BASERRIEN HUTSUNEA · orain arte 13 liburu, CD 1 eta biografiak txikiak atera ditu. Bazkideak baino...

40
❘❘❘ Azpeitiko herri aldizkaria ❘❘❘ 2014ko uztaila ❘❘❘ 163. zenbakia ❘❘ ❘❘❘❘❘❘ BASERRIEN HUTSUNEA Hutsik geratu direlako, suteak tarteko, bota eta etxe berriak egin dituztelako... Gero eta baserri gutxiago, gurean 20

Transcript of BASERRIEN HUTSUNEA · orain arte 13 liburu, CD 1 eta biografiak txikiak atera ditu. Bazkideak baino...

Page 1: BASERRIEN HUTSUNEA · orain arte 13 liburu, CD 1 eta biografiak txikiak atera ditu. Bazkideak baino ez ditu jasotzen, urteko kuota barruan. 943 15 03 58 30 euro dira urtean. 110.000

� � �Azpeitiko herri aldizkaria � � �2014ko uztaila � � �163. zenbakia � � � � � � � �

BASERRIEN HUTSUNEAHutsik geratu direlako, suteak tarteko,bota eta etxe berriak egin dituztelako...Gero eta baserri gutxiago, gurean 20

� � �� � �

Page 2: BASERRIEN HUTSUNEA · orain arte 13 liburu, CD 1 eta biografiak txikiak atera ditu. Bazkideak baino ez ditu jasotzen, urteko kuota barruan. 943 15 03 58 30 euro dira urtean. 110.000
Page 3: BASERRIEN HUTSUNEA · orain arte 13 liburu, CD 1 eta biografiak txikiak atera ditu. Bazkideak baino ez ditu jasotzen, urteko kuota barruan. 943 15 03 58 30 euro dira urtean. 110.000

� � � � � � � � � sarrera 03

Argitaratzailea. Uztarria

Komunikazio Taldea. Azpeitia

Egoitza. Perez Arregi plaza 1, behea,

(Azpeitia, 20730)

Telefonoa eta faxa. 943 15 03 58

Posta [email protected]

Posta kutxa. 227, Azpeitia

Lege gordailua. SS-860/2000

Zenbakia. 163.a (2014ko uztaila)

Urtea. XV.a (1999ko azaroan sortua)

Maiztasuna. Hilabetekaria

Diseinua. Eregi Komunikazio

eta Euskara Zerbitzuak

Publizitatea. 667 310 961 /

[email protected]

Bazkidetza. 943 15 03 58

Tirada. 2.500 ale hilero

Inprimategia. Leitzaran Grafikak

Azaleko argazkia. Juan Joxe Agirre

Webgunea.www.uztarria.com

Uztarria herri aldizkariarenlaguntzaileak (erakunde

publikoak)

Uztarriak Bai Euskarari

Oharra. Uztarria

Komunikazio

Taldeak ez du

bere gain hartzen

herri aldizkarian

adierazitako

esanen eta

iritzien

erantzukizunik

iritziaInkesta. Inguruko zeinhondartza duzugustukoen? 13

mamiaIrene Larrañaga.ETBko albistegietakoarloburua daazpeitiarra 04Oier Etxeberria.Cristina EneaFundazioan egitenduen lanaz, etabestelakoez 16Urolab. Abian dagurean ekintzailetzasustatzeko taldea 18

jakitekoGure Ametsa. 50 urtebete dituensoziedadeaz,sortzaileetakoekin 34

� � �2014KO UZTAILEKO UZTARRIA ALDIZKARIAN ZER?� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

04

Ba al dakizu Mireia Epeldek

txirrindularitza utziko duela

irailaren amaieran? � Uztarria

34

18

egin zaitez bazkide Uztarrian1.060bazkidegara Uztarria Komunikazio

Taldean; eskerrik asko denei.

Herri aldizkariaz gain, Uztarriaren produktuakere eskuratuko dituzu. Uztarria Komunikazio Taldeak

orain arte 13 liburu, CD 1 eta biografiak txikiak atera

ditu. Bazkideak baino ez ditu jasotzen, urteko kuota barruan.

� 943 15 03 58

30euro diraurtean. 110.000 euroko

aurrekontua 2014an.

Liburuxka biografikoak, oraingoz. Julian Bereziartua, Leo Etxeberria, Valentina Agirre, Santi Lazkano, Amaia Garmendia, Enkarna Arregi, Iñaki Bergara,

Bernardo Aizpitarte ‘Kabra’, Enrike Zurutuza, Maria Jesus Arregi

Page 4: BASERRIEN HUTSUNEA · orain arte 13 liburu, CD 1 eta biografiak txikiak atera ditu. Bazkideak baino ez ditu jasotzen, urteko kuota barruan. 943 15 03 58 30 euro dira urtean. 110.000

mamia � � � � � � � � � komunikabideak04

IRENE LARRAÑAGAkazetaria

Jendeak informaziogehiegi dauka orain”Kazetaritzaren ia adar guztietan lan egin ostean,ETBko albistegietako gizarte arloburua da azpeitiarra,azken hiru urte erdian. �� Julene Frantzesena

E uskadi Irra-tian, Loiolako Herri Irratian, Nava-rra Hoy egunkarian, ETBn etaBainet zein K2000 ekoiztetxee-tan lan egindakoa da Irene Larra-ñaga. Kazetaritzaren alderdi des-berdinetan aritutakoa da. Halanola, tokiko informazioan, kameraaurrean ala atzean, erredaktoremoduan, koordinazioan... Eta,egun ETBko albistegietako gizar-te arloburua da. Irratian bekadunhasi zenetik hona “gauzak askoaldatu” direla dio.Denetik egin duzu kazetariibilbidean.Hala da. ETBko albistegietan ka-zetari hasi nintzen, eta hainbatgauzetan aritu ostean, albistegie-tan naiz berriz. Tartean, katekohainbat saiotan jardun nuen.

“Gero, ekoiztetxeetan egin nituenETBrako lanak. Denetarik egindut; irrati-esatari, kazetari, gidoi-gile, erredaktore, koordinazioan...Probatu duzunetik, zer gus-tatu zaizu gehien? Gehien gustatzen zaidana doku-mentalak eta erreportajeak egi-tea da. Gai bat hartu eta denboraluzez lantzeko aukera ematen di-zute ikus-entzunezkoek. Oraingolana frenetikoa da. Dokumenta-lak-eta egiten dituzunean gaiakjorratzeko astia duzu, nahiz etaurduritasun uneak ere pasatu. Zer dela eta zara albistegie-tako arloburu?K2000ko dokumental taldean gi-doilari ari nintzela, orduan zuzen-dari zenari albistegietako zuzen-dariorde izatea proposatu zioten.

� � �DATUAK� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

� � �Jaio. 1972ko abuztuaren 8a.� � �Herria. Azpeitia. � � �Bizitokia. Donostia. � � �Lanbidea.ETBko albistegietako gizartearlo-burua.

Gero, hark albistegietan hasi nahial nuen galdetu zidan, eta hiruurte eta erdi daramatzat horretan.Zer behar da arloburu izate-ko?Batetik, erabakiak hartzen jakitea.Eta, bestalde, inplikatzeko gogoaedukitzea eta egiten duzuna go-goarekin egitea. Gogoa izanezgero, edozein kazetari izan daite-ke arloburu. Txikitatik nahi nuenkazetari izan edo gauzak kontatu.Hori da behar dena, jendeari gau-zak kontatzeko gaitasuna. Orainarloburua naiz, baina bizitzakbuelta asko ematen du. Orain ar-

dura daukat, baina zeinek dakinon eta zertan ariko naizen biz-pahiru urte barru.Gustuko lana al duzu?Lan honetan harrapatzen zaituegun guztiak desberdinak izate-ak. Behin ere ez duzu egun berdi-nik izaten. Ez dago errutinarik, etahorrek laguntzen du hainbesteorduz lan egiten. Goizean05:45ean jaikitzen naiz, etaegunkari azalak irakurri eta irratiaentzuten dut. Gero, lanera joatennaiz eta, igoal, 11:00etan esperoez dudan zerbait dator... Gainera,aldaketa handia izan da albiste-gietara itzultzea. Bizimodua alda-tu zait. Lan honek inplikazio han-dia eskatzen du, eta orain urteanbitan kanpora joaten naizeneandeskonektatzen dut.

Page 5: BASERRIEN HUTSUNEA · orain arte 13 liburu, CD 1 eta biografiak txikiak atera ditu. Bazkideak baino ez ditu jasotzen, urteko kuota barruan. 943 15 03 58 30 euro dira urtean. 110.000

komunikabideak � � � � � � � � � mamia 05

dauden bezala egonda, iraun de-zala...Gizarte arloburua zara.Baina zer da gizartea?Albistegietan bost ataletan bana-tzen dira gaiak: kultura, nazioar-tea, politika, ekonomia eta gizar-tea. Beste lau arloetako gauzakkendu, eta gelditzen den guztiasartzen den saski-naskia da gi-zartea. Hasi denboraleetatik etaabortuaren legea edo istripuakere izan daitezke gizarteko albis-te. Albistegiaren baitan malguta-sun handiena duen arloa da.Egun batean eduki dezake izuga-rrizko presentzia eta hurrengoanez, eta da jendez eta edukizgehien aldatzen den atala.Zer baztertu eta zer ez?Aktualitateari lotuta egon eta ja-sotako informazioa eman beharduzu. Albisteak eman behar ditu-zu, eta jendea informatu. Gauzaasko sartzen da gizartean, eta au-keratu egin behar da zer bai etazer ez. Dena da gizartea, zehazki,ekonomia, politika edo kultura ezbada, behintzat.Denen gustua egitea posibleal da?Gure lana da informatzea, ahaliketa objetiboen eta aniztasun han-dienarekin. Kate publikoa da,baina denen gustua egiterik ezdago. Ahaleginduko zara, bainabeti datoz kritikak, alde batetikedo bestetik. Gure eginbeharrada jendeari daukagun informa-zioa ematea, ahal den guztiena iri-tsiz. Baina, ezinezkoa da denengustua egitea.Zaila al da Euskal Herriko

herrialdeen arteko oreka bi-latzea?Bai, oso. Bilbon dago albistegienegoitza, eta Euskal Herrian ko-rrespontsaliak daude Gasteizen,Iruñean, Donostian eta Baionan.Beti esan izan da Bilboko telebis-ta dela ETB, baina nik uste dutoreka mantentzen dela. Hori bai,nahi eta nahi ez, jende gehiagobizi da Bizkaian, eta informaziogehiago sortzen da han, egoitzaere han dago... Dena den, saia-tzen gara Iparraldeko informazioaere sartzen. Gehiago egin behar-ko litzatekeela? Ziur baietz, bainasaiatu, saiatzen gara. Nafarroan, berriz, ETB ikus-teko arazoak dituzte.Nafarroako gobernuak nahi izanarte ezinezkoa izango da han ETBarazorik gabe ikustea. Guk egu-nero ditugu Nafarroako albisteak,ematen ditugu, eta orain nafarrekanalogikoan soilik ikusi ditzakete.Gogoa eta nahia badago, bainaarazoa politikoki konpontzen ezden bitartean...Telebistak eragin handia dujendearengan.Hedabideek informatzeaz gain,gauza asko egin ditzakete. Egu-nero jasotzen ditut indarkeria ma-txistaren inguruko albisteak, etainformatzeaz gain, informazio horibideratu behar duzu eraginkorta-suna izan dezan. Jendeari azaldubehar diozu zer egin dezaken in-darkeria matxista jasaten aribada. Kasu horietan, ez da infor-matu soilik egin behar.Nola ikusten duzu telebista-ren etorkizuna?Asko aldatu da telebista egitekomodua. Jendeak informaziogehiegi dauka orain. Lehen egun-karia irakurtzen zenuen, eta irra-tiak zuen informatzeko bizkorta-sun handiena. Orain, Interneterakonektatuta zaudenetik, uneoroduzu informazioa. Hor dago etor-kizuna nire ustez. Nork esanbehar dio 18-20 urteko gazte batitelebista zer ordutan eta zer ikusibehar duen? Interneten du nahiduena eta nahi duenean. Hori daetorkizuna. Oraina ere bai.�

Lan honetan

behin ere ez duzu

egun berdinik

izaten”“

Kate publikoa

da, baina denen

gustua egiterik ez

dago”“

Zein da zure eginbeharra?Asko aldatu da kazetaritza egite-ko modua. Informazioa bide ofi-zialetatik ez ezik, sare sozialeta-tik-eta jasotzen dugu. Informazio-aren err i tmoa azkarragoa daorain. Hiru albistegi izaten diraegunean. Aurreko egunetik gaiaknondik nora joango diren aurrei-kusten dut, baina goizeko bileranaukeratzen ditugu egunekogaiak. Gero, kazetarien lanadator, eta albistegia hasi bitarte-

an, hainbat gauza egiten dugu. Fi-nean, etortzen den informazioakudeatzean datza arloburuarenlanak, eta eduki eta pertsonen ar-teko koordinazioan aritzean. Ardura handiko lana al da?Hasieran lan arduratsua zela iru-ditzen zitzaidan, eta bada, bainaohitu naiz. Estres handiko lanada. 24 ordu egon behar duzu ak-tualitateari begira, eta horrek ezdeskonektatzea dakar. Gusturanago, eta kazetaritzan gauzak

Page 6: BASERRIEN HUTSUNEA · orain arte 13 liburu, CD 1 eta biografiak txikiak atera ditu. Bazkideak baino ez ditu jasotzen, urteko kuota barruan. 943 15 03 58 30 euro dira urtean. 110.000

iritzia � � � � � � � � �06

N ormalean hil osoanzehar joaten naiz idatzi nahi dudana pentsa-tzen. Ideia ugari izaten ditut buruan bueltaka,zurrunbilo moduko bat, azken egunean bota-ka balitz bezala ateratzen zaidana. Nahiz etapresioa eta estresa ez diren bidelagun onak,ezin dut ukatu ezinbesteko ditudala ideiafesta hori Word dokumentu batean gorpuz-teko. Ekainetan, ordea, azterketek eta lagu-nekin eginiko oporraldiak eragin didaten des-konexioagatik, ez dut ezer ere pentsatu. Ustedut bikain etorri zaidala, gainera. Sekulakosentsazioa da eguneroko bizitzaz ahaztea,denboraldi labur batez bada ere. Ez uste?

Lerro hauek idazten hasteak garuna mar-txan jarri didala uste dut. Oporraldian biziizandako zenbait momentuz oroitzen naiz, la-gunartean eginiko barreez, Poloniako gara-gardoak lagunduriko barru husteez eta itzul-tzeko eguna iritsi zenean izan genuen hankaartekoaz. Denbora gutxiegi pasatzen dugulagunekin. Edo, pasatzen duguna ez dugubehar bezala erabiltzen? Kontua da egunero-ko bizitzak, errutinak, ohiturek, betebeharreketa abarrek geure buruaren baitan ixten gai-tuztela, arazoak, zalantzak edo esperientziakpartekatzeko espaziorik gabe utziz.

Horrela, konturatu ere egin gabe, benetaninporta duten gauzak alde batera uzten joa-ten gara. Bidaian zehar konturatu naiz zeinerraz galtzen diren konfiantzak lagun artekoharremanetan. Bizitzak norbere bidera gara-matza, eta bide hori zeharkatzen goazen hei-nean, betiko lagunengandik aldenduz goaz.Nahiz eta jende multzo handiak harremanamantendu, harreman horiek eusten dituztensokak gero eta ahulagoak dira, edo sinplea-goak, eta horretaz konturatzeak tristura han-dia ematen du. Aldi berean, egia da beste ha-rreman batzuk eraikitzen goazela, askotanustekabean, nahi gabe.

Halere, ez dut gehiegi dramatizatu nahi.Ziurrenik urteak ez dira alferrik pasatzen, etagauza hauen kontzientzia hartzeak ere poz

Zertaz idatzi?

� � �Eta egia da lagunek ezdutela hutsik egiten,behar ditugunean betiagertzen direla

� � � � � � � � � � � � � � � �hodei mendinueta� � �

ematen du. Bereziki, lagun artean egotean al-damenekoari arreta gehiago jartzeko beha-rraz ohartzen naiz orain. Nola bizi garen, guregorabeherak, ahuleziak eta bizipenak elkar-banatzea baino sentsazio ederragorik ezdakit dagoen. Arazoen aurrean entzun eta la-guntza emateko prest dagoen jendea izatea,arazoen aurrean aholkua eskatzera etortzeaedota besterik gabe, lanean zer moduz dabi-len kontatzea, sinplea bezain bikaina. Etaegia da lagunek ez dutela hutsik egiten,behar ditugunean beti agertzen direla.

Baina esan dudan bezala egunerokoak la-purtzen dizkigu une horietako asko. Errutinakazalekoak diren gaiak aterarazten ditu mahaigainera, eta geureetaz baino nahiago izatendugu besteen gorabeherez hitzegitea. Truke-an, parrandetako euforia edota bajoi mo-mentuak dira gehienetan egunerokoan ba-rrutik jaten gaituzten kontuak ateratzeko es-pazioak. Zergatik?

Bikaina izan da sei eguneko oporraldianbizi izan dudana, sokak indartu dizkigu, eta ezdut gezurrik esango, garagardoak bere pa-pera jokatu du (nasdrovia!!). Egunerokoare-kiko ezberdintasuna, egunean 24 orduz elka-rrekin egoteko aukera izan da. Jarraikortasu-na, denbora librea eta hitz egiteko gogoa.Askatasuna, haustura eta eginbeharrik eza.Guztion buruetan antzerako gauzak daude,eta elkarbanatzeko espazioak behar ditugu.Errutina puta horrek, bizitza jaten digu. Ha-rremanak zaindu egin behar direla erakutsididate etxean, baina orain ari naiz horrekesan nahi duenaz konturatzen. Kaka zaharra,zahartzen ari naiz.�

Page 7: BASERRIEN HUTSUNEA · orain arte 13 liburu, CD 1 eta biografiak txikiak atera ditu. Bazkideak baino ez ditu jasotzen, urteko kuota barruan. 943 15 03 58 30 euro dira urtean. 110.000
Page 8: BASERRIEN HUTSUNEA · orain arte 13 liburu, CD 1 eta biografiak txikiak atera ditu. Bazkideak baino ez ditu jasotzen, urteko kuota barruan. 943 15 03 58 30 euro dira urtean. 110.000

G ure hizkerie earra dalaesateko goue nauken gaur. Nola jardutedeun azpeitiarrez, azkottiarrez, lasai ta sano:azpeitiarrez- azkottiarrez diyot ze azpeitiarrezjardun arren ama azkottiarra deu ta famili er-diye hangue, nik azkottiarra beti izen det be-larriyen ta barruen.

Pasayen lanien jardutie tokau zat azkendenboran eta hamen, jendiek, euskeraz daki-benak batuan eitebe, geyenak; beste batzukjustu hitzeitebe ta beste batzuk, batez. Neukerdaldunekin erderaz ta euskaldunekin sarri-tan erdi batua baten hitzeiten bukau izen det,ze azpeitiarrez hasi naizen bakoitzien etzibenesaten nuna entendintzen.

Nere euskerieNahi detena adierazi da, ze ear dan bixitasunhori, freskurie, hitz gutxikin entenditzekomoue, parrafada lehor ta esplikaziyo luze tadekoroso hoyek lagata alkarrekin errez jardu-teko moue. Naon lekuen gustoa bizi naiz,baino nere barrenien beti dao herriko txispahori, erten nayen bezela; ta ertetzeu askotan,baino iruditze zat hor beste era batea enten-ditze geala. Ta konturatze naiz nere euskerie,etxien ta herriyen ikixi nun hori dala beneta-kue ta biziye. Ta periodikotan, liburutan tadenboriekin ikisten jun nitzen hori, berriz,beste euskera desberdin bat dala, eta hormurgildute ta galdute sentitzeala nere barre-neko parte bat.

Euskera batua inportantie dala ta horidana badakit, baio intelektualtzen ai gealairuditze zat sarritan, batipat komunikabidetanta, euskerie nortasunik peko gauze bat beze-la ibiltze deula, naturaltasune ta benetako in-derra galduiez. Hori kalien imitatzen hastenbagea, orduntxe aspertuko gea danok, ta ga-tzik peko ogiye bezela geauko gea azkenien.Askotan iruditze zat hobe genukela liburuekeo periodikue letu beherrien amamai eo atti-ttei bixita bat ein ta haren kontuek aitzeajungo bagineke, kafetxo bat hartute. Seguru

Gure hizkerie

� � �Nahi detena adierazi da, zeear dan bixitasun hori,freskurie, hitz gutxikinentenditzeko moue

� � � � � � � � � � � � � � � �iosu salegi� � �

aitzen jarriko bagineke, gauze asko entediu-ko genituzkela.

Zaitu beherreko hitzekEztakit oingo umiek ta Azkottin nola hitzeingodeben, baino espero det bebarrue, antxintxi-ke, merixue ta kitterrie esaten segiukobela,gure amak-eta sano esaten segitzeben beze-la.

Ekárriko al dik baló hori hona; amorraerai-tten ai aiz; txiki-txiki eingo haut; ezizek esan;apáltzea gitxin. Ta Azpeitiyen: ikixikoñebe,etzakiñet neska. Espero det hika eiten segiu-kobela lasai elkarrekin.

Artikulo honekin agurtze naiz, aspaldiyentarte gutxi hartzet idazteko ta bestematek nikbaino errexo ta gauze geyo esateko eukikoituseguruna.

Ondo izen.�

iritzia � � � � � � � � �08

Page 9: BASERRIEN HUTSUNEA · orain arte 13 liburu, CD 1 eta biografiak txikiak atera ditu. Bazkideak baino ez ditu jasotzen, urteko kuota barruan. 943 15 03 58 30 euro dira urtean. 110.000
Page 10: BASERRIEN HUTSUNEA · orain arte 13 liburu, CD 1 eta biografiak txikiak atera ditu. Bazkideak baino ez ditu jasotzen, urteko kuota barruan. 943 15 03 58 30 euro dira urtean. 110.000

� � �ESANA DAGO� � � � � � � � � �

� � �“Oso oparoak izandira azken zortziurteak MU-rentzat”

� � �“Errektore berriaeta ni elkarrekinarituko garaazkenengohilabeteetan”JOSU ZABALAMondragon Unibertsi-tateko errektorea

� � �“Orkestrarenmisioa izan da zubilana egiteaikerketaren etaerrealitatekoarazoen artean”

� � �“Ikerketanemaitza onak arigara izaten”MARI JOSEARANGURENOrkestra-ko zuzendaria

Josu Zabala MU-ko errektorea.

jakiteko � � � � � � � � �10

� � �HIZKUNTZ ESKUBIDEAK� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

Euskaraz lagunarteanMaiatzean hasi ziren hogei bat herritar mintzapraktika saioetan.Elkar-ekin eta XJ Auzolanean taldeek jarri zuten abian egitasmoa,eta udako oporren ostean hasiko dira berriz saioak. � Julene Frantzesena

Aste batzuk badira “euskara praktikatzea etaondo pasatzea” helburu duten mintzapraktika saio-ak martxan direla. Elkar-ekin eta XJ Auzolanean tal-deek antolatutako egitasmoa da Mintzalagun, etadagoeneko 20 bat herritar ari dira saioetan partehartzen.

Euskaraz hitz egiteko duten gaitasunaren arabe-ra, hiru taldetan banatu dituzte hitz egiten ikasi nahiduten herritarrak, eta dinamizatzaile lanetan, saioakbideratzen, bospasei lagun aritzen dira. Asteanbehin elkartzen da talde bakoitza, eta pare bat

orduz jarduten dute euskaraz hitz egiten, lagunarte-an. Uda aurreko saioak bukatu dituzte dagoeneko,baina uda ostean ekingo diote berriz ere egitasmo-ari.

Irailetik aurrera, saioak Gipuzkoako Foru Aldundi-ko dinamizatzaile batek gidatzea espero dute eki-menaren sustatzaileek, eta uda ostean zabaldukodute euskaraz ikasi nahi dutenek izena ematekoepea.

Ekimena Sanjuandegin abiatu bazuten ere, herri-tar ororentzat dira saioak.�

Maiatzean aurkeztu zuten egitasmoa, Sanjuandegiko Baigeran. � � �XJ Auzolanean

Page 11: BASERRIEN HUTSUNEA · orain arte 13 liburu, CD 1 eta biografiak txikiak atera ditu. Bazkideak baino ez ditu jasotzen, urteko kuota barruan. 943 15 03 58 30 euro dira urtean. 110.000

� � � � � � � � � iritzia 11

Aldizkari honetan idazten dutenen arte-an zaharrenetakoa ni neu izango naiz. Txetxu,lasai, aldizkari gazte eta frexkoa duk, hemenidatzita beti gazte. 40ko muga gaindituta, ba-tzuk diote nolabaiteko krisia sortzen dela, ur-teen zama onartu ezina. Krisi horrek jo eznauelakoan nago baina, egiari zor, aspaldiangazte, zahar eta horrelako kontuak bolo-bolodarabilzkit. Kontua da, dakitenek diotenez,inoiz kolpe zorrik jo ez duen horrek jubilatzeaerabaki duela eta aginte osoa, alegia, zorrienpatentea, bere semearen esku, edo buru, utziduela. Indarrean datorren belaunaldi berri

Kinto kontuak� � � � � � � � � � � � � � � �txetxu urbieta� � �

� � �IKUSTEKOA!� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

�TXILEKO ZALE UGARI, KIROLDEGIKO TABERNAN.Ekainaren 18an jokatu zuten Brasilgo Munduko Kopako taldekako faseko norgehiagoka Txileko eta Espainiako selekzioek, etahainbat txiletar elkartu zen kiroldegiko tabernan, partidaz gozatzeko. Eta, bai gozatu ere, Espainiari 2 eta 0 irabazita, hurrengofasera igaro baitzen Txile. Festa giroan ospatu zuten Azpeitiko txiletarrek garaipena. � J. Frantzesena �G. Eizagirre �

bati lekukoa emateko garaia dela esan du gi-zonak. Belaunaldi berria? Indarrean datorre-na? Hau duk hau poza. Agintari berria, legezbekaturik ez duena, irakurri ondo, nire kinta-koa da. Beraz, aldizkari honetako hizki-jostunzaharrenetakoa da, gizartean indarrez gai-nezka dagoen gizaldi berriaren adierazle, ikuredo irudia, zeuok aukeratu.

Indarrean, sasoiko dagoen belaunaldi hauizan zen soldaduskari ihes egiteko aukeraizan zuen aurrenekoa. Batzuk aurrez aurreezezkoa emanez –aurreneko objetoreei mi-resmen osoa–; beste batzuk, neu tarteko, bat

bateko buru gaixotasun bitxiak asmatuz –es-kerrak konplize izan genituen medikuei ere–.

Erabaki orok albo-kalteak ditu. Nireakbakar bat izan zuen: benetako kinto bazkari-rik ez. Pentsatzen hasita, bere garaian nirebetebeharra gizontasunez bete izan banu,agian, gaur jaun eta jabe denarekin kinta baz-kariak egingo nituzke. Eta emaztea nire lanki-dea duenez, zergatik ez, uda elkarrekin Ma-llorkan pasatu. Ba... ez, nik uda, oraingoz, Za-rautzen; eta nire jainko jauna, zerbitzari izan-go nauen errege bakarra, Nafarroako erre-gea eta Atarrabiako jainkoa.�

Page 12: BASERRIEN HUTSUNEA · orain arte 13 liburu, CD 1 eta biografiak txikiak atera ditu. Bazkideak baino ez ditu jasotzen, urteko kuota barruan. 943 15 03 58 30 euro dira urtean. 110.000

iritzia � � � � � � � � �12

GURE ESKU. Independentziaren aldekoa, ETAk bultzatua, Kataluniari jarraikita-koa... Denetarik entzun da Gure Esku Dagok antolatutako giza kateaz. Baina sako-nean erabakitzeko eskubide demokratikoaz hitz egitea eskatzen zuen ekimenak.Herritarren iritzia ezagutu eta horren arabera ekintzak antolatzea eta erabakiak har-tzea du helburu ekimenak. Jendearen iritzia ezagutzeko beldur al dira?

Erabakitzeari bai

� � � � � � � � � � � � � � � �alex silva� � �

� � �EKAINEKO ARGAZKIEN OINAK. HIL HONETAN...� � � � � � � � � � � � � � �

KAZETARITZA. Poztekoa da alemaniar kazetariekAzpeitira egindako bisita. Ezin da ukatu komunikabideekduten eragina, eta ‘erromes’ hauek bozgorailu lana egin-go dute euren jaioterrian. Ea turismo datuak hobetzea lor-tzen dugun horrelakoekin, gurean badugu-eta zer ikusi.

XXI. mendeko erromesak

PLAZA. Hileko gaia izan dela ezin da ukatu. Orriak idatzi dira herri gal-deketaren inguruan, solasaldiak irrati eta telebistetan, eztabaidak...Eta, noski, baita herriko kaleetan ere. Ziur ez dela denen gustukoa,baina ni ezin naiz kexatu, gustuko dut-eta emaitza. Plazak hartuko du

Kioskoduna eta oinezkoabere garrantzia, eta lortuko da elkarbizitzarako formula egokia, besteherrietan lortu duten moduan. Beti eduki izan ohi da aldaketen aurreanbeldurra, ordea. Bost urte barru konturatuko gara Azpeitiko Alde Zaha-rrak irabazi duen bizi-kalitateaz.�

Page 13: BASERRIEN HUTSUNEA · orain arte 13 liburu, CD 1 eta biografiak txikiak atera ditu. Bazkideak baino ez ditu jasotzen, urteko kuota barruan. 943 15 03 58 30 euro dira urtean. 110.000

Urteko gaurik motzeneko akelarrearen osteandantzari gabiltza aker eta sorginak, ikasturteari bu-kaera ematen ikasleak, oporretarako egunak zen-batzen enplegudunak. Udak zer ekarriko, gozatuasmoz, zahar eta gazteak. Udazkenera arte eta urte-an zehar bidelagun nahi genuke eguzkia eta umoreona. Ospakizun eta festa garaia baita uztaila he-rrian, geure egin ohi ditugu kaleak herritarrok.

Gaztetxearen bederatzigarren urteurrena ospa-tuko dugu uztailaren 19an. Bederatzi urte autoges-tioa oinarri, herria egiten, han eta hemen eragiten.Antolatuz borrokatzen, borrokatuz eraikitzen. Aur-ten ere, baltsak prestatu eta ibaia abordatuko dugu,sangriarekin topa eginez jolastu eta solasteko aitza-kiarik ez da faltako, eta berrerabilitako materialare-kin egindako batukadaren erritmoa lagun izangodugu. Zorionak Gaztetxeari, lortzeko borrokan arituzirenei, urte guzti hauetan lanean jardundakooi, etajarraituko duzuenoi. Zorionak beste eredu bat posi-

Uztaileko aferak� � � � � � � � � � � � � � � �amaia agirretxe� � �

ble dela mahairatzeagatik, eta eskerrik asko!Santio festak, preso eta errefuxiatuekiko elkarta-

sun eguna, Ume Eguna eta San Inazio festa egunofizialak. Herritarrok gara jaietako protagonistak,edo hala behar genuke izan. Haujijijai festa batzor-deak eta Marea Arroxak urteak daramatza festakherritik eta herritarrontzat behar dutela aldarrika-tzen. Festa herrikoiak, anitzak, ekologikoak, pareki-deak eta askeak. Herritar denak olatura batu asmoditu Marea Arroxak, eta parte hartzea zein herrita-rren protagonismoa ditu ardatz nagusiak. Baina ola-tuaren inertziak, festak herritarrentzat izateak, he-rriaren bultzada behar du ezinbestean, herritik ate-ratzea. Izaera herrikoia ez baitio ekimen bati jende-tsua izateak ematen, antolaketa ereduak baizik.

Orain arte bezala, aurrerantzean ere, batean zeinbestean antolatzera gonbidatu nahi zaituztet, egu-nero egiten dugun herri honen subjektu aktibo iza-tera. Eraikiz, eraldatuz, gozatzera!�

Berrogeita hamabiren bat urte izango dira,Nartxixak Kredoa buruz erakutsi zidala. Azpeitikoparrokian ematen zigun dotrina, elizako lehen aul-kian jarrita ginela, erretaula barroko urreztatuarenaurrean, San Sebastian geziz josiaren azpian.

Nartxixari buruz ez dakit beste ezer, tamalez,baina Kredoaren aipamenak haren oroitzapena da-karkit, eta haren oroitzapenak omenalditxo apal batberari eskaintzera narama. Baita Kredoari buruzkogogoetatxo bat egitera ere.

Jo dezagun Abitaingo iturri inguruan Nartxixare-kin topo egiten dudala eta tupustean botatzen dida-la: “Zer egin duzu nik erakutsitako Kredoarekin?Uste nuen txintxoago eutsiko zeniola umetako etabetiko dotrina santuari...”. Zer erantzun? “Bai, Nar-txixa –esan nahiko nioke, ahal dudan gozoen–, arra-zoi duzu. Baina zer egin nezakeen? Bizia bezalaxe,bizitzako bideak ere ez ditugu erabat aukeratzen.Ezta sinesmena ere, ezta Kredoa ere”.

Nartxixaren kredoa� � � � � � � � � � � � � � � �joxe arregi� � �

Kredoa ez dugula aukeratzen?, galdetzen didazukopeta zertxobait zimurtuz. Ba ez, Nartxixa, eztaKredoa ere. Zuk erakutsitako Kredoa muinetarainosartu zitzaidan, San Sebastiani geziak bezala. Etahor daukat oraindik, naizenaren hezur eta mami.Baina ez derrigor Kredoarekin batera erakusten ze-nizkigun sineskizunak.

Sineskizunak aldatu egiten dira, Nartxixa, mun-duarekin batera. Eta ikusi zenbat aldatu den mun-dua berrogeita hamar urte hauetan. Orduan, maris-tetatik parrokiara bidean, ez genuen autorik ikusten;idi-pareak uztarrian gurdiari erantsita, eta astoaksokatik, bastaz txalmatuta eta otarrak gainean. Bostmila urte lehenago bezala.

Nola nahi duzu orduko sineskizun berak izatea,mundua hain bestelakoa izanda? Baina gauza batesango dizut, lasaitzeko: zure Kredoa eta nirea –si-neskizunekin edo sineskizunik gabe, berdin dio–Kredo bera dira: Biziaren Kredoa.�

Galdetzen hasita, egingo al da beste

herri galdeketarik udal agintaldi hau

bukatu aurretik? � Uztarria

Inguruko zein

hondartza duzu

gustukoen?� Eneritz Albizu

ANE OTAEGI24 urte

“Zumaiakoherrikoagustatzen zait.Paseorako ere

toki ederra da. Bere xarma du,ez baita ez oso handia eta ezoso txikia. Goizez joatea atsegindut, edo iluntzean; bestela,gainerako orduetan jende askoegoten da eta”.

NAIA GRANADO13 urte

“Zarauzkoagustaten zait.Olatu onak egotendirelako joaten

naiz hara, lagunekinautobusean. Aurten joan naizpare bat aldiz, baina normaleanigerilekura joaten gara”.

ENEKO LARRAÑAGA11 urte

“Zumaiara,Itzurunera, joatennaiz gehienetan.Olatuak egoten

dira eta asko gustatzen zait.Gurasoekin autoan joan ohinaiz, eta Zumaiara ez bada,Getariara joaten gara”.

MIKEL ORENA65 urte

“Zumaiara joatennaiz txikitatik.Hango bihondartzak

gustatzen zaizkit paseoan-etaibiltzeko. Gainera, lagunak ditutZumaian. Zarautzera Azpeitikoaberatsak joaten dira”.�

���INKESTA� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

� � � � � � � � � iritzia 13

Page 14: BASERRIEN HUTSUNEA · orain arte 13 liburu, CD 1 eta biografiak txikiak atera ditu. Bazkideak baino ez ditu jasotzen, urteko kuota barruan. 943 15 03 58 30 euro dira urtean. 110.000

iritzia � � � � � � � � �14

� � �HAU HOLAXEENK� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

� � � � � � � � � � � � � � � �enok sudupe� � �

Page 15: BASERRIEN HUTSUNEA · orain arte 13 liburu, CD 1 eta biografiak txikiak atera ditu. Bazkideak baino ez ditu jasotzen, urteko kuota barruan. 943 15 03 58 30 euro dira urtean. 110.000

Eta bat-batean, dena da inposizio. Zer-bait egitera behartzen gaitu baten batek, etasentitzen dugu ez lukeela horrela behar. Etaorduan hitz bat modan jartzen da, eta hastengara erabiltzen. Eta esan nahi duguna hainederki adierazten du, erabiltzen ditugun esal-di askotan sartzen hasi gara. Eta bat-batean,dena bihurtu da, bihurtu dugu, inposizio.Dena. Dena, eta ez dena. Eta hauek denak in-posizioak ote dira? Eta zer ote da inposizioa?

Inposizioa ote da Errege Mago batek uda-letxeko balkoitik “aupa Real” esatea? Inposi-zioa ote da inor ez dagoela, gaueko hamarre-

Inposizioa� � � � � � � � � � � � � � � �eñaut frantzesena� � �

tan, udaltzainek Erdikalean goitik behera bizi-kletan pasatzen ez uztea?

Inposizioa ote da zaborrak atez ate biltzea?Inposizioa ote da ez birziklatzeko eskubideaaldarrikatzea?

Inposizioa ote da San Joan sua ikusteraplazara joaten direnei berrogeita bost minu-tuko ‘espektakulua’ ikusaraztea, espektaku-lua suak berak izan behar lukeenean?

Inposizioa ote da plaza oinezkotzea? Inpo-sizioa ote da plaza (ez) oinezkotzeko errefe-renduma egitea?

Inposizioa ote da ‘Euskal presoak Euskal

Herrira’ kartela berdura plazan jartzea? Inpo-sizioa ote da zergak igotzea?

Inposizioa ote da umeak D ereduan esko-laratu beharra?

Inposizioa ote da herriko elkarteetan bazki-deak hartzeko orduan generoa kontuan hartubeharra? Inposizioa ote da nesken kirolarimutilenari baino diru eta baliabide gutxiagoematea?

Inposizioak ote dira, konparazio batera,Udalak hartzen dituen erabaki guztiak?

Dena ote da inposizioa, ados ez gaudene-an?�

���� � � � � � iritzia 15

Oraingo honetan ez dakarkitzehazki pelikula bat. Sixto Rodri-guezen bizitza pelikuletan baka-rrik gertatzen direla diruditen isto-rio horietako bat da. Searchingfor Sugar Man musikari horren bi-zitzari buruzko dokumentala da.

Sixto Rodriguez (Detroit, AEB,1942) Mexikoko etorkin bikotebaten semea da. Hiri industrial,ilun batean jaioa, pobrezian. Beremusikan islatzen da hori, politikarieta bizi den hiriari buruzko errefe-rentziaz betetako letretan. Hain-bat taberna eta lokaletan abes-ten zituen bere kantak, baina hainzen pertsonaia misteriotsua, aldiberean ez zuela ia inork ezagu-tzen. 1960ko hamarkada amai-tzear, musika industriako bi ekoiz-lek ikusi zuten taberna bateanabesten ari zela, eta disko batgrabatzea proposatu zioten.

Bat-bateko arrakasta berantiarra

Haien laguntzaz Rodriguezek bidisko kaleratu zituen, Cold Fact(1970) eta Coming From Reality(1971), baina AEBetan bere mu-sikak ez zuen inongo arrakastarikizan. Hirugarren diskorako laneanari zela, Sussex diskoetxeak kale-ra bota zuen; ondorioz, musikautzi eta bizitza arruntera itzuli zen.

Urte batzuen buruan, Hegoafri-kan Rodriguezen musika osoezaguna bihurtu zen. Errepresio-an eta apartheid-ean isolatutabizi zen herrialdeak haren abes-tietan, politikaz bustitako letre-tan, bertakoek zentsuraren ondo-rioz esan ezin zituzten ideiak en-tzuten zituzten. Zentsuraz ingura-tutako komunitateak bat-bateanbere ideiak adierazten zituen nor-bait zuen, eta apartheid-aren aur-kako mugimenduaren zati bihurtuzen Rodriguezen musika. Hegoa-

frikak bizi zuen isolamenduareneta Rodriguezen izaera misterio-tsuaren ondorioz, musikariakbere buruaz beste egin zuenekozurrumurruak tarteko, ia ezinez-koa zen haren jarraitzaileentzatDetroitekoari buruz ezer jakitea.1990eko hamarkadan bi jarrai-tzaile sutsu ikertzen hasi zirenarte.

Hainbat sari –Oscar, Bafta,Sundance...– jaso dituen doku-mentalean, hegoafrikar haiek be-raientzat ia mitoa zen abeslariariburuz gehiago jakiteko egin zutenlan guztia, eta horrek bai beraien-tzat eta bai musikariarentzat izanzuen ondorioa ikusiko dugu. Be-netan istorio hunkigarria da SixtoRodriguezena: umiltasunez etaezjakintasunean bizitako bizitza,munduaren bestaldean Elvisbera baino ezagunagoa zenean.�

���KRITIKA� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �‘Searching for Sugar Man’ filma

Zuzendaritza eta gidoia.Malik Bendjelloul.Iraupena. 86 minutu.Urtea. 2012.Musika. Sixto Rodriguez.

� � � � � � � � � � � � � � � �ane soraluze� � �

Page 16: BASERRIEN HUTSUNEA · orain arte 13 liburu, CD 1 eta biografiak txikiak atera ditu. Bazkideak baino ez ditu jasotzen, urteko kuota barruan. 943 15 03 58 30 euro dira urtean. 110.000

mamia � � � � � � � � � kultura16

OIER ETXEBERRIAartista

Eredu industrialosoa da zalantzanjarri behar dena”Arte Ederrak ikastetik, ingurumenari begiradiharduen Cristina Enea Fundazioan lan egitera iritsida: natura eta artea, eskutik. �� Aintzane Larrañaga

Ingurumenari estu lo-tuta bizi da Oier Etxeberria Minis-tro artista. Donostiako CristinaEnea Fundazioko langilea da az-peitiarra, Dinamizazio eta KulturEkintza arduraduna, zehazki, etabertan “gogoz eta pasioz” dihar-du lanean, Gipuzkoako hiriburu-ko eta inguruko udalerrietako biz-tanleen naturarekiko kontzientziaaldatzeko pausoak marrazten.Nolatan hasi zinen Arte Ede-rrak ikasten? Ez zen txikitatik nekarren pasiobati jarraiki egindako hautua izan.Institutua amaitu, hautaprobak

egin eta ikasketak aukeratzekogaraia iritsi zenean, Azpeititik irte-tea besterik ez nuen buruan. Do-nostia gertuegi zegoela iruditzenzitzaidan, eta Bilbora begira hasinintzen, ea zer-nolako eskaintzazegoen. Horrela, Arte Ederrakikasteko aukera zegoela ohartu,eta huraxe hautatzea erabakinuen. Egia esan, ez nekien hanzer aurkituko nuen; garrantzitsue-na etxetik atera eta hiri handira jo-atea zen.Zertan inspiratzen zara lanberri bat egiterako orduan? Azkenaldian, soinuaren edo mu-

� � �DATUAK� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

� � �Jaio. 1974ko uztailaren 2a.� � �Herria. Azpeitia. � � �Bizitokia. Donostia. � � �Lanbidea.Cristina Enea FundaziokoDinamizazio eta Kultur Ekintzaarduraduna.

egin nuen lehen lana, abiapuntua.Haren ondotik, bi gauza etorridira: batetik, beste lan berri ba-tzuei eman die paso, eta bestetik,Xabier Erkizia musikariarekin Hi-rugarren belarria izeneko progra-ma bat egiteko aukera emanzidan, soinua eta mundu sakra-tuaren arteko harremana uztar-tzen dituena.Instituzioek bekak eskainiohi dituzte artistentzat.Zenbateraino laguntzendute? Euskal Herrian, tradizioz, osobeka sistema indartsua izan

sikaren konplexutasuna ardatzhartuta ari naiz lanean, jendetzaedo masaren arteko harremanak,zehazki. Gasteizko Montehermo-son egindako LaLana erakuske-tan hasi nintzen gaia ukitzen; Ara-bako hiriburua eredutzat hartuta,manifestazioetako iskanbiletatikhasi eta kirol jardunaldietara. Hu-raxe izan zen horren inguruan

Page 17: BASERRIEN HUTSUNEA · orain arte 13 liburu, CD 1 eta biografiak txikiak atera ditu. Bazkideak baino ez ditu jasotzen, urteko kuota barruan. 943 15 03 58 30 euro dira urtean. 110.000

kultura � � � � � � � � � mamia 17

Arte Ederren mundutik in-gurumenera egin duzujauzi. Nolatan hasi zinenCristina Enea Fundazioanlanean? Arte Ederrak ikasteak badugauza on bat: edozein lekutan lanegiteko balio du. Nahiko karreraaskea da, eta zure desiotik lanegitearekin zerikusi gehiagodauka. Zerbitzu publiko bat es-kaini nahi duen edozein institu-ziok har dezake Arte Ederrak ikasiduen pertsona bat bere baitan,gogotik eta pasiotik lan egiteko.Nola definituko zenukeCristina Enea Fundazioa? Cristina Enea, batez ere, diru pu-blikoaz finantzatzen den funda-zioa da, zerbitzu publiko bat es-kaintzeko beharra duena. Natura-ren eta ingurumenaren gaineanpentsamolde berri bat sortaraz-tea eta gauzak zalantzan jartzeada, besteak beste, zerbitzu ho-rren norabidea.Zein da zure lana fundazio-an? Programak sortzen ditut, oso ez-berdinak elkarren artean. Urtaro-ekin lotuta egoten dira sarri: uda-berrian, Urumea ibaiari zuzendu-tako proiektu bat izaten dugumartxan; udazkenean, arkitektu-rari zuzendutakoa; urte osoanzehar, bertako hazien ingurukobat; beste bat moda jasangarriarilotutakoa. Gaitegi oso zabala iza-ten dugu eskuartean.‘Haziera’ da zuen proiektuarrakastatsuenetako bat.Zertan datza? Nekazal munduaren gainbehera-

rekin batera, bertako haziak ia de-sagertu egin dira, eta kezka ho-rretatik abiatuta sortu dugu Ha-ziera programa. Mekanika ososinplea da: espazio bat daukagufundazioan, eta bertako 30 hazibildu genituen, industrialki tratatugabeak. Artxibo bat daukagu ha-ziekin osatutako fitxa ezberdine-kin, eta edonor etorri daiteke ha-zien bila. Etxean landatu eta, frui-tua ateratzen denean, hazi berriaartxibora ekarri behar da. Horre-taz gain, jendeak hazi pila batekarri ditu, eta 98 barietate des-berdin ditugu orain. Oso ondofuntzionatzen duen programa da,eta hitzaldi eta mintegien dinami-ka hausten du, jendeari parte har-tzeko aukera ematen baitio.Fundazioak sorreran zituenaurreikuspenak bete al dira?Jendearen kontzientzia al-daketa nabari al duzue? Zaila da esatea benetan egoeraaldatu ote den edo ez. Egia dagauza batzuetan jendea askozkontzientziatuagoa dagoela eko-logia eta ingurumen gaietan,baina hor amarru bat dagoela iru-ditzen zait . Izan ere, askotankarga gehiegi jartzen da herrita-rrengan, baina estruktura indar-tsuenek, industria eta garraioa,kasu, ez dute gaia ukitu ere egi-ten. Beraz, aldaketen eragina osourria da. Azken finean, zalantzanjarri behar dena eredu industrialosoa da, eta horretarako bideaoso luzea da oraindik.Zein izango da fundazioarenhurrengo proiektua? Ekainaren 28az geroztik erakus-keta proiektu bat dugu martxan,komunen ingurukoa: komunitate-an bizitzera joan direnen espe-rientziekin osatutako erakusketada, eta horri lotuta, ekintza ezber-dinak, zine zikloak...Eta arlo pertsonalean, etor-kizunerako planik? Azken boladan Loiolako artxiborajoaten naiz sarri, Aita Laburu ize-neko jesuita baten lanen inguru-ko informazioa biltzeko. Horrekinlotuta ea zerbait egin ahal dudanlaster.�

Artista onak

daude kalean;

instituzioetan

dago arazoa”“

Etxetik atera

eta hiri handira

joatea zen

garrantzitsuena”“

dugu, estatu espainiarrekoarekinalderatuta. Eusko Jaurlaritzak es-kaintzen dituen diru-laguntzakizaten dira baldintza onenak di-tuztenak, osatuenak. Eredu ez-berdinak daude: batzuk lana argi-taratzeko aukera ematen dute;beste batzuk, aldiz, lana sustatze-ko. Beka horiek jasotzeak proiek-tu batzuk aurrera ateratzeko para-da ematen dute, baina ezin dahortik bizi. Gainera, ezin zaitezkeurtero bekak eskatzen ibili. Egon-

go da horrela egiten duenik,baina...Zer moduz ikusten duzu pa-norama artistikoa geurean? Jende asko dago gauza ederrakegiteko prest, baina azken hama-bost urteetan, beherakada naba-ritu dut, instituzioen aldetik, batezere. Galduta daudela iruditzenzait, noraezean, eta horrek, gaine-ra, ezinegona sortzen du gizarte-an. Artista onak daude kalean;arazoa instituzioetan dago.

Page 18: BASERRIEN HUTSUNEA · orain arte 13 liburu, CD 1 eta biografiak txikiak atera ditu. Bazkideak baino ez ditu jasotzen, urteko kuota barruan. 943 15 03 58 30 euro dira urtean. 110.000

Ekinez eginaAbenduaz geroztik hamar bat ekintzaile asteroelkartzen dira, ekintzailetza sustatzeko eta elkarrilaguntzeko asmoarekin. �� Julene Frantzesena

M odan dagoenhitza da ’ekintzaile’. Modan dago, eta horrela-koetan gertatu ohi den gisan, asko entzutenda. Ekintzaileak direla diote Urolab taldeanbatu diren Nerea Amenabarrek (Azpeitia,1987), Joxe Mari Aizpuruak (Azpeitia, 1967)eta Amaia Zumeagak (Azpeitia, 1994).Haien arabera, pertsona ekintzailea da kon-formatzen ez dena, aktiboa, eta gauzak hobe-tu zein aldatu nahi dituena. Dena den, kon-tzeptu “abstraktoa” dela onartu, eta hitzaren

esanahia “normalizatu” beharra dagoela az-pimarratu dute.

Urolabekoak abenduan elkartu ziren aurre-nekoz, eta harrezkero ostiralero egiten dutejuntadizoa hamar bat lagunek. “Ekintzailetzasustatzeko eta ekintzaileei laguntzeko” sor-tutako elkartea dela dio Amenabarrek: “Ho-rrelako talde bat sortzeko beharra ikustengenuen, eskualdearen egoera ekonomikoaez delako ona”. Taldea “sare” baten modukoadelakoan dago Zumeaga, eta iritzi beretsu-

mamia � � � � � � � � � ekonomia18

Urolabeko kide batzuk, Enparan kalean. � � �Urolab

koa da Aizpurua ere: “Aholkularitza, kontak-tuak, esperientzia... Ekintzaile hasi berriei la-guntzeko proposamena da. Ekintzaile batekproiekturen bat baldin badu eskuartean, Uro-labera jo behar du aurrena, eta gure laguntza,zerbitzua eta kolaborazioa jasoko ditu”.

Talde “irekia”Urolab elkarte “irekia” dela, eta “orotarikoproiektuak landu nahi dituen herritar guztien-tzat zabalik” dagoela azaldu dute. “Batez ere,

Page 19: BASERRIEN HUTSUNEA · orain arte 13 liburu, CD 1 eta biografiak txikiak atera ditu. Bazkideak baino ez ditu jasotzen, urteko kuota barruan. 943 15 03 58 30 euro dira urtean. 110.000

ekonomia � � � � � � � � � mamia 19

gazteak gara taldean, baina helduak ere ani-matu nahi ditugu parte hartzera, ziur gaude-eta ekarpen ugari izango dutela”,

Atea “edonork” jo dezakela dio Zumeagak:“Gu ere horrela hasi ginen. Jendeak ez dakihor gaudela edo zer egiten dugun, eta lotsaketa beldurrak hor daude... Ekintzaile entzuneta ‘hori ez da nirea’ edo ‘hori zerbait handiada’ pentsatzen dugu”.

Aizpuruaren arabera, herriko edozein era-gile da ekintzailea bere arloan, jarrera aktiboaduelako. Zumeagaren aburuz, ordea, herrikotaldeak “banaka dabiltza”, eta indarrak batu-ta “askoz ere gauza gehiago egin ditzakete”.“Urolabek paper hori hartu behar du. Eragilenahiz taldeen arteko harremanak sustatubehar ditu. Helburuak bete behar dira, bai,baina indarrak batuta, koordinatuta”, dio.“Normalean, zure modukoekin elkartzenzara, baina hogei informatikari proiektu berdi-naren bueltan egotea baino interesgarriagoada baserritar bat, informatikari bat edo besteedozer ikasi duen bat elkartzea zerbait egite-ko. Aberasgarriagoa da”, Aizpuruaren ustez.

Urolabek “poza” eman diela aipatu dute hi-rurek. “Unibertsitatean ekintzaile talde bate-an aritu nintzen. Asko betetzen nau besteen-gan positiboki eragin dezakedala ikusteak.Ikasketak bukatu nituenean, ordea, taldehura utzi behar izan nuen. Lanean hasi nintze-netik falta sumatzen nuen, baina inguruan ezzegoen halako talderik. Orain, poz handiadaukat, Azpeitian sortu delako”, azaldu duAmenabarrek.

Zumeaga ekintzailetzari lotutako ikasketak

ten tokia. Taldeek tartea izango dute proiek-tuak aurkezteko eta egiten dutena azaltzeko.Jendearengana iristeko parada izan daiteke”,diote. Parte-hartzaileei “erraztasunak” emannahi zaizkiela, eta azoka bukatzean “taldeenartean proiektuak-eta sortzea” nahi dutelaesan dute.

Faktoria behar bezala egiteko, dirua bil-tzen ari dira Urolabeko kideak: Karena lehencrowdfunding euskal plataformaren bidez.1.500 euro bildu nahi dituzte, proiektua fi-nantzatzeko eta antolatzeko.

Taldea eta lidergoaEkintzaile hitzari estu lotuta dagoen kontzep-tua da lidergoarena, eta Zumeagak dioenez,“negatibotzat” dugun adiera da. “Hori ez dahorrela, ordea. Lidergoa da batek duen gaita-suna besteak animatzeko eta gidatzeko. Niktalde bat zuzentzen badut ez dut zertan agin-du. Kideak motibatu eta gidatu, eta taldeakaurrera egin dezan pausoak ematen lagundubehar dut. Gainera, taldekide bakoitzak bererola du, eta lidergoa denok dugu, baina nor-bere esparruan”. Amenabarrek uste du lider-goa behar dela, baina “gidari” izan beharduela paper hori hartzen duenak, eta Aizpu-ruaren ustez “natural” sortu behar du gidari-tza horrek.

Kontuak kontu, martxan da Urolab taldea.Proiektuak badituzte eskuartean. Hasi diralanean, baina Azpeitian lanpostuak sortzekoproiektuak eta ideiak “falta” direla uste dutetaldeko kideek. Ekinez egiten dela dio esae-rak. Nola bestela?�

���“Asko betetzen naubesteengan eragin positiboaizan dezakedala ikusteak”

NEREA AMENABAR

Urolabeko kidea

� � �“Herriko edozein talde edoeragile da ekintzailea berearloan, jarrera aktiboaduelako”

JOXE MARI AIZPURUA

Urolabeko kidea

egiten ari da, eta Urolab sortu arte “beti kan-pora” jo behar izaten zuela dio: “Beti hirietarajoan behar izaten nuen ekintzailetzarekin zerikusia zuten gauzak egitera. Azpeitian taldeasortzera zihoazela jakin nuenean izugarrizkopoza hartu nuen. Taldea sortzeak Azpeitiare-kiko nuen ikuspuntua aldatu dit. Gainera, mu-gimendua dago herrian, eta ezagutzen eznuen aurpegia erakutsi dit. Pozik nago,proiektuak Azpeitian sortu ahal izango ditu-dalako. Lehen ezinezkoa izango zela pentsa-tzen nuen, Azpeitian ezingo nuela ezer egin,baina orain ikusten dut egin ditzakedala gau-zak hemen, eta ez hirietan soilik”.

Aizpuruak dio “asko ikasi” duela gazteen-gandik: “Jende berria ezagutu dut taldean,eta hori ekarpen handia da. Duela bost urteingurura arte egin nituen gauza guztiak neurekasa eta bakarrik egin nituen, eta azken urte-otan taldean aritu naiz. Pertsona bezala askoaberastu nau horrek. Konturatzen zara talde-an egindako gauzak aberatsagoak direla”.

Uda ostean, ‘Faktoria’Herriko taldeen arteko harremanak eta elkar-lana sustatzeko Faktoria ekintzaileen guneaprestatzen ari dira Urolabeko kideak. Iraila-ren 19an, 20an eta 21ean egingo den AzokaHerritik ekimenaren baitan egingo dute eki-mena, “pertsona desberdinak ezagutzeko,eta eragileen elkarlana bultzatzeko”. “AzokaHerritiken eragile ugarik hartzen du parte, etaaurten Faktoria izango da eragile horiek be-raien proiektuak aurkeztu ahal izango dituz-

� � �“Lidergotza ez danegatiboa, baizik eta batekduen gaitasuna, besteakanimatzeko”

AMAIA ZUMEAGA

Urolabeko kidea

Page 20: BASERRIEN HUTSUNEA · orain arte 13 liburu, CD 1 eta biografiak txikiak atera ditu. Bazkideak baino ez ditu jasotzen, urteko kuota barruan. 943 15 03 58 30 euro dira urtean. 110.000

mamia � � � � � � � � � klik!20

Falta direnakJuan Joxe Agirreren ‘Azpeitiko baserriak argazkitan’liburua argitaratu zenetik hona hainbat baserridesagertu dira. � Mailo Oiarzabal � Juan Joxe Agirre

�OTZAKA.Sute batek kalte larriak eraginzituen Izarraitz auzoko baserrihonetan, 2003ko azaroaren 21ean.Gaur egun, ez dago baserririklehen Otzaka zegoen tokian.

Page 21: BASERRIEN HUTSUNEA · orain arte 13 liburu, CD 1 eta biografiak txikiak atera ditu. Bazkideak baino ez ditu jasotzen, urteko kuota barruan. 943 15 03 58 30 euro dira urtean. 110.000

klik! � � � � � � � � � mamia 21

Santio egunean hamazazpiurte beteko dira. 1997an, Base-rritarren Egunaren barruan, aur-keztu zuen Udalak Juan Joxe Agi-rreren Azpeitiko baserriak liburumardula. 456 orrialdetan, 377baserriren irudiak eta hainbatdatu jasota daude, sei urteko bil-duma lanaren emaitza. Liburuaargitaratzerako, bertan jasotakozenbait baserri desagertuta zeu-den jada. Ordutik hona ere ez duetenik izan baserrien desagertze-ak edota eraldaketak: Agirre be-raren esanetan, 30etik gora dirafalta direnak. Horietako batzukekarri ditugu hona.

� IGARTZAK.Aurten bertan, otsailaren 5eko goizaldean, erabat kiskali zituen suak Urrestillako (liburuaargitaratu zenean, Elosiaga) Igartza baserriko bi etxebizitzak. Bietan bizi zen jendea, bainazorionez ez zen inor zauritu. Teilatupe bereko bi etxebizitzak, ordea, erabat hondatuta geratuziren.

Page 22: BASERRIEN HUTSUNEA · orain arte 13 liburu, CD 1 eta biografiak txikiak atera ditu. Bazkideak baino ez ditu jasotzen, urteko kuota barruan. 943 15 03 58 30 euro dira urtean. 110.000

mamia � � � � � � � � � klik!22

�AUZARAZA-ETXEBELTZ BERRI.Loiolako Inazio hiribidearen paisaia majo aldatu du azkenurteetan. Herria alde hartara zabaldu da nabarmen, eta bideertzean edota bidetik gertu zeuden hainbat eraikin desagertuegin dira, etxebizitza bloke eta auzo berriei tokia egiteko.Horren adibide dira Auzaraza eta Etxebeltz Berri baserriak.Bigarrena hutsik zegoen ‘Azpeitiko baserriak’ argitaratuzutenerako. Auzarazan, aldiz, bizi ziren, 1997an.

�ZABALETXE.Izen bera hartu duenLandetako biribilguneberri handia baserri honenlurretan egin zuten.

� ERREKALDEAK.Odria auzoari dagozkion bi baserriok bota egin zituzten,Corrugados Azpeitia lantegiaren egoitza berriak eraikitzeko.

Page 23: BASERRIEN HUTSUNEA · orain arte 13 liburu, CD 1 eta biografiak txikiak atera ditu. Bazkideak baino ez ditu jasotzen, urteko kuota barruan. 943 15 03 58 30 euro dira urtean. 110.000

klik! � � � � � � � � � mamia 23

�BADIOLEGI.Alboko orrialdeko Errekalde baserriak bezala,Corrugados Azpeitia enpresaren egoitza berria izanbehar zenaren azpiegiturak eraikitzeko bota zuten bietxebizitza zituen Badiolegi baserria. Izarraitzbailararen lurretan, Azpeititik Zestoara doanerrepidearen alboan zegoen.

�AROSTEGI.Baserri honen desagerketa ere Landetako inguruek jasandako eraldaketaren beste ondoriobat izan zen. Oñatz bailarako lurretan kokatuta, industria erabilpenerako izan behar zuten lurreitokia egiteko bota zuten Arostegi.

Page 24: BASERRIEN HUTSUNEA · orain arte 13 liburu, CD 1 eta biografiak txikiak atera ditu. Bazkideak baino ez ditu jasotzen, urteko kuota barruan. 943 15 03 58 30 euro dira urtean. 110.000

mamia � � � � � � � � � klik!24

�ANTXIETA TXIKIAK.Baserriak bota eta haien tokian etxe berriak eraiki direnkasuak ekarri ditugu gehien bat bi orrialde hauetara.Urrestillakoak dira denak, gainera. Antxieta Txiki baserriak,liburuan Aratzerreka bailaran kokatuak, dira horren adibide.Kasu honetan, lehendik zuten utzita, bietan, baserrikojarduna. Beheko argazkikoa, gainera, Juan Joxe Agirrerenliburua plazaratzerako eraitsita zegoen.

�GUARDI.1997tik hona desagertu direnbaserri-etxeetako azkenaizan da. Etxe berria eraiki dutebaserriaren tokian.

� ATXARANAK.Elkarren ondoan eraikita, Eizagirre bailarako bi baserrioketxebizitza berriekin ordeztu dituzte.

Page 25: BASERRIEN HUTSUNEA · orain arte 13 liburu, CD 1 eta biografiak txikiak atera ditu. Bazkideak baino ez ditu jasotzen, urteko kuota barruan. 943 15 03 58 30 euro dira urtean. 110.000

klik! � � � � � � � � � mamia 25

�SOLDAUSORO.Izarraitz auzoan kokatutako baserri hau hutsikzegoen, baina zutik, liburua argitaratu zutenean. Gauregun, ordea, eraitsita dago eta, orrialde bi hauetakobesteetan ez bezala, ez dute etxe berririk eraikiSoldausororen tokian.�

�TXARABARREN.‘Azpeitiko baserriak’ atera zenerako hutsik zegoen baserria eta bertakoak handik gertu eraikizuten etxera bizitzera joanak ziren. Harrezkero, ordea, baserri zaharra bota eta haren lekuanbeste etxebizitza bat eraiki dute.

Page 26: BASERRIEN HUTSUNEA · orain arte 13 liburu, CD 1 eta biografiak txikiak atera ditu. Bazkideak baino ez ditu jasotzen, urteko kuota barruan. 943 15 03 58 30 euro dira urtean. 110.000

iritzia � � � � � � � � �26

E z zarete bikotea, bainaezin zarete lagun bezala definitu, zuen arteandagoenak osagarri erotiko nabarmena due-lako. Badirudi batek besteak baino gehiagonahi duela zuena formalizatu; eta besteak,aldiz, ihes egiteko joera azaltzen duela. Aldiz-kako eta zehaztugabeko bikote harreman ba-tetaz ari gara, eta nola kudeatu dezakegu?

Katuaren eta saguaren jokoaKatuaren eta saguaren lasterketa jokoaz ne-katuta zaudete. Ezin duzue denbora luzezbata bestea gabe egon, baina elkarrekiniraun ere ez. Egoerari bukaera emateko, zuenharremana etetea erabaki duzue, ez behin,ezta bitan ere... gehiagotan. Lagunak zuenharreman horri buruz kexak entzuteaz koko-teraino daude eta jada ez dute gehiago jakinnahi. Soluzioa gero eta urrutiago dagoelaematen du. Mozten duzuen bakoitzean sor-gin gurpil batean zaudetenaren irudipenaduzue.

Soluzioa jartzeko akzioa bada ere, mozte-ak ez du ezer konpontzen; arazoa areagotuegiten du. Ez dakizue benetan mozten, bes-tea galtzeko beldur zaretelako. Eta, era bere-an, besteari minik ez ematen saiatzen zarete-lako, kontrako efektua lortzen duzue. Estrate-gia oso txapuzeroa da, finean; tirita bat pixka-naka-pixkanaka kentzea bezain mingarria,alegia.

Horrez gain, arazoa gainetik kentzeko, sen-titzen duzuena ukatzen diozue elkarri, besteaez uxatzeko edota sentitzen duzuena ezonartzeko. Horrek ere ez du zailtasunari irten-bidea topatzen laguntzen.

Gertatu ohi da ere, bata izatea jarraituduena harremanaren hasieran eta gero, bes-teak interes handia azaltzean, lehenengoaikaratuta iheska hastea. Orduan, jarraituazenak, jada ez du ezer ulertzen: “Ez al nintzenbere gustukoa, ala?”, pentsatzen du.

Batek maitasun harremana nahi duela etabesteak topaketa erotiko askeak nahi dituela

Harreman intermitenteak

� � �Argi izan aukera okerrenaez dela betirako uztea,betirako gauden bezalagelditzea baizik

� � � � � � � � � � � � � � � �nerea sancho� � �

dirudi. Irizpide asko egon daitezke, baina el-karrekin sei topaketa erotiko baino gehiagoegon badira, behar bada, pentsa dezakeguez garela soilik erotismoaz edo erakarpen fi-sikoaz ari; sentimendu sakonagoak daudelapentsa genezake, bien aldetik.

Jarrera aldaketakHasteko, katuaren eta saguaren jokoan mur-gilduta zaudetenaren kontzientzia izan etaonartzea beharrezkoa da. Ihes egiten due-nak, ihes egiteari utzi; eta jarraitzen duenak,bestearen atzetik ibiltzeari utzi behar dio. Ezda erraza, baina trabatzetik ateratzeko ezin-bestekoa da.

Horrez gain, pentsa dezakegu bi aukera di-tugula: a) elkarrekin egon harreman polit ba-tean; b) betirako uztea. Baina argi izan auke-ra okerrena ez dela betirako uztea, betirakogauden bezala gelditzea baizik. Bada, hama-bi urtez harreman intermitente batean egondenik. Hortaz, muturreko kasuetan, gaizki bu-katzea –haserretuta– agian ez da aukerariktxarrena, horrek harreman berri eta alai bathasteko aukera ematen badigu.�

���Plax! Sexu eta bikote aholkularitza:Sindikatu Zaharra, 2. solairuawww.azpeitikoudala.com/sexu 688897920

Page 27: BASERRIEN HUTSUNEA · orain arte 13 liburu, CD 1 eta biografiak txikiak atera ditu. Bazkideak baino ez ditu jasotzen, urteko kuota barruan. 943 15 03 58 30 euro dira urtean. 110.000
Page 28: BASERRIEN HUTSUNEA · orain arte 13 liburu, CD 1 eta biografiak txikiak atera ditu. Bazkideak baino ez ditu jasotzen, urteko kuota barruan. 943 15 03 58 30 euro dira urtean. 110.000

jakiteko � � � � � � � � � uztailari begiratua28

Herria dantzanSahatsa dantza taldearen emanaldiarekin hasiko da 2014ko AzpeitiaDantzan programazioa, uztailaren 5ean. Hurrengo bi asteburuetanere emanaldiak izango dira � Julene Frantzesena

Urteroko legez, uztailarekiniritsiko da herrira Azpeitia Dan-tzan egitasmoa. Lehenengo ema-naldia Juan Luis Lizabe zuzendariduen Sahatsa dantza taldeak es-kainiko du uztailaren 5ean, zapa-tuan, Soreasu antzokian (22:00).

Sahatsakoena ez da egitasmo-aren baitako emanaldi bakarraizango, izan ere, uztailaren 13an,igandea, Jose Mari Orbegozokzuzendutako areto dantzen tal-dea izango da Soreasuko ohol-tzan, 20:00etatik aurrera.

Hurrengo asteburuan, hilaren19an (zapatua), hain zuzen, ItsasiDantza taldeak eskainiko du ema-naldia. Soreasu antzokian izangoda Ainara Bidalek eta Maite Mai-zek zuzendutako saioa, eta20:00etan hasiko da.

Azpeitia dantzan egitasmokoazken emanaldia igande horre-

� � �DATUAK� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

� � �Zer. Azpeitia Dantzan.� � �Egunak. Uztailaren 5a,13a, 19a eta 20a.� � �Tokiak. Soreasu antzokiaeta Done Jakue kalekoparkearen ingurua.� � �Antolatzailea. AzpeitikoUdala.

tan, hilaren 20an, izango da. Kaleikuskizuna eskainiko dute Fran-tziako Rouge Eleak konpainiakoCelia Asselin eta Ander Fernan-dez dantzariek. Ronde-Bi ahizpaizeneko emanaldia plazaratukodute, dantza eta zirkoa uztartzendituen ikuskizunean. Done Jakuekaleko parkearen inguruan izan-go da,19:30ean hasita, FannySoriano eta Corine Cellaren gi-daritzapean.�

���AZPEITIA DANTZAN� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

� � � � � � � � � � � � � � � � � �

4emanaldi. Sahatsa Dantza taldeak, Jose Mari Orbegozorenareto dantzen taldeak, Itsasi Dantza taldeak eta Rouge Eleakonpainiak eskainiko dituzte emanaldiak.

Hilaren5ean izango da aurrena. Sahatsa taldearenemanaldiarekin hasiko da Azpeitia dantzan egitasmoa.�

1EdurneBrouardekinsolasaldiaAho bizarrik gabe solasaldizikloko bederatzigarrengonbidatua da Edurne Brouard.Lea-Artibaiko AEK-ko irakasleada egun, eta iaz utzi zuenKorrikaren koordinatzailekargua. Brouardi aurrezgalderak bidaltzeko [email protected] idatzita.� � �Eguna. Uztailak 15(asteartea). � � �Ordua. 19:00� � �Tokia. Sanagustinkulturgunea. � � �Antolatzaileak.Sanagustin kulturgunea, UztarriaKomunikazio Taldea, UrolaKostako Hitza eta Erlo Telebista.

2KutxabankezhitzaldiaKutxabank: zer ari da gertatzen?izenburupean hitzaldia izangoda. Ekai Centerreko kide batizango da hizlaria.� � �Eguna. Uztailak 16(astazkena). � � �Ordua. 19:00� � �Tokia. Sanagustinkulturgunea. � � �Antolatzailea.Azpeitian Bizi eta Lan.

3Karting-aherriguneanUrteetan karting probarik ez daegin herrigunean, baina aurtenberreskuratuko dute ohiturazaharra Azpeitiko kart zaleek.� � �Eguna. Uztailak 19 (zapatua).� � �Ordua. 15:30 � � �Tokia.Damaso eta ingurukoerrepidean.�

���BESTERIK� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

� � �Azpeitiko ekimenez informaziogehiago: uztarria.com/agenda Sahatsakoak iaz eskainitako emanaldi batean. � � �Eli Aizpuru

Page 29: BASERRIEN HUTSUNEA · orain arte 13 liburu, CD 1 eta biografiak txikiak atera ditu. Bazkideak baino ez ditu jasotzen, urteko kuota barruan. 943 15 03 58 30 euro dira urtean. 110.000
Page 30: BASERRIEN HUTSUNEA · orain arte 13 liburu, CD 1 eta biografiak txikiak atera ditu. Bazkideak baino ez ditu jasotzen, urteko kuota barruan. 943 15 03 58 30 euro dira urtean. 110.000

� � �HITZ GEZIDUNAK� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

�Egilea:Luma

� � �SUDOKUA� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

jakiteko � � � � � � � � � denbora-pasa30

Beharhandikoa

Eragile,egin zale

Nobela

Abando-natua

Umeenazioak

Bizkaieraz,larrua

Gizonizena

*Izena

Ekialdekoazoka

*Deitura

Asiakoestatua

Zarenhori

Izeba

Bilo

Klariona

Kantaria

Bihi,ale

Gaixotua

Katilutxikiak

Sendatua

Jainkoegiptoarra

Norpluralean

Gar

50

Joan dengauean

Bokala

Egileatzizkia

Röntgen

Tontor

Musikanota

Sufrea

Areago

Noriatzizkia

Hosto

Kontso-nantea

* Aktore azpeitiarra

Bareta-suna

Bokala

Page 31: BASERRIEN HUTSUNEA · orain arte 13 liburu, CD 1 eta biografiak txikiak atera ditu. Bazkideak baino ez ditu jasotzen, urteko kuota barruan. 943 15 03 58 30 euro dira urtean. 110.000

lehiaketa � � � � � � � � � jakiteko 31

IRABAZLEA

� � �UZTARRIA SUKALDEAN. HIL HONETAN...� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

� � �LEHIAKETAN ERANTZUTEKO EPEA. Uztailak 21 (astelehena) � � �NORA BIDALI ZURE ERANTZUNA.

Perez Arregi plaza 1, behea. Azpeitia edo [email protected] � � � IRABAZLEARI SARIA.

Sanagustin kulturgunean bi lagunentzat afaria edo bazkaria � � �PARTE HARTZEKO BALDINTZA.

Uztarria Komunikazio Taldean bazkide izan behar da.

� � �BIDALI ZURE GUSTUKO ERREZETA, PLATERAREKIN AGERTZEN ZAREN ARGAZKI ETA GUZTI. EZ

AHAZTU ZURE IZEN-ABIZENAK ETA TELEFONO ZENBAKIA JARTZEA!

OSAGAIAK

Bakailaoa

Bakailao kokotxak

bieirak

Kukuluak eta letxuga morea

Gari-zainzuriak

Tipulina

Pikillo piperrak

Tomatea

Oliba olioa, ozpina, gatza eta

piper hautsa

BAKAILAO ETA BIEIRA ENTSALADA, SANAGUSTIN KULTURGUNEANBAKAILAO ETA BIEIRA ENTSALADA, SANAGUSTIN KULTURGUNEAN

NOLA EGIN

Bakailaoa oliotan egosiko dugu, su baxuan. Egositakoan, olioa gorde egingo dugu ozpin-olioaegiteko. Gari-zainzuriak apur bat egosiko ditugu uretan, gero plantxan ukitua emateko.

Ozpin-olioa, berriz, bakailaoa egosteko erabilitako olioa, tomateen mamia, pikillo piperrak,olioa, ozpina, gatza eta piper hautsa nahasiz egingo dugu.

Plateraren alde batean ozpin-olioarekin gozatutako bakailaoa jarriko dugu. Gainean, kukuluxehetuak eta ketxuga morea erantsiko dizkiogu, eta olio zein gatz pitin bat gehituko diogu. Horrengainean, berriro, bakailaoa.

Plateraren bestaldean, kukulu hostoak jarrko ditugu, plantxan pasatutako kokotxekin, gari-zainzuriekin eta bieirekin lagunduta. Bukatzeko, olio apur bat erantsiko diogu platerari, disdiragehiago izan dezan. On egin!

� � �SOLUZIOAK� � � � � � � � � �HITZ GEZIDUNAK SUDOKUA

� � �UZTARRIAREN EKAINEKO LEHIAKETA� � � � � � � � � � �

Joseba Albizu Lizaso

Uztarriako bazkidea da

‘Uztarria sukaldean’

lehiaketaren 162.

irabazlea. Txipiroiak

arrozarekin da prestatu

duen errezeta.

Larrañaga hotelean bi

lagunentzako otordua

irabazi du. Argazkian

irabazlea, prestatu duen

platerarekin.

�P�I�K�G�

ARIZALEAK

�ELEBERRI

�G�UMEKERIAK

XANTI�OSATUA

�BAZAR�L�U�R

AGIRREZABALA

�IRAK�ARE�AK

ZEU�ORRI�SI�

�LASAITASUNA

Page 32: BASERRIEN HUTSUNEA · orain arte 13 liburu, CD 1 eta biografiak txikiak atera ditu. Bazkideak baino ez ditu jasotzen, urteko kuota barruan. 943 15 03 58 30 euro dira urtean. 110.000

jakiteko � � � � � � � � � uztarria.com 32

� � �EFEMERIDEAK� � � � � � � � � � �

1588Emakumeei zigorra.Emakume publikoak zigortzeaerabaki zuten, asko zirelako.

1755Zezenketak debekatu, eta...Korrejidoreak zezenketakdebekatu zituen eta, herriakkexatuz idatzi ondoren,Patronatu Errealeko idazkariakzekorketak debekuaren baitan ezzirela sartzen erantzun zuen.

1783Saninazioetako mezetara.Udala osatzen zuten guztiek SanInazio festetan elizkizun, mezanagusi eta korporazioetarajoatea erabaki zuten.

� Iturria: Azpeitiko efemerideak.

Herria historian zehar liburua.� � �Egilea: Imanol Elias Odriozola.� � �Argitaratzailea: Uztarria KulturKoordinakundea.�

���BIDEOA� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

�EIBARKO AZPEITIAR JOKALARI OHIAK.Eibar Futbol Taldea Lehen Mailara igo dela-eta, bertako jokalari izandako azpeitiar batzuekinhitz egin eta bideoa osatu du Uztarria.com-ek. Eibarren jokatu zutenean bizi izandakoesperientziez eta taldearen egungo egoeraz hitz egin dute jokalari ohiek. Besteak beste,azpeitiar futbolari hauek aritu dira Eibarren: Pako Ibarzabal, Joxe Mari Bereziartua Atxuiya,Martxial Elorza Martxialito, Iñaki Arrieta Pipillo, Luis Mari Olaizola Luki, Iñaki Azkargorta Kaki,Roberto Olaizola Tronpota, Miguel Angel Iriarte Txato, Jabier Aristi, Xabier Alberdi Beltza etaBixente Oiarzabal. Bideoa ikusgai dago Uztarriaren webgunean. � � � � � � � �uztarria.com� � �

Page 33: BASERRIEN HUTSUNEA · orain arte 13 liburu, CD 1 eta biografiak txikiak atera ditu. Bazkideak baino ez ditu jasotzen, urteko kuota barruan. 943 15 03 58 30 euro dira urtean. 110.000

ALEX ALTOLAGIRRE udalekuetako koordinatzailea

1. Lanaren gogorrena?Aurreko prestakuntza.2. Alde onena?Jende asko ezagutzen da.3. Eta, txarrena?Irteeretan lo gutxi egitea.4. Ai, pazientzia...Denok elkarrekin beharizaten dugu, eta asko.

5. Begiraleakkoordinatu behar.Asko dira, baina ez dutsekula arazorik izan. 6. Erantzukizunhandiko lana al da?Bai, gazteak hezitzenditugu eta.7. Ohiko eginbeharra?

Udaberri bukaerak eskaintzen digun aukereta-ko bat da, gerezia. Fruta gozoa da eta, uste faltsuakalde batera utzita, duen azukre kantitatea –fruktosabatik bat– ez da beste fruta batzuek –sagarra, txer-mena, mandarina– dutena baino handiagoa.

Diabetikoentzat aukera egokia da; tamainan jate-an dago gakoa. Hamabi gerezik –100 bat gramo–64 kilokaloria ematen dizkigute; 13-15 marrubik, bimandarinak edo sagar txiki batek bezala.

Gereziek antioxidante ugari dituzte eta, horieiesker, gaixotasun kronikoen aurrean efektu preben-tiboa dute. Azido folikoa, C bitamina , potasioa etazuntza ere ematen dizkigu gereziak. Azido folikoahaurdunentzat eta haurrentzat oso interesgarria da.Potasioak tentsioa jaisten laguntzen du eta duenzuntzak, berriz, kolesterola jaitsi eta idorreriasaihesten. Bestalde, hiperurizemia eta gota dute-nentzat oso fruta ona da, azido urikoa jaisten lagun-du eta askotan horrek sortzen duen mina arintzenlaguntzen duelako.

Jaten dugunari etekin gehien ateratzeko, berta-koak eta garaian garaiko produktuak jatea komenida. Garai aproposa, zapore eta ezaugarri nutrizio-nal ezinhobeak dituen frutaz gozatze-ko.

Aukera egokia, eskuka gerezia!�

���� � � � � � � � � � �aitziber aizpuru� � �

Gereziak

Begiraleak etortzerakodena prest edukitzea, etabegiraleei erraztasunakematea ekintzetan. 9. Eramaten al duzuearrautzarik mojetara?Egunero eguraldiari begiraegoten gara.�

� Julene Frantzesena

� � � � � � � � � jakiteko 33

Page 34: BASERRIEN HUTSUNEA · orain arte 13 liburu, CD 1 eta biografiak txikiak atera ditu. Bazkideak baino ez ditu jasotzen, urteko kuota barruan. 943 15 03 58 30 euro dira urtean. 110.000

Amets batenmende erdiaGure Ametsa soziedadeak 50 beteditu. Hasieratik bazkide direnekbadute zer kontatua. � Mailo Oiarzabal

Joan den ekaina ospakizunetara-ko hilabetea izan dute Gure Ametsa sozieda-dean. 1965eko Errege egunean inauguratubazuten ere, aurreko urtean, 1964an, sortuzuten elkartea. Horrenbestez, 50 urte beteditu gaur egun Azpeitiko soziedade zaharre-netakoa denak. Mende erdia ospatzeko, bes-teak beste, bazkari baten bueltan omendu zi-tuzten orain dela 50 urte soziedadearen so-rreran parte hartu zutenak.

Korrale eta Riojano tabernetan elkartzenziren bi mutil koadrila elkartu eta sortu zutenGure Ametsa. “42-43 ginen”, atera ditu kon-tuak Ignazio Odria Txermena-k. Elkartzekogune propio bat sortu nahi zuten, eta ametshorixe eraman zuten izenera... ametz bat or-deztuz. “Gure Ametza izeneko soziedade batbazen Enparan kalean. Hura desagertu eginzen eta izena hartzerik ba al genuen eskatugenien”, kontatu du Joxe Esnaola Panadero-k. “Haiena z-rekin idazten zen, eta gurea s-rekin. Guk ‘ametsa’ izena nahi genion jarri,halaxe zelako guretzat soziedadea, gureametsa. Haiena, berriz, ametza zen, zuhaitzabezala”, azaldu du Joxe Mari Zelaiak.

Soziedadearen ibilbidearen urte gehienakgaur egungo egoitzan egin ditu Gure Ame-

tsak, Olazko Andre Mariaren plazan; oraindela 36 urte sartu ziren bertan. Aurreneko lo-kala, ordea, Errebalean izan zuten. FernandoOlaizolak lehenengo tailerra izan zuen lekuazen, Xaguerena eta Astarberena, eta bazki-deen artean atondu zuten egoitza. Denekdute gogoan lokal haren pareta bat zulatutaatera zuten sotoa. “Otarreka lur atera ge-nuen, mordoa”, dio Mikel Larrañaga Enbor-txo-k.

Zaharren alde laneanLandetako Egi-Zalerekin batera, Gure Ame-tsa da gaur egun sansebastianetako danbo-rradan parte hartzen duen talderik beterano-ena. Soziedadea inauguratu eta urtebetera,1966ko danborradan, irten zen lehen aldizsoziedadeko sukaldarien taldea.

Danborradako taldea gauza berezia da so-ziedadearen sortzaileentzat, baina bada be-reziki harro sentiarazten dituen beste kontubat. Herriko adinekoentzako lehen elkartea,Aitonena izango zena, Gure Ametsakoeksortu zuten. “Guk Azpeitiarentzat egin dugungauzarik inportanteena, Aitonena sortzeaizan da”, Altunaren esanetan. Egitasmo huramartxan jartzeko egin zuten lana gogoan

jakiteko � � � � � � � � � atzera begira: gure ametsa34

1. Javier Iraeta bazkideak 50.urteurrenerako soziedadearentzat sortuduen irudia da goikoa. 2. 1966ko argazkia,danborradan irten zuten lehen urtekoa. 3.

Orain dela 25 urte soziedadearen mendelaurdena ospatzeko egin zuten bazkarianateratako irudia.

1

2

3

Page 35: BASERRIEN HUTSUNEA · orain arte 13 liburu, CD 1 eta biografiak txikiak atera ditu. Bazkideak baino ez ditu jasotzen, urteko kuota barruan. 943 15 03 58 30 euro dira urtean. 110.000

Ezkerretik eskubira, Joxe Esnaola, Mikel Larrañaga, Joxe Mari Zelaia, Inazito Urrestilla, Manuel Altuna eta Ignazio Odria, soziedadean. � � �Mailo Oiarzabal

dute soziedadeko kide beteranoenek. LokalaUdalari eskatu zioten, orain Baigera I dagoentoki berean. Dirua, berriz, herriko lantegi,denda eta abarretatik iritsi zen. “Nagusiei,langile kopuruaren arabera hainbesteko bateskatzen genien. Gero, ordezkari sindikale-kin hitz egiten genuen, langileen ekarpenakbideratzeko”, azaldu du Esnaolak. Proiektuhari eskaini zizkioten orduek eta ahaleginakfruitua eman zuten, eta 1970eko hamarkada-ren hasieran jubilatuek beren egoitza zuten.

1972an hasi eta 25 urtez, gainera, ZaharrenEguna antolatu zuen Gure Ametsak.

Emakume bakarraGaur egun 79 bazkide dira Gure Ametsan,hasierako talde hartako hemeretzi lagun tar-tean direla. Gehieneko bazkide kopurua85ean dute ezarria eta, beraz, bazkide be-rrientzat ateak zabalik dituztela nabarmendudute. “Orain aprobetxatu, ia batere ez dugukobratzen eta”, dio Manuel Altunak.

Azken urteetan bazkide gazte dezentesartu da. Hala ere, emakume bakarra agerida bazkideen zerrendan. “Baina emakumeekbadaukate bazkide egitea, e? Galerazita ezda inoiz egon”, azpimarratu du Inazito Urresti-lla Lapatx-ek. Eta hala da, berez; estatutue-tan halako debekurik ez dute. Baina... “Aurre-neko emakumeari baiezkoa eman zitzaione-an, batek esan zuen, ‘hau laster emakumezbeteko duk!’, kar, kar, kar. Niretzat ez litzatekearazoa, e?”.�

atzera begira: gure ametsa � � � � � � � � � jakiteko 35

Page 36: BASERRIEN HUTSUNEA · orain arte 13 liburu, CD 1 eta biografiak txikiak atera ditu. Bazkideak baino ez ditu jasotzen, urteko kuota barruan. 943 15 03 58 30 euro dira urtean. 110.000

� � �TELEFONO ZENBAKIAK� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

UDALETXEA � � �Astegunak: 08:30-14:00 � � �Larunbata: 09:00-12:30 UDALTZAINGOA � � �Egun osoz

irekita egoten da ANBULATEGIA� � �Egun osoz irekita egoten da IGERILEKUA� � �Astelehena:

14:00-21:00 � � �Beste astegunak:07:00-21:00 � � �Larunbata: 10:00-13:00 eta 16:00-20:00 � � �Igande eta jai

egunak: 09:00-13:00 � � �Kanpoko igerilekua: ekainaren 14tik irailaren 14ra, egunero, 11:00- 20:00

KIROLDEGIA � � �Astegunak: 10:00-13:00, 15:00-21:00 � � �Larunbata: 10:00-13:00, 16:00-20:00 UDAL

LIBURUTEGIA � � �Astegunak: 09:30-13:00, 16:00-20:00� � �Larunbata: 09:30-13:00 � � �Udan, Gabonetan:

08:30-14:00 ZAPO TXOKO � � �Asteartea-ostirala: 17:00-20:30 � � �Larunbata: 16:00-20:30

1-16-22

Eizagirre (Azpeitia).

943 811274

2-5-6-15-17-21-26-27

Alberdi (Azpeitia).

943 815974

3-18-24

Aranburu (Azpeitia).

943 811350

4-14-19-20-23-25

Beristain (Azpeitia).

943 811949

7-12-13-31

Ruiz (Azkoitia).

943 851966

8-9-28-29-30

Jaen (Azkoitia).

943 850660

10-11

Gisasola (Azkoitia).

943 851235

GAUEZ

1-7-12-13-16-22-30

Eizagirre (Azpeitia).

943 811274

2-5-6-11-15-17-21-26-27-29-31

Alberdi (Azpeitia).

943 815974

3-9-18-24-28

Aranburu (Azpeitia).

943 811350

4-8-10-14-19-20-23-25

Beristain (Azpeitia).

943 811949

EGUNEZ

� � �FARMAZIAK (uztaila)� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

LARRIALDIAK

112

�HONDAKINAK, NORA?Urola Erdiko Mankomunitateak hondakinbakoitza zein edukiontzitara bota argitzenduen atala jarri du eskuragarri. Horrez gain,‘Gaika’ mugikorrerako aplikazioa ere egindute, eta doan deskargatu daiteke jada.

ODOL-EMAILEAK

Uztailaren 16an izango dute

hitzordua, 17:00etatik

21:00etara, anbulatorioan.

� � �GARRAIOA� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

ALDALUR 943 85 27 18

EUSKO TREN 902 54 32 10

GUIPUZCOANA 943 85 11 59

PESA 943 21 26 99

PIPER ELKARTEA 943 85 25 87

TAXIAK 943 81 13 07

� � �autobusen ordutegi osoa:

www.uztarria.com/azpeitia/

autobusak

� � �ORDUTEGIAK� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

� � �ERABILGARRI� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

jakiteko � � � � � � � � � zerbitzua36

TOKI PUBLIKOAK

Udaletxea 15 72 00

Udaltzaingoa 15 13 13

Suhiltzaileak 112

Azpeitia Lantzen 15 71 83

Iraurgi Berritzen 85 11 00

Nekazal Bulegoa 81 24 85

Iturritxiki Ludoteka 15 11 79

Zapo Txoko / GIB 15 71 61

Lanbide 15 04 02

Kiroldegia 81 30 69

Igerilekua 81 41 21

Emakumeen Txokoa 157055

Ertzaintza-Azkoitia 0837 80

Baigera I 81 51 71

Baigera II 81 23 89

Epaitegia 02 51 91

Ingurumen Etxea 81 24 48

OSASUNA

Anbulatorioa 0254 00

Anbulator. larrialdiak 02 54 01

Eguneko zentroa 15 74 96

Asepeyo 8144 00

Gurutze Gorria 85 32 97

DYA-Donostia 46 46 22

KOMUNIKABIDEAK

Uztarria 15 03 58

Hitza (Azpeitia) 81 38 41

Hitza (Zarautz) 8900 17

Azpeitian Zer? 080688

Erlo Telebista (Azpeitia) 81 53 35

Berria 943 30 40 30

Gara 943 31 69 99

Noticias (berriemailea) 687 60 50 06

DV (berriemailea) 610 81 29 12

Argia 943 37 15 45

Arrate Irratia 943 12 01 73

Euskadi Irratia 943 01 23 00

ETB 943 01 17 05

ALDERDI POLITIKOAK

Bildu 15 72 00

EAJ 81 55 70

Sortu 15 72 00

EA 81 00 11

Aralar 647 42 59 95

Hamaikabat 15 72 00

SINDIKATUAK

ELA 81 34 46

LAB 15 13 56

EHNE 81 39 28

KULTURA-EUSKARA

Sanagustin 10 52 20

Kultur Mahaia 674 16 56 84

Euskara Patronatoa 81 45 18

Udal Euskaltegia 81 19 47

AEK 15 10 89

EHE 15 10 89

Udal Liburutegia 15 71 95

Loiolako Liburutegia 8165 08

Kontseilua 943 59 12 00

Bai Euskarari 902 43 00 26

IKASTETXEAK

Iraurgi (Betharram) 81 16 68

Iraurgi (Milagrosa) 8163 80

Iraurgi (Jesuitinak) 81 22 49

Ikasberri 15 12 46

Karmelo Etxegarai 81 26 97

Urola BHI 15 02 28

Uztaro 81 31 90

BESTERIK

Xoxoteko aterpea 58 10 07

Eregi 943 08 06 88

Page 37: BASERRIEN HUTSUNEA · orain arte 13 liburu, CD 1 eta biografiak txikiak atera ditu. Bazkideak baino ez ditu jasotzen, urteko kuota barruan. 943 15 03 58 30 euro dira urtean. 110.000

MAITE ARANBURUItzaltzu (Nafarroa)

Itzaltzuartu denazpeitiarra naizelaesan daiteke”

Orain dela hamabi urte iritsi zen Zaraitzuibarrera, bertan gelditzeko. Besaro landahotelean ari da, familiarekin. � M. Oiarzabal

N oiz eta nola iritsi zinenItzaltzura? 2002ko irailean etorri nintzen. Pare bat hila-bete lehenago nire bikotekidea dena –Mauri,itzaltzuarra bera– ezagutu nuen eta bi aldizpentsatu gabe etorri nintzen. Hasieran Zarai-tzuko AEK-n irakasle lanetan hasi nintzen etaasteburuetan Azpeitira joaten nintzen,Zuhatz tabernan lana egiten nuelako. AEK-ko lanak asko lagundu zidan herriko eta bai-larako jendea ezagutzeko. Hilabete batzutanbi lanak uztartu ondoren, Itzaltzun geratzekoerabakia hartu nuen. Gero suertatu zenlanda hotelarena. Mauriren gurasoek osta-tua eta jantokia zuten herrian. Erretiroa har-tzeko gogoz zebiltzan eta guk ostatuarekinaurrera jarraitzeko apustua egin genuen. Be-rrikuntza batzuen ondoren, 2004an Besarolanda hotela kudeatzen hasi ginen. Hamabiurteren buruan, esan daiteke itzaltzuartu denazpeitiarra naizela.Nolakoa da Itzaltzu? Nafarroako ipar-ekialdean dagoen udalerriada, Pirinioan. Zaraitzu ibarreko herririk txikie-na da. 44 pertsona gaude erroldatuta, baina

20ren bat gara urte osoan zehar bertan bizigarenak. Batzuentzat ezezaguna izango denarren, askok Gartxoten kondairari esker eza-gutuko dute Itzaltzu.Zer moduz doakizue landa hotelean? Oso kontent gaude. Hasiera nahiko gogorraizan zen, Mauri eta biok bakarrik hasi gineneta lan asko egitea tokatu zitzaigun. Oraingutaz aparte beste bi langile ditugu eta osogustura gaude.Azpeitiko bezerorik inguratzen al zai-zue? Tarteka agertu ohi da norbait. Azkenak orainhilabete eskas egon dira,15 bat laguneko txi-rrindulai talde bat. Hemen inguruan oporre-tan edo mendira etortzen direnek ere betiegiten didate bisitaren bat. Egia esan, ilusioaegiten du!Itzaltzutik zer beharko luke Azpei-tiak? Hemengo paisaia eta lasaitasunetik pixkabat...Eta Azpeititik zerbait bai, Itzaltzuk? Hor egunerokotasunean duzuen euskararenpresentzia.�

1

2

3

azpeitiarrak basque country-n � � � � � � � � � jakiteko 37

1. Sancet-Aranburu familia: Mauri eta Maite,Amane eta Peru seme-alabekin. 2. Itzaltzukoherria. 3. Maite Aranburu Elkorretan, Gartxotenkobazuloaren sarreran.

Page 38: BASERRIEN HUTSUNEA · orain arte 13 liburu, CD 1 eta biografiak txikiak atera ditu. Bazkideak baino ez ditu jasotzen, urteko kuota barruan. 943 15 03 58 30 euro dira urtean. 110.000

L ehengo batean, hau, horieta hura irakurtzen ari nintzela, anaia gaztea,hemeretzi urteko Ramon, atxilotu zutela esanzidaten. Gernika ondoko Forua herriko insti-tutuan ikasten ari zela, nonbait, Francoren ar-gazkia paretatik kendu eta harrika bota omenzuen lurrera. Inguruan hainbat ikasle zituen,eta batek baino gehiagok etxean kontatuzuen. Eta haietako baten baten etxekoarigustatu ez Ramonek egin omen zuena. Guar-dia zibilaren kuartelera joan eta salaketa jarrizuen. Handik bi egunera atxi lotu zutenRamon. Salaketaren atzean inbidia zegoen,seguru, baina denuntzia hura nolabait jantziegin behar guardia zibil inzibilak eta beti era-biltzen zituzten hitz haiek eskribitu zituztenohar ofizialean: “Injurias graves al Jefe del Es-tado”. Kuartelean astindu egin zuten, iraindu,umilarazi eta, halako batean, Larrinagako kar-tzelara sartu zuten. Lau hilabete egin zituenbertan... Lau hilabete haien kondena bete etagero, guardia zibilak La Salveko kuartelerahots egin zion. Han, lehengoa berriz ere: me-hatxu egin zioten, iraindu, eta igande eta jaiegun guztietan bertara joateko agindu zio-ten, goizeko hamarretan ttanko beti. Han,paper bat sinatu eta gero, eta, batez ere,zaindariari gogoak ematen zionean, libre zenRamon berriz. Horrela joan zitzaion urte hura,eta joango zitzaion hurrengoa ere, Ramonenamak, bidegabekeria hartaz kokoterainoeginda, “nahikoa da!” esan izan ez balu:“Kitto! Hemendik atzera ez haiz kuarteleragehiago joango. Datorrena datorrela! Hireama nauk, eta guardia zibil zikin horiek zeredo zer nahi badute, datozela nire bila! Ikusi-ko diagu orduan!”. Ramon ez zen La Salveraitzuli, ez igande ez jaiegun, eta guardia zibilekere ez zioten hots egin, ez zitzaizkion atzetikbila etorri. Garaia heldu zenean, jarrera ona-ren agiria ukatu zion guardia zibilak, eta ezinizan zuen autoa gidatzeko agiria atera. Fran-co zuloan sartu zuten arte, eta amnistia legeaeman zuten arte ezin izan zuen autoa gidatze-

Hau, hori eta hura eta Agustin

� � �Garaia heldu zenean,jarrera onaren agiria ukatuzion guardia zibilak eta ezinizan zuen gidabaimena atera

� � � � � � � � � � � � � � � �miel a. elustondo� � �

ko baimena atera. Horrekin batera, ordea,soldaduskara joan zenean, aurretik izan ezzuen zoria izan zuen. Gazte izanagatik ere,sukaldari jaioa zen Ramon, amaren sukalde-an endredoan asko ibilitakoa, hau, hori etahura dastatzen, hau, hori eta hura galdetzen,eta, horrela, koronelak bere yaterako nahiizan zuen Ramon, semetzat hartu zuen ia-ia,eta nahizu-nahizu eman zizkion etxera joate-ko baimenak.

Horrela Ramon, Francoren argazki hura,guardia zibilak, eta koronel hura. GabrielGarcia Marquezen liburuetatik ateratakoaizan zitekeen galiziar hura.

Klarionak FrancoriLehengo batean, hau, hori eta hura irakurtzenari zela, etorri zitzaion burura: herriko institu-tutik kanporatu omen zuten Agustin. Hama-lauren bat urte izango zituen, Francoren ar-gazkiaren kontra klariona tiraka harrapatuomen zuten...�

iritzia � � � � � � � � �38

Page 39: BASERRIEN HUTSUNEA · orain arte 13 liburu, CD 1 eta biografiak txikiak atera ditu. Bazkideak baino ez ditu jasotzen, urteko kuota barruan. 943 15 03 58 30 euro dira urtean. 110.000
Page 40: BASERRIEN HUTSUNEA · orain arte 13 liburu, CD 1 eta biografiak txikiak atera ditu. Bazkideak baino ez ditu jasotzen, urteko kuota barruan. 943 15 03 58 30 euro dira urtean. 110.000