Basherri sarea barietate tradizionalen aniztasuna, erabilera eta kudeaketa

10
Barietate tradizionalen aniztasuna, erabilera eta kudeaketa Gipuzkoan Barietate tradizionalen aniztasuna, erabilera eta kudeaketa Gipuzkoan SARRERA Bertoko agroekosistema tradizionalak mendeetan zehar ingurumenarekin izandako hartuemanen eta pilatutako esperientziaren emaitza dira. Agroekosistema hauek ezagutza enpirikoan eta oinarrizko ekosistemen ezagutzan oinarritu dira aurrera egiteko (Gómez, 1995) eta gainera, mendeetan zehar bertako landa eremuko biztanleen beharrizanak betetzeko gai izan dira. Era berean, barietate tradizionalak muturreko ingumen baldintzei eta izurritei aurre egiteko erreserba genetiko garrantzitsua dira (Frankel, 1998). Nazareak (1998) dioen bezala, baritate hauen genetikak eta erabilera kulturalak egokitzapenerako eta biziraupenerako beharrezko informazioa dauka gordeta, horregaitik horien kontserbazioa garrantzitsua da. Hala ere, XX. mendeko bigarren zatian gertatutako Iraultza Berdearekin batera, barietate tradizionalen lekuan (bertako baldintzetara hobeto egokituak) barietate komertzial berriak nagusitu ziren (emankorragoak nekazaritza industrialean). FAOren arabera, XX. mendean nekazal laboreen aniztasun genetikoaren % 75a galdu zen (FAO 1996). Guzti honen ondorioz, laboreen uniformizazioa eta bioaniztasunaren murrizketa larria gertatu da. Gainera atzerapausu handia izan da, nekazal komutitateek euren kabuz aurrera egiteko duten ahalmenean eta herrien elikadura subiranotasunean. Egoera honen aurrean, hainbat egilek barietate tradizionalek agroekosistemen iraunkortasunean duten garrantzia azpimarratu dute (Altieri et al. 1987, Cleveland et al. 1994, Soriano Niebla 2004b). 1992an Rio de Janeiroko goi bileran sinatutako Aniztasun Biologikoaren hitzarmenean, nekazal bioaniztasuna mantetzeak elikagai-segurtasunerako duen garrantzia azpimarratu zen (UNCED 1992). Beraz, nekazaritza tradizionalarekin lotutako ezagutza berreskuratzea eta mantentzea funtsezkoa da baliabide naturalak zentzuz gestionatzeko eta baita, nekazal eremuetako biztanleen bizi kalitatea hobetzeko eta hauen subiranotasuna handitzeko. Aurrekariak Euskal Herrian (bibliografia ikusi) Gaur egun arte hainbat aurrekari egon dira Euskal Herrian barietate tradizionalak eta hauei lotutako ezagutza berreskuratzen saiatu direnak. Saiakera hauek hiru multzo handitan laburbildu daitezke: 70 eta 80.hamarkadetan INIAk (Instituto Nacional de Investigaciones Agrarias) hainbat kanpaina jarri zituen martxan baserri inguruetan mantentzen ziren laboreen material genetikoa berreskuratzeko, industrializazioaren eraginez guztiz galdu baino lehen. Euskal Herrian batutako materiala Estatu Espainoleko hainbat hazi gordailuetan dago batuta, Madrilen eta Zaragozan batez ere. EAEri dagokionez, iniziatiba hau 187 herritan garatu zen (68 Bizkaian, 95 Gipuzkoan eta 24 Araban) eta batutako material genetikoaz gain laborearen izena eta herriarena bakarrik batu ziren. Ondorioz, batutako barietate gehienen inguruan ez dago erabilera eta kudeaketari dagokion informaziorik. Kulturalki deskontextualizatuta daudela esan daiteke. 90. hamarkadan lan dinamika berri batzuk jarri ziren martxan, barietate tradizionalak beste ikuspuntu batetik jorratzen zituztenak. Helburua merkatu ekonomiaren araberakoa zen eta modu komertzialean explotatu zitezkeen barietate tradizionalak identifikatzean zetzan. Era honetako ikerketek labore bakar batean jartzen dute ikusmira (sagarra, artoa, tomatea, piper

Transcript of Basherri sarea barietate tradizionalen aniztasuna, erabilera eta kudeaketa

Page 1: Basherri sarea   barietate tradizionalen aniztasuna, erabilera eta kudeaketa

Barietate tradizionalen aniztasuna, erabilera eta kudeaketa Gipuzkoan

Barietate tradizionalen aniztasuna, erabilera eta kudeaketa

Gipuzkoan

SARRERA

Bertoko agroekosistema tradizionalak mendeetan zehar ingurumenarekin izandako hartuemanen

eta pilatutako esperientziaren emaitza dira. Agroekosistema hauek ezagutza enpirikoan eta

oinarrizko ekosistemen ezagutzan oinarritu dira aurrera egiteko (Gómez, 1995) eta gainera,

mendeetan zehar bertako landa eremuko biztanleen beharrizanak betetzeko gai izan dira. Era

berean, barietate tradizionalak muturreko ingumen baldintzei eta izurritei aurre egiteko erreserba

genetiko garrantzitsua dira (Frankel, 1998). Nazareak (1998) dioen bezala, baritate hauen genetikak

eta erabilera kulturalak egokitzapenerako eta biziraupenerako beharrezko informazioa dauka

gordeta, horregaitik horien kontserbazioa garrantzitsua da.

Hala ere, XX. mendeko bigarren zatian gertatutako Iraultza Berdearekin batera, barietate

tradizionalen lekuan (bertako baldintzetara hobeto egokituak) barietate komertzial berriak nagusitu

ziren (emankorragoak nekazaritza industrialean). FAOren arabera, XX. mendean nekazal laboreen

aniztasun genetikoaren % 75a galdu zen (FAO 1996).

Guzti honen ondorioz, laboreen uniformizazioa eta bioaniztasunaren murrizketa larria gertatu da.

Gainera atzerapausu handia izan da, nekazal komutitateek euren kabuz aurrera egiteko duten

ahalmenean eta herrien elikadura subiranotasunean.

Egoera honen aurrean, hainbat egilek barietate tradizionalek agroekosistemen iraunkortasunean

duten garrantzia azpimarratu dute (Altieri et al. 1987, Cleveland et al. 1994, Soriano Niebla 2004b).

1992an Rio de Janeiroko goi bileran sinatutako Aniztasun Biologikoaren hitzarmenean, nekazal

bioaniztasuna mantetzeak elikagai-segurtasunerako duen garrantzia azpimarratu zen (UNCED

1992).

Beraz, nekazaritza tradizionalarekin lotutako ezagutza berreskuratzea eta mantentzea funtsezkoa

da baliabide naturalak zentzuz gestionatzeko eta baita, nekazal eremuetako biztanleen bizi kalitatea

hobetzeko eta hauen subiranotasuna handitzeko.

Aurrekariak Euskal Herrian (bibliografia ikusi)

Gaur egun arte hainbat aurrekari egon dira Euskal Herrian barietate tradizionalak eta hauei

lotutako ezagutza berreskuratzen saiatu direnak. Saiakera hauek hiru multzo handitan laburbildu

daitezke:

70 eta 80.hamarkadetan INIAk (Instituto Nacional de Investigaciones Agrarias) hainbat

kanpaina jarri zituen martxan baserri inguruetan mantentzen ziren laboreen material

genetikoa berreskuratzeko, industrializazioaren eraginez guztiz galdu baino lehen. Euskal

Herrian batutako materiala Estatu Espainoleko hainbat hazi gordailuetan dago batuta,

Madrilen eta Zaragozan batez ere. EAEri dagokionez, iniziatiba hau 187 herritan garatu zen

(68 Bizkaian, 95 Gipuzkoan eta 24 Araban) eta batutako material genetikoaz gain laborearen

izena eta herriarena bakarrik batu ziren. Ondorioz, batutako barietate gehienen inguruan ez

dago erabilera eta kudeaketari dagokion informaziorik. Kulturalki deskontextualizatuta

daudela esan daiteke.

90. hamarkadan lan dinamika berri batzuk jarri ziren martxan, barietate tradizionalak beste

ikuspuntu batetik jorratzen zituztenak. Helburua merkatu ekonomiaren araberakoa zen eta

modu komertzialean explotatu zitezkeen barietate tradizionalak identifikatzean zetzan. Era

honetako ikerketek labore bakar batean jartzen dute ikusmira (sagarra, artoa, tomatea, piper

Page 2: Basherri sarea   barietate tradizionalen aniztasuna, erabilera eta kudeaketa

Barietate tradizionalen aniztasuna, erabilera eta kudeaketa Gipuzkoan

txorizeroa…) eta alde batera uzten dute nekazal bioaniztasunaren eta jarduera tradizionalen

zati handiena.

1996.urtean Euskalherriko Hazien Sarea sortzen da, baserri inguruetako nekazal

bioaniztasuna batu eta dokumentatzeko helburuarekin. Ordutik sare honek EAEn burutu

diren zortzi lan desberdinetan hartu du parte, era zuzenean edo zeharka, batez ere, Araba eta

Bizkaian. Zortzi lan hauek dira gaur egun arte barietate tradizionaletara EAEn egin den

hurbilketarik osatuena. Hala ere, akats metodologikoen ondorioz, batutako informazioak eta

material genetikoak gabezi handiak ditu.

Ondorio gisa, azken hamarkadetan barietate tradizionalen eremua ikerketa lan askok jorratu izan

dutela esan daiteke. Hala ere, ikuspuntu integral eta sistematiko ezak eta metodologian egondako

gabezien ondorioz, gaur egun ere barietate tradizionalak ikertzeko lanak beharrezkoak izaten

jarraitzen dute. Honetaz aparte, jakituria guzti hori gordetzen dutenak gero eta zaharragoak dira eta

horrek are larriagoa egiten du lanean hasteko beharra.

HELBURUAK

Helburu nagusia Gipuzkoako hiru eskualdetan barietate tradizionalak eta hauen erabilera eta

kudeaketa ezagutzea da. Helburu nagusi hau lortzeko beste helburu zehatz hauek bete beharko dira:

i) Barietate tradizionalen izena eta erabilera batuko dituen inbentario bat egin.

ii) Ezagutza agroekologikoa eta kudeaketa modu herrikoiak batu.

iii) Aztertutako eta batutako material genetikoa gorde eta modu egokian mantendu.

iv) Ikerketan batutako informazioa plazaratu eta zabaldu.

BARIETATE TRADIZIONALAREN DEFINIZIOA

Lehenengo eta behin, garrantzitsua da “barietate tradizional” terminoa definitzea eta termino

honekin zer adierazi nahi den jakitea. “Barietate” terminoa bi parametroren arabera definitu daiteke,

informazio genetikoaren arabera edo barietateari atxikitutako ondare kulturalaren arabera. Lan

honetan osagai kulturala bakarrik izango dugu kontuan, eta hortaz fruituak eta haziak baserritarrek

definitutako ideotipoaren arabera sailkatuko ditugu.

Bestalde, “tradizional” hitza bertakoa den barietate bati dagokio, bertako kultura eta ingurumen

baldintzei egokituta dagoen barietatea. Bertakotze prozesu horrek zenbat denbora behar duen ere

zehaztu beharra dago, etorri berri den barietate bat bertakotu eta tradizional bilakatzeko gaitasuna

baitu (Ameriketatik etorritako arto, patata, tomate... adibidez). Kasu honetan bibliografian

topatutako balio kontserbadoreena kontuan hartzea erabaki da, (Arribas Quintana 2004; Camacho

Villa et al. 2006), hau da, bi belaunaldi edo 60 urte. Beraz, barietate bat tradizionala izango da 60

urtetik gorako baserritarrek umetatik ezagutzen dutenean eta hazia erosi gabe herrian bertan landatu

eta ugaltzen bada. Ez dira baztertuko hasiera baten komertzialak izanda ere, azken 60 urteetan,

bertako baserritarrek haziak hautatu eta urtero erein izan dituzten barietateak.

Esan bezala tradizionaltzat hartzeko muga bakarra bertoko baldintzetara (ingurumen baldintzak

eta kulturalak) moldatzeko denbora nahikoa izatea da. Horregatik, inguruan errotuta belaunaldi

bakarra (30 urte) daramaten barietateak ere kontuan hartuko dira ikerketa honetan, “barietate

egokitua” izenarekin.

METODOLOGIA

Ikerketa eremua

Gipuzkoako herrialde osoan ikerketa egitea gehiegizkoa izango litzateke. Horregaitik,

lurraldearen aniztasun ekologiko eta kulturala batzen duten hiru eskualde natural aukeratzea erabaki

da: Deba bailara, Urola bailara eta Oarsoaldea.

Page 3: Basherri sarea   barietate tradizionalen aniztasuna, erabilera eta kudeaketa

Barietate tradizionalen aniztasuna, erabilera eta kudeaketa Gipuzkoan

Laginaren aukeraketa

Hiru eskualdeen arteko aniztasuna dela eta, egokiena eskualde bakoitzeko 50 baratz ikertzea

litzateke egokiena. Aukeraketa egiterako orduan aniztasun sozioekonomikoa eta ekologikoa

kontuan hartu beharko da, lagina bertako baldintzen adierazgarri izan dadin. Elkarrizketatuak bertan

jaiotako baserritarrak eta ahal bada 60 urtetik gorakoak izan beharko dira.

Informazio-bilketa

Lehenik eta behin bibliografia azterketa sakon bat egin beharko da (bibliografia ikusi), aurretik

Gipuzkoan egindako ikerketa lan guztiak abiapuntu bezala egon daitezen.

Ondoren, informazioa biltzeko landa-lana hasiko da. Etnografia eta botanikaren arteko lan bat

denez, normalean etnobotanikako ikerketetan erabiltzen den metodologia berbera erabiliko da

(Alexiades 1996, Martín 1995). Elkarrizketatu beharreko baserritarren aukeraketa “elur bola” edo snow-ball sampling (Bernard 1994) metodoaren bitartez egingo da, hau da, gaiari buruz asko dakien

baserritar bat edo batzuk aukeratu, elkarrizketa egin eta gero, beste baserritar batzuen kontaktua

eskatuko zaie.

Barietate tradizionalen inbentarioa egiteko jangarriak direnak eukiko dira kontutan, barazkiak,

frutarbolak, lekaleak eta zerealak batez ere. Ortu bakoitzera 3 bisita egingo dira urte osoan,

lehenengo biak ereite garaian (maiatza-uztaila) eta bestea uzta garaian (abuztua- urria). Ortu

bakoitzean parametro fisikoak (orientazioa, aldapa, tamainua,...) eta ortuko arduradunaren egoera

sozioekonomikoa jasoko dira, eta baita beste pertsonaren baten partehartzea dagoen edo ez.

Bisitetan, baserritarrarekin batera joango gara ortura eta bertan dituen espezie guztiak erakusteko

eskatuko diogu, barietate bakoitzarekin datu-orri bat betetzeko (I Eranskina). Ezagutza

agroekologikoari eta laboreen kudeaketari dagokionez, aurretik prestatutako galdera sorta bat

erabiliko da gidagisa baserritarra elkarrizketatzeko (II Eranskina). Bertan hainbat gairi buruzko

galderak sartuko dira: egutegia, barietateen ezaugarri morfologiko eta organoleptikoak, ereite

teknikak, ikuspegi historikoa,... Elkarrizketa mota erdi-zuzendua deritsona izango da (Alexiades

1996, Martín 1995) eta posible denean grabatu egindo da gero transkribatu ahal izateko.

Bisitatutako ortuan dagoen espezie edo barietate bakoitzeko pliego bat jasoko da posible denean

eta bestela argazki bat aterako zaio. Azkenik, barietate bakoitzaren germoplasmaren lagin bat

batuko da (haziak, kimuak...) eta hazien banku baten gorde beharko da. Fraisoro Germoplasma

Bankua proposatzen da helburu honetarako. Hazi gordailu horrek jarraipen bat izan beharko du

proiektu honen iraupenetik haratago eta beraz, egonkorra eta iraunkorra izan beharko da.

Datuen analisia eta argitaratzea

Batutako informazioa MS Access (III Eranskina) programaren datu basean antolatuko da,

ordenatuta eta kontsultak egiteko eskuragarri egon dadin. Datu bilketa eta antolaketa amaitzean,

argitaratzeari eta zabaltzeari ekingo zaio, horretarako formatu egokia erabiliz, hurbila eta sinplea.

LAN-PLANA

Helburuak Zereginak 1. urtea 2. urtea 3. urtea

1 2 3 4 1 2 3 4 1 2 3 4

Inbentarioa egin eta

ezagutza agroekologikoa

eta erabilerari buruzko

informazioa batu

Biblografia aztertu

Datu basea diseñatu

Elkarrizketak diseñatu

Laginaren aukeraketa

Elkarrizketak egin eta

pliegoak batu

Datu basean informazioa

sartu

Page 4: Basherri sarea   barietate tradizionalen aniztasuna, erabilera eta kudeaketa

Barietate tradizionalen aniztasuna, erabilera eta kudeaketa Gipuzkoan

Batutako material

genetikoa era egokian

gorde eta mantentzea.

Germoplasma batu eta

haziak biltegian sartu

Argitaratzea eta

dibulgazioa

Argitaratzeko eta

zabaltzeko materiala

egitea

AURREKONTUA

Soldata

Hau bezalako ikerketa lanetan diharduen lizentziatu batentzako soldata, astean 35 ordu lan

eginda, 27.000 €/urteko ingurukoa izan ohi (kotizazioa barne). Bi urte eta erdirako 67.500 €

Dietak eta kilometrajea

150 baratz, bakoitza hiru alditan bisitatzeko, 280 bat landa-irteera behar direla kalkulatzen

da. Irteera bakoitzean, joan eta etorri 80 km. Hori 21000 km lirateke, 0.27 €/km-ko

kalkuloarekin, guztira 6048 € proiektu guztirako.

Materiala

Grabadora bat. 150 €

Ordenagailu portatila. 800 €

Guztira, materiala soldata barruan sartuko litzatekeela kontuan hartuta 67.500€ soldatan + 6480 €

dietatan=73548 €

Hautagaiaren perfila eta hautaketa

Proiektua burutuko lukeen ikerlariaren aukeraketa elkarrizketen bitartez egingo litzateke.

Hautagaiak honako baldintzak bete beharko ditu.

Gipuzkoan bizi. Jaiotzez ikertu beharreko eskualdetako batekoa bada baloratu egingo da.

Euskalduna izan beharko da eta ahal izanez gero, ikertu beharreko eskualderen bateko

euskalkia menderatzea.

Lizentziatua, honako arloetako baten: Ingurugiro Zientziak, Biologia, Antropologia,

Soziologia, Agronomia...

Baserriko bizimodua eta baratzaren funtzionamenduaren inguruan ezagutza minimo bat

edukitzea.

IKERKETA TALDEA

Ikerketa lana burutzerako orduan, ikerlariak, hau bezalako etnobotanika lanetan aditua den jentea

izango du laguntza bezala. Besteak beste:

Gorka Menendez doktorandoa Bizkaia eta Arabako etnobotanikan aditua eta tesia amaitzear

duena

Daniel Perez de Altamira, Aranzadiko ikerlaria, azkeneko hamarkadetan Euskal Herriko

etnobotanikari garrantzitsuena

UAM-eko (Universidad Autónoma de Madrid) “Etnobotánica alimentaria y medicinal”

ikerketa taldea, azken 25 urteetan Iberiar Penintsula osoan etnobotanika lanetan ibilitakoa.

Honetaz aparte kolaborazio estua egongo da Euskal Herriko Hazien Sarearekin, EHNErekin,

Biolurrekin eta nekazal eremuarekin harreman estua duten beste hainbat eragile sozial eta

politikoekin.

Page 5: Basherri sarea   barietate tradizionalen aniztasuna, erabilera eta kudeaketa

Barietate tradizionalen aniztasuna, erabilera eta kudeaketa Gipuzkoan

I ERANSKINA

Barazki eta frutarbolentzako datu-orri baten eredua (Aceituno-Mata 2010):

Izen tradizionala

Lagin zenbakia

Udalerria

Data Hazia batzeko data

Emailearen izena

Lanbidea Adina Telefonoa

Barietate bat antzinekoa den egiaztatzea Gurasoek ere ereiten zuten? Aitite-amamek ereiten zuten?

Nondik ekartzen zuten hazia, tuberkulua,

errizoma, etb.?

beste herri batetik: _________________

aurreko urtetik gordetzen zuten

Hazia hurrengo urterako gordetzen duzu?

Aurten ere barietate hori erein duzu?

Nondik ekarri duzu hazia?

Aurreko urtetik gordeta

Senideak, auzokoak

Beste herri bateko baserritarrak

Denda, merkatua

Laborearen datuak Nolakoa da landarea? Nolakoa da fruitua/hazia? Lorearen kolorea

Ereiteko data: Modua: Kalitate produktiboa:

Kantitatea

Uzta batzearen segurtasuna

Sukaldeko estimua Loratze data:

Hazia batzeko data:

Uzta batzeko data: (hileak)

Eguneko momentua:

Egokitze kalitatea:

Izozte berantiarrek eragiten diote?

Lehortea jasaten du?

Laborearen izurriak/gaixotasunak Tratamendua

Ureztatzea Inausketa Ongarritzea

Datu etnobotanikoak Zergatik jarraitzen duzu ereiten?/ Zergatik utzi diozu ereiteari?

Auzokideren batek erein du aurten? Zenbatek?

Inguruko herrietan ere ereiten dute? Non?

Auzokideen/herrien artean haziak trukatzen dituzue?

Zertarako erabiltzen da? Nola prestatzen da?

Page 6: Basherri sarea   barietate tradizionalen aniztasuna, erabilera eta kudeaketa

Barietate tradizionalen aniztasuna, erabilera eta kudeaketa Gipuzkoan

Kontserabatzeko era Freskoa, zenbat denbora mantentzenda produktua?____________

Gatza Ozpina Olioa Alkohola Azukrea _________

Hutsean Izotuta Lehortuta Fermentatuta Keztuta

Frutarbolen baritate tradizionalentzeko datu-orria Bertako izena GPS

Udalerria Elkarrizketaren data Materialaren biltze data

Emailearen izena Lanbidea Adina Telefonoa

Jatorria eta aintzinatasuna Nondik ekarri zenuen barietate hau? Noiztik landatzen da barietate hau herrian?

Fruituaren ezaugarriak Zaporea (goxoa, garratza,…)

Kolorea

Forma

Okelaren testura (irinaren antzekoa, kurruskaria)

Hostoaren forma eta pilositatea

Fenologia Loratze garaia

Uzta jasotzeko garaia

Jateko garaia

Erresistentzia: Izozteei? Lehorteei?

Fruituak aldika ematen ditu?

Kudeaketa Erreprodukzio mota

Berriro sartzea Adarra landatzea Hazia Txertaketa

Txertaketa bada: Data_____________ Teknika_________________________________

Patroia_________________ Patroiaren jatorria______________________________

Gaixotasunak/Izurriak Tratamenduak

Ureztatzea Inausketa Lurra lantzea Ongarritzea

Etnobotanika Ugaritasuna herrian:

Inguruko herrietan ere eriten dute? Non?

Zaintzaen eta uzta jasotzen jarraitzen da? Zergatik?

Ereiteari utzi zaio? Zergatik?

Page 7: Basherri sarea   barietate tradizionalen aniztasuna, erabilera eta kudeaketa

Barietate tradizionalen aniztasuna, erabilera eta kudeaketa Gipuzkoan

Baloratzen da:

Ez du baliorik:

Nola kontserbatzen dira fruituak?

Gordinik jaten da? Eginda jaten da?

Nola prestatzen da?

Jaietan eta egun berezietan jaten zen/da?

II ERANSKINA

Ezagutza agroekologikoa eta erabilera moduak ezagutzeko elkarrizketa eredua:

- Ortuko lanak egiteko zure egutegia zein den jakitea gustatuko litzaiguke. Adibidez, noiz

hasten zara lehenengo ortuariak ereiten? Noiz da emankorren ortua?

- Ongarritze motaren bat erabiltzen al duzu? Zein?

- ¿Zer egiten duzu normalean ortuariak landatu baino lehen lurra prestatzeko (adb.

bankalak…)?

- Laboreen artean errotazioak egiten dituzu? Zeintzuk?

- Ze labore landatzen dituzu elkarrekin? Zergatik?

- Orokorrean, haziak gordetzen dituzu urte batetik bestera edo urtero erosten dituzu berriak?

- Nondik hartzen duzu ortua ureztatzeko ura?

- Nola ureztatzen duzu ortua?

- Zeintzuk dira ortuan izaten dituzun gaixotasun edo izurri nagusiak? Zer egiten duzu hauen

aurrean? Produkturik erabiltzen baduzu, zeintzuk? Kimikoak edo organikoak?

- Bedar txarrentzako zerbait egiten al duzu?

- Ortuko uztarekin zer egiten duzu? Zenbat da familiak berak kontsumitzeko, zenbat

oparitzeko eta zenbat saltzeko? Gutxigorabeherako portzentaiak jaso.

- Nor arduratzen da ortuko lan desberdinak egiteaz? Adibidez, nor ardutzen da hazitegia

jartzeaz, lurra prestatzeaz, ereiteaz, ureztatzeaz, bedarra kentzeaz, uzta jasotzeaz, kontserbak

egiteaz, haziak gordetzeaz?

- Zergatik daukazu ortua eta ez dituzu produktu hauek merkatuan erosten?

- Nola aldatu dira ortuak ingu honetan azken 50 urteetan?

- Ze motatako auzolanak egiten dir inguru honetan?

III ERANSKINA

Jasotako informazioa antolatzeko datu-base baten eredua (Aceituno-Mata 2010):

Page 8: Basherri sarea   barietate tradizionalen aniztasuna, erabilera eta kudeaketa

Barietate tradizionalen aniztasuna, erabilera eta kudeaketa Gipuzkoan

BIBLIOGRAFÍA Aceituno-Mata L (2010) Estudio etnobota´nico y agroecolo´gico de la Sierra Norte de Madrid. PhD Dissertation,

Universidad Auto´noma de Madrid Alexiades, M.N. (Ed.) (1996). Selected guidelines for ethnobotanical research: a field manual. Bronx, New York: New York

Botanical Garden. Altieri, M.A., K. Anderson & L.C. Merrick (1987). Peasant agriculture and conservation of crop and wild plant resources.

Conservation Biology 1: 49-58. Altieri MA 1999. Agroecología. Bases científicas para una agricultura sustenatable. Norddan-Comunidad, Montevideo Arribas Quintana, G. (2004). Estrategia per la prospecciò etnobotànica de varietats antigues de arbres fruitiers.

Manuscrito inédito. Olot (Girona). Bernard, H.R. (1994). Research methods in Anthropology. Qualitative and quantitative approaches. Altamira Press,

Walnut Creek. Camacho Villa, T.C., N. Maxted, M. Scholten & B. Ford-Lloyd (2006). Defining and identifying crop landraces. Plant

Genetic Resources 3(3): 373-384. Cleveland, D., D. Soleri & S.E. Smith (1994). Do folk crops varieties have a role in sustainable agriculture? Bioscience

4(11). Frankel, O.H., A.H.D. Brown & J.J. Burdon (1998). The Conservation of Plant Biodiversity. Cambridge University Press,

Cambridge. Gómez Benito, C (1995) Diversidad biológica, conocimiento local y desarrollo, Agricultura y Sociedad 77, 127146. González, JM 2004. Semillas ecológicas ¿oportunidad de recuperar el protagonismo de producción y manejo de la

biodiversidad? V Jornadas técnicas de las SEAE, Murcia: Consejería de Agricultura y Agua. 29-32 Martin, G. (1995) Ethnobotany: A methods manual. People and plants. Nordan- omunidad. Montevideo. Maxted, N., L. Guarino, L. Myer & E.A. Chiwona (2004). Towards a methodology for on-farm conservation of plant genetic

resources. Genetic Resources and Crop Evolution 49(1): 31-46. Nazarea, V.D. (1998). Cultural memory and biodiversity. Tucson, Arizona, USA FAO (1996). Informe de la FAO sobre el

estado de los recursos fitogenéticos en el mundo. Leipzig, Alemania. Rodriguez, A 2004. Técnicas de conservación de semillas en: Recursos genéticos y semillas en agricultura ecolóogica. V

Jornadas técnicas de las SEAE, Murcia: Consejería de Agricultura y Agua. 205-208

Page 9: Basherri sarea   barietate tradizionalen aniztasuna, erabilera eta kudeaketa

Barietate tradizionalen aniztasuna, erabilera eta kudeaketa Gipuzkoan

Soriano Niebla, J.J. (ed.) (2004b). Hortelanos de la Sierra de Cádiz: Las variedades locales y el conocimiento campesino

sobre el manejo de los recursos fitogenéticos. Mancomunidad de Municipios Sierra de Cádiz, Red Andaluza de Semillas "Cultivando Biodiversidad" y Junta de Andalucía.

UNCED (1992). Convention on Biological Diversity. United Nations Conference on Environment and Development http://www.biodiv.org/doc/meetings/agr/ibfn-01/official/ibfn-01-03-en.doc, Río de Janeiro.

Aurrekariak Euskal Herrian: Barandiarán, J. M. y Manterota A.: Alimentación domestica en Vasconia. Euskalerriko atlas etnografikoa, Eusko

Jaurlaritza, Etniker Euskalerria, Gobierno de Navarra. Bilbao, 1994. Mende hasieran elikadurarako erein eta erabili izan diren espezieak aipatzen dira. Kasu batzuetan barietatearen

izena zehazten da. Erabilerak ere aipatzen dira. Álvarez Rodríguez, A. y Ruiz de Galarreta Gómez, J.I.: Variedades locales de maíz de Gipuzkoa. Diputación Foral de

Guipúzcoa. San Sebastián, 1994 Mila baserri inguruko artoak jaso eta ikertu ziren. Oso lan osoa, artoaren aniztasuna ezagutzeko. Horri ezker

Gipuzkoako arto aniztasuna ondo gorderik dago. Erabilera eta laborantzari buruzko informaziorik ez zen jaso ordea. Diputación de Bizkaia y Neiker, 90s. Prospección los pimientos choriceros de buena parte del territorio de Bizkaia. Lan horren laburpena Sustrai aldizkarian agertu da. Baserrietan piperren hazia hartu ondoren aukerakuntza eta

hobekuntza lanak egin ziren. Helburua Gernikako piperra izenpean produktu homogeneo eta komertziala sortzea. Diputación de Bizkaia y Neiker. Alubia de Gernika, pinta alavesa y tolosana Lan horren laburpena Sustrai aldizkarian agertu da. Baserrietan babarrun mota hauen hazia hartu ondoren

aukerakuntza eta hobekuntza lanak egin ziren. Helburua sormarka baten izenpean produktu homogeneo eta komertziala sortzea.

Carravedo, M.; Pallares, J. y Errea, P.: Recuperación de especies frutícolas y hortícolas antiguas. Zaragozan eta Nafarroan arlo honetan asko lan egin duten bi adituk idatziriko artikulu interesgarria, datu zehatz

batzu interesgarri jasotzen dituena. Carravedo, M. y Ruiz de Galarreta Gómez, J.I.: Variedades autóctonas de tomate del País Vasco. Departamento de

Agricultura y Pesca del Gobierno Vasco. Vitoria-Gasteiz, 2005. Oso lan interesgarria, Euskal herriko hazien sareak jasotako haziak eta Zaragozako Germoplasma Bankuan

gordetako barietateak erabili bait dira ebaluazio edo karakteriazioa egiteko. Hala ere , datu kulturalik ez da agertzen.

Hortícola Alavesa, Catalogo de variedades. Hortícola Alavesa S.L. Vitoria-Gasteiz, 1978. Katalogo zahar honetan bertako barietateekin antza handia daukaten barietateak agertzen dira; kasu batzuetan

baserritarrek barietate komertzial horietatik aspaldian eskuratu zutelako gaur erabiltzen duten hazia Mancho Uriz, M.: «Conservación y mejora de variedades autóctonas de hortalizas». Revista Sustrai, número 10.

Departamento de Agricultura y Pesca del Gobierno Vasco. Vitoria-Gasteiz, 1988. Iraupen gutxiko lan xumeen emaitza azaltzen du artikulu honek. Azelga, babarruna eta kalabazari dagokiona Soloaga, A.; Cabodevilla, J.; Amenazar, R.; Mantxo, M.; Legorburu, F.J.; Ruiz de Galarreta, J.I.: «Caracterización

preliminar de variedades locales de alubia Gernikesa». Revista Sustrai, número 41. Departamento de Agricultura y Pesca del Gobierno Vasco. Vitoria-Gasteiz, 1996.

Lan horren laburpena Sustrai aldizkarian agertu da. Baserrietan babarrun mota honen hazia hartu ondoren aukerakuntza eta hobekuntza lanak egin ziren. Helburua sormarka baten izenpean produktu homogeneo eta komertziala sortzea.

Page 10: Basherri sarea   barietate tradizionalen aniztasuna, erabilera eta kudeaketa

Barietate tradizionalen aniztasuna, erabilera eta kudeaketa Gipuzkoan

José Uria Irastorza Argitaletxea 1987. La sidra Sendoa Orrialde kopurua: 720. ISBN: 84-717-3060-X Guipúzcoa eta Bizkaiko hainbat sagar barietateren fitxak agertzen dira; izena, argazkia eta sagarraren ezaugarriak

ondo azalduta. Hazien Saretik bultzatutako lanak: Localización y evaluación de los recursos vegetales no silvestres en riesgo de desaparición que existen en el territorio de

la Comunidad Autónoma del País Vasco. Deiene Rodriguez Izagirre. 2006. Red de Semillas de Euskadi. 2005.urtean Neiker-ek Miguel Carravedo Fantova eta Ruiz de Galarretaren ikerketa argitaratu zuen, “Variedades

autóctonas de tomate del País Vasco” izenburuarenkin. Andoni Mandiola. Prospección de hortícolas 1998. Lea Artibai Ana Rodríguez . Prospección de hortícolas 1999. Karrantza Jaime Ortiz de Urbina, Elba Franco, Elena Sauca. Horticolas y forrajeras 1998-2011. CAPV Oscar Markinez (1998) eta Marcelino Santiago (2004) Hortícolas . Arraia-Maeztu, Araba Elena Sauca 2003-2006. Hortícolas Alava y Guipuzkoa Diego Urabayen 1998-2006. Navarra Aurelio Robles eta Ixone Fernandez de Labastida 2006. Frutales. Valderejo Edurne Ortun 2010 Frutales antiguos. Aiara-Ayala Aurelio Robles 2009. Melocotón de viña. Rioja Alavesa Deiene Rodríguez eta Koldo Lezamiz 2002-2003. Urdaibai