea erabakizuen, eta Lope Sanchez de Mena Bortedokojaunaren esku geratu zen, horrela. Bortedo-ko jaunak erabaki zuen Kadagoaren ibaier-tzean kokatutako ibar txikian, seguruenikaurretik zegoen asentamenduren baten gai-nean, Logroñoko forua izango zuen hiribil-dua eraikitzea.

Hiribildua Lope Diaz de Haro jaunarengaraian atxiki zitzaion lehen aldiz Bizkaikojaurerriari. Aipatutako jauna FernandoIII.aren alabarekin, Urraka andrearekin,ezkondu zenean gertatu zen hori. Balmase-darekin batera, Urduña ere eman zioten.1234. urtean, Lopek eta Urrakak berretsiegin zuten Bortedoko jaunak emandakoherri-gutuna.

Dena den, atxikipenak ez zuen askoiraun, Lope Diazen semeak, Diego Lope-zek, liskarrak piztu eta, 1255ean, Gaztelakokoroak hiribildua berreskuratu zuelako.

1274an, Alfontso X.ak itzuli egin zuen, bai-na handik gutxira Gaztelaren esku erori zenberriro, Diego Lopezen semea, Lope Diazde Haro, Antso IV.aren aginduz hil ondo-ren. 1288an gertatu zen hori, Alfarokoherrian alegia. Hurrengo Diego Lopezengobernuan, alabaina, herritarrak bizkaitarbihurtu ziren berriro.

Diego Lopez hil zenean, borroka sortuzen jaurerria mende hartzeko. Haren osabazen beste Diego Lopez baten eta Maria Diazde Haroren artean zegoen auzia. MariaDiaz de Haro Lope Diazen alaba eta Joaninfantearen emaztea zen. Azkenean, itunaegin zuten: Diego Lopezek izango zuen jau-rerria hil artean, eta gero, Maria Diazenesku utziko zuten, baina Balmaseda etaUrduña Diego Lopez usurpatzailearensemearenak, Lope Diazenak, izango ziren.Hala ere, 1312an, Lope Diaz ondorengotza-rik gabe hil zen, eta erregea jabetu zenberriro Balmasedaz.

Gaztelako hiriek askoz ere zerga gehiagoordaindu behar zituzten Bizkaiko hiribil-duek baino, eta horregatik, balmasedarrakborrokari ekin zioten jaurerrian berriro sar-tzeko. 1388an, hiribilduko prokuradoreekhonako aldarrikapena egin zuten: ez zego-kiela Briviescan hitzartutako diru-kopuruaordaintzea, Bizkaiak eskatutakoa baizik.Funtsik gabeko eskaria zen bete-betean,kontuan hartu behar baita Balmaseda ezzegoela Bizkaiko jaurerrian. Hala ere, onar-tu egin zieten, seguruenik jaurerriak urtebatzuk zeramatzalako jadanik koroarenmende.

Balmaseda Enrike III.aren garaian sartuzen behin betiko Bizkaiko jaurerrian, ozto-po handiak gainditu ondoren. Gaztela etaPortugalen arteko gerra izan zen oztopoeniturburua. Erregeak dirua behar zuengerrako gastuak ordaintzeko, eta zenbaithiri eta hiribildu bahituran eman eta beste-rendu behar izan zituen. Balmaseda izanzen horietako bat, Limpias eta Colindrese-kin batera. Hiru hiribilduak erregearen

Arizaga Bolumburu, Beatriz; Martínez Martínez, Sergio

Ba

lma

sed

a

184

BALMASEDAKO UDALERRIA

Beatriz Arizaga eta Sergio Martínez

Mena bailara

Fabian etaSebastian santuenbaseliza

Page 4: Balmaseda • Lanestosa • Portugaletehedatuz.euskomedia.org/3909/1/01810208eu.pdf · 2016-11-28 · Erromako administrazioak galtzada hori konpondu zuen garaikoa. Antza denez, denboraren

ganbarazainari, Juan de Velasco jaunari,saldu zizkioten 15.000 florinen truke. Bal-maseda eskuratzea izugarrizko lorpenaizan zen Velascotarrentzat, jaurerriko ban-do-kideen arteko liskarretan baitzeudenmurgildurik, eta Balmaseda oso leku estra-tegikoa zen Enkarterri guztiak kontrolatuahal izateko. Dena den, erregeak klausulaezarri zuen salmentan: ondorengo urte etaerdian erregeak dirua itzultzea lortuz gero,indargabetuta geratuko zen. Handik gutxi-ra, hiru hiribilduetako biztanleek ondoren-go eskaria egin zioten erregeari: beraiekerdia eta erregeak beste erdia ordaintzea,hiribildua Bizkaiko jaurerrikoa izan zedinbetiko, eta inork ez zezan jaurerritik bereiz-terik izan2. Erregeak onartu egin zuen eska-ria.Balmaseda Erdi Aroan

1514an Bizkaiko jaurerrian egin zutensutegi-kontaketaren arabera, Balmasedak275 su zituen guztira, hau da, Bizkaikohogeita bat hiribilduetatik seigarrena zentamainaz3. Hazkunde-prozesua etengabeaizan zen, eta hiru mende baino gehiagoiraun zuen, 1199an hiribildua sortu zutene-tik aurrera.

Aipatu dugunez, XII. mendetik aurrerapenintsularen barnealdearen eta BizkaikoGolkoaren kostaldearen arteko harremanakgero eta ugariagoak ziren, Duero bailarareneta Kantabriar mendikatearen artekoak(ekialdetik mendebaldera) baino ugariago-ak. Iparraldetik hegoaldera arteko merkata-ritzaren gorakadaren ondorioz sortu zirenjaurerriko hainbat hiribildu, merkataritza-harremanak errazteko asmoz, bai eta hiri-bilduok zekarten hobekuntza ekonomikoazbaliatzeko ere. Lehen hiribilduak kostalde-rako pasabide naturaletan eratu zituzten:Balmaseda (Kadagoaren ibilbidean), Urdu-ña (Nerbioiren ibilbidean), Durango etaOtxandio (Ibaizabalen ibilbidean) etaLanestosa (Los Tornosen ibilbidean). Itsa-saldean Bermeo fundatu zuten, merkatari-

tzaren goraldiaren kostaldeko gune nagusiizateko. Balmasedatik igarotzen zen merka-taritza-trafikoa Bermeoko portura ere bide-ra zitekeen arren, udalerriak Urdialisekoportuarekin izan zituen harreman gehie-nak.

Beraz, laburbilduz, Balmaseda merkata-ritzaren susperraldiak bultzatuta sortuzuten, Bizkaiko Golkoko kostaldea Gaztela-ren eta Europako kostalde atlantikoarenerdi-erdian baitzegoen. Bortedoko jaunak,egoerari ahalik eta etekinik handiena ate-ratzeko nahiak eraginda, Logroñoko forua–Gaztelako lehen franko-forua, merkatari-tza-jarduerak sustatzeko berariaz sortua–eskaini zien Balmasedako biztanleei. Forua-ri eskerrak, Balmasedako biztanleak, lehenmendeko nekazari ziren arren, bilau xume,aske eta franko bihurtu ziren, hiribildurabizi izatera joandako edozein espainiar,frantziar edo bestelako herritakoen pareko:etxeetan ezin zitzaien inolako justizi aginta-ririk sartu, indarrez ezer hartzera; bereneremuan hildakoren bat aurkituz gero, ezzuten hilketa-zigorrik ordaindu behar; biz-tanleek erabateko askatasuna zuten edono-lako onibarrak, oihalak eta ganaduak sale-rosteko, landu gabeko sailak lantzeko,ganadua bazkatzera eramateko, egurramozteko...4.

Lope Sanchezek Logroñoko forua emaneta gero, Bizkaiko jaunek eta Gaztelakoerregeek berretsi eta handitu egin zutenhasierako pribilegioa, Balmaseda errege-hiribildu bihurtu zenean. Hiribilduarenjabe izan ziren Bizkaiko lehen jaun-andreek–Lope jaunak eta Urraka andreak– 1234anberretsi zuten Logroñoko forua. Gainera,xedapen bat gehitu zioten, herritarrek ezziezaieten gotzain, artxidiakono edo artza-pezei herenik edo laurdenik ordaindu, bai-zik eta buruko bi lansari, Bortedon egitenzen bezala.

1256an berriz, Alfontso X.a errege gazte-larrak ondorengo pribilegioak eman ziz-kien Balmasedako herritarrei agiri banatan:

Balmaseda

185

Page 5: Balmaseda • Lanestosa • Portugaletehedatuz.euskomedia.org/3909/1/01810208eu.pdf · 2016-11-28 · Erromako administrazioak galtzada hori konpondu zuen garaikoa. Antza denez, denboraren

dokumentu batek salbuetsi egiten zituen,erresumako ezein lekutan, Toledo, Sevilla

eta Murtzian izan ezik, salgaiengatik bide-saria ordaintzetik; besteak, ostera, epaileaketa alkatea aukeratzeko eskubidea aitortzenzien hiritarrei, eta udalari, halaber, hiribil-duan kaloniak bildu eta bere beharretarakoerabiltzeko.

Handik mende-erdira, Diego Lopez deHaro V.ak, “Arrotza” esaten ziotenak, Villa-sana de Menatik “Som de Samanora” bitar-teko merkataritzaren monopolioa eskainizion hiribilduari. Balmasedako bizilagunenhitzetan, aurreko jaun eta erregeek ondo-

rengo agindua zeukaten ezarrita: Villasanaeta Samano artean ez egotea “tabernas devino nin medidas de trigo, nin de cebada, nincarnicería, nin reventa ninguna destas cosas,salvo vino o sidra de su cosecha e pan coger”.Baina agindua betetzen ez zela eta, balma-sedarrek jaunarengana jo zuten horrelako-ak zigor zitzan betiko. Diego Lopezi ondoiruditu zitzaion, eta pribilegioa berretsi etazigor gogorrak ezarri zituen aginduakbetetzen ez zituztenentzat.

1310ean, Diego Lopezen semeak, LopeDiazek, handitu egin zuen hiribilduak bide-saririk ez ordaintzeko zuen pribilegioa.Norbaitek Balmasedako inori zerbait har-tuz gero, hartutakoa berehala itzultzekonahikoa zen Balmasedako herritarra zelakreditatzen zuten kontzejuko gutunak era-kustea. Lope Diaz hil zenean, hiribilduaerregearen eskutara itzuli zen berriro, etaerregeak ere, Fernando IV.ak, hainbat xeda-penen bitartez nahi izan zion herriarilagundu: esate baterako, janaria eta foru-txanponak ordaintzetik salbuetsita utzizituen. Horrela, bada, garai hartan Balma-seda zen inguruetako hiribildurik pribile-giatuenetakoa, baina ez zen haatik hiribil-dua handitu5. Bestalde, Gaztelaren etaUrdialiseko portuaren arteko trafikoa hiri-bilduko ardatz bihurtu zen, eta esan dugunmoduan, Balmaseda zen tabernak, harate-giak eta ale-neurriak izateko eskubideazuen bakarra. Hala ere, XIV. mendearenhasieran, hiribildua makal samar zegoela,kanpoko arrazoi baten eraginez errotikaldatu zen egoera: 1300. urtean, Bilbo fun-datu zuten.

Bilbok hasiera-hasieratik lortu zituenjaurerrian nagusitasuna eman zioten pribi-legioak, eta Bermeo eta Urduña hiribilduekbaino garrantzi handiagoa hartu zuen.Itsasadarrean kokaturik, babestuta bainaaldi berean itsasotik hurbil, inguru parega-bea zen bai hiriguneak berak bai jardueraekonomikoek gora egiteko. Horrela, osoleku erakargarria bihurtu zen bide eta hiri-

Arizaga Bolumburu, Beatriz; Martínez Martínez, Sergio

Ba

lma

sed

a

186

BALMASEDAK MONOPOLIOA MERKATARITZAN,VILLASANATIK SAMANORA BITARTEAN(Arrosak hor merkataritza-traturik

ezin zela egin adierazten du)

Beatriz Arizaga eta Sergio Martínez

Otañes

Sopuerta

Abellaneda

Cayuela

BIZKAIKO GOLKOA

Villasana de Mena

Samano

Castro Urdiales

Balmaseda

Page 6: Balmaseda • Lanestosa • Portugaletehedatuz.euskomedia.org/3909/1/01810208eu.pdf · 2016-11-28 · Erromako administrazioak galtzada hori konpondu zuen garaikoa. Antza denez, denboraren

bilduentzat, besteak beste, Balmasedaren-tzat.

Lehen esan dugunez, Urdialis izan zenBalmasedaren portu helburua, hiribildua-

ren sorrerako lehen mendean. 1300. urtetikaurrera, ostera, Urdialisek Bilborekin bana-tu behar izan zuen nagusitasuna. Bilbota-rrek batik bat Nerbioiren ibilguari lotzenzitzaion bidea, bide zentrala, erabiltzenzuten penintsularen barnealdera (gehienbatBurgosera) joateko. Eta, beraz, Urduñatikpasatzen ziren. Baina mendebaldeko bideaere, Kadagoa eta Balmasedatik zihoana,erruz erabiltzen zuten.

Aipatutako bidea Bilbon S. Anton zubi-tik abiatzen zen Kadagoa ibaiaren bailara

estuan gora. Balmasedara iritsitakoan,Villasana de Menaraino jarraitzen zuen,eta han, bitan banatzen zen: bide bat Kada-goa mendatetik eta Castrobartotik igaro-tzen zen, eta bestea, El Cabrio mendatetiketa Bercedotik. Aurrerago, Medina dePomarren, elkartu egiten ziren berriro, etaBercedon bitan banatu: bide batek LosHocinos zintzurra eta Las Mazorras men-datea zeharkatzen zituen, eta besteak, Tres-paderne eta Oña. Azkenik, bi bideok bategiten zuten berriro La Bureba herrian, etahandik zuzen-zuzen jarraitzen zuten Bur-goseraino.

Penintsularen barnealdearen eta Urdia-lis eta Bilboko portuen artean zegoelakolortu zuen Balmasedak Erdi Aroaren amaie-ran hiribildu bizkaitarren artean garrantzit-suenetakoa izatea. Jaurerria XIV. mendea-ren bigarren erdian krisialdiak jota egonbazen ere –hiribildu guztiak eta Lautadaere astindu zituen krisialdiak–, XV. mende-an hazkunde demografiko eta ekonomikoizugarria bizi izan zuen, eta balmasedarrekjakin egin zuten horretaz baliatzen. Merka-taritza-harremana izan zen bide erromatarzahar baten inguruan sortutako herri harta-ko kaleetako eta, batik bat, S. Severino eli-zaren babespeko biztanleriaren goraldiarenoinarria.

Dena den, zehaztu behar dugu hiribil-duaren garapena ez zaiela Balmasedako

Balmaseda

187

BALMASEDAREN KOKAPENA, GAZTELARENETA BILBO ETA URDIALISKO PORTUEN ARTEAN

Beatriz Arizaga eta Sergio Martínez

Beatriz Arizaga eta Sergio Martínez

Oña

Trespaderne

Medina de Pomar

Villasana de Mena

Castrobarto

Bercedo

La Bureba

Los Hocinos

Las Mazorrasmendatea(1.000 m.)

El Cabilomendatea (740 m.)

Kadagoa mendatea

Ebro

Kadagoa

BIZKAIKO GOLKOA

Burgos

Bilbo

Balmaseda

Urdialis

Aljamajudua

1486an kanporatu egin zituzten

Kadagoa

Kale garaia

Correria kalea

Errege kalea

Kale zaharra

Page 7: Balmaseda • Lanestosa • Portugaletehedatuz.euskomedia.org/3909/1/01810208eu.pdf · 2016-11-28 · Erromako administrazioak galtzada hori konpondu zuen garaikoa. Antza denez, denboraren

bizilagunei bakarrik zor, baizik eta baitajuduei ere, berebiziko garrantzia izan zuteneta. Hiribilduaren hego-mendebaldeko mu-turrean kokatu ziren, gaur egun San Loren-tzo auzoa dagoen lekuan.

Ikusten denez, leku paregabea zen mer-kataritza-lanetarako, egon ere Zubi Zaha-rraren ondoan zegoen eta (Gaztelatik Bal-masedan sartzeko ezinbestekoa zen zubiazeharkatzea6).

Juduak merkataritzan eta mailegu-lane-tan aritu ziren nagusiki. Azken jarduerahorrek, behar-beharrezkoa bazen ere, ospetxarra zuen garai hartan, eta horregatik,bizkaitarren eta juduen arteko harremanakez ziren onak izan.

Bizkaiko hiribilduen artean Balmasedazen aljama boteretsuenetakoa zuena, beremerkataritza-jarduera handiagatik. Hasie-ran ezkutatu egin zuten juduen kontrakojarrera, baina XV. mendearen amaierarako,hasierako gaitzespena gorroto bizi bihurtuzen. Juduek egin ohi zituzten zereginenga-tik eta beren auzoan, gainerako biztanleen-gandik bereizita, bizi zirelako piztu omenzen gorrotoa.

Juduen kontrako gatazka gogorra1483an hasi zen, hiribilduak emandakoordenantza batzuk zirela medio. Ordenan-tzok debekatu egiten zien juduei herritarizatea, bai eta herrikoekin ezkontzea ere,komunitateko kide izan ez zitezen. Ordutikaurrera, gero eta tirabira handiagoak sortuziren, eta azkenean, 1486an, herritarrek alja-mari eraso zioten, juduak hiribildutikbidaltzeko. Hiribildura gehiago ez buelta-tzeko aginduarekin bidali zituzten. Juduekerrege-erregina katolikoengana jo zuten etahaiek babes-gutuna ematea lortu. Izan ere,errege-erreginek ondotxo zekiten zeingarrantzitsua zen juduek gizartean bete-tzen zuten funtzioa. Baina herritarrek, erre-ge-xedapenari muzin eginez, handik hila-bete gutxira berriro egin zioten eraso alja-mari, juduek zenbait kristauri zor zietendirutza argudiotzat harturik. Erasoaldiaren

arrazoia, baina, kontrakoa izango zen segu-ruenik.

Erasoaren ondoren, balmasedarrek kan-poratu egin zituzten juduok, errege-erregi-nei ez zietela babesik eskatuko agintzerabehartu eta gero. Dena den, juduek ereherritar batzuk salatu zituzten errege-justi-ziaren aurrean. Kristauok errege-justiziarendeia jaso arren, errefusatu egin zuten erabatsuminduta. Haserre zeuden erregearenjarreragatik. Egoera horrela, 1487an errege-erregina katolikoek ikerketa agindu ziotenChinchillari, eta emaitza juduen aldekoaizan zen. Horrela, 1488an, kanporatutakokomunitate hebraitarra berriro hiribilduanonartzeko agindua eman zitzaion kontze-juari.

Aginduak agindu, errege-xedapenakberriro ere hutsean geratu ziren, kontze-juak ez zuelako ikerketa onartu. Horren-bestean, kanporaketa berretsi egin zen,baina juduekin akordio batera helduta:batetik, juduek alde egingo zuten hiribil-dutik eta ez zuten kontzejuaren kontra jo-tzeko eskubide bat bera ere erabiliko, etabestetik, balmasedarrek haien kontrakodemandak bertan behera utzi eta juduekhiribilduan zituzten jabetzak erosikozituzten. Horrela lortu zuten juduak Bal-masedatik behin betiko botatzea, erresumaosoan nagusitu ziren kanporaketei aurreahartuz.

Hurrengo mendeetan ere, hiribilduakErdi Aroko zeregin berberak edo antzekoakizan zituen; beraz, jaurerrirako bide bateankokatutako merkataritza-gune izaten jarrai-tu zuen nagusiki. 1768an, baina, Urduñakobidea konpondu egin zuten behin betiko,eta hori oso kaltegarria izan zen Balmase-darentzat: hasieran merkataritza-jardueragehienak galdu zituen, eta handik gutxira,aduana. XVIII. mendearen amaieran eta iaXIX. mende osoan, gainbehera izan zuten.XIX. mende-amaieran, berriz, gauzak alda-tu egin ziren, trenbidearen etorrerari eskerhiribildua berriro piztu ondoren. Erdi Aro-

Arizaga Bolumburu, Beatriz; Martínez Martínez, Sergio

Ba

lma

sed

a

188

Page 8: Balmaseda • Lanestosa • Portugaletehedatuz.euskomedia.org/3909/1/01810208eu.pdf · 2016-11-28 · Erromako administrazioak galtzada hori konpondu zuen garaikoa. Antza denez, denboraren

Balmaseda

189

ZUBI ZAHARRAREN DORREA

SAN SEVERINO ELIZA

Beatriz Arizaga eta Sergio Martínez

Balmaseda XIX. mendean, Coelloren arabera

Santa Klaramonasterioa

San Severinoparrokia

SAN SEVERINOPLAZA

FORUENPLAZA

KALE GARAIA

CORRERIA EDO HEDEGILE KALEA

ERREGE KALEA

KALE ZAHARRA

Karmengo Amaren komentua

Page 9: Balmaseda • Lanestosa • Portugaletehedatuz.euskomedia.org/3909/1/01810208eu.pdf · 2016-11-28 · Erromako administrazioak galtzada hori konpondu zuen garaikoa. Antza denez, denboraren

an bezala, Bizkaian sartzeko ate nagusiaizan zen Balmaseda berriro.Balmasedaren hiri-antolamendua ErdiAroanPlanoa

Balmaseda da planorik erregular eta har-moniatsuenetakoa duen Bizkaiko hiribil-dua.

Seguruenik, kale bakarra izango zuenhasieran, Kale Zaharra alegia, orain MartinMendia dena. Bertatik igarotzen zen hego-aldean Mena bailararekin eta iparraldeanEnkarterriekin lotzen zuen bidea.

Trazadura irregularra izateaz gain, ibai-tik hurbilegi zegoenez, sarritan egoten zenhondatuta. Horregatik, hiribilduko bizila-gunek bide hau bigarren mailan utzi etaibaitik urrunago zegoen trazadura zuzena-goko beste bide bat aukeratu zuten. Gauregun Pio Bermejillo kalea da, baina antzinaErrege-bidea edo Enmedio deitzen zioten.Enmedio izenak berak argi ematen du adi-tzera beste bat gehitu ziotela, handik gutxi-ra ziur aski: Correria edo Hedegile kalea.

Hiru kale paraleloko trazadura Bizkaikohiribilduen ezaugarri bereizgarria da. Gero-ago, laugarren kalea erantsi zuten (Aldapaedo Garaia) hiribilduaren ipar-mendebal-deko maldan, baina inoiz ez zen guztizeraiki, partzela asko geratu baitziren hutsik.1487rako trazadura erabat taxututa zego-en7.

Balmasedako kaleak zeharkako kantoiestu-estuek mozten zituzten. Lehena S.Severino elizatik oso hurbil zegoen, eta irre-gularra zen oso; bigarrena eta hirugarrena,askoz zuzenagoak, erdi aldean zeuden etabitan banatzen zuten hiribildua. Edonolaere, Coelloren XIX. mendeko planoan ikus-ten denez, Enmedio kalearen eta kale Zaha-rraren artean igarobide estuak ere bazeu-den.

Kaleek eta kantoiek taxutzen zuten Bal-masedako hiri-planoa. Kale eta kantoietan

gauzatzen zen herritarren bizitza publikoa:trukerako, elkartzeko, eztabaidarako etalagunarterako eremuak ziren. Plazak, bai-na, are aproposagoak ziren horretarako.Erdi Aroan bi plaza zeuden Balmasedan: S.Severinorena, Plaza Nagusia edo Merkatu-plaza zeritzona (parrokia ondoan Bilbo etaUrdialisitik zetorren bidearen sarreran) etaZezen edo Foruen plaza, hego-mendebal-deko muturrean (Gaztelatik zetorren bidea-ren sarreran).

Gaur egun S. Severino plaza da Balma-sedako monumentu-gunerik ederrena.Egungo eliza gotikoa eraikitzen ari zirelajatorrizkoa zertxobait mugitu zelako eginzuten, nonbait8. Kale Garaiak, Correria edoHedegile kaleak, Kale Zaharrak eta Enme-dio kaleak (azken biak bukaera aldera kalebakar bihurturik) bertara ematen dute.Ipar-ekialdeko muturrean S. Severino elizadu aurrez aurre, eta ipar-mendebaldeanudaletxea, XIX. mendean berritutako XVIII.mendeko eraikin bikaina. Aipatzekoa da,halaber, nolako arkupe zabala eta ederraduen udaletxeak: euria ari zuenean bertanegiten zuten merkatua.Babes-sistema

Erdi Aroan harresia eraiki zuten hirigu-ne osoaren inguruan. S. Severino eliza zenardatzetako bat. Badirudi harresiak sei atezituela gutxienez, gaur egun bakarra gor-detzen bada ere: zubi Zaharrekoa. XVIII.mendean harresiaren atal askok zutik zi-rauten arren, orain ez da ezertxo ere gera-tzen.

Hiribilduaren iparraldeko mendixkaren(Polo muinoaren) gainean zegoen gazteluaeta harresia lotzen zituen horma ez da,ordea, guztiz galdu. Alkazar edo gazteluhorrek hiribildua babesteko eta GaztelatikBizkaian sartzeko igarobidea zaintzekobalio zuen. Karlistadetan suntsitu eginzuten.

Aipatutako hormak bi adar zituen: bata,alkazarretik egungo udaletxera jaisten zen,

Arizaga Bolumburu, Beatriz; Martínez Martínez, Sergio

Ba

lma

sed

a

190

Page 10: Balmaseda • Lanestosa • Portugaletehedatuz.euskomedia.org/3909/1/01810208eu.pdf · 2016-11-28 · Erromako administrazioak galtzada hori konpondu zuen garaikoa. Antza denez, denboraren

eta bestea, Santa Klara komentuaren ingu-rura. Zutik dirauten harresi-hondar gehie-nak lehen adarrarenak dira. Izan ere, uda-letxearen atzean lau bat metroko harresiadago, harriz (errekako harkoskorrez batikbat) betetako harlanduzko bi hormaz etamasaz eraikia.

Hiribilduak gehiago zabaltzeko premiazuenez, bota egin zuten harresia, beste hiri-gune askotan bezala. Baina BalmasedakErdi Aroko hesiaren hondar preziatu batgorde du, Bizkaia osoan parekorik ez due-na: Zubi Zaharraren multzoa. Lehen adiera-zi dugunez, baliteke zubia erromatarrengaraikoa izatea, baina XII. mendekoa delaesan ohi da, badaezpada ere. Badaude haingoiz kokatzeko arrazoiak: pilare eta zubi-branken egitura eta zubiaren behealdekohargin-markak.

Zubiak hiru arku ezberdin ditu. Hirure-tatik erdikoa da dotoreena eta zabalena.Jatorrizko egitura horri dorretxoa gehituzioten, XV. mendearen amaieran, zubiarenipurdietako batean. Behealdeko arku zo-rrotza gizakiak eta animaliak pasatzekozen, eta gainean, zurezko eta adreiluzkogela txiki bat du, eraikuntzaren pobretasu-na ezkutatzen duten zenbait pintura erre-nazentistaz hornitua (hiribilduko armarria,

kuxin-itxurako paramentuak...)9. Zubiarieta gazteluari eskerrak, biztanleak babestueta merkataritza kontrolatzen zuten, hiribil-duan sartzen ziren salgaien bidesariak ber-tan kobratzen ziren eta.Eraikuntzak

Gaur egun apenas dagoen Erdi Arokoeraikin zibilen aztarnarik. Planoak berehorretan iraun du, baina etxeak desagertuegin ziren denboraren poderioz.

Itxuraz, Erdi Aroan dozena bat dorretxebaino gehiago zeuden hiribilduan, bertakojarduerekin dirutza handiak irabazten zire-nez, noble ugari bizi baitzen Balmasedan.Dena den, ez da horien arrastorik geratu,eta jakina, ezta eraikin apalagoenak ere.Euskal Herriko beste hiribildu batzuetakodorretxeen morfologia bera izango zutenseguruenik: estuak eta oso luzeak ziren,kalearekiko paralelo jarritako teilatu-gailu-rra zuten eta bi edo hiru solairu. Jabea mer-kataria zenean, beheko solairua jendeahartzeko erabiltzen zuten eta goikoa bizi-tzeko.

Egun badago hiribilduaren Erdi Arokoiraganaren aztarnak gorde dituen eraikinzibil bat: ospitale zaharreko etxea, Errege-kalean (Pio Bermejillo). Bizkaiko asisten-tziazko eraikinik zaharrena da, eta urteetanzehar sarritan berritu bada ere, behealdekohorma eta sarrerako arku zorrotza jatorriz-koak dira.

Lehen esan dugunez, desagertu egindira garai hartako eraikin zibilak, baina ezordea, haien orubeak. Orube gotikoen ezau-garriekin bat etorriz, oso estuak dira, batezere Correria edo Hedegile eta Aldapa ka-leetakoak.

Eraikuntza zibilek ez bezala, erlijiosoekluzaroago iraun ohi dute. Erdi Aroko bizila-gunen ustez, Jainkoa gurtzeko lekuek han-diak, ederrak eta iraunkorrak behar zutenizan. Horregatik, gune erlijiosoak harrizegiten zituzten maisu eraikitzailerik one-nek; eraikin zibiletan, ordea, material ira-

Balmaseda

191

Beatriz Arizaga eta Sergio Martínez

Balmaseda XV. mendean

Gaztelua

Harresia

Zubi zaharraBurgosera

Bilbora

Kadagoa

ibaia

Page 11: Balmaseda • Lanestosa • Portugaletehedatuz.euskomedia.org/3909/1/01810208eu.pdf · 2016-11-28 · Erromako administrazioak galtzada hori konpondu zuen garaikoa. Antza denez, denboraren

gankorrak (zura, esate baterako) erabiltzenzituzten, eta kalitate eskasekoak izatenziren.

S. Severino parrokia dugu Balmasedakoeraikin erlijiosorik garrantzitsuena: XV.mendeko eliza gotikoa da, hiribilduarenipar-ekialdean dago eta, hasieran, hiribil-dua inguratzen zuen harresiaren osagaiazen. Lau zatitan banatutako hiru nabe mai-lakatu ditu. Burualdea oso handia eta poli-gonala da, frantses kutsukoa, eta bost hor-ma-atal ditu. Erdiko nabean zortzi atalekogangak daude pilare faszikulatuen gainean.Elizan estilo frantsesa, akitaniarra, da nagu-si, baina Burgosko ukituak ere jaso ditu.Eragin hori euskarrietan eta, batik bat, ten-pluaren oinarrizko atal batean nabaritzenda: Kristo Santuaren edo Urrutiatarrenkaperan. 1535. urtean, Juan de Rasines mai-su eraikitzaile kantabriarrak hilobi-kaperaegin zuen Urrutia familiarentzat, kaperaoktogonalen sistema burgostarra erabiliz,hots, zortzi aldeko gangak sortzen dituenoin karratua. Eraikuntza-sistema horrenadierazlerik garbiena Burgosko katedralekoKondestable kapera dugu. BalmasedakoUrrutiatarren kapera Bizkaiko lehen kaperaoktogonala da, eta halaber, Gotikotik Erre-nazimentura arteko bide harmoniatsuarenlekuko paregabea.

Tenplu barruari kutsu gotikoa dario;kanpoan, berriz, Gotikoa eta Barrokoauztarturik dauzkagu. Oso kontraste biziadago, beraz, barrualdearen eta kanpoaldea-ren artean. Kanpoko aldaketak XVIII. men-dekoak dira. Garai hartan, hiru lan eginzituzten nagusiki: fatxada gotikoak zahar-berritu, plaza aldera arkupe handia eraikieta dorrea errematatu.

Fatxadak Marcos de Santa Teresa anaiakzaharberritu zituen 1730eko hamarkadan.Oso Barroko berezia erabili zuen: linea goti-koak birmarraztu eta, besteak beste, pina-kulu erraboildunak eta erpinetako ainge-ruak gehitu zizkion. Trazatzaile horrek por-tiko barroko bat eraikitzen ere lagundu

zuen, baina handik mende batera desagertuegin zen, elizan beste berrikuntza-lan ba-tzuk gauzatu ondoren. Dorreak, bestalde,oinarri gotikoa duen arren, barrokoa daestiloz. Beste maisu eraikitzaile batekzuzendu zituen dorreko lanak: Antonio deVega kantabriarrak (1726).

S. Severino parrokiaren egitura bikainahiribilduak Erdi Aroaren amaieran izanda-ko garapen handiaren adierazgarri dugu.Eliza eraikitzeko diruaren zati bat kontze-juak ekarri zuen, eta beste zati bat biztanle-ek, limosnen eta dohaintzen bitartez.

Bizkaiko beste hirigune batzuetan beza-la (Bilbon, esate baterako), hain eraikin edereta ikaragarria eraikitzeak komunitatearen“egoa” sendotzeko eta bizilagunak proiek-tu komun baten inguruan biltzeko balioizaten zuen10. S. Severinok hiribilduarenErdi Aroko historia laburbiltzen du, nola-bait: igarobide natural batean kokatutakoherri txikia zen hasieran, eta Jainkoari ten-plu ikaragarria eskaintzeko gai izateagatikharro zegoen hiribildu bihurtu zen.

Beste eraikin erlijioso garrantzitsu batere badago Balmasedan: San Juan del Moraleliza. XVI. mendearen hasieran eraiki zen,estilo errenazentista erabiliz. Dorreak S.Severino elizakoaren itxura dauka, bainatxikiagoa da.

Bi eliza horiez gain, bi komentu eraikizituzten hiribilduaren kanpoaldean: SantaKlara komentua eta Karmengo Amarena.

Lehena, gaur hutsik badago ere, amafrantziskotarrena izan zen. XVII. mendekolan bikaina da, Panaman aberastutako hiri-bilduko biztanle batek, Juan de la Piedrajaunak, emandako diruari esker egina. Erai-kinak eliza, lekaimeentzako bizitokia etairakasgela ditu. Balmasedako beste eraikinbatzuk bezala, komentuak ere kantabria-rrek eraiki zituzten, Francisco Martinez deArce maisu hargina behinik behin kanta-briarra zen eta.

Karmengo Amaren komentua XVIII.mendekoa da, eta hiribilduko ibaiaren bes-

Arizaga Bolumburu, Beatriz; Martínez Martínez, Sergio

Ba

lma

sed

a

192

Page 12: Balmaseda • Lanestosa • Portugaletehedatuz.euskomedia.org/3909/1/01810208eu.pdf · 2016-11-28 · Erromako administrazioak galtzada hori konpondu zuen garaikoa. Antza denez, denboraren

te aldean eraiki zuten, Zubi Zaharraren irte-eran. Aita karmeldarrak bizi izan ziren ber-tan, baina XIX. mendean bota egin zuten.Coelloren mapan agertu egiten da oraindik.

Azkenik, Fabian eta Sebastian santuenbaseliza, hau ere Erdi Arokoa, ezinbestezaipatzekoa da, hiribildutik kanpo egon

arren, Kolitza mendiaren tontorrean, Bal-masedaren barrutian baitago. San Roke eli-za ere deitzen diote.

Betidanik tenplu erromanikotzat hartuizan da, baina baliteke eskarmentu gutxikomaisuren batek egindako XIV. mendekoeraikin gotikoa izatea.

Balmaseda

193

S. SEVERINO ELIZAREN ABSIDEA. EZKERREAN, ERREGE KALEARENHASIERA. GAUR EGUN, PIO BERMEJILLOKALEA DAGO BERTAN

ELIZAREN OINPLANOA. GURUTZADURAREN IPARRALDEAN

URRUTIATARREN KAPERA DAGO Beatriz Arizaga eta Sergio Martínez

Page 13: Balmaseda • Lanestosa • Portugaletehedatuz.euskomedia.org/3909/1/01810208eu.pdf · 2016-11-28 · Erromako administrazioak galtzada hori konpondu zuen garaikoa. Antza denez, denboraren

Arizaga Bolumburu, Beatriz; Martínez Martínez, Sergio

Ba

lma

sed

a

194

Oharrak1. Historiaurreko aurkikuntzei eta miliario erromatarrari buruz ikus Bizkaia: Arqueología, Urbanismoy Arquitectura Histórica. III. liburukia. Deustuko Unibertsitatea – Bizkaiko Foru Aldundia. Bilbo,1991. 434-435 orr.2. Balmasedak Erdi Aroan Bizkaiarekin izandako harremana ondorengo lanean oinarrituta landuda: Monreal Cía, G.: Las Instituciones Públicas del Señorío de Vizcaya (Hasta el siglo XVIII). BizkaikoForu Aldundia, Bilbo, 1974. 42-44 orr.3. García de Cortázar, J.A.: Vizcaya en el siglo XV. C.A.V. Bilbo, 1966. 72. or.4. Ikus De los Heros, M.: Historia de Valmaseda. I. liburukia. 1848. Jatorrizko argitalpenaren faksimi-lea. La Gran Enciclopedia Vasca. Bilbo, 1978. 44. or.5. Hala uste du Martín de los Heros-ek: Historia de Valmaseda. Op. cit. 70. or.6. Juduekin izandako gatazkari buruz ikus Arizaga, B.; García de Cortázar; J.Á., Ríos, M.L. eta delVal, I.: Vizcaya en la Edad Media. Haranburu. Donostia. 1985. 328-331 orr.7. Balmasedaren hiri-egitura ondorengo liburuan azaltzen da zehatz-mehatz: Bizkaia. Arqueología,Urbanismo y Arquitectura Histórica. II. liburukia. Deustuko Unibertsitatea – Bizkaiko Foru Aldundia.Bilbo, 1991, 358-360 eta 436-438 orr.8. García Fernández, J.L. eta Saladina Iglesias Rouco, L.: La plaza en la ciudad. Galicia. Asturias. Can-tabria. País Vasco. Navarra. Hermann Blume, Madril, 1986. 341-345 orr.9. Arquitectura y Desarrollo Urbano. Bizkaia. Madril, 1997. 173. or.10. García de Cortázar, J.A.: “Sociedad y poder en la Bilbao medieval”, Bilbao, arte e historia liburuan.Bizkaiko Foru Aldundia, 1990, 22-23. or.

BALMASEDAREN IKUSPEGIA. ANONIMOA.1794.Balmasedaren hiri-elementunagusiak agertzen dira: harresia,zubi zaharra, gaztelua, S. Severino parrokia, Santa Klaramonasterioa eta Karmengo Amaren komentua. Iturria:Rubio Barcina, I.: Cartografía antigua de las Encartaciones.Enkarterrietako museoa – Bizkaiko Batzar Nagusiak. Bilbo,1996. 50-51 orr.

Page 14: Balmaseda • Lanestosa • Portugaletehedatuz.euskomedia.org/3909/1/01810208eu.pdf · 2016-11-28 · Erromako administrazioak galtzada hori konpondu zuen garaikoa. Antza denez, denboraren

195

Lanestosa hiribildua Lope Diaz deHarok fundatu zuen 1287an, Calera

ibaiaren ondoan. Calera ibaia Gandararenibaiadarra da, eta Gandara Asonena. Enkar-terrien mendebaldeko muturrean dagokokatuta, oso bailara estuan, eta Kantabria-ko Ramales de la Victoria herriarekin egitenditu harremanak, Enkarterrietako gainera-ko udalerriekin baino gehiago, tartean 600m-tik gorako mendiak (La Mortera eta Peñadel Moro) ditu eta. Lanestosako udalerriak1,2 km2-ko azalera du, eta beraz, Bizkaikoherririk txikiena da.

Lehen biztanleei buruzko testigantzakEneolito-Brontze garaikoak dira. Ez daaurkitu garai hartako bizitokien aztarna-rik; hilobienak, ostera, oso ugariak dira.Hilobitarako erabiltzen ziren bi leize ager-tu dira Lanestosan: Las Pajucas eta Cuesta-laviga. Gorpuak ehortzi egiten ziren nor-malean, baina baita erre ere. Lanestosakoleizeetan zeramikazko zati batzuk eta

dozena bat silex-pieza aurkitu dira, gor-puen ondoan uzten zen ostilamenduarenlekuko1.

Lanestosa hitzak inguru horretan zegoenisats-piloari egiten dio erreferentzia. Latine-ko genista hitza ginestra bihurtu zen latinarruntean, eta geroago, hiniesta eta hiniestra.Ultrazuzenketa batek “f” bihurtu zuen jato-rrizko “h”a, eta hortik, Fenestrosa eta Lenes-tosa sortu ziren –horiexek agertzen dira1287ko hiri-gutunean–. Gerora, artikulumugatua gehitu zitzaion, eta denborarekin,izenari berari itsatsi. Emaitza gaur egungoLanestosa izena dugu2.

Lanestosa hiribildua berandu sartu zenBizkaiko jaurerrian. Hiri-gutunaren aurre-ko jatorrizko hirigunea Alvarez de Santilla-na familiarena zen. Familia horretako Die-go Alvarez jaunak alaba Todari zati bateman zion ezkonsari gisa, Lope Iñigez Biz-kaiko jaunarekin (1044-1093) ezkondu zi-tzaionean.

Fundazio-urtea: 1287

Fundatzailea: Lope Diaz de Haro IV.a

Forua: Logroñoko forua

Pribilegioen jasotzaileak: Biztanleak

Kokapena: Lanestosa Enkarterrien

mendebaldeko muturrean dago,

Kantabriarekiko mugan

Kokalekua: Lautadan, Calera ibaia-

ren ondoan. Seguruenik aurreko

asentamendu baten gainean

Altuera: 289 m

Biztanleak (2001): 288

Lanestosa

Page 15: Balmaseda • Lanestosa • Portugaletehedatuz.euskomedia.org/3909/1/01810208eu.pdf · 2016-11-28 · Erromako administrazioak galtzada hori konpondu zuen garaikoa. Antza denez, denboraren

Denbora batez Donemiliaga monasterio-aren mende egon ondoren, hiribildu bihur-tu eta Bizkaiko jaurerrian sartu zen, hainzuzen 1287an, Lope Diaz de Harok “Biz-kaian betirako maiorazko” izatea aldarrika-tu zuenean3. Beraz, jaurerrian sortu zenlehen hiribilduetakoa izan zen, baina halaere, azken lekua eta botoa izan zituen Biz-kaiko Batzar Nagusietan.

Hiri-gutuna 1287an (“seis días andados delmes de Junio Hera de 1325”) eman zitzaionGaztelako Burgos hiritik. Hartzaileak ondo-rengoak ziren: “todos los pobladores que y ago-ra son en el sobre dicho Logar, o serán de aquíadelante fasta la fin del mundo con ayuda deDios, quier sean de Francia, quier de España, ode qualquiera nacion que beengan y poblar...” 4.

Logroñoko franko-forua eman zitzaion,eta horrek ondorengoa ezarri zuen Lanesto-

sako bizilagunentzat: “que ningun Merino,nin Sayon entre en sus casas para tomar ningu-na cosa por fuerza, et eso mismo que el Señorcuio fuere el Logar que no les faga fuerza nintuerto, nin su Merino, nin su Sayon, nin lestomen ninguna cosa por fuerza sin su voluntad,et que no haian sobre si fuero malo de Merino, ode Sayon, nin de fonsader, nin de servicios, ninde moneda, nin sean tenudos de belar en Casti-llo por fuerza, nin de maneria, nin de ningunapremia facer; mas sean libres et quitos por siem-pre de todos pechos aforados e desaforados et nohaian fuero de entrar en campo, o de facer otrabatalla, nin de tomar fierro, nin agua caliente, nien otra pesquisa, o preuba ninguna, et si porbentura sobre esta razon alguno, a algunos

Arizaga Bolumburu, Beatriz; Martínez Martínez, Sergio

Lan

est

osa

196

LANESTOSA HERRIA

Be

atr

iz A

riza

ga

eta

Se

rgio

Ma

rtín

ez

KANTABRIA

BURGOS

BIZKAIA

Ca

lera

iba

ia

Burgosera

Laredora

Cale

ra ib

aia

B. Arizaga eta S. Martínez

Page 16: Balmaseda • Lanestosa • Portugaletehedatuz.euskomedia.org/3909/1/01810208eu.pdf · 2016-11-28 · Erromako administrazioak galtzada hori konpondu zuen garaikoa. Antza denez, denboraren

Merinos, o Jurados o Sayon quisiese o quisierenentrar en casa de alguno de estos pobladores seamuerto, et non sean tenudos de pagar homecie-llo [...] et estos pobladores de la Fenestosa haianlicencia et abtoridad de comprar heredades doquie que las comprar quisiesen et ningund homenon les demande cosa muerta, nin Sayonia, nincosa bedada; mas haianlo salbo et libre; et simenester obieren de bender, bendando quisieren; et todo poblador deesta villa que tobiere heredadaño et dia sin voz mala,haila libre et quitoet que la demanda-se despues pechesesenta sueldos alSeñor de la tierra[...] et doquier queestos pobladores fal-laren tierras de-siertas dentro de sutermino non labra-das labrenlas, etdoquier que falla-ren hierbas parapacer, pazcanlas[...] et doquier quepudieren fallar a-guas para regarhuertas, o viñas ómolinos o para suhuertos o para o-tras cosas que les es menester fueren tomenlas;et doquier que fallaren lenia, et montes, et arbo-les para quemar o para facer casas o para todo loque menester les hicieren tomenlo sin ningunaocasión...”.

Azken finean, hiri-gutunak esparru juri-diko pribilegiatu berria ezarri zien popula-tzaileei. Besteak beste, ondorengo abantai-lak lortu zituzten: hiribildua bereizi eginzen jaurerriko agintari komunetatik (Sayon,Merino...), erraztasun handiagoak zituztenjarduera ekonomikoetarako (esate batera-ko, nahi zuten guztia saldu eta erostekoaskatasuna), zenbait zama kendu zizkieten,

erailketetan ez zuten bertako biztanle gisaerantzukizun komunik, hiribilduaren or-dezkariek bertakoak behar zuten izan beti...Hiri-gutunari esker, Enkarterrien mende-baldeko muturreko txoko hura toki pribile-giatu bihurtu zen inguruko landa-eremua-ren aldean.

Bailara estu hartan populazioa finkatubeharra zegoelako eman zizkieten aipatuta-ko pribilegioak, Los Tornos mendateanzehar (920 m) barnealdearen eta kostaldea-

ren artean egiten ziren joan-etorriakerrazteko. Lanestosatik, Calera, Gan-

dara eta Ason ibaien ibilguari jarrai-tuz, Kantabriako Laredo hiribil-

dura –Asonen ahoan edo Tretoitsasadarrean– heltzen ziren.

Esanak esan, barnealdetikkostalderako lotura-guneasortzeko asmoa ez ezik,horretan guztian bazen bestearrazoi garrantzitsu bat ere:hizpide dugun lurraldeabehin betiko jaurerrian

kokatzeko nahia. ErdiAroko mendeetan, Bal-masedak, Durangoketa Ramales de la Vic-toriak (bertatik bertarazegoen, Lanestosarenibilbide berean) ezbezala, Lanestosak ez

zituen deus ere nabaritu bide ondoan ego-teak ematen zituen abantaila handiak.

Alderantziz, Enkarterrien mendebalde-ko muturreko hiribilduak inoiz ez zion utzibetidanik bizibide nagusi izan zuen jardue-rari: nekazaritzari.

1514an Bizkaiko jaurerrian egindakosutegi-kontaketaren arabera, Lanestosak 50su5 zituen; beraz, ustez ez ziren berrehunbizilagun baino gehiago. Garai hartan, eli-zate ugari herri hau baino askoz ere han-diagoak ziren. Lanestosak Erdi Aroan izan-dako garapen urriaren beste adierazle batbertako planoa dugu. Bizkaiko hiribildu

Lanestosa

197

Page 17: Balmaseda • Lanestosa • Portugaletehedatuz.euskomedia.org/3909/1/01810208eu.pdf · 2016-11-28 · Erromako administrazioak galtzada hori konpondu zuen garaikoa. Antza denez, denboraren

Arizaga Bolumburu, Beatriz; Martínez Martínez, Sergio

Lan

est

osa

198

LANESTOSAKO ERDIKO KALEA

S. PEDRO PARROKI ELIZA

CALERA IBAIARENGAINEKO ZUBI ZAHARRA

Page 18: Balmaseda • Lanestosa • Portugaletehedatuz.euskomedia.org/3909/1/01810208eu.pdf · 2016-11-28 · Erromako administrazioak galtzada hori konpondu zuen garaikoa. Antza denez, denboraren

askotako lur-sailak berehala bete ziren jen-dez, lagun ugari bertaratzen baitziren hiri-bilduok populatzera. Horixe gertatu zen,adibidez, Bilbon. Baina Lanestosako hiri-planoan gune asko daude hutsik, eta segu-ruenik, baratzetarako edo biltegitarako era-biliko zituzten. Era berean, ez ditugu aurki-tuko beste hiribildu batzuetan demografia-ren hazkundearen ondorioz sortutako oru-be estu eta luzeak, “orube gotikoak” direla-koak, alegia. Horretan, demografi kontuekez ezik, hiri-esparruaren hedadura izuga-rriak (4,02 Ha) ere izan zuen zerikusia,Lanestosa Bizkaiko hiribildurik handiene-takoa baitzen.

XIX. mendearen erdi aldeko Madozenhiztegiak dioskunez, artoa, babarrunak,patatak eta fruta biltzen zituzten, etabehiak, ardiak, ahuntzak eta zaldiak haz-ten. Hiru irin-errota ziren bertako industriabakarrak, eta horrek ere agerian uzten dunekazari-herria zela bete-betean. Merkata-ritza, ostera, ugariagoa zen, bederatzi oihaleta janari-denda zituzten eta6. Lanestosazazpiehun urte baino gehiago izan zen hiri-bildu, eta oraindik orain ere, nekazaritza-eta abeltzaintza-tradizioari eusten dio,nahiz eta gaur egun batzuentzat zerbitzuakdiren ogibide, bisitarientzat hain erakarga-rriak diren giro lasaiari eta txoko ederreieskerrak.

Morfologikoki hiru kalek osatzen duteLanestosako hiribildua: Real-Correo, Are-na-Huertas eta Mirabueno. Ipar-mendebal-detik hego-ekialderako norabidea dute etaparaleloak dira bai elkarrekiko bai Caleraibaiarekiko. Hiru kaleak beste bik ebakitzendituzte. Bietan garrantzitsuena San Pedroelizaren paretik pasatu eta Calera ibaiarenzubi berrira ematen duena da. Hiribildua-ren plano orokorrak ipar-mendebaldetikhego-ekialderako norabidea du argi etagarbi, baina bada nabarmentzeko modukoberezitasun bat: zubi berrira doan kalekoetxeen teilatuak horren trazatuarekikoparaleloak dira. Hor argi ikusten da hiribil-

duari norabidea aldatu nahi izan ziotela,eta bide horri garrantzi handiagoa eman.Aipatutako ezaugarriak, ziur aski, XVI.mendean hiribilduaren erdigunean Burgos-Laredo bidean egindako norabide-aldake-tarekin izango du zerikusia: bideak hasie-ran hiribildu osoa zeharkatzen zuen, non-bait, baina gerora hiri erdian desbideratuegin zuten ibaia zeharka zezan. Kale-izenakbat datoz gure hipotesiarekin: Calera ibaitikhurbilen dagoen kale paraleloak Real duizena zubira ematen duen kalearekin guru-tzatu arte, eta handik aurrera, berriz,Correo7.

Adierazi dugunez, hasieran San Pedroeliza ibaiaren eskuinaldean zegoen, bainaXVI. mendean, hiribilduaren erdiguneraeraman zuten. Errenazentista berantiarrada, eta burualdedun nabea du, hiru ataletanbanatuta. Gurutzaduraren besoak ez diraoso sakonak. Ezkerraldean, kapera partiku-lar bat dago. Dorrea, eraikitako azken ele-mentua, XVII. mendearen bigarren laurde-nekoa da. Siluetak, baoen tipologia etaerlaitzak klasizistak dira8. Eliza barruan,Lanestosak 1599an egindako hiribildu-botoari buruzko inskripzio bitxi bat dago.Hain zuzen, 1599an, garai hartako gaixota-sunik ikaragarrienetakoak astindu zituenherritarrak: izurriak.

Calera ibaia zeharkatzen duen profilzuzeneko zubi berria antzina-antzinatikdagoen harrizko zubi zaharraren zereginabetetzeko eraiki zuten. Zubi zaharra zutikdago oraindik: erdi-puntukoa da eta sestradu erdian. Ez zen oso aproposa ibilgailuenjoan-etorrietarako, eta horregatik geratuzen baztertuta zubi berri erosoaren aldean.Zubi berria 1760koa da. Bernardo deHumaran-ek diseinatu eta Pedro de Llan-deras-ek eraiki zuen. Zubi zaharrak izuga-rri erraztu zuen Burgos-Laredo bidekokomunikazioa, kontuan hartu behar baitaordura arte Calera ibaiak noizean behin gai-nezka egiten zuela eta ezinezkoa izaten zelaibiak zeharkatzea.

Lanestosa

199

Page 19: Balmaseda • Lanestosa • Portugaletehedatuz.euskomedia.org/3909/1/01810208eu.pdf · 2016-11-28 · Erromako administrazioak galtzada hori konpondu zuen garaikoa. Antza denez, denboraren

Herriko etxeekin batera, XVII. eta XVIII.mendeetako jauregi eder dotoreak agerizaizkigu Lanestosan. Kantabriako probin-tzia hain hurbil eta eskuragarri zegoenez,hiribilduko arkitekturan handia da osohango ereduaren eragina, batik bat herri-etxeetan. Nekazaritzara bideratutako etxehandiak dira, mehelin artean kokatuak, eta

balkoi jarraitu edo korridore bat edo bidituzte. Etxerik aberatsenetan, balkoienordez, beirazko galeriak daude.

Baliorik handiena duen herriko eraikinaXVI. mendeko etxe menditarra da, korrido-rearen azpian atari zabala duena. Korrido-rearen pisuari habe-buru batzuek eustendiote, eta beraz ez du zutikorik behar.

Arizaga Bolumburu, Beatriz; Martínez Martínez, Sergio

Lan

est

osa

200

Oharrak1.Hainbat egile: Bizkaia, Arqueología, Urbanismo y Arquitectura Histórica. III. liburukia. Bizkaiko ForuAldundia-Deustuko Unibertsitatea, Bilbo, 1991. 527-529 orr.2.González Rodríguez, A.: Diccionario etimológico de la toponimia mayor de Cantabria. Estudio, Santan-der, 1999. 195-196 orr.3.Monreal Cía, G.: Las Instituciones Públicas del Señorío de Vizcaya (hasta el siglo XVIII). BizkaikoAldundia. Bilbo, 1974. 42. or.4.Lanestosako hiri-gutuna liburu honetan dago: Labayru, E.: Historia General del Señorío de Bizkaya.Bilbo, 1897. Jatorrizko argitalpenaren faksimilea. La Gran Enciclopedia Vasca argitaletxea. Bilbo,1968. 800-802 orr.5.García de Cortázar, J.A.: Vizcaya en el siglo XV. BAKen argitalpenak. Bilbo, 1966. 72. or.6.Madoz, P.: Diccionario Geográfico-Estadístico-Histórico de España y sus posesiones de Ultramar. Madril,1845-1850. Vizcaya-Bizkaia. Jatorrizko argitalpenaren faksimilea. Bizkaiko Batzar Nagusiak, 1990.126. or.7.Erdi Aroan Bizkaiko Jaurerrian zeuden populazio-erei buruz gehiago jakiteko, ikus García de Cor-tázar, J.A.: Las villas vizcaínas como formas ordenadoras del poblamiento y la población,. Bizkaiko ForuAldundia, Bilbo, 1978.8.Lanestosa hiribilduko arkitekturaz gehiago jakiteko, kontsultatu hainbat egileren Bizcaia, Arqueo-logía, Urbanismo y Arquitectura Histórica. III. liburukia, Op. cit. 529-536 orr.

Page 20: Balmaseda • Lanestosa • Portugaletehedatuz.euskomedia.org/3909/1/01810208eu.pdf · 2016-11-28 · Erromako administrazioak galtzada hori konpondu zuen garaikoa. Antza denez, denboraren

201

Portugaleteko hiribildua Nerbioi itsa-sadarraren ahoan dago. Bizkaiko

Golkoaren kostaldeko ahorik sakoneneta-koa du. Itsasadarra 14 km luze da Abratikhasi eta Bilboko alde zaharreraino, gutxigorabehera, eta nabigatzeko erabiltzen hasizirenetik hona izugarrizko aldaketak izanditu etengabe.

Azken glaziazioan metatutako izotzakurtu zirenean, itsasoko urak gora egin zuen.Horrela sortu zen itsasadarra1. Ibaizabal etaNerbioi ibaien urez gain, Kadagoa etaGalindo ibaienak ere biltzen ditu ezkerral-detik, eta Asua eta Gobela ibaienak eskui-naldetik.

Gaur egun, Euskal Herriko biztanle-dentsitaterik handiena Nerbioi itsasadarre-an dago, eta horren ondorioetako batgarrantzizko aztarna arkeologikoen galeraizan da. Hala eta guztiz ere, egon badaudeaztarna batzuk, eta horiei esker dakigu his-toriaurreko eta, batik bat, antzinateko biz-tanleak itsasadarraz baliatu zirela.

Penintsula iberiarraren iparraldeanErromaren nagusitasuna ez zen izan bestelekuetan bezain handia, baina bai esan izandena baino handiagoa. Erromatarrei izuga-rri gustatzen zitzaizkien ibai edo badietankokatutako portuak, eta are gehiago berta-tik bertara babesteko eta inguruak ongiikusteko moduko muinoak edo, bestela,meategiak egonez gero. Nerbio itsasadarraleku paregabea zen portua egiteko, bainaazkenean ez zuten egin, edo behintzat ezzen garatu hurbileko beste leku batzuetanbeste (Forukoa, Mundakako itsasadarreanedo Urdialisekoa).

Portugaleteko inguruetan ibaia dragatuzutenean, hamahiru txanpon erromataraurkitu zituzten, gehienak Kristo ondoren-go II. mendekoak. Horrek esan nahi duerromatarrak itsasadarrera heldu zirela,nahiz eta seguruenik bertan ez zuten inoizasentamendu egonkor garrantzitsurik fin-katzerik lortuko2. Erromatarrek Muskizkoburdina aberatsa ateratzeko erabili zuten,

Fundazio-urtea: 1322

Fundatzailea: Maria Diaz de Haro an-

drea

Forua: Logroñoko forua

Pribilegioen jasotzaileak: Biztanleak

Kokapena: Nerbioi itsasadarraren

ahoan

Kokalekua: Aldapan, itsasadarraren

gainean

Altuera: 6 m

Biztanleak (2001): 51.066

Portugalete

Page 21: Balmaseda • Lanestosa • Portugaletehedatuz.euskomedia.org/3909/1/01810208eu.pdf · 2016-11-28 · Erromako administrazioak galtzada hori konpondu zuen garaikoa. Antza denez, denboraren

ustez, itsasadarra. Badira, gainera, erroma-tarren garaian itsasadarrean ontzi askoibiltzen zirela adierazten duten hiru datu:Muskizen Triano (latineko toponimoa) ize-neko leku bat dago, Pliniok bere HistoriaNaturalean (XXXIV) bere osotasunean bur-dinazkoa den mendi garai-garaia aipatzendu (itxuraz, Somorrostroz ari da), eta1040ko dokumentu batzuetan Trianokomea “Uhart” (Ugarte, Trapaga) izenekokaian ontziratzen zutela aipatzen da3.

Esanak esan, asentamendua ez zen, non-bait, kostaldeko beste gune batzuetakoabezain handia, seguruenez itsasadarrarennorabidea (ipar-mendebalderakoa) ez zela-ko oso egokia nabigatzeko.Portugaleteko hiribilduaren fundazioa

1300. urtean, Bilboko hiri-gutunean Por-tugaleteko portua aipatzen da. Beraz,1322an hiribildua fundatu zutenean portuahor zegoen, artean ziur aski txikia izangozen arren. Ciriquiain-Gaiztarroren iritziz,

bertako bizilagunak pilotajean jardutenzuten, zegozkien eskubideak kobratuz jar-dun ere. Bilboko hiri-gutunak, baina, jar-duera horren kontrako araua ezarri zuen,eta aurrerantzean, Bilbora joan-etorriak egi-

ten zituzten ontziek ez zuten deus ereordaindu behar izan Portugaleteko portu-tik, Barratik edo kanaleko beste edozeinlekutatik pasatzean 4.

Urte hartan, Maria Diaz de Haro Bizkai-ko andreak hiribildu izendatu zuen hanzegoen herrixka, eta gainera, Andre Maria-ri eskainitako eliza eraikitzeko agindu zienherritarrei. Eraikitzen laguntzeko, Santur-tziko hamarrenen herena eman zien. Popu-latzaileek Logroñoko forua jaso zuten, Biz-kaiko gainerako hiribilduek bezala, etaondorengo jurisdikzioa: lurretik “desdeUrdibai fasta el biso de la mar y la cima deArbelzaga: desde aquí hasta Urbelfermoso, deeste término a la loma, y de la loma hasta Cere-zo, y de aquí por el collado al río Sombar” etaitsasotik Sonbar eta Meñakozetik Lutxana-raino5.

Jatorrizko pribilegioa, antza denez, “ure-tara erori eta hondatu egin zenez”, Mariaandreak beste agiri bat eman zien, jatorriz-koaren berdin-berdina hitzez hitz, 1333.urteko ekainak 11 zituela. Bertan aditzeraematen denez, lehengo agiria 1322koa zen.

Itsasadarraren ahoan Portugaleteko hiri-bildua sortuz eman zioten bukaera itsassartune horretan 22 urte lehenago Bilborenfundazioarekin hasitako garapen-prozesua-ri. XIV. mendearen hasierara arte, itsasada-rra zokoratuta egon zen, hamaika aukeraeskaintzen zituen arren. Mende horretatikaurrera, berriz, jaurerriko ekonomiarenardatz bilakatu zen.

Logroñoko foruaren xedapen orokorrezgain, Portugaleteko hiribilduari beste aban-taila batzuk ere eman zizkioten portuarenondoan egoteagatik. Izan ere, Logroñokoforuak barnealdeko ohiko kontuei errepa-ratzen zien gehienbat: nekazaritzari, men-diei, etxaldeei... Horrela, bada, Mariaandreak, lurrak ez ezik, hauek guztiak ereeman zizkien: “por términos de la mar, desde elrio Lombar, donde se parte la tierra del Rey, et deMeñacoz fasta la Luchana, et los pescadores quemorasen en este termino, que vengan con el pes-

Arizaga Bolumburu, Beatriz; Martínez Martínez, Sergio

Po

rtu

ga

lete

202

PORTUGALETEREN KOKAPENANERBIOI ITSASADARREAN

Beatriz Arizaga eta Sergio Martínez

Bilbo

BIZKAIKO GOLKOA

Barakaldo

ErandioSestao

Getxo

Algorta

Santurtzi

Plentzia

Page 22: Balmaseda • Lanestosa • Portugaletehedatuz.euskomedia.org/3909/1/01810208eu.pdf · 2016-11-28 · Erromako administrazioak galtzada hori konpondu zuen garaikoa. Antza denez, denboraren

cado a la dicha villa de Portugalete e que den elquincio del pescado al Señor segun en Bermeo. Emando que dentro de estos términos sobredichos,tambien por mar como por tierra, que non hayaotra ninguna carga nin descarga de pan, nin desal nin de otra cosa ninguna salvo en la dichavilla de Portugalete”.

Hiribilduetako biztanleek garapen-aukera paregabeak izaten bazituzten ere,Portugaletek beti jardun behar izan zuenBilborekin lehian; baina Bilbo, hobeto koka-tua eta itsasadar osoa kontrolatzeko prest,izan zen lehia hartako garailea.Portugalete Erdi Aroan

Bizkaiko hiribildu gehienetan bezala,Portugaleteko Erdi Aroko hiriguneak erekalez eta kantoiz osatutako sarea dirudi.Erliebea oztopo ez zuten hiribilduek (Bil-bok, Durangok, Markinak...) plano erabaterregularra taxutu ahal izan zuten, inolakoarazorik gabe. Erliebe gorabeheratsuazuten hiribilduek (adibidez, Ondarroak etaLekeitiok), ostera, antolamendu irregula-rragoa dute. Portugaleten bi ezaugarriakuztarturik dauzkagu: erliebea oztopo na-barmena izan arren, ez zuten plano irregu-larrik sortu.

Hasieran, Erdi Aroko hirigunean hirukale paralelo zeuden, eliza aldetik itsasada-rraren ertzeraino jaisten zirenak. Maldahandiko ingurua da, baina arazoak arazo,hiribildu berria ondo antolatu zuten. SantaMaria, Barrenkale eta Coscojales dira aipa-tutako hiru kaleak. Hiruren erdian kantoiestu-estu bat utzi zuten. Kale eta kantoienmugen barruan (etxadietan), orubeak koka-tu zituzten, gero hiribilduko etxeak etadorretxeak eraikitzeko. Orubeok neurriberekoak ziren hasieran. Etxadi gehienakbikoitzak ziren, hau da, atzealdeak aurrezaurre zituzten bi etxe-ilaraz osatuak. Bi ila-ren artean tartetxo bat uzten zuten argia etahaizea sartzeko: argi-zortasuna, kandolaedo lubakia, alegia. Korridore txikitxohorietara isurtzen ziren etxeetako honda-

kin-urak, bai eta euri-uraren zati bat ere.Handik kantoira eta kaleetara joaten ziren,eta azkenik, itsasadarrera. Horrela, ur ziki-nak eta euri-uren soberakinak berehala etainolako arazorik gabe husten zituzten. Bai-na euririk egiten ez zuen garaietan, askotanurak polikiegi husten ziren eta hiribilduazikinkeriaz josita geratzen zen. Halakoetan,gaixotasunak berehala hedatzen ziren.

Hirigune txiki horri beste kale bat gehituzioten, Erdi Aroan seguruenez: Barrerakoatea. Herriko gainerako kaleekiko paraleloazen. Ez dago erabat argi Erdi Arokoa denala ez, baina harresian Barrerako atea izene-ko atea dagoenez, hala izango da ziur aski.

Hiribilduko harresia horma exentua zen,eta kubo sendogarriak zituen tarteka.Dokumentuetan Barrera, Kristo, Santa Kla-ra eta Solar izeneko ateak aipatzen dira, etalitekeena da kantoiaren ipar-mendebaldekomuturrean ataka bat ere egon izana. Kan-toiaren beste muturrean, behinik behin, XV.mendetik aurrera ataka izan zuten, Salazardorrearekin batera multzoa osatuz. Horixeda, izan ere, egun zutik dirauen harresi-atalbakarra.

Erdi Aroko azken urteetatik aurrera,herriko etxeak harresiaren erronda-pasabi-deaz baliatu ziren leku gehiago izateko.Batzuk harresiraino heldu ziren, eta bestebatzuk harresiaz harantzago ere bai. Denaden, XVII. mendearen amaieran Bilbokgogor jardun zuen harresia bota zezaten(bertara joan-etorriak egiten zituzten on-tziak arriskutik gordetzeko), eta azkeneanbilbotarren nahiari amore eman zieten etalurreratu egin zuten. Portugaletek Erdi Aro-ko hiriguneen ezaugarririk bereizgarriene-takoa galdu zuen, horrela.

Behin Erdi Aroan hiribilduaren planoataxutu ondoren, hurrengo mendeetan Por-tugaleten apenas izan zen aldaketarik. Ber-tako lau kaleen muga estuetan bizi izanziren XIX. mendera arte, orduan hiribilduaizugarri azkar hasi baitzen garatzen, aldezaharraren inguruan. Egungo hirigune ika-

Portugalete

203

Page 23: Balmaseda • Lanestosa • Portugaletehedatuz.euskomedia.org/3909/1/01810208eu.pdf · 2016-11-28 · Erromako administrazioak galtzada hori konpondu zuen garaikoa. Antza denez, denboraren

ragarria dugu horren guztiaren emaitza.Portugaletek berrogeita hamar mila biztan-le baino gehiago ditu, eta Bizkaiko bigarrenudalerririk handiena da, Bilboren ondoren.

Bi monumentu-multzo garrantzitsudaude: Andre Maria eliza eta Salazar do-rrea.

Lehen esan dugun moduan, 1322ko hiri-gutunean Maria Diaz de Haro andreakAndre Mariari eskainitako eliza eraikitzekoagindu zien portugaletetarrei, eta Santur-tziko hamarrenen herena eman zien lagun-tzeko. Orduko elizak ez du zutik iraun, bai-na bai gehitutako alderdiak, zaharra botaahala eraikitakoak. Portugaleteko AndreMaria Bizkaiko XVI. mendeko gotikoareneredu bikaina dugu, garai hartako beste lan

garrantzitsu batzuen parekoa (BilbokoBegoñako Andre Mariaren eliza edo SanAntonena). Nahiz eta beranduagokoa izan,Erdi Aroko elementu peto-petoak ditu: oin-planoaren tamaina, kanpo-arbotanteakdituzten nabe mailakatuak, barrualdekokoloma-balak, triforioa eta arku tertzelete-dun ganga6.

Eraikuntza-lanei XVI. mendearen hasie-ran ekin zitzaien, eta partikular askokdohaintzak egin bazituzten ere, ia mendeosoa eman behar izan zuten horretan.Azkenean, Juan de Garitaren zuzendaritza-pean bukatu zuten ganga; dorrea, denaden, handik mende batera eraiki zuten.Lucas Longak (1689) diseinatu zuen kutsuklasizista darion dorre eskerga. Goialdean

Arizaga Bolumburu, Beatriz; Martínez Martínez, Sergio

Po

rtu

ga

lete

204

Beatriz Arizaga eta Sergio Martínez

Desagertutako orubeak

Salazardorrea

Andre Mariaeliza

Erdi Aroko hirigunea

Gerora egindako zabalkuntzak

Page 24: Balmaseda • Lanestosa • Portugaletehedatuz.euskomedia.org/3909/1/01810208eu.pdf · 2016-11-28 · Erromako administrazioak galtzada hori konpondu zuen garaikoa. Antza denez, denboraren

konponketa ugari egin behar izan zaizkio,XIX. mendean maiz hondatu zen eta.

Salazar dorrea ere elementu arkitektoni-ko garrantzitsua da. 1494-1499an eraikizuten, hiribilduko probestu Ochoa de Sala-zarren aginduz. Ezin hobeto zegoen koka-tuta, elizatik hurbil, eta bertatik, hiribilduosoa eta portua ederto ikusten ziren. Hasie-ran bao gutxiko eraikin kubikoa izango zen,seguruenik, eta mandiotik igoko ziren kale-tik gora. Handik gutxira, babesteko ezergutxi balio zuen esparru txikia eraiki zioteninguruan. Bertako atetik sartzen ziren kan-toira, eta atea da, hain zuzen, zutik dirauenelementu bakarra, lehen ere adierazi dugu-nez.

Denboraren poderioz, dorreak galduegin zuen kokapenari esker hiribilduanzuen nagusitasuna, ezkutuan utzi zuteneraikinak egin baitzituzten inguruan. Gai-nera, dorrean bertan ere, jaurerriko gainera-ko hiribilduetako beste eraikin askotanbezala (dorretxeak hiri-jauregi bihurtuzituzten), moldaketak gauzatu zituzten,zeregin militarrak alde batera utzi eta erai-kin zibila izan zedin. Egoera onean egonomen zen XX. mendera arte, baina 1934kourriko iraultzaren istiluetan, sutan kiskalitageratu zen. Dena den, erdi suntsituta egonarren, zutik iraun zuen bere eraikuntza sen-doari esker. Hirurogeiko hamarkadan, Joa-quin de Yrizar arkitektoak goitik beheraberritu zuen: itsatsita zeuzkan eraikinakkendu, fatxada sendotu eta Erdi Arokoentankerako elementuak gehitu zizkioten(bao berriak, harburuak, almenak, gainez-kabideak...). Horrelaxe dirau oraindik, bostmendez itsasadarra menderatzen egon etagero.Portua: etengabe aldatzen ari den gunea

Portugalete fundatu zutenean, itsasada-rra garatzeko oinarriak ezarri zituzten,lehen ere adierazi dugunez, nabigatzekoezin hobea zelako. Baina ez zen nahikoaitsasadarraren ahoan eta itsas uren igoera-

mugan portu bana egotea; izan ere, itsasa-darra aukera ugariko gunea zen, baina ara-zo-iturri nabarmena ere bai. Abraren etaBilboren arteko joan-etorria oztopatzenzuten bihurgune ugari zeuden itsasadarre-an. Ondorioz, sakonera handiko ontziak ezziren ongi moldatzen. Ahoan, hondar-metaketek eragiten zituzten arazorik latze-nak. Gainera, marearen mugimendu amai-gabearen eraginez, hondartzak sortzenziren itsasadarraren behealdean. Itsasbehe-ran hondarra mugitu egiten zen, urak Por-tugalete aldera eramaten zuen, eta han,hondarrezko “barra” izugarria sortzen zenitsasadarrarekiko elkarzut.

Portugaleteko barrak itxi egiten zuenestuariorako sarbidea. Euri-urari eta marea-ren gorabeherei esker irekitako zenbaitbidexkatatik baino ezin zen zeharkatu.Pasabide horiek han-hemenka irekitzenbaziren ere, ahoaren ezkerraldea zutenkokagunerik ohikoena7.

Ontziek, barra gainditu eta gero, bestearrisku askori egin behar izaten zietenaurre. Lehenik eta behin, itsasbeheranbehealdea bi adarretan banatzen zuen hon-dar- eta legar-bankuarekin egiten zutentopo. Handik hurbil Axpeko bihurguneazegoen, “Fraidea” esaten zioten hondoare-kin. Ontzi askok jotzen zuten behea, etabatzuetan, hondoratu ere egiten ziren. Elo-rrietako buelta zen hurrengo oztopoa, ape-nas uzten baitzuen biratzeko lekurik. Eta,azkenean, Bilbotik hiru kilometrora, “Ola-beagako txurroak” aurkitzen zituzten mari-nelek aurrez aurre: marea bizietan uretatikkanpo geratzen zen errekarri- eta harea-bankuari deitzen zioten horrela.

Horiexek ziren itsasadarraren 14 km-etan zeuden oztopoak. Gauzak horrela, Bil-bok eta Portugaletek elkarlanean jardunbehar izaten zuten arazoak konpontzeko,komeni ere biei komeni zitzaien-eta ontzientrafikoa erraztea.

Erdi Aroan, Portugaleteko portua txikia(Bilbokoa bezala) eta nagusiki egurrezkoa

Portugalete

205

Page 25: Balmaseda • Lanestosa • Portugaletehedatuz.euskomedia.org/3909/1/01810208eu.pdf · 2016-11-28 · Erromako administrazioak galtzada hori konpondu zuen garaikoa. Antza denez, denboraren

Arizaga Bolumburu, Beatriz; Martínez Martínez, Sergio

Po

rtu

ga

lete

206

NERBIOI ITSASADARREAN NABIGATZEKO ZAILTASUN NAGUSIAK

PORTUGALETEREN IKUSPEGIA. XVIII. MENDEAREN ERDI ALDEAN MARGOTUTAKO KOADROAJatorria: 100 años de la Junta del Puerto de Bilbao. Bilbo, 1977. 36-37 orr.

Beatriz Arizaga eta Sergio Martínez

Portugalete

Bilbo

Olabeagako txurroakElorrietako buelta

Axpeko bihurgunea

Portugaleteko barra

Page 26: Balmaseda • Lanestosa • Portugaletehedatuz.euskomedia.org/3909/1/01810208eu.pdf · 2016-11-28 · Erromako administrazioak galtzada hori konpondu zuen garaikoa. Antza denez, denboraren

izango zen ziur aski, nahiz eta materialeskasa izan urari eta gatzari aurre egiteko.Herriko kaleen pare-parean, untziratzekolekuak edo nasak egongo ziren, ontziakbertan lotu eta salgaiak kargatu eta deskar-gatzeko. Ustez, herritar asko arituko zirenhorretan. Baina, azpiegitura txiki horiekmarinelentzat oso lagungarriak izan arren,ez zuten konpondu Portugaleteko, eta Bil-boko, arazo nagusia: barra8.

1502 urtean, Gobela ibaiaren ibilgua des-bideratzea pentsatu zuten. Itsasadarrarenbehealdean itsasoratzen zenez, barra beraksortarazten zuelakoan zeuden. Baina azke-nean, asmo hori bertan behera utzi eta bes-te helburu apalago bati heldu zioten: itsasa-darraren sarreran Flandesetik ekarritakobuiak jartzea erabaki zuten, ontzien joan-etorria errazteko. Hasieran pozik geratuziren emaitzarekin, baina arazoak berehorretan jarraitu zuen. Horrela, bada,1530ean, emaitza hobeak lortu zituen bestelan bati ekin zitzaion: hirurogei brazakokaia eraiki zuten hiribilduan bertan. Osolan handia ez izan arren, bilbotarren intere-sa piztu zuen, eta handik urte batzuetara,bilbotarrei azken ukituak ematea otu zi-tzaien: luzeran 350 braza eman zizkioten,zimendutan 5 eta altueran 4. 1538an, Bur-goseko eta Bilboko kontsulatuek lanekin

jarraitzeko konpromisoa hartu eta gastuaksalgaien gaineko zergen bidez ordaintzeaerabaki zuten. 1540an, kaiak 400 brazazituen. Geroago, 1558an, lanek aurrera eginzuten berriro Burgosen, Bilboren eta Portu-galeten laguntzaz, gastuak hiruren arteanordaindu baitzituzten.

Handik aurrera, urteak igaro ahala, geroeta errazagoa izan zen itsasadarrean barre-na nabigatzea, hobekuntzak etengabeakzirelako. Baina denboraren poderioz, on-tziek gero eta tona gehiago eramaten zituz-tenez, gero eta zailagoa zen itsasadarrarengoialdera heltzea. XIX. mendean konponduziren behin betiko Nerbioi itsasadarrekoarazoak. Mende horretan lan asko burutuzituzten: itsasadarraren ezkerraldea etaeskuinaldea goitik behera berritu, barrarenegoera hobetu, itsasadarraren hondoa dra-gatu, Elorrietako buelta zuzendu eta abar.XX. mendean ere lanak barra-barra eginzituzten, harik eta Erdi Aroko marinelekezagutu zuten bide oker hura itsas ahoeskuragarri bilakatu zen arte. Jadanik eraguztietako ontzientzat balio zuen. Etaorduantxe, Erdi Aroan ez bezala, lortu zuenPortugaletek benetan garatzea, batetik, XIX.eta XX. mendeetan portuak izandako aurre-rabide ikusgarriaren ondorioz, eta bestetik,burgesiak bizitokitzat aukeratu zuelako.

Portugalete

207

Page 27: Balmaseda • Lanestosa • Portugaletehedatuz.euskomedia.org/3909/1/01810208eu.pdf · 2016-11-28 · Erromako administrazioak galtzada hori konpondu zuen garaikoa. Antza denez, denboraren

Arizaga Bolumburu, Beatriz; Martínez Martínez, Sergio

Po

rtu

ga

lete

208

Oharrak1.Ikus Gómez Piñeiro, J. eta beste batzuk: “Euskadi”. Geografía de España. V. liburukia. Planeta, Bar-tzelona, 1990. 63-64 orr.2.Nerbioi itsasadarreko aurkikuntza erromatarrei buruz ikus Azcárate Garai-Olaun, A. eta Unzue-ta Portilla, M.: La huella de Roma en Vizcaya. Enciclopedia Histórico-Geográfica de Vizcaya. Kriselu,Donostia, 1987, 140. or. eta Fernández Ochoa, C. eta Morillo Cerdán, A.: De Brigantium a Oiasso. Unaaproximación al estudio de los enclaves marítimos cantábricos en época romana. Foro, Madril, 1994, 130. or.3.Ikus Esteban Delgado, M.: “El País Vasco Atlántico en época romana”. Mundaiz, 6, Donostia, 1990.124-125 orr.4.Ikus Ciriquiain-Gaiztarro, M.: Los puertos marítimos del País Vasco. Txertoa, Nafarroa, 1986, 228-229orr. eta zabalago, autore beraren lan hau: Monografía histórica de la muy noble villa y puerto de Portu-galete. Vizcaína argitaletxea, Bilbo, 1942.5.Ikus Labayru, E.: Historia General del Señorío de Bizcaya. II. liburukia. Bilbo, 1897. Jatorrizko argi-talpenaren faksimilea. La Gran Enciclopedia Vasca argitaletxea. Bilbo, 1968. 317. or.6.Ikus Arquitectura y Desarrollo Urbano. Bizkaia. Madril, 1997, 326. or. eta Bizkaia. Arqueología, Urba-nismo y Arquitectura Histórica. III. liburukia. Deustuko Unibertsitatea-Bizkaiko Foru Aldundia. Bilbo,1991. 271. or.7.Ikus García Merino, L.V.: La formación de una ciudad industrial. El despegue urbano de Bilbao.HAEE/IVAP, Bilbo, 1987. 166-170 orr.8.Itsasadarrean egindako lanei buruz ikus Ciriquiain-Gaiztarro, M.: Los puertos marítimos del PaísVasco. Op. cit. 237-252. orr.

XIX. eta XX. mendeetan Portu-galeten egindako lanik garran-tzitsuenetakoa hiribilduareneta Santurtziren arteko itsasa-darraren ertza betetzea izanzen. Horrela, Erdi Aroko hiri-gunea uretatik urrun geratuzen. Portugaletetarrek “lo liso”esan zioten. Argazkia: 100 añosde la Junta del Puerto de Bilbao,Bilbo, 1977, 67. or.