Behaketa aurkezpena 1

11

Transcript of Behaketa aurkezpena 1

Page 1: Behaketa aurkezpena 1
Page 2: Behaketa aurkezpena 1

*Behaketa metodoa prozedura da non testuinguru naturalean sortzen den portaera azaldu nahi den, horrela portaera horren adierazpenen erregistro zehatza eta erregistro hauen azterketa eginez, portaeraren deskribapena, azterketa edota azalpena bilatzen da.*Behaketa zientifikoa izateko sistematikoa eta

zehatza izan behar da, horregatik ongi definitu behar da non, noiz, zer eta nola behatuko den. Gainera lortutako datuak nola aztertu behar diren jakin behar dugu.

Page 3: Behaketa aurkezpena 1

* Ikertzaileak definitu behar du behaketa non eta noiz egingo den. *Behaketa metodoan testuinguruak garrantzi

berezia du testuinguru naturaletan ematen diren portaerak behatzen direlako, horregatik oso ongi definitu behar da non egingo den behaketa bera. *Behaketa zein denbora unitatetan egingo den

ere definitu behar da. Bi irizpide hauek definituta (espazioa eta denbora) bermatuko dugu behaketa saioak homogeneoak direla.

Page 4: Behaketa aurkezpena 1

* Emaitzak fidagarriak eta baliagarriak izateko:*Bi portaera mota berezi ohi dira:

* Portaera zehatzak* Portaera orokorrak edo molarrak* Portaera adierazpen zabala, zatitu daitekeena behaketa

errazteko. Aldi berean zatiak batera interpretatzeak portaera orokor honi esanahia ematen dio. Normalean portaera orokorrak behatzen dira fenomeno batean deskribapen globala edo holistikoa egin nahi denean. Portaera orokorrak behatzearen desabantaila da portaera hauek ezin direla modu zuzenean behatu. Adib. haur-eskolen testuinguruan balizko tratu txarra behatu nahi badugu (portaera orokorra), portaera zehatzak edo adierazle fidagarriak beharko genituzke (haurrak garbi daude?, haurrak gose dira?...)

Page 5: Behaketa aurkezpena 1

*Adierazle ez berbalen artean aurpegi-adierazpenak, keinu-adierazpenak eta jarrera-adierazpenak daude.

*Adierazle espazialak: Pertsonen kokapena, distantzia intimoa, distantzia pertsonala, distantzia soziala, distantzia publikoa (erlazioak behatzeko adierazleak).

*Adierazle estralinguistikoak: Esanahi semantikorik gabeko bokalizazioak. Egokiak dira emozioak eta sentimenduak behatzeko.

*Adierazle linguistikoak: Esanahi semantikoa duten hitzak eta esaldiak

Page 6: Behaketa aurkezpena 1

*Zer behatu galderari erantzuteko ere aukeratu behar da behatuko diren portaerak (segmentua) eta subjektuak.

* Behaketa segmentuari dagokionez: Portaera baten edo batzuen agerpena (maiztasuna), portaera batzuen ordena, portaera baten edo batzuen iraupena eta intentsitatea.

* Subjektuari dagokionez: Helburua emaitzak orokortzea bada lagin adierazgarria (errepresentatiboa) aukeratu beharko da, aldiz helburua bada egoera zehatz bat ulertzea nahikoa izan daiteke behatzea subjektu bat edo talde txiki bat

Page 7: Behaketa aurkezpena 1

* Laginketa “ad libitum”: oharrak hartzen ditu, ohar hauek aztertuko dira ondorengo behaketak planifikatzeko eta hobeto definitzeko.

* Foku laginketa: Denbora tarte batean subjektu bakar baten behaketa egiten delako, hau da, subjektu zehatz bat bihurtzen da behaketaren fokua

* Portaera batzuen okurrentzia guztien laginketa: Portaera zehatz baten behaketa egiten denean. Horrela behatu nahi den portaera agertzen denean erregistratzen dira portaera horrekin batera gertatzen diren gauza guztiak

* Denbora laginketa: Denbora tarte laburretan (15-20 segundokoak).

Saio batean tarte hauek behin eta berriro errepikatzen dira, adibidez ordu beteko klase batean 20 segundoko 10 behaketa egin.

Page 8: Behaketa aurkezpena 1

*Erregistro anekdotikoa: * Behaketen bilketa testuinguratua. Erregistroak

fitxa batean jasotzen dira non biltzen da gertatutakoa, nola gertatu zen, data, ordua eta gertaeraren interpretazioa. Fitxen bilduma batek anekdotario bat osatzen dute.

*Ezaugarri zerrendak: * Behaketa sakon baten ostean erregistratzen da

ea subjektuek dituzten edo ez ezaugarri batzuk.

Page 9: Behaketa aurkezpena 1

* Estimazio eskalak: * Aurreko tresnaren osagarria, ezaugarri

baten presentzia / ausentzia jasotzeaz gain gradua ere jasotzen da.

* Kategorizazioa: * Behaketa metodoan gehien erabiltzen

den tresna. Kategoria sistema bat sortzeko kategoria bakoitza ongi definitu behar da, horrela elementu bat kategoria batean sartzeak baztertu behar du beste kategoria batean egotea eta aldi berean sailkatu nahi diren behaketa elementu guztiak kategoriaren batean sailkagarriak izan behar dira

Page 10: Behaketa aurkezpena 1

*Behaketa metodoa testuinguru naturaletan gauzatzen denez, behaketaren emaitzak aldatu ditzaketen aldagaien (aldagai arrotzak) kontrola ezinbestekoa da. Kontrola hiru dimentsioetan kokatu daiteke: egoeran, pertsonetan eta metodologian:

1. Egoerarekin lotutako kontrola: Konstante mantentzea irakaslea, ikasgela, lantzen den ikasgaia, taldearen tamaina, egunaren momentua eta abar.

Page 11: Behaketa aurkezpena 1

2. Pertsonekin lotutako kontrola:Pertsonak aipatzean gogoan izan behar ditugu bai behatzailea eta baita behatutakoak ere.

2. Metodologiarekin lotutako kontrola. Egoera bera bi behatzaile independientek erregistroak hartzean, hobetzen da behaketen fidagarritasuna