Barne Buletin Berezia_ Tokiko Maparen Egoera

2
AZKEN HILABETEKO IBILBIDEA Eskualdeka bilkurak burutu ditugu haute- tsiekin eta 150 hautetsi ingururekin partekatu dugu egoera. Era berean, hautetsiei galdetegi bat pasa diegu beraien ekarpenak, iritziak eta kezkak jasotzeko. Herrietatik dokumentazioa eskatu dute eta eskualde desberdinetara ere bideratu dugu infomazioa. Herri eta eskualde batzuetan, jasotako informazioarekin lanketa propioa martxan jarri dute. Kontzejuetara Tokiko Mapak kontzejuetarako zer aurrikusten duen laburbiltzen duen dokumentua bideratu dugu: UPNren egitasmoa eta kontzejuak, PSNren egitasmoa eta kontzejuak eta Ponentziako dokumentu berrian kontzejuen egoera. NUKFek (Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak) urte bukaeran burutu behar zuen Batzar Orokorrari zegokion balorazioa eginez agerraldi publikoa egin genuen eta aipatutako batzarrean bertan ere parte hartu genuen NUKFren jarrera salatuz. Nafarroako Parlamentuko ponentzian parte hartze prozesu zabala abiarazteko eskaera egin genuen, horretarako epea luzatzeko eskatuz. IKASTURTE POLITIKOAREN AMAIERA Ikasturte politikoaren amaiera esaten dugunean hautetsi askok ez duzue hau horrela ikusiko, besteak beste, udal bateko eguneroko jardunean amaierarik ez dagoelako eta egunerokotasunak lanarekin jarraitu behar izatera behartzen gaituelako. 5. alea / uztaila ale berezia TOKIKO MAPAREN INGURUKO EZTABAIDAREN EGOERA Tokiko Administrazioarekin lotura estua duten eragileei EHBilduren egitasmoen berri eman diegu: idazkariak, gizarte zerbitzuetako teknikariak, euskara teknikariak, ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuak, NUKF bera eta abar. Madrilgo legearen inguruko mozioak aurketu ditugu eta Nafarroako Tokiko Mapari dagokionez ere, parte hartze prozesua martxan jartzeko eskaera egin genuen. Udal Legearen harira, hainbat udalerrietan elkarretaratzeak deitu ziren abenduan. Yolanda Barcinaren konparezentzia eskatu genuen Madrilgo Legeak Nafarroan eraginik izanen ez duela esaten duenean zertan oinarritzen den azalpenak eman zitzan. Denbora pasa ahala herrietatik gero eta kezka gehiago jasotzen ari gara eta dokumentu osatuak igortzen ari gara: ponentziako dokumentazioa ... Era berean, eskualde gehiagoetara joan gara egoera partekatzera. Ponentzian lantzen ari den testuari dagozkion 34 emendakin aurkeztu zituen Bilduk. Berriro ere ponentzian epea luzatzeko eskaera egin zen urtarrilean eta parte hartze prozesu bat ahalbidetzeko aldarrikatu zen.

Transcript of Barne Buletin Berezia_ Tokiko Maparen Egoera

Page 1: Barne Buletin Berezia_ Tokiko Maparen Egoera

AZKEN HILABETEKO IBILBIDEA

Eskualdeka bilkurak burutu ditugu haute-tsiekin eta 150 hautetsi ingururekin partekatu dugu egoera.

Era berean, hautetsiei galdetegi bat pasa diegu beraien ekarpenak, iritziak eta kezkak jasotzeko.

Herrietatik dokumentazioa eskatu dute eta eskualde desberdinetara ere bideratu dugu infomazioa.

Herri eta eskualde batzuetan, jasotako informazioarekin lanketa propioa martxan jarri dute.

Kontzejuetara Tokiko Mapak kontzejuetarako zer aurrikusten duen laburbiltzen duen dokumentua bideratu dugu: UPNren egitasmoa eta kontzejuak, PSNren egitasmoa eta kontzejuak eta Ponentziako dokumentu berrian kontzejuen egoera.

NUKFek (Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak) urte bukaeran burutu behar zuen Batzar Orokorrari zegokion balorazioa eginez agerraldi publikoa egin genuen eta aipatutako batzarrean bertan ere parte hartu genuen NUKFren jarrera salatuz.

Nafarroako Parlamentuko ponentzian parte hartze prozesu zabala abiarazteko eskaera egin genuen, horretarako epea luzatzeko eskatuz.

IKASTURTE POLITIKOAREN AMAIERA Ikasturte politikoaren amaiera esaten dugunean hautetsi askok ez duzue hau horrela ikusiko, besteak beste, udal bateko eguneroko jardunean amaierarik ez dagoelako eta egunerokotasunak lanarekin jarraitu behar izatera behartzen gaituelako.

5. alea / uztaila

aleberezia

TOKIKO MAPAREN INGURUKO EZTABAIDAREN EGOERA

Tokiko Administrazioarekin lotura estua duten eragileei EHBilduren egitasmoen berri eman diegu: idazkariak, gizarte zerbitzuetako teknikariak, euskara teknikariak, ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuak, NUKF bera eta abar.

Madrilgo legearen inguruko mozioak aurketu ditugu eta Nafarroako Tokiko Mapari dagokionez ere, parte hartze prozesua martxan jartzeko eskaera egin genuen.

Udal Legearen harira, hainbat udalerrietan elkarretaratzeak deitu ziren abenduan.

Yolanda Barcinaren konparezentzia eskatu genuen Madrilgo Legeak Nafarroan eraginik izanen ez duela esaten duenean zertan oinarritzen den azalpenak eman zitzan.

Denbora pasa ahala herrietatik gero eta kezka gehiago jasotzen ari gara eta dokumentu osatuak igortzen ari gara: ponentziako dokumentazioa ... Era berean, eskualde gehiagoetara joan gara egoera partekatzera.

Ponentzian lantzen ari den testuari dagozkion 34 emendakin aurkeztu zituen Bilduk.

Berriro ere ponentzian epea luzatzeko eskaera egin zen urtarrilean eta parte hartze prozesu bat ahalbidetzeko aldarrikatu zen.

Page 2: Barne Buletin Berezia_ Tokiko Maparen Egoera

Eskualdez eskualde egin genuen errondan 150 hautetsiekin partekatu genituen Tokiko Maparen inguruko egitasmo desberdinak eta hainbat ondorio argi atera genituen: informazio eza, kezka eta parte hartze tresnak egokitu beharra.

Gauzak horrela, Tokiko Mapari dagokion eztabaidak aurrera darrai eta Nafarroako Parlamentuan martxan den ponentziak ere hainbat erabaki hartu ditu dagoeneko.

Ponentzian eztabaidarako oinarria dokumentu berri bat izatea erabaki zuten eta testu berri horrek “TEXTO ALTERNATIVO REFORMA MAPA LOCAL PARA PONENCIA PARLAMENTARIA” izena du. Testuaren irizpide nagusienak UPNren lege egitasmoan azaltzen direnak dira.

Gauzak horrela izanik, abenduan parte hartze eta eztabaida prozesu zabal bat abiarazteko proposamena egin genuen ponentzian, horretarako ponentziaren epeak luzatzeko eskatu genuelarik. Ez zen aintzat hartua izan eta ez zuten gure eskaera egokitzat hartu.

Honekin batera, urtarrilaren 10a jarri zuten taldeen ekarpenak edo emendakinak jasotzeko epea.

Urtarrilaren 8an Barcinaren agerraldia izan zen Nafarroako Parlamentuan eta beste behin ere, Madrilgo Legeak Nafarroan eraginik ez duela izanen azpimarratu zuen. Guk UPNren lege egitasmoa Madrilgo egitasmoarekin uztagarria zela esan genion eta eragina izanen duela ere azpimarratu genuen.

Urtarrilaren 10ean Bilduk 34 emendakin aurkeztu zituen. Emendakin hauen oinarria bere garaian aurkeztutako osoko emendakina izan da, hiru irizpide nagusi azpimarratu direlarik:

Parte hartzea – eztabaida zabala. Eskuduntzen argipena. Finantzazioaren bermea.

Beste talde parlamentarioek ere beraien ekarpenak egin badituzte ere, PSN eta PP, ñabardurak ñabardura, ponetziako testura asko hurbildu dira.

Urtarrilaren 10ean ponentziak burututako bilkurak hainbat erabaki hartu zituen UPN eta PSNren babesarekin:

- Guk behin eta berriz aldarrikatu dugun parte hartze prozesurik ez abiaraztea.

- Ponentzia hilabete batez luzatzea. Hau da, Nafarroako Tokiko Mapari dagokion diktamena epe motzean adostea eta Nafarroako Parlamentuari igortzea.

- Emendakinak puntuz puntu aztertzea.

- Hurrengo bilkura urtarrilaren 14ean burutzea (goiz osoa) eta urtarrilaren 24ean egun osoan.

Ondorioz, gaia berehala itxi nahi dutela ondorioztatu dezakegu eta lau paretetatik atera gabe modu itxian ebatzi nahi dute tamainako erabakia.

Guk parte hartzeari, eskumenei eta udalen finantzazioari dagozkion printzipioei eutsiko diegu.

Etorkizun laburrean eskualdez eskualde beste erronda bat eginen dugu gaia nola dagoen azaltzeko eta ekarpenak jasotzeko. Beraz, zuen ekarpenak prestatu denon inplikazioa ezinbestekoa baita ALTERNATIBA osatzeko garaian.

OHARRA

Bilduk aurkeztu dituen emendakinak jaso nahi izanez gero, zure eskaera helbide honetara igorri:[email protected].

Aurrerantzean ere aurketuko ditugun ekimen guztiak jakinaraziko dizkizugu eta zu ere hautetsia zaren heinean, inolako ekarpenik edo proposamenin egin nahi izanez gero, helarazi goian jarri dugun helbide berdinera.