BEHE TENTSIOKO INSTALAZIO ELEKTRIKOAREN · PDF file Jarraibide teknikoak – Proiekturik...

Click here to load reader

  • date post

    02-Aug-2020
  • Category

    Documents

  • view

    1
  • download

    0

Embed Size (px)

Transcript of BEHE TENTSIOKO INSTALAZIO ELEKTRIKOAREN · PDF file Jarraibide teknikoak – Proiekturik...

  • Jarraibide teknikoak – Proiekturik gabeko izapidetzea

    1

    BEHE TENTSIOKO INSTALAZIO ELEKTRIKOAREN ZIURTAGIRIAREN INPRIMAKIAK

    BETETZEKO JARRAIBIDEAK 2002. urtean Behe Tentsiorako Arautegi Elektroteknikoa indarrean sartu zenez, Behe Tentsioko Instalazio Elektrikoaren Ziurtagiri honek aurreko ziurtagiria ordezkatuko du, Instalazioaren Orria deitutakoa. Ziurtagiri honetan instalazioaren ezaugarri nagusiei buruzko datuak finkatu dira, eta, gainera, berariaz adierazi da instalazioa arauzko aginduen, nahitaezko arau teknikoen eta konpainia hornitzailearen arau partikularren arabera egin dela. Hala, beraz, jarritako instalazio elektrikoaren egokitasuna gainerakoen aurrean egiaztatzeko balio du, eta, hargatik, hornidura elektrikoaren kontratua egiteko ere bai. Agiri hau instalazioa egin duen instalatzaile baimenduak sinatu beharko du, instalazioa egin ondoren. Bestalde, bera gauzatzeko, ezarri den prozedura telematikoa erabil daiteke edo, bestela, paperean egin daiteke, gero ohiko moduan izapidetzeko. Agiriak orri bakarra du, orri hori hainbat ataletan dago banatuta, eta atal bakoitza hainbat eremutan. Horiek guztiak honi erantsitako jarraibideen arabera bete behar dira. Honako eskema hau, espedienteak sistema arruntaren bidez izapidetzen direnean jarraitzen den prozedurarena da, hau da, izapideak Industriako Lurralde Bulegoan bertan egiten direnean erabiltzen dena.

    Instalador

    Memoria técnica De DiseñoEjecución de la

    Instalación

    Verificación de la Instalación

    Certificado de la Instalación

    Croquis del Trazado de la

    Instalación

    Instrucciones para el Correcto uso y Mantenimiento

    de la instalación

    UsuarioLEGALIZACIÓN Instalador

    MTD 1 copia

    Certificado

    1 copia

    1 copia

    1 copia

    Certif. Certif.

    4 copias 2 copias

    Compañía Suministradora

    5 Copias

    Certif. 1 copia

    Beste eskema hau, berriz, espedienteak sistema telematikoaren bidez izapidetzen direnean jarraitzen den prozedurarena da.

    Instalador

    Ejecución de la Instalación

    Verificación de la Instalación

    Croquis del Trazado de la

    Instalación

    Instrucciones para el Correcto uso y Mantenimiento

    de la instalación

    Usuario

    Memoria Técnica Certificado Instalación

    + Legalización

    Instalador

    1 copia

    1 copia

    Certificado más MTD ( 1 copia).

    TRAMITACIÓN TELEMÁTICA

    Compañía Suministradora

  • Jarraibide teknikoak – Proiekturik gabeko izapidetzea

    2

    Espedienteak izapidetzeko euskarri fisikoa erabiltzen denean, instalazioaren ziurtagiriaren bost ale aurkeztu beharko dira zigilatzeko, Industriako Lurralde Bulegoan. Bost kopia horietatik, izapideak egin dituen pertsonari lau ale itzuliko zaizkio, eta, era horretan, bi ale instalazioaren titularraren eskura iritsiko dira (ale bat izango da titularra jakitun egoteko eta zaintzeko; eta, bestea, konpainia elektrikoari emateko, zeren, kopia hori eduki gabe, konpainiak ezin izango baitu instalazioa energiaz hornitu). Beste bi kopiak enpresa instalatzailearen eskura iritsi beharko dira: ale bat enpresaren artxiboan gorde beharko da, eta bestea estatistikak egiteko edo enpresak zehazten dituen bestelako erabileretarako utziko da.

    Memoria paperean betetzen denean, prozedura informatikoak erabili ahal izango dira; hain zuzen, horretarako bereziki prestatu diren Pdf formatuko agiriak erabili ahal izango dira, makinaz edo tintaz eta eskuz idatziz; eskuz idatziz gero, letra argiz eta/edo hitz larriak erabiliz idatzi beharko da, garbi eta garden irakurtzeko moduan. Ziurtagirietan zirriborroak badaude eta/edo hasieran idatzitakoa aldatu eta horren gainean zerbait idatzi bada, ez dira onartuko. Arau orokor gisa, lauki ilunak behar-beharrezkoa denean baizik ez dira beteko. • Instalazioaren titularrari eta kokapenei buruzko datuak ahalik eta modurik zehatzenean adieraziko dira; eta herriaren eta udalerriaren izena berbera ez denean, herriaren izena zehaztu beharko da. • Instalazioa egin duen enpresaren zenbakia era honetan adierazi beharko da:

    **/EIBT/**** Adibidez: 48/EIBT/034

    (Txartel zaharrak eta berriak batera dauden bitartean, txartel zaharrak orain arte egin den bezala identifikatuko dira: IBT, instalatzailearentzat; EBT, enpresa instalatzailearentzat). • Instalazioa egin duen instalatzailearen txartelaren zenbakia honela adierazi beharko da:

    **/CCBT/**** Adibidez: 48/CCBT/034

    • Instalatzailearen kategoria izeneko atalean, izapidetzen den instalazio-mota egiteko behar den eta instalatzaileak nahitaez eduki behar duen kategoria jarri behar da. Kategoria hauek egon daitezke: Oinarrizkoa Espezialista • Instalatzailearen modalitatea izeneko atalean, izapidetzen den instalazioa egiteko instalatzaileak nahitaez eduki behar duen kodea adierazi behar da; eta, horretarako, behean agertzen den taulako kodeak hartu behar dira kontuan. Kategoria hauek egon daitezke:

    1 Automatizatzeko sistemak, etxebizitzetako eta eraikinetako segurtasunaren eta energiaren kudeaketa teknikoa.

    2 Kontroleko sistema banatuak 3 Datuak eskuratzeko, kontrolatzeko eta ikuskatzeko sistema 4 Prozesuen kontrola 5 Energia banatzeko aireko eta lurpeko lineak 6 Sutea edo eztanda izateko arriskua duten lokalak 7 Operazio-gelak eta ebakuntza kirurgikoak egiteko gelak 8 Goi-tentsioko deskarga-lanparak, argizko errotuluak eta antzekoak 9 Behe-tentsioa sortzen duten instalazioak

    Hainbat kategoriatako eta/edo modalitatetako egiaztapena edukiz gero, izapidetzen ari den instalazio-motari dagokiona adierazi beharko da instalazioaren ziurtagirian; hala, bada, instalazio-mota baterako oinarrizko kategoria besterik ez bada eduki behar, kategoria horixe da jaso beharko dena.

  • Jarraibide teknikoak – Proiekturik gabeko izapidetzea

    3

    • Instalazioaren ezaugarriak izeneko atalean, instalazio-mota adierazteko, dagozkion letra eta zenbakia jaso beharko dira; eta, horretarako, “Behe-tentsioko instalazio elektrikoen zerbitzua abian jartzeko agiriak” izeneko dokumentuan agertzen diren letrak eta zenbakiak hartu behar dira kontuan. Sailkatzerakoan, motarik murriztaileena hartu behar da, izapidetzen den instalazioan egon daitezkeen mota guztien artetik. Esate baterako, demagun garraioen agentzia baten biltegi bati alta eman nahi diogula. Eman dezagun, bestalde, banaketako ibilgailuak biltegira sartzen direla lanak egitera eta, gainera, kanpoaldean zelaigune bat dagoela, argi-proiektagailuak dituena, gaueko lan zehatz batzuk behar bezala egin ahal izateko jarriak. Tipifikatzeko aukera hauek izango ditugu:

    Z: biltegi gisa G1, G2, H1, H2, H3 : garaje gisa, ibilgailuen eta aireztapen-motaren arabera. K : Kanpoaldean argiak izateagatik.

    Kasu honetan, baldintzarik murriztaileena, seguru asko, azkena da, K izenekoa, alegia; izan ere, kanpoaldeko argiek 5 kW-tik gorako potentzia badute, proiektu teknikoa egin behar da. Hortaz, instalazio hau ezin izango da Diseinuko Memoria Teknikoaren (DMTaren) arabera izapidetu, eta proiektu teknikoa egin beharko da. Hona hemen beste adibide bat: Har dezagun elkarte gastronomiko bat, 40 lagunentzako edukiera duena. Kasu honetan, hasieran instalazioa I4 moduan sailkatzea bururatuko litzaiguke, baina, zenbat lagunentzako edukiera duen kontuan izanda, Z moduan sailkatu behar da. Zeregin hori egiten laguntzeko, instalazio-motak identifikatzeko taula paratu da. Instalazioari emango zaion erabilera ziurtagirian zehazteko, taulan agertzen diren erabileretatik hurbilen dagoena hartu behar da, eta, horrelakorik ez bada, hitzez hitz idatziko da dagokiona. Erabilerarik deskribatzaileena eta izapidetzen ari den lokalean egiten den jarduera nagusia hobeki islatzen duena jasoko da. Aurreko bi adibideei dagokienez, kasu batean instalazioa kanpoko argiztapenaren arabera sailkatu da, eta, bestean, edukieraren arabera, baina, egokiena hauxe seinalatzea da: Garraioko agentziaren biltegia (1. adibidean). Elkarte gastronomikoa (2. adibidean). Hala behar denean, aukeratutako mota hautatzeko zein arrazoi izan den azaldu beharko da, Diseinuko Memoria Teknikoaren 4. orriko MEMORIA izeneko atalean edo proiektu teknikoaren MEMORIAn. (Instalazioaren kodea ezinbestez jarri behar da, zeren, potentziarekin batera, kodea baita espediente bakoitzari dagokion izapidetze-mota zehaztuko duena). • Azalera: Izapidetzen ari den lokalaren guztizko azalera adierazi beharko da. Azalera erabilgarria lokalak sailkatzeko erabili behar denean, Diseinuko Memoria Teknikoaren 4. orriko MEMORIA izeneko atalean edo proiektu teknikoaren MEMORIAn adieraziko da azalera, interesgarriak izan daitezkeen kalkuluekin batera adierazi ere (Lokal publikoetarako, okupazio hau kalkulatu da: pertsona bat azalera erabilgarriko 0,8 m2 bakoitzeko, pasilloak,

  • Jarraibide teknikoak – Proiekturik gabeko izapidetzea

    4

    atondoak eta zerbitzuak alde batera utzita. Horrez gain, 2002. urteko Behe Tentsiorako Arautegia aplikatzeko Gida Ofizialak ezarritako jarraibideak beteko dira). • Tentsioa: Normalizatuta dauden tentsioak adierazi beharko dira. Trifasikoan (4 haritan): 400/230 volt. Trifasikoan (3 haritan, fase-kopurua x tentsio konposatua). Adibidez: 3 x 230 volt. Monofasikoan: 230 volt. Tentsio horietako bat ez baizik eta bestelako tentsio bat adierazi behar denean, tentsio hori hautatzeko izan den arrazoia adierazi beharko da Diseinuko Memoria Teknikoaren 4. orriko MEMORIA izeneko atalean edo proiektu teknikoaren MEMORIAn. • Hornidura arrunta izeneko atalean