Basherri sarea lanpostuak sustatzeko ponentzirako proposamena

3
BASHERRI SAREA - LANPOSTUAK SUSTATZEKO PONENTZIRAKO PROPOSAMENA SARRERA Elikagaiak merkantzia huts bilakatu dira: ez da eskubide bat, merkantzia bat baizik. Eta ez hori bakarrik, oinarrizko beste baliabideekin batera (ura, lurra, energia, haziak…) estatuen arteko menpekotasun erlazioak areagotzeko arma bilakatu da elikadura estatu indartsuenentzat. Eta, nola ez, hor atzean daude guzti honekin negozioa egiten duten transnazional handiak ere. Bitartean baserritarrak krisian daude bai hemen eta bai mundu osoan. INE estatistika instituto nazionalaren arabera, Hego Euskal Herrian 1976an 92.000 baserritar egotetik momentu honetan 12.000 egotera igaro gara, hau da, Lehen Sektorea deitzen den Nekazaritza eta Abeltzaintza sektorean azkenengo 40 urtetan lanpostuen %90 galdu dira. Baina ez da kopuru kontua bakarrik, gaur egun martxan geratzen diren %10 horretatik gehienak industriaren menpe dauden nekazal ustiapenak dira eta, momentu honetan, gehientsuenak ez dira bideragarriak. Baserritarrak beren enplegua (eta bizimodua) galdu dute, bai, baina gizarteak elikaduraren kontrola galdu dugu, agro-industria eta multinazionalen mesedetan. Elikadura Burujabetza berreskuratu behar dugu eta horretarako ezin bestez baserrritarrak behar ditugu. LANPOSTUA SORTZEN: NOLAKOAK? BasHerri proiektuak azken urteetan egiten ari den lana nekazaritzan lanpostu berriak, autonomoak, egonkorrak, duinak eta ugariak sortzeko asmoarekin izan da. Merkatuaren diktaduratik ihesi, ahal den neurrian guk geuk kontrola ditzakegun baldintzak bilatuz, eta beraz autogestioan oinarrituak eta kooperatibetan antolatuak. Baserritar asko istalatzeko beharrezkoa da ere nekazaritza eredu agroekologikoa bilatzea: baserri txiki eta dibertsifikatu asko behar ditugu. Ekologikoki eta sozialki jasangarrriagoak dira 10 hektarea dauzkaten 10 baserritar, 100hektareako ustiapen bakarra baino. BasHerri Taldeen bitartez baserritar berriak istalatzeko aukera ematen da, bien artean konpromiasoak eta ardurak partekatuz.

Transcript of Basherri sarea lanpostuak sustatzeko ponentzirako proposamena

Page 1: Basherri sarea   lanpostuak sustatzeko ponentzirako proposamena

BASHERRI SAREA - LANPOSTUAK SUSTATZEKO PONENTZIRAKO PROPOSAMENA

SARRERA

Elikagaiak merkantzia huts bilakatu dira: ez da eskubide bat, merkantzia bat baizik. Eta ez hori

bakarrik, oinarrizko beste baliabideekin batera (ura, lurra, energia, haziak…) estatuen arteko

menpekotasun erlazioak areagotzeko arma bilakatu da elikadura estatu indartsuenentzat. Eta,

nola ez, hor atzean daude guzti honekin negozioa egiten duten transnazional handiak ere.

Bitartean baserritarrak krisian daude bai hemen eta bai mundu osoan.

INE estatistika instituto nazionalaren arabera, Hego Euskal Herrian 1976an 92.000 baserritar

egotetik momentu honetan 12.000 egotera igaro gara, hau da, Lehen Sektorea deitzen den

Nekazaritza eta Abeltzaintza sektorean azkenengo 40 urtetan lanpostuen %90 galdu dira.

Baina ez da kopuru kontua bakarrik, gaur egun martxan geratzen diren %10 horretatik

gehienak industriaren menpe dauden nekazal ustiapenak dira eta, momentu honetan,

gehientsuenak ez dira bideragarriak.

Baserritarrak beren enplegua (eta bizimodua) galdu dute, bai, baina gizarteak elikaduraren

kontrola galdu dugu, agro-industria eta multinazionalen mesedetan.

Elikadura Burujabetza berreskuratu behar dugu eta horretarako ezin bestez baserrritarrak

behar ditugu.

LANPOSTUA SORTZEN: NOLAKOAK?

BasHerri proiektuak azken urteetan egiten ari den lana nekazaritzan lanpostu berriak,

autonomoak, egonkorrak, duinak eta ugariak sortzeko asmoarekin izan da. Merkatuaren

diktaduratik ihesi, ahal den neurrian guk geuk kontrola ditzakegun baldintzak bilatuz, eta beraz

autogestioan oinarrituak eta kooperatibetan antolatuak. Baserritar asko istalatzeko

beharrezkoa da ere nekazaritza eredu agroekologikoa bilatzea: baserri txiki eta dibertsifikatu

asko behar ditugu. Ekologikoki eta sozialki jasangarrriagoak dira 10 hektarea dauzkaten 10

baserritar, 100hektareako ustiapen bakarra baino.

BasHerri Taldeen bitartez baserritar berriak istalatzeko aukera ematen da, bien artean

konpromiasoak eta ardurak partekatuz.

Page 2: Basherri sarea   lanpostuak sustatzeko ponentzirako proposamena

PROPOSAMEN ZEHATZAK:

Basherri Saretik 4 proposamen aurkeztuko dira:

Aldi baterako lanpostuak:

◦ Bertako hazien berreskurapena (Hazien Sarearen etnobotanika proiektua babestea). Diputazioan aurkeztu den proiketua da, baina aurrekontu faltagatik bertan behera geratu da, momentuz. Proiektu honen bitartez, elikadura burujabetzarako hain garrantzitsuak diren eta galtzear dauden Gipuzkoa bertako haziak eta hauei lotutako ezagutzak berreskuratzeko azken saiakera izango litzateke.

[bukaeran atxikitzen da proiektuaren laburpena]

Epe luzerako lanpostuak:

◦ Landare agroekologikoen mintegi kooperatiboa.

Berreskuratutako hazi horietatik landare ekologikoa atera eta BasHerri taldeetako baserritarren artean banatzea ezinbestekoa da hazien merkatuaren menpe ez izateko.

Mintegi hau sortzeko behar diren istalakuntzak eta lurra lortzeko dirulaguntzak beharrezkoak ditugu.

Gure asmoa, mintegi kooperatiboa sortzea da, edozeini irekia, baina barne antolaketa eta ekoizpen eredua autonomoki kooperatibako kideen artean adostutakoa.

Azpiegitura honek, pertsona pare baten “liberazioa” permitituko luke.

◦ Agroekologian teknikaria. (Biolur elkartearen bitartez). Gaur egun Biolurreko teknikariek nekazaritza ekologikoan instalatu nahi duten baserritarrei aholkularitza eta formakuntza eskaintzen diote, baina lanez gainezka dabiltza eta BasHerri taldeen sortzen ari den mugimenduari ezin erantzunda dabiltza. Horregatik Basherri Sarearen behar zehatzetarako, Biolurrek beste teknikari bat izatea komeni zaigu. Dedikazioaren %100 BasHerri taldeei eskeiniko liekena. Bere lana arlo teknikoan izango litzateke: baratzeko arazoei aurre egiteko, otarrak planifikatzen laguntzeko, frutagintzan laguntzeko etabar..

◦ Lehen instalaziorako dirulaguntza zuzenak (inbertsioetara ez lotuak). Baseritar berriei dirulaguntza zuzena eta baldintzarik gabekoa behar dute. Beren jarduera zenbait urtez mantentzeko konpromezuarekin. Dirulaguntza honek, hasierako inbertsio txikiak egiten lagunduko luke (atxurrak, oinarrizko makinaria, negutegi txikiren bat…).

Oharra: lanpostu eta proiektu hauen sustapenean BasHerri Sarearen

Page 3: Basherri sarea   lanpostuak sustatzeko ponentzirako proposamena

partehartzea ezinbestekoa iruditzen zaigu, bai hasierako balditzak adosterakoan baita jarraipenean ere.